Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

Inork gutxik igarriko zukeen duela 50 urte zenbateraino aldatu den gure bizimodua.

Modu
honetan, seguraski 50 urte barru gauza bera gertatuko dela eta gure bizimodua zein gizartea
guztiz aldatuko delakotan ziur nago. Gure bizitzako arlo guztietan aurrerapenak jasaten
ditugun heinean, gure gizarteak ere aurrerapen horiei moldatu behar da. Horrenbestez,
askoren ustez gure bizitza 50 urte barru okerrera egingo du, baina hala ote da benetan?

Lehenik eta behin klima-aldaketak zerikusi handia du gure etorkizunarekin. Dakigunez,


natura-baliabideak ez dira agortezinak, beraz hauek agortzekotan arazo larriak izango ditugu.
Hala ere, enpresa handientzat, natura-baliabide horiek erabiltzen dituzten enpresentzat
bereziki, baliabideak agortzea ez da kezka bat, etekin ekonomikoa ateratzea delako haien
kezka bakarra. Honen ondorioz, eredu ekonomikoa aldatzen ez dugun bitartean, egoera hau
aldatzeko zeregin handiena dutenek ez dute klima-aldaketa ekiditeko ezer ez egingo.

Bestalde, azken urteotan jasan izan dugun aurrerapen teknologikok izugarrizkoak izan dira,
batez ere, adimen artifizialaren kontuarekin. Komunikabide gehienetan entzun ditugu adimen
artifizialaren kontrako iritziak, dena dela aukera asko eta askotarikoak ematen dizkigu. Alde
batetik, medikuntza-aurrerapenak ezin izango ziren aurrera eraman adimen artifizialarik gabe,
ukaezina da daukagun medikuntza oso ona dela eta duela urte batzuk sendaezinak ziren
gaixotasunak, gaur egun sendatu daitezkela. Bestetik, alde onak ez ezik alde txarrak ere
baditu, adibidez gizarteariko kontrola izugarri handitu da, segurtasunaren lelopean geroz eta
askatasun gutxiago izaten ari gara, adimen artifizialak gutako edonork identifikatu ahal
gaituelako eta beste herrialde askotan jada adimen artifiziala heriretako kameratan integratzen
ari dituzte, gizartea kontrolpean izateko.

Bukatzeko, niri benetan kezkatzen nauen kontua, gaur egungo gazteon egoera larria eta
horrek dakarren jaiotza-tasa baxua da. Nekatuta nago gazteok ez ditugula seme-alabak izan
nahi entzuteaz, askok umeak izan nahi ditugulako baina gure prekarietate egoerak ezinezkoa
bihurtzen du gurasoak izateko nahia. Espekulazioak, prekarietateak, gauzak erosteko gero eta
prezio altuagoak eta soldata baxuagoak itotzen ari gaituzte. Duela urte batzuk, gure gurasoak
hogeita hamar urterekin etxe bat erosi zezaketen eta prest zeuden familia bat osatzeko, batez
ere etxebizitzen prezioak nahiko eskuragarriak zirelako. Gaur egun, aldiz, etxebizitzekin
gertatzen ari dena oso larria iruditzen zait, espekulazioaz gain turistifikazioak euskadiko
hainbat hiriburutan bizitzeak ezinezkoa egiten ari dutelako. Funtsean, honi aurre egiteko
aukera bakarra prezioak erregulatzea eta aurretik esan dudan moduan, eredu ekonomiko
honekin bukatzea da. Nola ziurtatuko dugu bestela Euskal Herritarren biziraupena,
seme-alabak izateko aukerarik ez badugu?

You might also like