Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Facultad de Ciencia y Tecnologı́a

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Konputaziorako Sarrera
Ezohiko Deialdia – 2021/2022 Kurtsoa
Arauak
• Ezin da inolako erreferentzia materialik (liburuak, apunteak, etab.) ez eta gailu elektronikorik (ordena-
gailua, mugikorra, kalkulagailua, etab.) erabili.

1. (3 puntu) 1. Ariketa
Zenbaki arrunt bat lehena da 1 baino handiagoa denean eta bi zatitzaile ezberdin (1 eta bere burua) baino ez dituenean.
Lehenengo zenbaki lehenak ondokoak dira:

2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23, 29, 31, 37, 41, 43, 47, 53, ....
(a) Funtzio bat sortu da, lehenen tartea, argumentu bezala bi zenbaki oso positibo, a eta b, jasotzen dituena eta
tarte horretan ([a, b] tarte itxia kontsideratuz) dauden zenbaki lehenen lista bueltatzen duena. Funtzio honek beste
funtzio bati dei egiten dio, lehena. Azpian, funtzio horiei dagokien kodea azaltzen da, baina kodeak erroreak
ditu. Erroreak zuzendu era egokian funtzionatzeko.
def lehena(n):
for i in range(n):
if n%i==0:
print(False)
else:
print(True)

def lehenen_tartea(a,b):
lista=[]
for i in range(a,b+1):
if lehena(i):
lista[i]=i
return lista

(b) Testu fitxategi bateko lerro bakoitzean bi zenbaki oso eta positibo azaltzen dira hutsune baten bidez bananduta.
Funtzio bat definitu, horrelako fitxategi bati dagokion bideizena jasotzen duena eta baita irteerako fitxategi bati
dagokiona ere. Funtzioak irteerako fitxategia sortuko du, lerro bakoitzean sarrerako fitxategiko bi zenbakiak eta
bi horien artean dauden zenbaki lehenak izango dituena. Adibidez:
Sarrerako fitxategia:
12 25
2 11
Irteerako fitxategia
12 25 13 17 19 23
2 11 2 3 7 11

2. (4 puntu) 2. Ariketa
12345678Z moduko Nortasun Agiri Nazionala (NAN) 8 digitoz eta letra batez osotutako karaktere kate bat da.
Azkeneko letra kontrol letra bat da eta ondoko moduan lortzen da: lehenik 8 digitoei dagokion zenbaki osoa 23 gatik
zatitzen da eta hondarrari dagokion letra aukeratzen da, ondoko taula erabiliz:

0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22
T R W A G M Y F P D X B N J Z S Q V H L C K E

12345678Z NAN-ean, adibidez, 12345678Z % 23 = 14 da eta taulako 14 posizioan Z letra dago.

(a) Sortu ezazu funtzio bat, NAN bat jaso eta zuzena ote den bueltatuko duena. Hau da, lehenengo 8 karaktereak
digitoak direla eta azken letra zuzena dela konprobatuko du.
Facultad de Ciencia y Tecnologı́a
Zientzia eta Teknologia Fakultatea

(b) Demagun NAN bat kodifikatzeko ondoren agertzen den metodoa diseinatu dela, NAN-aren digito batzuk letren-
gatik ordezkatuz. Kodifikazioa egiteko eraldatze lista bat definitzen da, letra maiuskulaz osotutako 10 karaktere
kate dituena. Letra bakoitza karaktere kate bakarrean agertu daiteke, adibidez:
[’ABC’,’DEF’,’GHI’,’JKL’,’MNO’,’PQ’,’RS’,’TU’,’VXW’, ’YZ’]
NAN-aren 9 digitoak letra bihur daitezke, Aurreko eraldatze lista izango bagenu, adibidez:
• 0 digitoa A, B edo C karaktereengatik ordezka daiteke.
• 1 digitoa D, E edo F karaktereengatik ordezka daiteke.
Baina kontrako zentzuan, digito bakoitza eraldatze lista-n bere posizioan dagoen karaktere kateko letra baten-
gatik soilik. Adibidez, aurreko eraldatze lista izango bagenu,
• A, karakterea 0 digitoagaitik baino ezin daiteke ordezkatu.
• E, karakterea 1 digitoagaitik baino ezin daiteke ordezkatu.
• ...
Horrela, aureko eraldatze lista-ren arabera kodifikatutako NAN bat D2K4567VZ balitz, NAN originala
12345678Z litzateke.
Sortu ezazu funtzio bat, kodifikatutako NAN bat eta eraldatze lista jaso eta NAN originala bueltatuko duena.

3. (3 puntu) 3. Ariketa
Demagun ondoko hiru datu egitura ditugula:
• n tamainako lista, filmeen (pelikula) izenburuz osotua.
• m tamainako lista, hiriburuen izenez osotua.
• n×m tamainako listen lista (matrizea), pelikula bakoitzak hiriburu bakoitzean izandako ikusle koporuaz osotua.
Adibidez:
filmeak = [’LO IMPOSIBLE’, ’EL REY LEON’ ,’JOKER’,’BOHEMIAN RAPHSODY’,’KIDS’]
hiriburuak = [’MADRID’, ’LONDRES’, ’PARIS’,’ FRANKFURT’]
ikusleak = [[100, 80, 65, 90], [145, 10, 45, 1], [32, 45, 7, 12], [55, 59, 63, 48],
[95, 49, 24, 49]]

• Sortu ezazu funtzio bat, hiriburuen lista eta ikusleen matrizea jaso eta tuplaz osoturiko lista bat bueltatuko
duena. Tupla bakoitzak filme baten ondorengo hiru informazioak izango ditu: a) batazbesteko ikusleak, b) ikusle
gutxien izandako hiria eta c) ikusle gehien izandako hiria. Aurreko datuetarako, emaitza ondokoa litzateke:
[(83.75, ’PARIS’,’MADRID’), (50.25, ’ FRANKFURT’,’MADRID’), (24, ’PARIS’,’
LONDRES’), (56.5, ’ FRANKFURT’,’PARIS’), (54.25, ’PARIS’,’MADRID’)]

• Sortu ezazu funtzio bat, izenburuen lista, hiriburuen lista, ikusle matrizea eta hiriburu baten izena jaso, eta
hiriburu horretan ikusle gehien izan dituen filmearen izenburua bueltatuko duena.
• Sortu ezazu funtzio bat, hiriburuen lista, ikusle matrizea eta ikusle kopuru bat jaso, eta filme guztietan ikusle
kopuru hori gainditu duten hiriburuen lista bueltatuko duena.

You might also like