Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 6

HISTORIA-AZTERKETA II

8. GAIA: BIGARREN ERREPUBLIKA ETA GERRA ZIBILA EHn (1931-39)

1. SARRERA
- 1876an foru-instituzioak galdu ondoren XX.mende hasieratik autogobernu-nahiak
autonomia-estatutuan gauzatu zen.
- 1918tik aurrera autonomia eskaerek indarra hartu, bai Euskal Herrian, baita Espainako
beste leku batzuetan ere. Wilson-en 14 puntuak: autodeterminazio eskubidea. Eusko
ikaskuntza sortu zen.
- Gerra Zibilean, Euskal Herriko zati batek ezagutu zuen autonomia, ordutik aurrera,
errepresioak eta diktadurak amaiera eman.

2. BIGARREN ERREPUBLIKA EUSKAL HERRIAN


2.1. Euskal Herriko indar politikoak errepublika garaian
- Euskal Herriko mapa politikoa Errepublika garaian, hirutan banatuta:
● Nazionalismoa: EAJ/PNV alderdian bildu
○ Eragin handia Bilbon, Bizkaia eta Guipuzkoako nekazaritza-aldeetan
○ Bestelako erakundeek osatzen zuten: Alderdi-etxeak (Batzokijak), emakume
erakundeak eta gazteenak, sindikatua (STV), komunikabideak (Euzkadi,..),
masa-mugimenduak (Aberri eguna,...)...
● Karlismoa Comunión Tradicionalista, eskuineko indar nagusia:
○ Karlismoak kontrolpean → Araba eta Nafarroa
○ Elkarte-sare sendo batez bideratu zituen planteamendu politikoak: kasinoak,
emakume elkarteak, gazteenak,...
○ Errepublika hasieran 1931-33 urteetan, nazionalistak eta karlistak bat zetozen
helburu askotan. Elkarrengangik urrundu pixkanaka.
● Ezkerrak: PSOE/UGT, CNT, PCE
○ Hiriburuetan, industrialdeetan eta Nafarroako Erribera
○ UGT sindikatuko laborarien federazioak, FNTT delakoak, eragin handia
jornalarien artean
- 1931eko apirilean, eta ekaineko hauteskundeetan: hiri eta industria-guneak ezkerreko
indarren esku geratu; landa-guneak, ordea, Nazionalistak eta Comunión Tradicionalistaren
esku.
2.2. Autonomiarantz (1931-36)
- Errepublikaren garaiko autonomiaren aldeko bidea oso korapilatsua:
● Alderdiek autonomiaren aurrean zituen jarrera bateraezinak
● Euskal nazionalistek Donostiako Itunean (1930) parte ez hartzeagatik
● EAJ Biurteko Erreformistan karlistekin, bat egin zuenez ezkerraren eta
Errepublikaren aldeko alderdien errezeloak sortu
- 1931.eko apirilean II. Errepublika aldarrikatu zenean Euskal Herrian autogobernuaren
aldeko mugimendu bat sortu zen, alkate nazionalisten ekimenaz.
- Buruan José Antonio Aguirre, Getxoko alkatea
HISTORIA-AZTERKETA II

- Berehala ekin Euskal Estatutua bultzatzeari


- Lehenengo aurreproiektua Eusko Ikaskuntzak idatzi, hurrengoetarako abiapuntua
- Hiru proiektu guztira:
➔ 1931ko Lizarrako Estatutua (ez onartu)
➔ 1933ko Batzorde Kudeatzaileen Estatutua (ez onartu)
➔ 1936ko Estatutua (onartua)
2.2.1. Eusko Ikaskuntzaren Aurreproiektua (1931)
- Alkate nazionalistek Eusko Ikaskuntzari agindu Estatuturako zirriborro bat idaztea:
➔ Aurreproiektuak Araba, Guipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa hartzen zituen barne
➔ Espainiako Errepublika barruan egitura konfederala izango zuten
➔ Autonomia eskumen zabalak
➔ Elebitasuna administrazioan + hezkuntzan
➔ Kontzertu Ekonomikoak finantzabidea
➔ Eskubide politikoak izateko: euskaldunek 1 urte erresidentzia; 2 urte gainontzekoek
- Errepublikako Konstituzioa onartu aurretik idatzi zenez, konstituzioaren mugak gainditzen
zituen. Halaere, aurreproiektu hori lehen bi proiektuen abiapuntua izan zen.
2.2.2. Lizarrako Estatutua (1931)
- Lizarran bildutako alkate nazionalista eta karlista batzar batek, Eusko Ikaskuntzaren
aurreproiektua oinarri hartuta, onartu zuen 1931eko ekainaren 14an
- Kutsu nazionalista, eskuindar eta konfesionala eman zioten
- Ezaugarriak:
● Foruak berrezartzeko eskaria
● Euskal erkidegoa: 4 lurraldez osatua
● Barne egitura: estatu konfederala: subiranoa eta bere borondatez sartuko zen
Espainian
● Eskumenak oso zabalak; elebitasuna; Kontzertu Ekonomikoak
● Immigranteen eskubide politikoak mugatu: 10 urteko residentzia
● Vatikanoarekin Konkordatuak sinatzekoo eskubidea
- Eskuinaren proiektua
- 1931ko ekaina hauteskundetan, EAJ eta Com. Tr. koalizioan aurkeztu, haien programan
oinarrizkoa Estatu proiektu hau
- Espainiako Gorteen onespena ez zuten lortu:
- Estatutua ez zen Konstituziora egokitzen → Konfesionaltzat eta antidemokratikotzat jo.
Beraz, Gorteetan atzera bota proiektu hori.
2.2.3. Batzorde Kudeatzaileen Estatutua (1933)
- Ezkerrak bultzatu, Batzorde Kudeatzaileen (diputazioak) bidez
- Eusko Ikaskuntzaren aurreproiektuan oinarritu, 1931eko Konstituziora egokitu
- Bi testu onartua izateko:
● Lehenengoa, 1932:
○ Araba, Bizkaia, Guipuzkoa eta Nafarroa hartu kontuan
○ Euskal udalen ordezkariak Iruñean bildu onartzeko
HISTORIA-AZTERKETA II

○ Nafarroako udalek, ez onartu karlistengatik. Emaitzaren eraginez, Nafarroa


euskal estatutu prozesutik kanpo geratu.
● Bigarrena, 1933:
○ Araba, Bizkaia eta Guipuzkoa, Euskal Herria, lurralde autonomo gisa antolatu
○ Instituzio komunek, lurralde mailakoak baino aginte-maila handiagoa
○ Aurrekoa baino demokratikoagoa (etorkinen diskriminaziorik gabe)
○ Akonfesionala
○ Autonomia-maila txikiagoa eskaindu
- Testua osatuta, Lurraldeetako udalen ordezkarien oniritzia lortu eta erreferedum
onespena jaso. Berriz ere, Espainako Gorteek ez zuten Estatutua onartu: Gorteetarako
hauteskundeetan eskuineko alderdiak garaile zirelako eta autonomien kontra agertu ziren.
2.2.4. 1936ko Estatutua: Elgetako Estatutua
- 1936ko otsailean hauteskunde orokorretan Fronte Popularrak garaipenarekin Estatutuaren
bidea berreskuratu.
- Idazteko Batzordea osatu Parlamentuan. Indalecio Prieto sozialista eta José Antonio
Aguirre nazionalista buru zirela
- 1933ko Estatutua hartu oinarri
- 1936an, altxamenduaren ondoren, EAJ-k Errepublikako gobernuan parte hartzea onartu,
trukean, Espainiako Gorteek Estatutua onartu, 1933ko urriaren 1ean.
- Ezaugarriak:
● Elgetako Estatutua deitu izan zaio
● Araba, Nafarroa eta Guipuzkoa ia osoa nazionalen mende. Beraz, Bizkaian eta
Guipuzkoako zati txiki batean bakarrik egon zen indarrean.
● 1936ko Estatutua oso laburra, 14 artikulu.
● Euskadiren autonomia abiarazteko oianrrizko arloak besterik ez ziren arautzen,
bigarren mailako kontuak hurrengo batean zehaztu zirelakoan
● Gerra garaian sortu zenez, ezin ziren Parlamenturako hauteskundeak deitu;
horregatik, Estatutuak behin-behineko Euskal Gobernu bat eratzea baimentzen zuen
- 1936ko urriaren 1: Valentzian autonomia estatutua onartu.
2.2.4.1. Behin behineko gobernua
- 1936ko urriaren 7an Gernikan Jose Antonio Aguirre udaletako zinegotziek lehendakari
aukeratu.
- Lehendakari katoliko eta moderatu bat edukitzean altxatuek ezin zuten aurka egin.

3. GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN


3.1. Altxamenduak Euskal lurraldeetan izandako eragina
- 1936ko uztailaren 17/18an Jeneral batzuk Fronte Popularreko gobernuaren aurka kolpe
militar bat eman zutenean hasi Espainako Gerra Zibila, hiru urte iraun.
- Espainia bi gunetan banatuta geratu:
● Nazionalen lurraldea; altxatuen erregimenaren mende
● Errepublikaren aldea
HISTORIA-AZTERKETA II

- Hego Euskal Herrian, gerra zibilak ezaugarri bereziak izan:


➔ Euskal burgesia nazionalistak bat egin zuen ezkerreko alderdiekin, Errepublikaren
alde.
➔ Euskal armada, Euzko Gudarostea, antolatu zen
➔ Kleroaren parte garrantzitsu batek matxinatuen aurka egin
➔ Nafarroan eta Araban, matxinadaren aldeko masa-mugimendu garrantzitsu bat
zegoen: karlismoa eta erreketeak.
➔ Euskal Herria hasieratik zatituta:
◆ Matxinatuekin: Araba eta Nafarroa (eskuindarrak, eliza)
◆ Errepublikarekin: Guipuzkoa eta Bizkaia (ezkertiarrak, nazionalistak)
➔ Fronteak Madril inguruan egonkortu zirenean, nazionalek Guipuzkoa eta Bizkaiari
eraso egitea ekin.
- Hastapenak:
● Nafarroan:
○ Emilio Mola jeneralak eta erreketeen laguntza izan, lurraldea kontrolatu
○ Erresistentzia guneak izan. Horietan errepresioa eta garbiketa zabalak etorri
○ Eremu hori kontrolatuta, Iruñetik Iparraldera jo Guipuzkoa menpean jartzeko.
● Araban:
○ Oriol kazikeak, 1300 boluntarioz osaturiko milizia karlista baten laguntzaz, probintzia
ia osoa kontrolatu, iparraldea izan ezik
○ Gerra-frpntea Legution ezarriko zen.
● Guipuzkoan:
○ Donostiako Loiolako kuartelak altxatu nahi, ezkertiarrek Defentsa Batzordeak
antolatu
○ Guipuzkoa laster geratu Nafarroatik sarturiko matxinatuen agindupean
○ Donostia irailaren 13an erori matxinatuen kontrolpean
○ Guipuzkoaren barrualde osoa kontrolatu eta gerra-frontea Bizkaia aldera aldatuz
joan zen
● Bizkaian:
○ Unitate militar gehienek Errepublikarekiko leial iraun. Defentsa Batzorde bat eratu.
○ 1936, irailak 4: Irun hartu
○ 1936, irailak 13: Donostia hartu
○ 1936, iraila bukaeran: Frontea Deba arroan
○ Erreketeak Madrileko batailara joan. Euskal Fronteane etena.

3.2. Gerraren garapena


3.2.1. Lehenengo Eusko Jaurlaritza eta euskal oasia
- Guipuzkoa nazionalen esku erori ondoren:
● Euskal Estatutuaren onespena eman zen
● Euskal Herrian behin-behineko gobernua osatu zen
● Manuel de Irujo jeltzalea Errepublikako gobernuko justizia minsitro izendatu
HISTORIA-AZTERKETA II

● 1936ko urriaren 7an EAJk lehen gobernu autonomoa zuzendu, Jose Antonio Agirre
lehendakari zela.
- Agirreren gobernuaren osaera:
● EAJ sail garrantzitsuenak: Defentsa, Barne arazoak, Ogasuna+justizia, hau da,
gerraren zuzendaritza, ordena publikoa eta politika ekonomikoa
● PSOEk hiru sail
● EAEk, Izquierda Republicanak, Unión Republicanak eta Euskadiko Alderdi
Komunistak sail bana.
- Eusko jaurlaritza eratu zenean, egiaz Euskadi autonomiaduna Bizkaia zen, Eibar eta Arabako
iparraldearekin batera
- Lurraldearen bakantzeak Euskal Herriari autonomia handiarekin jarduteko aukera eman
- Eskumenak:
● Ertzantzaren (foru polizia) sorrera, 1936ko Estatutuan jasotzen ziren
● Eusko Gudarostea edo Euskal armada antolatzea
● Moneta jaulkitzea (txanpon propioa sortu zuten)
● Politika berezia praktikatu nazioartean, atzerrian zituen ordezkaritzen bidez, batez
ere, Britania Handian eta Frantzian
● Euskadiko herri Auzitegia sortu, jazarpen delituak eta gerrarekin loturikoak
epaitzeko. Horri esker, hilketak eta estalitako mendekuak sahiestu
● Euskal Herriaren autonomia oso zabala zenez euskal oasia bezala ezagutu.
- Euskal berezitasunak Errepublikaren beste lurraldeen aurrean:
● Elizari erakutsitako begirunea. Eliza katolikoak ez zuen erasorik jasan
● Ez zen iraultza sozialik egon, ez zen egon kolektibizazioarik. Egin ziren desjabetzeak
indemnizazioa eman ondoren
● Eusko Jaurlaritzaren eta Errepublikako Gobernuaren arteko harremanak zenbait
tentsio-gune ezagutu:
○ Eusko Gudarostearen jarrera ia independienteak, errezeloa sortu
Errepublikako militarren artean
○ Eusko Jaurlaritza kexu zen Errepublikak eskainitako laguntza eskasagatik.
3.2.2. Borroka Bizkaian
- Hiru etapa:
● Lehenengoa: gerra piztu zenetik (1936/07/18) Euskal Gobernua osatu arte
(1936/10/07), lurraldearen defentsa Defentsa Batzordeen esku egon. Guipuzkoak
erreketeen erasoak jasan eta nazionalen esku erori zen.
● Bigarrena: (1936 urria-1937 apirila) boterea Eusko Jaurlaritzaren esku igaro.
Defentsa sailak, Legutioko erasoa agindu, baina porrota jasan.
● Azken etapa: (1937ko apiriletik ekainera)
○ Lasaitu zen frankisten presioa, Madril zutelako helburu
○ Bitartean Jaurlaritzak Euzko Gudarostea eratu eta Bilbo babesteko,
Burdinezko gerrikoa, gotortu zuten.
HISTORIA-AZTERKETA II

○ 1937ko udaberrian geroztik, Francok behin-behineko erasoa egin Bizkaia


menperatzeko. Alemanen Condor Legioaren eta brigada italiar baten
laguntzarekin.
○ Taktika militar berri batzuk erabili: oinezko soldaduek ekin aurretik,
hegazkinek eta artilleriak bonbaz suntsitzen zituzten hartu beharreko lekuak.
Durango eta Gernika (apirilak 26) bonbardatu
○ Frankistak 1937ko ekainaren 15ean sartu Bilbon, Burdin-gerrikoa gainditu
ondoren, Eusko Gudarostearen hondarrak Santander aldera abiatzen ziren
bitartean
○ Bilbo erori ondoren, 1937ko abuztuak 22an Santoñako Itunaren bitartez:
■ Bataloi nazionalistak italiatten eskuetara errenditu
■ Ordainean, euskal nazionalistak ontzietan ihes egin ahal izan. Hala ere,
Francok ez zuen ituna errespetatu.
○ Euskal batailoi sozialista, komunista eta anarkistek, bestalde, Errepublikaren
alde iraun borrokan, Asturias erori arte.
○ 1937ko urrian José Antonio Agirre Bartzelonan finkatu gerra amaitu arte.
3.3. Gerraren ondorioak eta Euskal Herri frankista Gerra Zibilean (1937-39)
- Gerraren bukaerak ez zuen pakea ekarri, frankisten garaipena baizik, eta garaileen eta
garaituen Espaina geratu zen.
- Errepresioa guztiz bortitza izan Euskal Herrian:
● Garaituak eta haiei lagundu izanaz susmagarri ziren guztiak kartzelatu kontzentrazio
esparruetan, espetxeetan eta asko fusilatu.
● Errepublikarekin bat egin izateagatik bereizkeriak eta umiliazioak
- Garbiketa politikoa eta soziala oso sakona
- Errepresioa bereiziki gogorra:
● Nafarroan gehienak euskal nazionalistak edo fronte popularraren aldekoak ziren.
● Bizkaian eta Gipuzkoan
- Administrazioan, irakaskuntzan Errepublikari leialak izan ziren langileak kaleratu, ordez,
altxamenduaren aldekoak jarri.
- Autonomia bertan behera Bizkaia et Gipuzkoan, probintzia traidoretzat hartu zituztelako
- Errepublikari leial irauteagatik, Kontzertu Ekonomikoak ezabatu Bizkaia eta Guipuzkoan
- Gerraren ondoren, erregimen politiko diktatoriala ezarri eta 36 urte iraun
- Askatasun politikoak galdu, jazarpenak etengabe. 1939an aldarrikatutako Erantzunkizun
politikorako Legea aplikatuz
- Euskara eta euskal kultura zapalkuntza handia, beren agerraldi publikoak debekatuak.
- Apaizgo nazionalistaren aurkkako errepresioa, fusilamenduak barne

You might also like