Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 13

2.-GAIA-HAUR-ETA-GAZTE-LITERATUR...

itziar_os1

Didáctica de la Lengua y la Literatura

3º Grado en Educación Infantil

Facultad de Educación de Bilbao - Campus Bizkaia


Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

Reservados todos los derechos.


No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
2. GAIA: HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Etxaniz 1997
s
2.1 HGL SISTEMA
Gizakien garapenerako behar-beharrezkoa da informazioa jasotzea eta irakurketaren bidez informazio
asko jasotzen dugu. Liburuen bidez txikiek bere nortasuna eraikitzen, mundua ezagutzen, hizkuntza
hobetzen eta plazerra sentitzen dute.
Euskara literaturan bide luzea dago:
1. Haur eta Gazte Literatura bera oso berria delako.
2. Euskararen kasuan azteketa horiek egiteko oinarri den corpusa falta delako.
HGLren sistema literarioa sortu da 90eko hamarkadan eta sistema hori finkatzeko oinarrizko urratsak
eman dira.

Euskal HGLren sistema eraketa: 90eko hamarkada arte


- 1960 baino lehen liburu bakar batzuk argitaratu ziren haurrentzat euskaraz. Gehienak erlijioari
bideratuta ziren. 6oko hamarkada hasi ziren benetan literatura lanak argitaratzen haurrentzat,
oso liburu gutxi.
- 80ko hamarkadan 1477ra igo zen euskal liburuen kopurua.
- Azken hamarkadan, 2962 izan dira plazaraturiko liburuak.
- Euskal haur eta gazte literatura, bere historioan lehenbiziko aldiz, 90eko urteetan sistema oso
baten gisa agertzea eta finkatzea.

XX. mendeko azken hamarkada: osagaiak aztertzen


1. Kontsumitzailea
a. Euskal Autonomi Erkidegoko ikasle guztiek euskararz edo euskara ikasten dute, D
ereduak gora egiten du. Multzo handi bat, HGL kontsumi dezaketen irakurleak dira.
b. Kalitatezko irakurleak agertzen dira (euskaraz hobeto ulertzen dutenak, erderaz
baino). Ondorioz, liburuetan agertzen ziren “laguntzak” edo itzulpenak desagertzen
dira.

2. Ekoizleak
a. Produkzio ekoizleen, idazle eta ilustratzaileen gorakada eta profesionalizatzea (vivir
de esto).
b. Hainbat aldaketa:

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8347918

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
i. Helduen literaturako idazleak eta HGLeko idazleak berdinak dira. Ikus
dezakegu helduen eta haur eta gazte literaturaren bildumetan aipatuak.
ii. Idazleen helburua nagusiak: euskara garbian idatzitako testuak izatea,
euskaraz irakurtzeko zerbait izatea, liburuak interesgarriak izatea eta une
atsegina igarotzea liburuekin.

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
iii. Azken hamarkadan ugaritu da idazleen kopurua. Gaur egun, Euskal Idazleen
Elkarteko 50 idazle baino gehiagok idazten dute HGLn.
iv. Ilustratzaileak ere asko ugaritu dira. 22 ilustrazaile agertzen dira Euskarazko
haur eta gazte literaturaren ilustratzaileak katalogoan.
v. 1990 baino lehen, Atxaga genuen idazle profesional bakarrenetarikoa. Gaur
egun, badira zenbait idazle eta ilustratzaile batzuk literatura produkziotik bizi
direnak.
c. Gaur egun badela idazle eta ilustratzaile talde garrantzitsua, bere obragatik eta obren
kopuruagatik.

3. Barneko eta kanpoko merkatua


a. Merkatua sendotzea izan da. Diru-laguntzak egon arren, nabarmena da euskarazko
HGLk duen erakarpena, erakarpen ekonomiko alegia. EHtik kanpo dauden
argitaletxeen presentzia handitu da. Erdal argitaletxeak ere euskal merkatuan sartu
dira.
b. Produkzioak edo titulu kopuruak, gora egin du. HGLk produkzio guztiaren %25a da.
Liburu kopurua handia izatea eta urtero euskaraz hainbeste izenburu berri
plazaratzeak, bakoitzetik ale gutxiago egiteak.
c. Itzulpenak du produkzioaren pisurik handiena, baina sorkuntza da gehien saltzen
dena.
d. Gero eta handiagoa da kanpoko merkatuetan euskal HGLren presentzia. Hemengo
idazleen liburuak beste hizkuntzatan irakur daitezke. 1980ra arte ez zen euskal
HGLko libururik itzuli beste hizkuntzetara, eta 80ko hamarkadan, berriz, lan bakarren
batzuk erdaratzen hasi ziren. Hurrengo hamarkadan egoera sendotu zen.

4. Instituzioa
a. Jarduera soziokulturala mantentzea, instituzioekin zerikusia du. Instituzioak: kritika,
argitaletxeak, komunikabideak, hezkuntza erakundeak…
b. Gure artean askotako kritikak egiten dira. Alde batetik, testu laburrak, aldizkarietan
agertzen direnak. Eta bestetik, testu luzeak kritika analitiko zakonarekin, egunkarietan
agertzen direla. Dena den, geroz eta urriagoak dira kritika analitikoak.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8347918

Ven a probar nuestras novedades novedosas en Aloha Poké


Didáctica de la Lengua y la...
Banco de apuntes de la
c. Instituzioaren beste osagarri bat argitaletxeak dira. Gaur egun, ia argitaletxe guztiek
argitaratxen dituzte HGL liburuak. Gainera bilduma ugaritze eta sailkatze handia
gertatu da.
d. Komunikabideetan ere oihartzun zabala dauka HGLk. Inguruko hizkuntzetan edo
kulturetan baino askoz zabalagoa da ohiartzun komunikatiboa. (Hainbat programa

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
daude HGLak komentatzen dituztenak)
e. 1986ko hitzaldi batean EHn HGL liburutegirik ez zeudela aldarrikatu zen → Orain
liburutegi gehienetan haurren txokoa dago eta HGL liburutegi propioa dute.
f. Literatur lehiaketa ugariak dira bai helduei begira bai HGL begira.
g. Aurrerapen honen arrazoia: gizartearen ekimena eta aurreko egoeraren atzerapenean
eta euskal sistemaren ahulezian bilatu.

5. Produktua
a. Literatura ikuspegitik, sendotze nabarmena gertatu da azken hamarkadan.
i. Autore berdinaren bi liburuen portadak konparatuz (1981 eta 1997):
kontsumitzailea erakartzeko edo informatzeko asmoz eginiko testu eta datu
gehiketa hau oso nabarmena da argitaletxe eta sail guztietan.
ii. Auto berdineko bi liburuen azterketa (16 urte geroago) estilo nahiz egituran
aldaketak geratatu dira. Elaboratuagoak dira, perspektiba eta ikuspuntu
desberdinetatik azalduta, eta hala ere sinpletasunaren enkantua dute. HGLn
nabaria da testuen lanketa estetikoa, protagonistari zuzenean hitz egiten zaio
testuari indar handiagoa emateko, gertakariei intentsitatea, ironia puntua,
poesia…
iii. Liburuetako gaiak: 90ko hamarkadan familia arazoak, inmigrazioa,
maitasuna, arazoak etab. ziren gaiak, literatur kritikoa. Lehen ikusi dugunez,
itzulpenak dira HGLren parte handiena eta jatorriz beste garaiko gaiak, gure
sisteman txertatzen dira, baina beste helburu batzuk bete ditzakete gai horiek.
b. Jatorrizko obrak urte batzuetara euskaraz eskuragarri izatea ohitura onuragarria da.

6. Errepertorioa
a. Errepertorio literatur “kodea” da. HGL produzitzeko zein kontsumitzeko jokoan
jartzen diren arau eta materialak. Ekoizle eta kontsumitzaileek errepertorioari buruzko
ezagutza eta adostasun maila ahalik eta handiena izan behar dute.
b. Beste izena, “tradizioa” da, sistema gazteetan errepertorioa oso mugatua izaten da.
HGL izan da itzulpenez sistematikokien hornitu den euskal literaturaren arloa,
nazioarteko errepertoio aberatsa eskuratzea ekarri du.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8347918

Ven a probar nuestras novedades novedosas en Aloha Poké


c. Euskal HGLko ekoizle eta kontsumitzaileek itzulpenen bidetik etorritarko
errepertorioa ikus-entzunezko hedabideetara zabaldu da.
d. Elementu hauen guztien gehiketarekin apurka-apurka literatura sistema eraiki dugu
euskal HGLn.

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
2.2 HGL bigarrena atala

1. Definizioaren beharra
Haur eta gazte literatura kontzeptu horren azpian izkutatzen den errealitatea ez dago batere garbi.
Ikuspuntu komertziala argiena da: adin zehatz batentzat saltzen diren liburuak. Irizpide komertzial
hutsa da. Idazle desberdinek definizio desberdinak eman dituzte:
- Zubizarreta: Haur literaturan helduen literaturan agertzen diren elementu guztiak errepikatzen
dira, bai estiloan eta bai metaforetan.
- Igerabide: Berdinak dira sinboloak eta mundua sentitzeko sakontasuna. Sinboloak
formulatzeko eran, hor dago aldea.
- Iturralde: Literatura ona bada, ez du adinik.
- Juaristi: Helduen eta gazteen literatura ez dute bata bestearekin zerikusirik. Bi mundu
diferente dira.
- Lopez Gaseni: Beste modu batean egingo nuke kontaketa, estiloa zaindu behar da. Haur
literatura autonomoa, haurrei zuzendua eta helduen literaturaren ezaugarri guztiak gordetzen
dituena dela defendatu beharko genuke.
Badira zenbait ezaugarri definizio guztietan: literaturartasunaren defentsa eta idazlanaren kalitatea.
Haur eta gazte literaturaren ezaugarriak ematerakoan, idazleen artean ezberdintasuna nabariak
gertatzen dira. Hainbat iritzi desberdin:
- “Helduak bezala tratatu behar dira haurrak, eta helduak balira bezala idatzi. Kodigoa aldatu
behar duzu, hori bai, eta ulergarria eman.”1
- “Gai bera helduentzat, beste modu batean egingo nuke kontaketa, modu gogorragoan
beharbada”2
- “Gazteentzako literaturak, entretenigarria da. Gazte bizitzari, sentimendu, amets eta duten
bizitzaren irekitasunari atxikia bestetik. Atsegina eta ulergarria, berarengandik gertuko
kontaketa izatea, samurragoa.”3
a. Badira gainera zenbait kritiko haur eta gazte literatura kontzeptua, haur liburu didaktiko, haur
literatur lanarekin parekatzen dutenak.

1
Felipe Juaristi
2
Manu Lopez Gaseni
3
Jexuxmari Mendizabal

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8347918

Ven a probar nuestras novedades novedosas en Aloha Poké


b. HARTZAILEA: Haur eta gazte literatura terminoa berria denez, ikerketa gutxi daude.
Definizioa hartzailearen ezaugarrietara egokitzen da, haurrak eta gazteak direla literatur mota
hau definitzen dutenak, hartzaileak. Cerverak dio, “haurra edo gaztea hartzailea duten eta
hitza artistikoki darabilten manifestazioak.”. Atxagak dio “lo único que cambia en cada uno
de los casos es el público que se sienta en el patio de butacas”.Ondorietako bat izan liteke
haur eta gazte literaturaren definizioan hartzailea izan behar dugula kontuan. Hartzaileak
dituen jarrera eta ezaugarriengatik. Izan daitezke helduentzat bakarrik onak diren liburuak,
baina ez haurrentzat soilik onak diren liburuak. Helduen literaturan erabilitako irizpide
berberak erabil daitezke hauetan.
c. Literatur mota hau idazlearen eta haurren ikuspuntutik egin behar da. Haur eta gazte
literaturak planteatzen duen zailtasunik handiena, irakurle multzo horren harrera neurtzeko
moduan izango genuke, haur eta gazteen ikuspuntua gureganatzen.
d. Haurra zein gaztea garatze prozesu batean guztiz sarturik dagoen gizakia da, etengabeko
aldaketan, eta ezaugarri hauek zaildu egiten dute haur eta gazte literaturaren kontzeptua
zehaztea:
i. “Irakurketa edo harrera hartzailearen izaerak jarritako eskakizunetara moldatu behar
da.”
ii. “Haur literaturaren estetik berri bat egon behar da: egingarria, gehigarria eta
ulergarria.”

2. Morala eta Ideologia


Haurrentzako liburuen inguruan ia beti egon da helburu morala. Haurrak ipuinen bidez hezitzen
ditugu. Gaur egun oraindik testu moralizatzaile asko dugu gure artean: erlijiosoak, politikoak, “ohitura
onak” adierazten dutenak, elkartasun sentimendua, naturaren defentsa…

- Helburu moralizatzailea helburu estetiko horretan egileak duen mesfidantzaren, federik ezaren
adierazlea da; sormena eta irudimenaren estetika ezabatzen da.
- Ideologia beti dago presente. Bada oinarririk gabeko uste bat, haur liburua haurrentzat denez,
guztiz inuzentea, neutroa dela. Hori gezurra da, ezinbaikara apolitikoak izan.
- Estetikaren eta moralaren arteko borrokan, askotan morala aurretik jarri da literaturaren
kalterako, ondorioz literatur maila ez zuten liburuak plazaratu dira haur eta gazte literatur
liburutzat.

Ideologi mezuak gutxienez bi modutan agertzen dira:

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8347918

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
Egilearen ikuspuntuaren bidez: harrapatzen errazena. Liburu ekologistetan istripu nuklear bat
azaltzerakoan, indar nuklearraren erabilerari buruzko gogoetak… Euskal Herrian, Nafarroako
eta Iparraldeko biztanleak barne aurkeztean…
Ideologia pasiboa: izkutatuta etengabe ageri den mezua. Diruaren kultura jasotzen dugu honen
bitartez, estatubatearren bizimodua… emakumearen inguruan islatzen eta igortzen den irudia.

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
Emakumea etxekoandre soila da, erabakiak eta boterea aldiz gizonen eskuetan daude haur
liburuetan. Ideologi mezu horien aurrean, haurrari bere herriko literatura azaldu behar zaio.
Zorrotzagoak izan behar dugu literatur testuen mezu ideologikoaren aurrean.

a. Rhonda Bunbury eta Reinbert Tabbert-ek ondorio bat atera dute: Afrikako zenbait
herrialdetan herri garatuetatik ari direla inportatzen haur liburuak, baina era berean bertako
haur eta gazte literatura legitimatu duten herriak asko irabazten, lortzen, ari direla. Gobernuak
ahozko kultura ari dira bultzatzen eta nazioarteko erakundeak bertako haur literaturaren alde
agertu dira, bertako kultura, idatzizko kulturarako igorpen moduan erabili.
b. Euskal literaturaren kasuan, haur eta gazte literaturako bost liburu berritan sexu tratamendua
nola ematen den ikusten da. Emakumea etxeko lanetan aritzen da eta gizona da etxetik kanpo
lan egiten duena, pertsonaiak gizonezkoak dira, rol garrantzitsua gizonezkoari dagokio. Baina
agian argiagoa da ilustrazioaren papera ideologi mezu transmisioan. Ilustrazioak mezu bat
bidaltzen du pasiboki, ideologia bat.
c. Haur liburuak lantzerakoan galderak planteatzen dira: liburuetan agertzen ez diren baloreak,
bukaera zoriontsuek duten eragina, liburu klasikoen balore radikal eta subertsiboak,... edo
bukaeran azaltzen duen galdera: Nortzuk dira nobela batean agertzen ez diren pertsonaiak?
Beti agertzen dira ideologia dominatzaileko partaideak.
d. Inuzentzia alde batera uztea eta liburu hauetan ezkutatzen den ideologia ere aztertu behar da.
Kritiko batzuen ustez ipuin hauek oso karga ideologiko handia dute: bai politikoki, klase
banaketekin, bai gizarte mailan. Horrelako ipuinak oso klasista eta matxistak dira.
e. Batzuen ustez, ipuin tradizionalek bestelako baloreak ere transmititzen dituzte. Ipuin
tradizionalak denbora salto bat dira, ideologia baten transmisio katea badira ere, badituzte
beren baloreak eta guk, gaur egun, erabili behar ditugu, gozatu, kontatu, irizpide kritiko
batekin. 4
f. Literatura guztiak transmititzen duen ideologiarekin kontuz ibili behar dugu liburuen
erabilpen didaktikoaren aurrean, testua irakasteko tresna moduan erabiltzen denean.

4
Mariasun Landa

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8347918

Ven a probar nuestras novedades novedosas en Aloha Poké


3. Merkatua
Haurrekin zerikusirik duten elementuen merkatua nahiko berezia da, erabaki gunea
hartzailearengandik kanpo dagoelako. Merkatu legeak gero eta zorrotzagoak dira, norberaren
erabikitzeko gaitasuna ahultzen ari dira.

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
Haur eta gazte literatur produkzioaren eskema:5
helduen literaturara begira:
- familiaren instituzioa desagertuko
litzateke.
- Irakurlearengana iristeko unean
irakasleak eta familia ere kendu.
- Idazleak haurraren berezitasunak edo
haurtzaroa eta haur liburuen eragina
kontutan izan beharrean, irakurle
helduaren berezitasunak eta helduen
literaturatik jasotzen duen eragina jarri
beharko genituzke.
- Aldaketa handienak, egilearengan eragina
duten elementuetan eta irakurlearengana
iristeko azken pasuan.
Liburu baten prozesu katea:
idazlea-testua-irakurle kritikoa-idazlea-testu
berria-irakurlea… normala da haur eta gazte literaturan narratibaz bakarrik aritzea. Haur literatur
testua ikasteko erabiltzen da, ikasketa kontrolatu eta zuzena lortzearren eginiko irakurgaiak izaten dira
eta alde horretatik prosa da gehien erabiltzen den generoa. Egoera horrek islada du salmentetan eta
produkzioan.

Helduen eskuetan dagoenean haurrentzako liburuen erosketa, askotan helduek ezagutzen duten
liburuetara jotzen dute. Okerra da merkatuaren legeak argitaletxeei eta egileei leporatzea egoera hau,
gaur egun elementu asko daudelako produkzioan. Argitaletxeak oso garrantzitsuak dira prozesu
honetan, baina saltzaileak, eskola mundua, komunikabideak, espezialistak eta kritikoen lana dago ere.
Euskal Herrian, eskolarena eta saltzaileena askoz handiagoa da. Euskal produkzioan haur literaturak
hartzen du liburugintza osoaren laurdena.

5
Peter Hunt 1991

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8347918

Ven a probar nuestras novedades novedosas en Aloha Poké


4. Literatur testuen adaptazioak
- Merkatu legeengatik edo haurtzaroari buruzko ideia sinplea izateagatik, denok ezagutzen
ditugu literatu testu ezberdinen adaptazioak haurrentzat.
- Literatur testuen interesa eta balioa “aprobetxatu” nahi izaten da edo idazlanaren balio
“didaktikoa”.

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
- Jatorrizko literatur testuen pobretzea gertatzen da adaptazioekin eta gainera idazlan original
horiekiko interesa desagertarazten hasten da.
- Euskaraz gutxi dira egiten diren adaptazioak, itzulpenetan bakarrik ematen dira eta hauek ere
normalean kanpoko argitaletxe batzuekin eginiko koedizioetan.
- “Irakurleari begira eginiko moldaketa guztiak perbertsio linguistikoa dira eta
hartzailearenganako mesprezu ekintza”.
- Adaptazioak egiterakoan jatorrizko idazlanen laburpenak egiten dira.
- Badira adaptazioak ideologikoak: ipuin tradizionaletan iritziak kenduz edo bigunduz.
- Jatorrizko testua literarioki pobretzeaz gain, irakurleak etorkizunean izan dezakeen
irakurtzeko nahia ere ezabatzen ari gara. Testuaren balio literarioa gutxitzen ari gara, eta era
berean balio literario horiek ezagutzeko aukera edo irakurtzeko gogoa murrizten ari gara.
- Adaptazioen kontrako arrazoi hauen aurka merkatua dugu: Argitaletxeen interes komertzialak
eta erosle kopuru handia elkartzen dira.
- Adaptazioak ugari dira haur eta gazte literaturan, balio estetikoaren kontrakoak,
literaturtasunaren kontrakoak. Testu neutroa bilatzen dute, zailtasun linguistikorik gabea.
- Azken finean, haur eta gazte literaturaren balioa jartzen da zalantzan. Egokitzaileak bere
ideologia, bere ikuspuntu morala jarriko du testuan. Oso zabalduak daude adaptazioak
haurrentzako liburuetan, oso zabaldua dago adaptazio horiek haur literatur subproduktutzat
hartzea eta neurri horretan haur eta gazte literaturaren kalitate gutxiko ustea zabaltzea.
- Ez da sinplekeriarik onartu behar, diskurtsoak zaindua, kalitatezkoa, landutakoa, izan behar
du Literatura izan dadin.

5. Zehaztu gabeko muga


Zaila da haur eta gazte literaturaren esparrua mugatzea. Egun, hiru iturri nagusitik edaten du haur eta
gazte literaturak:
1. Bereziki haurrentzat idatzitako lanetatik:
- Haurrentzat idatzitako kalitatezko literatur lana dugu: entretenigarria, arina, irakurketa maila
ezberdinak dituena, hizkuntza zaindu eta bitxi batez idatzia eta, gainera, gizakion ekintzak,
bizimodua eta jokaerak beste ikuspuntutik azaltzen dituena, figura literarioak erabiliz.
- Badira idazlan hauek literatur lantzat onartzen ez dituztenak: haurrentzat egin diren
momentutik idazleak muga bat jarri du bere sorkuntzari idazkiaren literaturtasuna mugatu,

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8347918

Ven a probar nuestras novedades novedosas en Aloha Poké


estutu, gutxitu edo ezabatu egiten. Haur eta gazte literatur kritiko ugarik botatzen du atzera eta
literatur lanen literaturtasuna defenditzen.
- Argitaratzen diren haur eta gazteentzako idazlan berri gehienak, eztabaidak pizten dituzte.
Badira gaur egun literatur baliorik gabe edo beste helburu batzuk izanik argitaratzen diren
liburuak. Alde horretatik literatur kritikoari dagokio zehaztea noraino heltzen den haur
literatur liburua eta noraino haur liburua besterik gabe.

2. Helduentzat izanik haurrek bereganatu dituztenak:


- Idazle klasikoen lanak dira hauek. Helduentzat idatzitako literatur lanak ziren, baina haur eta
gazteek ere gustura irakurri dituzten lanak izanik, beren literaturaren ondasunera pasatu dira.
- Errealitate honi irtenbide eman nahian, argitaletxe batzuek haur eta gazte literatur sailetako
irakurlea haurtzarotik zahartzarora “mugatzen” dute. Liburu bat haurrentzat ona bada,
helduentzat ere ona izango da. Zenbait liburuk ikutzen duten gaia edo duten tratamendua da,
adin bateko haurrei bideragarriak.

3. Folklorea
- Hasiera batean haurrentzat ez zen jakituria, pentsaera, kultur ondarea, eta urteen poderioz
haurren literatur mundura txokoratu den altxorra.
- Batzuen ustez “ahozko literatura” terminoa berez inkongruentzia bat da, ez dira iritzi
berekoak zenbait literatur kritiko, literaturan prozedura estetiko gehienek ahozko testuetan
oinarria dago, aho batetik bestera, herrietan egiten zena.
- Herri ipuinak, antzinera klasikotik literatura ofizialaren arlora ekarriak, transkripzioak dira.
Folklorearen barruan herri oso baten jakituria transmititzen da. Igarkizunek, esaerek,
ipuinek…, ahozko kulturaren herri jakintza erakusten digute.
- Euskalerriaren Yakintza6, esaera, ipuin, jolas eta kanten bidez Euskal Herriaren usteak,
jakituria, pentsaera, transmititu izan delako belaunaldiz belaunaldi, gizakiok ditugun kezkei
erantzunez.
- Ez bakarrik hemen, baita Txinako eta Hegoamerikan ere, EH ipuin tradizioanal baten antzeko
aldaera aurki dezakegu Txinako herri ipuinetan. Kasu guztietan pertsonen barruko beharrei
erantzuteko sortzen ziren.
- Urteak joan ahala, folkloreak transmititzen zuen jakituria hori desegiten joan da; erlijioak
inposatutako egiak herrien usteak gezurtatu egiten ditu, zientziak demostratu du usteak erdiak
ustel direla, gizakion eboluzioak jakituri balio gabe utzi du folklorea neurri handi batean.
Esaeren eta abarren balio estetikoa haurren gozamenerako material bilakatu da. Urtetan ahoz

6
R.M. Azkue

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8347918

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
aho transmititu den jakituria. Helduen mundutik pasatu dela haurren arlora, jolas eta
entretenigarritasunera.
- Arazorik latzenak transmisio katearen hausturaren eta kode aldaketaren ondorioz sortu dira.
Ahozko literaturaren transmisio katearen hausturaz hitz egitea, giroa aldatu dela esan nahi du,
baita egoera eta familiakoen arteko harremana ere. Ahozko literaturako mundu erreferentziala

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
gaur egungo haurrek ez lukete ulertuko edo ezagutuko.
- Transmizio haustura hori gutxitu egin da literaturari, ikerketa-lanei eta bilketa-lanei esker.
Idazleek egin dute lan handia eta jende horren guztiaren lanari esker gaur egun corpus zabal
eta aberatsa dugu literatura idatzian.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8347918

Ven a probar nuestras novedades novedosas en Aloha Poké

You might also like