Jokoa

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

Jokoak

Andoni Egaña
2024KO APIRILAREN 10A

Bera izan zen onena. Hala aitortu dute aho batez. Nico. Sekulako txalo zaparradak entzun ditu
asteburuan. Eta ezagutzen dutenek merezi zuela diote. Izugarrizko ahalegina egiten duela egunero
entrenamenduetan. Orduak sartzen dituela latz. Nekez galtzen duela kontzentrazio gaitasuna.
Harreman ona duela taldeko gainerako partaideekin, kirol-zuzendari, entrenatzaile, psikologo,
masajista... Eta kazetarien aurrean ere gero eta hobeto moldatzen dela, nahiz berez lotsati samarra
izan.

Nico honek Villalba du deitura eta argentinarra da. Berak irabazi du, Donostiako Kursaalean oso final
ona jokatu ostean, LaLigaFC Pro Cup deritzan hori. Futbol bideojoko bat da, arras ezaguna nonbait...
bere jarraitzaile pila, diru-sari ez nolanahiko eta telebista orduak dituena.

Nico hau ez da Iruñekoa, azal kolore argiagoa du eta ez dakit lasterka zer abiadura harrapa dezakeen.
Baina asteburu berean biak protagonista izanak egungo jendartean erreala eta birtuala zeinen erraz
nahas daitezkeen erakusten digu. Nire belaunaldikoentzat Williamsek sekulako meritua du eta Villalba
ez da jolas hutsal batean nabarmendu den mutiko abila baino. Belaunaldi gazteagoetakoek esan
dezakete ordea: «Jolasa? Bideojoko deitzen diogu. Hutsala? Bestea ere ez al da aski hutsal?».

You might also like