Download as odp, pdf, or txt
Download as odp, pdf, or txt
You are on page 1of 18

INDARRAK

INDARRAK ETA OREKA

INDARREN EFEKTUA
 Zer da indarra?
Indarra gorputz baten higidura-egoera edo pausagunea aldaraz dezakeen edo gorputz baten
deformazioa eragin dezakeen edozein ekintza da.

Indarra F hizkiz adierazten da, eta nazioarteko sisteman (SI), haren unitatea newtona da (N).

Newton bat da: 1kg-eko masa duen gorputz bati egin behar zaion indarra, 1m/s- ko abiadura
handiagotzeko segunduko
1N= 1kg* m/s2

Beste unitateak badaude indarra neurtzeko, adibidez, kiloponda (kp): Unitateak bihurtzeko hau
jakin behar dugu: 1 kp = 9,8 N
Adibideak

 Adierazi jarraian dauden indarrak, SI sisteman:


a) 150 kp
b) 8,5 kp

 Zenbat kilopondioak dira 1.000 N?


Bektoreak

Indarrak gezi baten bidez irudikatzen dira, gezi horri bektorea deitzen zaio. Bektore guztiek
ezaugarri hauek dituzte:
• Modulua: indarraren intentsitatearen zenbakizko balio absolutua.
• Norabidea: bektorea dagoen lerro zuzena da: adibidez, horizontala. 7
• Noranzkoa: bektorearen geziaren puntak adierazten duena.
• Aplikazio puntua: indarra egiten den puntua
Indarren konposizioa eta oreka
Gehienetan, gorputz bati ez dio indar bakar batek eragiten, indar multzo batek baizik. Gorputz
horrek zer efektua jasango duen jakiteko, F garbia kalkulatu behar dugu.

Indar garbia gorputz bati eragiten dioten indar guztien sistemak gorputz horretan duen efektu
berbera duen indarra da.

F garbia edo F totala, F erresultantea ere deitzen da.


Indarren konposizioa eta oreka
Indarren konposizioa egiteko, hau izango dugu kontuan:
- Indar baten noranzkoa ezkerrerantz badoa, zeinu negatiboa jarriko diogu (-)
- Indar baten noranzkoa eskuinerantz badoa, zeinu positiboa jarriko diogu (+)
- Indar baten noranzkoa gorantz badoa, zeinu positiboa jarriko diogu (+)
- Indar baten noranzkoa beherantz badoa, zeinu negatiboa jarriko diogu (-)
- Indarrak perpendikularrak badira, Pitagoras-en teorema erabiltzen da F garbia kalkulatzeko.
Indarren konposizioa eta oreka

Adibideak
Indarren konposizioa eta oreka

Ariketa
 Kalkulatu F1 = 10 N eta F2 = 4 N indarren erresultantea kasu hauetan:

a) Norabide eta noranzko berean


b) Norabide berean, baina aurkako noranzkoan
c) Elkarrekiko perpendikularrean
Indarren konposizioa eta oreka



Oreka

Gorputz bat orekan dagoela esaten dugu, hari eragiten diogun indar guztien erresultantea
nulua denean
Indarren efektua
Indarrek bi efektu izan ditzakete gorputzetan: deformazioa edo higidura egoera aldatzea.

1. Deformazioa
Gorputz bati eragiten dion indarrek deforma dezakete. Esate baterako, malguki batetik tiratzen
badugu, luzatu egingo da, eta askatzen badugu, hasierako luzera berreskuratuko du.
Indar baten intentsitatea eta hark eragindako deformazioa erlazionatuta daude Hooke- ren
legearen bidez
Indarren efektua

1. Deformazioa
Hooke- ren legea
Gorputz elastikoetan gertatzen den deformazioa zuzenki proportzionala da egindako
indarrarekiko.
F= K* Δ I = K (I-I0)
Indarren intentsitatea neurtzeko dinamometroa erabiltzen da.
Indarren efektua

1. Deformazioa
Ariketa
1. Kalkulatu zenbat luzatuko den 650 N/m-ko konstante elastikoa duen malguki bat, indar
baten eraginpean 80 N-ekoa bada.
2.
3. Malguki bat daukagu, bere konstante elastikoa 350 N/m-koa da. Kalkulatu zenbat luzatuko
den, 15 N-eko indar bat eragiten badiogu malgukiari
Indarren efektua

2. Dinamika
Indarren eta objektuen higidura-egoeraren arteko erlazioa aztertzen
duen fisikaren adarra da
Newtonen hiru legeak arautzen dute dinamika.
Indarren efektua

2. Dinamika

Newtonen lehenengo legea: inertziaren legea.


Indar totala zero bada, gorputza geldirik edo abiadura konstantean jarraituko du (HZU)
Indarren efektua

2. Dinamika

Newtonen bigarren legea: dinamikaren funtsezko legea.


Indarren erresultantea 0 ez bada.
Gorputz baten indar erresultante batek eragiten badu, egindako indarrarekiko zuzenki
proportzionala den azelerazioa lortuko du gorputzak.
F=m*a
F= indar erresultantea N

m= masa kg

A= azelerazioa m/s2
Indarren efektua

2. Dinamika
Adibidea
Tenislari batek 3,5 N-eko indarrez jaurti du 60 kg-ko masa duen pilota
bat. Zein izango da azelerazioa? Esan zer
azelerazio izango duen pilotak.
F
m = 60 kg
F = 3,5 N
Indarren efektua

2. Dinamika
Ariketak
1. Kalkulatu zer masa izango duen gorputz batek 20 N-ko indar bat
eragiten bazaio eta 3,6 m/s2 -ko azelerazioa lortzen badu.
2. Pausagunean dagoen auto bati, 520 N-ko indar batek eragin dio, zer
azelerazio lortu du bere masa 1370 kg-koa bada?
Indarren efektua

2. Dinamika
Newtonen hirugarren legea: akzio-erreakzio legea.
Gorputz batek indar bat (akzioa) egiten badio beste gorputz bati, bigarren gorputzak beste
indar bat (erreakzioa) egingo dio lehen gorputzari, modulo eta norabide berberekin, baina
aurkako noranzkoan.
Akzio-erreakzio indarren ezaugarriak:
• Binaka agertzen dira: akzio eta erreakzio indarrak
• Aldiberekoak dira
• Biek ez diote gorputz berari eragiten, eta, beraz, inoiz ez dute elkar baliogabetzen.

You might also like