Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

AXULAR SANTURTZI BHI

LOTURA KIMIKOA

⮚ LOTURA IONIKOA

1- Idatzi bikote hauek elkartzean lortutako konposatuaren formula enpirikoa:

a) Cs (Z=55) eta S (Z=16)


b) Ca (Z=20) eta N (Z=7)
c) K (Z=19) eta O (Z=8)
d) Rb+ eta PO43-

2- Potasio kloruro eta potasio ioduro konposatuek sare-energia hauek dituzte, hurrenez
hurren: -699 eta –632 kJ mol-1.Azaldu zergatia.

3- MgCl2 eta MgO konposatuen sare-energiak -2527 eta -3890 kJ/mol dira, hurrenez
hurren. Azaldu zergatik duen magnesio oxidoak sare-energia negatiboagoa.

4- Esan eta arrazoitu bikote bakoitzeko zer konposatu duen sare-energia negatiboena:
a) Sodio bromuroa eta zesio ioduroa.
b) Sodio ioduroa eta sodio oxidoa.

5- Elementu kimiko hauek emanda:

X(Z = 11) ; Y(Z = 16) ; Z(Z = 12) ; U(Z = 35); V(Z = 7)

Erantzun galdera hauei, arrazoiak emanez:

a) Adierazi elementu horien konfigurazio elektronikoa eta eratuko dituzten ioiak


b) Elementu kimiko hauek lotzen badira eratuko duten konposatu ionikoaren
formula idatzi

● X eta Y ● Z eta Y
● X eta U ● Z eta U
● X eta V ● Z eta V

c) Konposatu ioiniko hauen artean zein izango da egonkorrena? Sare energian oinarritu
erantzuna arrazoitzeko.

● X2Y eta XU
● XU eta ZU.
AXULAR SANTURTZI BHI

⮚ LOTURA KOBALENTE

1- Ondorioztatu molekula hauen Lewis-en egiturak eta geometria:

H2O; NH3; BeCl2; BCl3; SCl2; CO2; H2S; I2; AsH3; SO2; SO3; CH4; HClO; H2CO3 ;SeCl2
; H2O2 ; H2SO3; HClO3

2- Esan molekula hauetako zeintzuk duten lotura guztiak bakunak, zein bikoitza eta
zein hirukoitza.
F2, CS2, C2H4 (etenoa), C2H6 (etinoa), H2S, CCl4, PH3.

3- Ondorioztatu ioi hauen Lewis-en egiturak:

H3O+; NH4+

4- Balentzia-mailako elektroi bikoteen aldarapen-metodoan (BMEBA) oinarrituta,


ondorioztatu hurrengo molekulen geometriak:
Br2, CH4 , HI, BeCl2, BF3, CS2 eta HCN

5- Polorizatuta al daude N2 eta HF molekulak? Eta CS2 eta CCl4 molekulak? Arrazoitu
erantzuna.

6- Hurrengo taulan molekula diatomiko hauen irakite tenperaturak(Tiº) eta agregazio


egoerak bildu dira baldintza estandarretan;

MOLEKULA Tiº/ºC AGREGAZIO


EGOERAK
Cl2 -34 Gas
Br2 59 Likido
I2 184 Solido
Azaldu taulako datuak indar intermolekularretan oinarrituz. Gauza bera egin honako
molekulekin

MOLEKULA Tiº/ºC AGREGAZIO


EGOERAK
H2O 100 Likido
H2S -59,6 Gas
H2Se -42 Gas
H2Te -1,8 Gas

7- Esan zein indar intermolekular gainditu behar den:

a) Izotza urtzeko
b) Bromo molekularra irakinarazteko
c) Iodo solidoa disolbatzeko
d) F2 molekulak atomotan disoziatzeko
e) Sodio kloruroa urtzeko
AXULAR SANTURTZI BHI

f) Amoniako likidoa irakinarazteko

8- Arrazoitu bikote bakoitzeko zer substantzia duen irakite-puntu altuena. Indar


intermolekularretan oinarritu azalpenak emateko:

a) CO2 edo CS2;


b) CS2 edo CCl4
c) NH3 edo PH3;
d) H2O edo H2S
e) H2 edo O2

9- Demagun (X) 15 eta (Y) 17 zenbaki atomikoko elementuak ditugula.

a) Idatzi haien konfigurazio elektronikoak,eta kokatu taula periodikoan.


b) Zer ioi osatuko dituzte? Arrazoitu.
c) Azaldu zer lotura mota eratuko duten beren artean (ionikoa, kobalentea, metalikoa),
eta marraztu bi elementu horiek osatutako konposatu baten Lewis-en egitura eta
adierazi bikote ez lotzaileak.
d) Konposatuaren polaritatea arrazoitu. Horretarako bere geometrian oinarritu eta
adierazi zein geometria mota duen.

⮚ SUBSTANTZIEN PROPIETATEAK

1- Azaldu nolakoak diren substanzti hauek beheko ezaugarriei dagokionez: HCl;


Na2SO4; SiC (silizio karburoa) eta CO2

a) Substantzia eta lotura mota


b) Agregazio-egoera
c) Disolbagarritasuna uretan
d) Eroankortasun elektrikoa

Ordena itzazu fusio-puntu gorakorraren arabera

2- Substantzia hauek urtzen ditugu: Sodio ioduroa, diamantea, eta kloroa

a)Adierazi bakoitzak daukan lotura mota. Arrazoitu erantzuna.


b) Korrontea eroaten duen konposaturen bat dago?.
c) Zeintzuk dira disolbagarriak uretan?
d) Kaltzio ioduroa eta sodio ioduroaren artean, zein konposatu dauka fusio temperatura
altuena? Arrazoitu erantzuna.

Na:23, Cl:17, Ca:20 C:12, I:53


AXULAR SANTURTZI BHI

You might also like