Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

FILOSOFIAREN HISTORIA. BATX. 2.

23-24 IKASTURTEKO USEKO PROGRAMAZIOA.(LOMLOEri egokitua)

(Ohartarazpen formala:
Testuinguru historiko-filosofikoak egilearen pentsamendua ulertzen laguntzen duten
problematika, filosofo eta oinarrizko gertaera historikoei egiten die erreferentzia. Hori horrela
da honako autore hauetan: Platon, Aristoteles, Tomas Akinokoa, Descartes, Kant, Simone
de Beauvoir eta Hannah Arendt.
Marxen eta Nietzscheren kasuan, testuinguruaren ordez egile horien oihartzunak XX.
mendean izan zuen planteamendu teoriko batzuk aipagai hartzea erabaki da, haien
herentzia filosofikoa.
Aldaketa horiek azterketaren formatua eta, aldi berean, LOMLOEren edukiak
errespetatu ahal izateko egin dira. Ikasleek galdera, gehienez ere, orrialde batean edo bitan
gehienez labur garatzeko aukera izan beharko lukete.
Filosofoen gaiei dagokienez, ikasleek gaia hiru orrialdetan garatzeko aukera izan
beharko dute. Zenbait autoren kasuan, Platonek, Aristotelesek, Kantek eta Marxen kasuan
hain zuzen ere, aurreko programazioan genituen bi gaiak mantendu ditugu, LOMLOEren
oinarrizko jakintzekin bat datozelako. Gainerako filosofoen kasuan, erabaki dugun gaia
garatu beharko da, lege berriaren oinarrizko jakintzak horiekin hobeki uztartzen direlako.)

PROGRAMAZIOA EGITURATZEN DUTEN EGILEEN INDIZEA.

PLATON:
● Testuinguru historiko-filosofikoa:
○ Errealitatearen problema presokratikoetan.
○ Filosofia eta herritartasuna Greziako Ilustrazioan: sofistak eta Sokrates.
Aspasia Miletokoa eta emakumearen rola Greziako kulturan eta filosofian.
● Errealitatearen teoria.
○ Ideia eta natura: ezagutza eta errealitatea Platonen lanetan.
● Filosofia praktikoa:
○ Antropologia filosofia klasikoan: Sokrates eta baietzaren ezagutza;
psikea Platonen lanetan.
○ Eztabaida etikoa: intelektualismo sokratiko-platonikoa; bertuteen teoria
Platonen lanetan.
○ Eztabaida politikoa: Platonen proposamena ordena sozialik onenaren
inguruan.

ARISTOTELES.

● Testuinguru historiko-filosofikoa.sófico:
○ Errealitatearen problema presokratikoetan.
○ Filosofia eta herritartasuna Greziako Ilustrazioan: sofistak eta Sokrates.
Aspasia Miletokoa eta emakumearen rola Greziako kulturan eta filosofian.
● Errealitatearen teoria:
○ Ideia eta natura: ezagutza eta errealitatea Aristotelesen lanetan.
● Filosofia praktikoa:
○ Antropologia filosofia klasikoan: Sokrates eta norberaren ezagutza; psikea
Aristotelesen lanetan.
○Eztabaida etikoa: bertuteen teoria Aristotelesen lanetan; eudemoniaren
kontzeptua.
○ Eztabaida politikoa: Aristotelesen proposamenak ordena sozialik onenaren
inguruan.
TOMAS AKINOKOA.
● Testuinguru historiko-filosofikoa.
○ Erdi Aroko filosofiaren oinarrizko etapak, metodoak eta alderdiak.
Agustin Hiponakoa, Tomas Akinokoa eta Gilen Ockhamekoa. Hildegard
von Bingen-en nortasun polifazetikoa. Filosofia arabiarra eta judua.
● Filosofia greziarra Erdi Aroko teologiaren bidez bereganatzea: Fedearen
eta arrazoiaren arteko harremanaren problema.

DESCARTES
● Testuinguru historiko-filosofikoa.
○ Arrazionalismoa eta enpirismoa: René Descartes eta David Humeren
ezagutzaren teoria..
● Eztabaida metafisiko modernoa.
○ Substantzien teoria kartesiarra.

KANT
● Testuinguru historiko-filosofikoa.
○ Ilustrazioko proiektua: arrazoiaren potentzia eta mugak. Gizakiaren
eskubideak. Lehenengo olatu feminista: Mary Wollstonecraft eta Olympe
de Gouges..
● Immanuel Kanten filosofia kritikoa eta metafisikaren problema jakintza
gisa.
● Zoriontasunaren etikak eta betebeharraren etika: Kanten etika.

MARX

● Karl Marxen herentzia: Ilustrazioaren dialektika Frankfurten Eskolan.


● Kapitalismoaren kritika: Karl Marxen pentsamendu iraultzailea:
○ Alienazioaren teoria.
○ Materialismo historikoa.

NIETZSCHE.

● Nietzscheren herentzia. Bizi-arrazoia: José Ortega y Gasset, eta


posmodernitatea..
● Mendebaldeko tradizioaren dekonstrukzioa Friedrich Nietzsche-rengan:.
○ Mendebaldeko kulturaren kritika.
HANNAH ARENDT

● Testuinguru historiko-filosofikoa.
○ Existentzialismoa: Martin Heidegger
● Totalitarismoaren analisia: Hannah Arendt.

SIMON DE BEAUVOIR

● Testuinguru historiko-filosofikoa.
○ Existentzialismoa: Jean Paul Sartre.
● Feminismoaren garapen garaikidea: Simone de Beauvoir. Judith Butler.

You might also like