Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 4

Haur-pobreziaren kausak eta ondorioak

Vicenç Navarro
Politika Publikoetako katedraduna. Pompeu Fabra Unibertsitatea, eta Politika
Publikoetako irakaslea. Johns Hopkins University

Público, 2014ko azaroaren 06a

Egun hauetan argitaratu den albiste garrantzitsuenetariko bat da Espainian haurren


pobrezia modu kezkagarrian hazten ari dela. Demokratikotzat definitzen den garaian,
lehen aldia da haurren pobrezia hain nabarmen hazi dela. Egoera horrek ondorio
izugarriak ditu, eta hirutan laburbilduko ditugu. Ondorioetako bat da pobreziak adimen-
eta hezkuntza-garapen txikiagoa eragiten diela haurrei. Horren ebidentzia ukaezina da.
Haur pobreak gutxiago joaten dira eskolara, eta haien hezkuntza-garapena pobreak ez
diren haurrena baino txikiagoa da. Haur pobreek sarriagotan suspenditzen dituzte
ikasgaiak haur ez-pobreek baino. AEBn, adibidez, haur pobreek ez-pobreek baino bi
aldiz gehiago suspenditzen dute, eskola-sistema ez-pobreek baino bi aldiz gehiago uzten
dute, eta haiek baino adin txikiagoarekin. Haur bat pobrezian dagoen urte bakoitzeko,
gora egiten dute eskola-sistema uzteko dituen aukerek. Hau da, zenbat eta denbora
gehiago egon haurra pobrezian, aukera gehiago hark eskola-porrota pairatzeko. Eta
egoera are okerragoa da: zenbat eta adin txikiagoa izan haurrak, handiagoa da eskola-
porroterako aukera. Haurtzaroko pobreziak nerabezarokoak baino hezkuntza-ondorio
askoz txarragoak ditu.

Jakin beharra dago, bada, haurren pobreziak eragiten duela biztanleriaren ehuneko handi
baten (% 20 baino gehiago) hezkuntza-atzerapena; egoera tragikoa da hori, eta oso
ondorio negatiboak ditu herrialdearen garapen ekonomikorako eta, batez ere, garapen
politiko eta sozialerako. Egoera horrek jarrai dezan uztea (ikusiko dugunez, erabat
aurreikustekoa da) oso larria da; izan ere, biztanleria pobrearen bizi-kalitateari eta
ongizateari ez ezik, herrialdeko biztanleria guztiari eragiten dio, eta oso eragin
negatiboa du biztanleria horren garapen sozial, kultural eta ekonomikoan.

Haur-pobreziatik eratorritako osasun- eta ongizate-kostuak

Haur-pobreziak eragin negatiboa du, orobat, pobrezia horrek eragiten dion


biztanleriaren osasunean. Errazen ikusten diren ondorioak eta berehalakoenak dira
malnutrizioa eta ingurumenaren eta etxebizitzaren egoerak eragindako gaixotasunak;
haur horien etxeek babes urria dute eguraldi txarraren aurka (neguan berokuntza-
sistemarik ez izatea da ohikoena), eta haur horiek erresistentzia txikia dute
gaixotasunekiko, immunitate baxua izan ohi baitute (babes eta prebentzio mugatuaren
ondorioz, immunizazioak eta bakunak barne). Hain zuzen ere, neurri batean, egoera
horien ondorioz parte hartzen dute gutxiago haur pobreek eskolan.

Haur pobreek gaixotasun gehiago dituzte haur ez-pobreek baino. Oraingoan ere, horren
ebidentzia begien bistakoa da. Eguneroko dietaren azterketek inolako zalantzarik gabe
erakusten dute haur pobreek ez-pobreek baino dieta eskasagoa dutela. Egoera horren
1
funtsezko elementuek eragin argia dute haur pobreen gaitasun intelektualean, eta,
horrenbestez, hezkuntzakoan. Haur pobreek arreta gutxiago jartzen dute ikasgelan, hein
handi batean, pobreziarekin lotutako gai nutrizional eta emoziozkoen ondorioz. Hala,
gertaera horretaz ohartu zirenean, AEBko gobernu federalak nutrizio-eskubide bat ezarri
behar izan zuen herrialde hartan; horrenbestez, edozein haur pobrek (azken finean,
edozein pobrek) eskubidea du janari duin bat izateko (Food Stamp Program famatua,
zeina Alderdi Errepublikarreko politikari askok murriztu edo kendu nahi baitute).
Ingurumen-kondizioetatik eratorritako beste osasun-arazo larri bat da berunarekiko
intoxikazioa: beruna duten pintura lehorretatik xurgatzen dute haurrek mineral hori,
halakoak ugariak baitira ume horien ingurunean. Intoxikazio horrek nerbio-sistemari
eragiten dio, eta ondorio negatiboak ditu pertsonaren gaitasun intelektualean.

Haur-pobreziatik eratorritako arazo psikologiko eta sozialak

Haur-pobreziaren beste ondorio negatibo bat da haur pobreen osasun mentalean eragiten
duena. Berriro ere, horren ebidentzia begien bistakoa da. Haur pobreek segurtasun
gutxiago dute beren buruarengan, eta haur ez-pobreek baino sarriago izaten dute
depresioa. Antsietate gehiago eta ezegonkortasun emozional handiagoa izaten dute haur
horiek, bai eta disfuntzio-maila handiagoa beren adineko nahiz adin desberdineko
pertsonekiko harremanean ere; eta neskei dagokienez, nerabezaroan haurdun geratzeko
aukera handiagoa dute.

Zer esanik ez egoera horiek guztiek konponbidea dutela, bai biztanleria pobre eta
zaurgarriei arreta emanda, bai pobreziatik ateratzen laguntzeko neurrien bidez. Gaur
egun, Espainiako (Katalunia barne hartuta) arazo sozial izugarria da ez dela ematen
kaltea arintzeko behar adina arreta pertsonal eta ez dela neurririk hartzen haur horiek
pobreziatik atera ahal izan daitezen. Egia esan, pobrezia hori areagotzen duten neurriak
ari dira hartzen.

Haur-pobreziaren kausak

Gogoeta honekin hasi aurretik, bi ohar egin behar dira. Ohar horietako bat da haurren
egoera ekonomikoa neurri handi batean gurasoen egoera ekonomikoaren mende
dagoela. Oro har, ez dago guraso pobreena ez den haur pobrerik. Hori dela eta, haurren
pobrezia aztertzeko, haien gurasoen pobrezia aztertu behar da. Hain begien bistakoa
dirudien hori ahaztuta geratzen da ikerketa ugaritan.

Eta familia pobre gehienen pobreziaren kausa nagusia izaten da baliabideen eskasia,
zeina lan-munduan eta lan-merkatuan duten egoeraren ondorio baita. Hala, ez da
kasualitatea Europako hegoaldeko herrialdeetan, zeinetan lan-merkatu oso hondatuak,
langabezia-tasa handiak eta enplegu ezegonkorrak baitituzte, pobrezia handia izatea.
Egoera batek bestera darama. Hala, pobreziaren hazkundearen kausa nagusietako bat
lan-erreformak izan dira, zeinen helburua baitzen, hain zuzen, soldatak jaitsi eta
ezegonkortasuna areagotzea. Horrek ekarri du pobrezia areagotzea, haur-pobrezia barne.
Pobreziaren hazkunde horrek kostu izugarria du biztanleria guztiaren ongizaterako.
Kalkuluak egiten baditugu, haur-pobreziaren hazkunde horren ondorioa da BPGaren
% 3ko murrizketa; pobrezia horrek biztanleria langilearen sektore zaurgarrienei eragiten
die. Haurren pobrezia, gainera, herrialde bateko pentsioen aurkako eraso garbia da,
adierazten baitu herrialde horretako baliabideak ez direla behar adina erabiltzen.

2
Espainiako ongizate-estatuaren pobrezia

Pobreziaren bigarren kausa, zeinak aurrekoa osatzen baitu, Espainiako ongizate-


estatuaren pobrezia handia da, bai transferentzia publikoei dagokienez —Espainiako
familientzako transferentzia publikoak barne—, bai zerbitzu publikoei dagokienez, hala
nola haur-eskolak, desgaitasuna duten pertsonentzako etxe-zerbitzuak, gizarte-
zerbitzuak, etxebizitza sozialak, gizarte-bazterketa prebenitzeko programak, langabezia-
asegurua, lan-merkaturatzeko programak eta prestakuntza-programak. Zerbitzu horietan
guztietan, Espainiak (Katalunia barne hartuta) du Europar Batasuneko (EB-15)
biztanleko gastu publiko txikienetako bat, batez bestekoaren oso atzetik. Zerbitzu horiei
esker, familiek (eta, familiak diogunean, emakumeak esan nahi dugu) errazago
bateratzen dituzte familiako lanak eta beren proiektu profesionala. Lan-merkatuan
sartzeko zailtasun hori (batez ere gazteei eta emakumeei eragiten die) da gurasoen
pobreziaren beste kausa nagusietako bat, eta, beraz, familien pobreziarena.

Era berean, ongizate-estatuaren pobrezia hori da Espainian enplegu gutxi sortzearen


kausetako bat. Espainian, hamar heldutik bakar bat dago ongizate-estatuko zerbitzu
publikoetan lanean. Baldin eta, Suedian bezala, Espainian ere gutxi gorabehera lau
heldutik bat balego zerbitzu publiko horietan lanean, Espainian 3,5 milioi lanpostu
inguru gehiago egongo lirateke; hala, Espainiako langabeziaren zati esanguratsu bat
desagertuko litzateke, eta pobrezia gutxiagotzeko bidean egongo litzateke herrialdea. Ez
dago esan beharrik Espainiako gutxieneko soldata gehituko balitz (UB-15eko
baxuenetako bat da) soldatak igo eta pobrezia gutxituko liratekeela.

Haur-pobrezia gutxitzeko neurri oso garrantzitsu bat dira aitatasun- eta amatasun-
baimenak. Suedian, aita batek edo ama batek urtebeteko baimena har dezake jaioberria
zaintzeko, bere soldataren % 80 kobratuz. AEBn, kalkulatu dute programa hori, zeinak
BPGaren % 2aren kostua izango bailuke, konpentsatu egingo litzatekeela, pobrezia
gutxituko bailuke. Aitatasun- eta amatasun-baimenak haurren pobrezian duen eragina
aztertzeko duela gutxi egin zen ikerketa batean (Steven Pressmanek eta Robert H.
Scottek aipatua: “Paid Parental Leave and America’s Youngest Poor”, Challenge,
2014ko iraila/urria), ikusi zen (Australian, Norvegian, Suedian eta Finlandian) eskubide
hori izateak eta haren zenbatekoak ia % 50 murriztu dezakeela haur-pobrezia. Berriro
ere, Europako hegoaldeko herrialdeetan oso gutxi dago garatuta eskubide hori: baimen
laburrak, egonkortasun urria eta onuraren zenbateko txikia dituzte.

Azken ohar bat

Espainian, ezkerreko alderdiek behin eta berriz nabarmendu dute pobreziarekin


bukatzeko edo hura gutxitzeko modu bat dela oinarrizko errenta ezartzea, eta ongi
iruditzen zait hori. Bada, Oinarrizko Errentaren garapenaren aldekoa naiz (Euskal
Autonomia Erkidegoan egiten den moduan, herritarren soldataz bestelako programatzat
hartuta) . Baina diru-sarrerak bermatzeko gutxieneko errenta bat bermatzeak herritarrari
lagunduko dio, baina ez du pobrezia desagerraraziko; izan ere, oinarrizko errentak,
herritarrek onartzearren, kantitate erlatiboki txiki bat emango du, eta ez da nahikoa
izango pobrezia desagerrarazteko (baina murriztuko du hura, eta, bereziki, muturreko
pobrezia). Egin behar dena da, pobrezia gehien murriztu duten herrialdeek egiten duten
moduan, enplegu betea bermatu, soldata altuak eta lan-merkatuan sartzeko politika
aktiboak ezarri, lanaldiak murriztu eta enpleguaren sorrera erraztu. Eta lanik egin ezin
duten pertsonei dagokienez, pobrezia mailaren gainetik egoteko adinako dirua jaso

3
beharko lukete; hots, diru-sarrerak bermatzeko gutxieneko errentaren programetan
ematen direnak baino zenbateko handiagoak. Enplegu ona sortzearen balioa eta
garrantzia ardura publikoak direla onartu behar da, eta familientzako transferentzia
publikoak ezarri behar dira, gaur egun gutxieneko errentako programetan ematen
direnak baino askoz altuagoak. Horrela baino ez da desagertuko haurren pobrezia.

You might also like