Carl Schmitt

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

CARL SCHMITT: EL CONCEPTO DE LO POLITICO

SARRERA

Hasteko arazo nagusi bat daukagu, eta Schmitt-en helburua arazo honi konponbidea ateratzea izango da.
Proposatzen zaigun arazoa, politikotasunean datza. Hain zuzen, autore honen aburuz, ez dago argi
politikotasuna zer den. Definizio batzuk daude politikotasunaren izaera desitsuratu bat proposatzen
dutena. Horregatik testu honekin, hau zer den azaldu nahiko digu.

Estatua, herriaren izateko modua da. Estatua elkarrekin harremanetan egoteko modu bat da, eta hauek
politikoak izango dira.

GARAIKO TESTUINGURUA: “La vuelta del estado a su simple performatividad” “El estado es un simple
espectáculo”. Estatuak ezagutzen genuen estruktura galtzen du. Desorden internazional bat dago eta ezin
da bereizi guerra eta bakea.

Gerra hotzean konkatu behar gara; izan ere, hau izan daiteke politikotasuna definitzeko adibide ezin hobe
bat. Gerra hotza sinboloen arteko guerra bat izango litzateke (zein da estatu forma onena). Zer da ba
politikotasuna? Sinboloen, ideologien, kontzeptuen, baloreen, sinesmenen… multzo bat gizaki jakin
batzuk biltzera eramaten dituena. Politikotasuna gizartea ulerteko modu bat da, eta modu horrek gizakiok
batzera eramaten gaitu, lagunak eta etsaiak sortuz.

Estatuaren kontzeptuak politikotasunaren kontzeptua aurresuposatzen du, estatuak ez luke zentzurik


edukiko politikotasunik gabe, alegia. Estuta dagoen tokian, politika dago, eta beraz, balore batzuk daude.
Kausa baloratibo hoien bidez elkartzen gara gure artean, lortu nahi dugun hori lortzeko. Egoera hori ez da
materiala, estetika tranzendentala dela esan dezakegu (ez dira gauzak, baizik eta gauzak nola ikusten
ditugun).

Politikotasuna estatuarentzat ezinbestekoa da baina estasua politikotasunarentzat berrez ez.


Politikotasuna sortzen da gauza pribatuak publikoengatik menperatuta gelditzen direnean.

LAGUN / ETSAI

Politikotasunak, esan bezala, talde bat osatzen du, estetika transzendentalaren arabera biltzen den giza
multzo bat ergiten du, komunitate bat alegia. Eta komunitate hori kapaza da etsaiak eta lagunak nortzuk
diren determinatzeko.

Etsai politikoak ez du zertan moralki txarra izan; ez du zertan estetikoki itsusia izan; ez du zertan lehiatzaile
ekonomiko gisa aritu eta berarekin negozioak egitea onuragarria izan daiteke. Benetako etsaia bestea da,
desberdina, edozein izan daiteke. Hau ideia batekin ados dagoen giza talde bat beste ideia bat duten giza
talde baten guztiz kontra jartzean gertatzen da. Taldeak berak dauka etsai hori determinatzeko ahalmena.

Etsaiak eta lagunak beti publikoak izango dira. Ez duzu zertan pertsonalki gorrotatu behar.

Lagunaren eta etsaiaren kontzeptuak zentzu existentzial zehatzean hartu behar dira; horrek esan nahi
du bereizketa hori gerraren benetako aukerari dagokiola. Ez dira gatazka metaforikoak: zuzenean gerrei
dagozkie. Gerra benetako aukera ez bada, lagun eta etsai kontzeptuak metafora bihurtzen dira, eta ez
zaizkio interesatzen Schmitt-i. Aukera horrek gerra ekarri behar du, hor etsai-lerro bat sortzen baita,
etsaia kanpoan uzten duena eta lagun-komunitatea barrurantz lotzen duena.
Politikotasunaren gizarte baldintza gerra da. Guda deklaratzeko eskumena iazngo da politikaren azken
esku-hartzea. Hortik haurrera politikotasunez hitz egiten ari gara. Kategoria existentziala da alegia. Ez da
normatiboa izan behar, ezta etikoa ere. Mundua ikusteko modu bat da, eta horren baitan sortzen dira
gerrak. Etsaia aukeratzeko lehenengo batasun bat egon beharra dago. Eta batasun edo komunitate
horretan erabakitzen da nortzuk izango diren etsaiak eta nortzuk aliatuak. Etsaia zein den
badakigunenan, gerra sortu eta guda deklaratzeko eskumena ateratzean bukatuko zen politika guztia.
Hortik Aurrera politikotasunak parte hartuko du. (Lo político = la concepción en cuanto a quien es el
enemigo).

Lagunaren eta etsaiaren kontzeptuek zehazten dute estatua edo komunitatea, hori da gakoa. Herri
baten estatus politikoa Estatuaren bidez etsaiak kanporatuz ordena bat lortu duen herri baten egoera
da.

“La guerra solo existe ente Leviathanes”.

Schmittek beti pentsatzen du estatuen arteko harremanez. Estatuaren barruan kontrakarrik badago -
etsaiak -, hori gerra zibila da eta ez da Estatua. Estatuaren autosuntsiketa bat izango litzatekeela esan

SUBIRANOA

politikotasunak -etsaiak bereiztea suposatzen duenetik, eta bereizketa horrek gerra erreala
dakarrenetik, politikotasuna existentziala eta erabakigarria da. Estatua ez da beste taldekatze bat
gehiago, beste taldekatze guztiak posible egiten dituen taldekatzea da. Ezin da elizara joan edo partidu
batean militatu aldi berean, edo unibertsitatera joan, Estatuaren barrurantz ordenarik ez badago.

Estatua herri baten estatusa da, eta herriak egoera politiko bati (muturrekoa) aurre egiten dionean,
subiranotasuna landu behar du: gatazka-kasu batean erabakitzeko estatuaren aukera eta lagun-etsaiak
aukeratzeko talde erabakigarri bat izatea. Subiranoa kanpotik datorren etsai definitzeko kanpaza izan
behar da, alegia. Estatu batek ezin badu erabaki zein diren bere etsaiak, ezin du erabaki noiz dagoen
salbuespen-egoera bat (gerra) eta ezin du erabaki zer egin salbuespen-egoera horretan, ez da estatu
bat.

Subiranotasuna da politikotasunaren existentziaren froga ebidentea.

“La idea monstruosa de la soberanía de que puede declarar la guerra, también puede declarar quien es
el enemigo exterior”

Hala ere subiranoak barne mailan etsairik balego, hau ere identifikatu ahalko luke, eta gerra zibil bat
sortu.

PLURALISMOARI KRISTIKA

Pluralismoa gogor kritikatuko du Schmitt-ek.

Hala ere hasi aurretik oharttxo bat. Ez du pluralismo baten existentzia ukatzen baizik eta barnera
begirako pluralismoa kristikatuko du.

Zergatik?

PLuralismotik ezin da batasun politikoa osatu. PLuralismoan ez da inoiz batasunik egongo. Batasunak
desderdintzen du talde bat beste talde batetik, horren baitan sortzen dira lagunak eta etsaiak. Hau gabe,
ezin da estaturik sortu eta ez da erabakitzeko aukerarik existituko.
Pluralismoa indibidualismo liberalaren eragina dela esango du autore honek. Kontzeptu liberala dela
alegia (Schmitt-ek liberalismoari kritika gogorra egingo dio). Pluralismoak estatua mailaz jeisten du,
elkarte soil bat bihurtuz. Ez dago batasun batek sortutako komunitaterik, ez dago etsailik ez lagunik, ez
dago estaturik. Esan bezala, lagunen eta etsaien artean bateko aukerak batasun bat sortzeko aukera
ematen du; hau da, estatu bat sortzeko aukera.

Batasun politiko batek etsaia dau, beste batasun politiko bat izango litzatekeena. Horrela mundua
pluriberso bezala ulertu behar dugu. Kontuz! Plusiberso esaten da batasun bat beste batasun batzuen
kontra posizionatzen delako; hau da, komunitate desberdin asko daudelako. Barrura begira komunitate
bat ez da inoiz pluralista izango.

LIBERALISMOARI KRITIKA

Pluralismoaren kritika zuzzen zuzenean liberalismoari egindako kritikarekin erlazionatuta dago.


Indibidualismotik ezin da batasuna existitu. Kolektibotasun baten beharra dago mokunitate bat
osatzeko. Liberalismoak ez du publikoan konfiantzarik, horren baitan, ezinezkoa da estatu bat sortzea.

Politika liberala existitzen ez dela esan zuen Carl Schmitt-ek. Existitzen de bakarra politikaren
kritikanliberala dela esan zuen hain zuzen. Indibiduoak bakarrik dauden toki batean ezin da politikarik
existitu, hortaz liberalismoa politikarik gabeko mundo bat izango litzateke.

Indibidualismoak bakoitzak bere ongia besterik ez ikustea eragiten du, komunaren ideaia edo batasun
kolektiboaren ideia bazterrean utziz. (Berdin zain bestea zpalduta badago ni ondo baldin banago).
Liberalismoan sakrifizioa ez da pentsatu ere egiten. Nola sakrifikatuko naiz beste batengatik? Nia da
garrantzitsuena.

Gainera liberalismoaketsaia sinpletzen saiatu da, hau etsai baino lehiakide hust izatera pasatuz.
(ekonomikoa edo espirituala izan daiteke).

You might also like