Telebista Aurren Ordu Txikiak Arte

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

Aspaldiko urte hauetan mila bider entzun nuen Euskal Herrian beste Eurpako Herrtialdeekin

alderatuta ordutegiak nahiko desberdinak zirela. Hala ere, hona etorri arte ez nintzen
konturatu hori horrela zela. Jada ohituta baldin banago ere, ordutegi aldaketa honek eragin
zuzena du telebista-saioen ordutegietan.

Euskal Herrian, telebista-saioak Europan baino beranduago ematen dira, audientzia gehien
dituzten denbora tarteak gaueko 22.00etatik 24.00etara direlako. Europan aldiz, audientzia
handieneko orduak 20.00etatik 22.00ak arte dira. Zerk eragin dezake honek?
Nire aburuz, audientzia ordu desberdinak izarea haibat arrazoiengatik izan daiteke:

Alde batetik, garbi dago Euskal Herriak, Europako beste herrialdeekin alderatuta,
prekarietate tasa handiago bat duela. Honek audientzia orduetan modu zuzenean eragin
dezake, azkenean gure lan-orduak beranduago bukatzen direlako eta gure atsedenaldia
beraz, beranduago ematen da.

Honek ere erlazio zuzena du. gure bizimoduarekin. Euskal Herrian kaleetan harremanak
egitea oso ohikoa da, poteatzera joaten garenean gure lagunekin harremanak eigteko tartea
dugulako hor. Hemen ez bezala, Europako beste herrialde batzuetan ez dira poteatzera
joaten edota ez dute kalean hain beste biitza egiten. Baliteke eguzki-ordu gutxiago
dituzrelako izatea edota hotz gehiago egiten duelako herrialde horietan.

Baina, benetan telebista-kateen ordutegiak aldatu ditzakegu? Azkenean, alderaketak beti


bezala ez dira onak, ordutegi horiek izateko hainbat ezaugarri daudelako atzean eta
ezaugarir horiek gure bizimoduaren parte dira eta gure identitatearena ere.

Askotan egitren dituzte halako konparaketa ziztrinak, non denak berdinak izatea dute
helburu. Agintarientzat askoz errazagoa da Europa osoan ordutegi berdinak izatea
jendearekiko kontol handiago bat izateko eta Eurropar guztiok “Komunitate” handi bat garen
diskurtsoa bota ahal izateko. Oso kaltegarria da hori, ezin ditzakegu herri bakoitzaren
tradizio zein ohiturak ahaztu eta hauek mantendu behar dira.

Baliteke ordutegi hauek gure atsedenean eragina izatea eta baliteke gero lanera
nekatuagoak joatea edo hain produktiboak ez izatea. Edozein modutan ere, pozik bizi garen
heinean eta poteatzera joaten garen heinean, hala izan dadila!

You might also like