Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

Duela aste gutxi batzuk, Frantzian erabaki berri bat hartu zen, lehen eta Bigarren Hezkuntzako

ikastetxeetan eskuko telefonoen erabilera debekatu zuten, ikasgeletan zein jolastokian ere. Honek,
Lehen eta Bigarren Hezkuntzako gurasoen artean debate izugarria piztea eragin du. Eusko Jaurlaritzak
ere honelako neurriak hartu beharko lituzke?

Badira urte batzuk non hainbat gurasok eskuko telefonoak debekatu nahi dituzten. Hala ere, kontuan
izan behar ditugu gure seme-alaben beharrak. Uka ezina da, mugikorrek ikasgelan arreta galtzea
eragin dezaketela, umeentzat estimulu berri bat direlako. Edozein modutan ere, kontuan izan behar
dugu gaur egungo gizarte teknologikoak dispositibo hauek erabiltzera bultzatzen gaituztela. Hau da, ,
gure seme-alabek mugikor batekin hazi dira, esku artean mugikor bat izatea normala da haientzat eta
uste baino erabilgarriagoak izan daitezke haien bizimoduarentzako nahiz eta onartu nahi ez izan.

Askotan sakeleko telefonek ekartzen dizkiguten gauza txarrei arreta jartzen diogu,, hauen onurak
kontuan izan gabe. Mugikorra erabiltzera ohituta dagoen pertsona batek, laguntza gisa erabiliko du,
google bezalako informazio-iturriak erabiliz informazioa bilatzeko. Hau, oso erabilgarria izan daiteke,
ez bakarrik gehiago ikasteko edo ulertzen ez dena ulertzeko, baizik eta aurretik aipatu dudan moduan,
gaur egungo mundu teknologiko honetan ezinbestekoa delako informazio-iturri hauek ondo erabiltzen
jakitea. Azkenean nonbait kontraesan izugarria da gure seme-alabei ikasgeletan telefonoa herraminta
gisa erabiltzea debekatzea, gero hazterakoan bai unibertsitatean bai lan-mundura sartzerakoan tresna
horiek erabiltzea ezinbestekoak direnean. Horretaz gain, beti egon dira mugikorrak bezalako
“estimuluak” ikasgeletatik arreta galtarazten zizkigutenak. Adibidetzat jarri ditzazket “tamagochi”
bezalako dispositiboak. Hauekin ez genuen harreta galtzen ala?.

Garbi dago beraz, mugikorrak ikastetxeetan informazio-iturritzat besterik ez erabili beharko zirela eta
ez jolasteko edo sare sozialak erabiltzeko. Batez ere, lehen eta bigarren mailako ikasleek oraindik
nahiko txikiak direlako sare-sozialek izan ditzaketen arriskuak ulertzeko. Horregatik, uste dut neurriak
eskatzekotan, ez genituzkela Eusko Jaurlaritzari eskatu behar ezta ikastetxeei ere, baizik eta
sare-sozialak eramaten dituzten agintariei. 16 urte baino gehiago ez dituzten erabiltzaileek sare
sozialak erabili ez dezaten kontrol gehiago jarriz. .

You might also like