Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 15

IRAKASGAIA:

Biologia eta
Geologia
MAILA:

DBH 3
GAIA:

GIZA GORPUTZAREN
ANTOLAKETA
IRAKASGAIA: BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

MAILA: DBH 3

1.1 Antolaketa mailak

Izaki bizidun guztiok ditugu funtzio jakin batzuk betetzen dituzten egiturak. Hauek hainbat
konplexutasun-mailak dituzte; antolaketa-mailak deritzogunak. Maila bakoitza aurrekoa baino
konplexuagoa da, bai egituran bai funtzionamenduan.

1. Argazkia: giza gorputzaren antolaketa

- Atomoak: Izaki bizidunen edo bioelementu guztien parte diren elementu kimikoak, atomoak
dira. (oxigenoa (O), karbonoa (C), hidrogenoa (H)…)
- Molekulak: bi elementu edo gehiago kimikoki lotzen direnean sortzen dira molekulak. Izaki
bizidunak osatzen dituzten molekulak biomolekulak dira.

CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP


Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 1
www.berriotxoa.eus 94 4334903
IRAKASGAIA: BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

MAILA: DBH 3

- Organuluak: biomolekulak elkarrekin lotu funtzio jakin bat betetzen duten


zelula egiturak sortzeko.
- Zelula: bizia duten eta organuluz osatuta dauden egiturak dira.
- Ehunak: jatorri eta funtzio bereko zelula espezializatuz osatuta daude.
- Organoak: funtzio jakin bat betetzeko bildu diren zenbait ehun motaz osatuta daude.
- Sistemak eta aparatuak: bizi-funtzio bat betetzen duten antzeko organoen (sistema) edo
organo desberdinen (aparatua) multzoa.
- Organismoa: Aparatuz eta sistemas osatuta dagoen eta bizi funtzio guztiak bete ditzakeen izaki
bizidun independentea.

1.2 Izaki bizidunen konposizio kimikoa

Biolementuak elkartzen direnean biomolekulak sortzen dituzte. Biomolekula horiek organikoak zein
ez-organikoak izan daitezke.

- Ez-organikoak: materia bizidunean zein bizigabean daude.

+ Ura: Gure gorputzaren %65 inguru urak osatzen du. Ez dago berdin bananduta organo
guztietan. Zelulen osagai nagusia ere ura da.
+ Gatz mineralak: Ioi gisan disolbatuta edo kristal itxuran prezipitatuta ager daitezkeen
substantziak dira.

- Organikoak: izaki bizidunek soilik dituzten substantziak dira, karbonoetan aberatsak direnak.

+ Gluzidoak: monosakaridoz osatutako molekulak dira, glukosa adibidez. Polisakaridoak


monosakarido kateak dira, glukogenoa eta zelulosa esaterako.
+ Lipidoak: lipidoen artean koipea, fosfolipidoak eta kolesterola bereiz ditzakegu. Koipeak
sinpleenak izanik.
+ Proteinak: aminoazidoz osatutako makromolekulak dira. Kolagenoa, hemoglobina eta
antigorputzak adibidez.
+ Azido nukleikoak: nukleotidoz osatutako biomolekulak dira. Bi mota daude; RNA (azido
erribonukleiokoa) eta DNA (azido desoxierribonukleiokoa)

CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP


Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 2
www.berriotxoa.eus 94 4334903
IRAKASGAIA: BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

MAILA: DBH 3

1.3 Zelula, izaki bizidunen funtsezko unitatea

Izaki bizidun guztiok zelulaz osatuta gaude. Gure gorputzean bilioika zelula ditugu eta guztiek zelula
nutrizio, harreman eta ugalketa funtzioak egiten dituzten unitate bizidunik txikienak dira. Hortaz, izaki
bizidun guztien funtsezko osagaiak dira.

+ Unitate morfologikoa: izaki bizidunen egitura guztiak zelulaz osatuta daude.


+ Unitate fisiologikoa: haien baitan bizi-funtzioak egiten dira.
+ Unitate genetikoa: banakoaren herentziazko materiala biltzen du.
+ Jatorrizko unitatea: zelula guztiak aurretik egondako beste zelula batetik sortuak dira
(zatiketa).

Izaki bizidunak zelula bakar batez edo zelula gehiagoz osatuta egon daitezke.

- Organismo zelulabakarrak: zelula bakar batez osatutako izaki mikroskopikoak dira. Moneroen
erreinuan (bakterioak), protistoen erreinuan (protozooak eta alga zelulabakarrak) eta onddoen
erreinuan aurki ditzakegu.

2. argazkia: organismo zelular desberdinenak; bakterioa, alga unizelularra, protozooa eta


onddoa (legamia).

- Organismo zelulaniztunak: zelula askoz osatutako izaki bizidunak (makroskopikoak gehienbat).


Antolaketa konplexua dute eta protistoen erreinunan (algak), onddoen erreinuan, landareen erreinuan
eta animalien erreinuan aurki ditzakegu.

CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP


Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 3
www.berriotxoa.eus 94 4334903
IRAKASGAIA: BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

MAILA: DBH 3

Zelulak hiru bizi-funtzio betetzeko gai dira:

- Nutrizio-zelularra: zelulek beharrezkoa duten materia eta energia lortzeko egiten duten prozesuari
deritzo. Zelulek kanpotik hartzen duten substantziei mantenugai deritze eta energia lortzeko, hazteko
nahiz zelula egiturak sortzeko erabiltzen dituzte. Zelulen barnealdera heltzerakoan zenbait prozesu
kimiko jasaten dituzte mantenugaiek; zelula metabolismo izena hartzen du honek.

+ Katabolismoa: substantzia organiko konplexuak (energia ugarikoak), konposatu txikiago eta


bakunagoetan bihurtzean datza. Prozesu honetan zelulek energia lortzen dute gero beste funtzioetan
erabiltzeko (ugalketa, funtzionamendu zelularra).
+ Anabolismoa: eratze erreakzioa da. Substantzia txikiak eta bakunak substantzia konplexuetan
bihurtzeko prozesuak dira. Zelulak hazteko nahiz hondatutako eta galdutako egiturak berritzeko
erabiltzen dira.

- Zelula-harremana: honi esker zelulek bere bizilekuari buruzko informazioa bil dezakete eta beste
zelula batzuekin komunika daitezke.

- Zelula-ugalketa: zelula ama batek zatituz beste zelula umeak sortzen dituen prozesuari deritzo.

+ Organismo zelulabakarrak: zelula-zatiketaren ondorioz beste organismo berriak sortzen dira,


gurasoen berdin-berdinak. Populazioa handitu egiten da.
+ Organismo zelulaniztunak: zelula-zatiketaren ondorioz organismoko zelula kopurua
handitzen da. Horren ondorioz organismoa handitu edo hondatuta zeukan atalen bat berritzen du.

3. Argazkia: zatiketa zelularra (zelula-ugalketa)

CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP


Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 4
www.berriotxoa.eus 94 4334903
IRAKASGAIA: BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

MAILA: DBH 3

1.4 Zelula prokariotak

4.argazkia: zelula prokariotoa, bere organuluekin


Zelula prokariotek antolaketa xume aurkezten dute. Tamainari dagokionez eukariotak baino txikiagoak
dira. Hiru ezaugarri nagusi dituzte.

+ Ez dute nukleorik, material genetikoa zitoplasman banatuta dago.


+ Erribosomak dituzte, ez dute bestelako organulurik.
+ Zelula-paretak mintz plasmatikoa estaltzen du.

Haien baitan badituzte beste osagai batzuk.


- Mintz plasmatikoa: zitoplasma mugatzen duen eta substantzia trukea ahalbidetzen duen mintza.
- Zelula-pareta: mintzaren gainetik, bakterioa babesten duen eta forma ematen dion bilgarri zurruna
eta sendoa da.
- Bakterio-kapsula: itsasteko eta babesteko balio duen kanpoaldeko estalki lodia. Ez dute bakterio
guztiek izaten.
- Bakterio-kromosoma: material genetikoa gordetzen duen DNA molekula da. Nukleoide izena duen
gunean egoten da.
- Erribosomak: proteina-sintesia egiten duten organulu txikiak dira.
- Luzakinak: luzeagoak direnak mugitzeko erabiltzen dituzte zelulek (flageloak) eta motzagoak
sustratuetan finkatzeko erablitzen dituzte (finbriak)

CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP


Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 5
www.berriotxoa.eus 94 4334903
IRAKASGAIA: BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

MAILA: DBH 3

1.5 Zelula eukariota

5. argazkia: zelula eukarioto bat bere organuluekin


Zelula eukariotak prokariotak baino konplexuagoak eta handiagoak izan ohi dira. Gizakiok dauzkagun
zelulak animalia zelula eukariotak dira. Hauek hiru egitura dituzte.

- Mintz plasmatikoa: zelula inguratzen duen geruza da. Mintz plasmatikoan zehar kanpoaldearekin
substantzia trukea gertatzen da. Mintza fosfolipidoz osatutako geruza bikoitza da eta hainbat proteina
tartekatzen ditu. Mintz mota honek mosaiko jariakor izena hartzen du, hura osatzen duten elementuak
mugitu egiten baitira.

- Zitoplasma: mintz plasmatikoaren eta nukleoaren artean dagoen zatia. Hiru osagai ditu.
+ Zitosola: barne-ingurune urtsua.
+ Organuluak: funtzio jakin bat duten egiturak.
+ Zitoeskeletoa: zuntz proteikoak mugimenduan, barne-antolaketan eta zelula-zatiketan parte
hartzen dutenak.

- Nukleoa: egitura esferikoa eta zelularen funtzionamendua kontrolatzen duen material genetikoa
dauka bere barnean. Mintz nuklear bikoitza eta porotsua du, substantzia trukea ahalbidetzeko. Hiru
zatitan bana dezakegu nukleoa.
+ Nukleoloa: RNAz eta proteinaz osatutako masa esferiko lodia. Zelula zatitzen ari EZ denean
ikus daiteke.
+ Nukleoplasma: nukleoko barne-ingurune urtsua.

CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP


Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 6
www.berriotxoa.eus 94 4334903
IRAKASGAIA: BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

MAILA: DBH 3

+ Kromatina: proteinei lotuta dauden DNAzko harizpiak zelularen material


genetikoa osatzen dutenak. Zelula zatitzen denean kromosomak eratzen dituzte.
1.6 Zelula-organuluak

Organuluak funtzio jakin bat eta zitoplasman kokatuta dauden egiturak dira.
- Mitokondrioa: zelula-arnasketa egiten du, prozesu horren bitartez zelulak energia lortzen du

6. Argazkia: mitokondrioa
- Xixkuak: mintzez osatutako zaku txikiak, substantziak metatzen, garraiatzen edo digeritzen
dituztenak.
- Lisosomak: Golgi aparatuan sortuak eta zelulabarneko digestioan hartzen dute parte.

7. Argazkia: Golgi aparatua eta lisosomak


- Erretikulu endoplasmatikoa (E.E.): elkarri konektatuta dauden mintzezko eta kanalez osatuta dago.
+ Pikorduna: mintz nuklearrarekin lotuta dago eta erribosomak ditu. Proteinak sintatizatzen eta
Golgi aparatura garraiatzeko prozesuan parte hartzen du.
+ Leuna: ez du erribosomarik. Bertan lipidoak sintetizatzen dira.

8. argazkia: erretikulu endoplasmatiko pikorduna (erribosomekin) eta leuna

CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP


Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 7
www.berriotxoa.eus 94 4334903
IRAKASGAIA: BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

MAILA: DBH 3

- Golgi aparatua: elkarren gainean eta konektatuta dauden mintzezko zaku lauz osatuta dago.
Erretikulu endoplasmatikotik datozen substantziak pilatu eta prozesatzen ditu.

9. Argazkia: Golgi aparatua

- Erribosomak: ARNz eta proteinaz osatutako eta proteinak sintetizatzen dituzten partikula txikiak
dira. Zitoplasman libre edo E.E. pikordunean itsatsita egoten dira.

10. eta 11. argazkiak: erretikulu endoplasmatiko pikortsua errebosomekin (gezi gorriak) eta erribosoma bat
proteina bat sintetisatzen, hurrenez hurren

- Zentrosoma: Proteinazko mikrotubuluz osatutako eta zentriolo izeneko bi zilindro perpendikular


dira. Zitoeskeletoaren antolaketan eta zelularen mugikortasunean hartzen dute parte.

12. Argazkia: zentrosomak

CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP


Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 8
www.berriotxoa.eus 94 4334903
IRAKASGAIA: BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

MAILA: DBH 3

- Zilioak eta flageloak: zelularen mugimenduan parte hartzen duten luzakin zitoplasmatikoak dira.

13. Argazkia: bakterio bat zilio eta flageloekin


- Zitoeskeletoa: proteina harizpiz osatuta. Zelularen formari eutsi eta zelularen organuluen eta barne
xixkuen mugikortasuna erraztea.

14. Argazkia: zitoeskelotoa


- Kloroplastoa: berdea eta fotosintezia gertatzen den organulua da.

15. Argazkia: kloroplato bat


- Bakuola: zelula hidratatuta eta zuntzen zurruntasuna mantentzen duen organulua da.

16. Argazkia: bakuolo bat

CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP


Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 9
www.berriotxoa.eus 94 4334903
IRAKASGAIA: BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

MAILA: DBH 3

17. argazkia: Animali eta landare zeluletan agertzen diren organulu desberdinak

1.7 Giza ehunak

Ehunak funtzio bera betetzen duten zelula espezializatuen multzoak dira.

- Ehun epitelialak: zelulek poliedro forma izan ohi dute eta geruzetan antolatuta daude. Geruzen
artean ia ez da zelularteko substantziarik izaten.
+ Estaldura-epitelioak: gure organismoaren kanpoaldeko zein barrunbeetako gainazalak estaltzen
eta babesten dituzte. Gainazalak babestu, mugatu eta substantzien trukea ahalbidetzea da hauen
funtzioa.
- Epidermisa: larruazalaren geruzarik kanpokoena da.
- Muki-mintzak: digestio-hodiaren eta arnas aparatuaren barrunbeak babesten dituzte.
- Endotelioak: odol-hodien eta bihotzaren barrualdea estaltzen dute.

18. Argazkia: Estaldura-epitelioa

CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP


Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 10
www.berriotxoa.eus 94 4334903
IRAKASGAIA: BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

MAILA: DBH 3

+ Guruin-epitelioak: guruinak eratzen dituzten ehunak dira eta jariatzeko


substantziak sortzea dute funtzio.
- Exokrinoak: gorputzaren kanpoalderantz jariatzen dituzten guruinak (izerdi guruinak).
- Endokrinoak: hormonak odolera isurtzen dituztenak (Tiroidea).
- Mistoak: hormonak odolera isuri eta beste substantzia batzuk jariatzen dituzten guruinak
(pankrea).

19. Argazkia: Guruin epitelioa

- Ehun konektiboak: zelulak eta zuntzak haien artean zelularteko substantzia baten bidez (matrizea)
konektatzen duen ehuna da.
+ Odol-ehuna + Kartilago-ehuna
+ Hezur-ehuna + Ehun konjuntiboa

20. eta 21. argazkiak: Hezur ehuna eta Odol-ehuna hurrenez hurren

- Gihar-ehunak: ehun uzkurkorrak dira. Gihar zuntz edo miozito izeneko zelula luzangek osatzen
dituzte. Proteina zuntzak izaten dituzte, giharren uzkurduraz eta erlaxatzeaz arduratzen direnak.
+ Gihar-ehun leuna: miozitoek nukleo bakarra dute eta ez-borondatezko uzkurtzeak sorrarazten
dituzte.

CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP


Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 11
www.berriotxoa.eus 94 4334903
IRAKASGAIA: BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

MAILA: DBH 3

+ Gihar-ehun ildaskatua: miozitoek nukleo asko dituzte eta borondatezko


uzkurtzeak sorrarazten dituzte.
+ Bihotzeko gihar-ehuna: miozitoek sare gisan lotuta daude eta nukleo bakarra dute. Ez-
borondatezko uzkurtzea du.

22. eta 23. Argazkiak: Gihar-ehun ildaskatua eta Bihotzeko gihar-ehuna, hurrenez hurren

- Nerbio-ehunak: informazioa jaso eta bidali egiten dute organismoan zehar.


+ Neuronak: nerbio bulkadak transmititzen dituzten zelulak.
+ Zelula glialak: neuronak elikatzen eta babesten dituzten zelulak.

24. eta 25. Argazkiak: Nerbio-ehuna eta neurona bat, hurrenez hurren

1.8 Organoak, aparatuak eta sistemak

Giza gorputza organoz osatuta dago eta aparatuak eta sistemak osatzen dituzte. Aparatuak eta sistemak
elkarrekin lan egiten dutelako funtzionatzen du gure gorputzak.

CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP


Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 12
www.berriotxoa.eus 94 4334903
IRAKASGAIA: BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

MAILA: DBH 3

- Organoa: funtzio jakin bat betetzeko modu koordinatuan funtzionatzen duten ehunen
multzoa da.

26. Argazkia: Organo desberniak; bihotza, birikak, gibela, urdaila,


garuna, giltzurronak, ahoa, lurrazala eta odola (ezkerretik eskumara eta gotik behera)

- Aparatua: funtzio bat edo gehiago modu koordinatuan betetzen dituzten egitura desberdinak dituzten
organoz osatuta dago.

27. Argazkia: digestio aparatua


- Sistema: funtzio bat edo gehiago modu koordinatuan betetzen dituzten antzeko egitura duten organoz
osatuta dago.

28. Argazkia: nerbio sistema

CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP


Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 13
www.berriotxoa.eus 94 4334903
IRAKASGAIA: BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

MAILA: DBH 3

Aparatu eta sistema desberdinek betetzen dituzten funtzioak ondorengoko hauek dira:
+ Nutrizio-funtzioa: mantenugaiak lortzea, gorputzean zehar garraiatzea eta organismoan sortzen diren
substantzia kaltegarriak kanporatzea dira haien egitekoak.
- Digestio-aparatua - Zirkulazio-aparatua
- Arnas aparatua - Iraitz-aparatua
+ Harreman funtzioa: gure gorputza ingurunearekin harremanetan jartzeaz arduratzen diren aparatuak
eta sistemak.
- Nerbio-sistema - Lokomozio aparatua
- Sistema endokrinoa - Eskeleto-sistema
- Gihar-sistema
+ Ugalketa-funtzioa: gametoak sortu ernalketaren ondoren gizabanako bat sortu ahal izateko.
- Gizonezkoen ugalketa-aparatua - Emakumezkoen ugalketa-aparatua

CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP


Marcelino M. y Pelayo 25, 48006 Bilbao 14
www.berriotxoa.eus 94 4334903

You might also like