Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

INDAR-EREMU KONTSERBAKORRAK ETA EZ-KONTSERBAKORRAK

Egileak: Ane Marcos eta Daniel Rodriguez

AURKIBIDEA

- Eremu kontserbakorra
- Potentzial grabitatorioa
- Energia mekanikoa
- Energiaren kontserbazioaren printzipioa

● EREMU KONTSERBAKORRA

Edozein masak, egote hutsarekin, espazioan sortzen duen perturbazioari eremu


grabitatorioa esango diogu.

Indar batek lan bat egiten duenean partikula bat posizio batetik beste batera
desplazatzerakoan, bi gauza gerta daitezke:

-Indarrak egindako lana partikulak egindako ibilbidearen independentea izatea. Lana


hasierako eta bukaerako posizioen araberakoa izatea.

-Indarrak egindako lana, partikulak egindako ibilbidearen araberakoa izatea; hau da,
ibilbide bakoitzerako lanak, balio desberdina izatea.

Indar bat kontserbakorra da, indar horrek partikula bat A puntutik B puntura
eramateko egin duen lana ibilbidearekiko independentea bada.

Indar kontserbakor batek ibilbide itxi batean egindako lana nulua da.Indar
kontserbakor garrantzitsuenak indar grabitatorioa, elastikoa eta indar elektrostatikoa
dira. Marruskadura eta indar magnetikoa indar ez-kontserbakorrak dira.

Indar kontserbakorrak buruturiko lana magnitude berezi batek, hasierako eta


amaierako puntuen artean duen aldakuntza modura adieraz daiteke. Magnitude, horri
partikularen energia potentzial deritzo.
Energia potentzialaren formula hau da 2.1

● POTENTZIAL GRABITATORIOA

Fisikako newtondar mekanikan, potentzial grabitatorioa magnitude fisiko eskalar


bat da, gorputz batek masa-unitateko duen energia potentzial grabitatorioa
adierazten duena. Beste era batean esanda, m2 masadun gorputz bat m1 masadun
gorputz batek sortutako eremu grabitatorioan barrena infinitutik B puntura
higiarazteko indar grabitatorioak masa-unitateko egin behar duen lana adierazten du
potentzial grabitatorioak. Matematikoki honela adierazi dezakegu:

Zeinetan V potentzial grabitatorioa den, Ep energia potentzial grabitatorioa eta


m2 beste gorputz batek sortutako eremu grabitatorioan higitzen den masa.
Ekuazio horretan energia potentzial grabitatorioaren adierazpen matematikoa
ordezkatuz gero, potentzial grabitatorioaren ondorengo adierazpena lor
dezakegu:

Zeinetan G grabitazio unibertsalaren legeko konstantea den, m1 eremu


grabitatorioa sortzen duen masa eta r eremu grabitatorioa sortzen duen
masaren eta masa mugikorraren (m2) artean dagoen distantzia edo
orbita-erradioa.

● ENERGIA MEKANIKOA
Energia mekaniko osoa ereduan, energia potentziala eta energia zinetikoa gehitzen
dira. Hau da, E m = E c + E p, non Em energia mekaniko osokoak, Ep potentzial
grabitatorioaren energia, eta Ec energia zinetikoa diren.

Aipatzear dago Lurraren inguruko satelitea, honek bere orbitan abiadura orbitala
𝑀
dauka alturarekiko. 𝑣 = 𝐺 𝑟
𝑀*𝑚 3.1
Eta potentziala → 𝐸𝑝 = −𝐺 𝑟

1 𝑀*𝑚
Bien batura energia mekanikoa da → 𝐸𝑚 = − 2
𝐺 𝑟

sistema batean energia totala aldatzen denetik, aldaketak potentzial grabitatorioaren


eta zinetikoaren artean konpentsatu egiten dira, mantenduz energia mekaniko osoa
konstantea.

● ENERGIAREN KONTSERBAZIOAREN PRINTZIPIOA

Sistema isolatuan energia kontserbatzen da, ezin da handitu ez txikitu. Gorputz


baten lana energia zinetikoaren aldaketa da. Wab = Ezb - Eza .Lanaren indarrak
kontserbakorrak badira: Wab = Epb - Epa
3.2

Wab totala = Wab kontserbakorra

Ondorioz: Ezb - Eza = Epb - Epa → Eza + Epa = Ezb + Epb → Ema = Emb

Powered by TCPDF (www.tcpdf.org)


Iruzkinen aurkibidea

2.1 Energia
potentzialaren formula?

3.1 Hori bakarrik m masa orbitatzen dagoenean!!

3.2 Ez dago argi azalduta.

Powered by TCPDF (www.tcpdf.org)

You might also like