Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 8

1.

GAIA : SOINUA
● SARRERA
○ Pedagogiaren ikuspegitik, eguneroko bizitza etapa honetako
hezitzaileak erabil dezakeen eta erabil behar duen hezkuntza-baliabide
handienetako bat da.

○ Egunerokotasuna gure izaera sozialaren eta gure kulturaren mamia da.


Haurrei dagokienez, ohiko esparruak edo erritualak (egunerokoak) une
bakoitzean zer egin behar duten eta gizarte-taldearen ohiturak zein
diren ezagutzea ziurtatzen diete irakaslearen laguntzarekin.

○ Ohiko esparruek jarraipen eta erregulartasun osagai garrantzitsu bat


eskaintzen dute, beraz, funtsezkoak dira eskolako bizitzarako nahiz
familiarteko bizitzarako. Esparru horiek dira haurrari mentalki funtsezko
denbora-erlazioez jabetzea ahalbidetzen diotenak: lehena eta geroa,
aldi berekoa dena, segidan gertatzen dena, etengabea dena,
noizbehinkakoa dena, etab.

● ZER DA SOINUA?
○ Ikuspegi fisikotik [En: sound/ Gaz: sonido, p.171]: “objektu baten
bibrazioek ingurune elastiko batean eragindako presio-uhina hedatzen
datzan fenomenoa; delako uhinek giza belarrian eragiten duten
sentsazioa”.
○ Gizakiaren belarriak bereizi ditzake 400 000 soinu baino gehiago,
baina ezin ditu ingurunean sortzen diren soinu guztiak aditu.
○ Soinuaren kontrajarria “zarata” da.
○ Gure bizitza eta gure historia kulturala soinu irudiak (​imágenes
○ sonoras)​ baldintzatzen dituzte hein handi batean.
● SOINUAREN EZAUGARRIAK
○ Soinu iturriak: soinuak ekoizteko erabiltzen diren objektuak edota

soinuak egiten duten objektu guztiak.

○ Soinuaren bitartez eguneroko egoera bat deskribatu daiteke, adibidez,

gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun materialak enplegatuz, hau

da, soinu iturri ezberdinak enplegatuz.


○ Ongi hautatuta eta erabilita, material bakoitzak soinu bat imitatu

dezake eta horren ondorioz soinu hori beste pertsona bati ezaguna

egin zatzaioke.

1. TINBREA
a. [En: timbre/ Gaz: timbre, p.175]: soinuaren berezko ezaugarria.
Laguntzen gaitu instrumentuak, ahotsak, soinuak eta abarrekoak
bereizten.
2. IRAUPENA
a. [En: duration/ Gaz: duración, pp. 144-145] soinuak dirauen
denbora-bitartea. Ohiko musika-notazioan iraupena erlatiboki
adierazten da, noten eta isiluneen bidez (beltza, biribila, zuria, kortxea).
3. ALTUERA
a. [En: pitch/ Gaz: altura, p. 114]: uhinaren maiztasunarekin lotuta dago.

Maiztasuna handitu ahala, soinua behe-erregistrotik (soinu baxuak)

goi-erregistrora pasako da.

b. Zahartzen joan ahala goi-erregistroan dauden soinuak (soinu altuak)

entzuteko gaitasuna galtzen dugu. Gizakion altueraren pertzepzioa

erlatiboa da oso. Kontzeptua abstraktua da eta oro har identifikatzen

dugu soinu bat beste bat baino baxuagoa edo altuagoa den

erlazionatzen baditugu gainontzeko soinuekin.

4. INTENTSITATEA
a. [En: intensity/ Gaz: intensidad, p. 144]: uhin baten anplitudeari lotuta
dagoen ezaugarria. Soinuaren ozentasun-mailarekin lotuta dago.
b. Intentsitatea soinuaren kokalekuarekin zein soinua ekoizteko erabiltzen
den indarrarekin lotuta egon daiteke.
2. GAIA: SOINUA ETA NARRAZIOAK

● Soinuek gizakiongan duten eraginak baldintzatuko du pertsona bakoitzak eta


giza talde bakoitzak izango dituen soinu-musika ezaugarriak. Ezaugarri horiek
amaren sabelean gaudenetik hasten dira garatzen beste alderdi batzuekin
batera (hizkuntza adibidez) eta hein handi batean gizakion testuinguru
familiarraren eta kulturalaren baldintzapean egongo dira.
● Gure soinu-testuinguruak gu geu garen bezala identifikatzen, baita gure
ingurunea ezagutzen ere, lagunduko gaitu. Gure nortasunaren (bai
indibiduala bai kolektiboa) alderdi garrantzitsu bat izango da.
● Haurraren soinu-testuingurua osatzen duten soinuek:
○ Hizkuntzaren musikaltasunak (ahots-inflexioak, ahoskera…).
○ Hizkuntzaren inguru erritmikoaren aldaketak.
○ Ezagunak egiten zaizkion ahotsen tinbreak (amarena, aitarena,
berea…).
○ Mintzamenaren adierazmena.
○ Irri, oihu edota negar egiteko erabiltzen ditugu era bereziak.
○ Onomatopeiak.
○ Gorputzarekin ibiltzean edota mugitzean eragiten ditugun soinuak.
○ Barruko soinu-biologikoak.
○ Inguruneko soinuak eta zaratak.
● Estimulazio goiztiarra eta multisentsoriala
○ Aldi kritikoa
○ Haurtzaroan errazago lantzen den trebetasuna
● Zentzumenak estimulatzeko ​eta haurrarekin komunikatzeko bi gauza
eskaini behar dizkiogu:
○ Entzutezko-esperientzia ezberdinak eta anitzak.
○ Aukera eman ​haurrek kanpotik jasotzen dituzten estimuluen
bereizketa​ egiteko.
● Adinaren arabera haurrek zehaztasun gehiago ala gutxiagorekin deskribatuko
dute sentitu, ikusi, dastatu edo entzuten dutena.
● Soinuen ezaugarriei dagokionez ​ikaste-prozesua konkretutik abstraktura
bideratuko da.
○ Tinbrea, intentsitatea, kokapena >>>>>> altuera, iraupena.
● Entzutezko-estimulazioa era askotakoa izan daiteke:
○ Montessori ariketa tinbrea lantzeko adibidea:
https://www.youtube.com/watch?v=NS00o52iG8E
○ Beste ​grafia mota batzuekin lotuta kontzeptu abstraktuak erakasteko
(​pentsamendu sinbolikoa ​2 urtetik aurrera hasten da garatzen):
■ ´​“La estrellita” abestia (gaztelaniaz).

Alto, alto, desde el cielo

la estrellita se cayó, (behera)

voy subiendo despacito, (gora)

para no caerme yo.(behera)

● Soinuek hitzek adierazten dutena “irudikatzen dute”; hots, soinuen eta hitzen

arteko erlazio estua dago.

● Norabide bertikala erakusten du.

○ Alto, cielo = nota altuak, goiko erregistroa

● Inten​tsitatearen​ adierazpen grafikoa

○ Lodiera (arkatzak)

○ Tamaina (patos)

○ Koloreen bidez : Eskala monocromatica (<) eta policromatika (><)

● BESTE ADIERAZPEN BALIAGARRI INTERESGARRIAK:

○ Ipuinak, narrazioak, lelotegiak, abestiak soinuak erabiliz.

○ Soinuak lotura izan behar dute testuarekin.


○ Soinuak objektu ezberdinen bidez ekoiztu daitezke, baina ahotsak rol

nagusia jokatuko du.

○ Amaia Elizagoien, ipuin kontalaria. 0-3 haurrei dagokien ipuinak.

https://www.youtube.com/watch?time_continue=472&v=LLmPX3enw6s

(7:33)

○ http://ipuinkontalaria.eus/​ > Ipuin musikatuak, gai lanketa​k


3. GAIA: DENBORA, PULTSOA ETA ERRITMOA

● Denbora eta musika elkarri oso lotuta daude:

○ Musikak ​denbora “​ egia” bihurtzen du.

○ Musikak ​denboran z​ ehar garatzen da, “denbora-artea”

● Denbora, era berean, oso garrantzitsua da egiten diren proposamen

pedagogikoei koherentzia bat emateko:

○ Errutinak

○ Esparru nagusiak

○ Urteko jarduera nagusiak

● Oso garrantzitsua da haur Hezkuntzan denboran zehar jarduerak nola

banatzen ditugun kontuan hartzea. Musikak lagundu dezake denbora

pertzepzioa ikasten eta garatzen haurtzarotik.

● Zientziak baieztatu du gure ​denboraren pertzepzioa ​aldatzen dela ​denbora

jarduerekin, hitzekin edota soinuekin “betetzen” dugunean ala isilunean

igarotzen dugunean.

○ Denbora beteta/​ ​denbora hustuta

● Burminak “denbora hustuari” “denbora beteari” baino ematen dion dimentsio

​ idez nabarmentzen da.


handia ​segida erritmikoen b

1. PULTSOA

a. [En: beat-pulse/ Gaz: pulso, p. 168]: Musika erritmoaren oinarria den


aldizkako gertakarien segida, denbora unitate berdinetan zatitzen
duena.
b. https://www.youtube.com/watch?v=9DjoipqbkC8
c. Pultso maila ezberdinak daude
2. ERRITMOA

a. (En: rhythm/ Gaz: ritmo, p. 133): Soinuek denboran agertzen duten


ordenazioa eta proportzioa, elementu azentudunak eta azentugabeak
gerta​tzen diren sekuentziaren araberakoa dena (elementuon iraupena
zein ere den). Erritmoa musikaren hiru alderdi nagusietako bat da,
melodiarekin eta harmoniarekin batera.
b. Soinuen iraupen-erlazioa da. Musikalki hitz eginez, konpositore batek
soinuen iraupena kontuan hartuz sortzen dituen erlazioak eta
konbinazioak (hau da, motza ala luzea aurrekoa eta atzekoarekin
konparatuz).
● JOLAS JARDUERAK

○ Jolas-jarduerak eta interaktiboak uztartzen dute mugimendua, soinua,

gorputz-erlazioak eta ahots inflexioak. Jarduera horietan oso

garrantzitsua da ​imitazioa​.

○ Jolas-jarduerak, beraz, biltzen dute bere baitan ​estimulu ezberdinak​.

Zentzumenen (entzumena, ikusmena, dastamena, ukimena, usaimena)

aberastasuna eta jolas “esperimentala” haur hezkuntzan bereziki

aholkatuta daude.
○ Zentzumenen erlazioaren eta interakzioaren eragina oso

garrantzitsua da haurrek adierazte eta komunikatze gaitasunak gara

ditzaten. ​Cross-modal (modalidad cruzada) teoria horixe baieztatzen

du:

■ “cuando un estímulo entra por dos vías sensoriales

simultáneamente y con acuerdo temporal entre ambas, el

resultado es mucho más que la suma de ambas entradas,

conformando un nuevo y más complejo conjunto sensorial”

(​Fundamentos musicales y didácticos en educación infantil,​

Riaño & Díaz, 2010).

○ https://www.youtube.com/watch?v=w7gNNwCVqfM What is a cross

modal response?

○ Jolas-jardueretan hizkuntzak, berezko erritmoak eta bere lotura

gorputz-espresio eta gorputz-mugimenduarekin rol nagusia dute.

○ https://www.youtube.com/watch?v=n8ShuXzQo64 ​| Tamara

Chubarovsky | TEDxLucena

○ Jolasak: Esku-jolasak, lelotegiak, jolasak objektuak erabiliz, jolas

erritmikoak…

You might also like