Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

GABONEI BURUZKO IDAZLANA

Laster gabonak izango dira, eta kontatu nahi dut, hain gustuko ditudalako.

Nire iritziz, Gabonak urteko garairik onenetakoa da: Senide guztiekin elkartzen
zarelako,adibidez, ni urteko aldi bakarra da, non nire osabak eta izebak ikusten
ditudan. Aitaren aldetik, Normalean denok elkartzen gara txokoren batean eta
elkarrekin afaltzen dugu, hori nire aitaren aldetik. Amaren aldetik, amamaren etxera
joaten gara, gutxiago baikara, eta urtezahar gaua ospatzera joaten gara, nire
aititearen urtebetetzea baita. Belarrietatik tira egiten diogu, baina hori gero eta
zailagoa da. Dagoeneko 86 ditu!

Oso gauza gozoak prestatzen dituzte bi amamak (olagarroa patatekin, otarrainxkak,


patea, arrautza beteak...).Beren etxetara joaten garen bakoitzean denak beteta
ateratzen gara, gutxienez 30entzako janaria egiten baitute.

Opariak ere oso ondo daude. Lehen, jugeteak eskatzen nituen, legoak,
playmobilak... Orain, berriz, jolas edo arropa pixka bat, uste dudalako gehiago
erabiliko dudala. Amama batek 100 euro ematen dizkit. Besteak ere dirua ematen
dit, baina ez hainbeste. Beti esaten diet ezer ez emateko, janariarekin beharrezkoa
dela, baina oso burugogorrak dira eta beti ematen didate. Nik ez dut diru hori behar,
baina tira, gurasoek bankuan sartzen didate. Aurten arropa eskatuko dut.

Baina gauza txarrak ere ditu adibidez, azterketa bat jar diezazukete Gabonen
ondoren, eta Gabonetan horretan pentsatzen aritzea. Edo gustatzen ez zaizun liburu
bat bidal diezazukete Gabonetan irakurtzeko. Horregatik, agian udako oporrak apur
bat gehiago nahiago ditut, luzeagoak baitira eta ez baitizute inoiz betebeharrik
agintzen. Egia da, oro har, nahiago dudala hotza; izan ere, beroa egiten badu eta
kamiseta jantzita baduzu, ezin duzu arropa gehiago erantzi, baina neguan arropa
gehiago jantzi dezakezu beti. Nahiago dut opor-egun gehiago izatea tenperatura
hobeagoa izatea baino.

Beraz, Gabonak oso onak dira, zure maiteekin zaudelako eta opariak daudelako.
Baina nahiago dut uda baino pixka bat gehiago, jai egun gehiago baitaude. Hori bai,
gero kirol asko egin behar duzu Gabonetan jan duzun janari guztia jaisteko.

Unai

You might also like