Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 35

1.

HIRI HONDAKINEN KUDEAKETA


1.1. HONDAKIN MOTAK

1.1.1. Hondakinen sailkapena


1.1.2. Hondakinen arazoak

1.2. HONDAKINEN ASPEKTU LEGALAK


1.3. HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK (HHS)

1.3.1. Hondakin solidoen osaera fisikoa


1.3.2. Hondakin solidoen jatorria
1.3.3. Kontuan izan beharreko datuak
1.3.4. Hiri hondakin solidoen kudeaketa
1.3.5. Hondakinak kudeatzeko Europako zuzentarauak

1.3.6. Kudeaketa sistemak

Berrerabiltzea eta birziklatzea:

Tratamendu biologikoa:

Ezaugarriak: Kezka nagusia erregaiaren ahalmen energetikoari buruzko eta motorretan


arazo itzulezinak sortu zitzaketen konposatu korrosiboen presentziari buruzko
informazio zehatza lortzea zen. Bero-ahalmena zehazteko, hainbat elementu analizatu
ziren, besteak beste, metanoa, VOCak (elementu hegazkor organokloratuak), hidrogeno
sulfuroa eta ur-lurruna. Konposatu horiek oso korrosiboak dira, eta kontzentrazio
handietan kalte konponezinak sortu ditzakete motorretan, batez ere CIH eta SH2
eratzearen ondorioz.

 Konposatu ugarienei egindako analisien emaitzaren arabera, metano-edukia


%50etik gorakoa zen.
 VOC deiturikoen eta hidrogeno sulfuroaren analisietan lortutako emaitzek,
ateratako biogasa energia sortzeko ekipamenduetan inolako arriskurik gabe
erabili daitekeela egiaztatzen dute. Motorretan korrosio-arazoak sortu litzaketen
konposatuen oso kantitate txikiak daude.

1
 Bestalde, egindako analisiek urarekiko supersaturazioa detektatu zuten
biogasean. Kondentsatuak ezabatzeko planta osagarria sartzera behartu zuen
horrek, hasierako proiektuan aurreikusita ez zegoen instalazioa, alegia.

Tratamendu termikoa: Honako hau da hondakin solidoen tratamendu termikoaren


definizioa: hondakin solidoak produktu gaseoso, likido edo solido bihurtzea,
konbertsioarekin batera eta konbertsioaren ondorioz energia isuriz bero gisa.

Errausketa gordina
ERREKUNTZA
CDR bidezko elikadura
(ESTEKIOMETRIKOA
Ohe fluidizatua
Ohe finko bertikala
GASIFIKAZIOA Ohe finko horizontala
Ohe fluidizatua
PIROLISIA Ohe fluidizatua

Errausketa gordina

 Biltegiratze-hobira
 Deskargatuz hasten da eragiketa. Deskargatzeko plataformaren eta biltegiratze-
hobiaren zabalera instalazioaren tamainaren eta aldi berean deskargatu behar den
kamioikopuruaren araberakoa izango da. Biltegiratze-hobiaren edukiera bi
egunetako hondakinbolumena adinakoa izaten da normalean. Zubi-garabia 3
 Hondakinak labera
 Bideratzen dituen elikadurako (kargako) hodian
 Hondakinak loteka kargatzeko erabiltzen da. Garabiko langileak hondakinen
nahasketa hautatu dezake, elikaduran hezetasun homogeneo samarra lortzeko.
Objektu handiak eta ez-erregarriak ere zubi-garabiarekin bereizten dira.
 Elikadurako (kargako) hodiko hondakin solidoak parrilletan erortzen dira
dauden bezala erretzeko.

Oxigeno-kantitate estekiometrikoekin edo gehiegizko oxigenoarekin egindako oxidazio


kimikoaren bidezko hondakin solidoen prozesamendu termikoa da errausketa.

Azken produktuen artean honako hauek daude: errekuntzako gas beroak,


nitrogenokonposatuak, karbono dioxidoa, ur-lurruna (tximiniako gasa) eta erreus ez-

2
erregarriak (errautsak). Errekuntzako gas beroetatik ateratako berotasun-trukaketaren
bitartez berreskuratu daiteke energia.

Hondakin solidoen errausketa-sistemak hondakin solidoen bi erregai-motarekin lan


egiteko diseinatu daitezke: hautatu gabeko hondakin solidoekin (gordinean erreta) eta
hondakinetatik ateratako erregai gisa prozesatutako hondakin solidoekin (CDR,
zaborretatik ateratako erregaia erreta). Gehien erabiltzen den sistema gordineko
errausketarena da.

Gordineko errekuntzako errausketa-sisteman gutxieneko prozesamendua egiten zaie


hondakinei, sistema elikatzeko toberan jarri aurretik. Garabiko langilea da
elikatzetobera kargatzeko arduraduna, eta balio ez duten objektuak baztertu egin
ditzake.

Hala ere, hondakin solidoen fluxuko edozein gauza sisteman sartu daitekeela pentsatu
behar da, artikulu handi ez-erregarriak barne (esaterako, hozkailuak) eta baita sistemara
propio edo nahi gabe eraman diren eta arriskutsuak izan daitezkeen hondakinak ere.

Horregatik, hondakin ezeroso horiek pertsonalari nahiz ekipamenduari kalterik egin


gabe manipulatzeko moduan diseinatu behar da sistema. Erretako hondakinen eduki
energetikoa oso aldakorra da, klimaren arabera, urtaroaren arabera, hondakinen
jatorriaren arabera eta abar. Alde txar horiek dituen arren, gordineko errekuntzako
errausketa da orain lanean ari diren eta proiektuan dauden sistema gehienek aukeratu
duten teknologia.

Gordineko errekuntzako errausketa-sistemaren osagai garrantzitsuenetarikoa parrillen


sistema da. Sistema horrek hainbat funtziotarako balio du, besteak beste, hondakinak
sisteman zehar mugitzeko, hondakinak nahasteko eta errekuntzarako airea injektatzeko.
Alternantzia-, oszilazio- eta biraketa-elementuen arabera hainbat parrillamota egon
daitezke.

CDRz elikatutako errausketa-sistema: CDRz elikatutako erraustegietan, CDRa parrilla


mugikorreko elikagailuaren gainean erretzen da normalean. Parrillak eskaintzen duen
plataforman, turbulentziak eta errekuntza uniformea eragiteko aire sekundarioa sartu
behar dela kontuan hartuta erre daiteke CDRa.

3
CDRa erabiltzeko espezifikoki diseinatutako errausketa-sistemekin lortu dira emaitzarik
onenak, baina ikatzez elikatutako galdara batzuk CDRa edo CDR/ikatz nahasketak
erretzeko moldatu dira, eta emaitza onak izan dituzte.

HHS gordinen izaera aldakorrarekin alderatuz, energiaren, hezetasunaren eta errauts-


edukien eskakizunak betetzeko moduko kalitatearekin ekoiztu daiteke CDRa. CDRa
birrinduta, zuntz-formarekin edo pelet trinkotuetan ekoiztu daiteke. CDR trinkotua
(CDRd) ekoiztea garestiago da, baina garraiatu eta biltegiratzen errazagoa.

CDR-mota guztiak bakarrik edo ikatzarekin nahastuta erre daitezke. CDRak eduki
energetiko handiagoa du HHS gordinekin alderatuta, eta horregatik, CDRz elikatutako
errausketa-sistemak txikiagoak izan daitezke errekuntza-sistemak baino.

Gainera, CDRz elikatutako sistemak gordineko errekuntzako sistemak baino modu


eraginkorragoan kontrolatu daitezke CDRaren izaera homogeneoagatik.

Horrek aukera ematen du errekuntza hobeto kontrolatzeko eta aireko kutsadura


kontrolatzeko gailuek errendimendu hobea izateko. Gainera, behar bezala diseinatutako
bereizketa primarioko sistemak metal eta plastiko ugari eta isurketa kutsatzaileak
sortzen dituzten beste hainbat material bereizi ditzake.

Ohe fluidizatuzko errausketa: Ohe fluidizatuzko errausketa (ILF) errausketa-sistema


konbentzionalen alternatiba da. ILF sistemaren formarik sinpleena honako elementu
hauek osatzen dute: normalean erregogorrez forratuta egoten den altzairuzko zilindro
bertikala, hareazko ohea, bermatzeko burdinsarea eta airea injektatzeko haizebideak.

Airea haizebideetan gorantz behartzen denean, ohea fluidizatu egiten da, eta geldian
duen bolumena bikoiztu egiten zaio. Ohe fluidizatuaren gainetik nahiz azpitik erregai
solidoak injektatu daitezke erreaktorean, esaterako, ikatza edo CDRa.

Ohe fluidizatuaren irakite-ekintzak turbulentziak eragiten ditu, nahasketa errazten du eta


beroa ematen dio erregaiari. Martxan jartzen denean, erregai laguntzailea (gas naturala
edo olio erregarria) erabiltzen da ohearen tenperatura eragiketatenperaturaraino (790 ºC
eta 950 ºC artean) igotzeko.

Behin abiarazten denean, normalean ez da behar izaten erregai laguntzailerik, izan ere,
ohea bero egoten da 24 orduz, eta horrek, aukera ematen du erregai laguntzailerik gabe
abiarazteko.

4
ILF sistemak nahiko moldakorrak dira, eta hainbat motatako erregai onartzen dituzte,
besteak beste: HHSak, lohiak, ikatza eta hondakin kimiko ugari. Oheko materiala harea
edo karea (CaCO3) izan daiteke.

Karea erabiltzen denean, oxigenoarekin eta sufrea duten hondakinen errekuntzak


sortzen duen sufre dioxidoarekin (SO2) erreakzionatzen du. Erreakzioaren ondoren,
karbono dioxidoa isurtzen du eta kaltzio sulfatoa (CaSO4) eratzen du, errautsarekin
bereizi daitekeen solidoa. Oheko materialtzat karea erabiltzeak aukera ematen du sufre-
eduki handiko ikatza erre eta sufre dioxido gutxi isurtzeko.

Gaur egun hainbat ILF sistema ari dira erabiltzen hondakin solidoen erraustegietan.
Aurreneko instalazioetako bat Suitzako Lausannekoa izan zen, ohe fluidizatuzko unitate
txiki bat (150 tn/egun).

HHSak eta hondakin-urak tratatzeko plantetatik ateratako lohi deshidratatuak aldi


berean tratatzeko erabiltzen da.

Galdara batek berotasuna aprobetxatzen du lurruna sortzeko, eta berotasun hori


berokuntzarako eta elektrizitatea sortzeko erabiltzen da. Minesotako Duluth-en,
erraustegi handiagoa egin zen (700 tn/egun). Hondakin-urak tratatzeko plantetako lohi
deshidratatuen 300 t/egun eta HHSen 400 t/egun tratatzen dira planta horretan. HHSak
sistema primarioarekin prozesatzen dira erraustu aurretik

Pirolisia: Oxigenorik gabe edo oxigeno-kantitate txikiarekin egiten den substantzia


baten degradazio termikoa da pirolisia.

Substantzia organiko gehienak termikoki egongaitzak direnez, hautsi egin daitezke,


oxigenorik gabeko giroan berotzearen bidez. Nola? Bada, desintegrazio termikoa eta
gas-, likido- eta solido-frakzioetako kondentsazio-erreakzioak konbinatzearen bitartez.

Prozesu hori deskribatzeko erabiltzen den terminoa da pirolisia. Errekuntza- eta


gasifikazio-prozesuak oso exotermikoak dira. Pirolisi-prozesua, ordea, oso
endotermikoa da, eta kanpoko bero-iturria behar du. Horregatik, askotan erabiltzen da
destilazio suntsikorra terminoa pirolisi terminoaren ordez.

Oinarrizko prozesuaren deskripzioa honako hau da: Udaletako hiri-hondakin solidoek


ez dute aurretratamendurik behar izaten (ez sailkapenik, ez suntsiketarik eta abar).

5
1. Etapa: Udal-zaborra gasifikaziorako konpartimentu pirolitiko batean bota eta
gutxi gorabehera erreketarako behar den 550 ºC-ko tenperaturara berotzen da,
giro sekundario-estiokiometrikoan (oxigeno murriztuarena), gasifikaziorako
behar den erreakziorako premiazko beroari eusteko. Gasifikazioak gas
hegazkorra sortzen du, syngas deitzen zaion metanoaren antzekoa.
2. Etapa: Syngas deiturikoak beste gas konbentzional batzuk bezala pizten dira
erreaktore termal gisako gasezko metxero handian. Syngas-egurretik tenperatura
altuko ihes-gasa ateratzen da. Gas garbia da, kutsaduraren inguruan kezkarik
sortzen ez duena eta erregai fosil konbentzional asko baino hobea.
3. Etapa: Syngas deiturikoak 1.200 ºC-rainoko tenperaturetan pizten dira, eta
horregatik, ihes-gasa energia termikoaren iturri garrantzitsua da. Energia-iturri
hori aldagailuko berotasunetik (lurruna edo ur beroa) lortzen da, korronte
elektrikoa sortzeko, lurrunaren bidez edo ur beroaren bidez egosteko edo
prozesuaren berokuntzarako.
4. Laugarren etapa: Ingurumenerako ondorioak ahalik eta txikienak izan daitezen
(EBeko zuzentarauek eskatzen dituzten estandar guztiak eta US-EPAren
eskakizun guztiak gaindituz) eta zentral elektrikoetan sortzen den gasaren
baliokidea izango den ihes-gasa sortzeko; ihes-gasa airearen kalitatea
kontrolatzeko sistemak tratatzen du. Isurketek CO2 eta ur-lurruna dituzte
gehienbat, eta osagai arriskutsuak EUD/2000/76-aren eskakizunen oso azpitik
daude.

Gasifikazioa: Hondakin solidoen bolumena murrizteko eta energia berreskuratzeko


teknika eraginkorra da gasifikazioa. Erregai karbonosoak partzialki erretzen dira,
karbono monoxido eta hidrogeno ugari eta zenbait hidrokarburo saturatu, batik bat
metanoa, dituen gas askoko erregaia sortzeko. Barne-errekuntzako motorrean, gasezko
turbinan edo oxigeno-gehigarria duen galdaran erre daiteke gasa. Bost gasifikagailu-
mota daude:

 Ohe bertikalekoa: Ohe finko bertikaleko gasifikagailuak hainbat abantaila ditu


beste gasifikagailuekiko: sinplea da eta inbertsiogastu nahiko txikiak behar ditu.
Hala ere, erreaktoremota hori sentikorragoa da erregaiaren ezaugarri
mekanikoekiko, eta horregatik, erregai uniformea eta homogeneoa behar du,
CDR trinkotua bezalakoa., erregaia grabitatearen eraginez isurtzen da
gasifikagailuan zehar, eta airea eta erregaia batera isurtzen dira erreaktorean.

6
Prozesuaren azken produktu nagusiak bero-ahalmen txikiko gasa eta kokea dira.
Bestalde, ohe finko bertikaleko erreaktorea erabili daiteke korrontearen.

 Ohe finko horizontalekoa: Ohe finko horizontaleko gasifikagailua da merkatuan


lortzen errazena. 22. ilustrazioan ikusi daitekeen bezala, bi osagai garrantzitsu
ditu: errekuntza primarioko kamera eta errekuntza sekundarioko kamera.
Kamera primarioan, baldintza azpiestekiometrikoetan egindako errekuntza
partzialaren bidez gasifikatzen dira hondakinak. Modu horretan, bero-ahalmen
txikiko gasa sortzen da, errekuntza sekundarioko kamerara isuri ondoren
oxigeno gehigarriarekin erretzen den gasa. Errekuntza sekundarioak tenperatura
handiko (650 eta 870 ºC artekoak) eta errekuntza osoko gasak (CO2, H2O, N2)
sortzen ditu. Gas horiek lurruna edo ur beroa sortzeko erabili daitezke hondar-
beroko galdara laguntzailean. Errekuntza primarioko kameran abiadura eta
turbulentzia txikiagoa izateak minimizatu egiten ditu gas-isurian garraiatzen
diren partikulak, eta ondorioz, oxigeno gehigarrizko erraustegi
konbentzionaletan baino partikula-isurketa txikiagoak izaten dira.

 Ohe fluidizatukoa

7
 Ohe anizkoitzekoa eta
 Ohe birakarikoa.

Zabortegira isurtzea: Historian zehar zabortegiak izan dira hondakin solidoak


ezabatzeko metodorik merkeena eta ingurumenaren ikuspegitik onargarriena.
Hondakinak murrizteko sistemak, birziklapena eta hondakinak eraldatzeko teknologiak
ezarri arren ere, hondakin solidoetatik ateratzen diren erreusak bideratzea osagai
garrantzitsua da, hondakinen kudeaketa integralerako estrategiaren barruan.

Zabortegi motak: zabortegiak hiru kategoriatan sailkatzen dira:

 Hondakin arriskutsuentzako zabortegiak


 Hondakin ez-arriskutsuentzako zabortegiak
 Hondakin inerteentzako zabortegiak

Zabortegietan ez dira onartuko honako hondakin hauek: hondakin likidoak, hondakin


errekorrak, hondakin lehergarriak edo oxidatzaileak, ospitaletako hondakin
kutsatzaileak, ezarritako onarpen-irizpideak betetzen ez dituzten gainerako
hondakinmota guztiak.

8
9
2. HONDAKIN ARRISKUTSUEN KUDEAKETA

2.1. SARRERA

Sukoia: substantziak suak eragin eta bizitzen ditu.

Erreaktiboa: beste substantzia batzuekin erreakzionatu egiten du eta lehertu egin daiteke

Korrosiboa: substantziak ehunak edo metalak suntsitzen ditu.

Toxikoa: substantzia arriskutsua da osasunerako, urarentzako, janarientzako eta


airearentzako

2.2. EB HONDAKIN ARRISKUTSUEN DEFINIZIOA

Hondakin toxikoak eta arriskutsuak (Europar Batasuneko zuzentarauen arabera) honako


elementu hauek kontzentrazio jakin batzuetan dituztenak dira:

 As, Cd, Be, Pb, Se, Te, Hg, Sb eta euren konposatuak.
 Kobrezko konposatu disolbagarriak.
 Minbizia eragiten duten fenol, eter, disolbatzaile organiko eta hidrokarburo
polizikliko aromatikoak.
 Isozianatoak, zianuro organikoak eta ez-organikoak.
 Biozida eta konposatu fitofarmazeutikoak.
 Konposatu farmazeutikoak.
 Hauts eta asbesto-zuntzak.
 Peroxidoak, kloratoak eta perkloratoak.
 Metal karboniloak.
 Metalen tratamendurako erabiltzen diren azidoak eta baseak. •Kromo
hexabalentearen konposatuak.
 Organohalogenatu ez-inerteak.
 Alkitranak.
 Laborategiko material kimiko ez-konposatuak edo ingurumenean ondorio
ezezagunak dituzten konposatu berriak. Espainiako legerian honako hauek
eransten zaizkio zerrenda horri:
 Talioa eta bere konposatuak.
10
 Titanio dioxidoaren industrian sortutako hondakinak.
 Erabilitako olio-mineralak edo sintetikoak, ur-olio nahasketak eta emultsioak
barne

Uztailaren 28ko, 22/2011 Legearen, hondakin eta lurzoru kutsatuenak (BOE:


2011/07/29), 3 artikuluak ezartzen duenaren arabera, "hondakin arriskutsua" zera da:

III. eranskinean zerrendatuta dauden baldintza arriskutsuen bat edo batzuek dituen
hondakina , eta Europako araudi eta Espainia parte den nazioarteko hitzarmenen
arabera, Gobernuak onartu dezakeena, baita hondakin horren edukiontzia zein ontzia
ere.

Ingeniaritza zereginak: isurketak identifikatu, isurketak kuantifikatu, karakterizazioa,


hondakinak murrizteko gomendioak, hondakinak ebakuatzeko bide seguruak,
kutsatutako eremuak zuzendu, gutxitu eta deuseztatu, biltegiratzea eta transportea…

2.3. HONDAKIN ARRISKUTSUEN SORKETA

2.3.1. EAEn hondakinen sorketa

2016. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoak guztira 321.628 t hondakin arriskutsu sortu
zituen.

 Altzairuzko hautsak (LER 100207) gehien sortu diren hondakin arriskutsuak


izandira (53.145 t). •
 Aluminioaren bigarren mailako ekoizpenetan sortutako gatz zepak (LER
100308, 69.461 t).
 Desugerketa ekoizpeneko azidoak (LER 110105, 21.699 t).
 Metalak ekoizteko eta eraldatzeko industriak, 10, 11 eta 12 urte arteko LERetan,,
hondakin arriskutsuen sorkuntza maila handiena duen sektoren idustriala da
(205.725 t), guztizkoaren% 63,96.
 Europako Hondakinen Zerrendako beste kategorien artean nabarmentzen dira:
o Olio erabiliak (LER 13, 35.407 t),
o Beste talde batzuetan ez dauden hondakinak (LER 16, 15.194 t)
o Hondakinak eta hondakin-urak tratatzeko instalazioak (LER 19, 12.459
t).

2.4. HONDAKIN ARRISKUTSUI BURUZKO LEGEDIA

11
22/2011 Legea, uztailaren 28koa, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa

833/1988 ERREGE DEKRETUA, uztailaren 20koa, Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei


buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betetzeko Erregelamendua
onartzen duena

952/1997 ERREGE DEKRETUA, ekainaren 20koa, Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei


buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betetzeko Erregelamendua
onartzen duen 833/1988 ERREGE DEKRETUA aldatzen duena

1989ko urriaren 13ko AGINDUA, hondakin toxiko eta arriskutsuak karakterizatzeko


metodoak zehazten dituena

2.5. HONDAKIN ARRISKUTSUEKIN ZERIKUSIA DUTEN


JARDUERAK

Hondakin eta lurzoru kutsatuen buruzko 22/2011 Legeko 17. artikuluan, hondakinak
sortzen dituztenen betebehar nagusiak laburbiltzen dira:

III. Titulua: Hondakinen produkzioa, edukitzea eta kudeaketa. Hondakin arriskutsuak


sortzen dituztenen betebeharrak hauek dira: Hondakin arriskutsuak behar bezala
bereiztea eta ez nahastea, batez ere euren arriskua areagotzen duten eta euren kudeaketa
zailago egiten duten hondakinen kasuan. Hondakin arriskutsuak dituzten ontzien
kasuan, ontzikiratzea eta etiketatzea araudiak finkatzen duen bezala egitea.

Sortutako edo inportatutako hondakin arriskutsuak erregistratzea eta nora eramango


diren adieraztea. Hondakinen kudeaketa egiteko baimena duten enpresei hondakinak
egoki tratatu eta ezabatzeko informazioa ematea.

 Herri-administrazio publikoari urteko txostena aurkeztea, gutxienez honako


hauek zehaztuz: sortutako edo inportatutako hondakin arriskutsuen kantitatea,
izaera eta azken xedea.
 Hondakin arriskutsuak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, herri-
administrazio eskudunari berehala jakinaraztea.

Baimenak emateko eskumena duten Autonomia Erkidegoetako organoek euren


jardueren erantzukizunak estaliko dituen asegurua egiteko eskatu diezaiekete hondakin
arriskutsuen sortzaileei. Lege hori garatzeko araudian eta, hala badagokio, Autonomia
Erkidegoek helburu horrekin xedatzen dituzten babes-arau gehigarrietan, justifikatutako

12
beste betebehar batzuk finkatu daitezke, hondakin horiek hobeto arautu edo
kontrolatzeko.

2.5.1. Ontziratzea

Uztailaren 20ko 833/1988 errege-dekretuko 13. artikulua, "Hondakin toxiko eta


arriskutsuak ontzikiratzea“ Hondakin toxiko eta arriskutsuei loturiko produktuak
ontzikiratzeari buruzko indarreko arau teknikoak betetzeaz gain, hondakin arriskutsuen
sortzaileek kontuan hartu beharko dituzte segurtasuneko honako arau hauek ere:

 Ontzikiak eta ontzikien itxiturak eduki-galera guztiak saihesteko moduan


pentsatuta eta eginda egongo dira eta edukiak eraso egingo ez dien eta
edukiarekin konbinazio arriskutsuak eratuko ez dituzten materialekin eraikita
egongo dira.
 Ontzikiak eta ontzikien itxiturak sendoak eta higigaitzak izango dira egin
beharreko manipulazioei segurtasunez erantzuteko eta baldintza onetan egongo
dira, egiturazko akatsik gabe eta ihesik gabe.
 Gas trinkotu, likidotu edo presioan disolbatutako egoeran dauden hondakin
toxiko eta arriskutsuak ontzikiratzeko erabiliko diren ontziek gaiari buruz
indarrean dagoen legeria beteko dute.
 Hondakin toxikoak eta arriskutsuak ontzikiratu eta biltegiratzen direnean, beroa,
leherketak, su-hartzeak, substantzia toxikoen eraketa edo euren arriskua
areagotzen duen edo kudeaketa zailago egiten duen beste edozein ondorio
saihestu behar dira.

2.5.2. Etiketatzea

Uztailaren 20ko 833/1988 errege-dekretuko 14. artikulua, "Hondakin toxiko eta


arriskutsuak etiketatzea“ 1.

 Hondakin toxikoak eta arriskutsuak dituzten ontziak edo ontzikiak argi,


irakurterraz eta ez ezabatzeko moduan etiketatuta egongo dira eta, gutxienez,
estatuko hizkuntza ofizialean. Etiketan honako hauek jarri behar dira:
o Ontzikian dauden hondakinen identifikazio-kodea, I. eranskinean
deskribatuta dagoen identifikazio-sistemaren arabera. (Ingurumenaren
Kalitate eta Ebaluaziorako Zuzendaritza Nagusiaren 1998ko azaroaren
17ko ebazpenaren ondorioz, bertan argitaratutako CER kodea aplikatu

13
daiteke. CER kodeak Europako Erkidego osoan erreferentzia komuneko
nomenklatura izatea du helburu).
o Hondakinen titularraren izena, helbidea eta telefonoa.
o Ontzikiratze-datak.
o Hondakinek dituzten arriskuen izaera.

Etiketa mota

Etiketaren ezaugarri orokorrak

 Etiketaren tamaina: 10 x 10 cm (gutxienez)


 Etiketaren materiala: papera (barne-edukiera), kanporako plastifikatua.
 Etiketaren atzealdea; material itsaskorra
 Etiketaren kolorea: hondo zuria eta letra beltzak
 Piktogramak: marrazkia beltzez, hondoa horia eta laranja

Arriskuen izaera adierazteko piktogramak erabili beharko dira, eranskinaren arabera


irudikatuta eta hondo hori eta laranjaren gainean beltzez marraztuta.

EMULTSIO OLIOTSUA
Hondakinaren identifikazio-kodea:
Q8//D9//L9//C51//H5//A231//B0019
CER:130105
Hondakinaren titularraren datuak:
Izena: estampados beti ondo
Helbidea: olabeaga, 2- Bergara
Telefonoa: 943 76 23 17
Ontziratze data

14
2.5.3. Biltegitzea

Uztailaren 20ko 833/1988 errege-dekretuko 15. artikulua, "Hondakin toxiko eta


arriskutsuak biltegitzea“

Euriak edo elurrak substantzia kutsatzaileak eramatea eta hondakin arriskutsuek


(likidoak, oretsuak nahiz solido inpregnatuak) eragin dezaketen lurzoruaren kutsadura
saihestea. Horretarako, lurzoru estankoan eta leku itxian edo lixibiatuak biltzeko sistema
duen kanpoko lekuren batean jarriko dira.

Hondakin arriskutsu likido edo fluido oretsuen kasuan, istripuzko isurketen ondoriozko
kutsadura saihestea.

Haizeak eramatea eta hauts-itxurako hondakin arriskutsuek eragin dezaketen


lurzoruaren kutsadura saihestea.

Biltegiratzeko guneak saneamendu-saretik aparte egongo dira, ustekabeko isurketen


kutsadura saihesteko.

Biltegiratze-eremu horiek bereizi egin behar dira hondakin arriskutsu mota


bakoitzerako, batez ere bateraezintasun fisiko-kimikoaren kasuan eta hondakin
balioztagarriak, isurketa edo istripu-egoera izanez gero, beren balorizazioa oztopatu
dezaketenekin ez nahasteko.

Bai biltegiratzeko eta bai manipulatzeko, aplikatu behar diren laneko segurtasun- eta
higiene-arauek eskatzen dituzten bitartekoak eta metodoak ezarri behar dira.

15
Urtean 10.000 kg hondakin toxiko eta arriskutsu baino gutxiago sortu edo
inportatzeagatik Autonomia Erkidegoetako organo eskudunen erregistroan izena ematen
dutenak joko dira ekoizle txikitzat.

2.5.4. Hondakin arriskutsuen identifikazioa

Hondakinak behar bezala kudeatzeko, gure hondakina arriskutsua den edo ez definitu
behar dugu, hortik aterako baitira bere kudeaketarako irizpideak. Araudi nazionalaren
arabera, alegia, 952/1997 errege-dekretuaren arabera, hondakinen arriskugarritasuna
honako eskema honetan dago finkatuta.

2.5.5. Hondakin arriskutsuen kodifikazioa

Hondakin arriskutsuak identifikazio-kodea hondakin toxiko eta arriskutsuen oinarrizko


legeari buruzko ekainaren 20ko 952/1997 errege-dekretuko zuzentarauen arabera
lortzen da (Ikusi II. eranskina). Honako urrats hauek eman behar dira..

16
2.6. HONDAKIN ARRISKUTSUAK TRATATZEKO INSTALAZIOAK

Hondakin arriskutsuen tratamendu komertzialerako instalazioek honako hauek dituzte

 Tratamendu termikoa
o Labe birakaridun errauskailuak.
o Injekzio likidozko errauskailuak.
o Plasma-arkuko errausketa.
o Oxidazioa aire hezetan.
o Errekuntza ohe fluidizatuan.
 Tratamendu kimikoa
o Neutralizazioa.
o Destoxifikazioa.
o Prezipitazioa.
o Ioiaren trukaketa.
 Tratamendu fisikoa (bereizketa)
o Iragazketa.
o Flokulatzea.
o Jalkitzea.
o Zentrifugatzea
 Ebakuazioa
o Zuzenean zabortegira.
o Aurretratamenduaren ondoren zabortegira.
o Deskarga hondakin-uretara.
17
o Deskarga airera

2.6.1. Kudeaketa sistemak

Tratamendu termikoa: Labe birakaridun erraustegia: Hainbat jatorritako korronte


multialdakorreko hondakin arriskutsuak tratatzeko teknologia arruntena da labe
birakaria. Egoera solido, erdi-solido eta likidoan dauden lehengaiak tenperatura altuan
eta labe birakariak erabiliz prozesatzea aspalditik erabiltzen da industrian. Ohikoa da
zementuaren, karearen, buztinaren, fosfatoaren, mea ferrikoaren eta ikatzaren
sektoreetan. Zementu-labe tradizionalak ere bere kamerak irekitzen ari dira hondakin
arriskutsuen erraustegi gisa erabiltzeko. Labe birakariek errausketarako beharrezkoak
diren hainbat funtzio betetzen dituzte:

 Solidoak garraiatzea.
 Solidoak nahastea.
 Beroa trukatzeko beroari eustea.
 Erreakzio kimikoak

Tratamendu termikoa: Injekzio likidozko errausketa: Prozesuko industria askotan


erabiltzen da orain injekzio likidozko errausketa, kutsatzaile organikoen kontzentrazio
txikiak dituzten hondakin likidoen korronte-mota ugari tratatzeko. Bero-eduki handiko
hondakin organiko likidoak (erregai lagungarri gisa ere erabiltzen direnak) eta gatz ez-
organikoak (errautsak) eta organikoak dituzten ur-hondakinak tratatzen dira, organikoak
oxidatzeko eta baztertutako osagaien alderdi ez-organikoa segurtasunez manipulatzeko
helburuarekin. Modu horretan egiten denean, labe birakariaren atalean aipatutako
prozedura normal guztiak aplikatu daitezke.

Injekzio likidozko errausketaren eremuan askotan gertatu ohi da hondakinek ez izatea


euren errekuntzari eusteko behar adinako bero-potentzia. 2.500 kcal/kg baino
gutxiagoko bero-potentzia duten hondakinak ez dira bere kasa erretzen. Kasu horretan,
bero-potentzia likidoko hondakin likidoko erregai lagungarria behar da, esaterako,
hondardisolbatzaile organikoak, erabilitako olioak, petrolioa edo gas naturala.

18
Tratamendu termikoa: Plasma-arku bidezko errausketa: Hondakinak tratatzeko
arku elektrikoa erabiltzea ez da aplikazio berria. Metodo hori hainbat urtez erabili da
industria kimikoan eta metalurgikoan oso tenperatura altuak lortzeko tresna gisa, 28.000
ºC-rainoko tenperaturak hain zuzen ere. Hondakin arriskutsuak tratatzeko metodo hori
erabiltzeko saiakera serioak egin dira berriki. Saiakera horiek abantaila bat zuten:
tenperatura altuan jarritako hondarmaterialak oinarrizko osagaietan hausten direla.
Plasma sortzeko metodo erabiliena gas batean zehar deskarga elektrikoa egitea da.

Abantailak Desabantailak
 Askoz bizkorrago transferitu  Tentsio mekaniko handia sortzen
diezaieke bere berotasuna du eraikuntzako materialean •
 Plasma-sistema pirolisi-prozesua  Oso sentikorrak dira
da. materiabalantzeko
 Suntsitzen zailak diren fluktuazioekiko.. •
hidrokarburo kloratuak ere tratatu  Energia asko kontsumitzen du.
daitezke.
 99,999 baino gehiagoko
(suntsiketa- eta bereizketa-
efizientzia) lortu daiteke.

19
Tratamendu termikoa: Oxidazio aire hezearekin: Aire hezearekin oxidatzea ur-
fasearen oxidazioa da. Esekita, emultsioan edo uretan disolbatuta dauden material
organikoak eta ez-organikoak oxigeno-gas iturriaren eraginpean jartzen dira, askotan
airearen eraginpean eta baita oxigeno garbiaren eraginpean ere. Funtzionatzeko
tenperatura 150 eta 325 ºC artekoa izaten da eta eragiketa-presioa 2.000 kPa eta 20.000
kPa artekoa. Erreakzio-abiadura erregulatu egiten da eta lurruntzea kontrolatu.

Tratamendu termikoa: errrekuntza ohe fluidizatuan: Hiriko hondakin-uren


araztegietako lohiak tratatzea eta industria kimiko eta farmazeutikoko hondakin-
korronteak tratatzea izan da ohe fluidizatuaren aplikazio nagusia. Ohe fluidizatua oso
egokia da partikula oso beroen ohe burbuilatsuan sartu daitezkeen hondakin uniformeen
tratamendurako. Beroa berehala eta modu uniformean transferitzen da eta, ondorioz,
errausketa ona ziurtatzen da.

20
2.7. ZABORTEGI SEGURUAK

2.7.1. Kudeaketa sistemak

Zabortegi seguruak (hondakinak biltegiratzeko tokiak) tratamendu-instalazio beteetako


iragazki-talo, zepa eta hautsak ebakuatzeko tokiak dira. Zabortegi seguruaren diseinua
HHSen zabortegiaren antzekoa da. Honako hauek dira zabortegi seguru baten diseinu
globaleko fase nagusiak:

 Aurretiko ebaluazioa.
 Tokiaren egoera.
 Zabortegiaren diseinua.
 Funtzionamendua.
 Jatorrizko paisaia berreskuratzea.
 Itxiera.
 Itxi ondoko kontrola.

21
2.8. LURZORU KUTSATUAK

Ikerketa sakona egin ondoren soilik esaten da leku bat kutsatuta dagoela. Ikerketa
horren ondorioz zehazten dira kutsaduraren mota eta magnitudea (kutsatzaileen tamaina
eta izaera, kantitateak eta abar). Ebaluazio horren zailtasuna berreskurapenaren ondoren
zer kutsadura-maila onargarri geldituko den definitzea da, bereziki metal astunek
eragindako kutsadurari dagokionez. Kasu gehienetan, maila onargarri hori tokiari
emango zaion erabileraren eta lurazpiko urak kutsadura handiagoa izateko duen
arriskuaren araberakoa izaten da.

Tokiaren kutsadura mota hauetan sailkatu daiteke:

 Olio mineralarekin edo olio mineralen substantziekin kutsatutako lurzorua.


 Disolbatzaile halogenatuekin kutsatutako lurzorua.
 PCBrekin, PCTrekin, dioxinekin eta abarrekin kutsatutako lurzorua.
 Hiri-gasaren banaketa-instalazio zaharrak garbitzeko konposatuekin kutsatutako
lurzorua.
 Metal astunekin kutsatutako lurzorua (esaterako, Cd, Pb, He, Cr, Ni, As, Cu).

Kutsatutako toki baten bideragarritasun-azterlanean inplikatutako prozesuan honako


hauek sartzen dira:

 Tokiaren azterketa, aurreko erabilerak zein izan diren finkatzeko.

22
 Lur-mota in situ, sailkapena, partikularen tamainaren analisia, aroltasuna,
itxurazko dentsitatea, kontzentrazio-maila eta abar finkatzea.
 Lursaileko kutsadura-magnitudearen eskema.
 Lur-azpiko/lurzoruko uraren kutsaduraren definizioa zundaketa bidez.
 Kutsadura ebaluatzea lurzoruko laginen bitartez.
 Kutsatzaile bakoitzaren magnitudea zehaztea lurzoruko laginetan.
 Kutsadura ebaluatzea lur-azpiko uraren laginen bitartez.
 Lur-azpiko kutsatzaileen magnitudea finkatzea.
 Leku kutsatuagatiko tokiko giro atmosferikoan dauden kutsatzaileak ebaluatzea.
• Kutsatzaile atmosferikoen maila zehaztea.
 Kutsatzailearen mugimenduaren magnitudea zehaztea kutsatutako lekua baino
«beheragoko» zundaketen bitartez.

Aurreko informazioarekin honako hauek finkatu daitezke:

 Kutsaduraren maila
 Kutsaduraren magnitudea
 Lur-azpiko kutsadura-mototsa, bere gaur egungo egoera eta etorkizuneko
jarraipena (ordenagailuko ereduen bitartez finkatu daiteke).

Kutsaduraren gaur egungo egoera eta etorkizunean izan dezakeena ezagutuz,


berreskurapen- eta kostu-metodoak jarri daitezke abian:

 Tokia abandonatzea eta ixtea.


 Lurrak mugitu eta erraustegira eramatea, deskutsatzeko edo beste tratamendu
termiko bat egiteko.
 In situ bioberreskuratzea, lurzorua deskutsatzeko mikrobioak erabiliz
 Lur-azpiko kutsatutako ura atera eta ur garbiaz ordeztea.

Lekuak berreskuratzeko prozesu desberdin mordoa dago, baina bi metodo dira


arruntenak:

 Tratamendu termikoa.
 Bioberreskurapena.

2.8.1. Tratamendu termikoak

23
In situ egiten ez den metodoa da eta egokia da kutsadura organikoarekin erabiltzeko
(baita olio kutsadurarekin ere). Prozesu horretan, kutsatzailea irakite-puntura arte
berotzeko printzipioa erabiltzen da. Orduan, kutsatzailea gas bihurtzen da eta modu
konbentzionalean erraustu daiteke. Normalean, erreaktoreko azken tenperatura ez da
izaten 800-900 ºC baino gehiagokoa eta, horrela, aldatu gabe uzten du lurzoruaren
egitura fisikoa, tratatutako lurzorua lurzoru normal gisa erabiltzeko. Tratamendu
termikoa labe birakarian edo erreaktore berezietan egin daiteke. Prozesuak bi urrats
ditu: 1. etapa: gutxi gorabehera 320 °C arte berotzea. 2. etapa: azken beroketa 700-800
°C arte eta 1.100 °C arte kutsatzaile jakin batzuen kasuan.

2.8.2. Bioberreskurapena

Material organiko guztiek biodegradaziorako joera dute, baina neurri desberdinean.


Kutsatzaile organikoak deskonposatzeko erabiltzen da hori. Printzipioz, oinarrizko bi
prozesu daude:

 Degradazio aerobioa
 Degradazio anaerobioa

Bi printzipioek lurzoruetako bakterio-populazioa erabiltzen dute edo kutsatzaile


espezifikorako neurrira hautatutako bakterio-anduiak gehitzen dituzte.

Modu horretan bakterioak hazteko giro-baldintza egokienak lortzen dira eta kutsatzailea
deskonposatu egiten da. Tenperatura, hezetasun, oxigeno-maila eta oinarrizko elikagai
egokiak izan behar ditu. Elikagaiei dagokienez, bakterioak kutsatzailea janaritzat
erabiltzera behartzeko maila izan behar dute eta ez altuagoa.

24
Prozesu biologikoak motelak dira prozesu termikoekin alderatuta, baina inbertsio txikia
egiten da ekipamenduan. Horregatik, prozesua amaitu arte itxarotea posible bada,
tratamendu termikoa baino merkeagoa da.

25
3. HONDAKINEN TEKNOLOGIA GARBIAK
3.1. TALADRINA IRAGAZTEKO EKIPO MUGIKORRA

3.1.1. Ingurumen-hobekuntza

Taladrina izeneko hondakin arriskutsu gutxiago sortzen da, eta hozgarrien balio-bizitza
luzatzen da. • Taladrinen edota hozgarriaren kontsumoa murrizten da.

3.1.2. Deskribapena

Konplexutasun-maila desberdinetako konposizioa duten likidoak dira hozgarriak.


Mekanizazio-operazio bateko pieza/erreminta/txirbil sistemari gehitzen zaizkio,
sortutako beroa lubrifikatzeko eta ezabatzeko. Taladrina fluido urtsu bat da, olio mineral
sintetikoak edo erdisintetikoak dituena. Ebaketa-olioak, berriz, fluido oliotsuak dira.

Fluido horiek mintz baten bidez bereizten dira, eta teknika horrek mintzaren bi aldeetara
presio ezberdina eginez funtzionatzen du. Substantzia disolbagarriak eta molekula
tamainako partikulek poroak zeharkatzen dituzte. Partikula esekiak, partikula
koloidalak, bakteriak, birusak eta makromolekulak, berriz, mintzean atxikita geratzen
dira. Mikroiragazketaren bidez, 0,1 μm-tik gorako partikulak atxikitzen dira (1–3
bareko presioarekin). Hainbat materialez egindako mintzak erabil daitezke: beira-
zuntza, polikarbonatoak, PVDF (polibinilideno fluordunak), zelulosaazetatoak,
poliamidak... Iragazkia mekanikoki garbitu ohi da fluxuaren alderantzizko norabidea
duen aire-fluxu batekin.

• Ekipo trinko mugikor bat da, eta 0,5 mikratik gorako partikula solidoak atxikitzen
ditu, bai eta olioen, taladrinen eta fluido industrialen hezetasuna ere. Ekipoak olioa
hartzen du zirkuituko presio-puntu batetik. Gero, andelaren puntu batera itzultzen du
mikroiragazita, eta tratatu beharreko olioa zirkulazioan jartzen du berriz ere.

Andeletan «giltzurrun» moduan aplikatzen da eta zirkuitu, ponpa, balbula eta


eragingailu guztiak garbi uzten ditu. • Ekipoa konektatuta dagoen makinak lanean
jarraitzen du (hau da, ekipoak funtzionamendu autonomoa du gainerako makinekiko eta
instalazioekiko).

3.1.3. Aplikazio sektoreak

 Elementu metalikoak fabrikatzeko industriak, makineriak eta ekipoak izan ezik


(NACE 25).

26
 Makineria eta ekipo mekanikoak egiteko industriak (NACE 28).
 Automobilgintza (NACE 29).
 Metalaren industria (NACE 24).

3.2. BRIKETAK EGITEKO PRENSA

3.2.1. Ingurumen-hobekuntza

Barruko hondakinak murrizten ditu. Labe-mota jakin batzuen energia-eraginkortasuna


hobetzen du. Zenbait emisio minimizatzen ditu. Lehengaien kontsumoa murrizten du
(adibidez, metal astunak).

3.2.2. Deskribapena

Prentsa briketatzailea material hauen aurre-tratamendurako erabiltzen da:


kontzentratuak, lohi metalikoak, lokatzak, lohiak, galdaketa-labeen keetatik datozen
partikula solidoak, hauts metalikoak, aluminiozko txirbilak, magnesiozko txirbilak,
txirbil metalikoak, letoizko txirbilak, kobrezko txirbilak eta bigarren mailako beste
material batzuk. Teknika hori ez da aplikagarria zink kontzentratua berreskuratzen duen
hauts-birziklapenerako.

Briketak egiteko prentsaren bidez, bigarren mailako material horiek zilindro trinko
bihurtzen dira, antzeko tamainakoak; sendotasun egokia lortzen dute konpresioaren
bidez, eta ezaugarri fisiko eta kimiko iraunkorrak izaten dituzte. Halaber, irmotasun
egokia izaten dute zatitu gabe erabili ahal izateko, eta, halaber, errazago maneiatu ahal
izateko. Zilindro horiek birziklatu egin daitezke; adibidez, berriz ere galdaketalabeetara
eramanez edo beste instalazio batzuetara tratatzera eramanez.

Batzuetan, hainbat substantzia trinkotzaile erabili behar dira briketatzeko (adibidez,


beira-industrian zementua erabiltzen da). Horrek badu ondorio negatibo bat: sulfuro
dioxidoaren emisioek gora egiten dute, zementuaren sulfuro-edukiaren ondorioz. Dena
dela, briketatzailearen bidez, energia-kontsumoa murrizten da; eta, gainera, beste
material fin batzuk (adibidez, galdaketa-hareak) gehi daitezke briketetara. Metalaren
industrian beste gehigarri batzuk ere erabiltzen dira briketen neutralizazio termikorako
(adibidez, antrazita).

Bateratzeko osagaiak edo ura gehitu ondoren, prentsa batean sartzen da nahastura.
Prentsak briketak sortzen ditu, trinkotzeko danbor edo disko birakari baten bidez. •

27
Tamaina askotako hauts-partikulekin eta 5 mm-tik gorako txirbilekin erabil daiteke
teknika hori. Bestalde, ekoizpen-ahalmen handia lor daiteke (7.000 kg/h, gehienez),
materialaren eta granulometriaren arabera.

3.2.3. Aplikazio sektoreak

 Metalen industria (burdinazkoa eta ez-burdinazkoa) (NACE 24).


 Beira-industria (NACE 23.1).
 Hondakin-urak biltzeko eta tratatzeko industria (NACE 37).
 Hondakinak biltzeko, tratatzeko eta ezabatzeko industria (NACE 38).
 Deskontaminazio-jarduerak eta hondakinak kudeatzeko beste zerbitzu batzuk
(NACE 39).

3.3. GATZ METALIKOEN KRISTALIZAGAILUA

3.3.1. Ingurumen-hobekuntza

Ez da hondakinik sortzen. Araztutako ura beste ekoizpen-prozesu batzuetan erabil


daiteke. Gatz metaliko kristalizatuak hain puruak direnez, birziklatu egin daitezke
(lehengaia aurrezten da).

3.3.2. Deskribapena

Kristalizagailuan disoluzio urtsuetan disolbatuta dauden gatzak solidotzen dira,


kristalizatu egiten dira. Arin elikatzen diren material pikortsuek (mineralak edota harea)
eragiten dute, pikorren erreaktore baten antzera. Jalkinak erreaktorearen hondora
mugitzen dira. Erreaktorearen dosi jakin batek eta pHaren doitzeak sistema
funtzionarazten dute. Ez da hondakinik sortzen.

Sistemak elementu hauek ditu:

 Erreaktore zilindriko bat: araztu beharreko ura azpialdetik sartzen da eta


araztutako ura goitik ateratzen da.
 Material pikortsua (harea edo mineralak): ohantzearen jariakortasun-ezaugarriak
mantentzen ditu.
 Zirkulazio-sistema bat, birzirkulaziorako ponpa batekin.

28
Erreaktorearen azpialdetik sartzen den efluentearen abiadurak (40–120 m/h)
ohantzearen ezaugarriak egonkor mantentzen ditu. Beraz, gainasetasun erlatibo oso
handia dago.

Ohantze jariakorraren bidez, eremu handi bat lortzen da kristalizazio-erreakzioak azkar


eta modu kontrolatuan gertatzeko (5.000–10.000 m2/m3). Metalak dituzten substantzia
eta anioi ia guztiak pikorrean kristalizatzen dira. Aldian behin (normalean egunean
behin), pikorren zati bat ordezkatzen da beste material batekin.

Hau da zirkulazio-sistemaren printzipioa: sisteman sartzen den ur poluitua zirkulazioan


dagoen anioien edo kontzentrazio metalikoen korrontearekin nahasten da. Teknika
horren bidez, 10–100.000 ppm-ko kontzentrazioa duten mota guztietako hondakinurak
trata daitezke zirkulazio-maila doituz. Horrela araztutako ura gehiago garbitu nahi bada,
iragazki minerala edo mintz bidezko iragazketa erabil daiteke (sistemaren barruan
instala daiteke). Kristalizagailuak ezabatutako partikula pikortsu horiek berriz
disolbatzen dira, eta erreaktorera itzultzen diren azidoekin nahasten dira.

Gatz-kristalizagailuaren teknika hondakin-uretako metal astunak ezabatzeko erabiltzen


da, urak berreskuratzeko eta gero berrerabiltzeko. Halaber, prozesuetako konposatu
kimikoak –fluoruroak, fosfatoak, sulfatoak– berreskuratzeko edota elektrolitoen bizitza
erabilgarria luzatzeko erabiltzen da.

Badaude hutseko kristalizagailu jarraituak ere. Araztu beharreko soluzioa hoztu eta
hutsean lurruntzen dute, eta horrela, poluitzaileak kristalizatzen dituzte.

3.3.3. Aplikazio sektoreak

Halaber, kanpoan geratzen dira indarrean dagoen legedian ezarritako mugak betetzeko
teknologia hori aplikatuko duten jarduerak, eta dagozkien baimenetan, baldintza gisa,
teknologia hori ezartzea eskatu zaienak. Metal astunak, fluoruroak, fosfatoak, sulfatoak
eta prozesuetako konposatu kimikoak berreskuratzeko edota elektrolitoen bizitza
erabilgarria luzatzeko (kobre-gatzak izan ezik) aplikatzen da, honako sektore hauetan.

 Industria kimikoa (NACE 20).


 Metalak tratatzeko industria (NACE 25.61).
 Metalen industria (NACE 24).
 Elikagaien industria (NACE 10).
 Industria farmazeutikoa (NACE 21).

29
3.4. PRESIO HANDIKO GURPIL-GARBITZAILEA

3.4.1. Ingurumen-hobekuntza

Partikulen emisioak prebenitzen ditu, eta ibilgailua dabilen lekuetan poluitzaileak eta
materialak lurrean barreiatzea eragozten du.

3.4.2. Deskribapena

Gurpilak presio handian garbitzeko instalazioek ura erabiltzen dute, 10 baretik gorako
presioan, garbiketaren eraginkortasuna hobetzeko eta uraren kontsumoa murrizteko.
Lohiaz betetako edo kutsatutako eremuetatik datozen kamioien pneumatikoak eta lohi-
babesak garbitzeko diseinatutako instalazioak dira. Kamioien azpiak garbitzeko ez dira
erabiltzen, salbuespen batzuetan izan ezik, ibilgailuaren azpian aktibatzeko
diseinatutako ihinztagailuek gidarien ikusmena eragotz baitezakete.

Gurpilak garbitzeko instalazioak erabiltzen dira errepideetan zikinkeria eta hautsemisio


gutxiago izateko.

Garbiketa-ura birziklatzeko eta lohiak automatikoki ateratzeko sistema bat izan behar du
(Arkimedesen torlojuaren bidez edo antzeko beste sistema baten bidez). Hauek dira
osagai teknikoak:

 Elikatzeko andela.
 Pita ihinztatzaileak dituzten banatzaileak.
 Garbiketa-ura birziklatzeko sistema.
 Lohiak automatikoki ateratzeko sistema (Arkimedesen torlojuaren bidez edo
antzeko beste sistema baten bidez).
 Hesiak, zaintzaile etzanak edo saretak

3.4.3. Aplikazio sektoreak

Kanpoan geratzen dira teknologia hori MTD gisa aplikatu beharra daukaten IPPC
jarduerak, indarrean dagoen legedian ezarritako mugak betetzeko teknologia hori
aplikatuko dutenak, eta dagozkien baimenetan, baldintza gisa, teknologia hori ezartzea
eskatu zaienak.

 Antrazita-, harrikatz- eta lignito-erauzketak (NACE 05).


 Beste erauzketa-industria batzuk (NACE 08).

30
 Bestelako produktu mineral ez-metalikoen fabrikazioa (NACE 23).
 Hondakinak tratatzea, biltzea eta ezabatzea: balioa ematea (NACE 38).
 Metalurgia (NACE 24).
 Ingeniaritza zibila (NACE 42).

3.5. LOHIEN LEHORTZE ELEKTRIKOA, PRDUKZIO


TXIKIETARAKO

3.5.1. Ingurumen-hobekuntza

Lohien bolumena (kudeatu beharreko hondakina) txikiagotzen du, eta lohien hezetasuna
murrizten du.

3.5.2. Deskribapena

Lohien lehorgailu elektrikoa erabil daiteke edozein lohi-motatako kopuru txikiak


prozesatzeko, eta, bereziki, lohi bereziak, toxikoak edo arriskutsuak tratatzeko.

Prentsa-iragazki batetik datozen lohiak ontzi birakari batean sartzen dira. Biraketen
ondorioz, lohiak nahasten dira eta gehiago lehortzen dira. Lehortze-prozesua zirkuitu
erabat itxian egiten da, atmosferara gasik igorri gabe. Horrenbestez, unitate hori lokal
itxi eta kontrolatuetan erabil daiteke.

Lehortze-ziklo osoa tenperatura baxuan gauzatzen da (50 ºC inguru) eta oso energia
gutxi behar da. TE lehorgailu birakaria unitate-mota etenekoa da (sailka lehortzen du)
eta ziklo bakoitzean 500–7.000 litro lohi lehor ditzake. Ur-edukia % 5era murritz
daiteke, eta ateratako litro bakoitzeko 0,35 kW behar ditu.

Lehortze-ziklo bakoitzaren iraupena da unitatean sartutako lohien


hezetasunportzentajearen araberakoa, eta amaieran lortu nahi den hezetasun-
portzentajearen araberakoa ere bai. •

Lehortze-zikloa automatikoa da, eta lohi-mota bakoitzaren ezaugarrien arabera egokitu


daiteke. Hau da osagai nagusia:

 Lohien lehorgailu elektrikoa, kopuru txikietarako.

3.5.3. Aplikazio sektoreak

Teknologia hori aplika daiteke lohi gutxi sortzen den edozein instalazio-motatan.
Sektore hauetan aplika daiteke:

31
 Hondakin-urak tratatzeko industria (NACE 37).
 Elikagaien industria (NACE 10).
 Metalurgia (NACE 24).
 Metalaren industria (NACE 25).
 Metalen tratamendua eta estaldura (NACE 25.6).

3.6. EZ-BURDINAZKO METALEN BEREIZGAILUA

3.6.1. Ingurumen-hobekuntza

Ez-burdinazko hondakin metalikoak berreskuratzea eta birziklatzea.

3.6.2. Deskribapena

Ez-burdinazko metalen bereizgailuak (korronte parasitoen bidezko bereizgailuak ere


esaten zaie) 3–150 mm-ko ez-burdinazko metalen partikulak bereiz ditzake (adibidez:
beruna, kobrea, aluminioa).

Ez-burdinazko metalen bereizgailu baten funtzionamendua korronte parasitoen


printzipioan oinarritzen da. Eremu magnetiko aldakor bat zeharkatzen duen material
eroalean, eremu magnetiko horren aurkako korronte parasitoak sortzen dira. Korronte
parasito zirkulatzaile horiek elektroimanak sortzen dituzte, eta elektroiman horiek
kanpoko eremu magnetikoaren aldaketaren aurkako eremu magnetikoak dituzte (ikus
Lenzen Legea). Eremu magnetikoa zenbat eta handiago, edo eroalearen elektrizitate-
eroankortasuna zenbat eta handiago, hainbat eta handiago dira sortutako korronteak, eta
hainbat eta handiago da aurkako indarra. Aurkako indar horrek ez-burdinazko metalen
partikulak hondakinfluxutik kanpora bidaltzen ditu, eta erraz bereiz daitezke.

Hauek dira ez-burdinazko metalak bereizteko instalazio baten osagai nagusiak:

 Danbor zentrifugoa (korronteari buruzko Foucaulten printzipioa).


 Eroalea, blokeatzeko balbula.
32
 Detekzio-sentsoreak.
 Kontrol-unitatea.
 Bereizketa-unitatea.

3.6.3. Aplikazio sektoreak

Ezin da aplikatu erabiltzen ez diren ibilgailuak desegiteko sektoreko jardueratan;


zehazki, fragmentadoretan. Sektore hauetan aplika daiteke:

 Birziklatzea (NACE 38).


 Eraispenak eta lur-mugimenduak (NACE 43.1).

3.7. PLASTIKOAK HONDAKINETATIK BANATZEKO


BEREIZGAILUA

3.7.1. Ingurumen-hobekuntza

Plastikoen % 85 birzikla dezake (erabiltzen ez diren ibilgailuen hondakinen % 5–20).

3.7.2. Deskribapena

Erabiltzen ez diren ibilgailuen plastikoak bereizteko, hondakin horiek lau


bereizketadanborretatik pasa behar dute. Danbor horiek dentsitate desberdinetako
likidoak dauzkate (1,6, 1,25, 2,2 eta 3,2 g/cm3). Etengabeko prozesu horretan,
lehenengo ingurunean (1,6 g/cm3) materia organiko eta ez-organikoa bereizten dira.
Bigarrenean (1,25 g/cm3) PVCa gainerako plastikoetatik bereizten da. Hirugarren eta
laugarren ingurunetan (2,2 eta 3,2 g/cm3) metal baliotsuak berreskuratzen dira, plastiko
teknikoen zatikitik bereizita.

Prozesu horren bidez, termoplastikoen %90 kontzentratzen dira hasierako masaren %


10eko zatikian. Zatiki hori berriz ere bereiz daiteke, plastikoak bereizteko ohiko unitate

33
batean, polietileno, polipropileno, ABS eta poliestireno zatikiak lortzeko. Hauek dira
teknologia horren osagai nagusiak:

 Dentsitate handiko inguruneko bereizketa-danborren unitatea.


 Elikatze-unitatea.
 Neurketa- eta kontrol-ekipoak.

3.7.3. Aplikazio sektoreak

Erabiltzen ez diren ibilgailuen kudeatzaileei ezin zaie aplikatu. Sektore hauetan aplika
daiteke:

 Hondakin ez-arriskutsuak tratatzea eta ezabatzea (NACE 38.21).


 Balioa ematea (NACE 38.31).

3.8. HONDAKINEN KUDEAKETARAKO ETA BILKETARAKO RFID


TEKNOLOGIA

3.8.1. Ingurumen-hobekuntza

Bildutako hondakinen kalitatea hobetzea. Gas-emisioak minimizatzea, bilketa-ibilbidea


optimizatzearen ondorioz. Lurzoruan eta uretan eragindako inpaktua minimizatzea.

3.8.2. Deskribapena

RFID da datuak gordetzeko eta berreskuratzeko urruneko sistema elektronikoa, RFID


etiketa, txartel edo transpondedoreak (RFID tagak) esaten zaien dispositiboak erabiltzen
dituena. RFID teknologiaren helburua da objektu baten identitatea eta ezaugarriak
(serie-zenbaki baten antzera) igortzea irrati-uhinen bidez. RFID teknologiak Auto ID
esaten zaien teknologien artean daude (automatic identification edo identifikazio
automatikoa). RFID sistema batek osagai hauek ditu:

 Tag bat edo gehiago.


 Dispositibo bat edo gehiago.
 Bi antena edo gehiago.
 Aplikazio-softwarea eta ordenagailu nagusia.

34
Hondakinen kudeaketaren alorrean, azpimarratzekoa da RFIDak baldintza batzuk bete
behar dituela, egoki jardun ahal izateko. Lehenik, sistema sendoak eta oso fidagarriak
izan behar dute; izan ere, teknologia horren helburu nagusietako bat da
bilketazerbitzuan eragitea eta kudeaketa nahiz fakturazioa hobetzea. Bigarrenik,
baldintza hauek kontuan hartu behar dira:

 Tenperatura-tarte hedatua: operatiboa 30–70 ºC, biltegiratzea 30–85 ºC.


 Ingurumenaren babes minimoa: IP65.
 Bibrazioa eta talka: testak gainditzea.
 Kapsuletan sendo sartuta.
o Bus CAN, ibilgailuetako gailuen (pisaketa, identifikazioa...) eta sistemen
arteko komunikaziorako, ibilgailuen arteko komunikaziorako nazioarteko
estandarra baita.
o Elikaduraren tentsio-tartea: 8–30 Vdc.

Betekizun guztiz hertsiak ez badira ere, RFID identifikazio sistemek ezaugarri hauek
izan behar dituzte, hondakin-bilketaren sektorean jarduteko:

 134 kHz-ko half-duplex teknologia (HDX).


 Irakurketarako soilik diren 134 kHz-ko half-duplex (HDX) transpondedore
identifikatzaileak.
 Gutxieneko irakurketa-distantzia: 200 mm.
 Identifikazio-akatsen gehienezko ehunekoa < % 0,05.
 Ibilgailuko ordenagailuarekin konektatutako irakurgailua, ibilgailuentzako bus
CAN komunikazio estandarren bidez.
 Datuen osotasuna eta segurtasuna bermatzeko sistema, erakunde ofizial batek
egiaztatua.

3.8.3. Aplikazio sektoreak

Hondakinak biltzea, tratatzea eta ezabatzea; balioa ematea (NACE 38).

35

You might also like