Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Facultad de Ciencia y Tecnologı́a

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Konpuzariorako Sarrera
Urtarrileko Deialdia – 2020/2021 Kurtsoa
Arauak
• Ezin da inolako erreferentzia materialik (liburuak, apunteak, etab.) ez eta gailu elektronikorik (ordena-
gailua, mugikorra, kalkulagailua, etab.) erabili.

1. (3 puntu) Ariketa
Demagun materialen ezaugarriak aztertzen dituen esperimento batetan tenperatura neurketak egiten direla. Ondoko
funtzioak sortu:
(a) Demagun tenperaturak karaktere kate batetan jasotzen direla. Karaktere kate horretan zenbaki errealak (tenper-
aturak) eta bestelako hitzak agertuko dira hutsuneen bidez bananduta:
"Esperimentua t0: 24.5 hasieratzea t1: 24.3 t2: 26.8 t3: 27.5 etenaldia
t4: 28.0 t5: 45.8 t6: 28.4 etenaldia t7: 28.2 t8: 28.7 t9: 28.9".
Sortu tenperaturak funtzioa, karaktere kate bat jaso eta bertan agertzen diren zenbaki errealen lista bueltatuko
duena. Aurreko kasurako:
[ 24.5, 24.3, 26.8, 27.5, 28.0, 45.8, 28.4, 28.2, 28.7, 28.9 ]

OHARRA: Zenbaki errealak edozein posiziotan agertu daitezke, baina hitz bat zenbaki erreala izango da soilik
digitoz eta ’.’ karaktereaz (gehienez behin) osotua badago.
(b) Neurtutako tenperatura altuegia bada, gure prozesamendutik atera nahi dugula suposa ezazu (neurketa errore
bati dagokiolako seguruenik). Sortu iragazi funtzio bat, zenbaki errealen lista bat eta limite bat jasoko duena
eta listatik limitea baina handiagoak diren balioak ezabatuko dituena. Funtzioak ez du ezer bueltatuko, jasotako
zerrendatik aterako ditu balioak. Aurreko kasurako:
z = [ 24.5, 24.3, 26.8, 27.5, 28.0, 45.8, 28.4, 28.2, 28.7, 28.9 ]
iragazi(z,30)
print(z)
[24.5, 24.3, 26.8, 27.5, 28.0, 28.4, 28.2, 28.7, 28.9]

(c) Lortutako balio guztietatik momentu kritikoetan interesatuta gaude, hau da, tenperaturak tarte konkretu batean
mantentzen direneko momentuetan. Sortu kritikoa deituriko funtzio bat, zenbaki errealen lista bat eta [a, b]
balioen tarte bat jaso eta lista berri bat bueltatzen duena, jatorrizko listatik tartearen barnean dauden balioen
indizeak gordetzen dituena.
pos=kritikoa(l,27.2,28.2)
print(pos)
[3,4,6]

2. (1 puntu) Ariketa
Demagun testu fitxategi batean pertsona batek leku ezberdinetan egindako gastuak ditugula:
ileapaindegia 50 35
gimnasioa 100
garraioa 34 15 80 5 10
liburuak 54 13.8 50.65
....

Idatzi prozesatu funtzio bat, fitxategiaren bideizena jaso eta ekintza bakoitzaren izenaz eta bere gastuen batazbestekoaz
osotutako bikoteen zerrenda bueltatuko duena, alegia:
[ ["ileapaindegia", 85], ["gimnasioa", 100],["garraioa", 144] ,["liburuak",118,45] ]

OHARRA: Negozio bakoitza ilara bakarrean agertuko da.


Facultad de Ciencia y Tecnologı́a
Zientzia eta Teknologia Fakultatea

3. (3 puntu) Ariketa
Demagun IMDB (Internet Movie Database) webgunetik lortutako testu fitxategi bat dugula, ilara bakoitzean filme
baten informazioa gordetzen duena ondorengo egiturarekin:
The Shawshank Redemption Drama 1994 9.2
The godfather Drama 1972 9.1
The Dark Knight Action 2008 9.0
12 Agry Men Drama 1957 8.9
Schindler’s List Biography 1993 8.9
The Lord of the Rings: The Return of the King Action 2003 8.9
Pulp Fiction Drama 1994 8.9
The Good, the Bad and the Ugly Western 1966 8.8
Fight Club Drama 1999 8.8
Inception Action 2010 8.8
The matrix Action 1999 8.7
....

Ilara bakoitzean filmaren izenburua, bere generoa (Drama, Action, Biography...), urtea eta IMDB-ko erabiltzaileek
esleitutako batazbesteko puntuazioa agertzen da.
(a) Deskribatu ondoko funtziak bueltako dituen l1, l2, l3 aldagaiek zer nolako informazioa gordeko duten,
aurreko edukia duen fitxategi baten bideizena jasoko balu:
def info_process(file_name):
file=open(file_name)
h={}
l1=[]
l2=[]
l3=[]
for line in file:
x = line.split()
l1.append(x[-3])
l2.append(" ".join(x[:-3]))
l3.append(x[-1])
file.close()
return (l1,l2,l3)

(b) Idatzi egitura funtzio bat, aurreko info process funtzioak bueltatutako aldagaiak jaso eta hiztegi bat
bueltatzen duena. Hiztegiaren giltzak genero ezberdinak izango dira eta giltza bakoitzari dagokion balioa karak-
ter kateez osoturiko lista bat. Lista horretan, genero horretako pelikula guztien tituloak eta batazbesteko nota
egongo dira, hutsuneen bidez bananduta, ondoko adibidean azaltzen den bezala.
h={"Drama":["The Shawshank Redemption 9.2", "The godfather 9.1", "12 Agry Men 8",
"Pulp Fiction 8.9", "Fight Club 8.8"], "Action":["The Dark Knight 9.0", "The
Lord of the Rings: The Return of the King 8.9", "Inception 8.8", "The matrix
8.7"], "Biography":["Schindler’s List 8.9"], "Western":["The Good, the Bad
and the Ugly 8.8"]}

(c) Sortu search(h,gen) funtzio bat, genero bat eta aurreko atalean lortutako hiztegia (informazio egituratuta
gordetzen duena) jasotzen dituena, eta genero horretako filme guztien batazbesteko puntuazioa bueltatzen duena.

4. (3 puntu) Ariketa
Bektore batek mendi itxura duela diogu baldin eta bere lehen erdiko balioak gorakorrak badira eta bektore osoa
palindromo bat bada (eduki berdina du ezkerretik eskumara ala eskumatik ezkerrera). Adibidez, ondoko listak mendi
itxura-koak lirateke:
[ 3, 5, 9, 15, 9, 5, 3 ] eta [3, 5, 9, 9, 5, 3 ]

(a) Idatzi funtzio bat, lista batek mendi itxura ote duen konprobatzen duena.
(b) Idatz ezazu funtzio bat, matrize (listen lista) bat jaso eta mendi itxura duten ilara kopurua bueltatuko duena.
(c) Idatz ezazu funtzio bat, matrize (listen lista) bat jaso eta mendi itxura duten zutabe kopurua bueltatuko duena.

You might also like