Nekazaritza, Abeltzaintza Eta Basogintza Espazioak Espainian

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

1.

Espaina atlantikoa

Hasteko, kokapenari dagokionez, Kantauriko eta Galiziako kostaldeko


eskualdeetan kokatzen dugu espazio atlantikoa.
Basogintzan, basoen ustiapen intensiboa egiten da zura lortzeko edo belardiak
zabaltzeko. Zona honetan erabiltzen diren espezie produktiboenak ; pinua eta
eukaliptoa dira.

Nekazaritzak azalera txikia hartzen du, hau da, lurrak ez dira oso handiak. Gaur
egun, autokonstumora bideratutako polilaborantza ia desagertu egin da;
sistema tradizional hori Galiziako barrualdeko zenbait eremutan soilik bailatzen
da. Belardiak gero eta gehiago erabiliko dira, behi-aziendarako bazka ekoizteko
erabiltzen dira, edo bazkarako belarra ekoizteko. Azalera handiena duten
lurraldeak monolaborantzarako erabiltzen dira. Halaber, sagarrondoaren
laborantza eta artoarena egiten da.

Abeltzaintza Galizian, behi-azienda haragia ekoizteko erabiltzen da batik bat.


Beste lekuetan; Euskadin, Kantabrian eta Asturiasen esneterako behi-azienda
hazten da eta ere erabiltzen dira esnea merkaturatzeko . Izan ere ekoizpena
hobetzeko, azienda-arraza berriak sartu dira, hala nola, frisiar behia, esne
gehiago eta hobea ematen duelako.

2. Espainako barrualdea

Paisaia mota hau Gaztela eta Leongo barrualdeko lurraldeetan, Gaztela-


Mantxan eta Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneko zenbait eremutan dago,
lehengo sektorea delako. Eremu lauak dira nagusi, eta Iberiak goi-lautadekoek
altitude handia dute.

Basoen hazkundea mugatua da eremu prezipitazio eskasia dela eta. Baso


eremuak urriak dira, horregatik belarki-laboreetarako edo lugorrian uzteko
erabiltzen dira edo artzaintzarako.
Barrualdeko lurretako elementu komuna zerealen laborantza da bi edo hiru
urteko txandakatze-sisteman, garrantzitsuena garia da. Iraganean, garia zen
zereal nagusia, baina, gaur egun, aldaketa ematen hasi egin da, garagarrak
ordezkatzen hasi egin du; txandaketa-aldiak laburragoak izateko eta azkarrago
produzitzeko aukera ematen duelako, eta azienda elikatzeko erabiltzen delako

Mekanizazio-maila altua da landa eremu honetan, gainera, ongarri-kimikoak


(fertilizantes) eta kalitazteko haziak erabiltzen direnez, lugorri gutxiago egitea
eskatzen du.

Abeltzaitzan ardi-azienda da nagusi, eta mendialdeko belardiak baliatzen ditu


(Iberiar goi Lautada eta Aragoi). Hiri nukleotatik gertu, abeltzaintza intesiboa
landu egiten denez (txerriekin, behiekin eta hegaztiekin landu egiten da), eta
Extremadurako eta Salamancako dehesetan, berriz, abeltzaintza estentsiboa
landu egiten da txerri, ardi, behi aziendak lantzen dituzte.

3. Espaina mediterraneoa
Mediterraneo itsasoren kostaldeetan eta eskualde prelitoraletan, Ebroren eta
Guadalquivirreko zona batzuetan eta Balear uharteetan kokatuta dago.

Basogintzan, erliebe gehienak malkartsukoak dira, baina badaude lur


emankorreko itsasertzeko lautadak eta haran sedimentarioak ere.
Baso-eremuak, azalera handia dauka eremu honetan, ez da oso emankorra. Oro
har, zuhaitz-eremuak degradatuz joan dira eta gero eta gutxiago ditugu,
zuhaixka eremuak daudela.

Landu egiten diren laboreak zereala,mahatsondoa eta olibondoa dira


Nekazaritza ureztatua egiten da, berotegiak erabiltzen dira, mintegiak
hautatzen dira ( semilleros) edo produktu fitosanitarioak erabiltzen dira ere (
izurriteak ekiditzeko produktu espezifikoak)

Abeltzaintzan, ardi aziendaren eta ahuntz aziendaren abeltzaintza estensiboa


da lehorreko eremutan. Katalunian behi-aziendaren eta txerri aziendaren
abeltzaintza intensiboa da, hiriko biztanleria handia elikatzeko egiten da.
Ustiategi gehienak tamaina ertaina daukate. Andaluzian latifundioa da nagusi,lur
oso handiak. Itsasertzeko lautadetan,ustiategiak txikiak dira eta laborantza
intensiboen bidez egiten dira, beraz minifundioak dira.

You might also like