Gaixotasuna Eta Mendekotasuna - II

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 18

Gaixotasuna eta mendekotasuna (II):

8. unitatea

nahasmendu mentala

Unitate honetan hau ikasiko dugu:

• Nahasmendu mentalaren kontzeptua


aztertzen.
• Gaixotasun mental ohikoenen
ezaugarri nagusiak definitzen.
• Gaixotasun mentalek autonomia
pertsonalean eta sozialean duten
eragina deskribatzen.

Eta hauek aztertuko ditugu:

• Nahasmendu mentalaren kontzeptua.


• Nahasmendu mental batzuen
ezaugarriak.
• Osasun mentaleko arazoak
dituzten pertsonen premia
psikosozialak.
• Gaixotasun mentalaren
ondorioak pertsonengan
eta haien ingurunean.
8 Gaixotasuna eta mendekotasuna (II): nahasmendu mentala

Garrantzitsua 1. Gaixotasun mentala. Nahasmendu mental


Gaur egun, nahasmendu men- nagusiak
tal terminoa nagusitzen ari da,
gaixotasun mental terminoaren Nahasmendu mentala duten pertsonen kopurua oso handia da, baita haien premiak ere.
aldean, zabalagoa baita (alor Unitate honetan, nahasmendu mentala zer den definituko dugu, zaintzaile formalaren­
horretako arazo guztiak ezin tzat garrantzi gehien dutenak deskribatuko ditugu eta zer laguntza beharko dituzten az­
dira zehazki gaixotasuntzat har­
tertuko dugu. Halaber, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen kolektiboak duen
tu). Hala ere, agian, sarriago
erabili beharko genuke osasun
arazo handienetako bat aipatuko dugu: estigmatizazioa.
mentaleko arazo terminoa, ez
baitu horrenbesteko konnotazio
negatiborik.
1.1. Nahasmendu mentala eta mendekotasuna
Mendekotasuna duten pertsonek, beren egoeragatik (estresa, beren bizitza ez dutela kon­
trolatzen hautematea, autoestimu baxua, bizi-kalitate txikia, ilusioak galtzea, etab.), arazo
mentalak izateko arrisku handia dute (beste talde batzuetan ere geratzen da hori: pertsona
Jarduerak baztertuak, immigranteak, luzaroko langabeak, etab.). Horregatik, profesionalak ondo ja­
kin behar du gaixotasun mentala duen pertsonak zer ezaugarri eta premia dituen.
1. Mendekotasunaren Liburu
Zurian, 4. kapituluan, 3.1.3
atalean, gaixotasun menta­ Baina, kasu askotan, gaixotasun mentalak eragiten du mendekotasuna: zure zain­
laren arreta-eredua (Espai­ tzapean egongo diren pertsona batzuen laguntza- eta zaintza-premiak haien osa­
niakoa) aurkituko duzu, sun mentaleko arazoaren ondorioz sortu dira (Alzheimerren gaixotasuna, eskizofre­
1986ko lege-erreformaren nia, nahasmendu bipolarra…).
ondokoa.
Irakur ezazu eta egin es­
kema/laburpen bat.
Oharra: Liburu Zuria In­ Gai horrekin lotuta, gogoratu behar duzu autonomia pertsonala sustatzeari eta
terneten aurki dezakezu mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko legeak ezartzen due­
(«Portal mayores»). la nahasmendu mentala desgaitasunaren kausa bat izan daitekeela.

1. kasu praktikoa. Mendekotasuna duen pertsonaren zainketak

Egoera: Erantzuna:
Itziar hirurogeita bi urteko emakume bat da, eta Alzhei­ Zentroan, MEPATen laguntza behar du zenbait jarduera
merren gaixotasuna diagnostikatu diote. Gaixotasuna oso egiteko, besteak beste:
azkar ari da garatzen. Haren familiak ahal duen guztia • Komunera joateko: dena dela, fardela darama, esfinte­
egiten du ondo zaintzeko; baina, horretaz gain, goizero, rren kontrola galtzen ari baita.
dementzia-mota horientzako eguneko zentro berezi bate­
• Jateko: jaten emateko inor ez badago, Itziar platerari
ra joaten da, eta mendekotasunari arreta egiteko teknikari
adi-adi begira geratzen da, baina ez du ezer gehiago
batzuen zain­tzapean dago, eta beste profesional batzuek
egiten.
ere artatzen dute.
• Paseatzeko, garrantzitsua baita gorputza mugitzea.
Paseatzea asko gustatzen zaio; une horretan, Itziarren
Itziarren egoera orokorrari buruz esan daiteke lozorroan aurpegian espresio moduko bat igartzen da. Oso as­
bezala dagoela, oso nekatuta egongo balitz bezala, aur­ tiro ibiltzen da, nolabaiteko zurruntasuna izango balu
pegian espresio falta duela, inguruko estimuluei ia erantzu­ bezala, eta, inork laguntzen ez badio, noraezean ibil­
nik eman gabe. Haren familiak egin behar dizkio egune­ tzeko joera du, orientazioa galduta.
roko bizitzako jarduera gehienak, Itziarrek ekimen falta eta
• Zentroan egiten diren jarduera jakin batzuk gainbe-
desorientazio handia baititu (ia ez ditu inguruko pertsonak
giratzeko, terapia okupazionaleko edo fisioterapiako
ezagutzen); hau da, Itziarrek ia erabat galdu du gaixotasu­
jarduerak, batez ere. Saio horietan, MEPATek terapia
naren aurretik zuen autonomia.
zuzentzen duen profesionalari laguntzen dio, erabil­
tzaileak animatzeko, zaintzeko eta bideratzeko (haie­
Zer laguntza-mota eman beharko lioke MEPATek eguneko tako askok ia etengabeko laguntza behar baitute).
zentroan?

158
Gaixotasuna eta mendekotasuna (II): nahasmendu mentala 8
1.2. Nahasmendu mentala: ikuskerak
Osasun mentaleko arazoak oso modu negatiboan hartu
izan dira tradizionalki: bekatuaren ondorioa, bizitzako
arazoei aurre egiteko gaitasun falta… Osasun mentale­
ko arazoei lotutako ezohiko portaera ez da onartu beste
egoera batzuk bezala —gaixotasuna, zahartzea, istri­
pua—. Gaur egun ere, gaixotasun mentala ez da ondo
ulertzen gizartean, eta gaitzetsi egiten da (8.1 irudia).
Beste ikuspegi batetik —ikuspegi medikoa—, nahasmendu
mentala jatorri organikoa duen arazo bat da. Normalean,
ez da erraz ulertzen nahasmendu mentala gaixotasun bat
dela, gripea edo minbizia gaixotasunak diren bezala, bai­
na hala da. Eredu horren arabera, nahasmendu mentala
tratatzeko esku-hartzearen faseak hauek izango lirateke:
diagnostiko egokia, harekin bat datorren tratamendua eta
sendabidea/zainketa aringarriak.
8.1 irudia. Gaixo mental bat ikusten dugunean, aurreiritzi ugari izaten
Hala ere, ezin dugu faktore fisikoekin soilik lotu nahas­ ditugu. Bere egoeraren erruduna eta erantzulea delako ideiak, oraindik
mendu mentala eragiten duten elementuak: badira faktore ere, indarrean jarraitzen du. Familia lotsatu egiten da, arazoa isilean
psikologikoak eta sozialak ere, eta erabakigarriak dira. gordetzen saiatzen da, ezkutatzen…

Ikusi dugun bezala, pertsona bere osotasunean hartzen denean, eta ez soilik ha­
ren alderdi bat kontuan hartuz (oso garrantzitsua edo deigarria izan arren), eredu
biopsikosoziala geureganatzen ari gara (8.2 irudia). Beraz, onartzen ari gara jato­
rria (etiologia), tratamendua eta errehabilitazioa hainbat faktoreren elkarrekintza­
ren araberakoak izango direla (8.1 taula).

8.1 taulan, eredu biopsikosozialak biltzen dituen faktoreak zehazten dira.


Ezaugarri Ezaugarri
sozialak fisikoak
Dimentsio soziala Dimentsio fisikoa Dimentsio psikologikoa

• Familia-harremanak. • Adina. • Gogo-aldartea. Ezaugarri


psikologikoak
• Harreman pertsonalak. • Sexua. • Bizipenak.

• Bizitza sexuala. • Genetika. • Ohiturak.


8.2 irudia. Ezaugarri sozialen,
• Lanbidea. • Osasun-egoera. • Balioak eta sinesmenak. fisikoen eta psikologikoen arteko
elkarrekintzak eratzen du eredu
• Maila soziokulturala. • Elikadura. • Nortasuna. biopsikosoziala.

• Egoera ekonomikoa. • Autokontzeptua.

• Bizilekua. • Gaitasun kognitiboak.

• Interesak eta motibazioak.

8.1 taula. Eredu biopsikosozialaren hiru dimentsioen faktoreak. Ba al zenekien?

Lau pertsonatatik batek gaixota­


Egoeretan, beraz, hiru faktore-mota horiek eragingo dute, eta denak aintzat hartu be­ sun mental bat izango du (gutxi-
harko dira. Osasun mentaleko arazoak dituen pertsonak arreta globala behar du, eta ez asko larria) bere bizitzan zehar.
soilik bere gaixotasunaren tratamendu zehatza.

159
8 Gaixotasuna eta mendekotasuna (II): nahasmendu mentala

1.3. Nahasmendu mentalaren definizioa

Gogoan hartu Osasuna eta gaixotasun mentala bereizten dituen muga argirik ez dago; hala ere, esan
daiteke nahasmendu mental bat dagoela prozesu kognitiboen, emozionalen eta kon-
Laguntza eta arreta psikosoziala duktualen alterazio bat gertatzen denean, funtzionamendu soziala eta pertsonala kal­
moduluan, laguntza psikologikoa, tetzen dituena.
motibazioa eta estimulazio kogni­
tiboa lantzeko teknikak aurkituko
dituzu. Iraunkorra da eta pertsonaren eta ingurukoen bizi-kalitatea gutxitzea eragiten du
(behera egiten dute autonomiak, ongizateak, autoestimuak eta integrazioak —fami­
lian, gizartean eta lan-arloan—).

Osasun mentaleko arazoek sufrimendua eta desgaitasuna sortzen dituzte neurri handia­
goan edo txikiagoan.
Nahasmendu mentalak tratamendu eraginkorra du ia beti, honako eskema honetan adie­
razten den bezala (8.3 irudia):

Tratamendu klinikoa: diagnostikoa, medikazioa,


aholkularitza, jarraipena.
Psikoterapia: profesionalak laguntza ematen dio
pertsonari elkarrizketaren bidez (8.4 irudia).
Laguntza psikosoziala: integrazioa ahalbidetzen duten
baliabideak ematea.
Hauek lortzea da helburua:
Autonomia
Bizi-kalitatea
8.4 irudia. Psikoterapian, jokabide positiboak eta Gizarte-inklusioa
moldatze-jokabideak berrikasten saiatzen dira; trebetasun
sozialak eta eguneroko bizitzako jarduerak lantzen dira,
eta estresari eta gaixotasunari aurre egiten ikasten da.
Terapeutak erabiltzailearekin eta, behar izanez gero, 8.3 irudia. Nahasmendu mentala duten pertsonentzako tratamendua, eta zer
familiarekin egiten du lan. helburu lor daitezkeen.

2. kasu praktikoa. Autonomia pertsonala lantzen

Egoera:
Maiderrek teknikari-lanak egiten ditu adineko pertsonentzako Aldundiaren mende­
ko eguneko zentro batean. Zentro horretan, arreta integrala egiten zaie zenbait
Jarduerak
mendekotasun-gradu dituzten adineko pertsonei. Nola lagunduko die Maiderrek
zentroko profesionalei erabiltzaileen autonomia pertsonala, bizi-kalitatea eta inte­
2. Urtero, urriaren 10ean,
grazio soziala lortzen?
Osasun Mentalaren Mundu
Eguna ospatzen da. 2010. Erantzuna:
urtean, Espainian, goiburu
Autonomia pertsonalari dagokionez:
hau izan zuen: «Ongizate
emozionala, osasun oroko­ • Tailerretan lagunduko du, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak (botoiak
rra izateko». Zein da aur­ lotu, mahai-tresnak erabili, orientazio espaziala, etab.) eta instrumentalak (di­
tengo goiburua? ruaren erabilera, irakurketa-idazketa, etab.) hobetzeko.
Bisitatu FEAFESen webgu­ • Halaber, bizi-kalitatea eta inklusio soziala hobetzeko jardueretan parte hartuko
nea, jarduera horri eran­ du: dantza-tailerra, lorezaintza-tailerra, paseoak egiteko jarduerak, trebetasu­
tzuteko. nen tailerra, etab.

160
Gaixotasuna eta mendekotasuna (II): nahasmendu mentala 8
2. Nahasmendu mental nagusiak
Zenbaitetan, osasun mentaleko arazoez azaletik hitz egiten da, haien bereizgarriak puztuz,
Garrantzitsua
edo, bestela, benetan duten garrantzia gutxietsiz, eta arazo batzuk eta besteak bereizi
gabe. Horregatik, komeni da, profesionala izango zaren aldetik, atal honetan arreta jartzea.
Antidepresiboak:
• Ez dute mendekotasunik sortzen.
2.1. Gogo-aldartearen nahasmenduak: depresioa eta nahasmendu • Aste batzuk igaro ondoren na­
bipolarra baritzen da haien eragina.
• Ez da hartzeari utzi behar, on­
Depresioa do sentitu arren.
Depresio hitzak zenbait esanahi ditu. Hizkera arruntean, tristura, gogo-aldartearen ero­ • Zehatz-mehatz hartu behar di­
rialdia esan nahi du. Hala ere, ikuspegi soziosanitariotik, gogo-aldartearen nahasmen- ra agindutako dosiak.
du larri bat da, hauek eragiten baititu:

Tristura-sentimendu handia.

Interesa galtzea eta gozatzeko ezintasuna.

Autoestimua galtzea, errudun-ustea (pertsonak uste du gertatzen zaionaren errua duela).

Kontzentratzeko zailtasuna.

Sendatuko den itxaropen falta. Aholku garrantzitsuak


Pentsamendu negatiboak (heriotza-ideiak, esaterako).
Ez dugu ahaztu behar senda­
Energia falta, apatia. gaiek sintomei modu eraginko-
rrean eragiten dietela, baina ez
Batzuetan, suminkortasuna. dituztela ezabatzen arazoa sor­
Loaren eta apetituaren nahasmenduak. tu duten kausak.

8.2 taula. Pertsona batek depresioa duela adierazten duten ezaugarriak.

Depresio-nahasmenduak ondorioak ditu pertsonaren bizitzan (lana, harremanak…), eta


sufrimendua eragiten du. Ez dago borondatearen mende, eta ez da gertatzen pertsonak
bere arazoei aurre egiteari uko egiten diolako. Egoera horrek tristura-sentimendu handia
sortzen du, baita afektua emateko eta jasotzeko zailtasunak ere.

3. kasu praktikoa. Arreta erabiltzailearen jokaerei Jarduerak

Egoera: 3. Ezagutu al duzu depre­


sioa izan duen norbait?
Nuriak adineko pertsonentzako egoitza batean egiten du lan. Duela egun batzue­ Inor ezagutu ezean, gal­
tatik hona ohartu da Felisak ez duela inolako jardueratan parte hartzen, eta eguna detu ezagunei eta senitar­
telebistari begira ematen duela, edo negarrez. Zerbait gertatzen zaion galdetu dio, tekoei, eta erantzun gal­
eta Felisak digestio-arazoak dituela esan dio era nahasian. dera hauei:
Nuriak egoitzako sendagileari jakinarazi dio egoera hori. Sendagileak, Felisa az­ a) Azaldu pertsona ho­
tertu, depresio arin bat diagnostikatu eta medikazio bat hartzeko agindu dio; Nuria rren ezaugarriak (adi­
arduratuko da sendagaiak emateaz. Aste gutxi igaro ostean, Felisaren egoera era­ na, egoera pertsonala,
bat aldatu da: alai dago, gogotsu, energiaz beterik… etab.).
Erantzuna: b) Idatzi zerrenda batean
pertsona horrek zituen
Depresio-nahasmendua, zenbaitetan, adinari lotutako beste kontu batzuekin nahasten jokabideak.
da: adinaren bereizgarriak (osasunaz kexatzea, jardun gutxiago, etab.), arazo fisikoak… c) Azaldu zer bilakaera
Teknikari gisa, zure zaintzapeko pertsonen jokaerari arreta jarriko diozu zure jar­ izan zuen nahasmen­
dunean, eta zalantzak sor ditzaketen egoerak jakinaraziko dituzu. duak denboran zehar.

161
8 Gaixotasuna eta mendekotasuna (II): nahasmendu mentala

Ba al zenekien? Garbi dago depresio-nahasmendua faktore askok eragiten dutela; hau da, ez du jatorri
bakarra, baizik eta hainbat faktoreren elkarrekintzaren ondorioa da (8.5 irudia):
Gaur egun, depresioa da gaixo­
tasun psikiatrikorik ohikoena, eta DEPRESIO-NAHASMENDUA
edozein adinetan izan daiteke.
Pertsonen % 20 inguruk izaten
dute depresio-motaren bat bizi­
tzan zehar, eta horien arteko NORTASUNA HERENTZIA BIOLOGIKOA INGURUNEKO
% 70 emakumezkoak izaten dira. (egoera estresagarriei (familiako aurrekariak, EGOERAK
aurre egiteko gaitasuna, sexua...) (Lagun maite baten heriotza,
frustrazioari aurre egitea...) gaixotasun larria...)

8.5 irudia. Depresio-nahasmenduaren agerpenean elkarri eragiten dioten faktoreak.

Jakin behar duzu nahasmendu afektibo hori oso larria izan daitekeela eta era askotako
erabiltzaileek izan dezaketela. Emakumeei gizonei baino gehiago erasaten die eta gu­
txiegi diagnostikatzen da (adibidez, adineko pertsonen artean), eta horrek sendaketa
zailtzen du: tratamendu egokia izanez gero, gaixo gehienak sendatuko lirateke.

Jarduerak
Tratamendu egokiena, kasu gehienetan, sendagai antidepresiboak eta psikoterapia
konbinatuz lortzen da (8.3 taula).
4. Dakizun bezala, depresio-
nahasmenduek ez dute kau­
sa bakarra. Taldeka jarrita,
aipatu zer faktoreren elka­ Kontrol-galeraren pertzepzioari aurre egitea.
rrekintzaren eta metaketa­ Etorkizunari buruzko ikuspegi positiboak eskaintzea.
ren ondorioz sor daitekeen Autoestimu-sentimendua handitzea.
depresio-nahasmendua.
Sendatzen laguntzea.
Familia-inguruneari laguntzea.

8.3 taula. Psikoterapiaren zenbait helburu, depresioaren tratamenduan.

Nahasmendu bipolarra
Lehen, nahasmendu maniako-depresibo esaten zitzaion. Depresio-arazo bat da, eta
asaldura handiko eta izugarrizko euforiako aldiekin (mania deritze) txandakatzen da
(agerraldi maniatikoaren ondoren, askotan fase depresiboan erortzen da berriro). Labur­
bilduz, fase depresiboak eta asaldura-faseak (mania) tartekatzen dira (8.4 taula).
Nahasmendu hori depresio-nahasmendua baino askoz gutxiago gertatzen da, baina,
hala ere, larria izan daiteke, arazo handiak sortzen baititu familian, lan-esparruan eta
gizartean, baita arazo ekonomikoak ere; gainera, nahasmendu bipolarra duen per­
tsonaren segurtasun fisikoa arrisku handian egon daiteke (bere buruaz beste egiteko
arriskua, adibidez).
Nahasmendu honek berdin erasaten die gizonei nahiz emakumeei, eta herentziazkoa
izan daiteke hein handi batean. Adierazi beharra dago, halaber, birgaixotzeko arriskua
handiagoa dela, depresio-nahasmendu ez-bipolarraren kasuan baino.

• Neurriz kanpoko ideiak (proiektu handiak, inoiz gauzatzen ez • Jokaera arriskutsuak (abiadura handiz gidatzea, etab.), arriskuaren
direnak). kontzientzia gutxi duelako.
• Nork bere buruaz irudi fantasiatsua izatea (oso adimentsua, • Haserrea eta oldarkortasuna, batik bat haren jokaerak
garaiezina, sexualki guztiz erakargarria dela uste izatea). ingurunearekin talka egiten duenean (familia, lagunak…), une
gorenean ez baitago gaixotasunaren pertzepziorik.
• Hiperaktibitate ikaragarria (sekulako energia erakuts dezake, • Beste sintoma batzuk, hizketa azkarra eta etena, pentsamenduaren
lo egitea ia behar ez izateraino). deskoordinazioa (ideien ihesa), etab.

8.4 taula. Nahasmendu bipolarraren sintomak, asaldura-fasean.

162
Gaixotasuna eta mendekotasuna (II): nahasmendu mentala 8
2.2. Eskizofrenia
Nahasmendu mental bat da, larria izan daitekeena eta ezgaitasuna sor dezakeena, eta Aholku garrantzitsuak
pertsonaren pentsamenduari, emozioei eta portaerari erasaten diena. Eskizofreniaren
sintomak (8.5 taula) beste arazo batzuk (dementzia, droga-mendekotasuna, mania…) Eskizofreniaren sintomak ez di­
dituzten pertsonengan ere ager daitezke. ra gaixo guztietan agertzen.
Egoerak askotarikoak dira.
Esate baterako, litekeena da
Errealitatearen zentzua galtzea da eskizofreniaren ezaugarri nagusia. haluzinaziorik eta mugimendu
eta gorputz-jarrera arrarorik ez
agertzea. Esparru orokor bat
aurkeztu dugu, eta pertsona
bakoitzarengan modu desberdi­
Sintoma positiboak (termino horren bidez, modu deigarrian ageri diren sintomak aipatzen
dira, pertsonak bizi duen errealitate desberdinarekin lotzen direnak).
nean ageri da.

• Haluzinazioak: pertzepzio faltsuak dira (existitzen ez diren gauzak ikusten dira, ahotsak
entzuten dira, etab.), baina pertsonarentzat erabat errealak dira. Entzuten direnak dira
ohikoenak: ahots batek zer egin behar duen agintzen dio…

• Delirioak: gauza faltsuak, existitzen ez direnak, errealtzat hartzea.


Jazarpen-delirioak (paranoideak) eta pentsamenduaren lapurretakoak dira ohikoenak.

• Pentsamendu nahasia: hizketa inkoherentea, zentzurik gabea, zatikatua…

• Elkarrizketak existitzen ez diren solaskideekin.

• Gorputz-jarrera eta mugimendu arraroak.

Sintoma negatiboak (horrela deritze, galerekin lotzen direlako; hau da, pertsonak lehen
zituen moldatze-gaitasunak galtzearekin).

• Norberaren buruaren zainketa alde batera uztea (higienea, elikadura, etab.).

• Pasibotasuna, sorgortze mentala, axolagabetasuna, gelditasuna.

• Bakartzea, motibazio falta.

• Elkarrizketa bat izateko zailtasuna.

8.5 taula. Eskizofrenia-nahasmenduaren sintomak.

Eskizofreniaren larritasuna eta bilakaera era askotakoak izan daitezke: pertsona batzuk
erabat sendatzen dira; beste batzuk, berriz, ez; eta beste batzuek ondorioak izaten
dituzte (hondar-eskizofrenia: sintoma positiboak desagertu egin dira, baina sintoma ne­
gatibo batzuek hor diraute). Alde horretatik, funtsezkoak dira:
• Detekzio goiztiarra.
• Medikazioa.
• Familiaren eta gizartearen laguntza.
Badirudi neurri batean hereditarioa dela, eta inguruneko faktore ez oso ezagunen eragi­
na ere baduela (itxuraz, ingurumen-estresak ezkutuan zegoen nahasmendua azaleratu
dezake). Halaber, haurdunaldiko arazoak ere beste eragile batzuk izan daitezke. Mun­
duko biztanleriaren % 1 eskizofreniak jota dago, eta nerabezaroaren amaieran edo
gaztaroaren hasieran izaten dira lehen agerraldiak.
Tratamenduak hiru dimentsio ditu:
• Antipsikotikoak hartzea.
• Errehabilitazio psikologikoa.
• Gizartean berriro integratzea.

163
8 Gaixotasuna eta mendekotasuna (II): nahasmendu mentala

4. kasu praktikoa. Egoerak hautematea

Egoera:
Mikel profesional bat da, eta etxebizitza gainbegiratu batean egiten du lan, eskizo­
frenia duten sei pertsonari arreta eginez.
Egun batean, ohartu da erabiltzaile bat, Iker (duela zortzi urte diagnostikatu zioten
eskizofrenia eta tratamendua jasotzen ari da), urduri dabilela eta ez duela asma­
tzen ohea egiten, nahiz eta asko saiatu (ezohiko jokaera da, medikazioa hartzen
baitu eta inoiz ez baitu inolako arazorik). Mikelek Iker lasaitu du, ohea egiten la­
gundu dio eta, berehala, zerbitzuburuari deitu dio telefonoz.
Erantzuna:
Eskizofrenia azaleratu aurretik, ohartarazten diguten zenbait seinale azaltzen dira:
urduritasuna, suminkortasuna, tentsioa, nahastea, eguneroko jarduerak egiteko zail­
tasuna, beldurra…
Mikelek zuzen jokatu du eta egoeraren berri eman dio zerbitzuburuari.

Teknikaria pertsonak medikazioa hartzen jarrai dezan saiatuko da. Halaber, beharrezko
aldizkako analisiak egiten lagunduko dio, sendagilea litio-maila egokiak doitzen joan
dadin (dosi handiegiak nahiz txikiegiak kaltegarriak izan daitezke). Dena dela, beste
agerraldi bat aurreikusten badu (aldez aurretiko sintomak sumatzen baditu: asaldura,
logorrea, gehiegizko jarduera, etab.), zerbitzuburuari jakinaraziko dio.
Eskizofreniaren tratamenduan erabiltzen diren farmakoek (antipsikotikoak) albo-ondorioak
dituzte, eta zaintzaileak horien berri izan behar du (normalean, sedazioa eta ondorio
psikomotorrak izaten dira).
Medikuaren aginduak jarraitu behar dira, eta pertsonak medikazioa ez duela uzten
kontrolatu behar da.

Jarduerak

5. Gaixotasun mentala duten pertsonek ahalik eta maila sun orokorraren egoera txarra izateko eta patologia
onenean mantendu behar dute egoera fisikoa, horrek zehatzak pairatzeko.
eragin erabakigarria baitu hobekuntzan. Hala ere, gai­ Talde txikitan jarrita, zerrendatu arazo hori bultzatzen
nerako biztanleek baino arriskua handiagoa dute osa­ duten faktoreak.

5. kasu praktikoa. Erabiltzailea ezagutzearen garrantzia

Egoera: Erantzuna:
Edurnek teknikari-lanak egiten ditu, aspalditik, gaixotasun Garrantzitsua da profesional batek jakitea eta ulertzea
mentala duten pertsonentzako zentro batean. Profesional zein diren mendekotasun-egoeran dauden bere zaintza­
bikaina da. Oso ondo daki zein diren gaixotasun-mota ho­ peko taldeen ezaugarriak. Horrek aukera emango dio
rien ezaugarriak, eskarmentuak asko erakutsi baitio. bere lana hobeto egiteko, ezagutza horri esker hobeto
Gaur, neska gazte bat hasi da lanean. Lankide berriak, Lidek, kontrolatuko baititu sortzen diren egoerak.
tirabira txiki bat izan du eskizofrenia duen erabiltzaile bate­
Lideren kasuan, are garrantzitsuagoa da, gaixotasun men­
kin; izan ere, erabiltzailea urduri samar zegoen (batzuetan
tala duten pertsonekin lan egiten baitu. Ezaugarri horien
hori gertatzen zaio, zerbaitengatik estresatuta dagoenean).
berri izanez gero, harreman egokia izango du erabiltzai­
Lidek ez du ulertu erabiltzaileak zergatik begiratzen zion adi-
leekin, eta estrategia hobeak erabiliko ditu haien egune­
adi eta hitz egiten zion hain arraro. Lidek Edurneri esan dio
roko beharrei erantzuteko.
ez dela asko fidatzen, eta erabiltzailea hain burubero bada­
go, agian ez lukeela zentroan aske ibili behar. Bestalde, litekeena da Lidek aurreiritziak izatea gaixotasun
Zure ustez, Lidek esajeratu egin al du, erabiltzailearen por­ mentala duten pertsonekiko. Eta, horren ondorioz, haren
taera hain modu negatiboan interpretatzean? Zergatik ger­ lehen lanegunean, urduri samar zegoen eta defentsiban
tatu da hori? jarri zen.

164
Gaixotasuna eta mendekotasuna (II): nahasmendu mentala 8
2.3. Antsietate-nahasmenduak

Nahasmendu-mota horietan guzietan, antsietatea ageri da. Antsietatea beldurra, segur­ Ba al zenekien?
tasunik eza edo estutasuna eragiten dituen sentimendu lauso bat da. Antsietateak ez du
eragozten arrazoitzeko gaitasuna, ezta errealitatearen pertzepzioa ere, baina sufrimen­ Fobia arruntena agorafobia da.
dua eragiten dio pertsonari, eta haren eguneroko bizitza zailtzen du. Fobia larriena da eta gehienbat
emakumeei erasaten die.
Antsietatearekin batera, zenbaitetan, arazo organikoak (fisikoak) azaltzen dira: palpita­
zioak, dardara, arnasketa-arazoak…

Ikus ditzagun antsietate-moten arazo nagusiak:

• Antsietate-nahasmendu orokortua. Nahasmendu-mota honetan, denbora luze irau­


ten duten gehiegizko kezkak eta ondoeza izaten dira, eta tentsioa, loaren altera­
zioak, kontzentratzeko zailtasunak eta abar eragiten dituzte. Pertsona gaizki senti­
tzen da, egoera hori azalduko duen kausa zehatzik izan gabe.

• Antsietate-krisia. Larritasun-krisi edo izu-atake ere esaten zaio. Bat-batean hasi eta
egonezin- eta beldur-sentsazioa sortzen ditu, gorputz-arazoekin batera. Sintoma fi­
sikoak hauek dira: palpitazioak, izerdia, dardara, itolarria, norberaren kontrola gal­
tzeko beldurra, berehala hilko dela uste izatea.

• Trauma osteko estresa. Esperientzia traumatiko bat gertatu eta handik denbora bate­
ra, pertsonak berriro ekartzen du gogora behin eta berriz, harekin egiten du amets,
egoera errepikatzen dela sentitzen du. Gertatu zenarekin lotutako estimulu guztiak
saihesten saiatzen da pertsona.

• Nahasmendu obsesibo-konpultsiboa. Obsesioak pertsonak bere burutik kendu ezin


dituen pentsamenduak edo irudiak dira. Ondoeza eragiten dute, eta pertsonak ba­
daki saihestu behar dituela, baina ez du lortzen, behin eta berriz itzultzen baitira
(8.6 irudia). Ez dira benetako kezken ondorioak, baizik eta norberaren buruak sor­
tutakoak.

• Fobiak. Gauza edo egoera jakin batekiko beldur irrazional eta gehiegizkoa da. Es­
timulu jakin hori ezinbestean saihestu behar denez, bizitza mugatu eta sufrimendua
eragiten du. Hauek dira fobia-mota nagusiak:

–– Agorafobia. Pertsonak antsietatea sentitzen du leku ezezagun batean da­


goenean, batez ere pentsatzen duenean krisi bat gertatuz gero leku horretatik
ezingo dela irten (trenak, kirol-estadioak, etab.).

–– Fobia espezifikoak. Egoera edo objektu


jakin batzuekiko izaten dira: animaliak
(armiarmak…), fenomeno naturalak (ekai­
tzak…), egoerak (hegazkin-bidaiak, leku
itxiak…).
–– Fobia soziala. Zenbait egoera soziali aurre
egiteko beldur gaindiezina da, hala nola
jendaurrean hitz egin behar denean.
Antsietatea agertzen denean, teknikariak ahalegi-
nak egin behar ditu pertsonaren jokaera interpre-
tatzeko eta zer kausa duen hautemateko. Segur­
tasuna eman behar dio, antsietatea sortzen duten
faktoreak saihestu, eta egoera jakinarazi profesio­
nalen taldeari, zer egin behar den erabakitzeko.
8.6 irudia. Konpultsioak errepikatzen diren portaera saihetsezinak dira (eskuak
Antsietate-nahasmenduak farmakoekin eta laguntza garbitu, etab.). Pertsonak konpultsioak egiten ditu, ez egiteak sorraraziko liokeen
psikoterapeutikoekin tratatzen dira. antsietatea saihesteko, nahiz eta zentzurik ez dutela jakin.

165
8 Gaixotasuna eta mendekotasuna (II): nahasmendu mentala

2.4. Dementziak
Dementzia jatorri organikoa duen sindrome bat da, funtzio intelektualen narriadura ga­
Jarduerak
rrantzitsua eragiten duena. Aldaketa emozionalak eta portaerazkoak dakartza. Oroko­
rrean, mailaz maila egiten du aurrera, Alzheimerren gaixotasunak bezala (dementzia-
6. Dementziak 70 kausa bai­
mota ohikoena; 3. unitatean ikusi dugu). Dementziaren jatorria zein den, honelako
no gehiago ditu. Zer kau­
bilakaera izango du: itzulgarria edo atzeraezina. Hona hemen dementziaren kausetako
sa duen jakitea funtsezkoa
batzuk:
da, tratamendu egokia ga­
raiz jartzeko. • Garuneko endekapena (alzheimerra).
Ikertu taldeka dementzien • Infekzioak.
etiologia, eta azaldu ho­ • Arazo zerebrobaskularrak (odol-zirkulaziokoak).
rren emaitza gainerako • Tumoreak.
ikaskideei. • Hidrozefalia.
• Toxikoak (alkohola, esaterako).
• Nahasmendu metabolikoak, etab.

6. kasu praktikoa. Dementziaren sintomak

Egoera:
Maria adineko emakume bat da, eta duela zenbait denbora gauza asko ez ditu
gogoratzen. Adibidez, zerbait jan nahi du eta ez du gogoratzen plateraren izena;
badaki laster izango dela bilobaren urtebetetze-eguna, baina ez du asmatzen zer
egunetan den (Noiz ote da, urtarrilaren 3an ala apirilaren 5ean?)… Hala eta guztiz
ere, Mariak normal arrazoitzen du, eta beti izan duen sen onari eusten dio, haren
zaintzaile Maddalenek bien arteko elkarrizketa luzeetan hautematen duen bezala.
Egoera horrek dementzia-prozesu bat dagoela adierazten du?
Erantzuna:
Ez, oroimen-hutsune horiei ahazte onbera deritze, eta askotan gertatzen zaizkie
adineko pertsonei. Dementzian, berriz, funtzio mental nagusiak narriatzen dira:
pertzepzioa, arreta, pentsamendua, oroimena eta mintzamena.

Jardun
Atal hau amaitzeko, ikusi ditugun nahasmendu mentalen ezaugarri nagusien laburpen
7. Sartu webgune hauetan: bat eskaintzen dizugu (8.7 irudia).
• http://www.feafes.com
Nabigazio - menuan, Arreta egiteko teknikariak aurkituko dituen nahasmendu psikiko nagusiak
aukeratu elkarteen di­
rektorioa. Gaixotasun Gogo-aldartearen nahasmenduak
mentala duten pertso­
nen eta haien familien
elkarteak agertuko di­ Depresio-nahasmendua Nahasmendu bipolarra
ra, autonomia-erkidego • Oso ohikoa da. • Birgaixotzeko arriskua.
• Sufrimendua eta tristura eragiten ditu. • Gertakari maniakoak
guztien mapa batean.
• Gaindi daiteke. tartekatzen dira.
Jarri taldeka, eta zuen • Arriskutsuak dira.
­a utonomia - erkidegoko Eskizofrenia
elkarteak bilatu ondoren, • Errealitatearekin hausten da.
idatzi haien izenak. • Badu tratamendua.
• http://mentalizate.info/
Irakurri gaixotasun men­ Antsietate-nahasmenduak
• Pertsona bere arazoaz ohartzen da, baina laguntza behar du.
talarekin lotutako ar­
• Ez du nahasmendua ezkutuan gorde behar.
tikuluetako batzuk, eta
jaso, laburpen-eskema Dementziak
batean, kontzeptu inte­ Narriadura kognitiboa gertatzen da.
resgarrienak.
8.7 irudia. Deskribatu diren osasun mentaleko arazoen ezaugarrien laburpena.

166
Gaixotasuna eta mendekotasuna (II): nahasmendu mentala 8
3. Gaixotasun mentala duten pertsonen
premia psikosozialak
Gogoan hartu
Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen zaintzaile profesionalaren lanaren
helburua pertsona horiek bizimodu ahalik autonomoena eta osoena izan deza- Berrikusi, 2. unitatean, preben­
ten lortzea da. Ondoren, gaixotasun mentala ikuspegi komunitario batetik (osasun tzioak zer-nolako garrantzia
publikoa) aztertuko dugu, bai eta kolektibo horren premia nagusiak, suspertze- duen autonomia pertsonalerako.
prozesua eta gaixotasun mentalaren estigmarekiko sentsibilizazioa ere.

3.1. Sarrera: prebentzioa


Ikusi dugun bezala, inguruneko faktore estresagarriek (hau da, kanpotik datozenek,
egoerek, inguruko gauzek) eragina dute osasun mentalean. Pertsona guztiek ez dituzte
berdin eramaten bizitzako arazoak, eta batzuek, onartu ezin dituztenez, babesgabeta­
suna, frustrazioa, itxaropenik eza, bakardadea eta antzeko sentimenduak izaten dituzte.
Horrek guztiak osasun mentalari erasaten dio.
Zenbait arrisku-faktore metatzen direnean, elkarri eragiten diotenean, eta babes-­neurririk
ez dagoenean, pertsonaren kalteberatasuna handitu egiten da (8.6 taula), eta nahas­
mendua izateko arriskua areagotu. Hori dela eta, osasun publikoaren oinarrizko helbu­
ruetako batek osasun mentala lortzea izan behar du.

• Norberaren ezaugarriak (aurretiko joera).


• Familia-arazoak.
• Substantzien kontsumoa.
• Iraupen luzeko langabezia.
• Osasun-arazoak.
• Pobrezia.
• Gizarte-bazterketa (adibidez, espetxeratuak).
• Etxebizitzarik ez izatea.
• Harreman pertsonalik ez izatea.
• Desgaitasuna.
• Zahartzea.

8.6 taula. Pertsonen osasun mentalari eragin diezaioketen kalteberatasun-faktoreak.

Prebentzioaren kultura nahasmendu mentalaren alorrera zabaldu behar da. Beha­


rrezkoa da osasun mentala sustatzen duten bizi-baldintzak eta inguruneak izatea.

Jarduerak

8. Eztabaidatu taldeka esaldi honek zer esan nahi duen, eta prestatu ondorio batzuk:
«OMEren arabera (Osasunaren Mundu Erakundea): Osasuna ongizate fisiko,
mental eta sozial osoko egoera da, eta ez soilik gaitzik eta/edo gaixotasunik
gabeko egoera. Halaber, osasun mentala ez da soilik nahasmendu mentalik
gabeko egoera.»

167
8 Gaixotasuna eta mendekotasuna (II): nahasmendu mentala

Jardun 3.2. Premia psikosozialak

9. Pertsona askok kontsulta­ Unitatearen hasieran ikusi duzun bezala, osasun-arreta beharrezkoa da laguntza-­
tzen dute Internet, beren prozesuan, baina ez da nahikoa. Pertsonak gizartean eskubide guztiekin berriro parte
edo hurbileko pertsonen har dezan, harago joan behar da, eta gizartean, familian eta lan-munduan integratu
gaixotasunei buruzko in­ behar du, eta, beraz, bizi-kalitatea lortu behar du.
formazioa lortzeko. Bada­ Arreta egiteko teknikaria izango zaren aldetik, helburu hori lortze aldera, erabiltzaileek
kizu hori arriskutsua dela, ohitura eta trebetasun jakin batzuk eskuratu edo berriro ikas ditzaten lan egingo duzu:
han agertzen den informa­
zioa askotan ez delako zu­ • Eguneroko bizitzako oinarrizko jardueren alorrean: elikadura, higienea, orientazioa,
zena. ordutegiak…
Proposatzen dizkizugun • Jarduera instrumentalen alorrean: diruaren erabilera, komunikazioa (telefonoa, auto­
webguneak fidagarriak busa…), medikazioa hartzea…
dira (baita haien este­ • Arlo emozionalean: bulkaden kontrola, sentimenduen adierazpena.
kak ere). Ireki eta deskri­
ba itzazu labur-labur: zer • Nork bere burua baloratzea: autoestimua, erantzukizunak nork bere gain hartzea.
erakundek babesten di­ • Trebetasun sozialak: asertibotasuna, komunikazio-trebetasunak.
tuzten, norentzat izan dai­
tezkeen, zer informazio
ematen duten… Beste alde batetik, familiari informazioa eta prestakuntza emateko lan egingo da,
• http://www.1decada4.es baita ingurunea sentsibilizatzeko ere, pertsona horiek laguntza izan dezaten eta
• http://www.feafes.com arazoa ondo uler dadin.
• http://www.faisem.es
• http://www.anesm.net
• http://www.mhe-sme. Beharrei erantzuteko dauden baliabideak orokorrak nahiz espezifikoak dira, 8.8 irudian
org adierazten den bezala (kontsultatu 9. unitatea).
• http://www.esquizo.com Eskema honetan ikusten den bezala (8.9 irudia), integrazioak hainbat premia-motari
• http://www.fepsm.org arreta egitea dakar:
Erantsi zuen autonomia-
erkidegoko beste webgu­ Premiak Tratamendu medikoa
ne interesgarri batzuk.
• Baliabide psikosozialak.
• Laguntza psikologikoa.

Baliabide Baliabide
orokorrak espezifikoak Familiari Pertsonari

Baliabide sozialak
• Gizarte-zerbitzu • Bizileku-
komunitarioak. programak:
Harreman pertsonalak
• Gizarte-zerbitzu etxebizitza
eta komunitarioak
espezializatuak. gainbegiratua,
• Hezkuntzakoak eguneko
(helduen egonaldiak,
prestakuntza). etxeko laguntza. Bizilekua
• Enpleguaren • Programa
sustapena eta okupazionalak:
prestakuntza. tailer Enplegua
• Bizitokiaren okupazionalak,
sustapena. ikastaroak,
enpresa sozialak.
Aisia eta astialdia
• Aisiako eta
astialdiko Prestakuntza
programak.

8.8 irudia. Mendekotasuna duten pertsonen Prestazio ekonomikoak


premia psikosozialei erantzuteko
baliabide-motak. 8.9 irudia. Premia-motak eta zer erlazio duten adierazten duen eskema.

168
Gaixotasuna eta mendekotasuna (II): nahasmendu mentala 8
7. kasu praktikoa. Laguntza psikosozialaren premia Jarduerak

Egoera: 10. Aipua irakurri ondoren,


Fernandok, berrogeita zortzi urteko gizon batek, nahasmendu bipolarra du. Gaixo­ aukeratu eta azpimarra­
tasunaren berezko sintomez eta mugez gain, Fernandok beti borrokatu behar izan tu zure ustez funtsezkoak
du inguruneko sinesmenen eta estereotipoen aurka (lagunak, lana, familiako kide diren zazpi terminoak,
batzuk). eta azaldu zer ondorio
Beti errudun sentitu da, eta inon ez dela ondo egokitzen iruditzen zaio. Izan ere, dituzten mendekotasun-
jende askok ez du berak duen gaixotasun mental horren errealitatearen berri, eta, egoeran dauden pertso­
gainera, aurreiritzi gehiegi dituzte. Horren guztiaren ondorioz, zailtasunak izan nei arreta egiteko teknika­
ditu gizartean integratzeko, eta, gainera, Fernandoren egoerak ondorio garrantzi­ ri baten jardunean:
tsuak izan ditu lan-ingurunean aritu izan denean (hainbat lan egin ditu; lanean baja «Europako Batzordearen
asko hartu behar izan dituenez, eta portaera jakin batzuen ondorioz, behin baino arabera, EBren estrate­
gehiagotan kaleratu dute). giak alderdi hauei errepa­
Sentimenduen alorrean ere ez da oso zorionekoa, eta lagun askok, azken batean, ratu behar die:
ez dute haren portaera ondo ulertzen eta, askotan, haren jokabidearen erantzule 1. Pertsona guztien osa­
egiten dute. Horrek guztiak bere buruaz duen kontzeptuari eta autoestimuari eragin sun mentala sustatzea.
dio, baita bere buruaz duen konfiantzari eta bere eguneroko bizitzari aurre egiteko 2. Gaixotasun mentalei
motibazioari ere. aurre egitea, preben­
Erantzuna: tzioaren bidez.
Fernandok, aldi jakin batzuetan (depresio- eta euforia-agerraldiak agertzen direnean), 3. Gaixotasun edo desgai­
etxeko laguntza behar du (depresibo baldin badago, ez du jaten, ez da garbitzen; tasun psikikoak dituzten
euforiko baldin badago, batzuetan ez da jabetzen gutxieneko segurtasun-neurrien pertsonen bizi-kalitatea
beharraz). Beraz, fase horietan, profesionalen laguntza psikosoziala behar du. hobetzea, gizartean in­
tegratuz eta haien es­
kubideak eta duintasu­
3.3. Suspertze-prozesua na babestuz.
4. EB osoan, osasun men­
Baliabideek, berez, ez dute integrazioa bermatzen, osasun mentaleko arazoek per­ talari buruzko infor­
tsonen bizitza baldintzatzen baitute lana aurkitzeko, gizarte-harremanak izateko, bizi­ mazio-, ikerketa- eta
modu duina izateko… Beraz, ezinbestekoa da inklusio-prozesuarekin batera aldaketa ezagutza-sistema bat
pertsonaleko prozesu bat garatzea, pertsonak bere bizitza-proiektuari berriz ekitea, garatzea».
bere gaitasunak eta bere autonomia berreskuratzea, gaixotasunaren sintomen bilakaera
edozein dela ere.
Aldaketa horiek osatzen dute suspertze-prozesua, eta helburu hauek ditu: pertsonak
bere bizitzaren ardura hartzea, erabakiak hartzea, bere burua kontrolatzeko eta krisi-
egoerak gainditzeko trebetasunak eskuratzea, gaixotasunarekin edo haren ondorioekin
bizitzen ikastea. Suspertze-prozesuan, beharrezkoak dira familiaren laguntza, profesio-
nalen lana eta medikazioa hartzen jarraitzea.

Suspertze-prozesuaren azken helburua pertsonaren bizitza berreraikitzea da, eta


gizarte-inklusioarekin batera gertatzen da eta hura ahalbidetzen du (8.10 irudia).
Inklusio- Suspertze-
Suspertze-prozesuaren eredua zenbait oinarrizko printzipiotan dago oinarrituta; taula prozesua prozesua
honetan daude adierazita (8.7 taula):

• Pertsonak jabetu behar du arazo mentalak ez duela bere bizitza osoa baldintzatzen,
bere bizitza-proiektua berreraikitzeko aukera duela.
• Bere arazo mentalarekin bizitzen ohitu beharko du, krisiei aurrea hartzen.
8.10 irudia. Gaixotasun mentala
• Egoera oro hobetu daitekeela pentsatu behar du; itxaropena funtsezkoa da. duen pertsonaren gizarte-inklusioa
• Autonomia pertsonala lortzeko, konturatu behar du erantzukizunak bere gain hartu gauzatzeko, ezinbestekoa da harekin
behar dituela. batera suspertze-prozesua lantzea.
Halaber, pertsona suspertuko bada,
8.7 taula. Gaixotasun mentala duen pertsona baten suspertze-prozesuaren oinarrizko printzipioak. ingurune normalizatzailea eta
(Hurrengo orrialdean jarraitzen du) inklusiboa behar du.

169
8 Gaixotasuna eta mendekotasuna (II): nahasmendu mentala

(Jarraipena)
Aholku garrantzitsuak
• Trebetasun psikosozialak eskuratu behar dira.
Profesionalak, suspertze-eredua­
ren barruan, pertsonarentzat lan • Ez da egokia suspertze-prozesua pertsonak berak bakarrik egitea, beharrezkoak baitira
egitetik, pertsonarekin batera lan familiaren eta komunitatearen laguntza eta gizartean integratzea.
egitera igaro behar du pixkanaka. • Prozesu hori desberdina izango da pertsona bakoitzarengan: nola gauzatuko den, zer helburu
Hau da, bizitza baldintzatzen izango dituen, zenbat denbora iraungo duen…
eta zuzentzen duen pertsona • Profesionalen laguntza beharrezkoa da.
bat izatetik, baldintza egokiak
jartzen dituen laguntzaile bat • Profesionalekiko harremana konfiantzan, entzuteko jarreran eta adore ematean oinarrituko da.
izatera, pertsona bera izan da­
din bere suspertze-prozesuaren 8.7 taula Gaixotasun mentala duen pertsona baten suspertze-prozesuaren oinarrizko printzipioak.
protagonista.

Funtsean, helburua ez da pertsona hobeto sentitzea, baizik eta bere bizitzak zen­
tzua duela ohartzea, berriz ere herritarra sentitzea, gainerako herritarrek dituzten
Jarduerak eskubide eta betebehar berberekin.

11. Pentsatu gaixotasun men­


tala duen pertsonak zer
egoeratan senti daite­ 3.4. Sentsibilizazioa: gaixotasun mentalaren estigma
keen estigmatizatuta (hau
da, nabarmendua, seina­
latua); ondoren, zerren­ Profesionala izango zarenez, kontuan izan beharko duzu gaixotasun mentala, orain
datu egoera horiek. arte, ez dela ondo ulertu, arbuioa eta beldurra sorrarazi dituela eta hari buruzko
aurreiritzi ugari izan direla.
12. Profesionalen artean ere,
gaixotasun mentala ez da
behar bezala onartu, eta
aurreiritziak, desinforma­ Osasun mentaleko arazoak dituen pertsona gizarte-ingurunetik baztertu eta marjinatu
zioa, isiltasuna eta ideia dute, gaixotasun hori izateagatik. Oso zabalduta dago, oraindik ere, bere egoeraren
oker asko izan dira haren erruduna eta erantzulea delako ideia. Familiak lotsa sentitzen du, arazoa isilean gorde­
inguruan: gaixotasun sen- tzen eta ezkutatzen saiatzen da. Pertsona lan-ingurunetik baztertzen dute, eta gizarte-
daezina, arriskutsua, uste- inguruneak bizkar ematen dio.
kabekoa… Osasun mentalaren alorrean lan egiten duten profesional guztiek erronka handia dute:
Zure ustez, zer ondorio hain bidegabe tratatua izan den kolektibo horren irudia berriz humanizatzea. Gaixo­
izan ditu egoera horrek? tasun mentalaren estigma gizartean eraikitzen da, arrazoitzeko modu oker batetik
Deskribatu. abiatuta eta ideia hauetan oinarrituta:
• Itxuraren arabera epaitzen da.
• Estereotipoetan oinarritzen dira iritziak.
Jardun • Kolektibo bateko kide guztiak berdinak direla uste da.
• Desgaitasun intelektuala eta nahasmendu mentala nahasten dira.
13. Ikasgelan film hauek ikus­ • Egoera ezezagunek deserosotasuna edo beldurra eragiten dute.
tea proposatzen dizuegu:
• Gaixoa bere egoeraren erantzulea dela uste da.
Errealitatearen beste al-
dea (El reverso de la reali­ • Ez da jakiten zein den gaixotasun mentalaren errealitatea.
dad), Shine eta Elling. Na­ • Informazio faltsuak eta okerrak erabiltzen dira.
hasmendu mentala duten Estigmatizazioaren ondorioak, besteak beste, diskriminazio-mota hauek dira: enplegua
pertsonen zenbait egoera izatekoa (lan-munduan sartzeko aukera gutxien dituen kolektiboa da), etxebizitza duina
erakusten dituzte. Ikusi­ izatekoa (etxerik ez duten pertsonen ehuneko handia osatzen dute), gizarte-zerbitzuak,
ondoren, egin gai honi osasun-zerbitzuak, gizarte-harremanak eta abar izatekoak. Baina, beste ondorio batzuk
buruzko eztabaida bat: ere badakartza, hala nola tratu txarrak, erasoak eta isekak.
Zer-nolako laguntza eman
diezaieke arreta egiteko
teknikariak mendekotasun- Osasun mentaleko arazoak dituen pertsonak egoera hori barneratu egiten du eta
egoeran dauden pertsonei? lotsatu egiten da, zorigaiztoko sentitzen da, bere egoeraren erruduna dela.

170
Gaixotasuna eta mendekotasuna (II): nahasmendu mentala 8
L aburp ena

Gaixotasun mentala

• Kasu askotan, gaixotasun mentalak mendekotasuna eragiten du.


• Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari
buruzko Legeak ezartzen du nahasmendu mentala desgaitasunaren kausa bat izan daitekeela.

Ikuskerak: tradizionala/medikoa/biopsikosoziala

Nahasmendu mental nagusiak

Depresio-nahasmendua eta • Depresioaren sintomak: tristura-sentimendua, interesa galtzea,


nahasmendu bipolarra: errudun-ustea.
gogo-aldarteari erasaten diote. • Nahasmendu bipolarraren sintomak: neurriz kanpoko ideiak, nork bere
buruaz irudi fantasiatsua izatea, hiperaktibitatea, jokaera arriskutsuak…

Eskizofrenia: errealitatearen • 


Sintoma positiboak: Funtsezkoa da:
zentzua galtzea dakar. haluzinazioak, delirioak. • Detekzio goiztiarra.
• 
Sintoma negatiboak: norberaren • Medikazioa.
buruaren zainketa alde batera • Familiaren eta gizartearen
uztea, pasibotasuna, bakartzea. laguntza.

Antsietate-nahasmendua: beldurra, • Antsietate-nahasmendu orokortua. Teknikariak


segurtasunik eza edo estutasuna eragiten • Antsietate-krisia. pertsonaren jokabidea
dituen sentimendu lauso bat da, eta ez du • Trauma osteko estresa. interpretatu behar du,
eragozten arrazoitzeko gaitasuna, ezta • Nahasmendu obsesibo-konpultsiboa. eta zer kausa duen
errealitatearen pertzepzioa ere. • Fobiak. hauteman.

Dementzia: funtzio mental nagusiei Kausak: Garuneko endekapena (alzheimerra),


erasaten die. arazo zerebrobaskularrak, tumoreak…

Premia psikosozialak

Prebentzioa: osasun orokorrak osasun mentalari laguntzen dio.

Premiak:
• Profesionalen, familiaren, gizartearen laguntza.
• Baliabideak.

Suspertze-prozesua: suspertze pertsonalak eta inklusio-prozesuak batera joan behar dute.

Sentsibilizazioa: gaixotasun mentalaren estigma ezabatzearen beharra.

171
8 Gaixotasuna eta mendekotasuna (II): nahasmendu mentala

Berrikusket a-t est a


1. Ikuspegi medikoaren arabera, zer motatako arazoa da 9. Pertsona batek, krisi batean, bihotza gelditzen zaiola
nahasmendu mentala? uste duenean, zer motatako antsietatea du?
a) Psikologikoa. a) Antsietate-nahasmendu orokortua.
b) Soziala. b) Larritasun-krisia.
c) Organikoa. c) Nahasmendu obsesibo-konpultsiboa.
d) Aurreko erantzun guztiak. d) Aurreko erantzun bat ere ez da zuzena.
2. Nahasmendu mentala duten pertsonek izan ohi dute: 10. Pertsonak noiz galtzen du adimena?
a) Osasun-egoera hobea. a) Depresioa duenean.
b) Osasun-egoera okerragoa. b) Eskizofrenia duenean.
c) Osasun-egoera berdina. c) Antsietatea duenean.
d) Ez dago horri buruzko daturik.
d) Dementzia duenean.
3. Zer dimentsiotako ezaugarria da lanbidea?
11. Dementziaren eragilea:
a) Psikologikoa.
a) Tumoreak.
b) Biologikoa.
b) Alkohola.
c) Soziala.
c) Infekzioak.
d) Aurreko bat ere ez da zuzena.
d) Aurreko guztiak zuzenak dira.
4. Nahasmendu mentalak zeren alterazioa eragiten du?
12. Desgaitasuna duten pertsonek:
a) Pentsamenduarena.
a) Osasun mental hobea izaten dute.
b) Portaerarena.
c) Emozioena. b) Fobia soziala izaten dute.
d) Erantzun guztiak zuzenak dira. c) Aldartearen nahasmendu gehiago izaten dituzte.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
5. Prozesu kognitibo bat da:
a) Arreta. 13. Osasun mentalari erasaten dio:
b) Oroimena. a) Estresak.
c) Pentsamendua. b) Norberaren aurretiko joerak.
d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira. c) Bizi-ohiturek.
6. Pertsonak oso portaera aktiboa du: d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
a) Depresio-nahasmenduan. 14. Suspertze-prozesuaren ereduan beharrezkoa da:
b) Nahasmendu bipolarrean. a) Familiaren laguntza.
c) Eskizofrenian. b) Medikazioa hartzea.
d) Denak zuzenak dira. c) Profesionalen lana.
7. Zer dira sinesmen irrealak eta ilogikoak? d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
a) Delirioak. 15. Zertan oinarritzen da gaixotasun mentalaren estigma?
b) Haluzinazioak. a) Estatistiketan.
c) N
 eurriz kanpoko ideiak. b) Ikerketetan.
d) Aurreko erantzun bat ere ez da zuzena. c) Aurreiritzietan.
8. Espazio ezezagunei beldur izatea zer fobia-mota da? d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
a) Espezifikoa.
b) Soziala.
c) Agorafobia.
11d, 12c, 13d, 14d, 15c.
Erantzunak: 1c, 2b, 3c, 4d, 5d, 6b, 7a, 8c, 9b, 10d,
d) Aurreko erantzun bat ere ez da zuzena.

172
Gaixotasuna eta mendekotasuna (II): nahasmendu mentala 8
Ikasit akoa lant zen
Nahasmendu mentalaren kontzeptua aztertzen. Gaixotasun mentalek autonomia pertsonalean eta sozia-
lean duten eragina deskribatzen.
1. Unitate honetan, desgaitasuna duten pertsonek osasun
mentaleko arazoak izateko arrisku handiagoa dutela 5. Gaixotasun mentala diagnostikatuta duten zenbat per­
ikusi dugu, baita horretaz hausnartu ere. Osatu honako tsonak (ehunekotan) dute enplegua Espainian? Nola
taula hau: aurkitu duzu datu hori?
6. Idatzi, honen moduko taula batean, nola eman beharko
Desgaitasunaren Osasun mentalari luketen komunikabideek gaixotasun mentalari dagokion
kausa erasan diezaioketen egoerak
informazioa.
Oso adin handia Bakardadea

Fisikoa

Sentsoriala

Intelektuala

Gaixotasuna

2. Nahasmendu mentala definitu dugu. Orain osatu taula,


adibideak jarriz (lehenengoa emanda dago):

Prozesu 7. Pertsona asko gaixotasun mental bat duten pertsonen


Emozioen Jokabidearen
kognitiboen beldur dira. Hausnartu eta erantzun, lehenbizi, zein izan
alterazioa alterazioa
alterazioa daitezkeen egoera horren kausak, eta, bigarrenik, nola
Kontzentratzeko Plazera sentitzeko Eguneroko
eragotz daitezkeen.
gaitasuna gaitasuna errutinak egiteari
galtzen da. galtzen da. uzten zaio.
Kausak:

Gaixotasun mental ohikoenen ezaugarri nagusiak defini­


tzen.
3. Ireki http://www.1decada4.es webgunea, eta, hasie­ Nola eragotzi:
ran, osasun mentaleko arazoei buruzko epigrafe bat
ikusiko duzu. Irakur ezazu, eta alderatu unitate hone­
tan ikasi duzunarekin. Ba al dago informazio berri
interesgarririk? Zein?
4. Ikertu zure autonomia-erkidegoan zer elkarte aritzen
diren lanean aztertu dituzun osasun mentaleko arazoak
dituzten pertsonentzat. Aipatu nahasmendu bakoitzare­
kin lotutako elkarte bat.

173
8 Gaixotasuna eta mendekotasuna (II): nahasmendu mentala

A zken jarduera prak tikoa


1. Sartu www.fedeafes.org webgunean; ondoren, klik a) Oro har, zer iruditu zaizkizu? Zerk eman dizu aten­
egin osasun mentalari buruzko epigrafean. Aztertu hor tzioa?
ageri diren atalak, eta egin bakoitzari buruzko labur- b) Zer programa-mota egiten dituzte?
pen txiki bat.
c) Zer okupazio-lantegi egiten dituzte?
2. Osatu taula hau, bi nahasmendu horien sintomak ida- d) Zure ustez, nahikoak al dira egungo baliabideak?
tziz (sintoma bana ematen dizugu):
5. Gizartean, zenbaitetan, jarrera eta jokaera negatiboak
izaten dira gaixotasun mentala duten pertsonekin. Jarri
Depresioa Eskizofrenia horiei buruzko adibide batzuk.

Tristura Delirioak
Jarrerak Jokaerak

6. Sartu Google irudiak bilatzailean eta tekleatu demen-


tzia hitza. Azaltzen diren irudiek, zure ustez, errealitatea
adierazten dute?
3. Azaldu ahalik eta laburren osasun mentaleko arazo Taldeka, irudiak sailkatuko ditugu taula honetan:
hauek:

Sailkapena Adibidea
Antsietate-
nahasmendu
orokortua
Bat dator errealitatearekin

Antsietate-
krisia
Ikuspegi medikoari dagokio

Trauma osteko
estresa
Estereotipoetan oinarritzen da
Nahasmendu
obsesibo-
konpultsiboa
Beste batzuk

Fobia

7. Bilatu Interneten zure autonomia-erkidegoan zer


baliabide dauden gaixotasun mentala duten pertso-
4. Sartu www.feafes.com webgunean; ondoren, sartu nak lan-munduan txertatzeko. Egin eskema bat, aurkitu
dokumentazioari buruzko atalean, eta, gero, aukeratu duzun informazioa laburtzeko.
ikus-entzunezko materialaren atala. Bi film labur iku- (Adibidez, idatzi bilatzailean: Euskadi lan-munduan
siko ditugu: Nueva luz eta En otra realidad. txertatu gaixotasun mentala.)

174

You might also like