Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

Izen-abizenak: Peio Pereira Data: 2023.10.

30
DNI: 79401589T

ZUZENBIDE ZIBILA II

KASU PRAKTIKOAK

1. KASUA

Garikoitzek garaje plaza bat alokatu zion duela 5 hilabete Idoiari. Egun batean Josebak
Garikoitzen baimenik gabe, plaza horretan aparkatzen du.

AZTERTU:

A. Aztertu eta azaldu kasuan agertzen diren edukitzaile motak, edukitzaile nor den
adierazi eta batak edo besteak, edo biek, ze akzio dituzten bere burua
defendatzeko.

Gauza baten edukitza duenak (kasu honetan Idoia), nahiz eta gauzarekiko
eskubidearen titularra ez izan (Garikoitz da), hirugarren baten erasoaren aurrean
(Joseba) ordenamendu juridikoaren babesa jasoko du, gauzarekiko duen izatezko
ahalmen horrek isladatzen duen itxuragatik. Ez du jabea edo titularra dela frogatu
behar izango babes hori jasotzeko. Nahikoa da edukitzailea dela adieraztea
ordenamenduaren babesa izateko, alegia.
Idoiak edukitza akzioak izango ditu eskura, beraz, erasotzailearen aurrean bere
edukitza defendatzeko, mantentzeko edo berreskuratzeko, nahiz eta bera
eskubidearen titularra ez izan. Edukitza bera babesten da.
Jabe gisa edukitzen duenak beste guztien aurrean jabearen itxura azaltzen du, besteek
itxura horretan konfiantza izan dezaten aproposa den portaera erakutsiz.

Edukitzaren babesaren inguruan, KZ 446. artikuluak jasotzen du printzipio orokorra:


“Todo poseedor tiene derecho a ser respetado en su posesión; y, si fuere inquietado en
ella, deberá ser amparado o restituido en dicha posesión por los medios que las leyes
de procedimiento establecen.”
1881eko Prozedura Zibilaren Legeak bi baliabide prozesal arautzen zituen edukitza
babesteko: baina bertako batek balio digu bakarrik, edukitza berreskuratzeko
interdiktua.
Egun, 2000eko Prozedura Zibilaren Legeak interdiktu horiek deseman ditu eta 250.1.4.
artikuluan arautzen ditu edukitza akzioak bideratzeko prozedura.
Edukitza akzioak tarteratzeko legitimazio aktiboa oso zabala da. KZ 446. artikuluak
edukitzaile orori eskaintzen dio bere edukitza judizialki babesteko eskubidea eta,
ondorioz, zilegitasun prozesala.

You might also like