Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

-

IZARRAK ON-LINE:

Orain dela urte batzuk, oso ohituta geunden “izarrak” batez ere, zinematik edo
famatu-familia batetik zetozenak ikusteaz. Gaur egun, aldiz, fenomeno hori zerbait aldatu
da, influencerrak edo youtuberrak bezalako izar berriak ditugulako. Hauek, sare sozialetatik
sortzen diren izar berriak dira, batez ere “influencerrak” tiktok edo instagram bezalako
plataformetatik ateratzen diren izarrak izanez eta “youtuberrak” berriz, youtuben famatuak
bilakatzen diren pertsonak izanez.

Dakigunez, famatu berri hauek gure gizartean sakonki sartu dira, batez ere gazteon eta
umeen artean eragin handia izanez. Sare sozialetatik sortu diren izar berri hauek, batez ere
publizitatearen eta entretenimenduaren nondik norakoak guztiz eraldatu dituzte. Badirudi,
telebistetan, egunkarietan edota irratietan ematen den publiziztatea bigarren plano batera
pasa dela, sare sozialetatik heltzen zaigun publizitatea askoz eraginkorragoa delako.
Modu honetan, kontuan izan behar dugu teknologia berriek gure bizimodua eraldatu dutela
eta gaur egungo gizartean, sare sozialak informazio eta entretenimendu iturri nagusi bilakatu
direla. Batez ere tiktok edo instagram bezalako plataformak izan dira pisu gehien hartu
dituzten aplikazioak eta modu berean, influencer gehienak plataforma horietatik jakitera
eman dira.

Hainbat ezaugarrik eragina izan dute influencerrak jarraitzaile asko izatean. Nire ustez,
batez ere erabateko garrantzia izan du izar hauek gurekiko izan duten gertutasunak. Bizitza
normal bat izatetik, bat batean ez dakit zenbat jarraitzaile izaterako jauziak, sare sozialetatik
dirutza egitea “erraza” dela pentsatzera bultzatu gaitu. Hala ere, nahiz eta erraza dela
pentsatu, oso zaila da influencer bilakatzea. Askotan futbolari profesionala izatearekin
alderatu izan dut, azken finean gauza berdina delako. Zenbat pertsona egon daitezke
egunero tiktokera bidioak igotzen dituztenak? Milaka, baina influencer bakarrik 4 bihurtzen
dira.

Bestalde, bizi garen gizarte kontsumista hau kontuan izanda, garbi dago influencerren
diru-iturri nagusia publizitatea dela. Hau da, marketing kanpainen bitartez, jarraitzaileengan
eragina dutela aprobetxatuz produktuak saltzen dituzte, enpresa handien onurarako.

Horretaz gain, gauza guztiekin gertatzen den bezala, abantailak eta desabantailak dituzte
fenomeno berri hauek: Alde batetik, esango nuke oso kaltegarria dela sare sozialetara
igotzen denarekiko kontrolik ez egotea. Adibidez, haurrek tiktok bezalako plataformak ezin
dituzte erabili, hala ere, askotan ikusten ditugu horien bideoak dantzak egiten, plataformak
horren gaineko kontrol handiago bat izango balu, gauza hauek ez genituzke ikusiko Nahiz
eta influencer gehienek sare sozialetara entretenimenduzko bidoak igo, badaude asko
benetan oso mezu kaltegarriak zabaltzen dituztenak. Bulimia bezalako gaixotasunak
sortarazi dezaketen mezuetatik, desinformazioa edo ebakuntza estetikoetara bultzatzen
gaituzten mezuetara. Horrek gure gorputzarekiko gorrotoa eta segurtasun falta sortu
dezake. Hala ere, gauza onak ere izan ditzazke, plataforma hauek ondo erabiltzekotan,
gauza asko ikasi ditzakegu, gure bizitzako edozein arloren inguruko informazioa eskuratuz.
Aurreko guztia laburbilduz, zera esan daiteke: Gaur egungo influencerrak famatu berriak dira
eta tiktok edo instagram bezalako plataformei esker dira ezagunak. Publizitatea da haien
diru-iturri nagusia, gizarte kontsumista batean bizi garelako. Honek, sare sozialak ondo
erabili ezean oso kaltegarriak bihurtu ditzakete. Beraz, ondo aukeratu behar dugu nortzuk
diren jarraitu nahi ditugun influencerrak.

You might also like