Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 13

5. EKONOMIA- ETA FINANTZA-ANALISIRAKO TRESNAK.

5.1. SARRERA.
5.2. FINANTZA-ANALISIA.
5.2.1. KONTZEPTUA
5.2.2. FINANTZA-RATIOAK.
5.2.3. LIKIDEZIA-RATIOA.
5.2.4. ALTXORTEGI-RATIOA.
5.2.5. BEREHALAKO ALTXORTEGI-RATIOA.
5.2.6. BERME-RATIOA.
5.2.7. ZORPETZE-RATIOA.
5.3. EKONOMIA-ANALISIA.
5.3.1. KONTZEPTUA.
5.3.2. EMAITZEN KONTUA.
5.3.3. ERRENTAGARRITASUNAREN KONTZEPTUA.
5.3.4. AKZIODUNAREN ERRENTAGARRITASUNA.
5.3.5. ERRENTAGARRITASUN EKONOMIKOA.
5.3.6. FINANTZA-ERRENTAGARRITASUNA.

ESTANDAR EBALUAGARRIAK
4.2.1. Enpresa bateko diru-sarrera eta kostu orokorrak bereizten ditu, eta ekitaldi ekonomikoan
sortzen den irabazia edo galera identifikatzen, emaitzak interpretatzeko arrazoibide matematikoak
erabiliz.
6.1.4. Enpresaren, ondarearekiko orekan, kaudimenean eta palanka-efektuan izan daitezkeen
desorekak hautematen ditu, ratioak erabilita.
6.1.5. Desorekak hautemanez gero, neurri zuzentzaileak proposatzen ditu.
6.1.6. Eragiketa matematikoak eta gizarte zientziek berezko dituzten prozedurak menderatzeak duen
garrantzia onartzen du, enpresaren arazoen konponketa errazten duten tresna diren aldetik.

5.1. SARRERA.
Enpresa baten egoera ekonomiko-finantzarioa bi ikuspegitatik azter daiteke:
• Estatikoa: enpresaren egoera balantze bakar baten bidez aztertzen da une jakin batean.
Beraz, ez da denbora kontuan hartzen. Ikuspegi horretan jarriko dugu arreta.
• Dinamikoa: enpresaren egoera hainbat balantzeren bidez aztertzen da. Denbora-aldagaia
sartzen da, eta enpresa hainbat denbora-unetan hartzen da kontuan. Analisi horrek aukera
ematen du magnitude jakin batzuek izan duten bilakaera zehazteko, etorkizuneko portaerari
buruzko estimazioak egiteko eta neurri zuzentzaileak hartzeko.

5.2. FINANTZA-ANALISIA

5.2.1. Kontzeptua
Finantza-analisia honetan datza: bere funtzionamendu normala ahuldu gabe, pasibotik
eratorritako ordainketa guztiei aurre egiteko altxortegia edo erabilgarria (kutxako dirua eta bankuak)
sortzeko enpresak duen gaitasuna aztertzean. Hau da, inbertsioak diru bihurtu behar dira, eta zorrak
ordaintzeko beharrezkoa denean erabilgarri egon behar du.
Finantza-analisia Egoera Balantzea aztertuz egiten da. Aktiboan elementuen likidezia aztertzen
dugu, eta pasiboan, berriz, galdagarritasuna. Azkenik, aktiboaren eta pasiboaren ondare-masen arteko
harremanak aztertzen dira.
Enpresaren ekonomia
5.2.2. Finantza-ratioak
Finantza-analisia egiteko hainbat prozedura daude: konparazioak, ehunekoak, indize-zenbakiak
eta ratioak. Hemen azken horiei erreparatuko diegu. Ratioa bi magnitude edo gehiagoren arteko
zatiduraren araberako erlazioa da. Finantza-ratioek ondare-masetan multzokatutako aktiboaren eta
pasiboaren elementuen arteko erlazioa adierazten dute. Aktiboaren elementuak likidezia-mailaren
arabera eta pasiboarenak galdagarritasun-mailaren arabera daude multzokatuta.
Finantza-ratioak enpresak zor guztien ordainketa eta, beraz, bere jarduera modu mugagabean
egingo duela ziurtatuko duen likidezia-maila nahikoa sortzeko gaitasuna duen aztertzeko erabiltzen
den tresna bat dira. Ratioak erabiltzean, bi alderdi hartu behar dira kontuan:
- Ez dago enpresa guztiei aplika dakiekeen ratio bakoitzaren balio egokirik. Enpresa bakoitzak,
bere egoera zehatzaren, bilakaeraren eta dagokion sektore ekonomikoan duen posizioaren
arabera, hainbat balio aurkeztu ahal izango ditu ratio bakoitzerako, eta ezin izango da
segurtasun osoz baieztatu ratioaren balio hori egoera onaren edo txarraren seinale den.
- Ratio bat baliozkoa izan dadin, beharrezkoa da bertan erlazionatzen diren ondare-masek lotura
argia izatea, hau da, alderaketa horrek benetan finantza-kontzeptu gisa interpreta daitekeen
balio bat adieraztea.

5.2.3. Likidezia-ratioa (ordainketa-etendurarekiko distantzia-ratioa edo korronte-ratioa).


Enpresaren epe laburreko likidezia aztertzen du, hau da, epe laburreko zorrei aurre egiteko
duen ordainketa-gaitasuna. Horrek esan nahi du nahikoa ondasun eta eskubide dauzkagula hartutako
zorrak babesteko1, nahiz eta ondasun eta eskubide horiek ez izan erabilgarriak. Enpresak aktibo
korronteari dagozkion ondare-elementuekin likidezia nahikoa sortzeko duen gaitasuna da, epe
laburreko zorrak edo pasibo korrontea ordaintzeko. Honela kalkulatzen da:

edo

Ratio honek 1 baino handiagoa izan behar du beti, enpresak maniobra-funts positiboa izan behar
duelako, hau da, aktibo korrontea pasibo korrontea baino handiagoa izan behar du. Horrela,
enpresaren produkzio-prozesuan etenak edo ordainketak atzeratzeko moduko likideziarik gabeko
egoerak saihesten dira.
Ratio honen balioa interpretatzea:
• Ratioaren balioa 1,5 eta 2 artekoa bada, egoera zuzena adierazten du. Enpresak kaudimen
egokia eskaintzen die hartzekodunei epe laburrean.
• Ratioaren balioa 1 eta 1,5 artekoa bada, ardura-egoera adierazten du. Baliteke enpresak
ordainketa-etendura egoeran amaitzea.
• Ratioaren balioa 2 baino handiagoa bada, arreta-egoera adierazten du. Enpresak aktibo
korrontearen soberakina du, eta behar bezala erabiliko balu lor lezakeena baino
errentagarritasun txikiagoa lortzeko arriskua du. Horrelako egoeren aurrean, gomendagarria
da aztertzea ea komeni den erabilgarrian, bihurgarrian edo izakinetan dauden gehiegizko
kopuruak murriztea.
• Ratioaren balioa 1 baino txikiagoa bada, egoera oso arriskutsua da. Maniobra-funtsa
negatiboa denean, enpresa ordainketa-etendura teoriko edo teknikoan dago, nahiz eta aldi
batean egoera horretan iraun dezakeen, benetako edo egitezko ordainketa-etendurara iritsi
gabe.
1
Zor bat babestu = Respaldar una deuda
Enpresaren ekonomia
5.2.4. Altxortegi-ratioa (edo proba azidoa, test azidoa edo acid test)
Enpresak epe laburreko zorrak ordaintzeko erabilgarrian eta bihurgarrian dauden
ondare-elementuekin likidezia nahikoa sortzeko duen gaitasuna da. Honela kalkulatzen da:

edo

Ratio horrek aurrekoa osatzen du. Enpresa batek aktibo korronte kopuru oso handia izan
dezake, baina gehiena izakinez osatuta eta, beraz, ez du epe motzeko zorrak ordaintzeko adina
erabilgarri eta bihurgarri izango. Horregatik, ratio hau kalkulatzean, izakinak alde batera uzten dira,
likidezia txikiena duen aktibo korrontearen ondare-masa baita, eta erabilgarria aztertzen da,
dagoeneko dirua dena, eta bihurgarria, azkarren diru bihur daitekeen ondare-masa dena.

Ratio honen balioa interpretatzea:


• Ratioaren balioa 0,75 eta 1 artekoa bada, egoera zuzena adierazten du. Enpresak ez du
likidezia arazorik izango. Erabilgarriarekin eta bihurgarriarekin epe laburreko zorrei aurre
egiteko diru nahikoa eduki ahal izango du.
• Ratioaren balioa 0,75 baino txikiagoa bada, ardura-egoera adierazten du. Enpresak epe
laburreko zorrei aurre egiteko zailtasunak izan ditzake.
• Ratioaren balioa 1 baino handiagoa bada, arreta-egoera adierazten du. Enpresak
gehiegizko erabilgarria eta bihurgarria du, eta behar bezala erabiliko balitu baino
errentagarritasun txikiagoa lortzeko arriskua du. Horrelako egoeren aurrean, gomendagarria
da aztertzea erabilgarrian edo bihurgarrian dauden soberakinak murriztea.

5.2.5. Berehalako altxortegi-ratioa (edo berehalako erabilgarritasun-ratioa edo berehalako


likidezia-ratioa)
Altxortegia edo erabilgarria aztertzen du, hau da, enpresak berehala ordaintzeko duen
gaitasuna. Enpresak berehalako epemuga duten epe laburreko zorrei aurre egiteko, altxortegia edo
erabilgarria sortzeko duen gaitasuna da. Honela kalkulatzen da:

Ratio horrek aurrekoa osatzen du. Enpresak epe laburreko zorren zati bat ordaintzeko duen
gaitasuna neurtzen du (berehalako epemuga dutenak), erabilgarri dagoena bakarrik kontuan hartuta
(dagoeneko dirua da).

Ratio honen balioa interpretatzea:


• Ratioaren balioa 0,1 eta 0,3 artekoa bada, egoera zuzena adierazten du. Enpresak
berehalako epemuga duten zorrak ordaintzeko erabilgarria du. Beraz, erabilgarria aldez
aurretik izateko, enpresak kutxan eta bankuetan izan behar duen diru-kopuruak pasibo
korrontearen % 10 eta % 30 artekoa izan behar du.
• Ratioaren balioa 0,1 baino txikiagoa bada, ardura-egoera adierazten du. Enpresak
zailtasunak izan ditzake berehalako epemuga duten zorren ordainketari aurre egiteko.
Enpresaren ekonomia
• Ratioaren balioa 0,3 baino handiagoa bada, arreta-egoera adierazten du. Enpresak
gehiegizko erabilgarria du, eta behar bezala erabiliko balu lor lezakeena baino
errentagarritasun txikiagoa lortzeko arriskua du. Horrelako egoeren aurrean, gomendagarria
da aztertzea erabilgarrian dauden soberakinak murriztea.

5.2.6. Berme-ratioa (porroterako distantzia-ratioa)


Enpresak hartzekodunei eskaintzen dien bermea edo segurtasuna aztertzen du, zor guztien
ordainketari erantzun diezaiokeelako, horretarako aktibo nahikoak dituelako. Honela kalkulatzen da:

edo

Ratio horren balioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta berme handiagoa izango dute
hirugarrenek zorrak kobratzeko. Adibidez, ratio horrek 2 balioa hartzen badu, esan nahi du enpresak 2
euroko ondasunak eta eskubideak dituela hirugarrenei zor dien euro bakoitzeko.
Aktibo osoan kenduta dago aktibo ez-korrontearen elementuei urteetan zehar metatutako
amortizazioaren balioa, eta pasibo galdagarrian (edo zorren guztizkoan), epe laburreko galdagarriaren
(pasibo korrontea) eta epe luzeko galdagarriaren (pasibo ez-korrontea) batura ageri da.

Ratio honen balioa interpretatzea:


• Ratioaren balioa 1,5 eta 2,5 artekoa bada, egoera zuzena adierazten du. Enpresak nahikoa
berme eskaintzen die hartzekodunei zor guztiak ordaintzeko, epe laburrera zein luzera.
• Ratioaren balioa 1 eta 1,5 artekoa bada, ardura-egoera adierazten du. Enpresak porrot egin
dezake eta, beraz, neurri handi batean hartzekodunen mende dago.
• Ratioaren balioa 2,5 baino handiagoa bada, arreta-egoera adierazten du. Enpresak berme
gehiegi eskaintzen die hartzekodun guztiei. Egoera hori konpontzeko, aktibo gehiago eros
dezake, baina besteren finantzaketarekin soilik, hau da, gehiago zorpetuta.
• Ratioaren balioa 1 baino txikiagoa bada, egoera oso arriskutsua da. Enpresa porrot
teknikoan dago. Ezin ditu zor guztiak ordaindu, zorren balioa (pasibo galdagarria) aktibo
osoaren balioa baino handiagoa delako. Horrek egoera jasanezina sortzen du eta,
erremediorik jartzen ez bada, enpresa itxi daiteke.

Enpresaren ekonomia
Porrot egoeran dagoen enpresa baten adibidea:

EGOERA BALANTZEA (2008-12-31)


AKTIBOA ONDARE GARBIA ETA PASIBOA

A) AKTIBO EZ-KORRONTEA 1.232.000 A) ONDARE GARBIA (300.000)


Ibilgetu ukiezina 150.000 Fondo propioak (ez galdagarria) (300.000)
203. Jabetza industriala 150.000 102. Kapitala 2.000.000
129. Aurreko ekitaldiko
Ibilgetu materiala 1.082.000 emaitza negatiboak (1)(2.300.000)
210. Lurrak eta ondasun naturalak 240.000
211. Eraikuntzak 950.000 B) PASIBO EZ-KORRONTEA 1.200.000
216. Altzariak 182.000 Epe luzeko galdagarria 1.200.000
281. Ibilgetu mat. am. met. (290.000) 170. Kreditu-erakundeekiko
epe luzeko zorrak 1.000.000
171. Epe luzeko zorrak 200.000

B) AKTIBO KORRONTEA 1.293.000 C) PASIBO KORRONTEA 1.625.000


Izakinak 905.000 Epe laburreko galdagarria 1.625.000
300. Salgaiak 905.000 520. Kreditu-erakundeekiko
Bihurgarria 162.400 epe laburreko zorrak 700.000
430. Bezeroak 162.400 475. Ogasun Publikoa, kontz.
Erabilgarria 225.600 fisk. hartzekoduna 400.000
570. Kutxa, euroak 30.000 476. Gizarte Segurantzaren Org.
572. Banku k/k 195.600 hartzekodunak 250.000
400. Hornitzaileak 275.000

AKTIBOA GUZTIRA 2.525.000 ONDARE GARBIA ETA PASIBOA GUZTIRA 2.525.000

(1) Kontu honek azken ekitaldiaren aurreko ekitaldietan enpresak izandako galerak jasotzen ditu.

Ikus daiteke Pasibo Galdagarria (1.200.000 + 1.625.000 = 2.825.000) Aktibo Osoa (2.525.000) baino 300.000
euro handiagoa dela; beraz, enpresak ezin ditu Aktiboarekin dituen zor guztiak ordaindu.

5.2.7. Zorpetze ratioa


Epe laburrean gerta daitezkeen finantza-desorekak kontrolatzeko tresna diren kaudimen-,
likidezia- eta berehalako altxortegi-ratioez gain, zorpetze-ratioa aztertu behar da, eta horri esker azter
daiteke ea enpresak epe luzerako finantzaketaren osaera egokia duen.
Zorpetze-ratioak besteren finantzaketaren eta norberaren finantzaketa (funts propioak) artean
proportzio egokia dagoen aztertzen du, biak beharrezkoak baitira enpresak bere jarduera garatu ahal
izateko. Honela kalkulatzen da:

edo

Enpresaren ekonomia
Kasu gehienetan, enpresek besteren finantzaketara jotzen dute (Pasibo galdagarria), beren
aktiboak eskuratu eta dagokien jarduera gauzatu ahal izateko. Hori bi kasutan egiten dute:
a) Norberaren finantzaketa (funts propioak) nahikoa ez denean bere jarduera ekonomikoa
garatzeko.
b) Besteren baliabideen finantza-kostuak enpresak lortutako errentagarritasun ekonomikoa
baino txikiagoak direnean. Kasu honetan, onuragarria da inbertsio bat besteren
baliabideekin finantzatzea. Errentagarritasun ekonomikoak enpresak mozkinak sortzeko
duen gaitasuna neurtzen du, termino erlatiboetan adierazita; hau da, lortutako etekina
aktiboan gauzatutako inbertsioaren balioarekin alderatzen du.
Ratio honek enpresak funts propioen unitate monetario bakoitzeko erabiltzen dituen kanpoko
baliabideen kopurua adierazten du, eta hirugarrenen edo hartzekodunen finantza-arriskua neurtzeko
balio du. Zorpetzeak interesak ordaintzea eta zorra itzultzea dakar; bi ordainketa horiek
finantza-arriskua deritzona sortzen dute.
Ratio hau zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da hirugarrenen
finantza-arriskua; hau da, hirugarrenek aukera handiagoa izango dute mailegatutako zenbatekoa eta
interesak berreskuratzeko, enpresak funts propio gehiago izango baititu itzulketa hori bermatzeko.
Aitzitik, ratio hori zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da hirugarrenen edo
hartzekodunen finantza-arriskua.

Ratio honen balioa interpretatzea:


• Ratioaren balioa 0,7 eta 2 artekoa bada, egoera zuzena adierazten du. Enpresak
zorpetze-bolumen egokia du eta, beraz, egonkortasun ona du.
• Ratioaren balioa 2 baino handiagoa bada, ardura-egoera adierazten du. Enpresak
gehiegizko zorpetze-bolumena du; funts propioak falta zaizkio eta zorrak soberan ditu;
deskapitalizatzen ari da eta finantza-egitura arriskutsuago batekin funtzionatzen du.
• Ratioaren balioa 0,7 baino txikiagoa bada, arreta-egoera adierazten du. Gerta daiteke
enpresak kapital propioen soberakina izatea, bere zorpetzea handitzeko behar bezala
aprobetxatzen ez duena.

5.3. ANALISI EKONOMIKOA


5.3.1. Kontzeptua
Finantza-analisian, enpresaren finantza-beharrak eta hartutako betebeharrei aurre egiteko
altxortegia sortzeko duen gaitasuna ebaluatzen dira. Azterketa ekonomikoan errentagarritasuna aztertu
nahi da, hau da, enpresak etekina sortzeko duen gaitasunera bideratuta dago, termino erlatiboetan
adierazita.
Enpresa guztietan, zuzendariek eta jabeek honako bi hauen arteko oreka bilatu behar dute:
- Finantza-egoera aski egonkorra, jardueraren jarraipena ziurtatuko duena.
- Ahalik eta errentagarritasun handiena lortzea, hau da, egiten dituen inbertsioen ahalik eta
etekin handiena lortzea.
Kontua da, beraz, errentagarritasuna maximizatzea, enpresak bere jarduerari urte askoan jarrai
diezaion, eta ez errentagarritasuna denbora gutxian maximizatzea, enpresaren jardueraren jarraipena
arriskuan jartzearen kontura.
Atal honetan, emaitzen kontua, irabazi motak eta errentagarritasun motak azaltzen dira.
Informazio-iturri nagusi gisa, enpresaren egoera-balantzearekin batera, emaitzen kontua erabiltzen
da, behar bezala xehatua eta ordenatua.

Enpresaren ekonomia
Analisi honek ematen duen informazioa funtsezkoa da enpresaren jabe, zuzendari eta
hartzekodunentzat, errentagarritasuna berme bikaina baita guztientzat.

5.3.2. Emaitzen kontua: etekinaren kalkulua


Emaitzen kontua dokumentu bat da, enpresak denbora-tarte batean, normalean urte batean,
lortutako emaitza (irabazia edo galera) eta emaitza horren jatorriaren edo arrazoien berri ematen
duena.
Enpresak denbora-tarte batean jarduerak egitean lortutako diru-sarreren eta gastuen
adierazpen osoa eta laburtua da, zehaztasun handiagoz edo txikiagoz adierazita. Diru-sarreren eta
gastuen arteko aldea irabazia edo galera da.
Emaitzen kontuaren aurkezpen formala kontabilitate-dokumentu batean bi modutan egin
daiteke:
- Kontu edo eredu horizontal gisa: gastu guztiak ezkerraldean eta diru-sarrera guztiak
eskuinaldean.
- Egoera edo eredu bertikal moduan: aldiko diru-sarreretatik abiatuta, aldiko gastu guztiak
deskontatzen (kentzen) zaizkio, azken irabazia edo galerara iritsi arte. Formatu hori erabiliko
da hemen.

Enpresak irabaziak lortzen baditu eta enpresaren ohiko jarduerak bakarrik kontuan hartzen
badira, egitura analitikoa honako hau da:

+ USTIAPENEKO2 DIRU-SARRERAK
(-) USTIAPENEKO GASTUAK

= USTIAPENEKO IRABAZIA edo


INTERESEN ETA ZERGEN AURREKO IRABAZIA (IZAI)
(+) FINANTZA-SARRERAK
(-) FINANTZA-GASTUAK (*)

ZERGEN AURREKO IRABAZIA (ZAI)

(-) MOZKINEN GAINEKO ZERGA (Sozietateen gaineko zerga x ZAI)

= IRABAZI GARBIA edo


ZERGEN ONDORENGO IRABAZIA (ZOI)

(*) Finantza gastuak = zorraren bataz besteko interes tasa x pasibo galdagarria

2
Ustiapen = Explotación
Enpresaren ekonomia
5.3.2.1. Emaitzen kontuaren elementuak.

✔ USTIAPENEKO GASTUAK

● 600. Salgai-erosketak. Enpresaren salgaien hornitzea jasotzen du.


● 608. Erosketen itzulketak eta antzeko eragiketak. Hornitzaileei itzulitako salgai-sortak.
(Gastua murrizten dute)
● 609. Erosketen gaineko "rappel"ak. Enpresak lortutako deskontuak, eskaera-bolumen jakin
bat lortzean oinarritzen direnak. (Gastua murrizten dute)
● 621. Errentamenduak eta kanonak. Erabiltzen diren edo enpresaren eskura dauden ondasun
higigarriak eta higiezinak modu operatiboan alokatzeagatiko gastuak, bai eta jabetza
industrialaren adierazpenak erabiltzeko eskubideagatiko gastuak (patenteak eta abar) ere
● 622. Konponketak eta kontserbazioa. Ibilgetuaren mantentzerako beharrezko gastuak.
● 625. Aseguru-primak. Aseguru-primengatik ordaindutako zenbatekoak.
● 626. Banku-zerbitzuak. Banku-zerbitzuengatik eta antzekoengatik ordaindutako
zenbatekoak, finantza-gastutzat hartzen ez direnak.
● 627. Publizitatea, propaganda eta harreman publikoak. Kontu honen izenak adierazten
dituen kontzeptuengatik ordaindutako gastuen zenbatekoak.
● 628. Hornitzeak. Elektrizitate- eta biltegiragarria ez den beste edozein
hornidura-kontsumoagatik ordaindutako zenbatekoak.
● 640. Soldatak. Enpresako langileen ordainsari finkoak eta aldakorrak.
● 642. Enpresaren kargurako Gizarte Segurantza. Enpresak Gizarte Segurantzako erakundeen
alde ordaindutako kuotak, erakunde horiek ematen dituzten prestazioengatik.
● 671. Ibilgetu materialetik sortutako galerak. Ibilgetuak besterentzean edo aktiboan bere baja
ematean sortutako galerak, ibilgetu horietan emandako galera berreskuraezinengatik.
● 68_. Ibilgetuaren amortizazioa. Ibilgetuak izandako urteko balio-galera sistematiko
efektiboaren adierazpena. Ibilgetuaren balioaren eta amortizazio-ehunekoaren biderkadura
gisa kalkulatzen da.

✔ USTIAPENEKO DIRU-SARRERAK

● 700. Salgai-salmentak. Salgaien irteera edo entregarekin egindako transakzioak, prezio


bidez.
● 708. Salmenten itzulketak eta antzeko eragiketak. Bezeroek itzulitako salgai-sortak. (Sarrera
murrizten dute)
● 709. Salmenten gaineko "rappel"ak. Enpresak eskainitako deskontuak, eskaera-bolumen
barera iritsi izana oinarri hartuta. (Sarrera murrizten dute)
● 752. Errentamenduengatiko sarrerak. Ondasun higigarriak edo higiezinak alokatu edo
errentamenduan emategatik enpresak kobratu beharreko zenbatekoak.
● 61_. Izakinen aldaketa. Ekitaldi-itxieran, salgaien azken izakinen eta hasierako izakinen
arteko aldaketak erregistratzen dituen kontua. Amaierako izakinen balioaren eta hasierako
izakinen balioaren arteko aldea da:
Amaierako izakinen balioa - Hasierako izakinen balioa
● 771. Ibilgetu materialetik sortutako mozkinak. Ibilgetua besterentzean sortutako mozkinak.
Enpresaren ekonomia
● 76_. Finantza-sarrerak. Eragiketa finantzarioengatik kobratu beharreko zenbatekoak
(kobratu beharreko interesak...).
● 66_. Finantza-gastuak. Finantza-eragiketengatik ordaindu beharreko zenbatekoak. Honela
kalkulatzen da: zorraren batez besteko interes tasa bider pasibo galdagarria (pasibo
korrontea eta pasibo ez-korrontea).
Honela geratuko litzateke Emaitzen Kontuaren egitura aipatutako partida guztiak kontuan
hartuta:
USTIAPENEKO DIRU-SARRERAK
+ Salgai-salmentak
- Salmenten itzulketak eta antzeko eragiketak
- Salmenten gaineko "rappel"ak
+ Errentamenduengatiko sarrerak
+/- Izakinen aldaketa
+ Ibilgetu materialetik sortutako mozkinak
USTIAPENEKO GASTUAK
+ Salgai-erosketak
- Erosketen itzulketak eta antzeko eragiketak
- Erosketen gaineko "rappel"ak
+ Errentamenduak eta kanonak
+ Konponketak eta kontserbazioa
+ Aseguru-primak
+ Banku-zerbitzuak eta antzekoak
+ Publizitatea, propaganda eta harreman publikoak
+ Hornitzeak
+ Soldatak
+ Enpresaren kargurako Gizarte Segurantza
+ Ibilgetu materialetik sortutako galerak
+ Ibilgetuaren amortizazioa
A.1. INTERES NAHIZ ZERGEN AURREKO IRABAZIA (IZAI)

3. Finantza-sarrerak
4. Finantza-gastuak
A.2. FINANTZA-EMAITZA (3-4)

A.3. ZERGEN AURREKO IRABAZIA (ZAI) (A.1. + A.2.)

Mozkinen gaineko zerga

A.4. ZERGEN ONDORENGO IRABAZIA (ZOI) (A.3. – MGZ)

Enpresaren ekonomia
5.3.3. Errentagarritasunaren kontzeptua
Errentagarritasunak adierazten du mozkinen zifra absolutuaren eta enpresak egindako
inbertsioaren artean dagoen erlazioa. Beraz, errentagarritasunaren kalkuluan bi elementuk hartzen
dute parte beti: mozkinaren neurri batek eta inbertsioaren neurri batek. Mozkina termino erlatiboetan
adierazten du (ez mozkinen zifra absolutua), hau da, inbertitutako moneta-unitate bakoitzak lortutako
mozkina. Normalean, ehunekotan adierazten da. Etekinaren eta inbertsioaren arteko zatidura gisa
kalkulatzen da, ehunekotan.

Adibidea
• A enpresa. Mozkina: 7,5 milioi. Aktiboa: 50 milioi. Errentagarritasuna: % 15
• B enpresa. Mozkina: 4 milioi. Aktiboa: 20 milioi. Errentagarritasuna: % 20

Errentagarritasunaren kontzeptu orokor hori hainbat errentagarritasun-motatan zehaztu


daiteke (akziodunaren errentagarritasuna, errentagarritasun ekonomikoa eta
finantza-errentagarritasuna), hura kalkulatzeko erabiltzen den mozkin-motaren arabera (IZAI edo
ZOI) eta kontuan hartzen den inbertsio-motaren arabera.

5.3.4. Akziodunaren errentagarritasuna


Akziodunaren errentagarritasunak akziodunek jasotako irabazi garbiak (dibidenduak) enpresari
eman dioten kapitalarekin erlazionatzen ditu.

5.3.5. Errentagarritasun ekonomikoa


Errentagarritasun ekonomikoak (edo aktiboen errentagarritasunak) lortutako mozkinak (IZAI)
enpresak egindako inbertsio osoarekin erlazionatzen ditu, hau da, guztizko aktiboarekin.
Errentagarritasun ekonomikoa interes eta zergen aurreko mozkinak egindako inbertsio guztiekiko
(aktibo osoa) edo, bestela, erabilitako finantza-baliabide guztiekiko suposatzen duen ehunekoa da.
Interesen eta zergen aurreko irabazia hartzen da kontuan, egindako inbertsioaren bidez
lortutako errentagarritasuna ezagutzeko, enpresaren finantza-egituraren osaera edozein dela ere; hau
da, ez da kontuan hartzen inbertsioa nola finantzatzen ari den (zein proportziotan parte hartzen duen
besteren finantzaketak eta zein proportziotan parte hartzen duen norberaren finantzaketa),
errentagarritasunak izaera ekonomikoa izan dezan, ez finantzarioa. Honela kalkulatzen da:

𝐼𝑛𝑡𝑒𝑟𝑒𝑠 𝑒𝑡𝑎 𝑧𝑒𝑟𝑔𝑒𝑛 𝑎𝑢𝑟𝑟𝑒𝑘𝑜 𝑖𝑟𝑎𝑏𝑎𝑧𝑖𝑎 (𝐼𝑍𝐴𝐼)


𝐴𝑘𝑡𝑖𝑏𝑜 𝑜𝑠𝑜𝑎
×100

edo

𝐼𝑛𝑡𝑒𝑟𝑒𝑠 𝑒𝑡𝑎 𝑧𝑒𝑟𝑔𝑒𝑛 𝑎𝑢𝑟𝑟𝑒𝑘𝑜 𝑖𝑟𝑎𝑏𝑎𝑧𝑖𝑎 (𝐼𝑍𝐴𝐼)


𝑃𝑎𝑠𝑖𝑏𝑜 𝑜𝑠𝑜𝑎
×100

Adibidea. YYY S.A. enpresaren kasuan:


𝐼𝑍𝐴𝐼 12.826
𝐸𝑟𝑟𝑒𝑛𝑡𝑎𝑔𝑎𝑟𝑟𝑖𝑡𝑎𝑠𝑢𝑛 𝑒𝑘𝑜𝑛𝑜𝑚𝑖𝑘𝑜𝑎 = 𝐴𝑘𝑡𝑖𝑏𝑜 𝑜𝑠𝑜𝑎
×100 = 140.490
×100 = % 9, 12

Enpresaren errentagarritasun ekonomikoa nondik datorren jakiteko, hau da, nola lortzen den
jakiteko, bi faktoretan bana daiteke: salmenten gaineko marjina ekonomikoa eta aktibo osoaren
errotazioa salmenten bidez. Aurreko adierazpenaren zenbakitzailea eta izendatzailea
salmenta-zifrarekin biderkatuz, honako hau lortuko dugu:

Enpresaren ekonomia
𝑆𝑎𝑙𝑚𝑒𝑛𝑡𝑎𝑘 𝐼𝑍𝐴𝐼
𝐸𝑟𝑟𝑒𝑛𝑡𝑎𝑔𝑎𝑟𝑟𝑖𝑡𝑎𝑠𝑢𝑛 𝑒𝑘𝑜𝑛𝑜𝑚𝑖𝑘𝑜𝑎 = 𝐴𝑘𝑡𝑖𝑏𝑜 𝑜𝑠𝑜𝑎
× 𝑆𝑎𝑙𝑚𝑒𝑛𝑡𝑎𝑘
×100

Esamolde berri honen lehen osagaiari aktiboaren errotazioa deitzen zaio eta bigarrenari
salmenten gaineko marjina.

5.3.5.1.Salmenten gaineko marjina.


Ehuneko honek saldutako 100 moneta-unitate bakoitzeko lortzen den etekina islatzen du, hau
da, etekinaren neurria ematen du salmenten ehuneko gisa.
Adibidez, salmenten gaineko marjinak % 20ko balioa hartzen badu, salmentengatik sartutako
ehun eurotik hogei interesen eta zergen aurreko irabaziak direla esan nahi du. Honela kalkulatzen da:

𝐼𝑛𝑡𝑒𝑟𝑒𝑠 𝑒𝑡𝑎 𝑧𝑒𝑟𝑔𝑒𝑛 𝑎𝑢𝑟𝑟𝑒𝑘𝑜 𝑖𝑟𝑎𝑏𝑎𝑧𝑖𝑎 (𝐼𝑍𝐴𝐼)


𝑆𝑎𝑙𝑚𝑒𝑛𝑡𝑎𝑘
×100

Salmenten gaineko marjina, funtsean, finkatutako salmenta-prezioaren eta ustiapen-gastuen


araberakoa izango da. Enpresak elementu horiek kontrola ditzake, alda ditzakeelako.

Adibidez, enpresa batek 100 produktu-unitate 20 eurotan saltzen ditu. Unitateko ustiapen-kostuak 15 eurokoak
dira guztira, eta 5 euroko IZAI lortzen du unitate bakoitzeko:
• Salmenten gaineko marjina hau izango da: ((2.000 – 1.500)/2.000) x 100 =% 25
• Termino unitarioetan kalkulatzen bada: (20 – 15)/20) x 100 =% 25
Enpresak, kostuak murrizteko programa batekin, ustiapenaren guztizko kostu unitarioa 15 eurotik 10 eurora
jaistea lortzen badu:
• Salmenten gaineko marjina berria hau izango da: ((2.000 – 1.000)/2.000) x 100 =% 50
• Banaka kalkulatuz gero: (20 – 10)/20) x 100 =% 50
Enpresak, kostuak murriztu beharrean, salmenta-prezioa 20 eurotik 30 eurora igotzea lortzen badu, efektu
bera izango du:
• Salmenten gaineko marjina berria hau izango da: (3.000 – 1.500)/3.000) x 100 =% 50
• Modu unitarioan kalkulatzen bada: (30 – 15)/30) x 100 =% 50

5.3.5.2.Aktiboaren errotazioa.
Erlazio honek adierazten du zenbat aldiz berritzen den aktiboa urtean, hau da, zenbat
moneta-unitate saltzen diren aktiboan inbertitutako moneta-unitate bakoitzeko; azken batean, zenbat
aldiz den gai enpresa bere aktiboaren balioa saltzeko. Enpresak bere aktiboan gauzatutako inbertsioak
erabiliz salmenten bidezko diru-sarrerak sortzeko duen gaitasuna azaltzen du. Honela kalkulatzen da:

𝑆𝑎𝑙𝑚𝑒𝑛𝑡𝑎𝑘
𝐴𝑘𝑡𝑖𝑏𝑜 𝑜𝑠𝑜𝑎

Oro har, ratio hori zenbat eta handiagoa izan, orduan eta eraginkorragoa izango da enpresa;
izan ere, aktiboaren balio jakin batekin, salmenta-bolumen handiagoa lortuko du; hau da, inbertsioen
errendimendu handiagoa lortuko du. Adibidez, errotazioak 3 balioa hartzen badu, salmentek
aktiboaren balioa hiru aldiz biderkatu dutela esan nahi du, hau da, aktiboa urtean hiru aldiz errotatu
edo berritu dela aldi horretako salmenta-bolumena sortzeko.

Enpresaren ekonomia
Errotazioa, funtsean, bi faktoreren mende dago:
- Enpresak aktiboa zein efizientzia-mailarekin erabiltzen duen. Enpresa bat beste bat baino
eraginkorragoa da baldin eta, bere aktiboan gauzatutako inbertsioaren balio bererako,
salmenta-bolumen handiagoa lortzen badu.
- Zein jarduera-sektoretan dagoen. Adibidez, itsasontziak fabrikatzen dituen enpresa batek
eskatzen duen inbertsioa janari lasterreko jatetxe batek eskatzen duena baino askoz
handiagoa izango da.

5.3.5.3.Salmenten gaineko marjinaren eta aktiboaren errotazioaren konbinazioa.


Errentagarritasun ekonomiko bera lor daiteke salmenten gaineko marjinaren eta aktiboaren
errotazioaren konbinazio desberdinen bidez.
▪ A motako enpresetan, salmenten gaineko marjinak ez dira oso handiak. Errentagarritasuna
salmenta-bolumen handi baten bidez lortzen da, eta horri esker aktiboen errotazio handia
lortzen da. Adibidez, prentsa-kiosko bat.
Salmenten gaineko marjina Aktiboen errotazioa Errentagarritasun ekonomikoa
“A” ENPRESA %3 4,8 aldiz %14,4

▪ B motako enpresetan, justu kontrakoa gertatzen da, hau da, salmenten gaineko marjinak oso
handiak dira eta aktiboaren errotazio txikia dago. Aktibo finkoetan inbertsio handiak behar
dituzten enpresetan gertatu ohi da, hala nola telekomunikazioen, energiaren, petrokimikaren,
automobilaren eta abarren sektorean.
Salmenten gaineko marjina Aktiboen errotazioa Errentagarritasun ekonomikoa
“B” ENPRESA %24 0,6 aldiz %14,4

▪ C motako enpresa, adibidez, tamaina ertaineko manufaktura-enpresetan.


Salmenten gaineko marjina Aktiboen errotazioa Errentagarritasun ekonomikoa
“C” ENPRESA %12 1,2 aldiz %14,4

Laburbilduz, errentagarritasun ekonomikoa bi faktoreren mende dago: salmenten gaineko


marjina eta aktiboaren errotazioa. Enpresak bi aldagaietan jardun beharko du errentagarritasun
ekonomiko handiagoa lortzeko, baina, ikusi dugunez, enpresaren jarduera-sektoreak eragin handia
izango du.

5.3.5.4.Errentagarritasun ekonomikoaren interpretazioa.


Errentagarritasun ekonomikoa eta bere bi osagaiak baloratzerakoan hau hartuko dugu kontuan:
° Errotazioa 1 baino handiagoa denean errentagarritasun ekonomikoa gehiago oinarritzen da
aktiboaren errotazioan marjinan baino.
° Errotazioa 1 baino txikiagoa denean errentagarritasun ekonomikoa gehiago oinarritzen da
salmenten gaineko marjinan errotazioan baino.

Adibidea.
Prentsa-kiosko batean, erosketa-kostua finkoa da, eta salmenta-prezioa inposatuta dator. Beraz, marjinaren
gainean ezin izango du ia ezer egin, eta, edonola ere, txikia izango da. Zer egin dezake orduan
errentagarritasun ekonomiko handiagoa lortzeko? Errotazioan eragin, inbertsio-bolumen bererako salmentak
maximizatzen saiatuz. Horregatik, kokalekua, artikuluen aniztasuna eta bezeroarentzako zerbitzua oso
garrantzitsuak dira, salmentetan eta, beraz, errentagarritasunean duten eraginagatik.

Enpresaren ekonomia
Adibidea.
12.826 €-ko IZAI izan duen enpresa baten errentagarritasun ekonomikoa kalkulatzeko eskatzen da (zuzenean,
bere osagaiekin eta bi osagai horietako zeinetan oinarritzen duen etekina adierazita). Enpresa horren aktiboa
140.490 €-koa da. Salmenten diru-sarrerak 450.000 € izan dira.
• Errentagarritasun ekonomikoa = (IZAI / Aktibo totala) x 100 = (12.826/140.490) x 100 = % 9,12.
• Salmenten gaineko marjina = (IZAI / Salmentak) x 100 = (12.826/450.000) x 100 = % 2,85.
• Aktiboaren errotazioa = Salmentak / Aktibo osoa = 450.000/140.490 = 3,20 aldiz.
• Errentagarritasun ekonomikoa = Salmenten gaineko marjina x Aktiboaren errotazioa = % 2,85 x 3,20 = %
9,12.
Enpresa horren etekina aktiboen errotazioan oinarritzen da batez ere. Salmenten gaineko marjina txikia da.
Errentagarritasuna lortzeko, salmenta-bolumen handia izango da, eta horri esker aktiboen errotazio handia
lortuko da.

5.3.6. Finantza errentagarritasuna


Finantza-errentagarritasunak (edo baliabide propioen errentagarritasunak) enpresaren funts
propioekin lortutako mozkin garbiak (ZOI) erlazionatzen ditu. Finantza-errentagarritasuna Irabazi
Garbiak edo Zergen Ondorengo Irabaziak enpresaren funts propioen gainean suposatzen duen
ehunekoa da. Honela kalkulatzen da:

𝑍𝑒𝑟𝑔𝑒𝑛 𝑂𝑛𝑑𝑜𝑟𝑒𝑛𝑔𝑜 𝐼𝑟𝑎𝑏𝑎𝑧𝑖𝑎 (𝑍𝑂𝐼)


𝐹𝑢𝑛𝑡𝑠 𝑝𝑟𝑜𝑝𝑖𝑜𝑎𝑘
×100

Errentagarritasun honek enpresak jabeei ordaintzeko duen gaitasuna neurtzen du, bai
dibidendu bat eskudirutan ordainduz, bai mozkinak atxikiz. Azken honek, aldi berean, enpresaren
ondarearen balioa handitzea dakar.
Irabazi Garbia edo Zergen Ondorengo Irabazia erabiltzen da interesak besteren finantziazioa
(zorrak) ordaintzeko erabiltzen direlako, eta zergak, berriz, enpresak lortutako mozkinaren gaineko
zerga Ogasun Publikoari ordaintzeko. Beraz, ez du zentzurik norberaren baliabideen
errentagarritasunaren zati gisa sartzea.

Adibidea.
ZOI 6.396 €-koa izan bada eta funts propioak 65.840 €-koak, finantza errentagarritasuna hau izanen da:
• Finantza errentagarritasuna = (ZOI/Fondo propioak) x 100 = (6.396/65.840) x 100 = %9,71

Enpresaren ekonomia

You might also like