Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 30

Ekosistema ugari,

biosferaren opari

3 DBH Biologia-Geologia
3. EBALUAKETA: helburu didaktikoak
LURRAREN OSAGAIAK
Hidrosfera Atmosfera
Lurreko ur guztiak osatzen duen Lurra inguratzen duen geruza
geruza, bai lurrazaleko urak (ibaiak, gaseosoa. Kanpoko osagaia da.
ozeanoak, glaziarrak, etab.), bai Nagusiki nitrogenoz eta oxigenoz
atmoferakoak (hodeiak eta ur- dago osatuta, eta gas horiek
lurruna). funtsezkoak dira izaki bizidun
askorentzat.

Biosfera Geosfera
Lurrean bizi diren izaki bizidun Planetaren ia masa osoa hartzen
guztien multzoa. Izaki bizidunek duen zati harritsua. Haren gainean
beren artean eta bizi diren daude gainerako osagai guztiak, eta
ingurumenarekin duten elkarreraginak bertatik datoz izaki bizidunek
eragin handia du Lurreko gainerako edaten duten uretan disolbatutako
osagaietan. gatz mineralak.
Zer da biosfera?

Planetan dauden ekosistema guztien


multzoa, hots, bizidun guztiak eta horien
bizilekua. Beraz, lurraren zati bat da,
baina baita hidrosferarena eta
atmosferarena ere, eta bertan aurkitzen
dira planetako bizidunak, beren
dibertsitate guztiarekin (biodibertsitatea).
Biosferaren biodibertsitatea
Landareak bizi daitezkeen altuerarik handiena 6.200 m ingurukoa da.

Shukule II (India) 6150 m.


Biosferaren biodibertsitatea
Animaliak, berriz, 6.700 m-ra iristen dira. Hortik gora izaki bizidunek ezin dute
bizirik iraun, elikagairik ez dagoelako eta oxigenoaren kontzentrazioa txikitu
egiten delako airean.

Tibeteko Yaka
Biosferaren biodibertsitatea

Anser indicus

Andeetako kondorra.
Biosferaren biodibertsitatea
Biosferak berezkoak dituen ezaugarriei esker, bizi daitezke bizidunak bertan:

• Eguzkitik datorren energia zuzenean jasotzen da biosferan.


• Lurreko eremu horretan materiaren
oinarrizko hiru egoerak (solidoa, likidoa
eta gasa) aldi berean agertzen dira.

• Ur likido asko dago biosferan.


Biosferaren biodibertsitatea

Biosfera osatzen duten elementu


guztien arteko elkarreraginak eta
oreka mantentzea oso garrantzitsua
da, izan ere, leku edota eremu
batean gertatzen diren desorekek
biosfera osoari eragin baitiezaiokete.
ATMOSFERA
Lurra inguratzen duen gasezko geruza. Geruza hori airez osaturik
dago eta ezinbestekoa da landare eta animalien bizitzarako.

Arnasten dugun oxigenoa dugu


bertan, eta, aldi berean,
erradiazio arriskutsutik babesten
gaitu. Atmosferak, gainera, eutsi
egiten dio Lurraren beraren bero
naturalari.
ATMOSFERA
Lurreko atmosfera orain dela 4.500 milioi urte sortu zela pentsatzen
da, eta, geosfera, hidrosfera eta izaki bizidunen interakzioen ondorioz
etengabe ari da eboluzionatzen.
ATMOSFERA
Atmosferaren geruzak

Atmosfera geruzatan banatuta


azaltzen da, eta altitudearen
arabera aldatzen dira horien
ezaugarriak.
Atmosferaren geruzak

Troposferak 8 eta 14 kilometro ditu,


Lurrean dagoen lekuaren arabera. Ipar
eta Hego poloetan meheagoa da. Geruza
horrek arnasten dugun airea eta hodeiak
ditu. Airea lodiagoa da geruza horretan
beste geruza batzuetan baino. Arnastu
dezakegun aire dago bertan.
Tenperatura
Troposferaren tenperatura maximoa da
behealdean, batez beste 15 °C inguruan,
eta hortik aurrera, altuerarekin jaisten
hasten da, gradiente termiko bertikal
(GTV) baten arabera; gradiente horrek
6,5 °C egiten du behera, altueran
igotzen den km bakoitzeko (tenperatura
0,65 °C jaisten da 100 m-ko altueran),
eta -60 °C-ra iristen da.
Atmosferaren geruzak

Estratosfera oso eremu lasaia da. Ez


dago ekaitzik ez zurrunbilorik airea
nahasteko; horregatik, airea hotz
eta astun dago, behealdean, eta
aire beroa eta arina goiko aldean.
Bertan ozonoa dago. Ozonoak
eguzki-erradiazioen iragazki gisa
jarduten du.
Tenperatura

Estratosfera 50 km-ko altuerara iristen da.


Haren tenperatura –50 ºC eta +70 ºC
artekoa da ozono-geruzaren inguruko
eremuan, Eguzkiaren erradiazio ultramorea
xurgatzen baitu.
Atmosferaren geruzak

Mesosferak 35 kilometroko lodiera du.


Aireak mehea izaten jarraitzen duenez, ez
ginateke gai izango mesosferan arnasa
hartzeko. Ikusten ditugun izar-uxoak
bertan dute jatorria.
Tenperatura

Mesosferaren tenperatura pixkanaka


jeisten da –70 ºC-raino.
Atmosferaren geruzak

Termosferan, erradiazio ultramoreak, baina


batez ere gamma eta X izpiek aireko
atomoak ionizatzea eragiten dute.
Bertan desintegratu egiten dira meteorito
gehienak, airearekiko marruskaduraren
ondorioz. Kanpoko espaziotik iristen diren
partikulen arteko talka gertatzen da eta
aurora borealak eta australak sortzen
dituzten.
Tenperatura

Geruza horretako tenperatura 1000 ºC


baino handiagoa izan daiteke baina ez
genuke nabarituko ez baitago nahikoa
gas beroa transferitzeko.
Atmosferaren geruzak

Exosfera atmosferaren kanpoko geruza


da, termosferaren gainetik dago eta
gutxi gorabehera 650 km-ko altuera
eta 9.000 edo 10.000 km-ko altuera
du. Goiko muga ez dago ondo
definituta non sateliteak irudiak
hartzen dituzten.
Dentsitatea
Atmosfera geruza lodia da, 10.000 km
baititu. Grabitateari esker, airea Lurraren
azalean pilatzen da, hots, atmosferaren
masaren %80 aurreneko 12 km-ko
tartean kontzentratzen da. Beraz,
grabitatearen eraginez, altueraren
arabera gutxitu egiten da atmosferaren
dentsitatea.
Presio atmosferikoa

Gasek gorputz batean eragiten duten


presioa partikulen talkekin eta
dentsitatearekin erlazionaturik dago.
Airearen dentsitatea gutxitzen bada,
partikulen talkak gutxitzen dira, eta, era
berean, presioa. Beraz, presio atmosferiko
handiena lurrazalean dago, airearen
dentsitatea altuena bertan baita.
Atmosfera eta energia

Eguzkiak argi-energia asko erradiatzen


du. Lurrak heldutako erradiazioaren zati
bat xurgatu egiten du, eta atmosfera,
litosfera eta hidrosfera berotu egiten
ditu; ekuatore inguruko eremuak
gehiago berotzen dira, erradiazioa
altuagoa baita ipar eta hego aldeetako
poloetan baino.
Atmosfera eta bizia
Izpien parte bat igorri egiten da izpi infragorri
moduan. Prozesu horretan, atmosferaren
gasek, ur lurrunak eta karbono dioxidoak
batez ere, erradiazio hori xurgatuz, horren
zati bat Lurrera bidaltzen dute berriro,
espaziora joan beharrean. Beraz, lurrazala 14
ºC inguruan gelditzen da berotegi-efektu
naturalari esker.
ATMOSFERA

Atmosferaren ezaugarri fisikoek


eta kimikoek ahalbidetzen dute
Lurra bizitzarentzako egokia
izatea.
Atmosfera eta bizia
Bizidunentzako beharrezko prozesuak
1. Babesa irradiazioen aurrean.
Atmosferaren goiko geruzek eta ozono-geruzak
bizidunentzat kaltegarriak diren eguzki-
erradiazioak, X izpiak, gamma eta ultramoreak,
xurgatzen dituzte. Atmosferak, neurri batean,
meteoritoen talketatik babesten du.
Atmosfera eta bizia
Bizidunentzako beharrezko prozesuak
2. Tenperatura erregulatzen du.
Berotegi-efektu naturalak planetaren
tenperatura erregulatzen du, ura egoera
likidoan mantenduz eta, era berean, bizia
ahalbidetuz.
Atmosfera eta bizia
Bizidunentzako beharrezko prozesuak

3. Mantenugaien iturria.
Bizidun askok airetik hartzen dituzte
bizitzeko behar dituzten substantziak:
animaliek eta landareek arnasteko behar
duten oxigenoa, eta landareek
fotosintesia egiteko karbono dioxidoa.

You might also like