Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 5

Geometria eta forma

Eskatzen den lanaren azalpena:

Ikasleak 3 pertsonako taldeetan, ondoren agertzen diren puntuak jorratu beharko dituzte,
horretarako baliabide informatikoak erabili ahalko dituzte. Azkenik lan hori beste
ikaskideen aurrean aurkeztu beharko dute, horretarako ordenagailua eta kañoia erabili
ahal izango dute edo/eta beste ikaskideei paperean zerbait entregatzea nahi izan ezkero
ere ez da arazorik egongo.
Garbitasuna, ordena eta hizkuntza baloratuko dira, baina batez ere aurkezpen eta lan
originaltasuna baloratuko dira.

Lanaren aurkezpenak -ean izango dira.

TALDEAK:

IKASLEA TALDEA

1
Geometria eta forma

Lanaren edukiak:

 Geometria naturan ingurunean eta artean.

 Marrazketa teknikoaren garapen historikoa.

 Erlazio geometriko garrantzitsuak aztertzea, adibidez, arte-lanetako simetriak eta


proportzioak (urrezko sekzioa, …), diseinuko produktuak eta naturako
elementuak.

 Errealitateari edo imajinatutako formei buruzko apunteak, bozetoak eta oharrak.

Lan hau derrigorrezkoa izango da entregatzea eta aurkeztea.

Balorazioa: Irakaslearen ebaluazioa %70, koebaluazioa taldekideen artean, %20 eta


beste ikasleen ebaluazioa %10 (aurkezpena egin eta gero). Kalifikazioa edo lanaren
balioa, 5 lamina bestekoa izango da.

Hala eta guztiz ere irakasleak koebaluazioan edo/eta beste ikaskideen arteko
ebaluazioan, nota altuegia/baxuegia jarri dutela uste baldin badu edo/eta nahita jarrita
dagoela, irakaslearen balorazioa hartuko da soilik kontutan.

Lan honen bitartez, lortu nahi diren helburuak:

1. Era arduratsu eta autonomoan jokatzea, baimentzen diren heldutasun pertsonal


eta soziala sendotuz eta bere pentsamendu kritikoa garatuz. Gatazka pertsonal,
familiarteko eta sozialak aurreikustea eta era baketsuan ebaztea.

2. Irakurketa ohiturak, ikerketa eta diziplina, ikaskuntzarako ustiapen


eraginkorrerako beharrezko baldintza bezala, eta garapen personal bezala,
finkatzea.

3. Baliabide informatiko-teknologikoak egokitausnez eta erantzukizunarekin


erabiltzea.

4. Mundu garaikidearen errealitateak ezagutzea, bere aurrekari historikoak eta bere


bilakaeraren faktore nagusiak kritikoki balioestea. Era solidarioan garapenean
eta bere ingurune sozialaren hobekuntzan parte hartzea.

5. Espiritu ekintzailea, sortzailea, malgutasuna, iniziatiba finkatzea, norbanakoaren


konfiantzarekin, talde lanarekin eta pentsamendu kritikoarekin.

6. Sentikortasun artistiko eta literarioa garatzea, baita ere irizpide estetikoa,


heziketa-iturri bezela eta aberaste kulturala garatzea.

2
Geometria eta forma
ABIAPUNTUA:

Unitatearen ikuspegia: Unitate honetan ikasleek marrazketa geometrikoaren jatorriak


ezagutuko dituzte. Marrazketa teknikoaren bilakaera historikoa ulertuko dute, Egiptoko
marrazketa teknikotik, XXI mendera arte eta beraien artean dauden loturak ezarriko
dituzte, pentsamendu matematikoa, estetikoa eta diseinuaren arteko erlazioak. Horrez
gain, ikasleak, marrazketa teknikoak gaur egungo gizartean daukan garrantziaz ohartuko
dira eta geometriak eta representazio sistemek dauzkaten aplikazioez ohartuko dira,
oraindik sortu gabe dagoen pieza baten bistak adierazteko gai izanik.

Ikasleek dakitena: Batxilergoko ikasleek, geometriaren oinarri batzuk dituzte,


oinarrizko arazo geometrikoak ezabatzen dituzte. Honez gain, espazioko zerbait plano
baten irudikatzeko gai dira, baita ere, artean aurkitzen den geometria identifikatzeko ere.

Sor daitezkeen zailtasunak: Geometriari eta marrazketa teknikoari zerbait eman zioten
pertsonaien izen eta datak buruz ikasteko (era kronologikoan kokatuz) zailtasunak ager
daitezke. Artea - natura eta marrazketa teknikoa nola lotu daitekeen.

Adibide gisa:

3
Geometria eta forma

4
Geometria eta forma

You might also like