Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 41

Goenkale 1556 - 1

GOENKALE 1556

Errioxa ala Tokio?

1
Goenkale 1556 - 2

1. SEKUENTZIA. ORIO.
KANPOAN. EGUNEZ (9:00)
GEMA, MARIO, FIGURANTEAK.
1'15”

MARIO kale kantoi batean dago, zain. GEMA ikusten du, eta irribarre
maltzur bat egiten du. Haren zain geratzen da, eta GEMA hurbil
dagoenean, ustekabean topo egin izan balute bezala egiten du.

MARIO.— Epa, panpoxa! Aspaldiko.

GEMA.— (Haserre) Zer egiten duk hik hemen?

MARIO.— Paseatzen ari nindunan… eta, hara,


ustekabean nor ikusiko, eta gure Gema
eskuzabala. Pozten naun, politta.

GEMA.— Ba ni ez. Utz nazak bakean! Ez diat


ezer jakin nahi hirekin. Atera didan neukan
guztia.

MARIO.— Guzti-guztia?

GEMA.— Kitto! Hoa herri honetatik, ez haut


begien bistan ikusi nahi…

MARIO.— Nik nahi dudana egingo dinat,


panpoxa. Eta herri hau oso polita dun paseatzeko.

GEMAk aurrera segitzeko keinua egiten du, baina MARIOk besotik


heltzen dio.

MARIO.— Nora hoa horren presaka? (Ironiaz)


Diru bila, ala?

GEMA.— (MARIOren besotik askatuz) Hiri ez


zaik axola!
2
Goenkale 1556 - 3

MARIO.— Nola ezetz? Diru premian bahago,


berriz ere hasi haiteke nirekin lanean. Zer
iruditzen?

GEMA.— Ezetz! Ez zaidala interesatzen.

MARIO.— Nik baietz uste dinat ba. Ez zagon hi


bezalakorik ofizio honetan; eta, gainera, ez huke
hain goiz jaiki beharrik izango.

GEMA.— Uzteko bakean! Nola esan behar


zaizkik hiri gauzak?

MARIO.— Jenio bizikoa nirekin, baina goxo-


goxoa bezeroekin. Hori dun ofizio honetan behar
dena: profesionaltasuna

GEMA.— Hoa pikutara! Ez haut gehiago ikusi


nahi, e? Eta berriz mehatxu egiten badidak,
damutuko haiz gogotik!

MARIO.— (Ironiaz) Nik? Nori egin diot nik


mehatxu??

GEMA badoa, haserre, urrats bizkorrez. MARIO hari begira gelditzen


da, irribarrez.

KARETA. KREDITU NAGUSIAK

3
Goenkale 1556 - 4

2. (A) SEKUENTZIA. BOGA.


BARRUAN. GOIZEZ (9:30).
EUSEBIO, DON LUIS, IGONE, FIGURANTEAK.
1'30”

EUSEBIO (postariz jantzita) eta DON LUIS goizeko kafesnea hartzen.


Isilik daude biak, tirabiran, DON LUIS haserre baitago antzerki lanean
ziria sartu diotelako. Azkenean…

EUSEBIO.— (Hasperen eginez) Beste egun bat


Gaizkaren berririk gabe! Hau da hau atarramentu
gaiztoa Lasatarrena!

DON LUISek buruarekin baietz, EUSEBIOri begiratu ere gabe betiere.

EUSEBIO.— Eskerrak Jose Mari dagoen bezala


dagoen, bestela ziplo hilko litzateke. (DON
LUISengana jiratuz, kopetilun) Nahikoa da gero,
e! Zurekin ari naiz, don Luis!

DON LUIS.— (Begiratu gabe, lehor) Badakit.

EUSEBIO.— Eta? Ez al didazu aurpegira


begiratu behar? Txerrenen bibotea! A zer tema
hartu duzun!

DON LUIS.— (Begiratzen dio) Hori be entzun


behar gainera!

EUSEBIO.— Zer? Antzerki-lanaren kontu


horrekin bueltaka oraindik? Zu zara zu
kasketosoa!

DON LUIS.— Gutxi irudituko zaizu ba!


Lotsagarri geratuko naiz herriaren aurrean. Ume
moko bat apaizarena egiten, eta zer egiten
4
Goenkale 1556 - 5

gainera!

EUSEBIO.— Hainbat hobeto jende gaztea


fedearen esanetara erakartzeko! Tira, ondo baino
hobeto geratuko da, ikusiko duzu.

DON LUIS.— (Begietara begiratuz, zorrotz)


Hara, Eusebio, badakizu zerk egin didan min
gehien? Modu horretan ni engainatu izanak!

EUSEBIO.— Engainatu, engainatu, engainatu


ez, … Hori gehitxo esatea da, ez?

DON LUIS.— Egia biribila da, Eusebio!

EUSEBIO.— Guk ezusteko bat eman nahi


genizun, besterik ez.

DON LUIS.— Ezustekoa?! Eta ez nolanahikoa!

EUSEBIO.— (Marmarrean) Hau da hau apaiz


setosoa eta egoskorra!

DON LUIS.— (Haserre) Hara bestea! Ni setosoa


banaiz, zu nortasun gutxikoa: besteek zer esan,
zuk amen!

EUSEBIO.— (Erretxinduta) Aizu, aizu! Ni


banaiz nor nire iritzia…

DON LUIS.— (Eten) Bai, noski, zure emazte,


edo dena delako horren aurrean batez be.

EUSEBIO.— (Minduta) Hori ez da egia!

Bakoitza bere kafeari begira berriz, bakoitza bere baitarako marmarka.

EUSEBIO.— Kaskagogor demontre hori!

DON LUIS.— Oilobusti kikila!

5
Goenkale 1556 - 6

3. (A) SEKUENTZIA. GOENKALE.


KANPOAN. GOIZEZ (9:30).
LEONOR, GASTON, FIGURANTEAK.
1'30”

GASTON eta LEONOR Goenkalen, Bogatik urrunen dagoen aldean.


Lanera joan beharra dute, eta elkarri agur esaten ari dira. LEONOR
urduri samar dago, inork ikusiko ote dituen beldurrez.

GASTON.— (Gogo beroz) Zoragarria izan da


gaua! Nire bizitzako gaurik laburrena!

LEONOR.— Gustura egon zara beraz?

GASTON.— Gustura ez! Zeruan! Zer ez nuke


emango gau guztiak halakoak izan daitezen…
(Eskuetatik heltzen dio) Zurekin.

LEONOR.— (Eskuak askatuz) Pues no puede ser.


(Batera eta bestera begiratuz) Mesedez, Gaston…

GASTON.— Eta zer? (Erretoriko) Begira


dezatela! Zoriontsu gaude, ezta?

LEONOR.— (Gero eta urduriago) Xxxx! Hitz


egizu baxuago, Gaston.

GASTON.— Zer? Lotsatu egiten zara?


(Besoetatik helduz)

LEONOR.— (Atzera eginez, GASTONek ez


heltzeko) Ez… Baina, ulertu egin behar duzu. Ni
ezin naiz jendaurrean horrela ibili.

GASTON.— Zergatik ez? Ez zara ezer txarrik


6
Goenkale 1556 - 7

egiten ari.

LEONOR.— Ez dakit… Koldo kanpoan dagoen


bitartean… ba…

GASTON.— (Kokoteraino) Koldo, Koldo,


Koldo! (Zorrotz) Ez didazu esango gau osoan
Koldo burutik kendu ezinik ibili zarela, e?

LEONOR.— (Burumakur, isilik, erantzun ezinik.


Gero) Agur, Gaston. Lanera joan beharra daukat.

GASTON.— Bai, bai, neuk ere bai. Baina ondo


pentsatu esan dizudan…

LEONOR.— Zer…? Zu eta biok…?

GASTON.— Bai, bai, hori, eta Sobiarena ere bai.


(Erretolikaz) Lan hori ez da zuretzat, zuk bizitza
hobeagoa merezi duzu…

LEONOR.— (Mozten dio, hatza ezpainetan


jarriz) Orain ez, Gaston. (Serioago, lotsatuta
bezala) Hitz egingo dugu beste batean, e? Ciao.
(Jiratu, eta badoa berehala)

GASTON.— (Bere buruari, irribarrez) Gauez


sua eta goizean izotza! Emakume hauek!

7
Goenkale 1556 - 8

4. SEKUENTZIA (2B). BOGA.


BARRUAN. GOIZEZ (9:30)
EUSEBIO, DON LUIS, MARGARI, IGONE, FIGURANTEAK.
1'15”

EUSEBIO eta DON LUIS elkarri zirikatzen oraindik ere, zein bere
kafeari begira betiere. Gorren arteko elkarrizketa, zein berean.

EUSEBIO.— Mando gorra baino setatsuagoa,


arraioa!

DON LUIS.— Bai, baina zu zakur zaharra baino


otzanagoa zara, beti jabearen atzetik.

EUSEBIO.— Jabea!Gotzainak deitzen dizunean


zer? Zakur zaharra baino zaharrago portatzen
zara. Gotzainaren oinak miazkatzea falta zaizu.

DON LUIS.— Aizu, ez sartu gotzainik honetan,


e?

MARGARI sartzen da.

MARGARI.— (Denoi) Egun on. (EUSEBIOri)


Eusebio, hartu azkar kafe hori eta zoaz kioskora,
nik gosaltzen dudan bitartean.

DON LUISen aurpegia ikusten dugu, irribarre maltzurrez EUSEBIOri


begira. EUSEBIOk, berriz, apaizaren begirada sumaturik, gogor egin
nahi dio MARGARIri.

EUSEBIO.— Baina, Margari…

MARGARI.— (Mozten dio, gogor) Mugi,


Eusebio! (IGONEri) Kafesne bat, faborez.
(Berriro ESUEBIOri) Zeren zain zaude?

8
Goenkale 1556 - 9

EUSEBIO.— (Burumakur, altxatzen) Bai, bai,


banoa, baina neuk ere posta banatzen hasi
beharko dut, entzun?

MARGARI.- Ale, Eusebio!

DON LUIS.— (Zirikatzaile, EUSEBIOri


belarrira) Zer esan dizut, Eusebio? Zakur
zaharra, beti jabearen esaneko!

EUSEBIO.— (Erdeinuz) Ba! Utz nazazu bakean!


(Ez diosalik ez ezer)

MARGARI.— Agur, Eusebio. (IGONEri) Ai! Bi


hauek zakurra eta katua bezala beti! Gezurra
dirudi pertsona helduak izatea. (DON LUISi
begira).

IGONE.- A ze paria (sic), apaiza eta postaria!

MARGARI.— Hori, hori, oraintxe esan duzu


egia!

DON LUISek ez du ezer esaten; pozik dago, irribarrez, bere kafea


bukatzen. EUSEBIO, berriz, ziztu bizian irten da Bogatik.

9
Goenkale 1556 - 10

5. SEKUENTZIA (3B). GOENKALE.


KANPOAN. EGUNEZ (9:30).
LEONOR, EUSEBIO, FIGURANTEAK.
1'30”

LEONOR lanera doa, GASTONi agur esan ondoren. Tarteka, atzera


begiratzen du, GASTON joan den bidetik. Pentsakor dago, nahastuta,
GASTONen eta KOLDOren artean aukeratu ezinik. Hor non ikusten
dugun EUSEBIO Bogatik ateratzen, serio, liskarra izan baitu apaizarekin.
LEONOR haren aurrean egokitzen da, eta LEONOR ikustean, aurpegia
aldatzen zaio.

EUSEBIO.— Egun on, Leonor. Hori da abiada


daramazuna.

LEONOR.— (Ustekabean harrapatua) Bai.


Zera… Lanera noa-eta.

EUSEBIO.— Noski, noski, neu ere halaxe noa:


(bere burua ere nahastuz) ...lanera orain, eta
gero, ...gero neure lanera. Eta izan al duzu
Koldoren berririk?

LEONOR.— (Aztoratuta, errezeloz) Koldo? Zer


ba?

EUSEBIO.— (Harrituta) Zer, ba? Ez al dago ba


Tokion?

LEONOR.— (Konturatu da hanka sartu duela)


A! Bai, bai. Atzo hitz egin nuen, eta oso ondo
dago, oso pozik.

EUSEBIO.— Pozten naiz. Ene! (Txistea) Tokitan


dago Tokio! Izango du, bai, zer kontatua etortzen
denean.

LEONOR.— (Deseroso, alde egin nahian) Bai,


10
Goenkale 1556 - 11

bai, noski. Bueno, Eusebio…

EUSEBIO.— (Maltzur) Faltan izango duzu


honezkero. Hain bikote… nola esango nuke? Bikote
gazte eta pertxenta eta…

LEONOR.— (Gero eta larriago, eten) Bai, baina


ez uste… gauzak ez dira beti kanpotik diruditen
bezalakoak.

EUSEBIO.— Zer uste duzu, besteok ere ez


dugula katramilarik izaten? (Taberna barrura
seinalatzen du; gero begira-begira gelditzen zaio)
Aizu, Leonor, begiak gorri-gorri dituzu.

LEONOR.— Bai… Tú sabes?, bart gauean ez


dut ondo lo egin, eta…

EUSEBIO.— (Maliziaz) Jakina! Zure maitea


urrun egonda, ezin begiak behar bezala bildu,
ezta?

LEONOR.— (Nola atera ez dakiela) Bai, bai.


(Zakar samar) Hitz egingo dugu beste batean, e?
(Arrapaladan) Taberna ireki behar dut, eta ya tú
sabes nola jartzen den Mikel taberna itxita
aurkitzen badu. Ciao. (Badoa ziztu bizian)

EUSEBIO.— (Harrituta) Jesus! Zer du ba honek


ere? (Erabakior) Bai, jakina, Koldo hain urruti
badago… (Pausa) Tira, Eusebio, hoa kioskora,
bestela Margari… (Abiatzen da)

11
Goenkale 1556 - 12

6. SEKUENTZIA. KOMISARIA.
BARRUAN. EGUNEZ (9:30)
AGUSTIN, FIGURANTE ERTZAINAK.
1'15”

AGUSTIN komisarian sartzen da: lanean hastera doa behartutako


oporretan egon ondoren. Ertzainak oso lanpetuta daude, eta, hasieran, ez
diote erreparatzen. AGUSTIN haiei begira gelditzen da une batez,
irribarrez.

AGUSTIN.— (Bere baitarako) Azkenean!


Txakurra bere txokoan! (Ozen) Egun on denoi!

Ertzainak hari begira geratzen dira.

1 ERTZAINA.— Agustin! Aspaldiko!

AGUSTIN.— Aspaldiko, bai, oraintxe esan duk.


Ia ahaztuta nian zulo hau nolakoa zen.

2 ERTZAINA.— Zer moduz zaude?

AGUSTIN.— Alferkerian egoteak kalte egiten


zidak, nonbait, eta lanera bidali naitek berriro.

1.- ERTZAINA.- Sentitzen dut!

AGUSTIN.- Sentitu? Ez horixe! Non hemen


baino hobeto! Aspertuta nengoan, hainbeste paseo
eta hainbeste siesta!

2 ERTZAINA.- Ba, ez duzu aspertzeko betarik


izango. Lana burutu ezinik gabiltza.

12
Goenkale 1556 - 13

AGUSTIN.— (Mahai batean jartzen da) Tira,


lehenbailehen hasi beharko diat orduan.

1 ERTZAINA.— (Txosten pila ekartzen dizkio)


(Zirikatzen) Tori, honekin ez zara aspertuko.

AGUSTIN.— (Txostenei begira) Nondik hasi


behar da? Gaizka Lasarena izango da
premiazkoena, ez?

1 ERTZAINA.— (Baietz) Ea non dagoen….


(Txostena bilatzen laguntzen dio)

AGUSTIN.— (Serio) Latza kontua, e? (Txostena


irekitzen) Agertu al da gorpua?

1 ERTZAINA.— Ez, oraindik ez. Talde


berezietakoak jo eta ke ari dira bazter guztiak
miatzen, baina ez dago arrastorik.

AGUSTIN.— Eta, zer dio nagusiak?

1 ERTZAINA.— Gozoa dago! Kontuz ibili


beharko duzu…

AGUSTIN.— Bai, bai. Nahiko lan izango dut


bestela ere. (Txostena aztertzen) Ea ba…

13
Goenkale 1556 - 14

7. SEKUENTZIA. KIOSKOA.
KANPOAN. EGUNEZ (12:30).
EUSEBIO, MARGARI, FIGURANTEAK.
1'45”

EUSEBIO eta MARGARI antzerki-lanari buruz ari dira. MARGARIk aldaketa


bat egin nahi du, eta EUSEBIO ezezkoan dago, DON LUISek esandakoa
gogoan harturik —MARGARIri amore ematen diola beti, alegia—.

EUSEBIO.— Ez, Margari, ez, ezta pentsatu ere.

MARGARI.— Baina zergatik ez? Jon ez da izen


egokia protagonistarentzat.

EUSEBIO.— Izango ez da ba! Horixe izan du


hasiera-hasieratik, eta denok konforme egon gara.

MARGARI.— Bai, baina… apaiz bati… hots


handiko izan bat hobeto dagokio: Don Leandro,
Don Bartolome, Don Tomas…

EUSEBIO.— Jesus!! Ondo dagoena bere


horretan utzi ezin tristea!

MARGARI.— (Harrituta) Zer axola zaizu izena


aldatzeak? Don Luis bezain temoso zaude!

EUSEBIO.— Zu, berriz, haizea baino


aldakorrago! Ez zara horrela portatu idazketa-
mintegi hartan ibili zinenetik.

MARGARI.— Ikaragarri ikasi nuen han, entzun?

EUSEBIO.— Bai, gehiegi, zera! Idazten dudan


guztia hankaz gora jartzen didazu.

MARGARI.— Ni lana hobetzen saiatzen naiz,


besterik ez. Eta protagonistari izena aldatzen
badiogu, askoz hobeto geldituko dela uste dut.
14
Goenkale 1556 - 15

EUSEBIO.— (Oso haserre) Ba, ez!

MARGARI.— (Amore emanez) Tira ba, nahi


duzun bezala. Ez diogu aldatuko, (zotin txikia)
baina ez da horrela jartzekoa ere, e?

EUSEBIO.— (Isilik une batez, pentsakor) Bai…


Arrazoi duzu, Margari. Barkatu, zakarregi hitz
egin dizut.

MARGARI.— Barkatuta dago, lasai. Baina…


zuri zerbait gertatzen zaizu.

EUSEBIO.— Ba. Bai. Don Luis. Aztoratuta nauka.

MARGARI— Ez bigundu orain, Eusebio.


Badakizu zer erabaki dugun: ez badu gure obra
onartzen, ez dugu antzerkia egingo.

EUSEBIO.— Ez da hori. Zera… Goizean…


behar ez direnak esan dizkiogu elkarri…

MARGARI.— Ai, gizonak! Mozolo galantak


zarete zuek! Ez dakizue lana eta adiskidetasuna
bereizten, eta horrela ezin da.

EUSEBIO.— Ez dakizu zer nolako gauzak esan


dizkidan… Puff!

MARGARI.— Zeuk ere esango zenion zerbait, ez?

EUSEBIO.— Esan, esan, bai, baina esan… (Pausa)


Ez al zaizu egoskorra iruditzen? Esadazu egia!

Horretan uzten ditugu.

15
Goenkale 1556 - 16

8. SEKUENTZIA (A) . KLINIKA.


BARRUAN. EGUNEZ (12:30).
ARANTZA, DOLORES, FIGURANTEAK.
1'30”

ARANTZA DOLORESekin dago medikuaren itxaron-gelan.

DOLORES.— Estimatzen dizut, benetan, nirekin


etorri izana, Arantza.

ARANTZA.— Ez da ezer, emakumea. Ez zait


ezer kostatzen. Zer? Beldurra ematen al dizute
leku hauek?

DOLORES.— Ez, beldurra ez, baina, badakizu,


urduri jartzen naiz.

ARANTZA.— Ez kezkatu, hau ez da dentista-


eta: ez dizute minik emango.

DOLORES.— Mina ez, baina… hasten dira bere


hitz potolo horiekin, eta has zaitez ulertzen!

ARANTZA.— Lasai horregatik, ohituta nago


medikuen hizkerara.

DOLORES.— Eskerrak! (Gaiz aldatuz) Aizu,


Arantza, zer moduz doakizu Isaiasekin?

ARANTZA.— (Disimulatzen) Ondo… Oso


ondo… Inoiz baino zoriontsuago.

DOLORES.— Pozten naiz hori entzuteaz. Ze,


gure Isaias oso mutil berezia da.

ARANTZA.— Hala da, bai.

16
Goenkale 1556 - 17

DOLORES.— Baina, ez uste, berak hala nahi


badu, zorionez gainezka eduki dezake maite duen
emakumea.

ARANTZA.— (Irribarre oso behartu batez)


Bai… baina… (Zalantzan, esan edo ez esan)
batzuetan, badaki mina ematen ere.

DOLORESek galderazko keinu batez begiratzen dio, ARANTZAk


irribarre egiten dio, esandakoa ahazteko adieraziz bezala.

17
Goenkale 1556 - 18

9. SEKUENTZIA. SOBIA.
BARRUAN. EGUNEZ (12:30).
LEONOR, MIKEL, FIGURANTEAK.
1'30”

LEONOR lanean. Burua beste nonbaiten du, eta huts egiten du behin eta
berriz gauzarik sinpleenetan. MIKEL ere barran dabil lanean.

BEZEROA.— Aizu, gaizki kobratu didazu.

LEONOR.— ¿Cómo dices? A, bai! Hau burua!.


(Txanpon batzuk ematen dizkio)

LEONOR pentsakor. Goizean GASTONekin eta gero EUSEBIOrekin


izandako elkarrizketen pasarte batzuk entzungo ditugu OFFen entzungo
ditugu. LEONORen aurpegia hurbil-hurbiletik ikusten dugu.

GASTON.— (Off)Gogo beroz) Zoragarria izan


da gaua! Nire bizitzako gaurik laburrena!

EUSEBIO.— (Off) (Maltzur) Faltan izango duzu


honezkero. Hain bikote… nola esango nuke? Bikote
gazte eta pertxenta eta…

GASTON.— (Off)Eta zer? Begira dezatela!


Zoriontsu gaude, ezta?

2 BEZEROA.— Aizu, bi kaña!

LEONOR.— Zer, zer?!

2 BEZEROA.— Bi kaña ateratzeko! Bost aldiz


eskatu dizut, jode!

LEONOR.— (Urduri) Barkatu. Ez dizut entzun.


Oraintxe aterako dizut. (Hiru kaña ateratzen
dizkio) Tori, eta barkatu, e?

MIKEL.— (Hurbildurik) Zer? Ondo al hago?


18
Goenkale 1556 - 19

LEONOR.— Bai, zer ba?

MIKEL.— (Maltzur) Horko horrek bi kaña eskatu,


eta hik hiru atera dizkion. Pozik joan dun.

LEONOR.— ¡Qué boba! Ez dakit non dudan burua.

MIKEL.— (Zirikatzen) Nik bai: Tokion.

LEONOR.— Sí, claro… (Pausa) Aizu, Mikel,


axola al dizu etxera joaten banaiz pixka batean?

MIKEL.— (Harrituta) Gaizki al hago?

LEONOR.— Bai, ez nago oso ondo. Badakizu:


emakumeen kontuak.

MIKEL.— (Harrituta) Ia. Hoa, hoa. Neu


arduratuko naun.

LEONOR.— Mila esker, Mikel. Arratsaldean


itzuliko naiz; neuk itxiko dut taberna. (Aterantz)

MIKEL.— Ez daukan etorri beharrik. Egon lasai,


nik itxiko dinat. Hi hoa lasai, eta sendatu.

MIKEL.— (Bere buruari). “Emakumeen


kontuak”?… Aurreneko aldia duk horregatik
lanari uzten diola…

19
Goenkale 1556 - 20

10. SEKUENTZIA (8B). KLINIKA.


BARRUAN. EGUNEZ (12:30).
ARANTZA, DOLORES, ERIZAINA, FIGURANTEAK.
1'

ARANTZA eta DOLORES medikuaren itxaron gelan.

DOLORES.— Min eman esan duzu… Ondotxo


dakit nik zer-nolako penak eta saminak pasatuta
nagoen ni gure seme horrengatik.

ARANTZA.— Tira, emakumea, horiek aspaldiko


kontuak dira.

DOLORES.— Ez hain aspaldikoak! Ikusten duzu


orain ere nola tratatzen nauen.

ARANTZA.— Badakizu nolakoa den. Ez


iezaiozu kontuan hartu.

DOLORES.— Ez, ez. Nik asko maite dut Isaias!


Baina berak… badakizu… arazo handi bat du, eta
hortxe dago koxka.

ARANTZA.— (Harrituta) Arazo handi bat?

DOLORES.— Bai: lana. Lan madarikatua!


(ARANTZA lasaitu egiten da zertxobait) Hori
besterik ez du buruan. Eta, horregatik, bazterrean
uzten ditu: bere ingurukoak: ama, seme-alabak,
emaztea…

ERIZAINA sartzen da.

ERIZAINA.— Dolores Aldai?

DOLORES.— Bai, neu naiz.


20
Goenkale 1556 - 21

ERIZAINA.— Zure txanda.

DOLORES.— (Altxatzen da) Banoa, bai.

ARANTZA.— (Altxatzen da bera ere)


Lagunduko dizut.

DOLORES.— Ez, ez, lasai. Gelditu hemen,


nahiago dut bakarrik sartu.

ARANTZA.— (Harrituta) Eta medikuen hitz


potoloak?

DOLORES.— Esango dizkizut nik, eta


esplikatuko dizkidazu gero kafetxo bat hartzen
dugun bitartean.

ARANTZA.— Tira ba, nahi duzun bezala.

DOLORES kontsultan sartzen da. ARANTZA bakarrik geratu da,


aurpegian kezka sumatzen zaiola.

KARETA. TRANTSIZIOA. EGUNEZ.

21
Goenkale 1556 - 22

11. SEKUENTZIA (A). ORIO.


KANPOAN. EGUNEZ (13:30)
GANIX, ENEKO, MAIALEN, FIGURANTEAK.
1’45”

ENEKO eta GANIX elkarrekin. ENEKOk Bogako janari-banatzailearen


jantzia du, eta janari poltsa batzuk eskuan. GANIXek, berriz, motxila du,
eta motxila barruan CDeak.

GANIX.— Jode! (Motxila ukituz) Bat ere ez diat


saldu oraindik. Etsita nago mundu guztiari txapa
emateaz.

ENEKO.— Ba niri ordea, primeran doakit. Egin


ezak nik bezala: neska batengana Cda saltzera
joan, eta bide batez, ligatu.

GANIX.— Kabuen! Eta ni hemen, totolo-potolo!


Ez dago eskubiderik!

ENEKO— (Bizkarrean joz) Saiatzea da kontua.

GANIX.— Besterik ez dut egin ba! (Bere buruari


begira) Baina gorputz honekin! Erabakita daukat:
dieta gogor bat egingo dut.

ENEKO.— Ez esan txorakeriarik! Zuk ez duzu


asko jaten-eta. Kontua da zuk “zeurea duzula
gorpuzkera hori”. Naturala.

GANIX.— Ba a zer putada egin didan naturak!

MAIALEN iristen da, txokolatezko palmera handi bat jaten.

MAIALEN.— Epa! (Palmera eskainiz) Nahi?

GANIX.— (Zakar) Utikan! Zaborrik ez!

22
Goenkale 1556 - 23

MAIALEN.— Hara! Gure mofokina! Orain arte


gustatzen zitzaizkizun ba.

GANIX.— Ba, orain ez. (Kargu hartzen) Aizu,


non egon zinen bart, e?

MAIALEN.— Eta zuri zer axola zaizu?

GANIX.— Axola zait. Aita galdezka hasi


zitzaidan, eta gezurra esan behar izan nion.

MAIALEN.— (Irribarrez) Ba… CDak saldu


nizkion mutilarekin egon nintzen. Oso jatorra da.
Eta gaur ere harekin gelditu naiz.

GANIX.— (Haserre.) Ondo irudituko zaizu?

MAIALEN.— Zuri zer axola zaizu norekin


nabilen?

GANIX.— Zure neba naiz!

MAIALEN.— (Pipertuta) Neba ez! Aitona


ematen duzu! Utz nazazu bakean, eta ez sartu nire
bizitzan, zurearekin nahiko lan baduzu-eta.

ENEKO.— (GANIXi) Arrazoi du. Zuri zer axola


dizu norekin egon zen atzo?

GANIX.— Zoazte biok kaka egitera! (Muturtuta


geratzen da)

ENEKOk eta MAIALENek elkarri begiratzen diote, harrituta, ezer


ulertu gabe.

ENEKO.— Berandutu egin zait, eta hau dena


partitu beharra daukat. Gero arte. (Badoa)

MAIALEN.— Gero arte, Eneko. (GANIXi,


etorkor) Tira, Ganix, ez haserretu nirekin, e?

23
Goenkale 1556 - 24

12. SEKUENTZIA (A). BOGA.


BARRUAN. EGUNEZ (13:30)
DOLORES, ARANTZA, FIGURANTEAK.
1'15”

ARANTZA DOLORESekin dator medikutik.

IGONE.— (DOLORESi) Eta? Medikuak zer dio?

DOLORES.— (Txantxetan) Berdekeriak, mediku


zikin horrek!

IGONE.— Bai zera! Zuk hori nahi.

DOLORES.— Edo medikuak: auskalo!

ARANTZA.— Gorabeherak omen ditu tentsioan.


Eta ondo zaindu behar du jatekoa: janari garbia
eta batere gatzik ez.

DOLORES.— Gatzik gabe! Amorragarria!

ARANTZA.— Amorragarria, ez; sendagarria.


txintxo-txintxo bete beharko duzu medikuak esana.

IGONE.— Gatzarena, nire kontu. Hemengo


otorduetan, behintzat, jai izango du.

ARANTZA.— (DOLORESi) Orain, gelara


igotzen lagunduko dizut, eta farmaziara joango
naiz medikuak agindutako botika erostera. Zuk
atseden hartu behar duzu.

DOLORES.— (Marmarrean) Atseden, atseden!


Ez naiz ezindua.

ARANTZA.— (Besotik heltzen dio, goxo-goxo)

24
Goenkale 1556 - 25

Goazen gelara, Dolores. Har ezazu atseden,


Igonek bazkaria prestatu bitartean, besterik ez
bada ere.

DOLORES.— Hainbeste laineza! Alferrik


galduko nauzue zuek. (Pausa) Ez dut gelara joan
nahi. Nahiago hemen.

ARANTZA.— Baina...

DOLORES.— (moztuz) Ez, ez, hemen


entretenituago egongo naiz jendeari begira.

ARANTZA.— Nahi duzun bezala. Orduan,


zurekin geldituko naiz pixka batean.

Mahai batean esertzen dira biak.

25
Goenkale 1556 - 26

13. SEKUENTZIA (11B). ORIO.


KANPOAN. EGUNEZ (13:30)
MAIALEN, MIRIAM, GANIX, FIGURANTEAK.
1'45”

GANIX eta MAIALEN berriketan.

MAIALEN.— Zer? Pasatu al zaizu haserrea?

GANIX.— Ez! Hemen ez da giro, jode! Zuek


CDeak barra-barra saltzen, eta nik piperrik ere ez.
Motxilan dauzkat denak.

MAIALEN.— Horregatik zaude horrela?


Salduko duzu baten bat, ez kezkatu.

GANIX.— Saldu eta ligatu! A ze mauka duzuen…

MAIALEN.— Ba, bai. Eta berehala joan behar


dut, gainera. Uste dut aipatu dizudala lehen,
hitzordua dut atzoko mutilarekin.

GANIX.— On egin dizula ba! Zer? CD gehiago


saldu behar dizkiozu?

MAIALEN.— (Irribarrez) Tontoa! Ez gara


negozioak egiteko gelditu. (Sorbaldan joz) Tira,
Ganix, ni banoa, e? Eutsi goiari, eta ez haserretu
munduarekin. Adio. (Badoa)

GANIX.— (Bakarrik hizketan) Mundua da


nirekin haserre dagoena, ez al zara konturatu?
(Bere sabelari begiratzen dio) Neurea dudala
gorpuzkera hau. Naturala!! (Erdeinuz) Bah!
(Motxila irekitzen du, eta CD mordo bat ateratzen
du handik; haiek lardaskatu eta berriz sartzen
ditu motxilan, amorruz) Hauek saltzea eta neska
batekin ligatzea olagarro bati galtzontziloak
26
Goenkale 1556 - 27

jartzea baino zailagoa da!

MIRIAM agertzen da.

MIRIAM.— (Kargu hartzen) Zer ari haiz


zedeekin? Kontu pixka bat izan! Hondatu egingo
dituk!

GANIX.— Hara bestea! Zer uste duzu,


belarrietan jarriko ditudala? Niri ez didazu
erakutsiko gauzak txukun zaintzen.

MIRIAM.— Tira, ez haserretu. Zer? Bakarrik?

GANIX.— (Zakar) Ez, CDez inguratuta. Ez al


duzu ikusten?

MIRIAM.— A zer umorea! Zer egin diat nik?

GANIX.— Ezer be ez, baina, egia esaten badizut,


pena ematen didazu.

MIRIAM.— (Harri eta zur) Nik? Zer ba?

GANIX.— Nortasun handiagoa zenuela uste


nuen. Baina ikusten dut ezetz. Argi dago
Enekoren atzaparretan erori nahi duzula berriz
ere.

MIRIAM.— Baina zertara zatorrek hori? Eta


gainera, hiri zer?

GANIX.— Niri bost! Baina ez al zara


konturatzen Eneko neskez inguratuta dagoela?

MIRIAM.— (Haserre) Zu burutik jota zaude!


Esango dizut, bai, nik zer…

GANIX.— (Mozten dio) Ez esan ezer ez. Ni Ni


banoa nire "gorpuzkera naturala" hor barrena
egurastera.
27
Goenkale 1556 - 28

MIRIAM.— Zeeeer?!

GANIX.— Ezer ez. Mutilen kontuak. Agur.


(Badoa, MIRIAM aho zabalik utzirik)

28
Goenkale 1556 - 29

14. SEKUENTZIA (12B). BOGA.


BARRUAN. EGUNEZ (13:30)
ARANTZA, DOLORES, ISAIAS, FIGURANTEAK.
1'45”

ARANTZA eta DOLORES mahai batean jarrita daude, berriketan.

DOLORES.— (Marmarka) Gatzik ez, gatzik ez!


Nola hasiko naiz orain gatzik gabe?

ARANTZA.— Hasi beharko duzu ba, zeure


burua zaindu nahi baduzu.

DOLORES.— Nik badakit zerk konponduko


duen nire tentsioa.

ISAIAS sartu da kafe zerbait hartzera. Bi emakumeak ikusi ditu,


harrituta, eta haiei entzuten gelditzen da, hitzik esan gabe. Emakumeek ez
diote erreparatu.

ARANTZA.— A, bai? Eta orduan zertara joan


zara sendagilearengana?

DOLORES.—Ba… Egia esan… ez dakit oso ondo


zergatik. (Pausa) Hara… Zuk ematen didazuna, nire bi
semeek emango balidate, Isaiasek batez ere…

ISAIASen aurpegia ikusten dugu, amorraziozko keinu batez. IGONE


ateratzen da sukaldetik, eta ISAIAS ikustean, galdetzen dio:

IGONE.— Kaixo, Isaias. Zerbait hartuko duzu,


edo familiaren bila etorri zara?

Bi emakumeak jiratu egiten dira, ISAIAS han ikusteaz harriturik.

ISAIAS.— (IGONEri) Ez, ateraidazu botila bat ur


mesedez, eta ez ireki eramateko da eta. (dirua jarriko du
29
Goenkale 1556 - 30

barran)

IGONE.— Tori. Besterik? (Dirua jasoz)

ISAIAS.- Ez, mila esker.

IGONE.- Orduan banoa berriz sukaldera,


lapikoak sutan ditut-eta.

ISAIAS bi emakumeengana hurbiltzen da botila eskuetan duela. Isilik


geratzen dira hirurak, elkarri begira, tentsio handiz. ISAIAS eta
ARANTZA haserre daudenez, ARANTZAk ez dio barkamena eskatzen
DOLORESekin egoteagatik. Azkenean:

ARANTZA.— Medikuarengana joan gara.

ISAIAS.— (Ziniko) A, bai? Oso ondo.

ARANTZA.— Ez al diozu galdetu behar zer esan


dion?

ISAIAS.— Zer esan dizu medikuak?

DOLORES.— Ezer berezirik ez; ondo nagoela,


eta dieta berezia egiteko.

ISAIAS.— (Lehor) Ederki. Pozten naiz.

ARANTZA.— Ez al duzu gurekin eseri nahi?

ISAIAS.— Ez, mila esker. Joan beharra dut.


Negozio-bazkari bat dut Amarun, eta berandu nabil.

ARANTZA.— Zoaz lasai, orduan. Negozioa da


lehenengo gauza.

ISAIAS.— Hala da, bai. Agur. Arratsean ikusiko


zaitut.

ARANTZA.— Agur, bai. (ISAIAS badoa)

DOLORES.— Agur, seme. (ARANTZAri)


30
Goenkale 1556 - 31

Ikusten? Gure seme honek ez du besterik buruan:


negozioak, lana eta lana… Besterik ez!

ARANTZA.— Arrazoi duzu, Dolores: lana eta


lana… (Hasperen eginez)

SOBIAKO KARETA. GAUEZ.

31
Goenkale 1556 - 32

15. SEKUENTZIA. SOBIA.


BARRUAN. GAUEZ (20:00)
LEONOR, GASTON, FIGURANTEAK.
1'30”

LEONOR barran berriz ere. GASTON sartzen da, LEONOR ikusten du,
irribarre egiten du, eta barrara doa zuzen-zuzen.

GASTON.— Zortziak puntuan. Hementxe nago:


ikusten duzu hitza betetzen dudala, e?

LEONOR.— (Urduri baina pozik) Bai… Zer


hartu nahi duzu?

GASTON.— Ezer ez. Zuri etxera lagundu, hori


da nahi dudana. Txanda bukatu duzu, ezta?

LEONOR.— Ba… ez.

GASTON.— Ez al zenuen zortzietan bukatzen?

LEONOR.— Bai, baina gaur gorabeheratxo bat


izan dut goizean, eta txanda aldatu diot Mikeli.
Nik itxi behar dut gaur taberna.

GASTON.— Tira ba… Orduan, atera whisky


doble bat. Bukatu arte itxarongo dizut.

LEONOR.— Mejor no… (Batera eta bestera


begiratzen du, inork entzun ez diezaion) Begira,
Gaston, serio.... Ezin dugu honela jarraitu. Erotu
egingo naiz, ¿me entiendes?

GASTON.— Ez, ez dizut tutik ere ulertzen. Aizu,


Leonor, zu gustura al zaude nirekin?

LEONOR.— Gustura? Ba… ez dakit zer esan…

GASTON.— Esan egia: horrekin aski da.


32
Goenkale 1556 - 33

LEONOR.— Pues… no sé…

GASTON.— Oso galdera erraza da ba.

LEONOR.— Bai. Gustura nago zurekin… Oso


gustura, baina… (Burumakur) sekulako nahaste-
borrastea dut buruan.

GASTON.— Gaitz erdi! Horrek konponbide


erraza du.

LEONOR.— Hara, Gaston, nik badakit ez dela


zure errua… nire barruko korapiloak dira…

GASTON.— (Hatza ezpainetan jarriz) Xxxxx!


Ez esan ezer. (Gero, hatzarekin musu bat
bidaltzen dio, irribarrez)

LEONOR.— (Irribarre egiten dio aurrena, gero


burumakur berriz ere. Isilik)

GASTON.- Gauza bat egingo dugu. Nahi baduzu,


bakean utziko zaitut orain; izango dugu bihar ere
hitz egiteko astia, e?

LEONOR.— Eskertuko nizuke, Gaston.

GASTON.— (Gorputza barraren gainean


makurtuta, LEONORengana hurbiltzeko, esaten
dio ahopeka) Maite zaitut.

LEONOR.— (Aztoratuta gelditzen da hasieran,


baina irribarre moduko keinu bat egiten dio gero)

GASTON.— Bihar arte. (Badoa)

LEONOR begira gelditzen zaio, tristuraz eta pozez.

33
Goenkale 1556 - 34

16. SEKUENTZIA. ISAIASEN BULEGOA.


BARRUAN. GAUEZ (20:00)
ISAIAS, ARANTZA.
1'30”

ARANTZA ISAIASen bila joan da bulegora. Ez zaio oraindik haserrea


erabat pasatu, baina adiskidetzera etorri da. Atean kax-kax jotzen du.

ISAIAS— Bai?

ARANTZA.— (Atea irekiz) Sar naiteke?

ISAIAS.— Aurrera.

ARANTZA.— Lanean orain ere. Zer moduz


negozio-bazkari hori?

ISAIAS.— Primeran. Ez dugu ondo bazkaldu,


baina tratu ona egin dut. Zu zer moduz?

ARANTZA— Ondo. (Pausa. Nola hasi jakin


gabe) Eta ze tratu egin duzu ba?

ISAIAS.- (Altxatuz) Zer da Aran? Zu ez zara


lanari buruz hitz egitera etorri… ezta ala?

ARANTZA.— Ez. (zintzo) Esadazu egia?


Benetan ez zaizu axola nik zure amari medikura
lagundu izana?

ISAIAS.— (Ez du haserretu nahi) Ez, ez, zuk


ikusiko duzu zer egiten duzun.

ARANTZA.— Ez dut ulertzen, benetan. Zergatik


tratatzen duzu horrela zure ama? Oso...

34
Goenkale 1556 - 35

ISAIAS.— (Zakar samar) Berriro ez, badakizu ez


dudala horretaz hitz egin nahi. Izan dezagun
bakea.

ARANTZA.— Ondo da. Ez gara berriz liskarrean


hasiko. (Pausa) azkenaldi honetan, hitz egiten hasi
eta sesioan amaitzen dugu.

ISAIAS.— Ez kezkatu, ez da horrenbesterako


ere.. Boladak izaten dira. Ez da ezer gertatzen
horregatik. Nik beti bezala maite zaitut. (Musu
ematen dio) Benetan.

Besarkatu egiten dira biak, eta hala egongo dira pixka batean.

ARANTZA.— Ai, Isa! Egia da maite nauzula?

ISAIAS.— Bai, Aran, egia da: maite zaitut, eta


liskarren bat izateak ez du hori ezertan aldatzen.

35
Goenkale 1556 - 36

17 SEKUENTZIA (15B). SOBIA.


BARRUAN. GAUEZ (20:00)
LEONOR, GASTON, FIGURANTEAK.
1'

GASTON Sobiatik irtetear dago; halako batean, jiratzen da, eta musu bat
bidaltzen dio, berriz ere, hatz puntekin LEONORi. LEONORek irribarre
xamurra egiten dio. GASTONek alde egiten du.

LEONOR pentsakor gelditzen da. Bat-batean, telefonora hurbiltzen da.


Zalantzan gelditzen da une batez, eta gero telefono zenbaki bat markatzen
du urduritasunez: KOLDOrekin hitz egin nahi du. Zain geratzen da pixka
batean, harik eta erantzuten dioten arte.

LEONOR.— Koldo! Zu zara? (…/…) Ohean


zinen? Baina arratseko zortziak dira-eta? Estás
bien? (…/…) Cómo? Goizeko zortziak? A, noski!
Ez naiz ordutegi aldaketaz konturatu, barkatu, mi
amor. (…/…) Ni, ondo, eta zu? (…/…) Polita al
da Tokio? (…/…) Bale, bale, kontatuko didazu.
(…/…) (Irribarrez) Nik ere asko maite zaitut,
Koldo. (…/…) Bai, bai, nik ere zure falta
sumatzen dut…. (…/…) (Malko bat isurtzen zaio)
Nik ere zoriontsu egin nahi zaitut, (Ahotsa
zartatzen zaio) bai, bai, benetan… (…/…) Ez, ez,
ondo nago, es por la emoción… (…/…) (Bat-
batean, negarrez hasten da, tristuraz beterik)
Zergatik joan zara hain urruti? Bakar-bakarrik utzi
nauzu! ¿Qué voy a hacer yo ahora? (…/…) Ez,
da ezer, ez da ezer, deituko dizut. Agur.
(Telefonoa eskegitzen du, eta negar batean hasten
da, kontsolatu ezinik)

36
Goenkale 1556 - 37

18. SEKUENTZIA. BOGA.


BARRUAN. GAUEZ (20:30)
DON LUIS, GASTON, IGONE, FIGURANTEAK.
1'45”

DON LUIS GASTONengana hurbiltzen da.

DON LUIS.— (Serio) Aizu, Gaston, zurekin


berba egin gura dut.

GASTON— Bota ba. Zer hartu nahi duzu?

DON LUIS.— Ezer be ez, mila esker. Aizu,


zer… zer egiten ari zara Lasatarrekin? Ezin diezu
Boga kendu.

GASTON.— Lasai, gizona. Nik ez diet ezer


kendu. Tratu bat egin dugu, besterik ez. Eta bi
aldeak konforme gaude.

DON LUIS.— Ez niri kontu horiekin etorri,


Gaston. Hau ez da jabe-aldatze soil bat. (Argitu
nahian) Nik bakarrik dakit zergatik utzi behar
izan duten Lasaterrek Boga zure esku.

GASTON.— (Berak ere gauzak argituz) Lasatar


ez direnek Lasatar baten esku esan nahiko duzu,
ezta?

DON LUIS— Gaston, faborez! Jose Mari


hilzorian! Gaizka auskalo! Ez duzu gupidarik!

GASTON.— (Haserre) Aizu, don Luis, ez zara


nor nire kontuetan sartzeko!

DON LUIS.— Zure kontuak?!

37
Goenkale 1556 - 38

GASTON.— Bai, nireak!

DON LUIS.— Lasatarrak nire lagunak dira! Ni


hemen bizi naiz!

GASTON.— (Ironiaz) Lasai horregatik, niregatik


hemen biziko zara aurrerantzean ere. Ez zaitut
botako.

DON LUIS.— Ez da hori, Gaston. Baina…


Jainko maitea! Ez al zara konturatzen zer-nolako
kaltea egiten diezun?

GASTON.— Beno, horretara iritsi garenez:


kaltea zuk egin diezu, eta ez nolanahikoa gainera.

DON LUIS.— Jesus, Maria eta Jose! Baina nola


esan dezakezu hori?

GASTON.— (Haserre) Familia honen gezurra


edo "bekatua", onartu bakarrik ez, zeuk laguendu
diezu aurrera ateratzen. Beraz, hobe zenuke isilik
egon, niri kargu hartzen ibili baino!

DON LUIS.— (Kikilduta) Tira… Ez horrela


jarri… Nik…(Pausa) Tira… Igual, arrazoi duzu:
ez dira nire kontuak… baina…

GASTON.- Baina zer?

DON LUIS.- Erruki zaitez, arren, halako


nahigabea bizi duen familiaz. Hori besterik ez
dizut eskatzen!

GASTON.— (Lehertzeko zorian) Apaiza


zarelako, e? Bestela ostikoka bota zintuzket begi-
bistatik.

DON LUIS.— Gaston…! Faborez, ez iezaiezu


taberna kendu! Ez egin hori, arren!

38
Goenkale 1556 - 39

GASTON.— Neronek ikusiko dut zer egin, nola


egin eta noiz egin. Eta orain, ospa hemendik, bele
beltz gezurtia!

DON LUIS aldaratzen zaio, burumakur, kezkatuta.

39
Goenkale 1556 - 40

19. SEKUENTZIA. KOMISARIA.


BARRUAN. GAUEZ (21:00)
AGUSTIN, FIGURANTE ERTZAINAK.
1'15”

AGUSTIN bere mahaira jarrita, espedientez inguratuta. Beste ertzainek


bukatu dute beren txanda, eta, etxera abiatzerakoan, agur esaten diote.

1 ERTZAINA— Tira, Agustin, gu bagoaz? Ez al


zatoz?

AGUSTIN.— Ez, oraindik ez. Nik uste baino lan


gehiago dago hemen, eta geratu egingo naiz pixka
batean.

1 ERTZAINA.— Ondo da, baina lasai hartu, e?


Lehenengo eguna duzu, eta ez gehiegi nekatu.
Izango duzu astia.

AGUSTIN.— Lasai, berehala noa neu ere. Gabon


pasa.

ERTZAINAK badoaz. AGUSTIN bakarrik geratu da. Altxatzen da, ondo


begiratzen du ea inor geratu den, eta kafearen makinara doa. Kafe bat
ateratzen du handik. Berriro alde batera eta bestera begiratu ondoren,
petaka bat ateratzen du, eta zurrutada eder bat botatzen dio kafeari.
Trago batez edaten du kafe zurrutaduna.

AGUSTIN— Aaaaaa! Horrela hobeto… Tira,


segi dezagun lanean.

Mahaira abiatzen da berriz, baina, halako batean, gelditu egiten da. Oso
urduri dago. Zalantzan gelditzen da une batez, gero petaka berriz atera,
eta zurrutaldi luze bat egiten du. Bat-batean, petaka eskuan, konturatzen
da zertan ari den.

AGUSTIN.— Jode, Agustin! Baina zer ari haiz?


(Petakari begira) Zer gizon klase haiz hi?
40
Goenkale 1556 - 41

Gizona? Edo kontrolik gabeko zurruteroa?


(Petaka lurrera botatzen du, amorruaren
amorruz) Baboa! Ergela! (Ukabilkadak ematen
dizkio kafearen makinari, bere onetik aterata)
Koldarra! Koldarra!

Arnasestuka gelditzen da pixka batean. Gero, lasaiago ustez, lan mahaira


abiatzen da, eta han esertzen da. Hartzen du txosten bat, irekitzen du,
lanean jarraitzeko asmoz, baina ezin du: negarrez hasten da, bere
buruari irainka, egindakoaren damuz.

AGUSTIN.— Ustelduta hago, Agustin, ustelduta!

1556. ATALAREN AMAIA

41

You might also like