Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 44

GOENKALE 1553

GOENKALE 1553

Odol-arrasto
luzea

1
GOENKALE 1553

1. SEKUENTZIA. ERTZAIN-ETXEA

BARRUAN. GOIZEZ. ILUNPETAN (6.00)

ANE, ANDONI. FIGURANTEAK (ERTZAINAK)

1’ 45”

ANE negarrez ari da ANDONIren aurrean, nahigabetuta, zer gertatzen


ari den ezin ulerturik. Bere arropetan eta eskuetan odol-arrastoak ageri
dira.

ANE.– (Esaldiak etenez) Ez dut ia ezer


gogoratzen. (Pausa) Azkenekoa, Gaizkarekin ari
nintzela hizketan etxean (Pausa) Eta gero lo
geldituko nintzen. (Pausa) Izan ere, silloian
esnatu naiz, eta odola besterik ez nuen
aldamenean...

ANDONIk ez dio ezer esaten. ANEk jarraitu beharra dauka.

ANE.– (Lehenean) Baina ez dakit zergatik


hartuko nuen lo. Gaizkarekin kopa hustu nuela
bai. Baina besterik ez. (Pausa) Eta ertzainak?
Zergatik azaldu ziren horren azkar?

ANDONI.– Auzoko gizon batek eman zuen


abisua: ontzira zihoan arrantzale batek. Zuen auzo
batek. Odol arrastoak ikusi zituen eskaileretan
ezkaratzeraino.

ANE.– (Lehenean) Xordoneko Miel izango zen.

ANDONI.– (Jakin-minez; drogaz-edo galdezka)


Eta kopa horretaz gain, besterik hartu zenuten?

ANE.– Ez. Ginebra zen. Ginebra hutsa. Besterik


ez. Bueno! Tonika eta Limoi-puska batekin.

2
GOENKALE 1553

ANDONI.– Ondo da. (Eskua kokotsean, aurrean


duen labana seinalatuz) Eta labana hau? Zer
egiten zenuen berarekin eskuetan?

ANE.– (Erabat jota, gauzak ulertu ezinik) Ez


dakit. Gogoratzen dudan gauza bakarra, zera da,
Horrekin ebaki nituela limoi-puskak.

ANDONI.– (Lehenean, serio) Limoia besterik ez


zenuen ebaki...

ANE.- Ez… ez dut uste…

ANEk ezin du gehiago, eta hondoa jo eta negarrez hasten da.

ANE.– (Negarrez) Ez naiz ezertaz gogoratzen.


Nik ez dut ezer egin. Ez dakit ezer. Esan dizut
dakidan guztia...

ANDONI.– (Oso serio, baina gizalegez) Ondo


da, Ane. Hitz egin nahi ez baduzu…

ANE.- Ez da hori! Dakidan guztia esan dut!

ANDONI.- Hitz egin nahi ez baduzu ere, jakizu


argituko dugula zer gertatu den.

ANE.– (Lehenean) Nik ez dut ezer egin. Egia


besterik ez dizut esan: dakidan guztia!

KARETA. KREDITU NAGUSIAK

3
GOENKALE 1553

2. SEKUENTZIA (1B). ERTZAIN-ETXEA

BARRUAN. GOIZEZ. ILUNPETAN (6.02)

ANE, ANDONI. FIGURANTEAK (ERTZAINAK)

1’ 45”

ERTZAIN bat sartzen da, baso bat ur duela eskuetan.

ANDONI.– (Basoa hartuz, ertzainari) Eskerrik


asko.

ERTZAINA.– Besterik, nagusi?

ANDONI.– Oraintxe noa.

Eta irten egiten da ERTZAINa. Eta ANDONIk hartu basoa eta...

ANDONI.– (Aneri eskainiz) Hartzazu. On egingo


dizu-eta.

ANE.– (Esker oneko) Eskerrik asko. (Edan)

ANDONI.– (Serio, baina lagunduz) Ez da egoera


erraza.

ANE.- (Etsita) Batez ere niretzat…

ANDONI.- Baina ulertuko duzu. Labana odoletan


aurkitu genuen zure eskuetan.

ANEk esku artean du burua, hitzik esan gabe...

ANDONI.– Zure arropetako odol arrastoak, eta


han etxean zeudenak be, norbait arrastaka atera
izan balute bezala... Eta, gainera, auzoko
emakume batek esandakoa…

4
GOENKALE 1553

ANE.- (Beste mundu batean bezala) Isabelek,


seguru…

ANDONI.- Oso eztabaida handia entzun zuela…


(Pausa) Berehala nator.

Eta ANDONI irten egiten da bulegotik. Eta aurrean duen ertzain-


bikoteari...

ANDONI.– Mesedez, zoazte Maria Luisa


Galardiren etxera. Eta lehenbailehen datorrela
hona. Gaizka non den jakin behar dugu...

ERTZAINAK.– Bai, nagusi.

Eta bi ERTZAINAK zutik jarri eta prestatzen ari diren bitartean...

ANDONI.– Eta badakizue: zerbait galdetzen


badizue, hemen argituko dugula dena.

ERTZAINAK.– Bai, nagusi. (Aterantz)

ANDONI.– (Beste ertzain bati) Eta zu zoaz


Aneren etxera. Azter ditzatela, batetik,
edalontzietako hondarrak eta, bestetik, odola. A!
Eta lehenbailehen ekarri iezaiozue jantziren bat
aldatzeko emakume honi, eta gero aldean dituenak
ere analizatzera...

ERTZAINA.– Bai, nagusi. Orain bertan.

Eta ERTZAINA berehala mugitzen da. ANDONIk bulegoko bidea hartzen


du berriro.

5
GOENKALE 1553

3. SEKUENTZIA. GAIZKAREN ETXEA

BARRUAN. GOIZEZ. ILUNPETAN (7.00)

MARIA LUISA. FIGURANTEAK (ERTZAINAK)

1’ 15”

MARIA LUISA jaiki berria da ohetik. Erdi lotan ari da gosaria prestatzen.

MARIA LUISA.– (Aharrausika, berekiko) Gaur


ere ez da azaldu ume hau...egongo da bai behar ez
den horrekin....Ai, jainkoa, noiz zentzutuko da!
(mahairaino erretiluekin) Tira, ia patxadan
gosaltzen dudan.

Ateko tinbrea jotzen dute. Eta...

MARIA LUISA.– (Eskua paparrean, sustoa


hartuta) Jesus! Bihotza aterako didate golkotik!
(Erlojuari begiratu eta irribarrez, berekiko)
Zazpiak. (Lasaiago) Baietz giltzak ahaztuta ibili...
(Atea zabaltzen du) (OFF) Baina, baina zer
gertatzen da?

ERTZAINA.- (OFF) Egunon, Maria Luisa


Galardi?

MARIA LUISA.- (OFF)Bai, bai, ondo baino


hobeto dakizue neu naizela....

Eta MARIA LUISA sukaldera sartzen da, ertzainak atzetik dituela.

ERTZAINA.– Hemen al da Gaizka?

MARIA LUISA.– (Oso urduri) Ez. (Pausa)


Baina zerbait gertatzen al da?

6
GOENKALE 1553

ERTZAINA.– (Aurreko galderari erantzun gabe)


Ba al dakizu non egon daitekeen Gaizka?

MARIA LUISA.– (Gero eta urduriago) Ez. Esan


dizut ezetz. Zerbait gertatu al zaio?

ERTZAINA.– (Buruaz atea seinalatuz) Zatoz


gurekin komisariara.

MARIA LUISA.– (Bere onetik aterata) Zertara,


ordea? Ez naiz mugituko, hori jakin arte.

ERTZAINA.– (Buruaz atea seinalatuz, berriro


ere) Goazen. Zure hobe beharrez ari gara.

MARIALUISA.- Horrela, beste argibiderik gabe?

ERTZAINA.- Gure nagusiaren agindua da. Ezin


dizugu besterik esan... Berak azalduko dizu dena.

MARIA LUISA.- (Datorkionaren beldurrez) Ai,


ama! orain ere badugu zerbait.

ERTZAINAK.- Tira goazen.

MARIA LUISA.- Jesuss! Jantzi ere egin beharko


dut.

Janztera abiatzen da MARIA LUISA. Eta...ERTZAINAK ere sukaldetiuk


ateratzen hasiko dira.

ERTZAINA.– (Ate ondoan) Hementxe egongo


gara zure zain.

7
GOENKALE 1553

4. SEKUENTZIA. PARROKIAKO BULEGOA

BARRUAN. GOIZEZ. (8.00)

DON LUIS, XANTI

1’ 30”

XANTI antzerkia prestatzen ari da, paperak eskuetan dituela, erdia buruz
esanez eta beste erdia irakurriz...

XANTI.– (Imintzio handiak eginez) Eta zer arraio


ote dakizue zuek? Zer dakizu zuk Interneti buruz,
e? Ba al dakizue oso erraza dela ligatzen,
txateatzen? Makina bat bikote berri sortu da
horrela.

Eta XANTI hain dago bere paperean murgilduta, ez da konturatzen DON


LUIS sartu dela. Eta...

XANTI.– (Lehenean) Eta zergatik ez zen apaiz


bat ere maiteminduko? Txateatzen hasten bada…

DON LUIS haserre dago. Oraindik ere testu aldaketekin jarraitzen dutela
ikusten ari bait da.

XANTI.– (Lehenean, pasartea gogoratuz) Beraz,


badakizue: arriskua dagoen tokian, hurbil dago
bekatua ere. (Eta pasartea amaituta, berekiko)
Tentalditik urruti ibiltzea da zentzuzkoena. Amen.

Eta XANTIk amaitu eta aterantz egiten duenean, hor topo egiten du
ustekabean DON LUISekin. Eta sekulako sustoa hartzen du. XANTIK
oraindik ez daki, lehengoan DON LUISek MARGARI eta harrapatu
zituela elkartean

8
GOENKALE 1553

XANTI.– (Irrintzi txikia) Ji, ji, ji, ji! Baina


nolatan horren goiz, don Luis?

DON LUIS.– (Erlojura begiratuz) Goiz? Zortziak


dira-eta! Meza hasi baino ordu erdia lehenago
etortzea ez da goiz ibiltzea, Xanti.

XANTI.– (Kezkatuta, urduri) Eta denbora asko al


da etorri zarela?

DON LUIS.– (Gezurretan) Etortzea egin dut. Eta


harritu egin naiz, bai, zu otoitzean entzunda.
Horretan ariko zinen, noski…

XANTI.- (Izututa) Zer… otoitzaren zein parte


entzun duzu?

DON LUIS.- Nik amaiera bakarrik entzun dut:


“amen”.

XANTI.– (Lasaiago, disimulatzen) A, a, Amen…


Hori, ba, jakina…

DON LUIS.- Zer da jakina?

XANTI.- Otoitzean ari nintzela, zer bestela, ba?


(Pausa) Eta orain banoa argiak piztera, eta
mezetarako gauzak prestatzera... (Badoa)

DON LUIS.– (Aitaren eginez) Barkatu, Jauna,


Xantiri esandako gezur horrengatik. Baina
badakizu, Jauna (bere burua zurituz), “gezurtiari
gezurra esanez, 100 urteko barkamena amets”.

Eta DON LUISek jarrera aldatu eta ukabila estutuz...

DON LUIS.– Esan nion, gero! Esan nion


Margariri aste bete zuela dena
konpontzeko...denboraz dabil oraindik, bestela...!!
(Aitaren eginez) Barkatu, Jauna, mehatxu
honengatik. Baina badakiizu, Jauna (bere burua

9
GOENKALE 1553

zurituz), “nori berea emanez, 100 urteko


barkamena amets”.

10
GOENKALE 1553

5. SEKUENTZIA. ERTZAIN-ETXEA

BARRUAN. GOIZEZ. (8.10)

ANE, MARIA LUISA, ANDONI. ERTZAINAK (FIGURANTEAK)

2’

ANE, oraindik, ANDONIren bulegoan dago. Arropaz aldatuta dago eta


eskuetako-odol arrastoak ere garbituta. Zutik dago, alde egiteko prest. Eta
hor sartzen da MARIA LUISA komisarian, bila joan zaizkion bi
ertzainekin. Eta...

ERTZAINA.– (Maria Luisari) Zaude hemen,


pixka batean. (Bulegoko atea zabaldurik)
Nagusi… Hemen gatoz, Galardi anderearekin.

MARIA LUISA oso urduri dago, eskuak elkarren kontra igurtziz, eta ia
atake bat izateko zorian... Bulegoan, ANDONIk ANE agurtzen du..

ANDONI.– (Aneri) Zu, zoaz etxera. Eta saia


zaitez atseden hartzen...

Eta ANE isilik irteten da, begiak gorri-gorri dituela. MARIA LUISAren
paretik pasatzean...

MARIA LUISA.– (Aneri) Zu hemen? Jakin al


liteke zer gertatzen den?

ANEk burua makurtu eta ez dio ezer erantzuten.

ANDONI.– (Maria Luisari, atetik) Egun on,


Maria Luisa. Pasa, mesedez. (emakumea sartzen
da; eserlekua seinalatuz) Jesarri, mesedez.

MARIA LUISA.– (Oso urduri) Zer gertatzen da?

ANDONI.– (Tenturik handienaz, izu ez dadin)


Hara, Maria Luisa. Odola azaldu da Aneren
etxean: odol dezente.

11
GOENKALE 1553

MARIA LUISA.– (Begiak zabal-zabal, eta eskua


paparrean, ia arnasa hartu ezinik) Odola!

ANDONI.– (Lehenean) Bai. Baina ez dakigu


beste ezer. Gauzak ilun daude.

MARIALUISA.- (beldurtuta) Odola… norena


den?

ANDONI.- Horixe da jakin nahi genukeena.

MARIALUISA.- (Oilar) Ba, ez zarete toki


egokienera etorri galdetzera…

ANDONI.- (Profesional) Oraindik aztertu egin


beharko dugu odola. Baina, beharbada,
Gaizkarena izan daiteke.

MARIALUISA.- (Harri eta zur) Zer?

ANDONI.- Gauean, Anerenean zen. Baina orain


ez dakigu non den. Eta inoren gorpurik be ez da
azaldu...

MARIA LUISAri zorabioak ematen dio. ANDONI zalaparta bizian jaiki


eta garaiz iristen da heltzera, lurrera eror ez dadin...

ANDONI.– (Ertzainei) Lagundu! Lagundu


mesedez.
MARIA LUISA eserlekuan ipini orduko...

ANDONI.- Ura ekarri....

ERTZAIN batek ura ekarri, MARIA LUISAk edan, bere onera etorri eta...

ANDONI.– (Maria Luisari) Sentitzen dut,


baina… Galdera batzuk egin behar dizkizut...

MARIA LUISA.– (Hitzik gabe, zurbil) Gaizka!

12
GOENKALE 1553

6. SEKUENTZIA. ORIO

KANPOAN. GOIZEZ. (8.50)

MAIALEN, MIMI, MIRIAM, GANIX, ENEKO. FIGURANTEAK

1’45”

Neska-mutilak, pixkana-pixkana, elkartuz doaz, instituturako bidean.


Hasieran, MIMI, MIRIAM eta ENEKO doaz elkarrekin.

ENEKO.– Gaur ere, hartuko beharko dugu


aspertu ederra.

MIRIAM.– Ez da asko falta. Laster azterketak,


eta aufi!

MIMI.– Amsterdamen egingo dugu guk aufi! A


ze oporrak pasatu behar ditugun!

Horretan doazela, MAIALEN eta GANIX hurbiltzen zaizkie. Eta...

MAIALEN.– (Aldarte onean) Egun on. Zer?


Matematika-kontuetan?

MIRIAM.– Ia-ia asmatu duzu.

GANIX.- (Motxila zabaldu eta CD pila atereaz)


Hara! Hauek denak grabatu ditut etxean. Berrehun
bat euro ere atera ditzakegu, denak salduta.

ENEKO.– Bai. Baina saldu egin behar, eta


ertzainek harrapatu gabe, gainera. Azkenaldian,
honelako pirateriaren atzetik dabiltza.

MIMI.– Institutuan saldu eta kito. Horraino ez


dira sartuko.

13
GOENKALE 1553

MAIALEN.– Bai, baina irakasleek harrapatzen


bagaituzte?

GANIX.– (Builoso) Irakasleei bost axola zaie!

MAIALEN.– Nik, badaezpada, kalean salduko


nituzke. Gutako batzuek saldu, eta beste batzuk
zaindu ea ertzainik baden inguruan.

GANIX.- (Adarrean) Mirian da egokiena lan


horretarako, ohituta dago ertzainak zaintzen.

MIRIAM.– (Umoretsu) Batekin, nahikoa lan diat.

GANIX.– (Builoso) Ez naiz batere harritzen. Hain


da handia!

MIRIAM.– (Barre) Handia! Ba al dakik zer


entzun nion lehengoan?

GANIX.- Auskalo!

MIRIAM.- Holakoetan, gaizkile taldeak polizia


hurbil dagoela adierazteko "Ziripot" oihukatzen
dutela: Ziripotak datozela!

GANIX.– Ziripot! Ez dago gaizki. Guk ere


horrela egingo dugu. Herriko festan bezala…

MAIALEN.- Ondo da, orduan erabaki dezagun


zein hasi Cdak saltzen eta zein zaintzen...

14
GOENKALE 1553

7. SEKUENTZIA. A. ANEREN ETXEA

BARRUAN. GOIZEZ. (9.00)

ANE, MAITE, XABIER. ERTZAINAK (FIGURANTEAK)

1’30”

ANE etxera iristean, zabalik aurkitzen du atea. Eta atetik begiratu eta
ertzain pila ikusten du barruan: bat bazterrak miatzen, bestea oharrak
idazten, beste bat azterketan, beste bat... ANEk eskua ahora eraman eta
flash moduan datozkio hainbat irudi esnatu zenekoak: eskuak eta bazterrak
odoletan...

Une honetan, MAITE etortzen da. Eta...

MAITE.– Zer gertatzen da, Ane?

ANE.– (Gogo txarrez) Gaizka falta dela. Eta nik


ikusi nuela azkeneko. Lotan gelditu nintzen eta…
eta...

ANEk ezin du, ordea, jarraitu. Eskuaz aurpegia estali, eta negarrez hasten
da. MAITE horretaz ohartu eta ez du zauria zirikatzen jarraitu nahi.

MAITE.– Barkatu. Ez nizun minik eman nahi.


(Pausa) Dena den, badakizu: ezertan laguntzea
nahi baduzu... Nire kontu Mattin zaintzea...

ANE.– Barkatu, baina kontu honekin ahaztu egin


zait zuri deitzea. Mattin, auzoko batekin eta bere
umearekin joan da kalera, beraz, gaurkoa ahaztu,
zoaz etxera.

MAITE.– Nahi duzun bezala, Ane.

Une honetan, XABIER azaltzen da. Eta ANE besarkatzen du.

15
GOENKALE 1553

XABIER.– (Besarkatuz) Zer gertatzen da, Ane?

Eta MAITEk horrela uzten ditu. Baina lehenago...

MAITE.– (Aneri) Ni banoa. Baina, behar izan


ezkero, badakizu non naukazun. Deitu lasai. Eta
ez kezkatu haurragatik.

ANE.– Eskerrik asko.

16
GOENKALE 1553

8. SEKUENTZIA. ERTZAIN-ETXEA

BARRUAN. GOIZEZ. (9.01)

ANDONI, TXAPAS. ERTZAINAK (FIGURANTEAK)

1’45”

ANDONI lanean ari da bulegoan. ERTZAIN batek atea jo. Eta...

ANDONI.– Aurrera.

ERTZAINA.– (Buruaz kanpokoa seinalatuz)


Hemen daukazu, Txapas.

ANDONIk kopeta zimurtzen du, galdetuz bezala. Izan ere, erabat ahaztuta
zeukan TXAPASena. Eta...

ANDONI.– (Marmarrean) Hau egunaren hasiera


gaurkoa! (Eta ertzainari) Esaiozu sartzeko.

Hala egiten du ERTZAINAk, eta oilar samar sartzen da TXAPAS.

TXAPAS.– (Burua tente) Hemen nagok.

ANDONI.– (Nekatu aurpegiaz) Egun on,


lehendabizi. Eta eseri mesedez.

Epai-agiri bat hartzen du eskuetan ANDONIk eta...

ANDONI.– (Agiria erakutsiz) Epaileak aztertu du


zure aurkako salaketa, eta probak ere bai, banan-
banan. Funtsezkoak omen dira.

TXAPAS.– (Burua tente) Alegia, probak bai,


baina frogarik ez. Proba merkeak: sasi probak.
Beraz...

17
GOENKALE 1553

ANDONI.– Beraz, libre geldi zaitezke.

TXAPAS.- Ikusten?

ANDONI.- Bai, baina fidantzapean, epaiketa izan


arte.

TXAPAS.– Pentsatzen nian. Zuek ez duzue ezer


debaldekorik egiten.

ANDONI.– Irten aurretik ordaindu behar duzu


fidantza.

TXAPAS.– Zenbatekoa da?

ANDONI.– Ba, 10.000 eurokoa.

TXAPAS.– Hamar mila… euro. (Buruaz


pezetatan kalkulatzen) Ia bi kilo! Nik ez diat hori
ordaintzerik.

ANDONI.– Agian izango duzu lagunen bat…

TXAPAS.- Hik zer uste duk? Negurin afaltzen


dudala gauero?

ANDONI.- Hitz egizu zure abokatuarekin…

TXAPAS.– (Oilar) Errugabea nauk. Eta halaxe


naizela frogatuko diat. Hau dena nire aurkako
konspirazioa besterik ez duk.

ANDONI.– (Gizalegez) Hori, epaileari esan


beharko diozu. Nirekin alferrik ari zara. Ni, haren
aginduak betetzera mugatzen naiz.

Une honetan, beste ERTZAIN batek jotzen du atea.

ANDONI.– Aurrera.

ERTZAINA.– (Beste agiri bat luzatuz)


Gaizkaren etxeko edalontzien analisien emaitzak
dira.

18
GOENKALE 1553

ANDONI.– (Agiria hartuz) Ondo da. Zaude pixka


batean.

Eta agiria azaletik irakurri eta...

ANDONI.– (Ertzainari) Eraman Txapas


kartzelara.

TXAPAS.- (Purrustada) Legearen zaintzailea


izango haiz hi!

ERTZAINA eta TXAPAS irteten direnean, ANDONI agiria xeheago


irakurtzen hasten da. Eta...

ANDONI.– (Berekiko) Ez ahal da gaur Arralden


besterik gertatuko!

19
GOENKALE 1553

9. SEKUENTZIA (7B). ANEREN ETXEA

BARRUAN. GOIZEZ. (9.02)

ANE, XABIER. ERTZAINAK (FIGURANTEAK)

1’30”

XABIERrek ANE besarkatzeari utzi eta...

XABIER.– Jakin orduko etorri naiz. Amak esan


dit, telefonoz ertzain-etxetik deituta...

ANEk lurrera erortzera egiten du. XABIERrek berriro besarkatzen du,


eror ez dadin. Eta...

XABIER.– (Ertzainei) Noiz bukatu behar duzue?

ERTZAINA 1.– Bukatu dugu. Gauzak bildu eta


bagoaz.

Eta halaxe da: ERTZAINak gauzak bildu eta irten egiten dira. Eta...

XABIER.– Eser gaitezen, Ane. (esertzen


laguntzen dio) Harrituta geratu naiz amak zer
gertatu den kontatu didanean. Ezin nuen sinistu.

ANEk hitzik gabe eskertzen dio dena.

XABIER.– Honek guztiak esplikazioren bat izan


behar du: esplikazio egokiren bat.

ANE.– (Burua mugituz) Bai, baina zein?


Eta ANEk berriro XABIERren magalera jotzen du babes bila.

DENBORA AURRERA. EGUERDIA

20
GOENKALE 1553

10. SEKUENTZIA (7B). ORIO

KANPOAN. EGUERDIAN. (13.00)

MIRIAM, MAIALEN, MIMI, GANIX, ENEKO. ERTZAINAK


(FIGURANTEAK), FIGURANTE GAZTEAK

1’45”

MAIALEN eta GANIX izkina batean jartzen dira. GANIXek lehengo


motxila bera darama, dena CDez betea. Eta...

GANIX.– Hementxe jarriko gara, Maialen.


Hemendik ondo zaintzen dira kaleak...

MAIALEN.– Bai, trapu gorriak ikusi orduko, aire...

GANIX.– (Ahobero) Ikusi baino lehenago ere bai.

MIRIAM, ENEKO eta MIMI azaltzen dira neska-mutil batzuekin.

ENEKO.– (Neska-mutilei) Askoz ere merkeago.


Eta inolako inbidiarik ez dutenak.

MIRIAM.– Ez duzue beste horrelako aukerarik


izango.

MIMI.– Hori, bai: zenbat eta lehenago erosi,


orduan eta hobeto. Ezer gabe gelditzeko arriskuan
zaudete.

Korru bat osatzen dute denen artean. Eta batzuk CD batzuk hartu, eta
beste batzuk eskua luzatu eta aldamenekoei bultza. Eta...

GANIX.– Mesedez, bultzatu gabe. Denentzat


adina leku badago-eta.

MAIALEN.– Eta denentzat adina CD ere bai.

GAZTE 1.– Zein da azkenekoa?

21
GOENKALE 1553

ENEKO.– Mesedez, ordena pixka bat.

MIRIAM eta MIMI izkina batean gelditu dira, ertzainen etorrera zaintzen.

GAZTE 2.– (Bi CD eskuan hartuz) Nik bi hauek


behar ditut. Zenbat da?

GAZTE 3.– (Beste bi hartuz) Nik beste bi.

GANIX.– (Ahobero) Hori, bai. Hirunaka erosi


ezkero, deskontu txikia ere egiten dugu.

GAZTE 3.– (Hirugarren CDa ere hartuz)


Orduan, beste hau ere bai.

MAIALEN.– Oso ondo!

MIMI.– (Izkinatik) Ziripot! Ziripotak datozela!

Baina saltzaileek ez dute ezer entzuten. Izan ere, nahiko lan badute.

GAZTE 3.– (Lehen erositako bat erakutsiz) Eta


honen ordez beste bat emango?

GANIX.– Bezero ona zarelako. Bestela...

Horregatik, MIRIAM korrika iritsi besteak dauden lekura eta...

MIRIAM.– (Zalapartan) Ez al duzue entzuten?


Hor datozela ertzainak.

Eta GANIX eta MAIALEN ere zalapartan hasten dira dena biltzen. Baina
justu-justu lortzen dute. Izan ere, parean dituzte ERTZAINAk. Eta...

GANIX.– (Eskua burura eramanez) Banoa


antzerki-saioa egitera. Hau burua! Ia-ia ahaztu
zitzaidan.

MAIALEN.– (Eskua burura) Eta nik musika


eskolara! Hau burua!

ERTZAINei, ordea, bost axola dena... Eta aurrera egiten dute.

22
GOENKALE 1553

23
GOENKALE 1553

11. SEKUENTZIA. ELKARTEA

BARRUAN. EGUERDIAN. (13.05)

DON LUIS, IMANOL, MARGARI. FIGURANTEAK

1’45”

IMANOL eta DON LUIS hizketan ari direla, zerbait edaten duten
bitartean...

IMANOL.- Ez nuen sekulako pentsatuko! Zu


soziedadeko lan zikinen arduradun, antzerki-saioa
hemen egiten uztearen truke!

DON LUIS.– Hemen, denetik egin beharra dago,


Imanol. Eta abadeok oso ohituta gaude horretan.
Behar denean, neurriak hartu behar…

IMANOL.– (Adarrean) Garai bateko jostunak


bezala orduan?

DON LUIS.– (Lehengo hari-muturrari helduz)


Gainera, orain Koldo ez dagoela, norbaitek egin
beharko du hau be. Eta, gainera, ondo etorriko zait
bestelako kezkak burutik kentzeko...

IMANOL.– Oraintxe esan duzu egia!

DON LUIS.- Eta zu zer moduz zabiltza?

IMANOL.– Zer nahi duzu esatea? Aloso. Garai


hobeak bizi izan ditut, baina okerragoak ere bai...

Eta IMANOLek, bat-batean, erlojura begiratzen du. Eta...

IMANOL.– Baina ordu bata ba al da?

DON LUIS.– (Erlojura begira) Ba, bai.

24
GOENKALE 1553

IMANOL.– Ba, banoa. (Azken tragoa edanez)


Joan beharra daukat-eta.

DON LUIS.– Ondo da. Ni hemen geldituko naiz


pixkatean...gaur hil ala biziko entsaiua daukagu...

IMANOL- Joño! Oraingoan serio hartu duzue


orduan!

IMANOL.– Gero arte.

IMANOL badoa.Eta goian topo egiten du MARGARIrekin. Eta...

MARGARI.– (Off) Martxa al dugu, Imanol?

IMANOL.– Bai. Eta zuek, zer? Antzerki-saioa


egitera?

MARGARI.– (Off) Halaxe da, ba.

Eta, hitz horiek entzunda, zalapartan ezkutatzen da DON LUIS komunean.


Eta eskaileretan behera dator MARGARI.

25
GOENKALE 1553

12. SEKUENTZIA. ERTZAIN-ETXEA

BARRUAN. EGUERDIAN. (13.10)

MIKEL, TXAPAS. ERTZAINAK (FIGURANTEAK)

1’30”

MIKEL ertzain-etxeko mostradorean ari da paper batzuk sinatzen:


TXAPASen fidantzakoak dira. Aurrean du ERTZAIN bat. Eta...

MIKEL.– (Sinatzen ari den bitartean, ertzainari)


Ba..., ez zakiat aspaldi honetan horrenbeste
paperik sinatu dudan!

ERTZAINA.– Kontu hauek tarteko direnean,


badakizu.

MIKEL.– Bai! Kontuak eta diru-kontuak! Eta


jarritakoa berreskuratzen badut, gaitz erdi.

Eta, justu, une honetan irteten da TXAPAS barrutik. Eta sutsu besarkatzen
du MIKEL. Eta...

TXAPAS.– (Mikel besarkatuz) Bejondeiala,


Mikel. Hau ez diat inoiz ahaztuko.

MIKEL.– (Adarrean) Egia izango ahal duk!


Bestela, nire patrika honek ere igarriko ziok.

TXAPAS.– (Esker oneko, behin eta berriz) Hi


bezalakorik ez zagok, Mikel. Hiregatik ez balitz,
oraindik hor egon beharko nian.

MIKEL.– (Aldarte oneko) Goazak, toki honek ez


zidak eta onik egiten.

26
GOENKALE 1553

TXAPAS.– Hago pixka batean. Nik ere paper


batzuk sinatu behar ditiat, eta nire gauzak jaso.
(Umoreaz) Hemen, badakik: ezer gabe sartzen
haute zuloan.

Eta hor doa ERTZAIN bat TXAPASen gauzak ekartzera. Eta bitartean...

TXAPAS.– (Aurrean dituen ertzainei) Eta zuek


ere hobe zenukete niri kasu egitea, ni bezalako
errugabeak atxilotzen ibili gabe.

ERTZAINA.- Guk esandako betetzen dugu…

TXAPAS.- Esandakoa! Errazena hori duk:


jendearen ahotan dabilena harrapatzea.

MIKEL.– (Adarrean, Txapasi) Ea berriz sartzen


hauten, poliziari adarra jotzeagatik. Orduan, beste
batengana jo beharko duk fidantza eske...

Eskerrak badatorren ERTZAINA, TXAPASen gauzak kaxa batean dituela.


Eta...

ERTZAINA.– (Gauzak banan-banan emanez,


ironia gabe) Ea! Hauek al dira zureak? Txakurrak
lotzeko uhala, gerriko arantzaduna, txorizo mutur
bat...

TXAPAS.– (Serioago) Ea, banan-banan. Eta


poliki. Ea kendutako guztiak hemen dauden...
Zuekin gutxi fio!

Eta buruari eragiten hasten da MIKEL, esanez bezala.

MIKEL.– (Adarrean, Txapasi) Berriz sartuko


hautela, Txapas.

27
GOENKALE 1553

13. SEKUENTZIA (11B). ELKARTEA


BARRUAN. EGUERDIAN. (13.17)
DON LUIS; MARGARI, XANTI, GANIX, LEONOR, EUSEBIO,
KASKURRIO. IGONE. FIGURANTEAK
1’45”

Pixkana-pixkana biltzen ari dira antzerki-aktoreak. Eta...

MARGARI.– Inor falta al da?

KASKURRIO.– Ganix bakarrik. Beste guztiok


hemen gara.

MARGARI.– (Buruari eraginez) Bera azaltzen


den eszena egiten hasi nahi nuen.

XANTI.– (Misterio handiaz) Ba, Ganix datorren


bitartean, gauza bat esan behar dizue Xantik.

LEONOR.– Bota, Xanti. Gu beti prest gaude zure


kontuak entzuteko.

XANTI.– (Imintzio handiz) Ba, gaur goizean,


Don Luisek ia harrapatu nauela gure beste
antzerki hau egiten.

MARGARI.–(larri) A, bai? Eta?

XANTI.– Ba, hori. “Ia-ia” horretan gelditu dela.


Eskapada ederra egin dut.

MARGARI.– (Puzka, Eusebiori begira)) Ez, dakit,


zer gertatuko den. (Denei) Hara banaka batzuei esan
nizuen lehengoa Don Luisek hementxe harrapatu
gintuela, “in fraganti”

XANTI.– (Aho-zabalik) “In braganti” harrapatu?


Zer da “in braganti”? (Brageta seinalatuz) Gauza
itsusiren bat?

28
GOENKALE 1553

EUSEBIO.- Itsusi-itsusia ere ez, baina itsusia


izan daiteke, (Margariri) hala ere ez da itsusia
izango...

Baina hor azaltzen da GANIX eskaileretan behera, puzka eta arnasestuka,


CDez betetako motxila bizkarrean duela.

GANIX.– (Zalapartan) Banatorrela.

MARGARI.– Ea, Ganix. Bada ordua. Zure zain


gaude hasteko.

GANIX.– (Paperak motxilatik zalapartan


atereaz) Zer eszena?

LEONOR.– Gu bion artekoa, Ganix.

GANIX.– (Eskuak igurtziz) Hori gustatzen zait


gehiena.

MARGARI.– (Ordena jarriz) Ea, mesedez.


Fundamentu pixka bat.

Eta eszena egiten hasten dira, paperak eskuetan dituztela-edo.

LEONOR.– (Antzerkia eginez, imintzio handiz)


Zu abadea zara, bai, baina, bihotza duzu. Zer dio
zure bihotzak?

GANIX.– Gero eta maiteago zaitudala. Gero eta


itsutuago nagoela zurekin...

LEONOR.– Eta hainbeste urtetako apaizgoa bota


behar al duzu kareletik?

GANIX.– (Antzerkia eginez, imintzio handiz)


Apaiza baino lehenago, gizona naiz... Gizon
sentimenduduna.

Horra iristean, KASKURRIO tartekatzen da, protestan…

29
GOENKALE 1553

KASKURRIO.– Gizon sentimenduna baldin


bahaiz, jar ezak sentimendu gehiago, larrusia!
Emaiok estutua neskari!

IGONE.- Hara bestea!

EUSEBIO.– (Protesta) Baina ez duk estutuak


emateko garaia! Iritsiko duk, hago lasai!

MARGARI.– (Kargua hartuz) Mesedez,


formalidade pixka bat. Eta zeu aurreneko zarela,
Kaskurrio.

DON LUIS irteten da komunetik: denak “in fraganti” harrapatzen ditu.


Denak mutututa. XANTI, izututa, MARGARIren atzean gordetzen da.

DON LUIS.– (Haserre handiaz) Horixe diot neuk


be: “formalidade pixka bat”. Eta zeu aurreneko
zarela, Margari.

MARGARI.– (Burua zuritzen) Ni, don Luis...

DON LUIS.– (Entzungor, lehenean, sutsu) Zertan


geratu ginen lehengoan?

MARGARI.- Bai, Don Luis, baina..

DON LUIS.- Ez dago bainarik...Zuengan ipini


neure konfiantza osoa, eta zuek dena zapuztu
duzue: konfiantza, antzerkia, Lizardi bera...

Hatz erakuslea luzatuz, XANTIrengana joz, honek oraindik MARGARIren


atzean segitzen baitu...

DON LUIS.– (Xantiri) Eta zu be tartean, Xanti,


artabururik artaburuena...

MARGARI.– (Konpondu nahian) Baina, don Luis...

EUSEBIO.– (Bitartekotza egin nahian) Hitz


eginez konpontzen dira gauzak, don Luis...

30
GOENKALE 1553

DON LUIS.– (Lehenean) Hiztunak umeak edo


zoroak ez direnean, bai! Esan nizuen lehengoa be,
nik aktoreak nahi ditut, eta ez idazleena eginez,
Lizardiren lana zakarretara botako duten alprojak.

31
GOENKALE 1553

14. SEKUENTZIA. ANEREN ETXEA

BARRUAN. EGUERDIAN. (13.17)

MARIA LUISA, ANE

1’30”

ANEren etxeko atea jotzen dute. Eta...

ANE.– (Erlojura begiratuz, eta berekiko) Maite


izango da.

Baina, atea irekitzean, MARIA LUISA du aurrez aurre. Eta ANEk ez daki
zer egin ustekabeko hori dela-eta. Baina MARIA LUISAk ere ez dio
aukera handirik uzten. Zaplasteko bat ematen baitio.

MARIA LUISA.– (Bere onetik aterata) Sorginik


sorginena! Handiagoak merezi dituzu.

ANE ez da gauza ezer esateko. Dardarka dago. Eta...

MARIA LUISA.– (Aneri, lepo-zamarretik


helduz) Ez al duzu ezer kontatzeko? Zuk bakarrik
dakizu zer egin diozun. E??? Zer egin diozu
Gaizkari?

ANE.– (Buruari eraginez) Ez dakit ezer. Zu


bezain gaizki nago…

MARIA LUISA.– (Oihuka) Ni bezain gaizki,


sorgin halakoa? Zu zara gure etxearen
hondamena. Zuk ekarri diguzu kaltea, zorigaitza
eta txikizioa!

ANE.– (Negarrez) Horrela segitzekotan…

MARIALUISA.- Horrela segitzekotan, zer?

32
GOENKALE 1553

ANE.- Hobe duzu alde egitea.

MARIA LUISA.– (Sutan) Orain esan duzu egia!


(Aterantz, sutan) Hobe infernura joatea, berriro
etxe honetara etortzea baino!

Eta ANEk atea ixten du eta lurrera erortzen da, bizkarra atearen kontra
duela. Eta aurpegia belaun artean ezkutatzen du.

33
GOENKALE 1553

15. SEKUENTZIA (11C). ELKARTEA

BARRUAN. EGUERDIAN. (13.19)

DON LUIS; MARGARI, XANTI, GANIX, LEONOR, EUSEBIO,


KASKURRIO. FIGURANTEAK

1’45”

DON LUIS sututa ari da azalpenak ematen.

DON LUIS.– Antzerki bat ona denean, garai


guztietarako da! Eta Lizardirena primerakoa da
gaurko ere! Beraz, Nik proposatutako antzerkia
egingo duzue. Bestela ez dago antzerkirik. Eta kito!

GANIX.– (Aurre eginez) Ba, ondo dago. “Kito!”


Zeuk ederto esan duzu: gurea ala bat ere ez.

MARGARI.– (GANIXenarekin adoretuta)


Jainkoak barka nazala Don Luis, baina neuk ere
ez dut, ba, besterik zuzenduko. Denon erabakia
izan da, eta horrekin jarraituko dugu.

KASKURRIO.– Ni beti greba zaleen alde.

IGONE.- (Berarekiko) Hau saltsa.

EUSEBIO.– Horrenbeste lan eginda gero,


antzerki berria asmatzen eta idazten...

DON LUIS.– (Harrituta, Margariri) Banengoen


ba ni! (Eusebio) Orduan zu izan zara Lizardi
traizionatu duena? (Denei aurre eginez) Ondo da.
Besteok zer diozue?

Eta DON LUIS erdi-erdian jarri eta banan-banan hasten zaie, denei
begiez galdezka: XANTIri, LEONORri... Eta...

XANTI.– (Sorbalda jasoz) Niri ez begiratu. Nik ez


dakit ezer. Artabururik artaburuena naiz, don Luis...

34
GOENKALE 1553

LEONOR.– (Gozo-gozo, zuri) Mesedez, don


Luis. Ez al da berdin antzerki bat egin ala bestea?
Jendea kontentu izatea da garrantzizkoena!

IGONE.- (Lotsatuta) Hori, hori.

DON LUISek lehenean jarraitzen du: erdi-erdian jarrita…

DON LUIS.– (Denei) Inor ez al dago nire alde?

Kamerak banan-banan ateratzen ditu guztien aurpegiak. XANTIk


MARGARIren atzean segitzen du ezkutatuta. Eta...

DON LUIS.– (Sinestu ezinik) Ondo da. Zuen


antzerkia irakurtzen bukatuko dut eta erabakiko
dut zer egin.

35
GOENKALE 1553

16. SEKUENTZIA. SOBIA

BARRUAN. EGUERDIAN. (13.45)

TXAPAS, MIKEL, SIXTO. FIGURANTEAK

1’45”

MIKEL eta TXAPASek topa egiten dute elkarrekin.

TXAPAS.– (Kopa jasota) Askatasunagatik!


Berriro ere herrian nagoelako, ezkutuan eta ihesi
ibili behar gabe!

MIKEL.– (Topa eginez) Hori duk arrazoia.

Eta edan egiten dute biek.

MIKEL.– (Horren harian) Hi, eta botika ere joan


beharko duk, ba!

TXAPAS.– (Ihesean) Bai. Baina geroxeago.


Geroxeago joango nauk hara...

MIKEL.– (Kargua hartuz) Mesedez, Txapas!


Gutxienez deitu. Erabat kezkatuta egon duk joan
hintzenetik.

TXAPAS.- Kezkatuta, ia.

MIKEL.- Kezkatuta, bai. Hi la Ostia! Maite duk


ala ez?

TXAPAS.– (serio) Bai, maite diat oraindik,


baina...

MIKEL.– (Kopeta zimurtuz) “Baina” zer?

36
GOENKALE 1553

TXAPAS.– Ezin dudala ahaztu... hark ni errudun


nintzela uste izana...Eta kitto! Ez diat orain
behintzat honetaz gehio hitz egin nahi, jode!

Une honetan, SIXTO sartzen da.

SIXTO.– Arratsalde on.

Eta TXAPAS hurbiltzen zaio, nor den esan gabe, sorpresa eman nahian.

TXAPAS.– Gaur egun ona diat. Eta gaur erosi


behar, noizbait erostekotan.

SIXTO isilik geratzen zaio, ahotsa ezagutu ezinik. Eta pixka batera...

SIXTO.– (Harrituta) Baina ez haiz, ba, Txapas


izango?

TXAPAS.– (Pozik) Halaxe nauk, ba, Sixto:


Txapas berbera, gorputz eta arima!

SIXTO.– (Harrituta) Kalean hago orduan?


Pozten nauk, Txapas! Ez dakik zenbat pozten
naizen.

TXAPAS.– (Esker oneko) Eskerrik asko, Sixto.


Zerbait edango duk, noski. Ospatzen ari gaituk.

SIXTO.– Beste batean izan beharko dik. Orain,


baraurik nagok.

TXAPAS.– (Esker oneko) Hiretzat kalte!

Eta TXAPAS barrara hurbiltzen da. Eta...

TXAPAS.– Zenbat da dena, Mikel.

Eta TXAPAS urruti sumatzen duenean, SIXTOk musua okertzen du


errezeloz.

KARETA

37
GOENKALE 1553

BOGA

EGUERDIA

38
GOENKALE 1553

17. SEKUENTZIA. BOGA

BARRUAN. EGUERDIAN. (13.50)

MARIA LUISA, XABIER, MARGARI, DON LUIS, EUSEBIO.


FIGURANTEAK

1’45”

XABIER barra atzean dago; MARIA LUISA, berriz, beste aldean eserita
eta ukondoak barran dituela, gertatu dena hausnarrean.
XABIER inguratzen zaio. Eta...

XABIER.– Oraindik ez dakigu zer gertatu den,


ama. Ez dugu okerrena pentsatu behar. (Pausa)
Zerbait hartuko duzu.

MARIA LUISA.– (Abailduta) Ez. Ez dut ezer


behar.

Eskerrak, giro goibel horretan daudela, DON LUIS, EUSEBIO eta


MARGARI azaltzen diren, beren artean eztabaidan...

DON LUIS.– Batez be, ezer ez esana. Horixe


iruditzen zait larriena...

MARGARI.– Haserretu egingo zinen, ordea.

DON LUIS.– Orain haserretu naizen bezala. Eta


zer aurreratu duzue? Giroa txartzea eta dena
zapuztea. Besterik ez.

MARGARI.– Baina, don Luis...

Beste biak eztabaidan ari direla, tabernako giroagatik EUSEBIO ohartzen


da zerbait gertatzen dela. Eta ezker eta eskuin jotzen die ukondoz
MARGARIri eta DON LUISi. Eta ondoren...

MARGARI.– (Harrituta) Zer da, Eusebio?

EUSEBIO.– Horixe da nire galdera.

39
GOENKALE 1553

DON LUIS.– Zerbait gertatzen al da xabier?

Eta hirurak gelditzen dira zain, XABIERrek eta MARIA LUISAk zer
esango. Eta azkenean...

XABIER.– Ba, ez dakigula Gaizka non den.


Anerekin zen bart gauean. Anek ikusi zuen
azkena. Eta hortik aurrera ez dakigu ezer.

MARIA LUISA.– (Tartekatuz, gauzak gehiago


zehaztearren) Hortik aurrera, ez. Baina bitartean
bada gehiago.

MARGARI.- Gehiago?

MARIALUISA.- Esaterako, nola aurkitu zuen


ertzaintzak Ane: labana eskuan zuela odoletan!

Eta aho-zabalik begira-begira gelditzen dira DON LUIS, EUSEBIO eta


MARGARI...

40
GOENKALE 1553

18. SEKUENTZIA. BOTIKA

BARRUAN. EGUERDIAN. (13.55)

LUTXI, SIXTO

1’30”

SIXTO botikan sartzen da. Eta...

SIXTO.– Arratsalde on, Lutxi.

LUTXI.– Zuretzat, bai; bazkalduta etorriko


zarelako. Baina ni orain noa dilista batzuk jatera,
hau itxita. Zerbait behar?

SIXTO.– Berriketara etorri naiz. Ez bestetara.

LUTXI.– Ia. Gaizkarena… Ba, haren arrastorik


ez dagoela. Odol-arrastoena bakarrik. Eta Ane
gaixoa, berriro ere, denen ahotan.

SIXTO ohartzen da LUTXIk ez dakiela ezer TXAPArenaz. Horregatik...

SIXTO.– (Bat-batean, gaiztoz) Bai. Ane gaixoa


denen ahotan, eta laster beste bat ere bai.

LUTXI.– (Kopeta zimurtuz, inozo-inozo) Ba al


dugu besterik?

SIXTO.– Txapas, zer? Ez didazu esango ez


dakizula, aske utzi dutela?

LUTXI.– (Harridura disimulatuz) Ez, ba. Askatu


badute, laster izango da hemen.

SIXTO.– (Lehenenean) Ez nuen, ba, hanka


sartuko?

41
GOENKALE 1553

LUTXI.- Hanka? Zuk?

SITXO.- (Bere buruari barrezka) Ez litzateke


harritzekoa izango, ez, itsu batek hanka sartzea,
baina tira! Zorionak!
Eta isilik geratzen dira biak. Eta azkenean...

SIXTO.– (Zauria gehiago zirikatuz, eta lepoa


azkura eginez, eta ia berekiko bezala) Hala ere, ez
dakit ondo egin duen Txapasek. Askotan, hobe
izaten da arrastorik utzi gabe alde egitea...

Eta zer esan ez dakiela eta begira-begira gelditzen zaio LUTXI.

42
GOENKALE 1553

19. SEKUENTZIA (17B). BOGA

BARRUAN. EGUERDIAN. (14.00)

MARIA LUISA, XABIER, MARGARI, DON LUIS, EUSEBIO,


ANDONI. FIGURANTEAK

1’15”

Hiru etorri berriak adi-adi daude oraindik, gertatu denaz erabat jabetu
ezinik. Eta...

MARGARI.– (Maria Luisari, batik bat;


kontsolatu nahian) Baina zerorrek esan duzu,
Maria Luisa. Oraindik ez da Gaizka azaldu.

EUSEBIO.– (Berdin) Eta hori ona izan daiteke.

MARIA LUISA.– (Ezkor) Edo ezin txarragoa.

Eta, horretan ari direla, ANDONI sartzen da tabernan.

ANDONI.– Arratsalde on.

Eta denek isilik hartzen dute ertzainaren etorrera. Eta atera begira-begira
gelditzen dira.

ANDONI.– (Buruari eraginez, eta abar) Albiste


txarra dakart. Aukeran, nahiago nuke horrela ez
izatea. (Pausa; arnasa) Gaizkarena da Aneren
arropetan eta bere etxean azaldu den odola.

Eta garrasi egiten du MARIA LUISAk.

1553. ATALAREN
AMAIERA

43
GOENKALE 1553

44

You might also like