Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 104

Historia Ekonomikoa

Apunteak

Irakaslea

Iker Saitua

1
1. GAIA | SARRERA

1.1. Historia ekonomikoa, zertan datza?


1.2. Munduko historia ekonomikoaren epe luzeko ikuspegia

2
1. GAIA - SARRERA

• Historia Ekonomikoaren aro nagusiak

Gizakion historian bi eraldaketa iraultzaile gertatu dira:

Iraultza neolitikoa: Nekazaritzaren agerpena (orain dela 10.000-9.000)


Industria-Iraultza (1760-1850)

Bigarrenak historia ekonomikoaren bi aro nagusiak bereizten ditu: industriaurreko


aroa (1800 a.k. baino lehen) eta industria aroa (1800 a.k.-tik aurrera).

Zenbait galdera eta kezka garrantzitsu

Zergatik dira herrialde batzuk aberatsak eta beste batzuk pobreak?

Hiru dira egungo munduaren kezka ekonomiko nagusiak:


Hazkunde ekonomikoa
Eskualdeen arteko garapen maila desberdinak
Globalizazio ekonomikoa

Zer da Historia ekonomikoa?

Kultura biren arteko disziplina: Historia eta Ekonomia.

Bere helburua denboran zehar ekonomiaren estruktura, funtzionamendua eta emaitzak


aztertzea eta azaltzea da.
Ekonomiak ez bezala, berez ekonomikoak ez diren aldagai eta faktoreak ere hartzen ditu
kontuan.

Zertan laguntzen digu ikerketa historikoak?


1. Desberdintasunen jatorria azaleratzen.
2. Garapen ekonomikoaren oinarriak isolatzen.

Historia ekonomikoaren oinarrizko tresnak eta kontzeptuak


- Historia ekonomikoak beste gizarte zientzietatik (batik bat ekonomiatik, baina baita
soziologia, estatistika, antrolopologia edo demografiatik ere) hartzen ditu analisirako
tresnak.
- Abiaburua: Zertan datza “problema ekonomikoa”?
• Urritasunari eta aukerari erantzuna ematen.
• Ekonomiak bi zeregin nagusi ditu arazo horri erantzuna emateko: ondasunak
eta zerbitzuak produzitu eta banatu.
• Sistema ekonomiko bat arazo ekonomikoari irtenbidea emateko bideratuta
dauden neurrien multzoak osatzen du.
• Zerk baldintzatzen du, denboran zehar, ekonomia baten ekoizpen (output) osoa?
Populazioak / baliabideek / teknologiek / gizarte instituzioek / kulturak

3
– Produkzio-faktoreak: lurra (baliabide naturalak), kapitala (makinak) eta lana.
– Produkzioa (edo ekoizpena): produkzio-faktoreak konbinatuz, gizakiok behar
ditugun ondasun eta zerbitzuak ekoizteko balio duen prozesua. Unitate
fisikoetan zein balioan (hots, dirutan) neur daiteke.
– Produktibitatea: produkzio-faktore kopuru jakin batekin lor dezakegun
produkzioa. Hau ere unitate fisikotan neur daiteke (esaterako, x zapata lan-
orduko) edo balioan (zenbat diru zapatako, adibidez).

– Giza kapitala: jakintza eta hezkuntzan inbertituz lortzen den emaitza.


– Ekonomia garatuenen eta ez garatuen artean dagoen alde nabarmenena giza
kapitalarena da.
– Produkzio-faktore guztien produktibitatea nabarmen hazi da azken
hamarkadetan ekonomia garatuetan. Zerk esplikatzen du hori? Eragile nagusiak
aurrerapen teknologikoak, mikro eta makro mailako antolaketa hobekuntzak
(eskala-ekonomiak barne) eta, batez ere, giza kapitalean eginiko inbertsio
hazkorrak.
– Errendimendu beherakorren legea (edo, zuzenago esatearren, produktibitate
marjinal beherakorraren legea): ekoizpen-unitate bat handitzeak, gainerako
faktoreak konstante mantenduz, ekoizpen-maila baxuagoak eragiten ditu.

Nola neurtzen ditugu aberastasuna eta ongizatea?

• BPG (edo NPG, edo errenta) per capitak ez digu esaten aberastasuna nola banatuta
dagoen populazioaren artean. Gainera beste faktore garrantzitsu zenbait uzten ditu
kanpoan: osasuna, bizitza itxaropena, eta hezkuntza mailak, esaterako.
• Giza Garapen Indizea (ingeleraz HDI) bizitza itxaropena, hezkuntza eta errenta kontuan
hartzen dituen adierazlea da. Berez, BPGa baino ongizatearen adierazle hobeagoa da,
zalantzarik gabe.
• Halere historialariok BPG per capita edo GGI erabiltzeko muga handiak aurkitzen
ditugu, denboran atzera egin ahala informazio geroz eta gutxiago aurkitzen baitugu.
• Hargatik ahaleginak egiten ditugu errenta per capita, soldata errealak, prezioak,
kostuak, oinarrizko biziraute indizeak etabar, erdipurdika bada ere, kalkulatzeko.

Estruktura ekonomikoa eta Estruktura aldaketa

– Estruktura ekonomikoa: ekonomiaren arlo desberdinen arteko harremanari


dagokio, batez ere hiru arlo edo sektore nagusiei: lehena, bigarrena eta
hirugarrena.
– Estruktura aldaketa: ekonomia batean arlo edo sektore bakoitzari dagokion
portzentaian aldaketak daudenean, produkzioari zein langile kopuruari
dagokionez. Historikoki bi estruktura aldaketa nagusi egon dira:
– Bigarren sektorearen garrantzi hazkorra (industrializazioarekin batera).
– Hirugarren sektorearen nagusitasuna (azken 60 urteetan)

4
Hazkundea eta garapena
– Hazkundea eta garapena sinonimoak al dira?
– Hazkunde ekonomikoa: “Produktu osoaren eta produktu per capitaren
hazkunde jarraitua, zeinari, orokorrean, populazioaren hazkundea eta estruktura
aldaketak batzen baitzaizkio.”
– Hazkundeak konotazio kuantitatiboak ditu, hots, neur daiteke hazkunde tasak
erabiliz.
– Bi hazkunde mota daude:
a) Estentsiboa: hazkundea produkzio-faktoreen gehitzetik datorrenean.
b) Intentsiboa: hazkundea produkzio-faktoreen produktibitate
hobekuntzatik datorrenean.
– Garapen ekonomikoa: Hazkundea estruktura eta antolakuntza aldaketa
nabarmenen ondorio denean. Konotazio kualitatiboak ditu.

Teknologia, teknologi-sistema eta teknologi-aldaketa

- Teknologia: produkzio prozesuari aplikatzen zaion jakintza tekniko


erabilgarria.
- Teknologi-sistema: berrikuntza teknologikoek multzo bat osatzen
dutenean, bata bestearekin produkzio-lotura dagoenean.
- Prozesu teknologikoak hiru fase jarraitu behar ditu: asmakuntza
(zientzia), berrikuntza eta hedatzea.
- Teknologi-aldaketa bi mota daude:
a) Teknologi-sistema batetik besterako errotikako aldaketa,
makroasmakuntza baten ondorio, Schumpeter ekonomilariak
“suntsipen sortzailea” deitu zuena. Ekonomikoki eta sozialki
konbultsoa izan ohi da, galtzaileak eta irabazleak egoten baitira.
b) Berrikuntza teknologiko jarraituak ekarritako aldaketa leunagoa,
eta ondorioz baketsuagoa. Mikroasmakuntzen ondorio.

Instituzioak eta instituzio-aldaketa:

- Instituzio: elkarbizitza errazteko sortutako arauak, zeinak informalak


izan daitezkeen (ohiturak, esaterako) edo baita formalak ere (adibidez,
legediak).
- Mota askotariko instituzioak daude: sozialak, politikoak, ekonomikoak.
Adibide batzuk: Estatua, merkatua, enpresa, jabego eskubideak, familia,
eta abar.
- Instituzio formalak:
Hierarkia egitura
Arau juridikoak: Konstituzioak, estatutuak, lege komunak, estatutuak,
kontratuak
Instituzio informalak:
Kultura-transmisioko bilakaera-prozesu baten bidez erreproduzitutako
arauak
Astiro aldatzen dira eta ezin dira nahita aldatu
Tradizioak, ohiturak, balio moralak, erlijio-sinesmenak

- Instituzio-aldaketa: instituzioetan gertatzen diren aldaketak ekonomia


bultzatzeko, edo ekonomia bultza dezaketenak.

5
- Instituzioek eta instituzio-aldaketek eragin nabarmena izaten dute
ekonomian.

1.2. Munduko historia ekonomikoaren epe luzeko ikuspegia

Hazkunde ekonomiko modernoa

§ 200-250 urte inguru hasi zena Europa ipar-mendebaldean


§ Herrialde Garatu vs. Azpigaratuak
§ Garapen teknologikoa: erakunde ekonomiko, politiko eta sozialen garapena sustatzen
du. Erakunde horiek, bestalde, denboran hazkunde iraunkorra sustatzen dute.
§ Kapitalismoaren hedapena
§ Munduko biztanleria zazpi aldiz biderkatu da 1800 urtetik hona

Ingalaterra, lehen ekonomia modernoa


§ Industria-iraultzak (1760-1850) eragindako eraldaketa handien ondorioz hasi zen.
§ Denbora luzez (1270-1650), per capita errenta oso maila baxuetan mantendu zen eta
aldaketa gutxirekin
§ Benetako azelerazioa 1800etik aurrera gertatu zen

Muturreko pobrezia
§ Nazioarteko komunitateak honela definitzen du muturreko pobrezia: egunean 1,90
dolarretik behera bizitzea
§ Pobrezia nazioarteko dolarra deiturikoan neurtzen da, herrialde desberdinetako prezio
maila ezberdinetara eta denboran zehar prezioek izan dituzten aldaketetara (inflazioa)
egokituta
§ 1820an, elite txiki batek baino ez zuen bizi-maila handiagoa; herritar gehienak, berriz,
gaur egun muturreko pobrezia deituko genukeen baldintzetan bizi ziren

Hedapen desberdina
§ Gizateriak bere historiaren zatirik handiena pobrezian bizi izan du
§ Mundu-mailan dauden desberdintasun handiak ere nahiko fenomeno berria dira
§ Diferentzia hauek hazkundearen hedapen desberdinaren emaitza dira:
-Biztanle bakoitzeko errenta-mailetan eta bizi-baldintzetan dauden aldeen jatorria mundu
osoan
§ 1800etik aurrera Dibergentzia Handia deiturikoa hasi
§ XX. mendearen azken laurdenean konbergentzia prozesu garrantzitsuak hasi ziren,
bereziki Asian

Konbergentzia eta Dibergentzia


§ Konbergentzia:
-Konbergentzia gertatzen da bi ekonomiek edo gehiagok beren distantziak murrizteko joera
dutenean (catch-up)
§ Dibergentzia:
-Dibergentzia gertatzen da joera kontrako norabidean doanean, desberdintasunaren arrakala
irekiz.

6
Teknologiaren garapena, aurrerapen ekonomikoaren iturri nagusia

• Industria aurreko garaietan aldaketa teknologikoaren erritmoa hain zen motela ezen
bizi-baldintza materialak apenas aldatu ziren mendeetan zehar (Bizitza ez zen
aldatzen).
• Teknologiaren aro modernoa, Britainia Handiko Industria Iraultzarekin hasten da.
Industria Iraultzak eraldatzen du mundua. Momentu horretatik Mundua ez da inoiz
izango izan zena.
• Industria Iraultzaren jatorria oso eztabaidatua da (3. gaia). Faktore ugariren konbinaketa
izan zen.
• Lurrun Indarrak gizateriaren aurrekontu energetikoa betiko aldatu zuen
• Zientziak bizi izandako aurrerapena teknologia sorkuntzarako iturri nagusia izan zen.

Aldaketa teknologikoaren eta hazkunde ekonomikoaren arteko harreman konplexuak

Hazkunde Ekonomiko Modernoaren Ereduak:


• Lidergo teknologikoan oinarritutako hazkunde ekonomikoa: Hazkunde
Endogenoa
• Lidergo teknologikoaren ibilbidea: Ingalaterra – Alemania – EE.UU.
• Berrikuntzaren katea – berrikuntza – hazkunde ekonomiko –
berrikuntza berriak…
• Ondorioa: per capita BPG-ren hazkundea.
• Imitazioan oinarritutako hazkundea : Catch up Growth/Harrapatze
hazkundea
• Teknologia eta erakundeen inportazioan eta egokitzapenean oinarritua.
• Baldintza jakin batzuk eskatzen ditu (giza kapitalaren eraketa,
azpiegiturak …)
• Estatuaren parte-hartze garrantzitsua.

Helburu Orokorreko Teknologiak


- Ekonomia oso bati eragin diezaioketen teknologiak.
- Gizarteak izugarri aldatzeko ahalmena dute, lehendik zeuden egitura ekonomiko eta
sozialetan duten eraginaren bidez

Teknologia, Hazkunde Ekonomiko Modernoaren eragilea: aldaketa teknologikoaren


uhin handiak eta Kondratiev zikloak

Industria Iraultza-tik, teknologia berrien hainbat uhinek sustatu dituzte aldaketa eta garapen
ekonomikoa
• Kondratiev-en ustez, garapen ekonomikoa (= Hazkunde Ekonomiko
Modernoa) aldaketa teknologikoaren ziklo handiei lotuta dago. Zikloen
sailkapena:
• Lurrunaren aroa, 1780-1830
• Trenbide, altzairu, metalurgia, ingeniaritza, 1830-1880
• Elektrizitatea, industria kimikoa, 1880-1930
• Automobilak, Industria petrokimikoa, energia nuklearra, 1930-1970
• Informazio/komunikazio-teknologiak 1970-

7
• ??
• Iturri energetikoen garrantzia nabaria da aldaketa teknologikoen
prozesuan.

Ziklo ekonomikoak

Ziklo luze baten hasieraren oinarrizko ezaugarriak hauek izango lirateke:


- Teknologia berrien zabalkundea
- Negozio eredu berrien goraldia
- Herrialde berrien sarrera mundu merkatuan
- Diru kantitatearen eta eskuragarritasunaren goraldia (maileguak lortzeko
erraztasuna)

Munduko biztanleriaren bilakaerak antz handia du per capita errentarekin (Hockey makila)
Hazkundea oso motela da XVIII. mendera arte (hazkunde-tasa oso baxuak). Adibidea: 1-
1000 artean, urteko tasa% 0,04

XX. mendeko boom demografikoa. 1962an lortu zen tasarik handiena hazkunde
demografikoaren historian (% 2,1 urtean)

Hazkunde Ekonomiko Modernoaren aroa mundu mailako boom demografikoarekin batera


etorri da.
Hazkundea esponentzialki bizkortu zen XX. mendean, eta gutxi gorabehera hamar aldiz
murriztu zen biztanleria mila milioitan handitzeko behar zen urte kopurua, XIX. mendearekin
alderatuta.
Hazkunde demografikoaren banaketa desberdina. Lehenik, XIX. mendean eta XX.
mendearen lehen erdian, gutxi gorabehera, hazkunde ekonomiko modernoari lotuta. Gero,
batez ere 1950etik aurrera, lotura hori hautsi egiten da, eta hazkunde handiagoa gertatzen da
herrialde pobreenetan.

Trantsizio demografikoa:
Trantsizio demografikoa, batzuetan iraultza demografikoak ere deitua, ugalkortasun eta
heriotza tasa altuetatik tasa baxuetara igarotzen deneko prozesu
edo erregimen demografikoa da. Prozesu horretan desoreka demografikoa gertatzen da:
hasieran, heriotza tasaren jaitsiera eta bizi-itxaropenaren luzapena ugaltze-tasaren jaitsiera
baino lehenago gertatzen denez, hazkunde demografikoa handia izaten da; geroago, jaiotza-
tasaren jaitsiera gertatzen da, eta ondorioz biztanleriaren hazkundea moteltzea, eta azkenean
oreka heriotzen eta jaiotzen artean.
XVIII. mendean Europan abiarazitako prozesua izan zen, eta egun munduko herrialde
gehienetan gauzatu edo gauzatzen ari den prozesua da. Lehenengo trantsizio
demografiko hori gainditu duten herrialdeek bigarren trantsizio demografiko bati egiten
diote aurre egun, belaunaldien ordezkapena ahalbidetzen ez duten jaiotza-tasa oso txikiekin,
lehenengo seme-alabaren berandutzearekin, dibortzio-tasa altuekin eta ezkongabeak
ugaltzearekin loturik. Bigarren trantsizio demografiko horrek biztanleriaren zahartze
nabarmena dakar, osasun eta pentsio-sistemak kolokan jarriz. Jaiotza-tasa heriotza-tasaren oso
azpitik dagoenean, negu demografikoa dagoela esaten da baita ere.

8
2. GAIA | INDUSTRIAURREKO EKONOMIAK

2.1. Baliabideak eta Populazioa: hazkundearen mugak


2.2. Europaren gorakada, 1500-1800. Atlantikoko ekonomien
hazkundea

9
2. GAIA - INDUSTRIAURREKO EKONOMIAK

SARRERA

Industriaurreko ekonomien arteko aldea txikia zen eta ezaugarri komunak zituzten.
Populazioak txikiak ziren: 1500 urte inguruan munduan 440 milioi biztanle inguru zeuden
munduan; horietatik 57 Europa Mendebaldean bizi ziren, eta 284 Asian, hots, Asiako
populazioa Europa Mendebaldekoa baino bost aldiz handiagoa zen. Populazioaren gehiengoa
landaguneetan bizi zen, gutxiengo bat hirietan. Beraz ekonomia ia guztiz landatarra zen eta,
ondorioz, populazioaren gehiengoa nekazaritzan aritzen zen.
Industriaurreko ekonomiek ziklo propio batzuk izaten zituzten, nekazaritzaren ezaugarrien
ondorioz: epe laburrekoak (ekaitz baten ondorioz izandako uzta txar bat, esaterako) eta epe
luzekoak (tranpa malthustarrarekin lotuak).
Bizimodua oro har gogorra zeukaten. Bizitza itxaropena, esaterako, txikia zen, 30-35
urtekoa besterik ez. Ekonomiaren produktibitatea eskasa zen, eta hazkunde ekonomikoa ez-
ohiko gertakaria. Kontsumoa ere eskasa zen. Gainera lurra ezin zen modu askean saldu: horrek
pizgarri gutxi eskaintzen zion hazkunde ekonomikoari. Hirietan artisauen lana gremiotan
antolatuta zegoen: horiek ere pizgarri gutxi eskaintzen zioten hazkunde ekonomikoari. Energia
iturri nagusiak giza eta animali jatorrikoak ziren: "Ekonomia organikoa". Garraioa, batez ere
lurrekoa, oso garestia eta mantsoa zen. Aurrerapauso nabarmenenak ibai eta itsasoko garraioan
burutu ziren.
Aro Berriko (1500-1800) Europako sistema ekonomikoari Feudalismo garatua (edo
Antzin Erregimena) deritzo. Berez feudalismoa (eta feudalitatea) 1000. urtearen inguruan
sortu zen Mendebaldeko Europan, eta handik zabaldu zen. Feudalismo gizarte- eta ekonomia-
sistema bat izan zen, nekazaritza-ustiategi txikian oinarritua (jaurerriaren barruan), zeinetan
gain-produkzioaren gehiengoa jaunek bereganatzen baitzuten, bortxaren meatxua erabiliz.
Gainera, soberakina ez zen produkzio prozesuan berrinbertitzen; guda eta prestigio gastuetara
bideratzen zen. XII. mendetik Frantziar Iraultzararte jopuen gaineko neurriak pixkanaka
gutxitzen joan ziren. Feudalismo garatuaren teoriaren arabera gizartea hiru ordenatan banatzen
zen: jaunak (edo nobleak), eleizgizonak, eta herri xehea (lan egin eta zergak ordaintzen
zituztenak).

2.1. BALIABIDEAK ETA POPULAZIOA: HAZKUNDEAREN MUGAK

Ekonomia landatarraren gorabeherak oso lotuta zeuden populazioaren portaera


demografikoarekin. Bizi itxaropena 30-35 urte ingurukoa zen, ohiko heriotza tasak altuak
zirelako (egoera normalean, katastrofe berezirik gabe, ‰30 ingurukoa; egun, gure artean, ‰10
inguruan dabil), batez ere haurrena. Kalkulatu izan da lehengo urteko hilkortasuna ‰150-250
bitartekoa izaten zela. Hala ere, jaiotza tasa gordinak ere handiak ziren, ‰35-45 bitartekoak
(ahalezko maila biologikoa ‰50-55an dago, eta oso gutxitan eman izan da). Goseteek, gudek
eta epidemiek ere heriotz tasa gordina gora bultzatzen zuten. Krisi urteetan heriotz tasa ‰200-
400 bitartean ibil zitekeen.
John Hajnal (1965) historialariak erakusten duenez, XIX. menderarte Europan bi familia
eta ezkontza eredu egon ziren. San Petersburgo eta Trieste lotzen dituen marra zuzen batek
banatuko lituzke bi eredu horien eremuak: marraren mendebaldean familia nuklearra eta
ondare zatigarria ziren nagusi. Hemen ezkongabetasuna nahikoa handia zen (populazioaren
%12 inguru), eta are handiagoa irtenbide ekonomiko gutxiago zeuden garaietan, hots, krisi
garaian. Oro har ezkontzeko adina 24-27 bitartekoa zen. Gainera ezkontzaz kanpoko jaiotzak
oso urriak ziren (%3-4 bitartean).

10
Aldiz, aipatu marraren ekialdeko eskualdean ez zen familia nuklearra nagusi, enborreko
familia (edo familia konplexua) baizik. Hau da, ezkonberriak ez ziren euren etxe propiora
bizitzera joaten, bietako baten gurasoen etxe berera baizik. Praktika horrek ezkontzaren
gastuak gutxitzen zituen, eta ondorioz errazagoa (eta merkeagoa) suertatzen zen ezkontzea.
Ondorioz, emakumeak askoz gazteago ezkontzen ziren Errusian eta Europa ekialdeko beste
herrialdeetan, 16-20 urte inguru zituztenean, hain zuzen ere. Eta horregatik mendebaldean
baino seme-alaba gehiago izan zitzaketen ekialdeko emakumeek. Ezkongabetasuna
mendebaldekoa baino txikiagoa zen hemen. Ezkontzaz kanpoko jaiotzak, mendebaldean
bezala, txikiak ziren.Liburu desberinetatik
Taulan ikus ateratako
daitekeen moduan, Europataulak
Mendebaldeko ezkontza eredua
2. GAIA
nahikoa berezia zen munduko beste eskualde batzuekin alderatuz gero.

Ugalkortasun tasa globalak industriaurrean


Herrialdea edo taldea Bataz besteko adina Ezkongabeen Ugalkortasun
lehen ezkontzan ehunekoa (%) tasa globala

Europa Mendebaldea 26 12 5,0


Errusia 16 1 7,3
Txina 19 1 5,0

Japonia 19 1 5,2
Gizarte ehiztari- 17 1 4,6
biltzaileak
Iturria: G. Alter eta G. Clark, “The demographic transition and human capital”, in S. Broadberry eta K.
H. O’Rourke (arg.), The Cambridge Economic History of Modern Europe. Volume 1: 1700-1870
(Cambridge, CUP, 2010), 49.

MUNDUKO POPULAZIOAREN BANAKETA, 1750-1900 (milioietan)


Industriaurreko gizarteotan hezkuntza eskaria oso txikia zen eta ondorioz alfabetatze
urtea ere oso txikiak ziren.
mailak 17507 urte bete aurretik
1800 haur batek ezin1850zuen ezer produzitu
1900 eta beraz
familiarentzat
Mundua gastu bat suposatzen
791 zuen, 978
baina adin horretatik
1.262 aurrera lanean haz zitekeen,
1.650
pixkanaka etxean laguntzen, bere produktibitatea txikia izan arren. Etorkizunera begira,
Afrika 106 107 111 133
zahartzarora iristen zirenerako, gurasoei komeni zitzaien zenbait haur izatea. Ingalaterran,
Asia 1540 eta 1890 bitartean
adibidez, 502 emakume635 bakoitzak, bataz809 947 eta 3 neska
bestez, 5 edo 6 mutil
erditzen
Europa zituen bere bizitza
163 ugalkorrean (hots,
203 15-49 urte bitartean).
276 Europa Mendebaldeko
408
beste herrialdeetan ere halako jaiotza tasa handiak izan zituzten. Hala ere Europako
Latinamerikamaila ahalezko
ugalkortasun 16 mailaren azpitik24egon zen: edoskitzea
38 eta ezkontzaren74 atzeratzea
ziren
Ipar ahalezko
Amerika maila osoa ez2 lortzearen arrazoi 7 nagusiak. 26 82
Krisi demografikoen atzean, epe luzeko zikloari so egiten badiogu, lurraren errendimendu
Ozeania
beherakorraren legea zegoen. 2 Zeren jende gehiago
2 elikatzeko2 lur gehiago lantzea
6 zen beti
irtenbide bakarra,
Iturria: Nazio ezErakundea,
Batuen lurraren emankortasuna hobetzea.
The World at Six Billion (NewHorrela, populazioa
York, 1999), 6. hazi ahala, garaiko
teknologiaren ahalmena gaindituz, jaitsi egiten zen nekazaritzaren produktibitatea (lur
marjinalak lantzen zirelako), eta horrek, per capita produktua gutxitzen zuenez, azkenik
populazioaren hazkundea mugatu egiten zuen, gosea eta gerrak zekartzalako. Fenomeno horri,
populazio eta baliabideen arteko desorekari, “tranpa malthustarra” deritzo.

11
Tranpa malthustarraren oinarrian garaiko nekazaritzaren produktibitate txikia zegoen.
Ongarria nahi bazen orduan labore lurren hedadura mugatzen zen. Gainera lurraren zati bat,
askotan erdia, lugorrian utzi behar zen deskantsatzen. Hori egiteko biderik egokiena, Aro
Berriko Europan, bi eta hiru orritako txandaketa sistemak izan ziren. Hiru orrikoa neguko
zerealek (garia, zekalea), udaberriko zerealek (oloa, garagarra, artoa) eta lugorriak osatzen
zuten.
Ustiategien osagarri ekonomiko bezala belardi eta baso-lurrak ere erabiltzen ziren. Baina
lur gehiago landu behar zenean, horiek ere urratu eta luberritu behar izaten zituzten. Horrek
abere gutxiago elikatu ahal izatea zekarren, eta, beraz, proteina eta ongarri iturriak murriztu
egiten ziren.
Pentsa liteke populazioaren hazkunde jarraitua geldiezina zela – kontrazepzio teknika
gutxi garatuak zeuden garai bati buruz ari gara azken finean – eta ezinbestean egin behar zuela
talka baliabideen produkzioaren hazkunde mantsoagoarekin. Hala ere, gizarteek bazeukaten
nolabaiteko kontrola ugalkortasunaren gain. Ezkontzatik kanpo jaiotzak oso urriak zirenez,
ezkongabetasunak edo ezkontza-adina atzeratzeak “balazta prebentibo” (Malthusen hitzak
dira) bezala joka zezaketen, ugalkortasuna kontrolatzeko balio zuten neurrian. Noski,
populazioaren hazkundea “balazta positiboek” ere gera zezaketen, hots, izurriak edo gudak
bezalako gertakari katastrofikoek eragindako heriotzak.
Hilkortasun katastrofikoen artean eragin gehiena zutenak epidemiak ziren. Hala ere,
Schofield eta Wrigley (1981) historialariek frogatu izan dutenez, ez-ohiko heriotz gehienek ez
zuten faktore ekonomikoekin zer ikusirik, hots, gaixotasunen kutxatzeak ez zeukan loturarik
diru-sarrerekin edo aberastasunarekin; aberatsak zein pobreak gaixotzen ziren epidemia bat
hedatzen zenean.
Hirietako heriotz tasak landaguneetakoak baino handiagoak ziren. Izan ere, hiriek berezko
hazkunde negatiboa zeukaten, hau da, heriotz kopuruek jaiotzak gainditzen zituzten, eta
horregatik hiriek beharrezkoa zuten, irauteko eta hazteko, etorkinen jarioa. Landa aldeko
biztanleria nahiko iraunkorra zela pentsatu ohi da, gutxi migratzen zuela. Baina neurri batean
irudi hori ez da zuzena. Sarri soberakin demografikoa izaten zuten landaguneek eta gehiegizko
biztanle zenbaitek migratzea hautatzen zuen maiz, hirietara (sasoiko emigrazioa izan
zitekeena) edo urrunago zeuden eskualdeetara, Ameriketara, esaterako. Horrela esplikatzen da
Aro Berrian urbanizatze prozesua bizkortu izana, hirietako hazkunde naturala, arestian esan
dugunez, negatiboa zela frogatu delako.
XIX. mendea baino lehen seme-alaba gehien izaten zituztenak diru-sarrera handienak
zituzten familiak ziren. Gregory Clark (2007) historialariaren ustez, ezaugarri horrek eta
heriotz tasa altuek "berezko hautespen" bat gauzatu zuten Ingalaterrako gizartean, zeinak klase
gorenen balio sistemaren hedapena erraztu baitzuen. Pazientzia eza eta oldakortasunaren ordez
hezkuntza eta jarraikitasuna hedatu ziren gizartean, hain zuzen ere Industria-iraultza gertatu
zen garai berean. Erraz antzeman daitekeenez, interpretazio hori oso eztabaidagarria da.
Ikerketa galdera garrantzitsu bat, beraz, industriaurreko Europan populazio eta
ekonomiaren arteko egokitasun eza automatikoki zein balazta motak zuzentzen zuen jakitea
litzateke. Badirudi "eragin homeostatiko" nagusia populazioak soldata errealetan zeukan
eragina izan zela. Izan ere, soldatek populazioaren hazkundearekiko zeukan malgutasuna -
1,6koa zen. Malgutasun horrek esan nahi du populazioa %10 hazten bazen soldata errealak
%16 txikitzen zirela. Hala ere, soldata errealaren bilakaeraren bidez ekonomiak eragin mugatua
izan zuen populazioaren tamainaren gainean, eragin hori zeharkakoa zelako, ezkongabetasuna
eta ezkontzaren atzerapenaren bidez gauzatua. Argi izan behar dugu industriaurreko
populazioei eragiten zien faktore nagusia hilkortasuna zela, eta hilkortasun hori batez ere izurri
eta bestelako epidemiak bezalako faktore exogenoek eragiten zutela.
Europan zehar portaera demografiko bereziko guneak protoindustrializazio-zonak izan
ziren (beherago aztertuko ditugu astiroago). Antza denez, toki horietan etxeko artisautzari

12
esker familiek diru-sarrerak eskuratzen zituzten, eta horrek ezkontza adina jaistea ahalbidetu
zuen. Zona horiek pobreagoak izango ziren nekazaritzaren ikuspuntutik. Hala ere, demografo
batzuek zalantzak dituzte eredu horren funtzionamendu orokorraz.
Urbanizatze prozesuan aldaketak gertatu ziren Aro Berrian zehar. XVI. mendekoa hiri-
sistema polinuklear bat zen, zeren zaila baita esatea zein hirik okupatzen zuen balizko hierarkia
ekonomikoaren burua, Veneziak? Anberesek? Genoak? XVII. mendeaz geroztik, ordea, hiri
sistema hierarkizatua aurkitzen dugu: XVII. mendean Amsterdam izan zen nagusi, XVIII. eta
XIX. mendeetan Londres. Horrek adieraziko luke, gainera, merkataritzaren bultzadaren
garrantzia gero eta handiagoa zela, eta hori Atlantiko aldeko kostaldean gauzatzen ari zela.
Bestetik, kontuan hartu behar da ere Aro Berrian zehar hiriburuen eta administrazio-guneen
garrantzia nabarmen hazi zela.
Aldiz, XVIII. mendea, populazioari dagokionez, hazkunde garaia izan zen, batik bat
1720tik aurrera. Egia da mende bukaeran muga malthustarrak berragertzen hasi zirela zenbait
lekutan: garestialdiak, uzta txarrak, gosea... Baina XVIII. mende bukaerako estualdien ondoren
Europako populazioak ez du krisi orokorrik berriro ezagutu (salbuespen bat edo beste kenduta,
1845-49ko Irlandako Gosete Handia kasu).
Izan ere, XVIII. mendean zehar hilkortasun krisien eragina txikitu egin zen. Higienean ez
zen aurrerapen handirik lortu eta haurtzaro hilkortasuna pixka bat gutxitu zen. Beraz,
hilkortasunaren beheraldia esplikatzea ez da batere erraza. Batetik elikadura mailen
hobekuntza daukagu (artoa eta patataren hedapena, produktibitate handiko landareak direnak).
Bestetik errepide eta ubideen eraikuntza politikek populazioaren hornikuntza hobetu zuten, eta
trukeen hazkundeak, era berean, gosete handi eta zabalduak gutxitu zituen. Epidemien
hedapenari jarri zitzaizkien mugak ere garrantzia izan zuten, hirien neurri prebentiboak hobetu
zirelako, komunikabideekin batera. Europako azken izurri bubonikoa Marsellan gertatu zen
1720an, eta berehala isolatu zuten hiria osasun-lerroen ("cordones sanitarios") bidez.
Hilkortasunaren jaitsieraren beste arrazoi bat mendeetan zehar populazioak jasandako
inmunizazio-prozesua litzateke. Horrez gain badira ere zenbait historialari uste dutenak
"Izotzezko Garai Txikia"-ren amaierak, klimaren epeltzeak alegia, ekonomiari mesede egin
ziola XVIII. mendean, eta ondorioz populazioaren hazkundeari ere.
Hala ere, Aro Berrian zehar beste gaixotasun batzuk ere hedatu ziren, agian izurri
bubonikoa bezain hilgarriak ez zirenak, baina zalantzarik gabe populazioari mesederik egin ez
ziotenak: kolera, baztanga (txertoa 1798an aurkitu zuten), tuberkulosia, sukar horia, difteria eta
abar.
Orainartekotik zer esan daiteke Europako popualzioaren Aro Berriko hazkundeari buruz?
Oro har, esan daiteke XVI. eta XVII. mendeak hazkunde apalekoak izan zirela, eskualdekako
diferentzia askorekin eta Europako populazioaren pisuaren birbanaketa batekin: ipar
mendebaldeak populazio-kopuru eta dentsitate handienak eskuratu zituen bi mende horien
buruan.
XVII. mendea, eta batik bat 1580-1620 epealditik aurrera, orokorrean geldialdikoa dela
esan genezake: gudek, gizarte gatazkek, izurriek eta muga malthustarrek eragindako
urritasunak eta goseteak egon ziren. Europa mediterranearrak eta Erteuropak krisi demografiko
sakonagoa pairatu zuten. Beste eskualde batzutan (Herbeherak, Ingalaterra, Frantzian edo
Errusian) populazioak ez zuen behera egin, eta horrek esplikatuko luke XVII. mende
amaierarako Europak populaziorik galdu ez izana.

13
2.2. EUROPAREN GORAKADA, 1500-1800. ATLANTIKOKO EKONOMIEN HAZKUNDEA

2.2.1. Nekazaritza eta abeltzantza

XVI. mendean Europan gertatu zen nekazaritzaren hazkundea Prezioen Iraultzak frogatuko
luke. Aldiz, XVII. mendean, demografi krisialdiarekin lotuta, prezioek behera egin zuten.
XVI. mendeko hazkundea, ordura arteko beste hazkunde garaietan bezala, estentsiboa izan
zen. Hala, errendimendu beherakorren eragina pairatzea denbora kontua besterik ez zen, batez
ere Europa hegoaldean. Aldiz, beste eskualde batzutan handitzen ari zen populazioaren
presioak aldaketa kualitatiboak ekarri zituen nekazaritza-arlora, batik bat XVII. mendetik
aurrera. Aldaketa kualitatibook produktibitatearen igoera ekarri zuten oso dentsoki populatuta
zeuden Europa ipar mendebaldeko zenbait hiriren inguruko nekazaritza-eremuetara.
Garai honetan produkzio harremanetan gertatu ziren aldaketak garrantzi handikoak dira.
Klase feudalarekin batera (zeinak lurraren errentaren eta jaurgo-eskubideen bitartez nagusi
izaten jarraitu baitzuen) soberakinaren ateraketan gero eta partehartze handiagoa lortu zuten
Estatuak (fiskoaren bidez) eta burgesiak (kredituen bidez). Ezin dugu ahaztu nekazaritza
baserri-ekonomian oinarritzen zela, non nekazari-familiak (produkzio, birprodukzio eta
kontsumoko oinarrizko unitate gisa) eta berak lantzen zuen lurrak sortzen baitzuten
nekazaritzako produkturik gehiena. Lurrak nekazarienak edo errentan hartuak izan zitezkeen,
eta helburu nagusia biziraupena zen, hots, buruaskitasuna. Herri-lurrak ere erabiltzen zituzten
ehizarako edo belarra, garoa, egurra eta abar lortzeko. Noski, eskualdekako desberdintasun
nabarmenak zeuden, eta zenbait lekutan nekazaritza-familiek merkatuarekin ere izaten zuten
harremana.
Kontuan hartu beharreko zenbait zenbaki erabilgarri aurkezten dizkigu Enrique Llopísek:
“Norbanako bakoitzaren energia-premiak asetzeko, bi hektarea lur inguru behar ziren: hektarea
erdi eta baten artean, ogitarako zerealak ekoitzeko; hektarea erdi eta baten artean, lor-abereak
bazkatzeko; eta hektarea erdi baso, beharrezko erregai-kantitatea lortzeko. 1600 aldera,
Europak (Errusia sartu gabe) 375 milioi hektarea zituen produkziorako, eta 90 milioi biztanle

14
inguru. Beraz, orduan gai zen energia-premiei erantzuteko: eskualde-mailan, ordea, arazoak
zeuden: Italia, Frantzia, Belgika, Holanda, Alemania, Ingalaterra eta Galesek 105 milioi
hektarea inguru zuten produkzio-lurretan 56,4 milioi biztanlerentzat; gainera, energia-premiak
handitu egin ziren XVII. eta XVIII. mendeetako hazkunde demografiko eta ekonomikoaren
ondorioz.” (122-123. orrialdeetan) Baina Aro Berria aurrera joan ahala, Europa ipar
mendebaldean “biztanleko energia-beharrei erantzuteko 1,5 hektarea edo gutxiago” behar
izango ziren.
Ubaldo eta Hernándezek (2005) dioten bezala, “XVI. mendeko zabalkundea Behe Erdi
Aroko krisian zituen erroak, krisiak labore-lurrak libratu eta nekazarientzako aukera gehiago
ekarri baitzituen. Demografia-galerek garestitu egin zuten langilea, eta nolabaiteko negoziazio-
boterea eman zieten nekazariei jaun feudalen aurrean. Nekazarien erkidegoen rola ere indartu
egin zen.” XVI. mendean nekazaritzak bizi izan zuen zabalkundeak hiru bide jarraitu zituen: i)
inputen hazkundea (lurra, lana, kapitala); ii) merkaturatzeko moduko laboreetan
espezializatzea (lan-banaketak merkatuak aurrerarazi zituen); eta iii) jardueren
dibertsifikazioa.
Eskualde batzuetan espezializazio prozesuak garrantzia hartzen joan ziren. Halanola,
mahats eta ardo produkzioa Bordele, Borgoina edo Errioxa inguruetan; zerealak Polonian eta
Ekialdeko Alemanian; lihoa edo artilea bezalako zuntz industrialetan Herbeheretako hirien
inguruan edo artilea Gaztelako goi-ordokietan (Gaztelan, 1501az gero, Mestari emandako
pribilegioek nekazaritzaren garapena oztopatu zuten: abeltzantzarako lurrak betirako helburu
horretara bideratuko zirela agindu zen, jabeen nahia beste bat izanda ere). Espezializazioari
esker autokontsumorako beharrean merkaturako produzitzen hasi ziren. Prozesu horrekin lotu
behar dugu eskualde protoindustrialen agerpena, non espezializazioa bigarren arloko
jardueretan gertatu zen.
Espezializatzearekin batera Herbeheretan nekazaritza intentsibo bat garatu zen, bazka-
landareak eta lekadunak ereinez, eta, hiri-merkatuetarako, berriz, barazkiak eta esnekiak
produzituz. Lurraren errendimendua hobetu egin zen ongarriak erabiliz, abereak ukuiluetan
mantenduz, eta laboreak txandakatuz lugorrialdia laburtzeko. Gainera, lehorretiko eta ibaietiko
garraiorako baldintza onek merkatu egin zituzten salerosketak.
Halaber, Europa osoko nekazaritzaren produktibitatea areagotuko zuten Ameriketatik
ekarritako zenbait landare mota berri iritsi ziren, bereziki artoa eta patata. XVII. eta XVIII.
mendeetan hedatu zen horien laborantza, jendetza handiagoak elikatzeko aukera emanez. Izan
ere, XVIII. mendean hazkundea nagusi izan zen. Nekazaritzaren errendimenduen eboluzioak
ere erakusten du zabalkunde hori. Enriqueta Campsek (2013) dioen bezala, “Amerikak
nekazaritza arloan egin zuen ekarpena gabe ezinezkoa zatekeen [Europako] populazioaren
hazkundea.”
Mediterranear nekazaritza zonan zoru eta klima berezitasunak nahikoa antzekoak ziren.
Ureztatzea iparraldean baino zailagoa zen eta lurrak ere ez ziren hain aberatsak. Salbuespenak
egon arren, ustiategi txikietan aritzen zen maiztergoa zen lurra esplotatzeko modurik
erabiliena, eta lurraren jabe feudalek soberakinaren zatirik handiena jasotzen zuten (Kontuan
hartu XV. mendean Espainiako lur jabetzen %97a populazioaren %2-3aren esku zegoela!).
Baziren oso espazializatutako eskualde batzuk, baina lurraren gehiengoa zerealen ekoizpenera
bideratzen zen, eta oso modu tradizionalean, hau da, hazkunde estentsiboa praktikatzen zuten.
Aro Berrirako “mundu bete” bat zen hura. XVI. mendearen bigarren erdialdean errentak asko
igo zituzten jaunek, lurraren gaineko presioa areagotuz eta soldata errealak asko jaitsiz. Horrek
maizter eta jornalarien egoera okertu zuen, noski. Ubaldo eta Hernándezek (2005) dioten
bezala, “[b]errikuntza teknikorik ezean, laboreak hedatzeak larreak murriztea esan nahi zuen:
hala, zereal aziendaren lepotik hazi zen, eta horrek gutxitu egiten zuen ongarri eta zama-lanen
aukera. Populazioa, prezioak eta errentak handitzeak bazter-lurrak errentan lagatzera eraman
zituen lurjabe handiak, eta nekazariek basoak eta herri-lurrak soildu eta garbitu zituzten.

15
Horrek guztiak urritu egin zuen pixkanaka batez besteko produktibitatea, populazioa
emendatuz zihoanarekin batera. (…) 1580 aldera, hazkunde estentsiboak goia jo zuen
Europako soroetan.”
Zergatik izan zen XVII. mendeko krisia gogorragoa Europa hegoaldean beste
eskualdeetan baino? Absolutismoaren diru beharrek presio fiskal gogorra eragin zuten nekazari
ahulduen ekonomien gainean. Gainera nobleziak presioa areagotu zuen populazioa, prezioak
eta errentak jaisten hasi zirenean. Nekazarien gaineko presioa areagotzea izan zen jaunek
krisiari aurre egiteko aukeratu zuten bidea: i) ohitura zaharrak berpiztuz; ii) errenta ateratzeko
era gogorragoak ezarriz; iii) ustiategi handiak zabalduz eta jornalarien bidez landuz (maizter
askoren artean banatu beharrean); edo iv) lurraren gaineko maiorazko edo binkulazio forma
ezberdinak ezarriz. Presio horren ondorioz XVII. mendean nekazaritza-erreboltak ugaritu egin
ziren. Horrekin loturik, Meditarraneo aldeko eskualdeetan hiritar bizitzaren gainebehera orokor
bat gertatu zen, hots, erruralizazio prozesu bat. XVIII. mendea hemen ere hazkunde garaia
izango zen, baina muga nabarmenekin, errendimenduen bilakaerak adierazten duen bezala.
Gainera urrialdiak izaten jarraitu zuten; Frantziako Iraultza aurreko urteetan hala gertatu zen,
esaterako.
Europa Ekialde eta Erdialdean Aro Berria “Bigarren Morrontza” delakoaren garaia izan
zen: nekazalgoaren morrontza edo joputza, lurrarekiko lotura, lan zerbitzuak edo korbeak, eta
jaurerri zabalen berrindartzea. Nekazarien %75 egon zen egoera horretan. Hori Prusian,
Austrian, Polonian (erresuma 1795ean desagertu zen), Moravian, Hungarian eta, XVII. mende
erdialdetik aurrera, Errusian gertatu zen, eta XIX. mende erdialderarte iraungo zuen. Eskualde
zabal horretan ehundaka printzerri zeuden, guztiak nahikoa independienteak.
Bigarren Morrontzaren agerpena ulertzeko kontuan izan behar dugu zona horietan
populamenduaren dentsitatea txikiagoa zela Mendebaldean baino, eta beraz nobleziak lur
horiek errazago bereganatu ahal izan zituen. Urbanizatze ahularen ondorioz burgesia ere ahula
zen eta ezin izan zion nobleen botereari aurre egin, Mendebaldean bezala. Gainera
birfeudalizazio prozesuak berak burgesiaren garapena oztopatu zuen. Izan ere, merkataritza eta
trafikoa atzerriko merkatarien esku zeuden.
XVII. mendean Europako Ekialdetik, Baltikoko itsasportuetatik (Danzig edo Riga,
esaterako) hain zuzen, zereal kopuru handiak esportatzen hasi ziren Mendebaldeko hirietara.
Ekialdeko nobleziak saldutako zerealak ziren, eta produkzioa handitzeko prest egon ziren
morroiei korbeak luzatzera (asteko bi egun izatetik sei izatera pasa ziren) eta lur sailak
txikitzera. Esportatzaile nagusiak, Baltikoko zerealen merkataritza erabat kontrolatu zutenak,
holandarrak izan ziren.
Birfeudalizazioa bereziki bortitza izan zen Errusian. Bertako estatu despotikoak
(tsarismoak) beste inguruko monarkiek baino askoz botere gehiago zeukan. Horrek eragin
negatiboak izan zituen nekazariengan, zeren XVIII. mendeko hazkunde garaia etorri zenean
ere lan zerbitzuek diru-errentak ordezkatzen jarraitzen zituzten.
Europako zonarik dinamikoena, beraz, ipar mendebaldea izan zen: nekazaritzarik
intentsiboena praktikatzen zen bertan, urbanizatuena zen eta, ondorioz, baita dentsoki
populatuena ere. Bilakaera hori ulertzeko faktore ezberdintzaile nagusienetako bat lurjabe txiki
askeen proportzio handiagoa ei zen, Europako beste zona batzuekin konparatuz, jakina. Han
hasi ziren garatzen lurgintza teknika berriak, Nekazaritza Iraultzaren muina osatuko zutenak.
Funtsezko ezaugarria lurralde hauetako urbanizatze prozesu inportantea izan zen, Erdi Arotik
zetorrena eta Aro Berriko merkataritza-bultzadarekin batera areagotu zena. Populazio hazkorra
hornitzeko behar ziren zerealen zati bat atzerrian bilatu zuten, batik bat Baltikoan.
Herbeheretan baratz-ekonomia bat joan zen zabaltzen, hirietan kontsumituko ziren
produktu espezializatuekin. Herbeheretakoa da “lehen nekazaritza modernoa”, batzuren ustez.
Herbeherak beharrean agian zuzenagoa litzateke 1579an sortutako Probintzia Batuak (edo
Errepublika holandarra, zazpi probintziak osatua, Espainiaren aurka egiteko). Ganaduaren

16
ukuiluraketa eta haragi, gurin eta gazta produkzioa areagotu ziren, hiriak produktu horietaz
hornitzeko asmoz. Belar-bazka lanketara bideratu ziren lur sailak, abereak elikatzeko alegia.
Horrek, jakina, simaur kopuru handiagoak ekarri zituen, lugorrialdia gutxitzeko balioko
zutenak. Txandakatze konplikatuagoak garatu ziren: lekadunek aireko nitrogenoa zoruan
finkatzen laguntzen zuten, lurraren produktibitatea berreskuratzen lagunduz. Gainera
Holandan prozesu horri guztiari lur berrien ustiaketa gehitu behar zaio, “polderizazio”
prozesuari esker lortuak izan zirenak XVI. mendetik aurrera (holanderaz “polder” itsasoari
irabazitako lurrari deitzen zaio). Horrez gain sardinzarraren (arenque, herring) eta bakailoaren
arrantza oso inportanteak ziren Probintzia Batuentzat. Horren adibide da Herring buss delako
arrantza-ontzia: 18-30 laguneko eskifaia hartzeko fabrika-ontzi bat, arrantzatzeaz gain
bodegatan gazitu eta kontserbatu egiten baitzuten harrapakina (XIX. mende hasiera arte
erabilia). Honela esplikatzen da Herbeherek XVII. mendeko krisialdia gorabehera handirik
gabe igaro izana: intentsifikazio-, lanaren banaketa- eta merkaturatze-mekanismoetan
sakonduz. Eta hori guztia natur baliabide gutxi izan arren (ikatza eta burdina, esaterako). Hala
ere mende amaierarako merkataritza-lidergoa galdu egin zuen Holandak.
Holandaren antzerako bidea jarraituz, aldaketa zabalenak, edonola ere, Britainia Handian
gauzatu ziren, irlako zona aberetsenetan. Egile batzuen ustez Nekazaritza Iraultza bat izan
zen hura. Aldaketon jatorria hobe ulertzeko beharrezkoa da Behe Erdi Arotik zetorren
panorama ezagutzea. Nobleziak lur sail handiak zituen, eta noblezia txikiak ere, gentry
delakoak, kontrolatutako lurraren zabalera ere nahikoa handia zen. Epe luzeko errentak (errenta
enfiteutikoak) oso arraroak ziren landa ingelesean, eta lur jabeen eskubide jurisdikzionalak oso
ahulduta atera ziren Behe Erdi Aroko krisialdi garaiko gizarte-gatazken ondorioz. Behe Erdi
Aroan artile produkzioa asko handitu zen Ingalaterran, eta horrekin, XV. mendetik aurrera,
nekazaritza-lurrak hesitzen hasi ziren.
Hala ere Aro Berriko ingeles nekazaritzan nagusi ziren oraindik zerealen lurgintza eta
abeltzaintza konbinatzen zituzten lurrak, oso antolaketa komunitario estuarekin: hiru urteko
labore-txandaketa erabiltzen zuten eta lurrak ez zeuden banaturik, bateratuak baizik, hesitu
gabe. Hau da, openfield edo nekazaritza-lur irekiak ziren nagusi. Lur horien osagarri bezala
herri-lurrak zeuden.
Nekazaritza estentsiboaren mugak edo oztopoak gainditzeko ingelesek nekazaritza
trukagarria (“agricultura convertible”, edo "convertible husbandry") asmatu zuten,
nekazaritzaren eta abeltzaintzaren (abereak ukuiluratuz) konbinaketa berri eta estuago bat
egiten zuena. Baina nekazaritza trukagarria praktikan jartzea ezinezkoa suertatuko zatekeen
openfield sistemarekin, zeren beharrezkoak ziren landare aldaketak burutzeko adostasuna
lortzea oso zaila baitzen nekazari guztien artean, eta are zailagoa abereen hobekuntzarako
hazkuntza koordinatzea (abereak denak nahastuta baitzeuden openfield delakoan). Nekazari
askok aldaketak begi txarrez ikusten zituzten, eta baziren pertsona batzuk nekazaritzan aritzeko
eskubiderik ez izan arren herri lurretan abere bat edo bi bazkan uzteko eskubidea zutenak, eta
hesitzeekin eskubide hori galduko zutenak. Nekazaritza trukagarriak zera inplikatu zuen,
merkatura zuzendutako produkzioa handiagoa izatea.
Aldaketa horren bidea, Ingalaterran, hesitze-prozesuaren bitartez gauzatu zen, enclosure
delakoarekin alegia. Arestian aipatu bezala hesitzeak Behe Erdi Arotik zetozen, baina batez ere
XVI. eta XIX. mendeen artean zabaldu ziren (XVI.ean lurraren %10 soilik zegoen hesitua).
Ordurarte kolektiboki eta hesirik gabe ustiatzen ziren lurren tasazio bat egin eta jabeen artean
banatu zituzten proportzionalki, ordutik aurrera bakoitzari lur-saila hesitzeko aukera emanez.
Prozesu hori ez zen erabat finkatu XVIII. mendera arte, “hesitze parlamentarioak” onartu
zirenean (hau da, parlamentuak legez agintzen zituen hesitzeak, batik bat 1760-1815 bitartean,
nahiz eta ordurako Ingalaterrako landen erdia jada hesitua zegoen). Alde batetik jabego
handiaren geroz eta nagusigo handiagoa ekarri zuten hesitzeek. Bestetik, lurrak maizter

17
askoren artean banatu ordez, errentari handiei alokairuan emateko geroz eta joera
nabarmenagoa gauzatu zen.
Ingalaterran beste bi gauza garrantzitsu gertatu ziren lurraren jabegoarekin lotuta: i) XVI.
mendean eleizaren lurren amortizazioa, Henry VIII.k erreforma anglikanoa martxan jarri
zuenean; ii) XVII. mendean monarkiaren lur askoren salmenta (1688ko Iraultza Loriatsuaren
ondorietako bat). Lur horietan nekazaritza-teknika berriak ezartzeko gero eta joera handiagoa
egon zen, batik bat Herbeheretatik inportatutako teknikak. Labore-txandaketa laburragoak eta
lugorriaren murrizketa edo desagerpena, lekadunen eta bazka-belarren sarrera labore-
txandaketan (arbia, hirusta…) eta zingiren lehorketa prozesuak (Fens delakoetan, Ingalaterra
ekialdean) izan ziren berrikuntza nagusiak. Nekazaritza produkzioaren eta landa-bizitzaren
merkaturatzea izan zen ondorioetako bat, baina ez bakarra. Lur jabegoan eta ustiaketa moduan
eman ziren aldaketen ondorioz, nekazari txikia (maizterra zein jabea) geroz eta baztertuago
gelditu zen. Beraz, Nekazaritza Iraultzak bi alderdi izan zituen, soziala bata eta teknikoa bestea.
XVIII. mendean aurrerapen gehiago egiten jarraitu zuten. Adibidez, Norfolk urteko
txandaketa sistema (lurra lau zatitan banatzen zuena: baten zerealak, normalean garia;
bigarrenean bazkarako tuberkuluak, arbia bezala; hirugarrenean garagarra; eta laugarrenean
argi-belarra edo hirusta, lugorria ezabatuz), lurren ubidetzea hobetu zen, lanabesen kalitatea
hobetu zen, eta makina berriak asmatu ziren, Jethro Tull ereiteko makina (1701) esaterako.
Horren guztiaren ondorioz produktibitate eta errendimendu orokorrak astiro baino etengabe
igotzen joan ziren.
Nekazaritzaren komertzializazioa areagotu zen egindako hobekuntza guztiei esker.
Konderri batzuetan nekazaritza-industria domestikoak (protoindustriak) irabazi zuen
garrantzia. Jabego handien zabalkuntzak lurren kontzentrazio handiagoak ekarri zituen. Hala
1870rako jabeen %1,4ak lurren %69 menderatzen zuen. Arestian esan bezala, jabeek maizter
handiei uzten zieten lurren ustiakuntza, eta haiek jornalarien bidez lantzen zuten, hots,
nekazaritza-langile soldatadunen bidez.
Hesitzeak hasi ziren momentutik oso zaila egin zitzaien jabe txikiei lurrak hesitzeak
eskatzen zuen gastu handiak barneratzea. Asko zorpetu egin ziren eta denboraz, zorrak kitatu
ezinik, lurrak noblezia handiaren edo gentryaren esku bukatzen zuten. Pobretutako maizter eta
jabe txiki askok etxeko industrian aurkitu zuren irtenbide bat. Beste irtenbide bat, XVIII.
mende bukaeratik, industrializazioak eta hirirako emigrazioak eskainitakoa litzateke. Azken
emaitza nekazalgo txikiaren murrizketa izan zen; handik abiatu zen Industri Iraultzarekin
batera sortutako fabriketan lan egitera iritsitako proletalgoaren zati bat.
Badirudi, hortaz, Nekazaritza Iraultza batez hitz egin daitekeela Ingalaterrako kasuan
XVIII. menderako, nahiz eta egile batzuk hasiera XVII. mendean kokatzen duten. Iraultza
horren emaitza inportante bat jende gehiago merkatura lotuta uztea izan zen. Hala ere, nekazari
autokontsumitzailea zen oraindik ere ohikoena. Merkaturatzea ez zuten nekazariek egiten,
lurren jabeek edo maizter handiek baizik.
Europako leku batzuetan nekazari txikiek fisko presio gehiago jasan behar izan zuten
(esaterako, Frantzian) eta ordainketak diruz egitera behartuta zeudenez produkzioaren zati bat
saltzera behartu zituzten. Eta uzta txarra zenean, hazia ereostera merkatura joan behar izaten
ziren ere. Noski, artisau edo jornalariek derrigorrez jo behar izaten zuten merkatura janaria eta
bestelakoak erosteko.
Prezioen gorabeherei so egiten badiegu, hazkunde eta krisi garaiei dagokiena aurkitzen
dugu. Hau da, XVI. mendean, oro har, prezioak eta errentak igo egin ziren. Izan ere, Prezioen
Iraultzaren fenomenoa izan zen garai horretako ezaugarririk nabarmenena. Bataz bestez
prezioak hirukoiztu edo laukoiztu egin ziren mendean zehar. Prezioen igoera Ameriketatik
ekarritako urre eta zilar kantitate handiei egotsi izan zaio. Zalantzarik gabe horrek eragin
handia izan zuen (beherago aztertuko dugu nola), baina historialariek geroz eta garrantzi
gehiago eman diote eskariaren portaerari, hots, populazioaren hazkundeak eragindako presioei.

18
XVII. mendean, ordea, deflazioa aurkitzen dugu Europa osoan. Eskaria gelditu zenean
prezioek behera egin zuten. XVIII. mendera arte zerealen eta beste nekazaritza gaien prezioek
beherako bidea jarraitu zuten. Aldi berean soldata errealak hazi egin ziren, eta ziur aski herri
xehearen elikadura mailak ere. Orokorrean XVII. mendeko krisitik lur-jabeak eta errentak
jasotzen zituztenak izan ziren kaltetuak atera zirenak. Galera horien aurrean lur-jabeek,
pribilegiodunek nahiz ez-pribilegiodunek, mekanismo ezberdinak erabili zituzten: lurrak
juridikoki babesten saiatuz, jabegoak ez galtzeko eta zatituak izan ez zitezen; oinordeko
bakarreko sistemak inposatu ziren leku askotan: maiorazkoa Gaztelan, strict settlement
Ingalaterran, fideikomisoa Italian, eta antzerakoak beste toki batzutan. Horrela jabegoaren
zatiketa saihesten eta bugesiaren erasoetatik defendatzen zituzten lurrak. Ondorioz,
Elizarenekin batera, merkatutik kanpo geratzen ziren lur horiek guztiak.
Erabili zen beste bide bat fisko presioa gogortzearena izan zen. Ahalegin horiek ez
zituzten, hala ere, nekazalgoaren bizi-baldintzak okertu. Nekazariek merkatura gehiago jo
zuten, maila baxuko eskari bat bultzatuz, adibidez, oihal merkeena, gune protoindustrialek
produkzitutakoak.
Ekialdean, ordea, gorago aipatu bezala, nekazalgoaren zapalkuntza gogorragoa izan zela
dirudi, eta merkaturako atea itxi egin zitzaiela esan daiteke.
XVIII. mendean kontrako prozesua gauzatu zen, batez ere 1720ko hamarkadatik aurrera:
errentak eta prezioak igo ziren, eta soldata errealak jaitsi. Nekazariek geroz eta gehiago
galduko zuten lurren gaineko kontrola eta, horrek, paradoxikoki, mendebaldean bederen,
gehiago lotu zituen merkatuarekin. Zona batzuk artisautzan espezializatuagoak bihurtuko ziren
produktibitatea areagotuz eta industrializaziorako aurrebaldintzak ezarriz. Hori izan zen,
jakina, Britainia Handiko hainbat eskualderen kasua, baina baita Europa kontinentaleko beste
toki batzuetakoa ere.
Laburbiltzeko Enrique Llopísen hitzok balio dute: “XVII. eta XVIII. mendeetan izan
ziren, bai, hobekuntza teknikoak eta antolamenduzkoak Kontinente Zaharreko ekonomietan,
baina nekazaritzan aurrerapena beste sektoreetan baino murritzagoa izan zen.” Izan ere,
aurrerapen teknologikoak eta antolamenduzkoak batez ere bigarren eta hirugarren sektoreetan
gertatu ziren.

2.2.2. Bigarren eta hirugarren sektoreen bilakaera

Europa nagusiki nekazaritza-ekonomia bat izaten jarraitu zuen arren, agian aldaketarik
handienak bigarren eta hirugarren aroletan gertatu ziren, hots, artisautzan eta merkataritzan.
Buruaskitasun maila altuak, hala ere, produktu espezializatuen kontsumoa mugatzen zuen.
Peter Kriedte historialariak dioen bezala, “hazkunde epealdietan behera egiten zuen soldaten
kostuak, eta behera egiten zuen, beraz, kontsumitzaileen eros-ahalmenak; beherakada
epealdietan gora egiten zuen soldaten kostuak, eta gora egiten zuen kontsumitzaileen eros-
ahalmenak. … Bestalde, hornigaien krisialdiak eskulangintzan dituen ondorioek agerian uzten
dute eskulangintza, nolabaiteko autonomia izan arren, sistema feudalarekin dagoela loturik.”
Berrikuntza teknologikoa eskasa izan zen, salbu eta itsasontzigintzan, su-armetan eta
imprimatze-industrian. Horrez gain, Estatuaren rol ekonomikoa dezente handitu zen Aro
Berrian zehar.
Artisautza produktuen merkatua zertxobait zabaldu zen 1500-1800 epealdian. Eragileen
artean, batetik, populazioaren eta, batez ere, hirietako biztanleriaren, hazkunde orokorra
zeuden; bestetik Europaren kolonia-hedakuntza, europar produktuentzako merkatu berriak
ireki zituen.
Garaiaren ezaugarri inportante bat erdigune “industrialen” birkokapena litzateke: XVI.
mendearen bukaeratik eta XVII.an zehar iparralderantz lekualdatu zen, batez ere Herbeheretara

19
eta Britainia Handira. Horrekin batera esan behar da Atlantikoak merkataritza-erdigune bezala
garrantzia irabazi zuela. Garaiko artisautza enpresak etxeko artisautzarekin eta landako
protoindustrializazioarekin harremanatuta egon ziren. Aldiz, gremio antolakuntzak boteretsua
izaten jarraitu zuen lekuetan artisautza jarduera indarra galtzen joan zen.
Aro Berrian Erdi Arotik zetozen hirietako tailer eta gremioek bizirik zirauten. Tailer
horietan hiru langile maila bereizten hasi ziren Erdi Aroan: maisua edo nagusia (lanaren
zuzendaria), ofizialak (langile espezializatuak), eta ikaslariak (ofizioa ikasten zutenak eta
lanaren truke jana eta ohea eskuratzen zutenak; zenbait tokitan gremioek ikastaldiak 12 urte
iraun zezala arautu zuten). Talde horren arteko harremanak baketsuak ziren, eta gatazkarik
zegoenean ez ziren enpresa kapitalista batean aurrerago gertatuko zirenen bezalakoak, familia
baten barnekoen antzekoagoak baizik. Tailerren helburua bizitzeko beharrezkoa zitzaiona
lortzea zen, ez soberakina lortzea. Gainera euren produkzioa lan-intentsiboa zen neurri batean,
eta ez kapital-intentsiboa, tresna sinpleak erabiltzen baitzituzten. Halaber, es zen lana banatzen
edo zatitzen bertako langileen artean; normalean produktu bat langile bakar baten eskuetatik
pasatzen zen soilik. Ez zen lan-banaketa ikusten, baina, ordea, ofizioen banaketa sekulakoa
zen. Adibidez, 1330. urtean Parisen 300 lanbide baino gehiago zeuden! Lanbideen banaketa
handi hori lan-banaketa ez egoki baten ondorioa zen.
XII. mendetik aurrera hirietan ofizio bereko maisuen arteko elkarteak sortzen joan ziren,
gremioak delakoak. Zer egin erlijiosoak eta elkarlaguntzakoak ere betetzen zituzten arren,
berez artisauen babes ekonomikoa zuten lehen helburu nagusi, babesa bai merkatuaren aurrean,
bai ofizio bereko beste artisauen aurrean. Gremioen buru maisuen artean hautatutako sindikoak
egoten ziren. Udaleko politikan eragin handia izaten zuten.
Artisauak, beraz, gremiotan antolatzen ziren. Max Weber-en arabera, gremioek bi
betebehar nagusi zituzten, “barrualdean lana arautu eta monopolioak ezarri kanpoaldean.”
Helburua gremioko kideen diru sarrerak ziurtatzea zen, eta hori lortzeko zaildu egiten zuten
produktu berrien eta produkzio-prozesu berrien sarrera, mugatu egiten zuten merkatuko bidea,
eta monopolio gisa agertzen ziren, bai hornigaiak ekartzeko orduan, bai saltzeko orduan.
Gremioek araudi zorrotzak zituzten: denon bistara egin behar zen lan, ordutegi finko bat
jarraituz, prezioak tasatuta zeuden, lan-prozesuak erabat araututa zeuden etabar. Azken finean,
helburu batean laburbiltzen ziren guztiak: prezioen jaitsiera galaraztea, eskaintzari mugak
ezarriz.
Gremio hiritarrak tinko mantendu ziren leku askotan Aro Berrian zehar. Baina Behe Erdi
Arotik zetorren ezaugarri bat areagotu egin zen 1500 ondoren Europako zenbait eskualdetan:
nekazaritza-artisautzaren geroz eta garrantzi handiagoa. Bide horri jarraituz esan daiteke leku
batzuetan artisautza jarduerek ihes egin zutela hirietatik. Nekazaritza-familien artisautza
produkzioa malguagoa zen, eta gainera eskatzen zituzten soldatak ere gremioetakoak baino
txikiagoak ziren. Esan daiteke, beraz, Aro Berrian artisautzaren landatartze edo errularizazioa
gertatu zela, eskualde ezberdinetan protoindustrializazio guneak sortu baitziren. Nekazariek
lana tailerretan beharrean etxe barruan egiten zutenez, produkziorako sistema domestikoaz edo
domestic systemaz hitz egiten da. Gainera, nekazarien eskulangintza, askotan, sasoikoa izan
ohi zen. Ez dugu nekazaritza-artisautzako protoindustrializazioa eskualde aurreindustrialekin
nahastu behar, ez baizen gune horietan industrializaziorik gertatuko.
Nekazarien etxe partikularretan produkzioa antolatzeko modurik hedatuena
Verlagssystem (alemanieraz) edo putting-out system (ingeleraz) delakoa izan zen. Sistema
horren bidez merkataritza-kapitala artisautzarekin lotzen zen, merkatariak baitziren nekazariei
aurrerapenak ematen zizkietenak oihalak ekoiztu zitzaten.
XVII. eta XVIII. mendeetako beste ezaugarri bat “manufakturen” ugalpena izan zen.
Manufakturak produkzio osoa edo produkzio prozesuaren faseren bat kontzentratzen zituzten
egoitzak ziren, artisautza tailer hiritarra baino handiagoak eta langile kopuru handiagoa biltzen
zutenak (ez ziren fabrikak, ez baitzeuden mekanizatuta eta ez baitzuten energia-eragile

20
zentralik; hala ere fabriken aitzindaritzat har ditzakegu). Gehienetan sistema domestikoaren
barnean lortzen ziren produkzio prozesuen osagarri bezala erabiltzen ziren, batez ere azken
faseak egiteko (adibidez ehungintzaren arloan bolatzea, tindaketa eta irarketa). Kasu askotan
manufakturak estatuak bultzatutako produkzio guneak izan ziren. Ekinbide ezagunena Luis
XIV.aren finantza ministro Jean-Baptiste Colbertek bultzatutako Errege-Manufakturak izango
lirateke, zeinetan kalitatezko ehunak, portzelana, altzariak etabar egiten baitziren.
Edonola ere, Verlagssystemaren zabalkuntzak eta manufakturen sorrerak ez zuen inolaz
ere baztertu eskulangintza espezializatuaren erdigune tradizionala: gremiotan antolatutako
lantegi hiritarrak. Zona batzutan (batik bat Europa ipar-mendebaldean) gremioak dekadentzian
erori ziren, baina beste eskualde batzutan XIX. mendeko iraultza burgesak iritsi arte iraun
zuten.
Oro har oihalgintza espezializatuarentzat XVI. mendea hazkunde mendea izan zen, bai
Italia iparraldeko hirietan (artilea eta zeta), bai Herbeheretan eta Ingalaterran, bai hegoaldeko
Alemaniako zenbait eskualdetan, bai Gaztelako hiri batzutan, bai Europako mendebaldeko
beste zenbait eskualdetan. Landako artisautza ere hazi egin zen. Eta bi kasuetan, hirietako
tailerretan zein landaguneetan, produktu nagusia artilezko oihal astun tradizionalak ziren,
lodiak eta kalitate onekoak eta garestiak. XVI. mende amaieratik, ordea, gauzak aldatzen hasi
ziren. Batetik prezioen igoera eta soldaten jaitsierak eragin negatiboa izan zuen oihalen
kontsumoan. Egoera honi ondoen egokitu zirenak new draperies edo “oihalgintza berria”
praktikatu zuten zonak izan ziren: oihal tradizionalak baino artile eskasagoa erabiltzen zuten,
artile hori gainera kardatu egiten zen (ez orraztu, maila garaiagoko ekoizpenean bezala), eta
lortzen ziren ehunak ia ez ziren bolatzen (“abatanar”). Ondorioz arinagoak eta merkeagoak
ziren. Gainera kolore bizi eta erakargarriak zituzten. Badirudi Herbeheretan agertu zirela
lehendabizi XV. mende amaiera aldera, baina ez ziren hurrengo menderarte inposatuko,
eskariak aldaketak jasan zituen ahala. Herbeheretan eta Ingalaterran oihalgintza berria
nekazaritza arloko produkzio domestikoarekin lotuta egon zen. Esan bezala, XVII. mendean,
errentaren banaketa berriari esker, erabat inposatu ziren oihalok Europan zehar.
Noski, oihalgintza berriaren arrakastak oihalgintza tradizionalaren krisia areagotu zuen.
Italian eta Espainian, esaterako, bertako produktoreak ez ziren gai oihalgintza berria
praktikatzeko, eta ondorioz kanpotik etorritako oihalek menderatu zuten merkatu tradizionala.
Espainiaren kasu konkretuan fisko-presio hazkorrak hiritar artisautzaren egokitze-ahalmena
txikitu egin zuen, eta Espainia atzerakuntza ekonomiko nabarmena jasaten hasi zen XVII.
mendetik aurrera.
XVII. mendearen bigarren erdialdean Ingalaterra oihalgintza potentziarik inportanteena
bihurtu zen. Nekazaritza-oihalgintzaren aukera hobeto aprobetxatu zuen, eta gainera estatuak
politika protekzionista eraginkor bat bultzatu zuen. Ordurako Ingalaterraren aurkari nagusia
Holanda zen, eta euren arteko norgehiagokaren muinean merkataritza zegoen.
XVIII. mendea hazkunde mendea izan zen leku guztietan. Merkatua berriz zabaldu zen,
populazioaren hazkundeari esker eta populazioaren bizi-mailen igoera orokorrari esker.
Aurreko joerak indartu ziren eta oihalgintzan nekazaritza-industrien garrantzia areagotu egin
zen, eta baita manufakturen presentzia ere. Azpimarratu behar da, hala ere, oihalgintza
produktu tradizionalekin batera (artilea, lihoa, zeta) lehendik gutxi ezagutzen zen, eta
kontsumo merkea hornituko zuen, zuntz berri bat hasi zela arrakasta izaten: kotoizko ehuna.
Merkeagoa izateaz gain, behin eta berriro garbi zitekeen eta horrek higiene arloan hobekuntza
ekarri zuen. Britainia Handian, hurrengo gaian ikusiko dugun moduan, Industri Iraultza jarri
zen martxan XVIII. mende bigarren erdialdetik aurrera.
Industria astunaren alorrean, XV. mendeko berreskurapen ekonomikoak meatzaritzaren
bultzada ekarri zuen, hala metalezko produktu batzuk behar zirelako (batik bat nekazaritzako
lanabesak eta armak), nola elkartruke bitartekoak lortzeko (hots, urrea eta zilarra eskuratzeko).
Hala, meategi berriak aurkitu eta esplotatu ziren. Aplikatutako teknika berriek produkzioaren

21
hazkundea bermatu zuten, gainera: i) ur-bonbak meategien uholde arazoak saihesteko; eta ii)
zilarra ekoizteko merkurio nahaspilaren metodoa, XV. mende hasieran asmatua (“método de
la amalgama de mercurio”; merkurioa Almadenen eta Huancavelican ekoizten zen).
Asmakizunok (eta hain garrantzitsuak ez ziren beste batzuk ere) produkzioa eta langileko
produktibitatea handitu zuten. Hala, meategien ustiakuntza konplikatu eta garestitu egin zen,
eta ondorioz inbertsio handiagoak eskatu zituen, bereziki kapital finkoan. Inbestitzaileen artean
merkatariak aurkitzen ditugu (adibidez Fugger familia eta Tiroleko kobre meategien
kontzesioa).
Meatzaritzako enpresak, geroz eta gehiago, handiak eta kontzentratuak izan ziren,
inbertsio kostu handiak konpentsatu behar zituztelako. Esan daiteke enpresa horiek enpresa
kapitalisten aitzindari izan zirela: langile soldatadunak erabili zituzten, lehen proletariotzat jo
ditzakegunak.
XVII. mendetik geroz eta gehiago ustiatuko zen minerala harrikatza izan zen. Hasiera
batean batez ere berotzeko erregai bezala erabiltzen zuten, geroago zeramikagintzan eta malta
produkzioan, eta, azkenik, burdingintzan, XVIII. mendetik aurrera. Izan ere, siderurgiaren
itomen teknologikoei eta deforestazioak ekarritako arazoei erantzuna bihurtu zen, hein batean,
harrikatzaren erabilera.
XVI. mendeko hazkundeak burdinaren produkzioaren ugaltzea ekarri zuen. Berrikuntza
teknologiko batzuk hedatu ziren siderurgia arloan, batik bat labe garaiak, zeharkako sistemaren
erabilera ekarri zuena. Labe garaiko tenperatura handiei esker ateratzen zena burdin urtua edo
kolatua zen, oso burdin zarpaila, gogorra baina, aldi berean, hauskorra (karbono asko
zeukalako). Burdin urtua labe baxu edo burdinola tradizional batean landu behar izaten zen
ondoren, labe garaian jasotako karbonoa murrizteko. Bigarren lanketa horri fintzea deitzen
zaio. (Kontuan izan behar da burdinoletan edo labe baxuetan burdin mea ez zela urtzera iristen,
eta burdin geza zen emaitza.)
Zeharkako sistemarekin ordura arte erabiltzen ez ziren burdin mea ugariago erabil ahal
izan ziren. Gainera, burdina labe garaian urtzen zenez, lan mota berriak egin ahal izan ziren
burdina kolatua erabiliz, adibidez moldegintza lanak (kanoia, balak, lapiko handiak…). Labe
garaiak konplexu handiagoen eraikuntza eskatzen zutenez, eta, beraz, burdinolak baino kostu
handiagoak zituztenez, langile gehiago behar izaten zituzten. Hala ere, produkzio ahalmenari
so egiten badiogu, labe garaiek laneskua aurrezten zutela esan behar da, hots, langilearen
produktibitatea areagotu zuten. Baina alde txar bat ere zeukaten: erregai asko kontsumitzen
zutenez, basoen ustiakuntza handitu zuten. Horrek guztiak ez du esan nahi labe baxuak
desagertu zirenik Europan, ezta gutxiagorik ere. Euskal Herrian garrantzitsuak izaten jarraitu
zuten (EHk Amerika espainiarrera burdina esportatzeko zeukan erraztasunengatik, 1778ra arte
Sevilla edo Cadizetik berresportatuz). Baina egia ere bada burdinolak eta teknika tradizionala
mantendu zituzten eskualdeek garrantzia galtzen joan zirela. Izan ere, XVII. eta XVIII.
mendeetan burdingintza zona berriak nabarmentzen hasi ziren Europan, esaterako Suedia eta
Errusia. Bertan basoak ugariagoak ziren eta, egur-ikatza, ondorioz, merkeagoa. Beste eskualde
batzutan erregai falta zen burdingintzaren arazo nagusia. Badirudi Ingalaterran, Aro Berrian
zehar, basoen hedadura nahikoa murriztu zela, erregaien kostuak eta produktu bukatuen
prezioak igoz. Erregai-itomen horri harrikatzaren erabilerak aurkituko zion konponbidea.

2.2.3. Ekonomiaren globalizazioaren hastapenak

Garai honetan hasi zen ekonomiaren mundializazioa edo globalizazioa, hau da, ekonomia
geroz eta nazioartekoagoa bihurtzen joan zen Aro Berrian zehar. Argi izan behar da, halere,
elkarrekin harremanetan jarri ziren espazioen arteko loturak ez zirela berdinen artekoa izan,
mendekotasunezkoak baizik. Wallerstein soziologoaren lanari jarraituz, erdigune bat
(Mendebaldeko Europa), erdiperiferia (Hegoaldeko eta Erdialdeko Europa) eta periferia bat

22
(Amerikak, Afrikako kostaldeak, Ekialdeko Europa eta abar) eratzen joan ziren, eta gaur
egunera arte iritsi den globalizaioaren lehen urratsak eman ziren.
XV. mendetik aurrera Europako mendenbaldea Atlantikoan zehar hedatzen hasi zen,
Portugal eta Gaztelako erresumek gidatuta (Kontuan izan XVI. mende hasieran Portugalek
milioi bat biztanle besterik ez zeukala!). Behe Erdi Arotik merkataritza-ekonomia europarra
geroz eta garrantzi handiagoa hartuz joan zen, demografia hazkundeak bultzatuta (zeinak
Europan beste mende luze batez iraungo baitzuen), eta zabalkunde horrek urre eta zilarraren
premia handiagoa ekarri zuen, diru-zirkulazioari eusteko alegia (gogoratu garaiko diruak
berezko balioa zeukala). Europan txanpontzen zen urre gehiena Afrikatik zetorren, Sudango
meategietatik, merkatari musulmanen bitartekaritzaz. Europarrek sekulako grina zuten metal
preziatuak lortzeko. Gainera, esplorazio eta merkataritza bidaietarako pizgarri suertatu ziren
premia edo bulkada horiek guztiak (urrea, zilarra, produktu berrien eskaria, arrantza leku
berriak…). Gainera, 1453an Inperio otomanoak Bizantzio harrapatu ondoren, Mediterraneoan
zehar Ekialde urrunetik zetozen espezia eta zeta merkataritzak geldialdia pairatu zuen.
Bestalde, ezaguera, teknikak eta teknologia berrien garapena funtsezkoa izan zen, batez
ere bidai eta itsaso arloetakoak. Iberiar penintsulan 1492an Birkonkista prozesuaren amaiera
gertatu zen. Garai berean itsasketa arloko asmakizun eta ezaguera zenbait garatu ziren, XVI.
mende hasieratik: astrolabioa (sextantearen aurrekaria, eta jatorri musulmana zeukana),
iparrorratza (Txinatik etorria, eta Europan 1410etik erabilia), popako lema (ordurarteko
alboetako lemak baino eraginkorragoa), latindar eta greziar belen arteko konbinaketa (haizeak
hobe aprobetxatzeko), ontzi mota berrien agerpena (karabela, batez ere), itsasontziak babesteko
artilleria, portulano edo nabigazio-kartak, eta Atlantikoko haizeen eta korronteen ezaguera
geroz eta zehatzagoa.
Portugalgo eta Gaztelako erresumen kokapen geografikoak, Afrikaren ondoan, eta
Mediterraneo itsasoaren eta Atlantikoaren artean, azaltzen du, hein batean, Penintsularen
protagonismoa XV. eta XVI. mendeetako esplorazio- eta koloniakuntza-bidaietan. Kanaria
irlak eta Madeira izan ziren, esploratuak (XIV. mendetik) eta konkistatuak (XV. mende
hasieratik) izan ondoren, Amerikako konkista izango zenaren lehenengo “laborategiak”, alegia
azukre kanabera plantazioak afrikar esklaboekin ustiatzen hasi ziren lehen tokiak.
Europar hedakuntzaren lehenengo urratsa, irlen konkistaz gain, Afrikako kostaldearen
esplorakuntza izan zen, Portugalek burutua XV. mendean zehar, batik bat Henrike Itsasgizona
printzearen gidaritzapean (1394-1460), lurralde batzuk konkistatuz eta Afrikako kostaldean
feitoriak (faktoriak, merkataritza-guneak alegia) ezarriz. Bidai inportanteenak (beste askoren
ondoren etorri zirenak) 1488an Bartolome Diasek Esperantza Oneko lurmuturra aurkitu
zuenekoa eta 1498an Vasco da Gamak Calicut-era (Malabar kostan, India) egindakoa lirateke.
Afrikako kostaldean portugaldarrak esklaboak erosten hasi ziren, gero Atlantikoko irletan lan
egin zezaten. Hala ere, azpimarratu behar da, Atlantikoko irletan ez ezik, Portugalek ez zuela
lurralde-koloniakuntzako politikarik eraman aurrera; harena merkataritza-hedakuntza izan zen
nagusiki.
Europarrek Asiara iristeko zuten gogoak argiro erakusten du Asia zela munudko gune
ekonomikorik garrantzitsuena. Asiarrek ez zuten interesik Europan eskaintzen zituen
hondasunetan. Jack Goldstonek dioen bezala, “Europe’s trade expansion after 1500 was not a
mark of superiority, but Europe’s joining an already-active network of oceanic trade centered
in Asia”.1
Gaztelako erresumak mendebalderako bidea hartu zuen esplorazio-ahalegin haietan.
Afrika iparraldean eta Kanarietako irlak eskuratu zituen XV. mendean, eta 1492an, jakina
denez, Kristobal Kolonen bidaia etorri zen. Asiako ekialdera mendebaldetik iristeko
asmoarekin abiatu zen Palosetik, baina, halabeharrez, Amerika “aurkitu” zuen. 1550era arte

1
Jack Goldstone, Why Europe? The Rise of the West in World History, 1500-1850 (New York, McGraw-Hill,
2008), p. 167.

23
luzatuko zen Amerikako lurren esplorazio, konkista eta kolonizazio bolada bizkorra. Konkista
entzutetsuenak izan ziren Mexikorena, 1519-21ean Hernán Cortések burutua, eta Inken
inperioarena, 1532 Francisco Pizarrok zuzendua, eta Filipinena 1565ean. Horiei Magallanes-
Elkanoren bidai globala gehitu beharko genieke (1519-22).
Bitartean, gainontzeko potentzia europarrek esplorazio ahaleginak burutu zituzten, nahiz
eta ez zuten berehala koloniakuntza-ahaleginik ekarri. Salbuespena, Pedro Alvares Cabral
portugaldarrarena izan zen, Brasil aldean 1500ean. Alvares Cabral kasualitatez iritsi zen
Brasilera; berak agintzen zuen 13 ontzitako flotak Indiarako bidea zeraman ekaitz batek hara
eraman zituen.
Koloniakuntza eta konkista horiek “kolondar trukea” deritzona ekarri zuten, Crosby
historialariaren hitzetan. Amerikako kontinentea europar etorkinak hartzen hasi zen, eta haien
ekarpen nagusia Europatik nahi gabe ekarri zituzten germen patogenoak izan ziren (baztanga,
elgorria, gripea...). Hura izan zen, nagusigo teknologiko-militarraren gainetik (harrizko armak
suzko eta altzairuzko armen kontra, oro har), konkista hain erraza bihurtu zuen faktore nagusia.
Bertatiar populazio jaitsiera ez ezik, antzeko eragina pairatu behar izan zuten bertako animalia
eta landare askok. Fenomeno horri “inperialismo ekologikoa” deitu izan dio Crosbyk. Bertako
gizarte indigenek haustura eta jaitsiera demografiko itzela sufritu zuten. Konkistak berak baino
askoz ere hilgarriagoak izan ziren germen patogenoak eta gaixotasunak. Kalkulatzen denez,
1492 eta 1650 artean amerindiarren populazioa %50 edo 90 artean gutxitu zen: Mexikon,
1532an 16 milioi baino gehiago izatetik 1602an milioi bat izatera pasatu ziren. Horrekin batera,
inposatu zieten lan-baldintza gogorrek ere bultzatuta, indigenen ugalkortasuna asko jaitsi zen,
eta nolabaiteko guragabekeri orokor bat hedatu zen euren artean. Amerikakoa, beraz, konkista
ekologikoa izan zen.
Amerikak Europari egindako ekarpenak oso bestelakoak izan ziren. Hasteko ordainketa-
bitartekoez hornitu zuen Monarkia Hispanikoa (eta, haren bitartez, Europa osoa), hots, urrez
eta zilarrez. Bestalde, nekazaritza-produktu tropikal berri batzuk eskaini zituzten Amerikako
lurrek: tabakoa, kakaoa, palobrasil tindagaia. Baita Mundu Zaharretik ekarritako landare
batzuen produkziorako gune egokiak, hau da, kafea eta azukrea lantzeko plantazio galantak.
Azkenik, batik bat XVII. mendetik aurrera (orduan txertatu baitziren Europako nekazaritzan),
Europako baldintzetara ondo egokitzen ziren landare batzuk: artoa, patata, tomatea, indabak
etab. Gaixotasunen aldetik Amerikaren ekarpena europak Amerikari egindakoa baino askoz
xumeagoa izan zen: sifilia.
Amerika lehengaien eta esplotazio-gune bihurtu zen. Fernand Braudel eta Immanuel
Wallersteinek diotenez, mundu-ekonomia berriaren barneko lan-banaketa desberdinduari
emango zitzaion orduan hasiera, erdigunea, erdiperiferia eta periferia argi definituz.
Kolonizatzaileei (espainiarrei) nahikoa izan zitzaien gizarte horiek alde aurretik garatutako lan-
sistemak erabiltzea: mita incaica delakoa bezala (Inka inperioaren lurretan erabilia, meategien
inguruko indiar komunitateei urtebeteko lan zerbitzuak egitera behartzen zien mitak), edo
repartimiento delakoa (komunitate indigenak bere partaideen zati bat hiru eta sei hilabeteren
bitartean bidali behar zion, lan egiteko, espainiar buruzagi bati, normalean korregidorea), edo
encomienda bera (komunitate bat espainiar jabe bati “enkomendatzen” zitzaion, eta berarentzat
lan eginez gain tributo bat ordaindu behar zioten, espainiarrak babesa eta kristautzea eskaintzen
zielarik).
Konkista hasieratik Espainiara urre eta zilar kopuru handiak iristen hasi ziren. Hasieran
azteken eta inken urre eta zilarra lapurtu zuten, eta gehiena Penintsulara bidali. Baina XVI.
mendearen bigarren erdialdean gaztelauak zilar meategi famatuak ustiatzen hasi ziren:
Zacatecas Mexikon eta Potosi Perun (egungo Bolivia), lan esku indigena eta merkurio
nahaspila erabiliz. Zilarrak eta urreak, balio aldetik, Espainiara esportatutakoaren %80-90
bitartean suposatu zuten XVI. mendean. Badirudi, eta garaiko egile batzuek hala uste zuten,
metal baliotsuen etorrerak Europako Prezioen Iraultza piztu zuela, teoria monetaristaren

24
arabera. Izan ere, XVI. mende bukaeran zegoen zilarra ehun urte lehenagokoa baino hiru bider
gehiago zen, eta epealdi berean prezioak 3 edo 4 bider hazi ziren (soldata errealak baino askoz
gehiago). Hala ere, azalpen hori eztabaidagarritzat jotzen dute historialari batzuek, zeren
prezioak mendearen lehen erdialdean hazi baitziren gehien, eta aldiz zilar eta urre gehiago iritsi
zen bigarren erdialdean. Gainera, XVII. mendean prezioek behera egin zutenean, zilarra eta
urrea kopuru handiak iristen jarraitu zuten, itxuraz oraingoan prezioen gorakadarik eragin gabe.
Horrez gain nekazaritza-abeltzaintza propio bat garatzen joan zen Amerikan, estancia edo
rancho delakoen inguruan. Euren helburu nagusia meatzaritza-ekonomia hornitzea eta osatzea
zen. Egitura horiek Latinoamerikako latifundismoaren sustraietan egon ziren.
Metal preziatuekin batera, baziren Europara esportatzen ziren beste produktu batzuk ere:
halanola, tabakoa, Brasilgo makila, kotxinilla, azukrea etab. Amerikak lehengaiak eta
nekazaritza produktuak metropolietara esportatzen zituen bitartean, koloniak europar produktu
manufakturatuentzako merkatu bilakatzen hasi ziren. Kontsumitzaileak kolonoak ziren, ez
bertako indigenak. XVI. mendean 100.000-200.000 kolono bitartean ezarri ziren Amerikan,
gehienak espainiar inperioaren lurretan. Hasieran nekazaritza-produktuak bidali zitzaizkien
Europatik, bestelako produktu manufaturatuekin batera. Gero, pixkanaka, nekazaritza bertan
garatuz joan zen. Hala ere, metropoliek ez zuten normalean koloniar manufaktura bultzatu.
Merkataritza trafikoaren antolaketan Penintsulako portu bakar bat erabiltzea erabaki zuen
monarkia hispanikoak. XVI. eta XVII. mendeetan Sevilla izango zen; 1717az gero Cadiz (1765
eta 1778ko neurri liberatzaileak hartu ziren arte).
Portugalek, 1494ko Tordesillasko Itunari esker (zeinaren arabera Cabo Verdeko irletatik
370 legoa mendebaldera egon zitekeen edozein irla edo lur Portugali zegokion), Brasileko
ekialdeko muturra kolonizatu zuen XVI. mendean. Hasiera batean ez zutenez ez urrerik ez
zilarrik aurkitu, ezta zibilizazio indigena konplexurik ere, ez zuten ahalegin handirik egin han
kolonia sendo bat sortzeko.
Izan ere, XVI. mendean Portugalentzat garrantzitsuagoa zen Asiarako ireki berri zuten
itsasbide zuzenari etekina ateratzea. Asiatik espeziak (piperbeltza, iltzea, kanela…) eta luxuzko
produktuak (zetazko oihalak etab.) inportatzen hasi ziren. Afrikako kostaldean zehar faktoria
batzuk fundatu zituzten, baita Indiar Ozeanoan ere, Ormuzen, Goan, Malakan edo Makaon,
esaterako. Edozein kasutan ez zuten aurrera eraman amerikar motako koloniakuntzarik,
merkataritza-hedakuntza bat baizik.
Portugal eta Asia arteko espezian merkataritza monarkiaren monopolioa zen, eta
horretarako erregek Lisboako Casa da India erakundea sortu zuen. Beste negozioetarako
askatasuna izan zuten portugaldar merkatariek, eta geroz eta maizago praktikatu zutena asiar
herrialde ezberdinen arteko merkataritza izan zen (ingelesek country trade deitzen zioten
merkataritza inter-asiatiko horri). Kontuan hartu behar da Europa eta Asiaren arteko
merkataritza defizitarioa zela europarrentzat. Beste modu batean esanda, asiarrek ez zuten
europarrek eskaini zitzaketen produktuak erosteko interesik. Beraz Europak merkataritza-
balantza negatiboa nolabait konpentsatu behar zuen asiar produktuak inportatu ahal izateko.
Asiarrek europarrengandik soilik bi gauza nahi zituzten: urrea eta, batez ere, zilarra.
1590eko hamarkadatik aurrera, Espainiar inperioaren ahulezia zela eta, aldaketa
nabarmenak gertatzen hasi ziren: Europako beste potentzia atlantiarrak Ameriketan lurrak
bereganatzen hasi ziren (1588ko Armada Garaiezinaren porrotak mesede egin zien ekimen
horri hasiera emateko; baita 1628an Amerikako espainiar flotari eginiko erasoa ere). Ingelesek
Virginia eta Ingalaterra Berria (1607 eta 1620), frantsesek Quebec (1608) eta holandarrek
Amsterdam Berria, Surinam eta Curaçao (1609tik aurrera), eta ondoren hiru herrialdeek
Antilletako irlaren bat okupatu zuten. Hala ere, kontinentean ezin izan ziren sartu. Kolonia
europar berri horiek bi ondorio nagusi izan zituzten, orokorki: i) itsas-lapurgorako eta
kontrabandorako oinarri ezin hobeak eskaini zizkien potentziei; eta ii) kolonia horiei probetxua
atera nahian, eta bertan metal preziaturik ez zegoenez jada, europarrak nekazaritza bultzatzen

25
hasi ziren, plantazio ekonomiak sortaraziz, batez ere XVII. mendearen bigarren erdialdean.
Hasieran tabakoa eta azukrea landu ziren nagusiki. Gainera, plantazioek lan-esku premia
handia zutenez, konpobide erabiliena esklabo afrikarren harrapaketa eta inportazioa izan zen.
Afrika, horrela, europar mundu-ekonomian sarrarazia izan zen.
Arestian esan bezala, afrikar esklaboen merkataritza XV. mendean hasi zuten
portugaldarrek, baina XVI. mendetik aurrera haziz joan zen Amerikako konkista eta
koloniakuntzarekin batera. Hala ere benetako esklabo merkataritza nabarmen haziko zen XVII.
mendean Karibeko plantazioak martxan jarri zituztenean. Espainiarren partehartzea, XIX.
mendera arte bederen, oso txikia izan zen eta ia beti beste herrialdeetako merkatarien esku utzi
zuten, beltzen asiento izeneko kontratuen bidez. Esklaboak ez zituzten europarrek harrapatzen,
beste afrikar tribu edo taldeek baizik. Merkatarien ordezkariek faktorietatik negoziatzen zuten
esklaboak harrapatzen zituzten estatu indigenekin.
Esklabo merkataritza dela-eta, uste da Afrikako populazioak geldialdi sakon bat jasan
zuela Aro Berrian zehar (ikus taula). Kalkuluen arabera 1500-1860 epealdian Afrikatik
Amerikara 9-12 milioi inguru gizaki eraman zituzten esklabo moduan. Tarte berean 3 milioi
europarrek bakarrik zeharkatu zuten Atlantikoa! Gainera, itsasbideko hilkortasuna izugarria
zen (%10-30 bitartekoa bidai bakoitzean), eta esklabo giltzapetuen ugaltze-mailak Amerikan
oso baxuak ziren.

Beraz, XVII. mendean merkataritza triangeluarra edo merkataritza-hirukia antolatu zen


Europa, Afrika eta Amerikaren artean. Lehenengoak produktu manufakturatuak ekoizten
zituen (balio erantsi handiagoko salkariak) eta beste bi erpinetara esportatzen zituen; Afrikak
lan eskua “produzitzen” eta “birsortzen” zuen; eta Amerikak, balio handiko produktuak
inportatzeaz gain, lehengaiak eta nekazaritza-produktu merkeak esportatzen zituen. Eskema
hori luzaroan mantendu zen eta europar merkataritza-burgesiaren aberaste-iturri
inportanteenetako bat bilakatu zen.
XVII. mendea, bestalde, aldaketen mendea izan zen europarrek Asiarekin burutu zuten
merkataritzarentzat ere. Portugaldar inperioa, 1580tik Espainiarekin bat eginda (1640ra arte),
gainbeheran sartu zen, eta Europako beste nazio atlantiarrak hasi ziren Asiarekin trafikoan.
Lehenak holandarrak izan ziren XVI. mende bukaeratik hasita. Ondoren, ia jarraian, ingelesak,
eta gero, mende erdialdetik aurrera, baita frantsesak ere. Holandarrek Portugalen kontrako
hainbat gatazka izan zituzten XVII. mende hasieran, bai Brasilen, bai Asian. Izan ere,
portugaldarren faktoria eta eragin-zona gehienak bereganatu zituzten: 1622an Ormuz,
hurrengo Zeilan eta Indonesiako kostaldeak (orduko Batavia). Holandarrek espezian
trafikoaren gaineko kontrola areagotu zuten, eta ordura arteko bide bikoitzaren eskemarekin
bukatu zuten (hots, Afrika inguratzen zuen bide zuzenak Mediterraneokoa gailendu zuen).

26
Ontzigintza arloan holandarrek fluyt-ship edo filibotea deritzon karga handiko itsasontziaz
baliatu ziren (600 tonakoak izan zitezkeen XVI. mende bukaeran). Filiboteak eskifai
txikiagoak zeramatzan (tona kargako) eta kostu-aurrezpen nabarmenak ekarri zituen
pleitasaritan. Berrikuntza horri eta beste batzuei esker holandarrek euren ontziteriaren tamaina
hamar bider biderkatzea lortu zuten 1500 eta1650 bitartean. Azken urte horretan Europako
bigarren ontziteria ingelesa zen, baina holandarra baino hiru bider txikiagoa zen.
Portugalek ez bezala, non erregeak Asiako trafikoaren ardura estatu monopolio bati eman
baitzion, holandarrek Asiako trafikoaren kudeaketa estatuaren babespean geratu zen
merkataritza-konpainia pribatu bati eman zioten, VOC delakoari alegia (Veerenidge Oost-
Indische Compagnie, 1602). Akziozko konpainia bat izanik jatorri ezberdinetako kapital ugari
batzen zuen (ingeleraz joint-stock company bat dela esango genuke). Kapital hori akzio
negoziagarrietan zatiturik zegoen, Amsterdameko burtsan salerosi zitezkeenak. VOCaren
arrakasta sekulakoa izan zen: akzioek kotizazioa bikoiztu egin zuten 1630eko hamarraldian.
Enpresa eredu hori berehala imitatu zuten Europako beste potentziek, Sortaldeko zein
Sartaldeko Indiekin merkataritza bideratzeko. Holandan WIC zeritzan konpainia sortu zuten,
Sartaldeko Indiekin aritzeko (1621); Ingalaterran Sortaldeko Indietako Konpainia (1600, baina
1672an berritua); Danimarkako Sortaldeko Indietako Konpainia (1616); Frantziako Sortaldeko
Indietako Konpainia (1664), Colbert ministroak bultzatuta; austriarrek Ostendeko Konpainia
(1664), eta abar. Espainian ere sortu ziren halako konpainia zenbait XVIII. mendean zehar.
Entzute handiena Caracaseko Errege Konpainia Gipuzkoarrak (1728-1785) lortu zuen.
Trafikoaren izaerari dagokionez XVII. mendean ez zen aldaketa handirik izan: defizitduna
izaten jarraitu zuen, eta country trade delakoa (Asiako kostaldean burutzen zen merkataritza)
areagotu egin zen, europearren partehartzearen laguntzaz. Azpimarratzekoa da ingelesek geroz
eta presentzia nabarmenagoa lortzen joan zirela. Gainera, espeziekin itsasontzien zamaren
portzentai geroz eta txikiagoa betetzen joan ziren, nahiz eta luzaroan produktu nagusia izaten
jarraitu. Ehunak (batez ere kotoizkoak, calico edo indiana delakoak), eta, kopuru txikiagoan,
tea, Txinako portzelana edo kobrea izan ziren zamaren espazioa irabazten joan ziren beste asiar
salkariak.
XVIII. mendean aurreko joeren jarraipena gertatu zen Europari, Amerika kolonialari eta
Afrikari dagokienez. Hirukiaren erpinen arteko merkataritza eta mendekotasun harremanak
estutu egin ziren. Garai horretan Amerikako populazioa nabarmen hazi zen. Metal preziatuen
esplotazioak ere aurrera jarraitu zuen, baina mende hasieratik Brasilgo urre-meategien
ustiaketa hasi zen, orduan aurkituak izan baitziren. Garai horretako fenomeno ikusgarriena,
halere, plantazio ekonomiaren zabalkuntza edo booma izan zen, Karibeko irletan ez ezik, baita
Espainiaren lurretan eta Ipar Amerikan ere. Azken horren hegoaldeko lurretan tabako
plantazioak jarri zituzten, eta geroago, XIX. mende hasieratik, Ingalaterrako Industria-iraultzak
aurrera egin ahala, kotoia ekoizten hasi ziren.
Plantazioen zabalkundeak esklabo trafikoaren areagotzea suposatu zuen: kalkulatzen da
XVIII. mendean zehar 6 milioi esklabo inguru eraman zituztela Ameriketara. Mende horretan,
gainera, trafikoa batez ere ingelesek kontrolatu zuten, baina kritika geroz eta zorrotzagoekin,
harik eta azkenik, 1807an, parlamentuak esklabo merkataritza debekatu zuen arte.
Bestalde, Monarkia Hispanikoak Amerikako kolonietako merkatua hobeto kontrolatzea
lortu zuen errege borbondarrek bultzatutako erreforma zenbaiti esker.
Baina Espainiarenak baino askoz gehiago garatu ziren Iparraldeko kolonia ingelesak.
Nekazaritza-ekonomia oparo baten garapenean oinarritu zen, eta baita "industria" jarduera
batzuen garapen goiztiarrean ere, batik bat egurrarekin erlazionatutako jardueretan (eraikuntza
eta itsasontzigintza). Espainiako kolonoekin alderatuz ezberdintasuna nabaria zen: ingelesen
(eta Kanadako frantsesen) helburua ez zen lur haietan aurki zitezkeen aberastasunez eta
pertsonez modu harrapakari batean jabetzea; ez, hara joandako kolonoek gizarte berri eta
berdinago bat eraiki nahi zuten (ingelesen kasuan). Asko disidente erlijiosoak ziren

27
(kuakeroak, puritanoak, anabaptistak...), Ipar Amerikara familia osoarekin abiatu zirenak. Lan
egitera zihoazen eta lur jabeak izatera. Ipar Ameriketan indigena kopuru txikiak zeuden Hego
Amerikarekin konparatuz, baina gutxi horiek erabat baztertuak eta suntsituak izan ziren.
Espainiaren lurretan ez bezala, ingelesek ez zuten mestizaiarik bultzatu.
Asiako trafikoari dagokionez, XVIII. mendean nabarmen areagotu zen ingelesen eta
frantsesen merkataritza. Merkataritzak defizitarioa izaten jarraitzen zuen Europarentzat, eta
horregatik country trade zelakoan parte hartzea areagotu zuten europarrek. Hala ere mende
horretako ezaugarri bat Sortaldeko Indietako Konpainia ingelesak Indiako azpikontinentearen
konkista hasi zuela litzateke, pixkanaka izan bazen ere. Frantsesek ere saialdia egin zuten,
Txandernagor eta Ponditxerry bezalako hiriak kontrolatuz, baina euren posesio gehienak
ingelesen aurka burututako gerratan galdu zituzten (Zazpi Urteko Gerran batez ere, 1756-63).
Ingelesek geroz eta produktu gehiago lortu zituzten Indian eta inguruetan: kotoia (Surat-en),
kotoizko ehunak edo kalikoak (Mumbai eta Bengalan), espeziak (Malabarko kostaldean),
opioa, azukrea, kafea (Arabia), bizigarriak, arroza, eztainua, portzelana (Txina), tea (Zeilan)
etab.
Nazioarteko merkataritzari buruz azpimarratutako guztiak ez du izkutatu behar Europaren
elkatruke gehien-gehienak lekuko mailan gauzatzen zirela, oso kilometro gutxiren baitan
(salerosketa guztien gehiengoa, agian %90, 10 kilometroko erradioan egiten zen, landa mailako
merkatu eta azoketan), eta merkataritza horrek ere hazkunde nabarmena jasan zuela Aro
Berrian zehar. Familiek erabilera balioak produzitzen jarraitu zuten arren, gero eta truke balio
gehiago ekoiztuz joan ziren.
Baltikoa eta Mendebaldeko Europaren arteko merkataritza-bideak garrantzi handia hartu
zuen (salgai astunez osatua Mendebalderako norabidean: zerealak, arraina, larruak, egurra...).
Produktu horiek merkataritza kapitalismoaren hiri-erdigunean egiten zuten topo hegoaldetik
zetozen produktuekin (luxuzkoagoak oro har: espeziak, italiar ehunak, ardoa, gatza, artilea...),
eta gero eta gehiago, amerikar produktuekin (urrea, zilarra eta plantazio ekonomien emaitzak).
Aro Berrian zehar hiri-erdigune garrantzitsuenen hierarkia aldatuz joan zen: XVI. mendean
Anberes, XVII.ean Amsterdam, XVIII.ean Londres. Beste bigarren mailako merkataritza
hiriak Sevilla, Cadiz, Lisboa, Bordele, Bristol, Liverpool, Ostende, edo Hamburgo izan ziren
(guztiak Atlantikora begira zeuden, baina ez genituzke Mediterraneoko zenbait portu
garrantzitsu ahaztu beharko).
Edonola ere, onartu beharra dago urruneko merkataritzaren eta kolonialismo berriaren
eragina erabakigarria izan zela industrializazio aurreko kapital metaketaren prozesuan,
baliabide berriak eta estrategikoak eskaini zizkietela herrialde europarrei, eta izan zutela zer
ikusirik hala Europa eta Asiako lurraldeen arteko dibergentziaren hazkundean, nola Estatuaren
aparatuen zabaltzean eta sendotzean.

2.2.4. Estatu fiskalaren sorrera eta kreditu pribatua

Estatu modernoa nagusiki gerrarako prestatutako makina bat zen (fiscal-military state
delakoa). Helburu nagusiak muga konkretu batzuen defentsa eta zabalkuntza zen. Estatu-
boterearen aparatua Behe Erdi Arotik indartuz zetorren bi funtsezko arrazoigatik: i) guda
kostuen igoera (lurrez zein itsasoz: gotorlekuak, kanoiak, mertzenarioak, armak, itsasontziak
etab.); eta ii) Estatua sistema feudalaren iraupenaren berme bilakatu zelako Behe Erdi Aroko
krisiaren aurrean, hots, gizartearen estamentu-banaketaren bermatzaile.
Helburuoi erantzuteko Estatuak geroz eta ahalegin handiagoak egin behar izan zituen diru
sarrerak eskuratzeko. Zerga zuzenekin batera, Behe Erdi Arotik hasita, zeharkako zergak
bultzatzen joan ziren monarkak, hots, batik bat salerosketen gain ezarri zituzten zergak.

28
Zeharkako zergak, muga-sariekin batera, merkataritzaren eta diruaren zirkulazioaren
ugaltzearekin batera garatu ziren.
Erdi Aroko errege-ondasunen beste ezaugarri bat Gorteen, Estatu Orokorren edo
Parlamentuen sorrera izan zen. Bertan erresumaren ordezkariak biltzen ziren, normalean
gizartearen estamentu-banaketa islatuz. Estamentuen interesak defendatzen zituzten arren,
haien helburu nagusia eta, ziurrenik, jatorri ohikoena, zergen eskakizunean zetzan. Aro
Berrian, hala ere, estatu-absolutismoaren igoeraren ondorioz erakunde horien botere-galera
jarraitu bat gertatu zen: Gaztelako Gorteak edo Frantziako Estatu Orokorren gainbehera izan
zen, esaterako. Aldiz, beste zenbait tokitan, Probintzia Batuetan (Holandar Errepublika edo
Dutch Republic) eta Ingalaterran (1688ko Iraultza Loriatsua) alegia, parlamentuek ez zuten
indarrik galdu, irabazi baizik.
Fiskoari buruz esan behar da banatua zegoela, hau da, konpartitua zela: zergak jasotzea ez
zegokion Estatuari soilik; Ertarotik hasita, noble, Eliza eta lekuko agintariek ere jasotzen
zituzten.
Hala ere, Aro Berriko Estatuen gastuak ezin ziren zergekin soilik ordaindu edo finantzatu.
Gainera, askotan, gerra bat hasterakoan, gastuek bat-batean hazten ziren, zergak jasotzen ziren
lekutik urrun. Horregatik, geroz eta gehiago, Estatuek kreditora jo behar izan zuten, hots,
merkatariengana edo banketxeengana.
Kreditura jotzea ez zen gauza berria; Erdi Aroan ere egiten zen. Baina Aro Berrian
kredituen zenbatekoa asko hazi zen. Kontuan hartu behar da, halaber, normalean zergen
jasotzeaz ez zirela koroa edo bere funtzionarioak zuzenean arduratzen, baizik eta errentatu ohi
zirela, ordainketa finko baten truke. Guden eskala handiagotu zenean, erregeek nazioarteko
bankari espezializatuengana jo behar izaten zuten dirua lortzeko. Zer egin horretan famatuak
egin ziren genoarrak, alemaniarrak (Fugger familia, esaterako), eta herbeheratarrak. Bankari
horiekin hartzen zen zorra, oro har, epe laburrekoa izaten zen, eta arrisku handikoa zenez
interesa oso altua izaten zen. Mailegu kontratuak gauzatzeko sistema ezberdinak zerabiltzaten,
batik bat gorago aipatu zergen errentapena eta zergen idazpena (edo asiento delakoa). Zerga
errentapenean maileguaren truke zerga konkretu bat edo batzuk jasotzeko eskubidea ematen
zion erregeak mailegu emaileari. Aldiz, zergen idazpenean edo asientoan, ordea, koroak
mailegua noiz, non, nola eta zein txanponetan eta zein zerga konkreturen emaitzaren gainean
itzuliko zitzaion zehazten zen (interesaz gain, noski).
Maileguak epe laburrekoak ziren eta, printzipioz, urtean bertan itzuli behar izaten ziren.
Horrek ez du esan nahi Estatuak bere konpromisoak beti betetzen zituenik. Estatuaren premiak
beti sarreren aurretik joan ziren, eta, ondorioz, planifikazio bat egitea oso zaila suertatzen zen.
Hortaz, maileguak kitatzeko atzerapenak oso ohikoak ziren. Inoiz ordainketa-etendura eta
bankarrotak ere gertatzen ziren. Eta halako bankarrota batek sor zezakeen panikoak beste
finantza gizon asko bankarrotara bultza zitzakeen. Horren adibide nabarmena da Felipe II.ak
1557an dekretatu zuen bankarrota handia (1680 arte beste halako zazpi bizi izan zituen
Espainiak).
Epe luzeko finantziazioaren arazoei konponbide bat bilatu nahian epe luzeko zorra
erabiltzen hastea zen. Hori XVI. mendetik aurrera gertatu zen. Epe luzeko mailegu horiek
lortzeko tresna zor-titulu ezberdinak izan ziren, eta herrialde edo erreinu bakoitzean izendapen
ezberdin bat jaso zuten: juros Gaztelan, rentes Frantzian, partite Italian etabar. Estatuak
emititzen zituen titulook eta konprometitzen zen mailegu-emaileari interes bat ordaintzera
urtero. Interesa nahikoa baxua izaten zen. Titulo horiek, bestalde, hiru motatakoak izaten ziren,
normalean: baituragarriak (redimibles), bizirakoak (vitalicios) eta betirakoak (perpetuos).
Gorago aipatu bankarrota bat gertatzen zenean, estatuak epe luzeko zorra eta interesak ezin
izango zituela ordaindu aitortzen zuen eta, horren truke, epe luzeko zorraren tituluetan
ordaintzen zien hartzekodunei. Horrela ordainketa atzeratu eta gutxitu egiten zen. Horri,

29
eufemismo gisa, zorraren finkapean (consolidación de la deuda) esaten zitzaion. Beraz, epe-
laburreko zor aldakor edo “flotatzailea” aldagaitzagoa bihurtzen zen.
Zorren finkapenak ohikoak izan ziren Aro Berrian zehar. Galdera, beraz, honakoa
litzateke: zergatik jarraitzen zuten bankariek monarkiei maileguak ematen? Ez ordaintzearena
baino gehiago, arriskua finkapenetik zetorren. Hala ere, maileguak ematen jarraitzeko zenbait
arrazoi zeuden: i) irabaziak oso handiak izan zitezkeen; ii) karguak, lurrak, kaparetasuna
eskuratzea, noblezia tituluak etab. iii) garaiko mentalitatean, halaber, oso ondo ikusia zegoen
errentetatik bizitzea. Aro Berrian zehar, beraz, epe luzeko zorra orokortzen joan zen.
Europar ogasunaren ezaugarriei buruz aipatu behar da, oro har, Aro Berri osoan zehar
mantendu zirela: i) gastuek baldintzatzen zituzten sarreren gorabeherak; ii) zeharkako zergak
nagusi izaten jarraitu zuten; eta iii) epe laburreko eta luzeko kreditura jo beharra beharrezko
izaten jarraitu zuen. Horrek guztiak, esan bezala, noizean behin ordainketa krisien agerpena
ekartzen zuen.
Hala ere, herrialde batzuetan ogasun orekatuagoak izateko aurrerapausoak ematen hasi
ziren, adibidez Ingalaterran eta Holandan. Bi herrialde horietan “finantza-iraultza” bat gertatu
omen zen, historialari batzuen ustez. Iraultza horrek ekarri zituen aldaketak ez ziren egun
batetik bestera gertatu. Ogasun orekatuagoa lortzeko bidean funtsezkoak izan ziren, alde
batetik, herrialdeko bertako bankarien talde eraginkor edo boteretsu baten existentzia; bestetik,
Estatuak sarrera jarraitu eta ziur batzuen kontrola izan behar zuen, kontsumoaren gaineko
zergen bitartez, batez ere. Horrela, denboraz, epe luzeko zorraren interesak ordaintzea
Estatuaren gastuen lehentasuna bihurtu zen, mailegu horren erosle multzo finko eta fidel bat
erakartzeko. Hori lortzeko Ingalaterrako zor publikoaren erosle talde bati Bank of England
sortzeko baimena eman zitzaion 1694an (banku pribatua 1946ra arte). Bankuak epe luzeko
maileguen bermea eman behar zuen. Horrek biztanleen aurrezkiak jasotzeko eta erabiltzeko
aukera eman zion Estatuari. Erreforma horrek Ingalaterra (1707tik aurrera Britainia Handia;
1801etik Erresuma Batua) XVIII. mendean zehar estatu indartsu bat izateko aukera emango
zion. Ingalaterrako Bankua geroko banku zentralen eredua izango zen.
Hori guztia Ingalaterraren garapen ekonomikoari esker izan zen posible. Zerga gehiago
jasotzen ziren ekonomia indartsua bazen. Horrekin lotuta dago ere, nola ez, XVII. mendean
Ingalaterra monarkia parlamentarioa bihurtu zela, eta 1688az geroztik gobernuaren erabateko
kontrola parlamentuak lortu zuen, Iraultza Loriatsuaren ondorioz. Parlamentuaren kontrol
handiagoarekin merkatari, bankari eta lurjabe handienen interes ekonomikoek ordezkaritza
politiko zabalagoa lortu zuten Estatuaren aurrean. Horregatik ez gaitu harritu behar epe luzeko
zorraren interesen ordainketa finko eta hazkorrari eman zitzaion garrantziak, hartzekodunak
parlamentuan bertan esertzen zirenez gero.
Esan beharra dago Ingalaterran egindako berrikuntza askoren aitzindaria Holanda izan
zela XVII. mendean. Izan ere, historialari batzuen ustez Probintzia Batuek errepublika burges
bat osatzen zuten.
Horrek guztiak ez du esan nahi estatuok finantza-krisiak betirako saihestu ahal izango
zituztenik, baina egia ere bada estatuaren insolbentzia geroz eta gutxiagotan izango zela
finantza-krisi horien sortzaile nagusia.
Garai honetan, XVII. mendean, garatu ziren burbuila espekulatiboek geroz eta antza
gehiago handiagoa izango zuren gaur egungo krisi finantzario kapitalistekin. Halakoen adibide
ona izan zen XVII. mendean Herbehereak jo zituen “Tulipanen Mania” delakoa: tulipan
erreboilo bat 24 gari tona gariren prezioraino iritsi zen behin! Erosleak zordundu egin ziren
erreboiloak erosi ahal izateko, zeren tulipan erreboiloak erostea beti zen etekingarria, beti
saltzen zirelako garestiago. Halakoetan gertatzen den bezala, prezioak gehiegi igo ziren eta,
azkenik, 1637an prezioen igoera gelditu egin zen eta erosle guztiak arrapaladan hasi ziren
saltzen, burbuilaren eztandari hasiera emanez.

30
Ingalaterrak ere beste burbuila baten eztanda bizi zuen XVIII. mende hasieran,
Hegoaldeko Itsasoetako Konpainiaren burbuila espekulatiboa, alegia. 1711an izen horretako
merkataritza sozietate anonimoa sortu zen Britainia Handiko gobernuaren ekimenez, zor
publikoa murrizteko asmoz. Konpainiak estatuaren zorra aldatzen zien estatuaren
hartzekodunei Konpainiaren akzioen truke. Konpainiak Espainiaren Ameriako koloniekin
merkataritzan aritzeko “beltzen asientoa” eskuratu zuen, ustez sekulako etekinak ekarriko
zituen negozioa. Baina, 1717-1719 bitartean konpainiaren akzioen prezioak gora egin ondoren,
prezioak izugarri igo ziren 1720eko lehen hilabateetan (128 libera urtarrilean, 1.000
abuztuan!). Konpainiaren negozioa pentsatutako baino txarragoa zela frogatu zenean, akzioen
prezioek behera egin zuten bat-batean, 150 liberara iritsiz 1720ko irailean. Hori izan zen
“South Sea Bubble”-aren eztanda eta kostu handiak izan zituen. Garai horretakoa da ere akzio
bidezko konpainia anonimoen jarduera zorrozki mugatzen zuen Burbuilen Legea (Bubble Act),
1720ko ekainean onartua, eztandaren aurretik alegia (harrezkero akzio bidezko konpainiak
sortzeko beharrezkoa izango zen parlamentuaren baimen berezia). Batzuen ustez lege hori
burbuilak ekiditeko onartu zen. Halere, azken urteotan historialari zenbaitek diotenez lege
horren bultzatzailea konpainia bera izan zen, horrela, beste konpainia batzuk sortzeko
debekuarekin, inbestitzaileen diruak South Sea Companytik alde ez egitea lortu nahi izan
baitzuten.
Zor publikoaren inguruan sortzen ziren arazoak konpontzea ez zen batere erreza. Britainia
Handiak lortu zuen, Ingalaterrako Bankuaren bidez, geroz eta zor publikoko sistema seguruago
bat finkatzea. Baina Europako beste erresuma gehienek arazo nabarmenak izan zituzten zor
publikoari zegokionean, ogasunen desorekak kronikoak izan baitziren. Horixe izan zen,
esaterako, Monarkia Hispaniakoren edo Frantziaren kasua. Herrialdeotan merkatari klaseek
(burgesia) zuten parte hartze eskasak eta klase feudalaren oposizioak ezinezkoak bihurtu
zituzten aldaketa sakonak. Izan ere, ogasunaren arazoek zeresan handia izan zuten Antzin
Erregimenaren krisian.
Noski, Estatua ez zen dirua maileguan hartzen zuen bakarra Aro Berriko ekonomietan.
Gizarteko beste talde batzuk ere zordundu beharra zeukaten, premia bat zutelako, eta,
gutxiagotan, inbertsio bat egin behar zutelako. Talde horiek maila ezberdineko kreditura jotzen
zuten.
Lehenengo mailan batean kreditu “txikia” zegoen, nekazari batek edo hiritar soil batek lor
zezakeena. Nekazaritza arolan Europa osotik zabaldua zegoen kreditu mota “zentsu
kontsignatiboa” zen. Lurjabeek soilik lor zezaketen, interes baxukoak ziren eta printzipala ez
zen itzuli behar interesak ordaintzen ziren bitartean. Interesak ordaintzen baziren, mailegu
emaileak zordunaren lurra bereganatzeko eskubidea zeukan.
Lurrik ez zeukan nekazariak, maizterrak alegia, mailegu lukurrerura jo behar zuen
(usurero). Horrek, noski, interes handiagoak eskatzen zituen, eta haren eskuetan erortzea
errazagoa zen.
Kontsumorako mailegu horien merkatua babesteko, eta behartsuen kopurua biziki hazten
zenean, Europako eskualde batzuetan “bahitetxeak” (montes de piedad) fundatu ziren,
normalean karitatezko erakunde erlijiosoei lotuta. Italian, Holandan, Espainian eta beste
herrialde batzutan zabaldu ziren. Ildo horretan kokatu beharko genituzke Espainiako aletegi
edo pósito (edo arcas de misericordia) delakoak ere, urritasun garaietan aleak eskaintzen
zituztenak maileguan (interes baxuetan).
Beraz, kreditu txikiaren emaileen artean zeuden lukurreru profesionalak, nekazari
aberatsak, merkatari txikiak, dendariak, eliz erakundeak, eta bahitetxeak (estatuarekin zein
erlijio erakundeekin lotuta zeudenak).
Kreditura jotzen zuen beste gizarte talde bat merkatariena zen, bere eragiketetarako diru
askoren beharrean aurkitzen baitziren. Txanpo-truke eragiketak egin behar zituzten, edo dirua
gordailuan utzi, edo truke-letrak erabiliz nazioarteko ordainketak egiten zituzten, besteak beste.

31
XVI. mendean Behe Erdi Arotik zetozen diru-feria inportante batzuk zeuden oraindik
(Besançon-ekoak Frantzia ekialdean, edo Medina del Campo-koak Gaztelan), baina haien
garrantzia geroz eta txikiagoa egiten joan zen, merkataritzaren eta bankagintzaren geroz eta
sedentarizazio handiagoarekin batera.
Aro Berrian zehar bankari eta banketxe iraunkor asko sortu ziren herrialde ezberdinetan.
Eskaintzen zituzten zerbitzuak merkatariek behar ohi zituztenak ziren: gordailuak onartzea,
truke-letrekin aritzea, epe laburreko maileguak ematea etab.
Gainera, krisialdi garaietan banku pribatu askok porrot egiten zutenez, botere publikoek
banku publikoak fundatzen zituzten, finantza eragiketa ziur batzuk bermatzeko asmoz. Behe
Erdi Aroan hiriek edo udalek fundatutakoak izan ziren (estarako, Bartzelonako hiriak 1401ean
Taula de Canvi delakoa sortu zuen). Gerora, Europa mailan, entzute handikoak izango ziren
Amsterdameko Wisselbank edo Truke Bankua (1609), Stockholmeko Riksbank (1656, banku
billeteak jaulki zituen lehena) eta Ingalaterrako Bakua (1694). XVIII. mendean eredu hori
hedatzen joan zen, arrakasta esberdinaz, Europa osotik. Izan ere, horiek izan ziren, askotan,
egungo banku zentralen aitzindariak.

2.2.5. Pentsaera ekonomikoa

Aro Berrian gertakari ekonomikoei buruzko pentsaera konplikatzen joan zen. Ordura arteko
ekonomiari buruzko hausnarketa batez ere Elizaren partaideek egin zuten. Helburu nagusia,
noski, arimaren salbazioa zen, eta eskolastikoek (Akinoko Tomas eta enparauek) maileguen
interesei eta prezio zuzenaren kontzeptuei buruz eztabaidatu zuten, bereziki.
Aro Berrian beste era bateko pentsalariak aurkituko ditugu: funtzionarioak, merkatariak,
enpresariak, unibertsitateko irakasleak etab. Normalean, XVI.-XVIII. mendeen artean garatu
ziren ideia ekonomiko nagusiak merkantilismoa delako korrontearen barnean kokatu ohi dira.
Halere, hobe da merkatilismoez hitz egitea, merkantilismo bakar batez baino gehiago, ez
baitzegoen teoria bakarrik eta are gutxiago doktrina osaturik. Komunean zuten helburu nagusia
estatuaren aberastasuna handitzea zen, estatua militarki indartsu bihurtzeko asmoz. Estatu
diogunean, noski, ez gara geroko nazio estatuetaz ari. Estatuak Aro Berrian erresuma
absolutistak (gehiengoa) zein errepublika burgesak izan zitezkeen. Aberastasuna erresuman
zegoen metal preziatu kopuruak baldintzatzen zuela uste zen, normalean, eta urrea eta zilarra
erresumatik atera ez zitezen, ondasunen eta zerbitzuen esportazioan superabit bat lortu beharra
zegoen, hots, esportazioak inportazioak baino handiagoak izan behar ziren (merkataritza
balantza positiboa). Izan ere, nazioarteko ekonomia “zero batuketako jokotzat” jotzen zuten
merkantilistek.
Pentsatzaileek oso gai ezberdinak jorratu zituzten. Gustukoenetako bat metal preziatuen
oparotasunari ematen zitzaion garrantzia, muturreko adibidea “builonismo” izango zelarik.
Horrekin lotuta zegoen teoria monetarista edo kuantitatibista, Salamankako eskolakoen, Jean
Bodin frantziarraren eta B. Davanzati italiarraren lanek erakusten duten bezala. Beste gai oso
maitea merkataritza balantzaren positibotasunaren garrantziarena zen: herrialde batek
aberatsago izateko egin behar zuena balio erantsi handiagoko produktuak esportatzea zen, eta
inportazioak ahalik eta gehien gutxitzea. Neurri ezberdinak proposatzen zituzten: inportazio
batzuk debekatzea, inportazioei muga-sari altuak ezartzea, esportazio batzuk bultzatzea,
herrialdeko manufakturei laguntzak ematea, edo estatuak zuzenean manufakturak sortzea,
errege fabriken bidez, besteak beste. Autoreen artean Espainiako arbitristak, Barthélemy de
Laffemas frantziarra, Thomas Mun, Josiah Child eta Charles Davenant ingelesak.
Alde teorikoaz gain, merkantilismoak bazeukan alde praktikoa ere. XVII. mendeko
Frantzian “colbertismoaz” hitz egin da eta Ingalaterran “merkantilismo parlamentarioaz”
(Nabigazio Legeak horren adibide argiena lirateke), edo, Rondo Cameronen hitzetan
“colbertismo parlamentarioa”. Erresumako artisautza jarduerak eta merkataritza bultzatu behar

32
zirela defendatzen zutenen ideiak jarraitu zituzten Europako agintari askok. Helburua: kanpoko
inportazioak geldiaraztea. Jean-Baptiste Colbert ministroa izan zen Frantzian mota horretako
ideiak praktikara eraman zituen agintaririk ezagunena, berak fundatu zituen errege
manufaturen (manufactures royales) bitartez, batez ere.
Ez dugu ahaztu behar merkantilista gehienek Estatuaren esku-hartze ekonomikoa
defendatzen zutela, hots, estatuaren interbentsionismoaren aldekoak izan ohi ziren.
Noski, politika merkantilisten eragina ezberdina izan zen Europan zehar. Espainiaren
kasuan corpus teoriko zabal bat eratu zen, baina esan behar da Espainiaren kasuan proposamen
merkantilista gehienak ez zirela inoiz praktikan jarri, batik bat XVII. mendeko hispaniar
monarkia ahulduak ezin izan zielako aurre egin Europako gainontzeko potentzien presio
komertzialei.
Frantziako politika merkantilisten ezaugarria, aipatu legez, Estatuak barne-manufakturei
eman zien babesa izan zen. Helburua buruaskitasun “nazionala” eta esportatzeko gaitasuna
lortzea izan zen. Hartutako neurrien artean: monopolioa ematea, errege-konpainia babestuak
sortzea eta, batez ere, errege-manufakturen fundazioa Colberten agintepean. Historialari
liberalenek uste dute ekimen horiek ekarri zuten gehiegizko arauketak hazkunde ekonomikoari
mugak jarri zizkiola.
Ingalaterran, ordea, nabarmengarria izan zen merkataritzari eman zitzaion babesa
Nabigazio Legeen bitartez (Navigation Acts). Bi promulgatu ziren: lehena 1651ean eta
bigarrena 1660an (ingeles intsasontziek edo produktuen jatorriko herrialdeko itsasontziek
soilik ekar zitzaketen merkagaiak Ingalaterra, ontzi ingeles batean eskifaiaren hiru laurdenak
ingelesak izan behar zuten etab.). Horien helburu nagusia holandarrek nazioarteko
bitartekaritza trafikoan zeukaten nagusigoa murriztea zen. Hargatik bi herrialdeen arteko
zenbait gerra egon ziren XVII. mendean. Kurioski, halere, Holandan ez dirudi politika
merkantilistarik erabili zenik (salbuespenak, agian: i) arrantzaleen gremioa litzateke, kalitate
eta kantitate kontrolekin; eta ii) Sortaldeko kolonien merkataritza ustiaketa). Truke askearen
aldeko jarrera defendatzen zuten Probintzia Batuek, eta hori liberalismoa sortu baino askoz
lehenago (fisiokraten eta Adam Smithen aurretik, alegia).
Izan ere, XVIII. mendearen bigarren erdialdean, fisiokratek eta Adam Smithek plazaratu
zuten ekonomiaren kontzepzio berriek ez zuten jada finkotzat hartzen aberastasun kopurua;
hura handitu zitekeela pentsatzen zuten. Hala, hazkunde ekonomikoaren idea mamitzen hasi
ziren.
Fisiokrazioa ekonomia eskola Frantzian garatu zen XVIII. mendearen erdialdetik, batez
ere François Quesnay errege-medikuaren eskutik (fisiokratak izan ziren haien buruei
“ekonomilari” izendapena eman zieten lehenak). Merkatilistek ez bezala, fisiokratek
nekazaritzaren garrantzia ekonomikoa azpimarratzen zuten, merkataritzaren eta artisautzaren
gainetik. Haientzat nekazaritza zen produktu garbi edo neto bat sor zezakeen jarduera
ekonomiko bakarra. Eta horregatik nekazaritzan aritzen ez ziren langile guztiek klase antzu bat
osatzen zuten, nekazaritzak sortutako aberastasun erreala eraldatzera mugatzen baitziren. Beste
pentsalari batzuk izan ziren Mirabeau, Turgot eta Du Pont de Nemours, Ilustrazioaren
partehartzaile sutsuak.
Fisiokratek planteatzen zutena merkatilismotik oso aldenduta zegoen, beraz. Beraientzat
herrialde baten aberastasuna ez zegoen eduki zezakeen metal preziatu kopuruaren baitan,
baizik eta urtero lortzen zuen nekazaritza-produkzioan. Horrez gain, nekazaritzaren garapena
lortzeko, fisiokratek merkataritzaren erabateko askatasunaren alde egin zuten, estatuaren esku
hartzea arbuiatuz, eta, hala, liberalismo ekonomikoaren aitzindariak bilakatuz. Ez da
harritzekoa hauek izatea (Turgot, hain zuzen) laissez faire esapidearen asmatzaileak, hau da,
liberalismo ekonomikoaren esaldi famatuetako bat.
Hala ere, Britainia Handiaren nagusigo ekonomikoa ikusita, ez da harritzekoa
merkatilismoaren kritikarik zorrotzena eta eragingarriena han bertan sortua izana. Adam Smith

33
(1723-1790) eskoziarra izan zen kritika horren egilea. Fisiokratekin kontaktuan egon ondoren,
ekonomoiari buruz idazten hasi zen. Izan ere Ekonomia disziplinaren fundatzailetzat jotzen da.
Bere ideia nagusien artean hauek azpimarra daitezke: i) historian zehar pertsonak geroz eta
gehiago espezializatzen joan dira bere jarduera ekonomikoetan, lan zatiketa handiago baten
bitartez, eta horrek, ondorio orokor bezala, elkartrukeen eta elkarmenpekotasunaren garrantzi
hazkorra ekarri du; ii) jarduera horiek aurrera eramatean gizakien helburua guztiz berekoia da,
hots, norberaren irabazia lortzea, baina azken emaitza, halere, gizartearentzat onurgarria
litzateke; iii) Smithek merkatuari aske jokatzen utzi behar zitzaiola defendatzen zuen, guztien
ekintza indibidualek, esku ikustezin batek zuzenduta, gizartea emaitza onuragarri batera
eramango zuketen.
Bere lan nagusia Nazioen aberastasuna (An Inquiry into the Nature and Causes of the
Wealth of Nations) izan zen, 1776an argitaratua Londresen, eta kapitalismoaren lehen
teorikotzat jo daiteke Smith, liberalismo ekonomikoaren aita. Bere jarraitzaileek, hala ere, maiz
ahazten dute Estatuaren partehartzeari egin zizkion kritikak ez zirela guztiorokoak izan, eta
onartzen zuela interbentzionismo maila bat. Gainera aberatsenek boterea pobreen interesen
kontra egiteko erabil zezaketela pentsatzen zuen, eta enpresa handiekiko (sozietate anonimoak)
mesfidantza handia zeukan.
XVIII. mendearen amaieran, beraz, Europako ekonomiak feudala izaten jarraitzen zuen,
neurri handi batean. Baina kapitalismoaren hedapenak aurrera jarraitzen zuen, hala hiri
munduan nola landakoan (protoindustrializazioa, esaterako). Gainera Mendebaldeko Europak
kolonia-sistema konplexu bat zeukan esku artean. Europako eskualde batzuk, halaber,
nekazaritza produktiboagoa garatu zuten eta horrek bigarren sektorearen hazkundeari zabaldu
zizkion ateak Ingalaterran. Ingalaterrak, beraz, Aro Berrian zera lortu zuen: finantza publikoak
ordenean jartzea, arrazoizko zerga sistema bat ezartzea eta estatuaren burokrazia txikitzea,
guztia parlamentuaren bitartez.

34
3. GAIA | INDUSTRIA IRAULTZA, 1750-1870. MUNDUA
ERALDATZEN

3.1. Dibergentzia handia. Industria Iraultza, zer dela eta Europan?


3.2. Industria Iraultza Britainia Handian
3.3. Lehen Industria Iraultzaren hedapena Europan eta Amerikako
Estatu Batuetan

35
3. GAIA – INDUSTRIA IRAULTZA, 1750-1870: MUNDUA ERALDATZEN

3.1. DIBERGENTZIA HANDIA. INDUSTRIA IRAULTZA, ZER DELA ETA EUROPAN?

Robert Marksen ustez Mendebaldeko goraldia («the rise of the West» delakoa) ez zen
ezinbestekoa izan, baizik eta oso kontingentea, besteren baitakoa. “Gu bizi garen mundua
desberdina izan zitekeen; ez dago ezer iraganean –salbu eta «Mendebaldearen goraldia»
konstruktua onartzen badugu– adierazten duenik mundua Mendebaldeko instituzioen mende
egotera iritsi behar zuenik”.2 Marksek bere narrazio historikoa eraikitzeko hiru kontzepturen
garrantzia eta eragina azpimarratzen ditu: kontingentzia historikoa (historical contingency),
halabeharra (accident), eta abagunea (conjuncture).

3.1.1. Zergatik Europan eta ez Txinan?

Aurreko gaian aztertu ditugun arrazoiengatik, 1500 ondoren Europa mundu mailan
lehentasuna hartzen hasi zen. Hala ere, momentu hartan ez zirudien Europako monarkia eta
errepublika txikiek ezer egiterik zutenik Txinaren aurrean. Izan ere, XV. mendean Txinak
zirudien mundu mailan lehentasuna hartzeko Europa baino hautagai hobeagoa. Adibidez,
Txinakoak ziren Erdi Aroan Europan eragin gehien izan zuten berrikuntza gehienak: papera,
inprenta, bolbora, iparrorratza eta abar.
Txinak inperio bateratu bat zeukan XIII. mendetik eta XV.ean itsasoz esplorakuntza
nabarmenak egin zituzten Ozeano Indikoan, Afrikako kostalderaino. Baina mende erdialdean
enperadoren berriak esplorakuntzok bertan behera uztea agindu eta iparraldeko mongolen
mehatxuari aurre egiteko bideratu zituzten inperioaren baliabideak. Ez zen gehiago
belauntzirik eraikiko Txinan, enperadorearen aginduz. Txinak Ozeano Indikoko merkataritza
kontrolatzeko aukera baztertu egin zuen, eta hamarkada gutxi beranduago portugaldarrek ez
zuten oztopo handirik aurkituko euren faktoriak ezartzeko.
Txinak, halere, zenbait eragozpen zituen mundu ekonomiako botere hegemonikoa
bihurtzeko eta europarrak gailentzeko.

1) Politikoak:
Þ Inperio bateratua izateak konpetentzia eza eta inmobilismoa ekarri zuten. Europako
egoera erabat desberdina zen.
Þ 1433tik espedizioak bat-batean bukatu ziren enperadorearen aginduz, hots, pertsona
baten erabaki bakar batek. Aldiz, Europan Kolonek bost saikera egin behar izan
zituen bere proiektua finantzatzeko. Berdin gertatu zen beste berrikuntza batzuekin.
Þ Txinako despotismoa jabego-eskubideentzako arriskua zen, eta hori ez zen ona
metaketa kapitalistarako.

2
MARKS, R., Mundu modernoaren sorrera: …, 27.

36
2) Kulturalak:
Þ Nagusigo-sentipen harroegi bat; kanpoko berrikuntzak gutxiesten zituzten.
Þ Txinan merkataritza-jarduerak gutxiesten zituzten.
3) Geografikoak:
Þ Geografikoki kostaldean eta barrualdean Txina Europa baino homogeneoagoa da;
horregatik espezializazioa hobe garatu zen Europan.
Þ Hondamendi natural suntsitzaile gehiago Txinan.
4) Demografikoak:
Þ Portaera demografikoa desberdinak: Europan presio baxuagoko eredu demografiko
bat zegoen “balazta prebentiboei” esker. Horrek katastrofe demografikoak leuntzeko
balio zuen. Txinan aldiz ezkontzak goizago gertatzen ziren eta ***

Hala ere, azken aldian Txinaren atzerapen eta eragozpenen inguruan zalantzak daude.
Californiako eskolakoek diotenez (Kenneth Pomeranz, Andre Gunder Frank, Jack Goldstone,
Robert Marks) 1750 aldera Txina (Yangzi edo Ibai Urdinaren delta, esaterako) ez zegoen
Europa Mendebaldea baino askoz atzeratuago. Historialari horiek diotenagatik Europaren alde
diferentzia ezarri zuena Amerikaren aurkikuntza eta kolonizazioa izan zen. XVIII. mende
bukaerarako, munduko beste toki askotan bezala (Europa barne) presio demografikoaren
ondorioz erregimen zahar biologiakoaren hazkunde-mugetara iristen ari zen. Robert Marks-en
hitzetan: “Lurra janaria ateratzeko soilduz gero, gutxitu egiten zen erregaietarako erabil
zitekeen egur kantitatea, dela sukalderako, dela etxeak berotzeko edo industrian erabiltzeko
ikatza egiteko. Lurra kotoiaren ordez arroza produzitzeko erabiltzeak ere arropentzako
lehengaien hornikuntza jartzen zuen ezbaian; eta kontrakoa egiteak, berriz, gutxitu egiten zuen
janari kantitatea. Ez zegoen aukera handirik erregimen zahar biologikoaren mugetara iristear
egonez gero, eta halaxe zen Txinan XVIII. mendearen azken aldera, bai eta Britainia Handian
ere, ikusiko dugunez”.3

3.1.2. Industria-iraultzaren esanahia

Robert Marksek dioen bezala: “1750ean, munduko 750 milioi biztanleak, berdin zion
non zeuden edo zein sistema politiko edo ekonomiko zuten erregimen zahar biologikoan
bizitzen eta hiltzen ziren. Bizitzeko behar zirenak –janaria, jantzia, sabaia eta berotzeko eta
sukalderako erregaia– denak zetozen lurretik, Eguzkitik Lurrera zetorren energia kantitate
urterokotik atzeman zitekeenetik. Industriak ere, hala nla ehungintzakoak, larruarenak eta
eraikuntzakoak, nekazaritzako edo basoetako produktuen mende zeuden. Are erregimen zahar
biologikoko burdingintzak eta altzairugintzak ere, esate baterako, basoetatik zetorren egur-
ikatza zuten oinarri. Erregimen zahar biologikoak, beraz, mugak jartzen zizkion, giza
populazioaren tamainari ez ezik, ekonomiaren produktibitateari ere. // Hori guztia aldatu egin
go zen 1750etik 1850era bitartean, jendeak gero eta ikatz gehiago erabiltzen baitzuen beroa
ekoitzi eta bero hartaz higidura errepikakorra sortzeko lurrun-makinen bitartez. Ikatza
erabiltzea berebiziko aurrerapena izan zen, eta erregimen zahar biologikotik atera zuen

3
MARKS, R., Mundu modernoaren sorrera: …, .

37
gizartea, urteko eguzki-energiaren emariak mugatzen ez zuen beste erregimen batera atera
ere”.4
• Industri Iraultzak Europa Mendebaldeko herrialdeak jarri zituen beste guztien aurretik.
• Industri Iraultza fenomeno konplexua da.
• Definizioa bat: garapen ekonomikoaren fase jakin bat zeinetan kapitala eta lanaren
baliabideak nekazaritza-jardueretatik industria-jardueretara transferitzen diren, gizarte
aldaketa sakonak eraginez.
• Beste definizio bat: Produktibitatearen hobekuntzatik eratorritako, eta kapitalaren
intentsifikazioari eta aldaketa teknologikoari lotutako, produkzioaren hazkunde
jarraitua.
• Normalean hainbat fenomeno lotu ohi zaizkio:
Þ Fabrika-sistemaren ezarpena
Þ Urbanizazio hazkorra
Þ Nekazarien emigrazioa
Þ 2. eta 3. sektoreen garrantziaren hazkunde erlatibo eta absolutua.
Þ Produktibitate osoaren hazkundea
Þ Langile klasearen eta burgesia industrialaren sorrera
Þ Ingurumenaren gaineko stressa biderkatzea
• Egile ezberdinek Industri Iraultza definitzeko gauza ezberdinei eman diete garrantzia:
Þ Gizarte aldaketa sakon giza
Þ Industri antolakuntza
Þ Aldaketa makroekonomikoak
Þ Aldaketa teknologikoak
Þ Energiaren erabilpenean gauzatu ziren aldaketak
• Industria Iraultza terminoa hiru zentzutan hartu ohi da:
1. Britainiar ekonomiak 1760-1850 bitartean jasan zituen aldaketa sakonak.
2. Produkzio indarren eta produkzio-harremanen aldaketa handiaren hasiera eta
finkapena edozein herrialdetan.
3. Iraultza tekniko handiaren sinonimo litzateke (halako hiru leundeke).
• Industrializazio terminoa Industria Iraultzaren ezaugarrien zabalkuntza eta sakontzea
izango litzateke: ez da une bat, fase luze bat garapenaren historian baizik, oraindik egun
jarraitzen duena.
• Ekonomia kapitalista helduen hazkunde prozesuari, deslandatartze eta industrializazio
prozesuaren ondoren, desindustrializazioak jarraitzen diola dirudi, hots, terziarizazioa.

3.1.3. Nekazaritza Iraultzaren garrantzia

4
MARKS, R., Mundu modernoaren sorrera: …, 109.

38
• Askotan Nekazaritza Iraultza industrializazioaren aurrebaldintzetako bat bezala ikusten
da.
• Garatzen jarraitu zuen Industri Iraultzarekin batera. Ezaugarriak: labore txandaketa
konplexuak, lugorriaren murrizketa, ongarrien erabilera intentsiboagoa, labore berrien
erabilera, abereen ukuiluraketa, hazien aukeraketa, makineria eta tresneria berria,…
Emaitza: produktibitatearen hazkunde handia.
• Emaitza sozialak: lur sailen kontzentrazioa, jabe eta ustiategi txikien atzerakuntza,
lurren hesitzea, herri lurren salmenta, nekazaritza-enpresa forma berrien zabalkuntza,
jabego kolektiboen atzerakada, morrontzaren amaiera, merkatuaren protagonismo
hazkorra, nekazaritza proletalgo baten sorrera…
• Nekazaritza Iraultza bada ere kapitalismoaren produkzio-harremanen sarrera eta
nagusitzea landan. Europa osoan nekazaritza tradizionaletik nekazaritza kapitalistarako
iragaitea izan zen, abiadura ezberdinekin tokian-toki.
• Aldaketa tekniko multzo bat izan zen, eta horrekin gizarte alorreko aldaketak ere ekarri
zituen.
• Nekazaritzan langile gutxiago behar zirenez, soberan zeudenak lantegietako lanpostuak
bete zituzten.
• Hala ere, Ingalaterrako Iraultzaren ondoren industrializazioa gauzatzeko ez da
beharrezkoa izan nekazaritza iraultzaren pauso guztiak ematea.
• Industri Iraultzak ere eragina izan zuen Nekazaritza Iraultzaren sendotze eta
sakontzean: garraio bizkorragoak (merkatu nazionalaren integrazioa, nazioarteko
espezializazioa…), tresneriaren hobekuntza, eskualde-espezializaizorako aukera
handiagoak.
• XIX. mendean Nekazaritza Iraultzaren ezaugarriak Europa ipar-mendebaldean
aurkitzen ditugu. Periferian ordea berrikuntza teknikoak sartzea zaila zen, eta
produkzioa lur gehiago lantzeagatik gehitu zen, hots, hazkunde estentsiboagatik batez
ere.
• Estatu Batuen kasua Europakoaren oso bestelakoa da. Lurrak XIX. mendera arte ia
urratu gabe zeuden han, horregatik hazkundea intentsiboa eta estentsiboa burutu ahal
izan zuten. Produkzioa trenaren bidez merkaturatzen zen. Hegoaldean aldiz langile
esklaboekin espezializazioa kotoian oinarritu zen.
• Nekazaritza Iraultzak jarraipena izan zuen XIX. mendearen bigarren erdialdean
(ongarri kimikoak, mekanizazioa…) eta are XX. mendean zehar ere (Iraultza Berdea
1950 eta 1960ko hamarraldietan, edo gaur eguneko transgenikoak).

3.1.4. Trantsizio Demografikoa

• XIX. mendean ere beste aldaketa nagusi bat gertatu zen Europan: Trantsizio
Demografikoa, hots, egungo herrialde garatuetan nagusi den eredu demografikorako
igarobidea: ‰35-40ko jaiotza tasetatik ‰10 ingurukoetara pasatu zen. Eta heriotza
tasak ‰30etik 9-10 ingurukoetara.

39
• Heriotza katastrofikoak eta ezkontzak baldintzatutako hazkunde eredu batetik, heriotza
atzeratuago batek eta jaiokuntzaren kontrol zuzenak baldintzatutako beste batera
igarotzea da trantsizio demografikoa.
• Trantsizioa martxan dagoen bitartean populazioaren hazkundea oso altua izaten da,
heriotza tasak jaiotza tasak baino azkarrago jaisten direlako.
• Herrialde garatu gehienek XVIII. mendearen amaieran edo XIX.ean zehar hasi zituzten
beren trantsizioak eta, oro har, II. Mundu Gerraren ostean bukatu zituzten.
• Garai horretan ekin zioten europarrek Europaz kanpoko zenbait kolonia edo kolonia
ohi populatzeari, emigrazio masiboaren bitartez.
• Herrialde azpigaratu gehienetan, ordea, prozesua ez da burutu. Kasu askotan 1950
ondoren hasi zen. Egungo “eztanda demografikoaren” kausa litzateke.

3.1.5. Kapitalismoa

• Aldaketa horien guztien beste eragile garrantzitsu bat kapitalismoaren garapena izan
zen, sistema ekonomiko nagusi eta global gisa.
• Produkzio-harreman kapitalistak lehendik ere existitzen ziren: Erdi Aroko edo
Feudalismo Garatuko bankari eta merkatariek kapitala metatzea zuten helburu, noski.
Baina ekonomi sistema hura ez zen gizarte horietan nagusi, hots, marjinala zen.
• Kapitalismoa osotasunean hedatu zen Aro Berriak eta Industri Iraultzak ekarritako
aldaketeei esker, XVIII. mendearen bigarren erdialdetik aurrera.
• Definizioa: Bowles eta Edwards-en arabera “kapitalismoa delako ekonomi sisteman
salgaiak produzitzen dira, mozkin bat lortzeko helburuarekin, eta horretarako jabetza
pribatuko kapital ondasunak eta soldatapeko lan-eskua erabiltzen dira; ekonomia batek
ezaugarri horiek baditu, eta horiek gabe ezin badu funtzionatu, kapitalista dela esan
dezakegu.”
• Kapitalismoaren helburu nagusia, beraz, kapitala metatzea da, gehienetan produkzio
prozesuan berrinbertituko dena.
• Kapitalismoak merkatua inplikatzen du, merkatu erlatiboki askea, zeinetan ekoizleak
eta erosleak (eskaintza eta eskaria) elkartzen baitaren. Gainera, teorian behintzat,
enpresarien konkurrentzia dakar.
• Aurreko beste produkzio moduek ez bezala, kapitalismoak aldaketa sustatzen du arlo
guztietan: teknologia, eskainitako produktu motetan, antolakuntzan, gizarte eta politika
arloan.
• Krisi propioak izango ditu: kapitalismoaren krisiak, hein handi batean,
superprodukziokoak dira.
• Kapitalismora eraman zuen bidea (eta bertara eramaten jarraitzen duena) ekoizle
independientearen murrizketa eta suntsipena litzateke: langile soldatapetuen ugaritzea,
lantegi handiaren nagusigoa, nekazari txikiaren garrantziaren galera era jornalarien
presentzia. Produkzio bideen jabegoaren kontzentrazioa esku gutxitan ezinbesteko
pausoa da kapitalismora iristeko.
• Kapitaslimoak etapa ezberdinak izan ditu: ez da berdina XIX. mendeko kapitalismoa
eta XXI. mendekoa. Aro Berrian merkataritza kapitalismoaz hitz egiten dute historialari

40
zenbaitek. Hala ere XIX. mendeaz geroztik ekonomiaren gorabeherek ezaugarri
kapitalista nabarmenak dituzte.
• Hiru etapa bereizten dira: i) “Konpetentzia Kapitalismoa”, edo liberala, 1840tik
1890ra; ii) “Kapitalismo Monopolistikoa”, 1890-1940; iii) Kapitalismo
Keynestarra”, 1940-1980. Egungoa “Kapitalismo neoliberala”?

3.1.6. Iraultza Burgesa

• Industrializazio eta kapitalismoaren hedapenarekin beste aldaketa garrantzitsu zenbait


gertatu zen erakunde mailan, Iraultza Burgesa: kapitalismoa garatzeko ezinbestekoa
zen suntsitzea antzinako sistemari eusten zioten legezko eta ohiturazko hainbat oinarri.
• Iraultza Burgesaren funtzioa: kapitalismoak bere garapenean aurkitzen zituen
feudalismoaren erakunde-oztopoak desegiten laguntzea. Materialismo historikoaren
arabera azpiegitura ekonomikoaren ezaugarriak gainegitura politiko eta ideologikoak
baino azkarrago aldatzen dira, eta askotan kontraesan hori eutsiezina bihurtzen da,
iraultza piztuz.
• Iraultzatik sortutako gobernuek legezko neurriak hartu zituzten, besteak beste:
Þ Lurra salgai libre bihurtu (Elizaren lurren desamortizazioa, desbinkulazioa…),
lurraren jabetza indibiduala eta osoa izan zedin.
Þ Kontratazio askatasuna aldarrikatu, hots, lan egiteko askatasuna (traba feudalak
ezabatuz, eta baita gremioen araudiak)
Þ Industri askatasuna dekretatu (gremioak eta korporazioen pribilegioak ezabatuz).
Þ Merkataritza-askatasuna: barne aduanak, ate-sariak, zubi-sariak eta barnealdeko
muga-sariak alboratu, tasak alboratu… eskaintzaren eta eskariaren legeak modu
askeagoan funtziona zezan.
• Lehenengo Iraultza Burgesa Ingalaterrakoa 1640 eta 1688 bitartean. Gero Estatu
Batuetako Independentzia gerratea 1776-1783an. Eredu paradigmatikoa Frantziar
Iraultza litzateke, 1789-1799 bitartean. Europako besteak XIX. mendean gertatu ziren:
1820, 1830 eta 1848an, batez ere.
• Ezin da Iraultza Burgesa herriaren altxamendu garaileekin identifikatu, batzuetan
prozesu luzeak izan baitziren, Espainiakoa eta Alemaniakoa kasu.
• Bi mota bereizten dira: i) behetik egindako edo iraultza progresistak, non burgesiak
boterea hartzen duen altxamenduen bidez, herri xehearen laguntzaz; eta ii) goitik
egindako iraultza, edo iraultza atzerakoia, burgesian elkarlanean aritu zen
aristokrazioarekin beharrezko aldaketak pixkanaka egiteko. Bigarren horren adibideak
lirateke Alemaniakoa, Japoniakoa, Espainiakoa edo Errusiakoa.
• Iraultza Burgesak ezin dira besterik gabe demokraziarekin identifikatu behar.
Erregimen zentsitarioak izan ziren XIX. mendean zehar.

41
3.2. INDUSTRIA-IRAULTZA BRITAINIA HANDIAN

• Britainia Handiko Industri Iraultza lehenengoa eta berdingabea izan zen, lehiakiderik
gabe loratutako prozesua.
• Bere ezaugarri inportanteena fabrika-sistemaren nagusigoaren hasiera izan zen: i)
makinak giza-abilezia eta ahalegina ordezkatzen hasi ziren; ii) energia bizigabeak
energia biziduna ordezkatzen hasi ziren; iii) lehengai eta energia iturri berrien (eta
agorgarrien) erabilera intentsiboagoa. Hori guztia kapitalismoaren zabalkuntzarekin eta
sakontzearekin batera gertatu zen.
• Ezin da faktore monokausalik eman, nahiz eta historialariak faktore erabakigarriena
isolatzen saiatu diren: harrikatza (Edward Wright), sistema politikoa, demografia-
estruktura modernoa, nekazaritza-aurrerapenak, asmakuntza teknologikoak, ingelesen
negozioetarako joera, soldata erreal eta erregai merkeak zituen ekonomia (Robet
Allenek azpimarratzen duen moduan) etab.
• Eragile edo faktore lagungarrien artean hiruk dute tradizio handiena: demografian
gauzatutako aldaketak, Nekazaritza Iraultzaren eragina, eta aurrerapen teknologikoak.
• Iraultza eskualde fenomeno bat izan zen (Lancashire, Sheffield…), eta britainiarra
ekonomia duala izan zen beraz.
• Kronologiari dagokionean 1760-1850 epealdia hartu ohi da. Eta epealdi hori bitan bana
daiteke, 1815 baino lehen eta ondoren.

Britainia Handiko populazioa


• XVIII. mendea hazkunde demografiko garaia izan zen Europan, baina bereziki
Britainia Handian. BH lehena izan zen trantsizio demografikoa izaten.
• Populazio handiago batek lan-eskua eta merkatu zabalago bat eskaini zizkion Industri
Iraultzari (populazio soberakin bat sortzeraino, eta, hortaz, herrialde emigrante
bihurtzeraino).
• Nola eragin zion populazio hazkundeak Industri Iraultzari? Eta alderantziz? Bigarren
galderaren erantzuna nahiko argia dela dirudi: heriotz tasaren jaitsiera izan zen
populazio hazkundearen arrazoi nagusia, baina baita ezkontza adinaren jaitsiera (zeina
konderri industrialetan nabarmen jaitsi zen). Hots, lurra oinordetzan jasotzeko itxaron
gabe, gazteago ezkon zitekeen bikote gazte bat.

Nekazaritza-iraultzaren erabakigarritasuna

• Jende gehiagok industrian lan egin zezan nekazaritzaren produktibitateak gora egin
behar zuen, eta hori bera gertatu zen Britainia Handian.
• Horrez gain, Nekazaritza Iraultzak gizarte-ondorio nabarmenak izan zituen: nekazariak
jornalari bihurtuz edo hirietako fabriketara lan bila joan ziren. Horrek merkatura geroz
eta lotuago egotera bultzatu zituen, eta baita gizarte osoa ere.
• Nekazaritza Iraultzak, beraz, jende gehiago elikatzeaz gain urbanizatzea eta
merkatuaren garrantzia areagotu zituen.

42
Atzerri-merkataritzaren eta kapital metaketaren eragina
• Marxen tesi klasikoaren arabera, XVI-XVIII. mendeen artean burututako kolonien
ustiapenean eta nazioarteko merkataritzan irabazitako kapitalek egin zuten posible
Industri Iraultza.
• Hala ere ikuspegi horrek indarra galdu du azken hamarraldietan, zeren Industri
Iraultzak ez zuen kapital metaketa handirik behar izan, eta, gainera, koloniak Britainia
Handiarentzat (estatuarentzat) defizitarioak izan ziren.
• Robert Allen (2011) historialariaren arabera atzerri-merkataritzak eta koloniekin
merkataritzak kapitala metatu baino gehiago gizarte komertzial bat sortu eta soldata
errealak nabarmen emendatu zituen. Lan produkzio faktorearen garestitzeak, eta
energia iturri merkeak, ekoizpen prozesuaren mekanizazioaren pizgarri bihurtu ziren.
Allenen hitzetan: “the explanation [of why the Industrial Revolution was British] lies
in Britain’s unique structure of wages and prices. Britain’s high-wage, cheap-energy
economy made it profitable for British firms to invent and use the breakthrough
technologies of the Industrial Revolution”.5

Geografiaren eta garraiorako aukeren laguntza


• Erraztasun nabarmenak zituen garraiorako. Irla estu eta erlatiboki txikia izanik (ez dago
kostatik 100 kilometro baino urrunago dagoen tokirik), itsasoko garraioaren erabilera
oso aldeko zitzaion (kabotajea).
• Horrez gain ibai nabigagarriak ditu, nahiko ugariak.
• Horrez gain XVIII. mendean BH-ak nahikoa garraio sare eraginkorra garatu zuen,
errepideak eta ubide-sare sendo bat eraikiz. Ubideek ibaien nabigagarritasuna zabaldu
zuen. Hala ere trenbidearen ezarpenarekin, XIX. mende erdialdetik, garrantzia galtzen
joan ziren.
• Garraiobideek merkatu “nazional” bateratuago bat eraikitzeko aukera eman zion BH-
ri. Gainera, Londres, hiriburua, Europako hiririk handiena zen. 1800 urtean milioi bat
biztanlea baino gehiago.

Lehengaien hornidura
• Mea-arloari dagokionean uhartea oso ondo hornitua zegoen, historialari askok
azpimarratu duten moduan.
• Kuprea, harrikatza, gatza, beruna, burdina.
• Ehungintzarako zuntza ugaria: artilea eta lihoa (baina ez kotoia).
• Historialari batzuk (Wrigley kasu) Industri Iraultzaren muina batik bat harrikatzaren
erabileran datzala uste dute, asmakuntza askoren erdigunea izan baitzen. Hala egur
eskasia handiagoa faktore positiboa izango litzateke, harrikatzaren erabilera bultzatu
zuelako.

Erakunde-faktoreak
• Gaur egun gero eta garrantzi gehiago ematen zaie erakunde-faktoreei Industria
Iraultzaren eragile moduan.

5
R. Allen, Global Economic History: A Very Short Introduction (Oxford, OUP, 2011), 31.

43
• Ez zegoen barne-aduanarik, gremioak ahulduta XVI. mendetik (kotoian eraginik ez),
morrontzaren desagerpen goiztiarra eta nekazari jabe txikien indarra XVII. menderarte,
parlementuaren boterea 1688az geroztik (eta bertan klase kapitalistaren eragina).
• Hala ere gaur egungo ekonomilariek bi erakunde mailako neurri goraipatzen dituzte
ekonomi hazkuntza ahalbideratzen dutenak: zerga baxuak eta jabego pribatuaren
segurtasuna. Britainiar parlamentuak ez zuen horretako bat bera ere egin: zergak inon
baino handiagoak ziren (itsasarmada sendo bat izan zuten) eta hesitzeak egiteko lurren
desjabetzeak arruntak izan ziren (Nezakaritza Iraultza ahalbideratu zutenak).

Kultura-faktoreak
• Alfabetizazio maila nahikoa handia zeukan BHk, Europako beste herrialdeekin
konparatuz. Horren jatorria? Soldata errealak nahikoa handiak ziren eta
protestantismoaren eragina ere handia. Egunkariak irakurtzen zituzten biztanle asko.
• Gizarte-giroa Europako leku askotakoa baino irekiagoa zen. Aberastea eta gauza
berriak eginez arrakasta izatea ez zeuden gaizki ikusita. Gainera zentsurak oso eragin
txikia izan zuen, Europako beste herrialde gehienetan ez bezala.
• Metodo zientifikoa nahikoa finkatua zegoen XVIII. menderako (Iraultza Zientifikoa
bertan gertatu zen XVII. mendean).
• Asmakuntza eta asmakuntzen zabalkundea errutinizazio prozesu batean sartu ziren.

Teknologi aldaketak eta fabrika-sistema


• Industri Iraultzaren eragile nagusienetako bat teknologi aldaketa izan zen. Faktore
teknologikoek fabrika-sistemaren (factory system) ezarpena baldintzatu zuten, batez ere
ehungintzan eta baita siderurgian ere.
• Fabrika sistema pixakana joan zen hazten, eta ez zen 1840eko hamarraldira arte guztiz
finkatu. Gainera lehen pausoak industria arinean eman ziren, kotoiaren ehungintzan
hain zuzen ere.
• Industrializatzen ari ziren arloen eragina oso handia izan zen artisautzaren azpiarlo
batzuetan, hala antolakuntzari nola teknologiari dagokionez.
• Ertarotik Ingalaterrako eskulangintza inportanteena artilearena izan bazen ere,
mekanizazioa kotoiaren inguruan garatu zen. Arrazoiak: kotoia berriagoa eta araudi
gutxiagokoa zen, eta bere zuntz artilearena baino malguagoa zen eta beraz
mekanizaziorako egokiagoa.
• Kotoizko ehunak XVII. mendetik Asiatik inportatzen zen: calico edo indianak
delakoak. Artileari konpetentzia egiten ziolako Europako gobernu batzuk debekatu egin
zuten haren inportazioa. Ingalaterran Calico Act, 1721. Horrek barne produkzioa
bultzatu zuen, kotoi gordina inportatzea posible baitzen.
• Kotoiaren irute eta ehunketarekin lotutako asmakuntzak:
Þ 1733an John Kay-k flying shuttle edo anezka hegalaria asmatu zuen. Ehunketa
aurreko produkzio-fasean (iruin-aldian) itomen teknikoak eragin zituen.
Þ 1730eko hamarralditik iruteko makinak garatzen hasi ziren baina arrakasta
gutxirekin.

44
Þ 1764-68 bitartean James Hargreaves-ek spinning jenny asmatu eta hobetu zuen.
Hamarnaka ardatzei esker askoz hari gehiago ekoitu zezakeen langile batek, bi
ehundegi hornitzeko beste.
Þ 1768-72 bitartean Richard Arkwright-ek water frame delakoa asmatu zuen. Zaldi
indarrez hasieran eta ur indarrez gero. Errentagarria zen lantegi txikietan
erabiltzeko. Hari gehiago eta lodiagoa egiten zuen.
Þ 1774-79 bitartean Samuel Crompton-ek mule-jenny delakoa asmatu zuen, aurreko
bien abantailak bateratuz. Honi lurrun makina aplikatzen hasi zitzaion nahiko
bizkor, ehundaka langile biltzen zituen lantegi batean. Haria aurreko makinek
baino askoz finagoa egiten zuen.
Þ Iruin-aldia oso produktiboa bihurtu zen muleri esker, eta horrek orduan itomen
teknologikoa ehun-aldira pasatu zuen. Hots, ehunketa domestikoa
industrializatzeko pizgarria sortu zuen. 1785an Edmund Cartwright abadeak
power loom delakoa patentatu zuen, baina, ehule tradizionalen erresistentziaz
topatzeaz gain, ez zen 1820ra arte errentagarria izan.
• Lurrun makinaren asmakuntza eta hobekuntza:
Þ Lehen lurrun-makina Thomas Newcomen-ek asmatu zuen 1712an. Lerrozuzeneko
mugimendu bertikal bat lortzen zuen eta meategietatik ura punpatzeko erabili zen.
Energia pila behar zuen.
Þ Asmakizun erabakigarria James Watt-en lurrun-makina izan zen, 1769 eta 1784
bitartean garatua. Energia gutxiago behar zuen eta gainera mugimendu zirkularra
egiteko gai zen. Hainbat arlotan erabilia: siderurgian, garagardogintzan,
metalgintzan, zeramikan, eta, noski, ehungintzan.
• Fabrika-sistemaren sorreraren arrazoien artean, produktibitatea hobetzeaz gain eta
horrekin lotuta, fabrikek lan-eskuaren gaineko kontrol estuagoa ahalbideratu zutela
legoke.
• Fabrika-sistema kotoiaren ehungintzan hasi bazen, denboraz zabaltzen joan zen beste
zuntz batzuetara ere, XIX. mendearen lehen eridaldean: artilea, lihoa, jutea…
Porlanaren indutria ere sortu zen 1820az gero.
• Fabrika-sistema batik bat kontsumo ondasunen produkzioarekin hasi zen (industria
arina), baina bitarteko ondasunen eta industria astunaren sektoreek ere indarra hartuz
joan ziren, bigarren fase batean. Horien artan inportanteena siderurgia izan zen. Beraz
BH-ko Industri Iraultzaren trilogia hauek osatu zuten: kotoiak, harrikatzak eta
burdinak.
• Siderurgiak arazoak bizi zituen BH-an XVII. mendetik deforestazioa zela eta. Egur-
ikatz eskaria igoz eta basoak desagertuz joan ahala egur-ikatzaren prezioak gora egin
zuen.
• XVII. mendean egur ikatzaren ordez harrikatza erabiltzeko hainbat saiakerak egin
ondoren (karbono gehiegi ematen zion burdinari), 1709an Abraham Darby-k harrikatz
distilatua lortu zuen, cokea zeritzona, eta horrekin burdin urtua harrikatzez egitea lortu
zuen.
• Burdin urtua burdin gozoa bihurtzeko burdinolan egiten zen fintzea burutu behar zen,
karbonoa murrizteko, egur ikatza erabiliz. Horrek teknika tradizionalarekiko
menpekotasunak jarraitzen zuela esan nahi zuen. Henry Cort-ek puddling furnace

45
(pudeladora) delako erreberberazio labea asmatu zuen arte 1784an. Hori oso azkar
hedatu zen.
• XIX. mende hasierarako Watten lurrun makina ere burdin fabriketan erabiltzen hasi
ziren. Horrekin guztiarekin siderurgia uraren eta basoaren mendekotasunaz askatzen
hasi zen, eta lantegi siderurgikoen tamaina handituz joan zen.
• Siderurgiak merkatu eta eskari baten premia zuen industrializatzeko baina behin maila
horretara iritsita, sekulako herrestatze-efektuak izan zituen, aurreraka zein atzeraka.
Siderurgiaren bultzatzaile handiena trenaren sorrera izan zen.
• Trena sortzeko saiakera batzuen ondoren, George Stephenson-en makina izan zen
nagusitu zena 1822an. Lehen tren-lerro inportantea 1830an ireki zen, Liverpool eta
Manchester lotuz. 1848rako BH-ko oinarrizko tren-sarea jada eraikita zegoen, 5.000
kilometro burdinbiderekin.
• Oso zabalkuntza azkarra izan zuen trenak BH-n zein Europan. Kapital asko erakarri
zituen. Industrializazio eta barne-merkatuen integrazioaren eragile ezinbestekoa
bihurtu zen.
• Trenbidegintzak ere herrestatze-efektu indartsuak izan zituen: atzeraka
siderurugiarentzat eta eraikingintzarentzat, eta aurreraka merkatuak elkartuz eta
bateratuz.
• Robert Marksek, Californiako eskolekoen ikuspegia konpartituz, ez du uste teknologia
hobekuntzak industria-iraultza abiarazteko erabakiorra izan zenik: “Industria Iraultza
lan-indarra aurrezteko tresnen bilaketak akuilatu zuela sinetsiz gero, zentzuzkoa
litzateke teknologiaren garapena oso garrantzitsutzat jotzea. Baina goian azaldu bezala,
eskasia erabakigarria lurrarena zen, ez lan-indarrarena, eta, beraz, ikatzak eta koloniek
leundu zuten eskasia hori eta eman zioten Britainia Handiari beste herrialdeak baino
lehen industrializatzeko aukera. Hain zuzen ere, Industria Iraultzan erabilitako
teknologien printzipioak ezagunak ziren Txinan ere; Ingalaterran eta ez ez Txinan
gaartu izanaren arrazoia, lehenago iradoi bezala, Ingalaterrako ingurunabar jakin
batzuk izan ziren, hots, lehen lurrun-makina oso inefiziente haientzako erregaia doakoa
izatea ekarri zuenak. Txinak ez zuen hain zorte onik izan”.6
• Robert Marksek dioen bezala, “ikatza edo koloniak gabe, erregimen zahar
biologikoaren dinamikak askoz lur eta lan-indar gehiago erabiltzera behartuko zituen
britaniarrak janaria ekoizteko, horrek are gehiago mugatuko zizkien industria-
produkziorako baliabideak, eta industria-iraultzaren itxaropena guztiak desegingo
zituen; horixe gertatu zitzaion Txinari XIX. mendean”.7
• BH lehen nazio siderurgikoa bihurtu zen, eta mende erdialdean egindako beste hainbat
berrikuntza erantsi zitzaizkion, batik bat altzairu produkzioarekin lotuta (Bessemer
bihurgailua 1856an, altzairua egiteko; Siemens-Martin prozedura 1860an, burdin
txatarra erabiliz altzairua lortzeko; Thomas-Gilchrist sistema 1878an, altzairua egiteko
edozein burdin mea mota erabil zezakeena, fosforodunak barne).

Gizarte klaseen sorrera eta bizitza baldintzen bilakaera

6
MARKS, P. B., Mundu modernoaren sorrera: Kontakizun global eta ekologiko bat, XV.
mendetik XXI. mendera arte (Bilbo,EHU, 2015), 125.
7
MARKS, P. B., Mundu modernoaren sorrera: Kontakizun global eta ekologiko bat, XV.
mendetik XXI. mendera arte (Bilbo,EHU, 2015), 124.

46
• Industri Iraultzarekin bi klase edo gizarte talde sortu ziren: langile edo proletarioena eta
enpresari, nagusi edo kapitalistena.
• Langile klasearen eraketa oso heterogeneoa izan zen. Horien bizi baldintzek hobera ala
txarrera egin zuten aztertzerakoan historialariak ez dira ados jartzen. Batzuk optimistak
(azterketa kuantitatiboak eginez) eta pesimistak (datu kualitatiboak erabiliz). Ados
dagoen gauza bakarra da 1850 ondoren langileen egoerak hobera egin zuela pixkanaka.
• Britainiar sindikatuak (trade unions) sortu ziren mendean zehar, hasieran debekatuta
egon arren. Emigrazioaren eta merkataritza askatasunaren defendatzaileak izan ziren.
Sindikatuen edo langile mugimenduaren jatorrian beste mugimendu batzuk izan ziren:
luddismoa (Ned Ludd generalaren jarraitzaileak, 1811-17) eta kartismoa (sufragio
unibertsal maskulinoaren aldekoak, 1838-48), adibidez.
• Enpresa gizonen jatorriaren inguruan asko idatzi da. Ez dirudi behe-behetik zetozenik,
nahiz eta hasierako enpresak martxan jartzeko ez ziren inbertsio handirik behar.
Gainera enpresa zabalagoak eratzea zaila zen BH-an 1720eko Bubble Act delakoagatik.
Trenaren etorrerak muga horiek apurtu eta 1850eko Limited Liability Act delakoaren
bitartez enpresa handiagoak sortu ziren.
Bankagintza
• BH-aren kasuan bankagintzak rol erlatiboki ahula izan zuen, Europako beste herrialde
batzuetan ez bezala. Baina hori ez dirudi arazo bat izan zenik (Ingalaterran banka
lotuago zegoen merkataritzarekin).

Britainiar estatuaren papera Industri Iraultzan


• Estatuak ere paper nahikoa mugatua izan zuen Industria Iraultzan. Agian
erabakigarriena inportazioekiko politika protekzionista indarrean jartzea izango
litzateke, mugasari handiak ezarriz 1840ko hamarraldira arte.

3.3. LEHEN INDUSTRIA IRAULTZAREN HEDAPENA EUROPAN ETA AMERIKAKO ESTATU


BATUETAN

• 1840rako BH zen herrialde industrial bakarra, baina bazeuden beste zenbait


industrializazioaren atarian: Belgika, Frantzia, Estatu Batuak, Alemaniako eskualde
batzuk.
• 1790-1815 isolamendu epealdia izan zen, hein batean kontinenteko manufakturentzako
kaltegarria, zeren aurrerapen teknologikoen ekarrera zaildu baitzuen, BH-ari aurrea
hartzeko aukera emanez.
• 1815 geroztik BH-arentzat geroz eta inportanteagoak ziren atzerritar merkatuak.
• Kontinentean BH-an gertatzen ziren aldaketen garrantziaz jabetzen hasi ziren, eta baita
ingeles asmakuntzak kontinentera inportatzen eta, zenbait eskualdetan, BH-ko eredua
hertsiki jarraitzen ere: Belgikan, Frantziako ipar ekialdean, Renania-Westfalian,
Katalunian etab.
• Hala ere, baliabideen hornidura oso ezberdina zenez, ezin izan zen, gehientan, britaniar
eredua itsu-itsuan jarraitu. Industrializazio eredu desberdinak gertatu ziren.

47
Kotoigintzan ez ziren besteak gailengu, nahiz eta industria astunaren aurretik kontsumo
ondasunen industria garatu baitzen lehenik.
• Kontienentean eta EEBBetan protekzionismoaren aldeko taldeak agertuko ziren, batez
ere manufaktureroen artean, noski. Horietako asko ingeles eredua hertsiki jarraitzen
saiatu ziren.
• Dena dela, historialari eta ekonomilari batzuek (Alexander Gerschenkron barne)
industrializaziora pixka bat berandu iristean abantailak daudela azpimarratu dute.
Nahikoa zuren kopiatzearekin.
• Teknologiaren zabalkundeari buruzko galdera inportantea: zaila edo erraza al zen
teknologia zabaltzea? Inportanteena teknologia nola erabiltzen zen jakitea zen,
teknologiaren ezaguera zientifikoa baino gehiago. Teknikariak ekarri nahi izaten
zituzten, eta makinak ere, baina 1843ra arte BH-ak debekatu egin zuen makinen
esportazioa.
• Teknologia trasferentziei buruz hitz egiterakoan, teknologia hartu behar zuen
herrialdearen “gizarte-ahalmena” izan behar da kontuan, beste faktore batzuekin batera.
• Industrializazio prozesua eskualde prozesu bat izan zen, nazionala bezain beste.
Denboraz nazionalagoa bihurtzen joan zen, barne-merkatuen integrazioak lagunduta.
Kontuan hartu behar da ere prozesu horretan guztian Estatuak parte hartze hazkorra
izan zuela, “faktore ordezkatzaile” izateraino (Gerschenkronen ideia erabiliz):
trenbideei emandako bultzada edo pisuen eta neurrien bateratzea gauzatuz, esaterako.
• Kontuan izan behar da Trantsizio Demografikoaren eta Nekazaritza Iraultzaren (1815
ondoren kontinentean barna zalbaldu zen) eragina industrializazioaren zabalkuntzan.

Belgika
• 1830en Holandatik independizatu eta jarraian hasi zen industrializatzen. Beraz BH-tik
kanpo lehena izan zen. Abantailak: BH-tik hurbil zegoela (teknologi-transferentziarako
ona), garraioetarako erraztasunak (herrialde txiki eta laua), nekazaritza garatua
(Nekazaritza Iraultza BH-koa bezain aurreratua), harrikatz, burdin, zink, beruna… mea
ugari. Valoniako inguruan kokatu zen industria, eta industria astunak kontsumo
ondasunenak baino garrantzi gehiago izan zuen.

Frantzia
• Industrializazio “mantsoa” izan zuen. 1870ean oraindik ez zen nazio industrializatu bat.
Eskualde batzuk bai, ordea: ipar-ekialdea, Lyon eta Paris eta bere inguruak. Zergatik
mantsoa?
• Alde batetik populazioa mantso hasi zen, heriotz tasekin batera jaiotza tasak ere
berehala jaisten hasi baitziren. Aparteko kasu demografiko bat litzateke Frantziakoa.
Horrekin erlazionatuta legoke Frantziar Iraultzaren ondorioz zeuden lur jabe txiki eta
ertainen talde handi bat egon izana, populazioaren zati handi bat nekazaritzan
mantenduz, eta ondorioz industrializazioa eta urbanizazio prozesuak mantsotuz.
• Beste arrazoi batzuk harrikatz urritasuna, barne-garraiorako zailtasunak, hezkuntza
sistemaren garapen geldoa eta mende erdialdean sortutako banka industrialaren porrota
lirateke.
• Harrikatz faltak baliabide hidraulikoen erabilpen intentsiboago bat ekarri zuen, batik
bat 1830eko hamarralditik aurrera, turbina garatu ostean (Benôit Fourneyron frantsesak

48
asmatua). Horrek, nekazaritzarekin batera, esplikatuko luke populazioaren sakabanatze
maila handia.
• Trena nahiko bizkor zabaldu bazen ere, Frantziako hazkundea geldoa izan zen.
Alemaniak bizkor gainditu zuen 1870 ondoren, Frantziak Prusiaren aurkako gerra galdu
zuenetik (Alsazia eta Lorena galduz).
• Elektrizitatearen garapenak mende bukaeran harrikatzarekiko mendekotasun txikiagoa
ekarri zion Frantziari, eta 1890etik hazkunde biziago bat.

Suitza
• Nahiz eta lurralde menditsu eta itsasotik urrun eta baliabide gutxiko herrialdea izan,
Suitzak industrializazio sendo bat abiatu zuen. Populazio langilearen kualifikazio
handiari, baliabide hidrauliko ugariei eta azpisektore batzuetan espazializazio sakonari
(erlojugintza, adibidez) egin ahal izan zuen. Halaber, elektrizitatearen etorrerak, mende
bukaeran, mesede handia egin zion.

Alemania
• Alemania litzateke, Errusiarekin batera, Estatuaren bultzadari esker martxan jarritako
industrializazio kasu nabarmen bat.
• XIX. mendearen erdialdean (geroko) Alemania oraindik pobrea eta atzeratua zen eta bi
oztopo nagusi zituen: i) nekazarien egoera, feudala kasu askotan, hobetubehar zen; ii)
zatiketa politikoa, 39 estatutan banatuta baitzegoen. Bigarren arazo horri aurre egiten
1834an hasi ziren Zollverein delako aduana-batasunarekin.
• 1850etik hazkundea bizkortzen hasi zen, eta 1870eko hamarralditik hazkundeak
azelerazio nabarmena jasan zuen, batik bat industria astunari dagokionean, eta 1871eko
II. Reicharen inguruko batasunaren ondoren. BH-aren parean jarriko zen Alemania
mendea bukatu aurretik.
• Estatuaren bultzadaz gain, Alemaniak:
Þ baliabideen oparotasun handia zeukan, batez ere harrikatz eta burdinari
zegokionean.
Þ populazioa ere azkar hazi zen XIX. mendean: 1816an 22 milioi baziren 1871ean
41 ziren, eta 1913an 67 milioi.
Þ garraioen hobekuntza bizkorra Estatuaren eskutik.
Þ hezkuntza maila altuak, batik bat ikasketa teknikoen aldetik.
Þ industrializazioaren finantziazioarekin estuki lotutako banka misto baten sorrera.
Þ enpresen arteko integrazio lege-erraztasunak, kartel-ak (prezioen arteko itunak)
eta konzern-ak (enpresa-konglomeratuak) sortzeko joera eta baimenarekin.
• Alemaniaren garapena Friedrich List-en (1789-1846) teoria protekzionistari jarraituz
burutu zen, ez truke askearen printzipio liberalak jarraitu.

49
Errusia
• XIX. mendearen azken laurdenean industrializazio prozesu bizkor bati ekin zion, ez
zuena ekonomiaren nekazaritza-oinarria eta atzerakuntza deuseztu: oso herrialde
desorekatua bihurtu zen.
• Industri kontzentrazio oso inportanteak San Petersburgo eta Mosku inguruan, Ukrania
hegoaldean eta Uraletan.
• Estatuaren inbertsioa eta bultzada funtsezkoak izan ziren 1890etik aurrera eman zen
hazkunde industriala ulertzeko. Halaber, kapital atzerritarrei erraztasunak eman
zitzaizkien Errusian inbertitzeko 1880ko hamarraldi bukaeratik.
• Faktore positiboak eta negatiboa:
Þ P: natura baliabideen oparotasuna (Silesia Garaiko harrikatza, Uraletako burdina
eta Kaukaso aldeko petrolioa).
Þ N: nekazariak ez ziren erabat askeak (1861eko erreformek morrontza debekatu
bazuen ere) 1906ra arte.
Þ N: produktibitate nahiko eskaseko lehenengo sektorea.
Þ N: eros ahalmen gutxiko nekazalgoa (populazioaren gehiengoa).
• Nekazalgoaren egoera ez zen industrializazioarekin hobetu ez eta Estatuaren
despotismoa. Hor egon zen, azkenik, Errusiar Iraultzaren iturburua.

Amerikako Estatu Batuak


• Europatik at, XIX. mendean, industrializazioa Ipar Amerikara eta Japoniara ere iritsi
zen.
• XIX. mendeko hazkunderik ikusgarriena EEBBena izan zen.
• Bertan populazioa beste inon baino gehiego hazi zen: inmigrazioari esker, baina batez
ere bertakoen hazkunde natural handiari esker. Industriarentzako barne-merkatu handi
bat ziurtatu zuen horrek.
• 1865era arte ekonomiaren hazkundea nekazaritza sektore oso oparo batean oinarritu
zen; data horrez geroztik, Gerra Zibila bukatuta (zeina Iparralde industrialaren eta
Hegoalde libreganbistaren artean borrokatu baizen), industria nabarmen hazten hasi
zen, besteak beste, hartutako neurri protekzionistei esker.
• 1890erako EEBBak munduko lehenengo industria nazioa zen.
• Abantaila nabarmenak izan zituen hori lortzeko:
Þ Antzinako Erregimeneko erakundeen oztopo eza.
Þ natura baliabideen oparotasun handia.
Þ BH-arekin harreman zuzena.
Þ lan-eskaintzaren urritasun erlatiboa, industrian eta nekazaritzan, teknologi
berrikuntzak asmatzeko eta ezartzeko presio garrantzitsua izango zena.
Þ barne-merkatuaren erraldoitasuna.
Þ botere federal indartsua, barne industria babesteko.

50
Japonia
• Japonia nolabaiteko salbuespena da: Europaz kanpoko industrializazio eredu bakarra.
• XVII. mendetik munduari ateak itxi ondoren 1853an nazioarteko merkataritzara
irekitzera behartu zitzaion. Mendekotasun egoera horrek erreakzio nazionalista bat
eragin zuen 1868an: Meiji iraultza.
• Muga feudalak desagerrarazi zituen legedia ezarri zuen, azpiegiturak modernizatzeko
ahalegina Estatuak bere gain hartu zuen, eta hezkuntza teknikoa bultzatzeko inbertsio
nabarmenak egin ziren.
• Industria finantzatzeko kapitalak nekazarien gainean ezarritako zerga nahikoa
gogorretatik lortu ziren. Zaibatsu delako enpresa-konglomeratu monopolistikoak
sortzeko baimenak eman zituen gobernuak.
• Japoniarren abantaila bat bertan oso hedatua zegoen konfuzionismoaren adarretako
batetik zetorren, obedientziari eta diszilinari garrantzia ematen baitzion adar horrek.
• Neurri protekzionistak ezin izan zituen hartu XX. mende hasierara arte mugasariak
%5ean izatera behartu baitzuten EEBBk eta BH-ak.

Europako periferia
• Herrialde batzuk berandu industrializatu ziren, eta hargatik late comers izendatu zaie.
• Espainia, Portugal eta Italia, hiru adibide, eta hirurak antzekotasun nabarmenekin:
Þ XIX. mendea nekazari-estruktura oso atzeratu batzuekin hasi zuten, eta ondorioz
barne-merkatu nahikoa estuak zituzten.
Þ demografikoki hazkunde natural txikia izan zuten.
Þ administrazio-egiturak oso ahulak, fisko sistema desegokiekin, zor publiko
handiarekin.
Þ industrializazioa, ahula izateaz gain, eskualdeka polarizatua izan zen.
Þ Amerikarako emigrazio uholde handiak eragin zituzten XIX. mende bukaeran eta
XX.aren hasieran.
• Austrohungariar Inperioaren kasua ere hazkunde berantiar eta mantsokoa da: egitura
feudalaren desagerpen berantiarra, kokapen geopolitiko kaskarra, lehengai falta
nabarmena, eta ez-egonkortasun politikoa.
• Eskandinaviako herrialdeak (Danimarka, Sueda, Norvegia eta, eskandinaviarra ez
izan arren, Finlandia) XIX. mendean zehar atzeratuak izan ziren, baina 1880eko
hamarralditik industri garapen finko bat lortu zuten:
Þ Nazioarteko merkatuak uzten zien eskualde-espezializaziora egokitzen asmatu
zuten. Egurra produzitzen zuten, ur-indar ugari, burdina, kokapen geografiko ona
itsasbideetan, mende baketsua, hezkuntza sistema oso egokiak, aurrerakuntza
nabarmenak nekazaritzan eta abeltzantzan (txerri-abeltzaintza eta gurina
Danimarkan; arrain kontserbak Norvegian…).
Þ Alemania eta BH-ko atzerrri merkatuek garrantzi handia izan zuten
eskandinaviarrek produzitzen zutena kontsumitzeko. Horrela eskuratutako
kapitalekin egin zuten posible industrializazioa, batik bat siderurgian, eletrika
industrian, zuraren industrian eta papergintzan.

51
Europaz kanpoko beste herrialdeak
• Munduko gainontzeko herrialdeak ez ziren XIX. mendean industrializatu, zeinak
Dibergentzia Handiaren existentzia eta areagotzea esplikatzen baituen.
• Herrialdeok lehengaien esportatzaile bihurtu ziren, eta geroago kolonia ere, beraietako
batzuk. Edonola ez zuten izan ez indarrik ez askatasunik neurri protekzionistak
hartzeko eta bertako indutria garatzeko.
• Gainera 1874etik aurrera lehengaien prezioak manufakturenak baino gehiago jaitsi
ziren.

52
4. GAIA | NAZIOARTEKO EKONOMIAREN
HAZKUNDEA, 1870-1913

4.1. Bigarren Industria Iraultza eta nazioarteko lidergo berria


4.2. Nazioarteko merkataritza, kapital fluxuak, migrazioak eta
inperialismoa

53
4. GAIA – NAZIOARTEKO EKONOMIAREN HAZKUNDEA, 1870-1913

Sarrera

• 1870etik 1913ra nazioarteko ekonomia gero eta integratuago bat garatu zen, nazio
industrializatuen gidaritzapean. Epealdi horri “Lehenengo globalizazioa” deitu izan
zaio, nahiz eta agian bigarrena deitu beharko geniokeen, lehena Aro Berrian gertatu
baitzen. Beste autore batzuk, Jan de Vries kasu, bigarrenari “hard globalization” deitzen
diote, eta lehenari “soft globalization”.
• Garai honek hazkunde handi bat ezagutu zuen alor guztietan: merkataritza-
elkartrukeetan, kapital-inbertsioen fluxuetan, langileen mugimendu geografikoan,
garraioetan, energia iturrietan, aldaketa teknologikoaren alorrean, enpresa-formen
bilakaeran etabar.
• Garai hau bigarren jauzi industrial handiaren (“segunda rotura tecnológica” edo
“segunda revolución industrial”) lekuko izan zen, eta herrialde berriak igo ziren
industrializazioaren trenera.
• Halaber, inperialismoaren zabalkuntzaren eta sakontzearen aroa izan zen.

4.1. BIGARREN INDUSTRIA IRAULTZA ETA NAZIOARTEKO LIDERGO BERRIA

• Britainia Handia XIX. mendeko industria-naziorik inportanteena eta boteretsuena izan


zen, bere indar ekonomiko eta militarrari esker. Munduko inperio handiena bereganatu
zuen XIX. mendean zehar.
• Barne merkatua laister geratu zitzaion estu, mendearen bigarren erdialdean
produkzioaren zati geroz eta handiagoa esportatzen zuen.
• Horrekin batera, britainiar kapitalistek mundu osoko ekonomietan inbertitu zuten, batez
ere trenbideen eraikuntzaren negozioan, lehengaietan, meatzaritzan. Atzerri
inbertsorerik handiena izaten jarraitu zuen BH-ak mendean XIX. mende guztian zehar.
• Mende bukaeran, ordea, britainiar nagusigo indutriala kolokan jarri zuten Alemania eta
EEBBek. Bigarren Industria Iraultzeko alorretan (siderurgia, makinagintza eta
kimika indutriak) gertatu zen batez ere. Alemanak eta estatubatuarrak nabarmendu ziren
produktu, energia-iturri, teknologia eta antolaketa era berriei zegokienean. Bigarren
Industri Iraultzako asmakuntza asko BH-an sortu baziren ere, garapen sakonagoa eta
bizkorragoa lortu zuten EEBBtan eta Alemanian (kasuren baten Frantzian ere).
• Bigarren aldaketa teknologikoak, 1870eko hamarralditik aurrera, paradigma aldaketa
bat ekarri zuen. Altzairu merkea izan zen paradigma horren osagaietako bat (pixkanaka
burdina ordezkatzen joango zena). Altzairugintzaren asmakuntzak: Bessemer
bihurgailua 1856an, altzairua egiteko; Siemens-Martin prozedura 1860an, burdin
txatarra erabiliz altzairua lortzeko; Thomas-Gilchrist sistema 1878an, altzairua egiteko
edozein burdin mea mota erabil zezakeena, fosforodunak barne. 1880ko hamarraldirako
“altzairuaren iraultzaz” hitz egiten da. Altzairu merkeaz gain, aleazio berriak ere garatu
ziren (aluminioa, nikela, zinka etabar erabiliz).

54
• Industria kimikoa izan zen aldaketaren beste adar inportante bat. Alor askotan eragin
zuen: nekazaritzan, ehungintzan, metalurgian, beiragintzan, zementu industrian,
kautxuaren industrian, zeramikagintzan, siderurgian etabar. Elektrizitatearekin ere
konbinatu zen kimika (elektrolisia, petrokimika…). Oro har Bigarren Industria Iraultza
lotuago egongo da zientziarekin Lehenengoa baino, eta kimikaren garapena horren isla
izango da. Kimikarekin lotutako berrikuntzak: ongarri ezorganikoen industria (amonioa,
oso garrantzitsua Nekazaritza Iraultzarekin jarraitzeko), azido sulfurikoaren alorrean,
plastikoak, tindagai artifizialen alorrean, botikagintzan, lehergaietan (dinamita…)
etabar. Kimika enpresarik handienak Alemaniakoak ziren, laster multinazional
bilakatuz: AGFA, BASF, Bayer etabar.
• Bigarren Industri Iraultzaren beste berrikuntza handia energia-iturriei eta energia
transformatzaileei edo motorrei dagokie: elektrizitatea eta petrolioa batetik,
transformadore elektrikoa eta eztanda motorra (1876) bestetik. Asmakizunok abantaila
kendu zieten ikatzean aberatsak ziren eskualdeei eta lantegien kokapenak “askatzeko”
eta zabaltzeko aukera eman zuten, energia elektrikoa urrunera garraiotu baitzitekeen,
fabrikak edonon kokatzeko aukera emanez. Elektrizitatearen erabilerak dezente erraztu
zituen automatizazio prozesuak, produktibitate igoera handiak ekarriz. Argiztapena ere
hobetu zen, kaleetan zein lantegi barruetan. Gainera elektrizitate eta petrolioak garraioen
iraultza finkatu eta azkartu zuten: autoak (industria 1903tik), kamioiak, tranbiak,
metroak… Halaber hotzaren teknologiarekin gai galkorrak distantzia luzeetara
garraiatzeko aukera eman zuen elektrizitateak (1880eko hamarralditik aurrera).
Komunikabideetan ere telegrafo, telefono eta irratiaren asmakuntza eta zabalkuntza
gertatu zen.
• Aldaketa horiek guztiek enpresen eta lantegien antolakuntza mailan aldi bertsuan gertatu
zirenekin, gizalanaren produktibitatearen hazkunde orokor bat ekarriko zuten XIX. eta
XX. mendeen artean, eta baita produkzioaren gorakada bat ere. Kontsumo-gizarte
baterako oinarriak jarri ziren, baina eskaera egoki bat garatzea falta zen.
• Zergatik galdu zuen BH-ak bere nagusitasuna hainbesteko abantaila izan ondoren?
Azalpen ezberdinak daude:
1) Nazioen politika protekzionisten eraginagatik. 1873ko Depresio Handiaren ostean
oso ohikoak bihurtu ziren merkataritza-politika protekzionistak. EEBB eta
Alemania oso protekzionista izan ziren, euren barne industriak garatzeko (teoriko
handienak Alexander Hamilton eta Friedrich List). Protekzionismoaren helburua,
neurri batean, produktu britaniarretatik babestea zen.
2) Gerschenkronek azpimarratzen ditu “atzerapenaren abantailak”, baina lehenagotik
finkatuta zegoen industria-egitura batean, ordea, zailagoa da batzuetan
berrikuntzak ezartzea. Hori litzateke BH-aren kasua. Adibidez Bessemer
sistemarekin gertatu zitzaiena: Bessemer sistemaren hedakuntza azkarrak
ondorengo berrikuntzen zabalkuntza oztopatu zuen, nahiz eta berrikuntzok BH-an
bertan asmatuak izan. EEBB eta Alemaniak, ordea, bizkor bereganatu zituzten labe
berriak, eta lidergoa eskuratu zuten altzairugintzaren arloan.
3) BH-ak asmakuntzen herrialdea izateari utzi zion XIX. mendearen azken
laurdenean. Horretan liderrak EEBBak bihurtu ziren. Habakkuk, Allen eta beste
ekonomi historialariek diotenez EEBBetan industriarako lan-eskuaren eskaintza
Britainia Handian baino mugatuagoa izango zen, lana aurrezten zuten asmakizunak
bultzatzeko pizgarria izango litzatekeena. BH-an ez zegoen halako problemarik.
EEBB, ordea, mendebaldeko lur zabalen eskaintzak harantz bultzatzen zuen jendea,
ekialdeko hiri industrialetan lan-esku urritasunak sortaraziz, eta lana aurrezten

55
zuten teknologia eta antolakuntza era industrialen asmakuntza eta ezarpena
bultzatuz.
4) Beste historialari batzuk diotenez, David Landes kasu, britainiar enpresa-
izpirituaren ahulketa progresiboa izan zen arazoa: “hirugarren belaunaldiaren
sindromea” (arriskuak hartzeko gogo gutxiago errentetatik bizitzea errazagoa
zelako bigarren eta hirugarren belaunaldientzako). Gainera britainiar enpresen
tamaina familiarra eta erlatiboki txikia, sozietate anonimo gutxirekin, ez zen
nahikoa Bigarren Industri Iraultzak eskatzen zuen tamaina, eskala eta antolakuntza
premiei aurre egiteko.
5) Hezkuntza sistemen diferentziak izan daiteke beste arrazoi bat. BH-an, nahiz eta
entzute handiko unibertsitateak izan (Oxbridge), oinarrizko hezkuntza eta
hezkuntza teknikoa ez zeuden hain garatuak, eta Bigarren Industri Iraultzak
zientziarekin lotura estuagoa zeukan neurrian, giza kapitala ere norabide horretan
prestatu behar zen. Horretan arrakasta gehiago izan zuten estatubatuarrek eta
alemanek.
6) Britainiar bankuen egitura oztopo bihurtu zela dirudi, Bigarren industrializazioak
Lehenengoak baino inbertsio handiagoak eta jarraituagoak behar zituen. Gainera,
Landesek dioen bezala, garai hartan britainiar inbertsoreek atzerrian inbertitzeko
zeukaten joera handia ere oztopo bilakatuko zen, kapital hura barne-inbertsiotik
aldendu zuen heinean.

4.2. NAZIOARTEKO MERKATARITZA, KAPITAL FLUXUAK, MIGRAZIOAK ETA INPERIALISMOA

4.2.1. Nazioarteko merkataritza, garraioak eta komunikabideak

• Industria produkzioa baino gehiago hazi ziren elkartrukeak, batez ere nazioarteko
merkataritzan.
• Industrializazioak hornikuntza premia batzuk ekarri zizkien transformatzen ari ziren
herrialdeei, eta horrek, garraioen iraultza gero eta sakonagoaren laguntzarekin,
espezializazioa bultzatu zuen nazioarteko merkataritzari dagokionean.
• Bigarren Industrializazioarekin produktu berriak ez ezik produkzioa ere asko hazi zen,
eta horrek kanpo-merkatuak bilatzera bultzatu zituen herrialde garatuak.
• Berdin gertatu zen Nekazaritza Iraultzari esker lortutako nekazaritza-soberakinekin:
kanpo-merkatura bideratu behar ziren. Gainera herrialde industrializatuek gero eta
lehengai gehiagoren beharra zeukaten.
• Horrengatik guztiagatik (ez ahaztu populazio hazkundea ere), merkataritza (produktu
zein zerbitzuen elkartrukea), asko hazi zen XIX. mendean zehar, produkzioa baino
gehiago eta azkarrago: 1800-1913 bitartean per capita produkzioa 2,5 bider hazi zen,
eta biztanle bakoitzeko elkartrukeak aldiz 11 bider. Merkataritza herrialde garatu zein
azpigaratuetan hazi zen.
• Trafikoaren nagusigoa Europaren esku egon zen, nahiz eta pixkanaka AEBen parte
hartzea hadiagoa izaten joan.
• Merkataritza intra-europarra ere hazi egin zen, baina ez kanpo-merkataritza bezain
beste.

56
• Salerositako produktuen osaeran ere aldaketa garrantzitsuak eman ziren. Europa
produktu manufakturatuen esportatzailea eta lehengaien inportatzaile izan zen, oro har.
Kontrakoa herrialde azpigaratuetan. AEBen eta Kanadaren esportazioak handitu
baziren batez ere lehengaienak izan ziren (kotoia, zerealak…).
• Banaketa hori onuragarria izan zen batzuentzat (AEB, Australia, Kanada,
Eskandinavia…), baina kaltegarria beste batzuentzat, batez ere lehengaien prezioak
murrizten eta haien hornikuntza-iturriak ugaltzen hasi ziren unetik aurrera, mende
bukaeratik. Hor legoke iparral-hegoalde mendekotasunaren muina.
• Nazioarteko merkataritza hazkundeari haren aldeko mugimendu ideologiko batek
lagundu zion: truke aske edo librekanbismoaren aldeko mugimenduak. 1850etik 1879ra
arte iraun zuen, neurri batean. Tarte horretan librekanbismoa izan zen doktrina
ekonomiko defendatuena (Adam Smith, David Ricardo, John Stuart Mill…
ekonomilari britaniarren idazkiak jarraituz). BH-k 1846 hartu zuen bide hori, Aleen
Legeen (Corn Laws) abolizioarekin eta, 1849an Nabigazio Legeak (Navigation Acts)
baztertuz. Baina nazioarteko truke askearen garaia Cobden-Chevalier akordioak edo
merkataritza-itunak hasi zuen 1860an, 1879 arte iraungo zuena (Hala ere AEBek eta
Alemania protekzionistak izaten jarraitu zuten). Beraz, 1846-1914 bitartean,
librekanbismo-protekzionismo leihan hiru epealdi nagusi bereiz daitezke:
1) 1846-1860: BH-k neurri zeharo librekanbistak hartzen ditu eta librekanbismoa
hedatzen saiatzen da.
2) 1860-1879: Muga-sari tarifak murrizteko nazioarteko merkataritza-itunen
ugaltzea. Librekanbismoaren garaia.
3) 1879-1914: Protekzionismo eta kolonialismoaren berretorrera.
• Historialari gehienek, halere, nazioarteko merkataritzaren hazkundearen pizgarri
handiena, merkataritza-itunak eta muga-sari murrizketak baino gehiago, garraioen eta
komunikabideen iraultza egon zela uste dute. Mende amaieran gauzatu zen
protekzionismoaren hazkunde erlatiboa, hein handi batean, pleitasarien eta garraio
kostuen jaitsiera orokorrarekin egon zen lotuta.
• Protekzionismoren itzuleraren zergatiak: 1873tik aurrera mundu kapitalistaren
ekonomia beheraldi batean sartu zen, “Depresio Handia” (hobe Depresio Luzea, Long
Depression), 1890eko hamarraldira arte iraun zuena. Iturburua Vienako Burtsaren
kraxa, handik Alemaniako bankuetara igaro eta haibat bankarrota sortu zituena,
Europan zein Ameriketan. BHn, adibidez, enpresa askok itxi egin behar izan zuten, eta
lehen hunean langabeziak gora egin zuen. Esan daiteke 1873ko Drepresio Handia
lehenengo krisi kapitalista globala izan zela, kapitalismo industrialak aurrera
eramandako mundializazio prozesu sakonaren erakusgarri.
• Krisi horren beste osagai inportante bat, 1880ko hamarraldian sentitu zena, mende
amaierako nekazaritza krisia izan zen. Garraio eta hozte teknologietan gertaturiko
aurrerapenen erruz Europara elikagai merkeagoak iristen hasi zirela AEBetatik,
Errusiatik, Kanadatik, Argentinatik, Australiatik etabar, eta horrek leiha handia egin
ziola Europa zaharreko nekazari eta lur-jabeei. Garraio merkeak nekazaritza europarra
tradizionalki babesten zuten mugak desegin zituen.
• Garraioen kostuak behera egin zuenean, muga-sari bidezko babesa handitzea ekarri
zuen horrek. Hala ere nazioarteko merkataritzak hazten jarraitu zuen, eta hori garraioen
eta komunikazioen iraultzari esker bakarrik uler daiteke, muga-sari igoeren eragina
nolabait indargabetzen zituelako.

57
• AEBetan, adibidez, trenaren bidez lortutako barne garraioaren kostuaren jaitsierak itsas
pleitasarien beherakadak baino eragin handiagoa izan zuen Ipar Amerikako gari-
ekoizleen eta Europako kontsumitzaileen arteko prezioen aldea gutxitzeko. Hots,
lehorreko garraioaren kostuak itsasokoarenak baino gehiago merkatu ziren.
• Itsas garraioari dagokionez, 1865etik aurrera lurrunontziek aurrea hartu zieten clipper
motako belaontziei. Bi arrazoirengatik: i) Suezeko kanalaren irekitza 1869an; eta ii)
industria-berrikuntzak, zeinei esker zurezko kroskoen ordez burdinazkoak (1860) eta
altzairuzkoak (1879) egin baitziren; baita palen ordez helizeak jarri ere, eta galdara
hobeak, ikatza modu eraginkorragoan erabiltzen zutenak, salerosgai eta bidaiarientzako
leku gehiago utziz. Eskifaia txikiagoak behar zituzten gainera lurrunontzi berriek.
• Berrikuntza teknikoek %45 gutxitu zituzten Atlantikoko garraioaren pleitasariak. 1800
eta 1910 bitartean garraioaren kostua 10 bidermerkatu zen. BH buru izaten jarraitu zuen
horretan.
• Hozte-sisteman egindako berrikuntza teknikoei esker, haragia eta beste nekazaritza-
produktu hoztu edo izoztu batzuk garraiotu ahal izan ziren 1876tik aurrera.
• Garraioen iraultza horrek, beraz, krisia eragin zuen landa europarrean, eta kasu askotan
emigrazioa eragin zuen, landatik hirietara eta, kasu askotan, baita itsasoz haraindiko
lurraldeetara ere.
• Hiru erantzun mota egon ziren krisiaren aurrean: i) emigrazioa; ii) nekazaritzaren
produktitatea hobetu eta espezializio berriak bultzatu; eta iii) protekzionismoa areagotu.
• Hala, Depresio Handiaren aurrean, Europako nekazaritza babestu nahian, tesi
protekzionistak indartu ziren. Baina izan zen beste arrazoi bat ere: Industria-garapena
bultzatzeko Alemania, Errusiak eta Japoniak, batez ere, hartutako neurri babesleak,
euren infant industries garatzeko asmoz.
• Protekzionismoaren oinarri teorikoak merkantilismoan aurki ditzakegu, baina XIX.
mendean Alexander Hamilton estatubatuarrak (1791), eta bere jarraitzaileek, eta
Friedrich List alemaniarrak (1841) garatuko zituzten. Uhin protekzionistan sartu ez zen
herrialde bakarra BH izan zen.
• Dena den, ez dirudi protekzionismoaren hazkundeak merkataritzaren hazkundea bera
nabarmen oztopatu zuenik. Industrializazioak lehengaiak behar zituen eta merkatuak
euren produkzioa saltzeko. Enpresa batzuk, muga-sariek altxatutako hesiak
gainditzeko, atzerrian modu zuzenean inbertitzen hasi ziren, sukursal edo filialak
eratuz; horiek izan ziren historiako lehen multinazionalak.
• XIX. mendean librekanbismoaren garaipena ikusten duten historialari neoliberalen
ikuspegia ez dirudi, hala ere, egokia denik, Ha-Joon Chang-ek azpimarratzen duen
bezala (Kicking Away the Ladder, 2003). Berak dioenez, industrializatu ziren herrialde
gehienek neurri protekzionista nabarmenak erabili zituzten, estatuaren esku-hartze
maila ezberdinen bitartez, ekonomikoki garatzeko (eta beste herrialdeak hainbeste
garatu ez zitezen).

4.2.2. Kapital fluxuak


• Diruak, hots, kapitalak ere bere mugikortasuna biziki azkartu zuen XIX. mendean
zehar, batik bat 1850etik aurrera. Nazioarteko inbertsioen urrezko garaia 1870-1914
izan zen.

58
• Transferentzia horiek, populazioarenak bezala, produkzio faktoreen prezio-maila
ezberdinetan izan zuten iturburua.
• Inbertsioak modu desberdinetan egin zitezkeen: “diru-zorro” edo “karterako”
inbertsioak (estatu edo negozio bateko baloreak erosita), edo inbertsio “zuzena”
(lantegi bat muntatuz, adibidez).
• Herrialde batzuk kapital esportatzaile garbiak izan ziren (handiena BH, eta ondoren
Frantzia, Alemania eta AEB) eta beste batzuk inportatzaileak: Europako herrialde
gehienak (trenbide-sareak eraikitzeko), AEB, Latino Amerikan Argentina, Brasil eta
Mexiko, Asian India, Sri Lanka, Txina eta Japonia, Afrikan Hego Afrika eta Egipto, eta
Ozeanian Austrialia eta Zelanda Berria. Europatik kanpo inbertsio gehien jaso zutenak
europar populamendu-koloniak izan ziren, emigrazio europarrari jarraituz.
• Inbertsioak gauzatzeko ezinbestekoa izan zen bankuen garapena. Transferentziak
egiteaz gain, bankuek herrialde bateko aurrezkia bildu eta eskala handiagoko
inbertsioei ateak irekitzen zizkieten.
• Hiru inbertsio esparru izan ziren ohikoenak: i) gobernuen zor publikoa (bonoak); ii)
garraio-arloa (trenbidea); eta iii) meatzaritza arloa (inbertsio zuzenen bitartez, 1870etik
aurrera, Espainian, Errusian eta AEBan, batez ere). Nekazaritza-inbertsioak ere egin
ziren Australian eta Latino Amerikan.
• Ondorioak ez ziren berdinak izan leku guztietan.
• Jacques Adda ekonomilariaren ustez, mendebaldeko kapitalen sarrera da semiperiferia
eta periferia bereizten dituzten ezaugarrietako bat. Inbertsioak semiperiferiara bidaltzen
ziren gehienbat (Latino Amerika, Errusia, Inpero Otomandarra eta Txina, batik bat).
Europako gainerako inperio kolonietan, Indiaren salbuespen aipagarria eginez,
metropolietako inbertsioak askoz apalagoak ziren. Periferiak, zentroko esportazioentzat
bazterreko merkatua izanik, zentroa lehengaiez hornitu baino ez du egiten. Periferiaren
industrializazio-ahalegina edo ahalmena hutsaren hurrengoa izaten da. Aitzitik,
semiperiferiak, nahiz eta ez egon beti esportazioan espezializatua, ekoizpen-oinarri
dibertsifikatuagoa izaten du. Ororen gainetik, zentroa imitatzen du.

4.2.3. Nazioarteko diru sistema


• Nazioarteko salgaien eta kapitalen elkartruke horiek guztiak errazteko, egile batzuen
ustez, oso lagungarria izan zen nazioarteko diru sistema zehatz eta ziur baten onarpena
mundu-mailan: urre-patroiaren sistema (Gold standard).
• Sistema XIX. mendean joan zen garatzen, BH erdigune izanik (eta batez ere bere
hiriburua, Londres, konpentsazioen merkaturik inportanteena, non edozer produktu edo
zerbitzu eros zitekeen), baina 1872-1900 artean orokortu egin zen eta munduko
herrialde garatu guztiek onartu zuten.
• Herrialde ezberdinetako txanponen artean truke tasa finko eta aldaezin batzuk ezarri
ziren, urrearen balioan oinarritzen zirenak.
• Sistema BH-n ezarri zuten lehenik 1816an. Libra esterlina urreagatik trukatu zitekeen
inolako arazorik gabe, eta bere prestigioa horretan zetzan. Diruak urre-pisu jakin bati
lotuta egon behar zuen (libra bat 11/12 kilateko 7,988 gramo urreren baliokidea zen):
urrezko txanponek zirkulazio askea zuten eta banku billeteak urrez alda zitezkeen.
• Banku zentralean zegoen urrearen eta nazio horretan zirkulazioan zegoen diru
kopuruaren eta batez ere billeteen arteko harreman finko bat egon behar zen. Gainera

59
txanponak urre barra bihurtzeko inolako oztoporik ezin zen egon, eta urre esportaziori
zein inportazioari ezin zitzaion batere oztoporik jarri (merkantilistek ziotenaren kontra,
hain justu).
• 1870eko hamarralditik sistema bimetaliakoak baztertzen hasi ziren herrialde asko,
besteak beste Nevadako zilar meategi berrien aurkikundearen ondorioz, zilarraren
prezio erlatiboen jaitsiera ekarri zuelako. Nazio kapitalista nagusiek urre-patroia
hartzea erabaki zuten, pixkanaka (ez Espainian, non pezetak sistema fiduziario baten
antzera funtzionatu baitzuen).
• Funtzionamendu teorikoa: Sistema honetan banku zentralen interes nagusia, nazio
horretako txanponaren eta urrearen arteko paritate ofiziala mantentzea zen (irartze
paritatea edo paridad de acuñación): txanponak mantendu behar zuen urre pisu jakin
batekiko harreman finkoa.
• Jeffry Frieden historialariaren hitzetan: “Txanpon nagusiak urre kantitate finko
bategatik bihurgarriak izanik, funtsean mundu industrializatuak nazioarteko txanpon
bakar bat partekatzen zuen. Izan ere, urrea urre-patroira atxikita zeuden herrialde
guztien mundu-mailako txanpon arrunta bihurtu zen, baina herrialde bakoitzean izen
desberdin bat jasoz: markoak, libera esterlinak, dolarrak etabar”.8
• Oreka mekanismo teorikoa: David Humek XVIII. mende erdialdean proposatutako
“prezio-diru fluxuaren mekanismoa” (price-specie flow mechanism) zegoen sistemaren
oinarrian. Nazio bateko merkataritza-balantza deifizitarioa bazen, urre-patroiaren
aipatu arauei jarraiki, urrea atera beharko zen handik, eta horrek barne-prezioak jaitsi
araziko zituen (billeteak eta ordaiketa-bitartekoak murrizten zirelako, eta teoria
monetaristaren arabera horrek prezioak jaisten zituen). Gainera, banku zentralak
laguntza eman behar zion prezioen jaitsierari, diru zirkulazioa are gehiago murriztuz
ekonomia konpetitiboagoa bihurtzeko lehen baino lehen. Horiek ziren Keynes-ek
“jokoaren arauak” bezala izendatu zituenak.
• Suposatzen zen diru patroiaren funtzionamendua oso ona zela nazioarteko
merkataritzarentzako eta kapitalen mugikortasunerako, egonkortasuna eskaintzen
baitzuen: txanpon nazioanal guztien arteko erlazioa edo paritatea beti berbera zelako,
hots, truke-tasa ez zen aldatzen.
• Txanpon ezberdinen arteko oreka eta egonkortasuna barne-doikuntzen bitartez
mantentzen zen, hots, prezioen eta interes-tasen fluktuazioen bidez, batzutan oso
handiak izan zitezkeenak. Keynes-ek salatuko zuen bezala, enplegu betea lortzea
ezinezko helburua bihurtzen zuen diru sistemak, langabeziaren hazkundea baitzekarren
doikuntza zikloak.
• Deskribatu berri dugun nazioarteko urre-patroiaren funtzionamendua teorikoa da.
Funtzionamendu erreala badirudi ez zetorrela bat teoriarekin. Alde batetik, urreaz gain
banku zentral gehienek erreserba-dibisak ere erabili zituztelako, pagamentuak egiteko
eta gordailu bezala, batez ere libra esterlina. Gainera nazioarteko merkataritzaren eta
inbertsioen hazkundea ezin da azaldu bakarrik urre sistemaren funtzionamenduaren
bitartez, horri ez badiogu gehitzen billeteen zirkulazio hazkundea eta, oro har,
kredituarena.

8
J. Frieden, Capitalismo global: El trasfondo económico de la historia del siglo XX (Bartzelona, Crítica, 2007),
22.

60
• Gainera banku zentralek ez zituzten bete jokoaren arauak beti betetzen, batez ere
superabita zutenean: prezio mailen igoerari lagundu beharrean (billete gehiago jaulkiz)
kontrako neurriak hartzen zituzten.
• Funtzionamendu erreala. Francisco Comínek dioen moduan: “Urre patroiak 1872 eta
1913 artean izandako arrakasta ordainketa-balantza doitzeko mekanismoen
funtzionamendu automatikoari egotzi zaio; mekanismo horiek huts egiten bazuten,
ordainketa-balantzaren defizita (superabita) urrea kanporatuz (sartuz) konpontzen zen,
truke-tasak urrearen esportazio-puntua (inportazio-puntua) gainditzen zuenean.
Errrealitate historikoak, ordea, erakusten du beste faktore batzuetan oinarritu zela urre-
patroiak hain denboraldi luzean izandako arrakasta. Faktore nagusia izan zen ezen
urre-patroia, urrean ez ezik, zenbait dibisaren sendotasunean oinarritu zela, batez
ere libra esterlinaren sendotasunean. Ia herrialde guztiek (salbu eta Estatu Batuek,
Frantziak, Erresuma Batuak eta Alemaniak) gorde zuten beren erreserben parte bat
dibisa urre-bihurgarrietan (batez ere libra esterlinatan, libera frantziarretan eta marko
alemanetan), horiek baitziren, gainera, gehienetan erabiltzen zirenak nazioarteko
transakzioak egiteko. Alegia, nazioartean, urrea baino gehiago, dibisak ibili ziren
batetik bestera. Zentzuzkoa da hori, dibison bihurgaritasunak “urrea bezain on” egiten
baitzituen, eta gainera garraio-kostu txikiagoa baitzuten. Kalkulatzen da 1913 aldera
munduko erreserba ofizialen %20 osatzen zutela dibisa horiek. Urre-patroiaren
arrakasta, beraz, dibisa indartsu horiek ematen zuten konfiantzan oinarritu zen, batez
ere librak ematen zuenean; politika-kontuetan oinarritutako konfiantza, ekonomia
hutsean baino gehiago; izan ere, atzerritarren esku zeuden Ingalaterrako Bankuko
pasibo likidoek ez zuten urre-erreserben behar adinako bermea”.9

4.2.4. Migrazio mugimenduak


• Munduan zehar erraztasun handiagoz mugitu zen beste produkzio faktore bat lana izan
zen: nazio barruko eta nazioarteko masa migrazio mugimenduak geroz eta zabalagoak
eta biziagoak bihurtu ziren garai honetan. Funtsezko faktore laguntzaile bat garraioen
iraultza izan zen.
• Arrazoietako bat Trantsizio Demografikoarekin Europan gertatu zen populazio eztanda
izan zen. Gainera, migrazio prozesuek gaur egun baino oztopo legal gutxiago gainditu
behar izan zituzten. Mugimendua batez ere europarra izan zen (40-50 milioi pertsona
inguru atera ziren 1913ra arte), baina izan ziren 2 milioi asiar ere (esklabo-trafikoaren
bukaerak plantazio-ekonomietan utzitako hutsuneak betetzeko).
• Mendearen amaiera arte, anglosaxoiak ziren etorkin gehienak: 1845 eta 1915 bitartean
15 milio lagun atera ziren britainiar uharteetatik.
• Mende bukaeran, emigrazio anglosaxoia ahitu zenean, Mediterraneolo herrialdeetara
eta Europako Ekialdera zabaldu zen masa emigrazioaren fenomenoa. Jacques Adda
ekonomilariak dioen moduan, “Industria-iraultzatik kanpo geratu zirenek jendeztatu
zuten Mundu Berria: Estatu Batuak aurrenik (29 milioi etorkin 1861 eta 1920 artean),
eta Kanada, Argentina, Brasil (3-5 miliona etorkin), Australia eta Zeelanda Berria (bat-
bi milioina etorkin) gero.”
• Emigrazioaren eta kapitalen irteeraren fenomenoen artean erlazio zuzena zegoen.
Jacques Addaren hitzetan, “Industria-iraultzak eragindako produktibitatearen

9
F. Comín, “Bigarren industrializazioa Lehen globalizazioaren esparruan (1870-1913)”, in F. Comín, M.
Hernández eta E. Llopis (arg.), Munduaren historia ekonomikoa: X.-XX. mendeak (Bilbo, EHU, 2013), 275-6.

61
hobetzeak ez zuen ekarri, aldi berean, diru-sarrera banatuen masa handitzea, aitzitik,
mozkinen hazkundea eta kapitalaren zentralizazioa ekarri zituen. … kanpoko
merkatuen bilaketa guztiz lehiatsua ekarri zuen, eta bilaketa hori hartu izan da kolonia-
zabalkundea berpiztu izanaren eragiletzat,” baina “Merkatu horiek, Mendebaldeko
Europatik kanpokoak, antzinako kolonietan ezarri ziren” eta “Europatik kanpo
egindako inbertsioen parterik handiena” hartu zuten herrialde horiek.
• Jacques Adda: “Esportazio horrek errentagarri bihurtu zituen Europako emigrazioak
sortutako merkatu potentzialak, etorkinak berak industrializazioak erakarritako
azpienplegu masiboaren emaitza zirelarik.”
• Lan-eskuarekin batera ideiak ere mugitu ziren, eta haiekin langile mugimendua bera
ere hedatzen eta sendotzen joan zen. Etorkinekin proletalgo auzoen eraikuntza
bizkorrak burutu ziren, higiene eta garbitasun gutxikoak zirenak. Gainera merkataritza-
krisialdiek fabriken itxialdiak eta langabezia sortzen zuten aldika. Testuinguru horretan
sortuko zen langile mugimendua eta mugak zeharkatzen hasi zen migrazio
mugimenduei jarraituz.
• Lehenengo elkarteak eta sindikatoak garai honetakoak dira. Baita anarkismoa eta
sozialismoaren hedapena ere. Ideologia horien eta antolaketaren zabalkuntzaren tresna
nagusienetako bat Lehenengo Internazionala izan zen, Londresen 1862an, eta horrekin
batera edo ondoren lehenengo langile alderdi politikoak sortzen joan ziren (PSOEa
adibidez 1879koa da), eta lehenengo sindikato orokorrak (trade unions BH-n, 1868).

4.2.5. Teknologia berrien hedapena


• Teknologia berrien hedapena garaiko beste ezaugarri bat izan zen. Eta horretan,
garraioen iraultzak, eta finantza-erakunde eta tresnen perfekzionamenduak, paper
inportante bat bete zuten, zalantzarik gabe (“difusio” eta “transferentzia” bereiztu
beharko genituzke, halere).
• Difusiorako oztopoak egon ziren, nola ez, BHk garatutako lehen insdustri iraultzatik
hasita, legediaren partetik zein teknikari espazializatu egokiak eta eraginkorrak
aurkitzeko zeuden zailtasunengatik.
• Mende bukaerako migrazioek eta kapital fluxuek erraztu egin zuten teknologien
hedapena. Gainera, askotan, etorkinak ekimen handieneko pertsonak ziren, enpresa-
izpiritudunak.
• Teknologia berrien eta industrializazioaren hedapena herrialde batzuetara mugatu zen,
eta beste batzuetara ez zen zabaldu.

4.2.6. Inperialismoa
• XIX. mendearen azken laurdena eta XX.aren hasiera inperialismo eta kolonialismo
berriaren garaia izan zen: AEBek “Mendebaldeko konkista” burutu zuten, Errusiak
Siberirako zabalkuntza, britaniarrek Indiako barreneko eskualdeak bereganatu zituen,
europarrak Txinan presentzia areagotu zuten, Latino Amerikan ingelesek eragin
komertzial handia lortu zuten, eta Afrikan ere europarren presentzia geroz eta
nabarmenagoa egin zen, batez ere 1885 Berlingo Konferentzia Afrikako lurraldeak
banatu zituztenetik.
• Vladimir Leninek zioen inperialismoa kapitalismoaren gorengo fasea zela. Beste
pentsalari batzuentzat krisitik edo depresiotik ateratzeko tresna suertatu zen

62
inperialismoa: lehengaiak lortzeko eta metropolian produzitutakoaren merkatua
zabaltzeko asmoarekin burututako konkistak.
• Ezin dira alde batera utzi motibazio politikoak, hots, nazioarteko prestigioa irabazteko
nahia.
• Beste askotan konkistak munduko zona epeletara joandako europar jatorriko kolonoen
presioen ondorio sortu ziren: metropoliaren interbentzioa behartzen zuten, mugak
segurtatzeko eta zabaltzeko (egungo Israelen gertatzen ari denaren antzera).
• XIX. mendeko inperialismoaren garaikurra Afrikaren banaketa izan zen: 1885ean
Berlineko Konferentzian. Baina garai berean AEBek Ertamerikako eta Karibeko
ekonomian eragina izateko politikak burutu zituzten (konpainia bananeroak);
mendebaldarrek (BH eta Frantzia batik bat) eragina areagotu zuten Ekialde urrunean
(Indotxina, Japonian, Txinan…). Testuinguru horretan kapitalismo nazionalen arteko
lehia areagotu zen, tentsio politiko eta militar geroz eta handiagoa eraginez potentzien
artean. Hori izango zen, besteak beste, Lehen Mundu Gerraren iturburuetako bat.
• Latino Amerikako herrialde gehienetan, adibidez, espainiar eta portugaldar kolonia
garaian sorturiko oligarkia indartsuaren interesek (nekazaritza-gaien esportazioan
aritzen zen oligarkia), kontra egin zioten, arrakastaz, tokiko industrial babesteko
politika-bide orori, zeren politika horiek murriztu egingo zuketeen oligarkiaren
erosteko ahalmena eta kalte egingo zieketeen Europarekin zituen harreman
pribiliegiozkoei.
• Afrika beltza XIX. mendea arte ez zen europar ekonomian txertatu. XIX. mende
erdialderarte ez ziren kontinentean barneratzen hasi. Mende bukaeran bertako
esportazioak (Hegoafrika salbu) nazioarteko merkataritzaren %0,1 besterik ez zen.
Europar produktu manufakturatuak ez ziren jada esklaboen truke aldatzen, tropikoko
gaien truke baizik (kakaoa, palma-olioa, kakahueteak), gero eta eskari handiagoa
baitzuten Europan.
• Afrikako aberastasunen kontzientzia berria, kolonia-jabetzarik gabeko herrialde
boteretsu berriak Europan sendotzen ari ziren une berean ernatu zen.
• Magreb eta Ekialde Hurbila: Europarekin harremana luzarotik, garai honetan Franziak
eta BHk kontrolatuko zituzten horko herrialdeak. Ekialde Hurbilean balizko petrolio-
baliabide ustiatu gabeek europarren gutizia eragin zuten, eta baita amerikarrena ere.
• India erabat BHren eskuetan geratu zen 1820tik aurrera. Bertako ehungintza, garai
batean munduko inportanteena, ia desagertu egin zen, eta India esportzaile izatetik
inportatzaile izatera pasatu zen.
• Txinako enperadorea hainbat portu zabaltzera behartu zuten mendebaldeko potentziak,
%5eko mugasariekin soilik, eta kontsezioak eta lurrak ematera behartu ere (Hong Kong
uhartea, esaterako). Berdina egin zuten Birmania, Siam, Vietnam eta Korearekin,
indarrez atzerriko merkataritzara zabalduz. Mendebaldekoen eraginpean erori ez zena
Japonia izan zen. Hango bultzada nazionalista sendoaren gidaritzapean industrializazio
bidean jarri zen Japonia.

63
5. GAIA | NAZIOARTEKO EKONOMIA LEHEN ETA
BIGARREN MUNDU GERREN ARTEAN, 1914-
1945

5.1. Lehen Mundu Gerra eta bere ondorio ekonomikoak


5.2. 1929ko krisia eta 30eko hamarkadako Depresio Handia
5.3. Liberalismotik Estatuaren interbentzionismora: faxismoak,
sozialdemokrazia eta komunismoa

64
5. GAIA – NAZIOARTEKO EKONOMIA LEHEN ETA BIGARREN MUNDU-GERREN
ARTEAN, 1914-1945

Sarrera: epealdiaren ikuspegi orokor bat


• Lehen Mundu Gerrak (1914-1918) XIX. mende luzearen amaiera suposatu zuen, pax
britannica delakoaren bukaera (1815-1914).
• 1913an Europak mundu populazioaren %25 zeukan eta mundu BPGaren %46, eta
esportazioetan %60 baino gehiago. Inperio kolonialen bitartez, Europak mundu
azaleraren %85 kontrolatzen zuen.
• 1914-1939 epealdian XIX. mende bukaerako globalizazioak atzerapauso nabarmenak
jasan zituen.
• Oso garai gatazkatsua eta zaila izan zen arlo guztietan.
• Ekonomian gobernuen parte hartzea areagotu egin zen, politika ekonomiko liberalak
alde batera utzi zituztelarik.
• Munduko herrialdeek garai gogorrak bizi izan bazituzten ere, Bigarren Industria-
iraultzak aurrera jarraitu zuen, hazkunde tasak bataz bestez aurreko garaikoak baino
txikiagoak izan arren.
• Estatu Batuek Europari aurrea hartu zioten.
• Sobietar Errepublika Sozialista Batuen kasu berezia: iraultzaren ondoren bere
hazkunde erritmo propioa jarraitu zuen.

5.1. Lehen Mundu Gerra eta bere ondorio ekonomikoak

• 1882tik “bake armatua” deitua izan dena bizi zuen Europak, non herrialdeek armen
ekoizpena areagotu eta aliantza militarak bultzatu baitzituzten.
• Ikusi dugunez, 1914 baino lehen mundu ekonomiak integrazio prozesu bat bizi zuen,
BHaren lidergo pean. BHak librekanbismoa onartu eta bultzatu zuen, bere nekazaritza
sektorearen kaltean zihoana. Inportazioen bitartez nekazaritza produktuen prezioek
behera egin zuten. Horrek industriako soldatak ere baju mantentzeko aukera eman zien,
modu horretan euren produktuak esportagarriagoak bihurtuz. Baina XX. mendearen
hasieran Frantziak eta Alemaniak euren langileriaren portzentai handi bat zuten
nekazaritzak lanean: 1906an Frantziako lanindarraen %42 nekazaritzan aritzen zen, eta
Alemaniakoaren %35 1910ean. Eta jakina da nekazariak neurri protekzionisten
defendatzaile sutsuak zirela; eta horrek parlamentuetan politika nazionalistak pizten
zituen.
• 1880ko hamarralditik BHak beldurra zion alemaniar produktuen lehiakortasunari,
alemaniar produktuen kalitatearen ondorio izateaz gain Alemaniako kartelen dumping-

65
aren ondorioa ere bazena. Britainiarrek beraiek ere nahiago zituzten Alemanian
frabrikatutako produktuak. Bi herrialdeen arteko norgehiagokaren alderdi inportante
bat izan zen hori, BHan alemaniarrekiko xenofobia piztera iritsi zena, bestalde.
• Alemania berandu iritsi zen inperialismora. Berlingo konferentzian (1885) zenbait
lurralde eskuratu zituen Afrikan. Baina XX. mende hasieran lur gehiago eskuratu nahi
izan zituen Afrika iparraldean, Frantzian kontrolatzen zuen lurretan. Horrek
Algeciraseko kongresuan (1906) Alemania isolatuta utzi zuen. Gainera Frantziak ez
zion sinpatia handirik Alemaniari, 1870eko gerran Alsazia eta Lorena kendu
baitzizkion.
• Balkanetako gatazkak (1906-1913) aliantzen arteko tentsioa areagotu zuen. Bertan
Errusiak, Austriar-Hungariar Inperioak eta Otomandar Inperioak zituzten interesak.
Momentu horretan Europako potentziek gastu militarra nabarmen emendatu zuten; izan
ere, 1908-1913 bitartean gastu militarra %50 igo zuten.
• 1914ko uztailean Sarajevon (Balkanetan bertan, egungo Bosnia-Herzegovinan) erahil
zuten Franz Ferdinand eta haren emaztea, eta hilketa horrek aliantzen arteko tentsioa
apurtu eta azkenik Mundu Gerra (Gerra Handia) piztu zuen 1914ko irailean.
• Gerra 1914ko irailean hasi zen eta 1919ko amaiera arte iraun zuen. 32 herrialdek hartu
zuten parte. AEBek 1917an sartuko ziren, aliatuen alde egiteko.

• Gerra garaian ekonomiaren kudeaketa Estatuaren esku egon zen, sektore estrategikoen
gaineko kontrol handiarekin. Gainera gerra hasi bezain laster herrialde guztiek urre-
patroi diru-sistema eten zuten. Eta gerrako ahalegina finantzatu asmoz, gobernuek diru
eskaintza emendatu zuten diru billete mordoa eta zor publikoa jaulkiz.
• 1916ra arte “gerra ekonomian” produktibitateak gora egin zuen eta baita hazkunde
ekonomikoak ere. Baina hau gerra mota berri bat zen, industrializazioaren semea, eta
iraupen zein ahalmen suntsitzailearen aldetik ez zeukan aurreko mendeetako
gatazkekin zerikusirik.
• Industrializazioak material, energia iturri eta arma berriak sotu zituen gerrarako. Gerra
motorizatu honetan, petrolioa bezalako energia iturriak garrantzi handia hartu zuen.
Bake garaiko zientzia, gerrarako zientzia bihurtu zen. Amoniakoaren sintesia (ongarri
nitrogenatuak produkzitzeko berebizikoa) asmatu zuen zientzilari alemanak, Haberrek,
adibidez, gas mostaza asmatu zuen.
• Gerrak, jakina da, gizarte aldaketa nabarmen bat bultzatu zuen: gizon gehienak gerrara
bidaliak izan zirenez, emakumeak produkzioaz arduratu behar izan ziren. Horrez gain,
gerraren sarraskiak, urritasunak eta baldintza gogorrak bultzatuta, toki askotan
altxamenduak egon ziren. Horietako larriena Errusian gertatu zen 1917an.

66
Gerraren ondorio ekonomikoak eta berreraikuntza:

• Zuzeneko kapital eta demografi galerak sekulakoak izan ziren. 230.000 milioi
dólarreko (1914ko dolarrak) aurrekontu militarra eta gerra kalteak 150 milioi
ingurukoak. Suntsiketa gehiena (etxeak, lantegiak, ekipamendua, meategiak, abereak
eta etxalde ekipamendua) Frantzia iparraldean, Belgikan eta Italiako iparekialdeko
eskualde txiki batean gertatu ziren. Gainera, Europak 65 milioi pertsonako defizita izan
zuen 1914 eta 1921 bitartean.
• Hala ere, ekonomiari egindako kaltea ez zen gerra amaierarekin bukatu.
Ekonomiarentzat are kaltegarriagoa zen, epe luzera, harreman ekonomiko normalen
suntsipen fisikoa, nahasmendua eta dislokazioa ez zirela gerrarekin berarekin amaitu,
baizik eta gerra arteko aldian ere eragina izaten jarraitu zutela. 1914 baino lehen,
munduko ekonomiak askatasunez eta, oro har, eraginkortasunez funtzionatu zuen.
Muga-zerga babesle, monopolio pribatu eta nazioarteko kartelen moduko murrizketa
batzuk izan arren, jarduera ekonomiko gehiena, naziokoa zein nazioartekoa, merkatu
libreak arautzen zuen. Gerra garaian, nazio gerrazale guztietako gobernuek eta
gerrazale ez zirenen gobernuek zuzeneko kontrolak ezarri zituzten prezioen,
ekoizpenaren eta eskulanaren esleipenaren gainean. Kontrol horiek artifizialki
estimulatu zituzten ekonomiaren sektore batzuk, eta arrazoi beragatik beste batzuk
artifizialki murriztu zituzten. Kontrol gehienak gerraren amaieran ezabatu ziren arren,
gerraurreko harremanak ez ziren ez azkar ez erraz berrezarri.
• Beste arazo handi bat kanpo merkataritzaren dislokaziotik eta gerran zehar erabilitako
gerra ekonomiiak sortu zuten: blokeoak alemaniar portuetan, alemanen subamarinoen
erabilera britaniarren ontzidia deusezteko, neutralei egindako kaltea, eta horren
ondorioz, AEBen parte hartzea gerran. Gainera gerran zehar atzerri merkatuak galdu
zituzten Europako herrialdeek. AEBak atera ziren horretatik irabazle.
• Mundu nekazaritzan ere aldaketa sakonak egon ziren gerran zehar, eta bakea iritsi
bezain laster, arazoak azaldu ziren. Herrialde batzutako nekazariek produkzioa
emendatu eta inbertsio handiak egin zituzten, Europa gerrak sortutako eskaria asetzeko,
hein handi batean. Baina bakea iritsi zenean, mundu nekazaritzak gainprodukzioa
nozitu zuen eta prezioak erortzen hasi ziren, nekazarieri kalte handia eginez. AEBetako
kasua, edo baita Brazilekoa ere oso argiak dira.
• Merkataritzarako ontzidiak sekulako kaltea sufritu zuen. Alemaniaren kasuan oso
nabarmena zen. Baina, gainera, gerra bukatzean bere ontzidia britaniarrei eman behar
izan zien kalte ordain bezala. Egoera horrek ABEtako ontzidiari mesede egin zion, eta
estatubatuarrek parte hartze nabarmenago bat lortu zuten mundu merkataritzaren
garraioan. Horrekin batera hainbat banku eta aseguru zerbitzuen galera ere etorri zen
Europarentzat.
• Beste galera nabarmen bat atzerri inbertsioena izan zen. Alemaniak bere koloniak galdu
zituen, bai Afrikan eta bai Asian (azken hauek Japoniak okupatu zituen). Britainia
Handiak eta Frantziak inperioetan zehar eta atzerrian zituzten hainbat inbertsio
sorterriratu behar izan zituzten gerra gastuari aurre egiteko. Gerra bukatzean ez zegoen
modurik inbertsio horiek aurreko tokietara berbidaltzeko. Beste inbertsio batzuk balioa
galdu zuten, inflazio eta diru arazoen ondorioz. Beste kasu batzutan, inbertsio osoa
galdu zen: adibiez, Sobietar Batasunak Errusiak Frantziari zor zion dirua ordaintzeari
uko egin zion. BHren kanpo inbertsioen balioa %15 jaitsi zen; Frantziarenak %50.
Bitartean, Estatu Batuak zordun garbia izatetik hartzekodun garbia izatera igaro ziren
esportazio-superabita eta Aliatuei emandako mailegu handien ondorioz.

67
Irudia 4. Aliatuen arteko zorren triangelua Lehen Mundu Gerra amaitzean

• Beste dislokazio handi bat gerran eta gerraostean sortutako inflazioak ekarri zuen.
Arrazoi bik esplikatzen dute inflazioaren emendatzea: batetik, gerran zehar (eta
aurretik ere, arma karreraren testuinguruan) gobernuek defizit handiak izan zituzten
gastu hazkorrari aurre egiteko, eta defizit horri erantzuteko zor subiranua eta dirua
jaulki zuten; bestetik, hornigaien urrialdiak prezioak emendatu zituen. Europako
banku zentralak erreserbarik gabe geratu ziren.
• Nazioarteko ekonomia desglobalizatu egin zen, herrialde gehienek pentsatu zutelako
gerrako kalteetatik berreskuratzeko hobe zela barne merkatuan zentratzea, nolabait
atzerritik isolatuz.
• Versaillesko Itunaren ondorioak (1919): Zailtasun ekonomikoen bi kategoria handi
bake itunen ondorio izan ziren: nazionalismo ekonomikoaren hazkundea eta diru eta
finantza arazoak. Zailtasun horietako bakar batean ere ez ziren bake-itunak izan errudun
bakarrak, baina bietan hitzarmenek arazoak larriagotu zituzten, hobetu beharrean:

1) Autriar-hungariar eta Otomandar inperioen desegitea, herrialde berriak sortuz, eta


Alemaniaren lurralde galera. Herrialde berri horiek (erdiko Europan nabarmena
izan zen) politika ekonomiko ia autarkikoak abiatu zituzten. Gerra aurreko Inperio
Autrohungariarrak, nahiz eta politikoki anakronikoa izan, funtzio ekonomiko
baliotsua bete zuen, Danubio ibaiaren arroan merkataritza libreko eremu zabala
eman baitzuen. Inperioaren desintegraziotik sortutako estatu berriak jeloskor
zeuden bata bestearekin, eta potentzia handien nagusitasunaren beldur ziren.
Horregatik, nazio-izaera baieztatu zuten esparru ekonomikoan, buruaskiak izan
nahian.
2) Galtzaileei (batez ere Alemaniari) gerrak eragindako kalte fisikoak ordaintzera
behartu zitzaien. Alemaniari Alsazia eta Lorena kendu zizkion Frantziak, eta
Frantziak Saar araneko ikatz-meatz aberatsen kontrola eskuratu zuen hamabost

68
urterako. Gainera ekialdetik Alemaniak Prusiako zati bat eta Silesia gorena
(mineral-gune aberatsa) birsortua zen Poloniari eman behar izan zizkion.
Alemaniak gerra aurreko lurraldearen %13 galdu zuen, eta baita 1910eko
populazioaren %10. Lurralde galerak hartuko luke Alemaniaren burdin mearen
hiru laurden, ikatzaren laurden bat eta zink ia guztia. Horrekin batera 5.000
lokomotor, 150.000 tren-bagoi, 5.000 kamioi eta beste zenbait produktu kendu
zizkioten Alemaniari. Eta, esan bezala, koloniak ere galdu zituen. Egoera
negargarri horretan Alemaniari eskatu zitzaizkion kalte ordainak ordain ezinak
ziren, eta Alemaniako ekonomiari ez zieten berreskuratzeko aukerarik ematen.
Gainera kalte ordainak (33.000 milioi dolar) urrea erabiliz ordaindu behar zuten;
hori lortzeko atzerriko merkataritza bultzatu behar zuten, dibisak lortzea bestela
ezinezkoa zuelako Alemaniako banku zentralak.

Irudia 5. 1918ko karikatura bat. Autorea: William Allen Rogers.

69
Nazioarteko diru-sistemaren arazoak

• Gerran zehar herrialdeek inflazioa pairatu zuten, eta baita merkataritza balantzaren
defizita. Gainera urre patroia eten behar izan zuten.
• Gerra bukatu ostean herrialde gehienek (AEB salbuespena litzateke) arazo larriak izan
zituzten urre-patroira bueltatzeko.
• James Rickardsen arabera, 1921ean 1936ra arte iraungo zuen dibisa-gerra bat hasi zen
(debaluazio lehiakorra ere deitua). Zer da eta zer ondorio ditu dibisa-gerra batek?
Dibisen gerra bat, herrialde batek bere monetaren debaluazio lehiakorren bidez beste
batzuen aurrean, nazioarteko ekonomiaren emaitza suntsitzaile eta beldurgarrienetako
bat da. Depresio Handiko mamuak berpizten ditu, nazioak debaluazioetan murgildu
zirenean auzokoa pobretzeko eta munduko merkataritza kolapsatu zuten muga-zergak
ezarri zituztenean. Dibisa-gerra ororen bihotzean paradoxa bat dago. Dibisa-gerrak
nazioartean gertatzen badira ere, barne-larritasunak bultzatzen ditu. Dibisa-gerrak
barne-hazkunde eskaseko giro batean hasten dira. Bide hori hasten duen herrialdeak
langabezia handia, hazkunde txikia edo beheranzkoa, banku-sektore ahula eta finantza
publiko hondatuak izan ohi ditu. Egoera horretan, zaila da barne-baliabide hutsez
hazkundea sortzea, eta debaluatutako moneta baten bidez esportazioak sustatzea azken
baliabideko hazkunde-motorra da. Hau ulertzeko, baliagarria da barne produktu
gordinaren hazkundearen oinarrizko lau osagaiak gogoratzea: BPG. Osagai horiek
kontsumoa (C), inbertsioa (I), gastu publikoa (G) eta esportazio garbiak dira, hau da,
esportazioak (X) ken inportazioak (M). Hazkunde globalaren definizio hori honako
ekuazio honetan adierazten da: BPG = C + I + G + (X - M). Zailtasunak dituen
ekonomia batek aurkituko du kontsumoa (C) geldituta edo gainbeheran dagoela
langabeziaren, zorraren gehiegizko kargaren edo bi gauzen ondorioz. Enpresako
instalazio eta ekipoetan eta etxebizitzan egindako inbertsioa (I) kontsumoa edozein dela
ere neurtzen da, baina horri estuki lotuta dago. Enpresa batek ez du inbertituko bere
gaitasuna handitzen, kontsumitzaileek ekoizpena berehala edo etorkizun hurbilean
erostea espero ez badu. Beraz, kontsumoa atzeratzen denean, enpresa-inbertsioak ere
atzeratzeko joera du. Gastu publikoa (G) modu independientean zabal daiteke
kontsumoa eta inbertsioa ahulak direnean. Izan ere, horixe gomendatzen du zehazki
keynesiar estiloko ekonomiak hazten ari den ekonomiari eusteko, baita gizabanakoak
eta enpresak kanpoan geratzen direnean ere. Arazoa da gobernuak zergen edo
zorpetzearen menpe daudela atzeraldian gastua handitzeko, eta boto-emaileak askotan
ez daudela prest bi gauza horiek babesteko, zerga-karga handia den eta herritarrak
gerrikoa estutzen ari diren une honetan. Demokrazietan, gobernuek zailtasun
ekonomikoen garaian gastu publikoa handitzeko duten gaitasuna oso mugatua da, nahiz
eta ekonomista batzuek horixe bera gomendatzen duten. Gizabanakoak eta enpresak
hedatzen ez diren eta gastu publikoa mugatuta dagoen ekonomian, ekonomia hazteko
geratzen den modu bakarra moneta merkatzea da. Moneta esportazioak handitzeko bide
gisa debaluatzea ez da kontu erraza. Sargaien kostuak handitzea, lehiarako
debaluazioak, muga-zergak, enbargoak eta berandu baino lehen mundu mailako
atzeraldia eragin ditzake. Kontrako emaitza horiek eta ustekabeko ondorioak kontuan
hartuta, dibisa-gerrak zergatik hasten diren galdetzen da. Elkarren suntsitzaileak dira
irauten duten bitartean, eta ezin dute azkenean irabazi.
• Zenbait adibide esanguratsu:
1) Britainia Handian urre-patroia berrezarri zuten gerra aurreko parekotasun berean,
hots, euren txanponari zegokiona baino balio gehiago eman zioten. Ondorioz
esportazioek behera egin zuten eta langabezia hazi zen. Gerra aurreko

70
parekotasunaren berrezarpena inbertitzaileen mesederako izan zen, ez
langileenerako. Inbertsioak urretan izendatuta zeudenez, gerra aurreko
parekotasunera ez itzultzeak kalte egingo zien inbertitzaileei. chancellor of the
exchequer Winston Churchill zen garai hartan; hura izan zen, gerora aitortuko
zuen bezala, bere bizitzako akatsik handiena (Rickardsek aipatzen du hori).
Esportazioei begira, BHak modu bakarra zeukan beste herrialdeekin lehiatzeko:
soldaten jaitsiera. Horrek arazo handiak sortu zituen, grebak eta protesta ugari,
batez ere ikatz meategietako langileen partetik.
2) Frantzia ere urre-patroira itzuli zen baina frankoa gerra aurreko
parekotasunarekiko %20an utziz, hots, jasandako inflazioaren eragina onartuz.
Ondorioz esportazioak emendatu zituen eta langabezia nabarmen gutxitu zen.
3) Alemanian gerra ostean inflazioa hiperinflazio bihurtu zen (Austrian, Hungarian,
Polonian eta Errusian ere):
─ Hiperinflazioaren definizioa: diruaren muturreko balio-galera, diruak bere
funtzio guztiak galtzen dituen arte.
─ Alemaniak aurrekontuen defizit nabarmena izan zuen gerra ordaindu ahal
izateko, eta gerra ondoren, lurralde aberatsak galtzeaz gain, gerraren kalteak
ordaintzera behartu zuten. 1922 bukaeran ordaintzen ez zutela ikusirik,
Frantziak tropak bidali zituen Ruhr ingurura. Alemanen erantzuna lanik ez
egite izan zen. Alemaniako banku zentralak diru billeteak jaulkiz erantzun
zuen, langileei ordaindu ahal izateko, espiral inflazionista bati hasiera emanez.
Hala, 1922-1923an prezioak bilioi bat bider handitu ziren! Dlar eta markoaren
arteko truke tasa (1923ko azaroaren 15ean) 4,2 bilioi marko dólar bakoitzekoa
izan zen!
─ Arazoari irtenbidea estatubatuarren “Dawes Planak” ekarri zion 1924an.
Alemaniak txanpon berri bat sortu zuen 1923an, rentenmark delakoa, eta
hurrengo urtean urre-patroira itzuli zen “Dawes” planari esker. (Charles Dawes
bankari estatubatuar bat zen).
─ Ondorioak sekulakoak izan ziren: aurrezki eta errenten desagertzeak min asko
egin zion gizarteari.

71
1920ko hamarraldiko berreskurapena

• Bigarren Mundu Gerra ondoren ez bezala, 1919an ez zen Europa berreraikitzeko


laguntza edo plan koordinaturik egon. Izan ere, herrialdeek dibisa-gerra bat hasi zuten
esportazioak emendatzeko, baina oso emaitza txarrekin. Horrek protekzionismoa
areagotu zuen, besterik ez. Mendebaldean, neurri handi batean nazioarteko
merkataritzaren mende zeuden herrialdeek murrizketa batzuk egin zituzten, babes-
mugasariak ez ezik, neurri zorrotzagoak ere barne hartzen zituztenak, hala nola
inportazio-kuota fisikoak eta inportazio-debekuak. Aldi berean, esportazio propioak
sustatzen saiatu ziren, esportaziorako diru-laguntzak eta beste neurri batzuk emanez.

• Gerra bukatu ondoren bake ekonomiarako trantsizioak arazoak ekarri zituen. 1924ra
arte Europan giroa ez zen oso baikorra izan. Langabezia tasak, adibidez, nahikoa altuak
mantendu ziren. Estatu Batuetako ekonomia askoz egoera hobean zegoen.
• 1925-29 bitartean hazkundea egonkorragoa eta orokorragoa izan zen, eta herrialde
gehienak urre-patroira itzuli ziren.
• Bitartean Bigarren Industria Iraultzak aurrerapausoak ematen jarraitu zuen, batez ere
Estatu Batuetan.
• Estatu Batuak etorkin gutxiago onartzen hasi ziren.
• Mundu mailako gainprodukzio arazoak agertzen hasi ziren 1928tik.

72
5.2. 1929ko krisia eta 30eko hamarkadako Depresio Handia

• Depresio Handiak krisi kapitalista baten ohiko ezaugarriak izan zituen: eskaria
gainditzen duen gehiegizko produkzioa (gainprodukzioa) à deflazioa à industria
arazotan à langabeziaren hazkundea à eskariaren uzkurtzea.
• Sorgin-gurpil horri finantza sistemaren krisia batu zitzaion, depresioa are sakonagoa
eginez.
• New Yorkeko burtsaren kraxa 1929ko urrian gertatu zen. Akzioen kotizazioak etengabe
igotzen hasi ziren 1925az geroztik, baina batez ere 1927tik. Akzioak erosteko bankuek
maileguak ematen zituzten, eta Erreserba Federalak (Estatu Batuetako banku zentrala)
interes tasa baxu mantendu zuen, maileguak merkatuz. Ondorioa izugarrizko
espekulazioa izan zen, azkenik 1929ko urriaren 24an paniko bihurtu zena.
• Kraxak ez zuen zuzenean Depresio Handia ekarri. Kraxak Estatu Batuetako finantza
sistema kolokan jarri zuen.
• 1928ko bukaeratik ekonomia errealaren martxa mantsotzen zetorren, baina New
Yorkeko burtsako sukar espekulatiboak geldialdi ekonomikoaren sintomak ezkutatu
zituen.
• Burtsaren erorketa ekonomia guztira zabaldu zen. Bankuek, galeren ondorioz, kreditua
murriztu zuten. Banku batzuk kiebran sartu ziren, bezeroak izutu eta aurrezkiak
erretiratzera bultzatuz.

New Yorkeko burtsako kotizazioak arloka, 1926-1939


(1929=100)
100
90
80
70
60
50
40
30
20
10
0
26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39
19 19 19 19 19 19 19 19 19 19 19 19 19 19
Guztira Industria Argi-indarra eta ura Tren konpainiak

73
• Erreserba Federalaren diru-politikak egoera okertu egin zuen. Kraxaren aurretik interes
tasa baxu mantendu bazuen, espekulazioa areagotuz, kraxaren ondoren interes tasa igo
egin zuen, berriro espekulaziorik egon ez zedin. Erabaki horrek kredituak garestitu
zituen neurrian, diru eskaria gutxitu zuen, deflazioa are gehiago areagotuz.
• Lantegiak eta enpresak itxi beharrean aurkitu ziren, produkzioa eta prezioak jaitsiz, eta
langabezia areagotuz.
• Depresioaren hedapen azkarra ulertzeko, argi izan behar dugu AEBak mundu
ekonomian zeukan tamaina. 1913rako, Estatu Batuak iritsita zeuden munduko
ekonomiarik handiena izatera, eta munduko produkzioaren heren bat ekoizten zuen.
Lehen Mundu Gerrak bultzada eman zion horri, eta 1929rako, harrigarriki, Estatu
Batuetako ekonomia munduko produkzioaren %42 izatera iritsi zen. Beraz, Depresio
Handiak Amerika jo zuenean, mundu osan izan zuen eragina. Estatu Batuetako
inportazioak %70 erori ziren 1929 eta 1933 artean, eta esportazioak erdiraino.
Depresioa berehala hedatu zen nazioartera bi bidetik:
1) Estatu Batuek neurri protekzionistak hartu zituzten (Smoot-Hawley mugasari
tarifa, 1930-1934), eta, erantzun bezala, beste herrialdeek ere antzerako neurriak
hartu zituzten. Horren halabeharrezko ondorioa nazioarteko merkataritzaren
uzkurtze handia izan zen.
2) Estatu Batuek, barne krisiari aurre egiteko, kapitalak sorterriratu zituzten,
zordunei kredituen kitapena eskatu ondoren. Horrek Europako zenbait banku
garrantzitsuren porrota eragin zuten 1931an. Horren ondorioz depresioa Europan
sakondu egin zen.
• Europatik kanpo, beheraldia bereziki gogorra izan zen lehen mailako produktu gutxi
batzuen ekoizpenean eta esportazioan espezializatutako ekonomientzako (Latino
Amerikakoak eta Asiakoak).
• Depresioa, gorabeherekin (hondoa 1932-33 bitartean kokatzen dute ikerlariek), ia
hamarkada batez luzatu zen, Bigarren Mundu Gerrara arte. Depresioaren iraupen
luzearen zergatien inguruan historialari eta ekonomilariek azalpen ezberdinak eman
dituzte:
1) John Maynard Keynesek zioenez eskari erantsiaren jaitsieraren aurka gobernuek
ezer egin ez zutelako sakondu zen depresioa. Gastu publikoaren hazkundeak
langabezia gutxituko zukeen eta berreskurapena azkartu. Beraz,
gobernuak/estatuak esku hartu behar zuen ekonomian. Gobernu batek bi modutara
esku hartu dezake ekonomian: politika monetarioaren bidez (diru kantitatea edo
interes-tasa aldatuz) eta politika fiskalaren bidez (gastu publikoa edo zergak
aldatuz). 1930eko hamarraldiko Depresio Handia baino lehen gobernuek
jarraitzen zuten politika ortodoxoa honakoa zen: ekonomian ahal zenik eta gutxien
esku hartzea. Jakina zen kapitalismoak aldika, ziklikoki, krisiak pairatzen zituela,
eta halakoetan gobernuari (hobe litzateke agintari monetarioei esatea, banku
zentralei alegia) zikloa azkartzea zegokion, ez zikloaren kontra egitea. Keynesek
zikloaren aurka joan behar zela erakutsi zuen, eta hargatik haren politika
ekonomikoak “antiziklikoak” direla esan ohi da.

74
2) Milton Friedman bezalako monetarisek, ordea, krisiaren zergatia Estatu Batuetako
Erreserba Federalaren kreditu politika ez-egokiari egozten diote errua: kredituak
unerik txarrenean garestitu ziren, egoera latzagoa bihurtuz.
3) Peter Teminen eta Charles Kindlebergerren esanetan AEBek zegokien lidergoari
uko egin izanak hedatu eta sakondu zuen depresioa.

5.3. Liberalismotik Estatuaren interbentzionismora: faxismoak, sozialdemokrazia eta


komunismoa
• Hasieran depresioari tresna ekonomiko ortodoxoekin egin nahi izan zitzaion aurre:
interes tasak igoz eta politika deflazionistak ezarriz. Baina bide horrek porrot egin zuen,
depresioa orokortu eta luzatu zelarik.
• Arazoari irtenbide bat emateko bide berriak probatu behar izan ziren, zeinak hiru eredu
politiko nagusitik etorri baitziren: demokrazia, faxismoa eta komunismoa.
• Bide ezberdin horiek guztiek ezaugarri bat zuten komunean: guztiek barneratzen zuten,
maila handiagoan edo txikiagoan, estatuaren esku hartze ekonomiko handiago baten
beharra.
• Depresioak eta ondoren hartu ziren neurriek nazioarteko ekonomiaren apurketa ekarri
zuten: urre-patroia eten zuten, txanponen debaluazioak burutu eta protekzionismoa
areagotu.

Demokrazien erantzuna: Estatu Batuen adibidea


• Franklin D. Roosevelt presidenteak New Deal delako programa ekonomikoa jarri zuen
martxan 1933an. Helburu argiak zituen: kontsumoa eta inbertsioak berraktibatu. Hala
ere 1938ra arte politika monetarioa eta fiskala ez ziren erabat hedakorrak izan. New
dealaren neurri nagusiak hauek izan ziren:
1) Urre patroia eten eta dolarra debaluatu.
2) Banka sistemaren gaineko kontrola areagotu (batez ere Glass-Steagall Banking
Act legearen bidez, 1933).
3) Nekazaritzaren gainprodukzioa murrizteko neurriak: nekazariei diru-laguntzak,
kredituak eta estatu-erosketak.
4) Industriari laguntzeko National Industry Recovery Act legea (1933-1935),
enpresen arteko konpetentzia mugatu eta haien arteko elkarlana areagotzeko,
gainprodukzioa ekiditzeko asmoz.
5) Sindikatuei eskubide gehiago eman zitzaizkien, langileen negoziazio-ahalmena
sendotzeko. Aurrerapen galanta izan zen enpresa askok sindikatuak onartzen ez
zituzten garai batean. Helburua argia zen: langileen soldatak igotzea kontsumoa
ere hazi zedin.
6) Aurrekoarekin lotuta gizarte-aseguruen legea, erretiro pentsioa, langabezia-
aseguruak eta lan-istripuko babesa ezarrri ziren.

75
7) Estatuak lan publikoen programa zabalak bultzatu zituen langabezia murrizteko:
elektrifikazioa, presak, ubideak, parke nazionalak, errepideak, aireportuak eta abar
eraikiz.

• 1938ra arte New Deal-aren emaitzak erdipurdikoak izan ziren: kontsumoa emendatu
zen arren hazkunde ekonomikoa motela izan zen. 1938tik aurrera, ordea, eta Bigarren
Mundu Gerraren testuinguruan, Keynes-en teoriak besarkatu zituen Roosevelten
administrazioak. Gastu publikoa asko hazi zen ondorioz, eta emaitzak sekulakoak izan
ziren.
• Rooseveltek ez zuen uste, 1938ra arte behintzat, defizita tresna ekonomiko gisa erabil
zitekeenik enplegu betea lortzeko borrokan.... Defizita, beraz, ez zegoen planifikatuta;
zera besterik ez zen, New Dealeko programen kostua eta beteranoentzako primen
ordainketa, Rooseveltek aurka zituenak, diru-sarrerak baino handiagoak zirelako. Izan
ere, enplegu osoa gauzatu ez zenez, laguntzetako gastuak aurreikusi zuena baino
handiagoa izaten jarraitu zuen, eta nahi zuen aurrekontu orekatuak ihes egin zion.
Bestalde, nahiz eta defizitak nahigabetu, lehendakaria ez zegoen prest bere New Deal
estimatuaren zati handi bat baztertzeko, gastuak eta diru-sarrerak orekatu ahal izateko.
Gainera diru politikak, nahiz eta New Dealak finantza sistema estatubatuarra
erreformatu zuen, oro har eragin gutxi izan zuen 30eko hamarraldiko ekonomian.
Gainera, garaiko baldintzak kontuan hartuta –Interes-tasa oso baxuak eta mailegu-
hartzaileen zein mailegu-hartzaileen herabetasuna–, diru-politika indartsuagoak ere
eragin mugatua izango zukeen ekonomian New Dealeko lehen urteetan.

• Keynesek oso eragin mugatua izan zuen gobernu-politikan, eta bere ideiek ez zuten
eraginik izan sozialdemokrazien bilakaeran 1930eko hamarkadan. Adibidez, Keynesen
politika makroekonomikoaren arma nagusia gastu fiskala eta defizitarioa zen. Hala ere,
1930eko hamarkadako gobernu demokratiko oso gutxik erabili zuten politika fiskala
depresioaren aurkako tresna gisa, modu kontzientean, adostuan edo iraunkorrean.
Defizitak zituzten gobernuek beharrezko gaitztzat jotzen zituzten, eta beti agintzen
zuten ahalik eta lasterren murriztuko zituztela. Diru politika hedakorrak oso hobetsiak
ziren eta bazirudien ongi funtzionatzen zutela. Eta Keynesek ez zuen zer esanik gizarte-
aseguruei buruz, sindikatuei buruz, nekazaritza-sorospenei buruz edo gorabidean
zeuden sozialdemokraten ongizate-estatuentzat funtsezkoak ziren gainerako politikei
buruz.

• Izan ere, 1934an Keynes AEBtara joan zen hitzaldiak ematera, eta Roosevelt
presidentearekin elkartu zen ordu batez. Presidentearengan ez zuen elkarrizketa hark
eragin nabaririk izan. Keynesi buruz Rooseveltek esan zuen gehiago zirudiela
“matematikari bat gehiago ekonomialari politiko bat baino”.

Faxismoen erantzuna: Alemaniaren adibidea


• Alemania eta Italia izan ziren faxismoaren bidea hartu zutenak.
• 1933an Adolf Hitler boterera iritsi zenean Alemaniaren egoera AEBtakoa bezain txarra
zen, edo okerragoa. Langabezia %35ean zegoen.
• Hitlerrek hauteskundeak irabazi eta gobernua osatu ondoren, parlamentua itxi eta beste
alderdiak debekatu zituen. III. Reicheko estatu totalitarioa jarri zuen martxan.

76
• Estatu berriaren orientazioa nabarmen interbentzionista eta autarkikoa izan zen, eta
haren ikurretako bat militarismoa bihurtu zen, gastu publikoaren gehiengoa arlo
militarrera bideratuz.
• Gastuaren hazkundeak, soldaduzkaren berrezarpenak eta lan publikoen programa handi
batek langabezia tasen murrizte azkarra eta ekonomiaren hazkundea ekarri zuten.
• Beste ekintza ildo bat enpresen arteko kolaborazioa eta industria-kontzentrazioa
areagotzea izan zen. Enpresa handien arteko elkarlanarekin, kartel moduan
funtzionatuz, konpetentzia murriztea bilatzen zen. Gainera enpresek diru-laguntzak
jasotzen zituzten. Korporazio horien bitartez autarkia lortu nahi zen.
• Gastu publikoaren hazkundea izan zen Alemania naziaren berreskurapen
ekonomikoaren puntu ahula. Dirua lortzeko zergak igo zituzten, 1931ko krisian
estatuak erositako bankuak saldu, eta juduei errekisak eta bahiketak egin zizkieten.
• Gastuaren hazkundea inflazioa sortarazi gabe burutu behar zen.
• Defizita gerra-irabaziekin eta inbaditutako lurraldeetan lortutako aktiboekin estaliko
zuela uste zuen estatuak. 1936tik politika ekonomikoa gerra prestatzera eta lurralde-
espantsioa lortzera bideratu zen ia osoki. Haren ondorio izan zen Bigarren Mundu
Gerra.

Komunismoa: Sobietar Batasunaren jaiotza


• Iraultza Lehen Mundu Gerran errusiar armadak porrot eta soldadu galera handiak
pairatzen ari zen bitartean gertatu zen. Errusia atzeratuta zegoen eta gerrarako batere
prestatuta. Gerrako giza galarek eta gerra garaiko inflazio eta urrialdiek sekulako
gizarte tentsioa piztu zuten. 1917ko otsailean lehen iraultza gertatu zen: tsarrak
abdikatu eta Kerensky jarri zen boterean. Gerrarekin jarraitzea erabaki zuen.
• 1917 urrian bigarren iraultzak egin zuen eztanda, boltxebikeak. Hau izango zen azkenik
garailea historiako lehen sistema sozialista ekarriz, kapitalismoaren ordezko aukera bat.
Lenin liber bezala zeukan alderdi boltxebikeak Mundu Gerratik ateratzeko errendatzea
erabaki zuen; 1918ko martxoan, Brest-Litovsk itunaren arabera, errusiarrek diru eta lur
galera handiak onartu behar izan zituzten.
• Sozialismo sobietarraren oinarri teorikoa marxismoa izango da, baina nekazaritzan
oinarritutako ekonomia bati egokitua.
• Sistema sozialista ekoizpen bitartekoen jabetza eta botere politikoa proletarioen esku
uzten dituen sistema ekonomikoa da.
• 1918ko martxoan Errusia Mundu Gerratik atera zen eta, jarraian, 1921 arte iraun zuen
gerra zibila piztu zen. Bitartean boltxebikeek, Leninen gidaritzapean, “gerra
komunismoa” ipini zuten martxan, gerra kosta ahala kosta irabazteko. Oso neurri
ekonomiko gogorrak eskatzen zuen horrek: lurrak nekazarien artean banatu, jabego
pribatuaren kentzea, bankuak nazionalizatzea eta abar. Kontuan hartu behar da ere
hiperinflazioaren ondorioz Errusiako diru sistema pikutara joan zela. Trukeen bitartez
jardun behar izan zuten. Politika ekonomiko horren ondorioak oso kaltegarriak izan
ziren, batez ere nekazarientzako. Urrialdietatik eta gatazka zibiletik ihes egiteko jende
asko landaguneetara joan zen, baina gobernuak, hirietako biztanleak elikatu ahal
izateko, zerealak indarrez bahitzen zituen. Hainbeste zereal bahitu zuten 1920ko
neguan ezen urte horretan ereiteko oso hazi gutxi geratu baitziren. Ondorioak sekulako
gosetea izan zen, 1920-1921 Errusia osoa astindu zuena (gainera 1920 eta 1921ean

77
lehorteak nozitu zituzten, egoera are okerrago bihurtuz). Gosete hartan uste da bost
milioi pertsonak galdu zutela bizia. Azkenik boltxebikeek irabazi zuten gerra zibila.
• Gerra zibila bukatu ondoren, eta nekazarien altxamenduen aurrean, ekonomia
berreskuratzeko elementu kapitalista batzuk txertatu ziren. Ekimen horri “Politika
Ekonomiko Berria” edo NEP deitu zitzaion eta 1921etik 1927ra iraun zuen.
• NEP-aren hasiera bereziki latza izan zen. 1922ko uztaileik 1923ko azarora “Guraizeen
krisia” nozitu zuten Sobietar Batasunean: hots, hilabete horietan zehar indutria
produktuen prezioak gora egin zuen nabarmen (ia bikoiztu), eta, aldiz, nekazaritza
produktuak %40 merkatu ziren. 1921ko gosetearen ondoren, eta gerra zibila jada
bukaturik, nekazaritza produkzioa nabarmen emendatu eta prezioek behera egin zuten.
Aldiz, gerra garaiko kalteen ondorioa indutria oso kaltetuta zegoen eta berreskurapenak
denbora gehiago behar zuen. Bi fenomeno horien ondorioa izan zen “Guraizeen krisia”:
nekazarien soldata erreala jaitsi egin zenez ezin zituzten indutria produktuak erosi, eta
ondorioz indutriak ez zeukan pizgarririk produkzioa emendatzeko. Kontuan hartu behar
da jendearen gehiengoa nekazaria zela momentu hartan. Krisi horren ondorioz
nekazariak euren produkzioa ez merkaturatzen hasi ziren, eta biziraute nekazaritzan
zentratzen, zeinak gosete berri baten beldurra hedatu baitzuen. Azkenik gobernuak
neurri gogor batzuen bidez lortu zuen krisia amaitzea: industria kostuak murriztu
zituzten langile kopurua txikituz, produkzioa razionalizatuz, soldatak kontrolatuz eta
tartekarien eragina ere txikituz, hori guztia industria produktuen prezioak jaitsi zitezen.
• Funtsean NEP-ak kapitalismoaren zenbait mekanismo onartzen zituen, nekazaritza-
soberakinen bahiketak bertan behera utziz eta barne-merkataritzaren askatasuna
dekretatuz (soberakinaren zati batekin zerga ordaindu ostean, noski). Helburua
nekazariei pizgarriak ematea zen gehiago produzitu zezaten.
• Industria astuna nazionalizatu egin zen, baina artisauek beren produkzioa merkatu
askean sal zezaketen. Hogei langile baino gutxiagoko enpresak pribatizatu ziren berriro
ere, eta merkatuak bere rolaren zati bat berreskuratu zuen baliabideak esleitzeko bide
gisa.
• Sobietar Batasunean NEParen lehen urteetan, 1923an hain zuzen, “guraizeen krisia”
izan zuten, non industriako produktuen prezioek gora egiten zuten bitartean,
nekazaritzarenak behera egiten zuten, eta ondorioz nekazariek ez zuten industri
produktuak erosteko dirurik izaten. Agintariak beldur ziren ea nekazariek euren
produkzioa ez merkaturatzeko erabakia hartuko ez zuten.
• NEPak ondorio pizgarriak izan zituen, baina nekazaritzari industriari baino arreta
gehiago eman zitzaion (guraizeen krisiaren ondoren hartutako neurriek hori bera bilatu
baitzuten). Horrek sobietar ekonomiak hartu beharreko bidearen inguruko eztabaida
sakona piztu zuen.
• Edward Carr-ek NEParen emaitza onen inguruan hau dio: “Estos impresionantes
resultados habían sido conseguidos bajo el régimen de la NEP, y no habrían podido ser
logrados sin él; fueron aclamados como una triunfal vindicación de la NEP. Sin
embargo, la crisis de las tijeras había sido superada mediante medidas –en especial el
control de precios– que contravenían los principios de mercado de la NEP. Estas
medidas habían sido también una condición esencial de la recuperación. Y en el partido
no todo el mundo se sentía feliz con el conspicuo papel de los kulaks en los pueblos y
de los hombres de la NEP en las ciudades. Pero la recuperación de todos los sectores
de la economía favorecía el que estos difíciles problemas se pospusieran para un

78
período posterior. La lucha entre los elementos de una economía de mercado y los de
una economía administrada proseguiría a lo largo de los años veinte”.
• Joseph Stalin Alderdi Komunistako idazkari nagusi izendatu zuten 1922an. 1927an
NEP-a eten eta plangintza zentralizatua jarri zuen martxan Gosplan zeritzan
erakundearen bidez.
• Industria eta merkataritza estatuaren esku geratu ziren bitartean, nekazaritza nahitaez
kolektibizatu egin zuten, nekazariak desjabetuz koljos zeritzaten nekazaritza-
kooperatibak sortzeko. Halere ustiategi batzuk, sovjoz deituak, estatuaren esku
geratuko ziren.
• Lurraren kolektibizarioak goseteak ekarri zituen. Edward Carr-ek zera dio: “Pero los
costos completos de la transformación no tardarían en hacerse evidentes. La producción
había quedado desorganizada. Los productores más eficientes [los kulak] habían sido
expulsados. Aunque el suministro de tractores y maquinaria aumentaba lentamente, los
koljozi no estaban todavía equipados para llenar el hueco. Lo más eficiente eran las
recaudaciones de grano: de los koljozi se extrajo una proporción de la cosecha mayor
de la que se había obtenido de los campesinos individuales. Los campesinos
comenzaron a pasar hambre. Se sacrificó a un número cada vez mayor de animales
porque ya no se les podía alimentar. Las malas cosechas de 1931 y 1932 coronaron la
calamidad. Se siguió recaudando grano incluso de forma implacable en las áreas más
afectadas; y durante el invierno siguiente las regiones que habían sido las más ricas
productoras de grano fueron presa de un hambruna peor que ninguna de las
experimentadas once años antes, tras la guerra civil. No puede calcularse el número de
los muertos por hambre: las estimaciones varían entre uno y cinco millones”.10
• Plangintza zentralizatua “bost urteko planen” bitartez gauzatu zen (1928-32, 1933-7 eta
abar). Plan horiek banatzen zituzten baliabideak, finkatzen zituzten ondasun eta
zerbitzu guztien prezioak eta produkzio-helburu batzuk. Industria astunari lehentasuna
eman zitzaion industria arinaren aurretik.
• Stalinen plangintzaren emaitza herrialdearen defentsa eta azpiegiturak garatu zituen
industrializazio behartu bat izan zen, zeina per capita kontsumoaren beherakada
nabarmen batekin lotuta egon baitzen. Gainera giza kostuak sekulakoak izan ziren.
• Edward Carr-ek zera dio bost urteko lehen planaren inguruan: “Aunque el impulso a la
industrialización era el núcleo central del plan, éste era un plan para la economía en su
conjunto, y no podía ser menos. El obstáculo principal y bien conocido en el camino de
los planificadores era la agricultura. Como observó Rikov en una ocasión, el plan estaba
‘a merced de un chaparrón’; y la elección de un período de cinco años para la
planificación se justificó con el argumento de que dentro de este período se
compensarían las buenas y malas cosechas, y por tanto serían válidos los cálculos
basados en un promedio. Pero un obstáculo mayor incluso era el carácter impredecible
de la conducta del campesino. La familia campesina en su pequeña propiedad,
ampliamente autosuficiente a un nivel tradicionalmente bajo de subsistencia, podía
aislarse de la economía nacional y frustar los cálculos de los planificadores. A las
autoridades, a mediados de los años veinte, les preocupaba el problema de recaudar el
grano y llevarlo a las ciudades y las fábricas tanto como el problema de producirlo. Por
consiguiente, el impacto del plan [quinquenal] sobre el campesinado era doble. Por una
parte intentaba poner la producción de la agricultura campesina dentro del alcance de
sus pronósticos y directrices. Pero también trataba de reemplazar los primitivos
10
Carr, La Revolución Rusa, 207-8.

79
métodos de cultivo hasta entonces en uso, mediante el suministro de maquinaria y
herramientas modernas. Los tractores eran simplemente la herramienta más avanzada
y ambiciosa que la industria podía proporcionar para promover un cultivo más eficiente
de la tierra. La producción de medios de producción para la agricultura podía parecer
una parte insignificante del programa de industrialización, pero la producción de la
agricultura era la base de todo el plan”.
• El prestigio del plan y de la URSS, como protagonista de la planificación, se vio
realzado por la crisis económica que estalló en el mundo capitalista en el otoño de 1929.
Se extendió ampliamente –y no sólo en la URSS– la idea de que se cumplía la
predicción marxista sobre el colapso del orden capitalista bajo el peso de sus
contradicciones intrínsecas. La inmunidad de la URSS ante algunos de los peores
síntomas de la crisis –en especial el desempleo masivo– potenció una creciente creencia
en que ninguna economía nacional debía ser dejada ya a merced de las leyes de hierro
del mercado. El plan quinquenal soviético, aunque no se hubieran estudiado o
comprendido suficientemente las condiciones de su adopción y funcionamiento, parecía
proporcionar un modelo precursor. La exigencia de que se introdujera un elemento de
planificación en las economías de los países capitalistas se generalizó e influyó
sustancialmente en las actitudes occidentales hacia la URSS.

80
6. GAIA | NAZIOARTEKO EKONOMIAREN ORDENA
BERRIA, 1945-1973

6.1. Nazioarteko ordena berria eta gerraosteko ekonomiaren


susperraldia
6.2. Kapitalismoaren urrezko aroa
6.3. Sobietar ereduaren hedapena
6.4. Hirugarren Munduaren sorrera: deskolonizazioa eta garapena

81
6. GAIA – NAZIOARTEKO EKONOMIAREN ORDENA BERRIA,
1945-1973

6.1. Nazioarteko ordena berria eta gerraosteko ekonomiaren susperraldia


• Bigarren Mundu Gerraren zenbait ezaugarri garrantzitsu:
─ Lehen Mundu Gerrak baino suntsipen gehiago ekarri zituen, eta gerra ahalegina
sekulakoa izan zen.
─ Lehen Mundu Gerran ez bezala, borroka ideologikoa izan zen.
─ Gerrak ez zuen lurralde aldaketa nabarmenik ekarri, ezta kalte ordainketarik.
─ Paradoxikoki gerrak garapen teknologikoa azkartu zuen.
─ Gizarte kohesioa areagotu zuen, eta horrekin batera sozial-demokrazia eta sistema
sozialistaren hedakuntza ekarri zuen.
• Atlantikoko eskutitzaren ideia nagusiak (1941eko abuztua):
─ Erresuma Batuak eta AEBek ez dute lurralde gehiagorik lortu nahi.
─ Errespetatzen dute herrialdeek gobernua hautatzeko duten eskubidea.
─ Saiatuko dira herrialde (irabazle zein garaitu) guztien garapen ekonomikorako
beharrezkoa den merkataritza bultzatzen.
─ Ekonomia arloan herrialdeen arteko lankidetza bultzatu nahi dute, lan
baldintzetan, garapen ekonomikoan eta gizarte babesean hobekuntzak burutu ahal
izateko.
─ Alemaniako naziak garaitu ondoren, bake egonkor bat ezartzea nahi dute, zeinak
nazio guztien segurtasuna ez ezik norbanakoen askatasuna ere bermatuko baituen.
─ Herrialde guztiek etorkizunean indarkeria erabiltzeari uko egin behar diote.

• Gerraosteko susperraldi ekonomikoa (1945-1950) nahikoa azkarra izan zen Estatu


Batuen laguntzari esker. Amerikarrek gerrako irabazleak zein garaituak lagundu
zituzten.
• AEBek European Recovery Program edo Marshall Plana jarri zuten abian (1948-1952)
gerran parte hartu zuten Europako herrialdeei laguntzeko: kreditu bigunak eta
donazioak (12.000 milioi dolar). Hasierako laguntza oinarrizko produktuak izan ziren
(elikagaiak eta kontsumo ondasunak); bigarren uhin batean energia, kapital finkoa eta
lehengaiak bidali zituzten. Urte horietan, ezda ahaztu behar, bloke sobietarra ere sortu
zen, eta harekin “Gerra Hotza” hasi zen.
• Marshall Planak hiru helburu nagusi zituen:
1) Ekonomikoa: Europako ekonomia berreraikitzea.
2) Politikoa: komunismoaren hedapena gelditzea.
3) Iraganeko akatsak berriro ez egitea.

82
• Nazioarteko elkarlaguntza giroaz gain, beste faktore batzuk ere hartu behar dira
kontuan, batez ere europar gobernuen politika interbentzionistagoa. Politika
ekonomiko horren oinarrian New Dealaren, Suediako gobernu sozialdemokraten eta,
batez ere, Keynesen ideien eragina zegoen.
• Bigarren Mundu Gerra ondoko ekonomia kapitalistetan estatuek kontsumoa sustatzeko
ardura hartuko zuten: inbertsio publikoen bitartez, kreditu merkeak eskainiz, diru-
jaulkipena handituz, fiskalitate progresibo bat ezarriz, gizarte-segurantzako estatu-
erakundeak eratuz eta abar.
• Estatuak ekonomian esku hartzea nabarmen areagotuko du, zenbait arloren ardura
zuzena hartuz (energia, garraioak, komunikabideak…) eta beste arlo batzuk ekimen
pribatuaren esku utziz. Honi “ekonomia mistoa” deritzo.
• Europa ekialdeko herrialdeetan berreskurapena mantsoagoa izan zen. Han, gerraren
hondamendia sakonagoa izateaz gain, eredu komunista jarraitu zuten.
• Munduko ordena ekonomikoa berreraikitzeko argi zegoen AEBek hartu behar zutela
lidergoa eta herrialde guztien arteko elkarlaguntza bultzatu behar zela. Depresio
Handian zehar eginiko akatsetatik ikasi eta herrialdeen arteko kooperazioa funtsezkoa
zela ulertu zen.
• Bide horretan hartutako erabakiak eta sortutako erakunde garrantzitsuenak hauek dira:
Atlantikoko Eskutitza (1941), Nazio Batuen Adierazpena (1942); Bretton Woods-eko
Akordioak (1944); eta Nazio Batuen Erakundea (gaztelaniaz ONU, 1945).
• NBEaren helburu nagusiak hauek izango ziren: nazioarteko zuzenbidea, ordenua,
garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzea, eta giza eskubideak bermatzea.
• 1944ko uztailean Bretton Woods-en (Estatu Batuetan) 44 herrialderen ordezkariak
elkartu ziren “Nazio Batuen Moneta eta Finantza Batzarra” zeritzona burutzeko. Bertan
mundu ekonomiarentzako oso garrantzitsuak izango ziren erabakiak adostu zituzten,
erakunde ekonomiko berriak eta diru sistema berri bat sortuz:
1) Nazioarteko Diru Funtsa (NDF, gaztelaniaz FMI):
─ Truke-tasa finkodun diru sistema bat onartu zen, urrean eta dolarrean
oinarritua, Gold Exchange Standard deitua. Truke-tasen sistema berriak aukera
ematen zien zailtasun ekonomikoak zituzten herrialdeei beren txanponak
dolarraren aldean % 10eraino debaluatzeko (are gehiago NDFk onartzen
bazuen), eta, beraz, ez ziren behartuta egongo urre-patroian mantentzeko
deflazioa jasatera.
─ NDFaren ardura izango zen diru-sistema gainbegiratzea eta haren
funtzionamendu egokia ziurtatzea. Horretarako pagamendu-balantza negatiboa
zuten herrialdeei epe motzeko (5 urte gehienez) maileguak emango zizkien,
balantza oreka zezaten.
─ Maileguak egonkortze plan zorrotz baten ezarpenaren truke jasoko zituzten
herrialdeek.
2) Munduko Bankua (berez “Berreraikuntzarako eta Garapenerako Nazioarteko
Bankua” zen bere izena):
─ Baldintza honetan epe luzeko maileguak eskaintzea izango zuen helburu. Berez
ez du funts propiorik; tartekari bezala aritzen da.

83
─ Hasieran berreraikuntzarako maileguak eman bazituen, laster herrialde
azpigaratuei maileguak ematen espezializatu zen, haien ekonomiak bultzatzeko
asmoz.
3) Nazioarteko merkataritzari dagokionean, trukeak bultzatu, erraztu eta zabalduko
zituzkeen erakunde bat sortzen saiatu ziren Bretton Woodesen, baina hori ez zen
posible izan, desadostasunak oso handiak baitziren. Horren ordez noizean behin
muga-sarien inguruan eztabaidatzeko nazioarteko bilerak deitu ziren 1947tik
hasita:
─ Tarifei eta Trafikoari buruzko Akordio Orokorrak (ingeleraz General
Agreement on Tariffs and Trade, edo GATT). Helburua: pixkanaka
protekzionismoa murriztea merkataritza liberalizatzeko. Negoziazioak
“erronda” (bilera) ezberdinetan gauzatu ziren 1947 eta 1995 bitartean.
• Europaren integrazio prozesua gauzatzeko “nazio gaineko erakundeak” sortu ziren II.
Mundu Gerra ondoren:
─ Benelux-eko muga-sari batasuna (1948). Beneluxeko Batasun batasun politiko-
ekonomikoa eta gobernuen arteko nazioarteko lankidetza formala da,
mendebaldeko Europako hiru estatutan: Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo.
Benelux izena portmanteau bat da, herrialde bakoitzaren izenaren lehen letren
batasunak osatua -Belgika, Herbehereak, Luxenburgo-, eta lehen aldiz erabili zen
batasunari hasiera eman zion aduana-akordioa izendatzeko (1944an sinatua).
Orain modu orokorragoan erabiltzen da hiru herrialdeen multzo geografikoa,
ekonomikoa eta kulturala aipatzeko. Belgikako, Herbehereetako eta
Luxenburgoko gobernuen arteko lankidetza 1944an aduana batasun bat sartu
zenetik irmoki ezarritako praktika izan da, 1948an Beneluxeko Aduana Batasun
gisa martxan jarri zena.
─ Europako Ikatz eta Altzairuaren Elkartea edo EIAE, gaztelaniaz CECA (1952),
sei herrialdek sortua. Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortua, bere ekoizpen
industriala agintaritza zentralizatu baten pean arautzeko. 1951n ezarri zen
formalki, Belgikak, Frantziak, Italiak, Luxenburgok, Herbehereek eta
Mendebaldeko Alemaniak sinatutako Parisko Itunaren bidez. CECA nazioz
gaindiko nazionalismoaren printzipioetan oinarritutako nazioarteko lehen
erakundea izan zen, eta integrazio formalaren prozesuari ekin zion, Europar
Batasuna sortuz. Ituna 1952ko uztailaren 23an sartu zen indarrean eta 2002ko
uztailaren 23an amaitu zen, indarrean sartu eta berrogeita hamar urtera.
─ EURATOM edo Europako Energi Atomikoaren Elkartea (1958) eta Europako
Ekonomi Elkartea edo EEE, gaztelaniaz CEE (1958). Nazioarteko erakunde bat
da, energia atomikoaren erabilera baketsuak garatzeko eta merkatu bateratu bat
eratzeko. Bere helburuen artean honako hauek zeuden: Europa mailan energia
nuklearraren industria sortzea, nazio mailan sortu beharrean, ikerketa
koordinatzea, zentral nuklearren eraikuntza sustatzea, segurtasun-arauak ezartzea
eta material eta ekipo nuklearren merkataritzarako merkatu bateratua sortzea.
─ Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) estatu kideen arteko integrazio ekonomikoa
helburu zuen eskualde-erakundea zen. 1957ko Erromako Itunak sortu zuen.
Ingelesez hitz egiten zuten herrialdeetan Europako Merkatu Bateratua ere esaten
zitzaion EEEri, eta, batzuetan, Europako Erkidegoa deitzen zitzaion 1993an
ofizialki hala izendatu aurretik ere. Erkidegoaren hasierako helburua zen
integrazio ekonomikoa lortzea, merkatu bateratua eta aduana-batasuna barne, sei

84
kide sortzaileen artean: Belgika, Frantzia, Italia, Luxenburgo, Herbehereak eta
Mendebaldeko Alemania. Erakunde multzo komun bat lortu zuen Ikatzaren eta
Altzairuaren Europako Erkidegoarekin eta Energia Atomikoaren Europako
Erkidegoarekin batera, Europako Erkidegoetako bat bezala, 1965eko Bategite
Tratatuari jarraiki (Bruselako Ituna).

─ Europar Batasuna (1993). 1993an merkatu bakar oso bat lortu zen, barne-merkatu
gisa ezaguna, EEEren barruan salgaien, kapitalen, zerbitzuen eta pertsonen
zirkulazio askea ahalbidetzen zuena. 1994an barne-merkatua EEEren
akordioarekin formalizatu zen. Akordio horrek barne-merkatua ere zabaldu zuen,
Merkataritza Libreko Europako Elkarteko estatu kide gehienak barne hartzeko, eta
15 herrialde hartzen dituen Europako Esparru Ekonomikoa osatzeko. EEE
Europako Merkatu Bateratua bezala ere ezagutzen zen ingelesez hitz egiten zuten
herrialdeetan, eta, batzuetan, Europako Erkidegoa deitzen zen, 1993an ofizialki
hala izendatu aurretik ere.

6.2. Kapitalismoaren urrezko aroa

• Herrialde kapitalistek inoiz izan duten hazkunde handiena eta azkarrena bizi zuten
1950-1973 bitartean. Horregatik “kapitalismoaren urrezko aroa” izan zela esaten
dugu. Azpimarragarriak izan ziren, hazkunde tasekin batera, hazkundearen iraupena
(zeina denbora luzez orekatua izan baitzen) eta enplegu osoa.
• Demografiari dagokionean ere hazkunde garaia izan zen, “baby boom” delakoaren
urteak. Halere 1960ko hamarraldiaren erdialdetik jaiotza tasak erortzen hasi ziren
herrialde garatuetan.
• Merkataritzari eta kapital fluxuei dagokienean ere aurrerapauso nabarmenak eman
ziren, baina bloke kapitalista garatuaren barnean soilik eta GATT-ari esker.
• Herrialde kapitalista garatuek garapen bidean zeudenek eta herrialde sozialistek baino
hazkunde handiagoa izan zuten. Izan ere, herrialde multzo horiekiko dibergentzia
areagotu egin zen.
• Produktibitatearen hazkundean garrantzi handia izan zuen taylorismo/fordismoaren
hedapenak.
• Halaber, III. Industri Iraultzaren zantzuak 1960ko hamarralditik hasi ziren nabaritzen:
automatizazioa, informatika, energia nuklearra, bioteknologia eta abar. Horiek
produktibitatea are gehiago emendatu zuten. Horrekin batera ikerketa eta garapen
sektorea ezinbestekoa bihurtzen joan zen, hala estatu mailan nola enpresatan.
• Masa-ekoizpenak arrakasta nabaria lortu zuen, ekoizten zen oro saltzen baitzen.
Lantegi taylorista/fordisten kopuruak eta ehunekoak gora egin zuen, eta sozietate
anonimoak gero eta ohikoagoak bihurtu ziren.
• Hazkundearen oinarrien artean eskariaren zabalkuntza eutsia azpimarratu behar da.
Batetik enplegu eskaintza eta soldatak handitu zirelako, eta bestetik “masa-
kontsumoaren gizartea” agertu zelako. Kontsumismoa ondasunak eta zerbitzuak gero
eta kantitate handiagoetan eskuratzea sustatzen duen ordena sozial eta ekonomikoa

85
da. Industria-iraultzarekin batera, baina batez ere XX. mendean, masa-ekoizpenak
gainprodukzioa ekarri zuen: ondasunen eskaintza kontsumitzaileen eskariaren
gainetik hazten ari zen, eta, beraz, fabrikatzaileek zaharkitze planifikatura eta
publizitatera jo zuten kontsumitzaileen gastua manipulatzeko. Kontsumismoa
kontsumoa azpimarratzen duten politika ekonomikoei buruzkoa izan daiteke. Zentzu
abstraktuan, kontsumitzaileen aukera askeak fabrikatzaileek ekoizten dutena eta nola
aukeratu behar duten eta, beraz, gizarte baten antolaketa ekonomikoa nola bideratu
behar duten kontuan hartzea da.
• “Enplegu osoa” mantentzea izan zen garai honetako gobernuen helburu nagusia.
Enpleguen eskaintza handia izan zen eta baita soldata errealak ere, lan-esku urritasun
erlatiboaren eta sindikatuen eraginaren ondorioz. Izan ere, soldatak prezioak eta
produktibitatea baino gehiago igo ziren. Hala ere pobrezia ez zen desagertu.
• Estatuaren parte hartzea ekonomian biderkatu egin zen, eta gastu publikoaren
hazkundea izugarria izan zen, hala absolutoki nola erlatiboki. Horrela, Estatuaren
gastua eskari erantsiaren geroz eta elementu inportanteagoa bihurtu zen.
• Estatuaren gastua enplegu osoaren faktore nagusienetako bat izan zen. Inbertsio
publikoak eta oinarrizko arloen nazionalizazioak (energia, garraioa, altzairugintza,
ikatza…) burutuz ere enplegua ziurtatzea bilatu zuen Estatuak. Horri “ekonomia
mistoa” deitzen diogu, laissez-faire eta planifikazio sozialistaren arteko eredu
ekonomikoa.
• Estatuaren gastuarekin eta enplegu osoarekin batera, “Ongizatearen Estatua” delakoa
ere jaio zen. “Itun keynestar” edo keynesianismoaren ondorio zuzena litzateke: aldi
berean, soldata errealen eta mozkin tasaren igoera ziurtatzen zen, segurtasun eta
enplegu osoko testuinguru batean, askatasuna eta demokrazia politikoak babestuz.
• Keynesen ideiez gain, lehenagotik zetozen gizarte-babeserako politikak (XIX. mende
amaieratik zetozenak) eta 1942ko “Beveridge Txostena” (Britainia Handian egina) izan
ziren Ongizatearen Estatuaren beste iturri garrantzitsuak.
• Hala ere, sozialdemokrazia ez zen pentsamendu keynestarraren aplikazio bat izan,
baina sustatzaileek Keynesekin partekatzen zuten gobernuek kapitalismo modernoa
salbatzeko indarrez jardun behar zutela.

• Ongizatearen Estatuak errentaren banaketa berdinduagoa eskaini behar zuen,


etxebizitza eskuratzeko aukera, hezkuntza maila gutxieneko bat, osasun-sarerako
sarrera, erretiro pentsioa eta abar. Halere emaitzak ez ziren toki guztietan berdinak izan.
• Ongizatearen Estatuaren oinarrian SESBaren eta bere sateliteen mehatxu politiko eta
ekonomikoari planteatu zitzaion alternatiba izatea legoke.
• Keynesen ideiak jarraituz, Estatuaren interbentzionismoak kapitalismoak eragiten
dituen gorabehera suntsitzaileen leuntzaile izatea zuen xede. Tresna ezberdinak erabil
zitzakeen Estatuak: fiskalitatea, defizita, inbertsio zuzena eta diru-tresnak (debaluazioa,
adibidez), besteak beste.
• Tresna horiek gehienak inflazioaren eragiletzat jotzen ziren, baina hobe zen inflazioa
izan langabezia edo krisi zikliko bat pairatzea baino. Gainera inflazioa, egiturazkoa
izan arren, nahikoa egonkor mantendu zen 1970eko hamarraldira arte.
• Historialari batzuen ustez, Ongizatearen Estatua eta itun keynestarraren gauzatze
praktikoa posible egin zuten beste faktore bat Hirugarren Munduaren ustiapena izan

86
zen. Hala, neokolonialismoaren bidez burututako ustiapenetik letorke herrialde
garatuetako langileen aberastasunaren parte bat.
• Enpresa gerentzial handiek (multinazionalek) masa-produkzioaren bidez eskala-
ekonomiak aprobetxatzen zituzten. Horretarako, noski, ekoizpen planten tamaina
nabarmen handitu behar zen. Gainera irabaziak inbertsiora bideratzen ziren
dibidendoak ematera baino.
• Enpresa handi horiek II. Mundu Gerra ostean iritsi ziren Europara. 1973rako 10.000
multinazional zeuden munduan zehar ezarrita, eta horietatik laurden bat estatubatuarrak
ziren.
• Energia kontsumoa asko hazi zen 1973ra arte: 1955ean energia guztiaren %75 ikatzetik
zetorren; 1973an, ordea, %23 soilik. Aldiz, epealdi berean, petrolioa kontsumitzen zen
energia osoaren %22 izatetik %60 izatera pasatu zen.
• Europan bereziki aldaketa horren ondorioa nabarmena izan zen: 1955ean Europak
behar zuen energiaren %78 Europan bertan sortzen zen, baina 1973rako %35 bakarrik
zen, petrolioa, ikatza ez bezala, inportatu behar zelako.
• Nazio gaineko erakunde eraginkor bat: 1961ean 20 herrialdek (munduko herrialde
garatuenek, Espainia barne) Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea
(ELGE, gaztelaniaz OCDE) eratu zuten. Harrezkero beste 14 kide batu zaizkie,
gehienak 1990eko eta 2000ko hamarkadetan. ELGE “herrialde aberatsen kluba” dela
esan ohi da. ELGE eragin handiena duen erakundeetako bat da, ekonomia, hezkuntza
eta ingurumen arloetan azterketak egin eta norabideak ezartzen baititu. Hiru helburu
nagusi ditu:
1) Partaide diren herrialdeetan langabezia gutxiagotu, hazkunde ekonomikoa eta
hauen biztanleen bizimodua hobetzea, herrialdearen oreka mantenduz.
2) Hazkunde ekonomikoa bultzatu partaide diren nahiz ez diren herrialdeetan.
3) Nazioarteko hitzarmenei jarraituz, munduko merkataritza hedatzea,
diskriminaziorik gabe.
• Kapitalismoaren urrezko aroaren ondorio orokorrak:
1) Bizi-mailaren hobekuntza orokorra gertatu zen, bizi-itxaropenaren aurrerakadan
eta trantsizio demografikoaren amaieran islatuko litzatekeena. Hala ere badira
ikuspegi hori zalantzan jartzen duten zenbait prozesu (fordismoaren kalte
psikologikoa, 1968ko protestak, ekologisten protestak…).
2) Industrializazio prozesua azkartu eta hedatu egin zen. Baita hiritartze prozesua ere.
Herrialde garatuetako ekonomiek “terziarizazioa” bizi izan zuten.
3) Gizarte babesa areagotu zen, atzeraldi ekonomikoen eragina leuntzea lortu zen
bitartean. Enplegu osoa momentu larrietan ere mantendu zen. Horren atzean
keynestar politika antiziklikoak zeuden.
4) Kapitalismoaren internazionalizaziorako joera sakondu zen. Horretan nazioarteko
merkataritzak eta nazioarteko zein nazio gaineko erakundeek funtsezkoak izan
ziren. Geroz eta enpresa gehiagok filialak ireki eta beste herrialde batzuetan
inbertituko dute. Multinazionalek, kontzentrazio ekonomikoaren bultzada
areagotzen zuten bitartean, sekulako boterea lortu zuten.
5) Masa-kontsumoaren gizartearen finkatzea ekarri zuen kapitalismoaren urrezko
aroak, besteak beste faktore hauei esker: kontsumo-ondasun iraunkorren erosketen

87
hazkundea, aisialdiaren eta turismoaren garapena (lan orduak gutxitu zirelako ere,
40 orduko astea ezarri zelarik; horrekin opor ordainduak, emakumea lanean hasi
zen, guztia produktibitatearen emendioari esker), eta kontsumo-kredituaren
hedapena.
6) Hazkunde ekonomikoak kanpo-eragin (externalidades) gero eta ugariagoak eta
kaltegarriagoak eragin zituen, ingurumena kaltetuz eta xahutuz. Gainera herrialde
garatuak petrolioaren mendeko bihurtu ziren.

6.3. Sobietar ereduaren hedapena


• II. Mundu Gerra ostean Sobietar Batasunak bere eragin politikoa eta ekonomikoa
Ekialdeko Europara hedatu zuen, eta baita sozialismoa besarkatu zuten zenbait
herrialde azpigaratutara ere. Haietan ere jabetza pribatua osorik edo ia osorik ezabatu
eta haren ordez estatuaren jabetza edo herri-jabetza ezarri zen. Hauek guztiek
ekonomiaren plangintza zentralizatua burutu zuten.
• Ekialdeko Europako herrialdeek sekulako gerra-suntsipenak jasan zituzten. Bertako
alderdi sozialista-komunistek jarraitzaile dexente zituzten arren, sobietarren Armada
Gorriaren presentzia funtsezkoa izan zen 1948rako partidu bakarreko erregimenak ezar
zitezen. Horregatik ez zuten Marshall Planaren laguntza onartu.
• Sobietar Batasuna ere azkar berreskuratu zen II. Mundu Gerraren hondamenditik (30
milioi bizitzako galera izan zuen SESBak zuzenean zein zeharka!). Bost urteko planei
berriro heldu eta 1952rako industria-produkzioa 1940koaren bikoitza zen jadanik.
• Sobietar Batasunean bezala, Ekialdeko Europan ere Estatuaren planifikazioaren
nagusigoa inposatu zen (bost urteko planekin ere). Beste modu batean esanda, hemen
ere merkatuak garrantzia galdu zuen.
• Sobietarrek ezarritako ortodoxia jarraiki, herrialde sozialistek industria astunari eman
zioten lehentasuna (kimika, metalurgia, elektrizitatea, makinagintza), kontsumo
ondasunen industriari arreta gutxiago emanez. Hori ekialdeko biztanleen bizitza
mailetan islatu zen. Izan ere, komunismoak ez dirudi populazioaren ongizatea hobetu
zuenik. Carlos Barcielak dioen bezala, “hazkundea dezentea izan zen herrialde
sozialistetan, estentsiboa, industria astunetan zentratua, eta emaitza eskasekoa
herritarren bizi-maila hobetzearen ikuspuntutik”.11
• Aldiz, Ekialdeko Europako herrialde sozialistek ez zuten nekazaritzaren
kolektibizaziorik gauzatu, edo ez sobietarren neurri berean. Latifundioetako lurrak
(espropiatu ostean) nekazarien artean banatu ziren leku gehienetan.
• Bitartean SESBaren ekonomiak, Laugarren (1946-50) eta Bostgarren Bosturteko
Planekin (1951-55), hazten jarraitu zuen. Seigarren Planaren garairako (1956-60), jada
Stalin hilda (1953an hil zen), gobernu burua Nikita Khrustxev izan zen.
“Desestalinizazioa” burutu zuen.
• Azken ikerketen arabera (ikus taula) 1950 eta 1973 bitartean Ekialdeko Europan eta
SESBan per capita BPGaren hazkundea herrialde kapitalistetakoa baino handiagoa izan
zen. Kontuan izan behar da hazkunde tasak ez direla erabat fidagarriak, ez baitzuten
BPGrik erabiltzen; euren adierazlea Gizarte Produktu Globala zeritzon. Horrek
konparaketa zaildu egiten du.

11
C. Barciela, “Kapitalismoaren urrezko aroa (1945-1973)”, in F. Comín, M. Hernández eta E. Llopis (arg.),
Munduaren historia ekonomikoa: X.-XX. mendeak (Bilbo, EHU, 2013), 373.

88
• Nikita Krutxevek nekazaritzaren produktibitatea emendatu nahi zuen erreformen
bitartez, eta kontsumo ondasunen industriari garrantzi handiagoa eman. Ez zuen
arrakasta handirik izan.
• 1964tik 1982ra SESBko gobernu burua Leonid Brezhnev izan zen. Bere garaian
hazkundea mantsotu eta ekonomia geldialdira abiatu zen.
• Dirudienez 1970eko hamarraldira arte Ekialdeko Europako hazkunde tasak Sobietar
Batasunarenaren antzekoak izan ziren, esperientzia eta egoera guztiak berdinak izan ez
ziren arren. Halere, haien guztien hazkundea estentsiboa izan zen, hots, produkzio-
faktoreen gehitzean oinarritua, eta ez produktibitate hobekuntzan zentratua.
• Herrialde komunistak Bretton Woods eta europar integrazio prozesutik kanpo geratu
ziren. Horren ordez beste erakunde bat sortu zuten: COMECON edo Elkarren Laguntza
Ekonomikorako Kontseilua (1949-1991), Sobietar Batasunak eta herrialde sozialistek
elkarren arteko truke ekonomikoak eta merkataritza errazteko sortua.
• COMECON-aren merkatu sozialista komunean herrialde bakoitzak autonomia handia
gorde zuen arlo ekonomikoan. Koordinazio arazo ugari izan zituzten, eta merkataritza,
alde anitzekoa (multilateral) izan ordez, bi aldekoa (bilateral) izaten jarraitu zuen.
Hortaz ez zen oso eraginkorra izan.
• Esan daiteke, harrigarria badirudi ere, komunismoaren onuradun nagusiak ez zirela
sobietar langileak izan, herrialde kapitalistetako langileak baizik, han alderdi
ezkertiarrak eta sindikatuak indartuta atera zirelako. Carlos Barcielak dioen bezala,
“SESBen indarrak eta ospeak mundu guztian indartu zituen ezkerreko sindikatuak eta
alderdiak, eta enpresaburuak eta gobernuak behartu zituen langileen arazo eta
aldarrikapenei arreta handiagoa jartzera”.12
• Hala ere, herrialde sozialista guztiek ez zuten sobietarrekiko mendekotasun maila
berdina izan. Batzuk, Jugoslavia eta Txina adibidez, nahikoa ibilbide ezberdina izan
zuten beste herrialdeekin edo Sobietar Batasunarekin alderatuz gero. Horietatik
Txinaren kasua interesatzen zaigu bereziki, haren egungo ekonomiaren jatorria
ulertzeko balioko digulako.
• Txinak sozialismoaren bideari 1949an ekin zion, Txinako Herri Errepublika sortu
zenean. Ordura arte Txinaren historia nahikoa nahasia eta bortitza izan zen,
Mendebaldeko botereen eraginpean (ekonomikoki behintzat) edo gerra zibiletan
murgildua egon baitzen.
• Azken gerra zibilaren ostean (1945-49) erregimen komunista bat ezarri zen Mao
Zedong-en agintepean (Alderdi Komunista 1921an sortua zen). Ekonomia
modernizatzeko bi arazo nagusi zituen Txinak:
1) Nekazaritza tradizionalaren atzerakuntza.
2) Biztanleriaren dimentsio eta hazkunde tasa handiak.
• Txina hasieran eredu sobietarra jarraitzen saiatu zen, baina ez zitzaien eraginkorra
iruditu. Euren industrializazioak nahitaez lotura estua izan behar zuen nekazaritzarekin.
• Txina nekazaritzan oinarritutako ekonomia batetik herrialde komunista moderno bat
izatera eraman behar zuen programa “Aurreranzko Jauzi Handia” izan zen (1958-1962).
Helburu oso anbiziotsuak ezarri ziren. Nekazaritza kolektibizatu eta industria bultzatu
zen. Altzairugintzak garrantzi berezia izan zuen, baina arrakasta gutxirekin. Izan ere
12
Barciela, “Kapitalismoaren urrezko aroa”, 369-70.

89
hasieran produkzioa emendatzeko ezer gutxirako balio zuten labe “kaseroak” erabili
zituzten.
• Historialari baten hitzetan Aurreranzko Jauzi Handia “hondamendi garesti bat besterik
ez zen izan”.
• Aurreranzko Jauzi Handiarekin industria zerbait garatu zen baina 1961-62an, gosete
handi baten eraginez, 15-30 milioi pertsona bitartean hil ziren!
• Txina kapitalismotik eta bloke kolektibista nagusitik aparte garatu zen. Arazo askorekin
1970eko hamarraldirako Hirugarren Munduko herrialderik industrializatuena izatea
lortu zuen, gerora emango zen hazkunde handi eta azkarraren oinarriak jarri zituelarik.

6.4. Hirugarren Munduaren sorrera: deskolonizazioa eta garapena


• “Hirugarren Mundua” izendapena hamaika nazio hartzen dituen saski-naski bat da.
Berez herrialdeok oso-oso desberdinak ziren beren artean ikuspuntu orotik. Gainera,
nazio bakoitzaren barnean ere desberdintasunak sekulakoak ziren.
• Urrezko aroko oparitasunetik profitatu ziren neurri batean. Langileko BPGaren
hazkundea handiagoa izan zen Asian (%2,9 urteko) Latinoamerikan baino (%2,5).
Halere Hirugarren Munduaren kasuan hobe da “zilar aro” bati buruz hitz egitea,
hazkundea ez baitzen hain ikusgarria izan.
• Hirugarren Munduaren arazoetako bat mundu garatuarekiko zuten atzerapena zen.
1970ean, adibidez, Latinoamerikako produkzio guztiaren balio totala Frantziarenaren
parekoa zen, eta batez besteko per capita errenta, berriz, frantsesaren %25 besterik ez.
• San Franciscoko Konferentziak (1951) deskolonizazioa bultzatu ondoren hasi ziren
herrialde gehienak independiente izaten. Estatu Batuak eta SESB, munduko
superpotentziak, antikolonialistak ziren doktrinaz. Bi potentziek beste kolonialismo
era batzuk gauzatu zituzten halere.
• Oro har, britaniar deskolonizazioak negoziazioaren bidea hartu zuen; Frantzia, berriz,
gerra luzeetan sartu zen Indotxinan eta Aljerian, haien independentzia onartu aurretik.
• Akats nabarmenak egin ziren: India koloniala bi herrialdetan banatu (1947) edo Israel
sortu (1948), esaterako. Oro har, bereziki kaltegarriak izan ziren honako ezaugarri eta
akatsak: mugen artifizialtasuna, herrialde askotako aniztasun etniko, erlijioso eta
kulturala, populazioaren heziketa maila eskasa, azpiegiturarik eza, klase ertainen falta
eta abar.
• Afrikaren kasuan ondare kolonialaren parte garrantzitsu bat armak izan ziren; etenik
gabeko gerran egon zen kontinentea. Afrikarentzat baliabide naturalen aberastasuna
madarikazioa izan zen askotan.
• Azpigarapenaren jatorriari eta baldintzei buruzko azalpenak bi korronte nagusiren
artean dabiltza:
1) Faktore exogenoei egozten diete batzuek, batez ere potentzia kolonial ohiek eta
herrialde aberatsek sortutakoei. 1950 aldera ekonomilari batzuek planteatu
zutenaren arabera herrialde azpigaratuek kanpoko laguntza eta esku-hartzea jaso
behar zuten “zirkulu bertutetsuak” sortzeko. Planteamendu horrek zenbait
latinoamerikar ekonomilariren kritika zorrotzak eragin zituen, zeinak erantzun
baitzuten kanpo laguntzak dependentzia eta mendekotasuna aregotu besterik ez
zuela egiten.

90
2) Beste autore batzuk kausa endogenoak azpimarratzen dituzte: gizarte-egiturek,
erakunde politikoek eta kultur tradizioek eragindako atzerapena.
• Azalpen zentzukoena bi azalpen horien arteko zerbait litzateke.
• Lehen globalizazioan periferiako herrialdeak nazioarteko merkataritzara irekita egon
ziren bitartean, metropoliak, muga-sari tarifa handiak erabiliz, babestuta mantendu
ziren. Aitzitik, XX. mendearen bigarren erdialdean periferiako herrialdeak izan ziren
nazioarteko merkataritzatik babestu zirenak, herrialde aberatsek euren merkataritza
erregimenak liberalizatuz joan ziren bitartean, horretarako GATTaren akordioak
erabiliz.
• Garabidean zeuden herrialdeek garapen estrategia desberdinak jarri zituzten abian:
─ “Inportazioen ordezkatze bidezko industrializazioa” (IOBI): Bere helburua
lehen herrialdera inportatzen ziren ondasunak ekoiztea zen. Industriaren sektoreak
babestea nazioartean lehiakorrak izan arte, eta gero merkataritza askera irekitzea.
Hori da inportatu, ordezkatu eta gero esportatu izenez ezagutzen den estrategia.
Inportazioak ordezteko industrializazio-estrategia apustu dinamikoa da,
garapenari dagokionez errendimendu handia izan dezakeena arrakasta izanez
gero, baina horrek ere porrot egin dezake, eta porrot egin du kasu historiko
askotan. Europa kontinentaleko herrialde gehienek, Alemaniak, Frantziak eta
Estatu Batuek barne, XIX. mendearen erdialdean eta amaieran IOBI erabili dute,
eta bertako gobernuek zeregin aktiboa izan dute sortzen ari diren industrien
garapena sustatzen eta babesten. Latinoamerikako herrialde gehienek 30eko
hamarkadatik 80ko hamarkadaren amaierara arte hartu zuten IOBI, neurri handi
batean Depresio Handiaren ondorioz, kontsumitzen zituzten manufakturatutako
produktuak ezin zituztelako inportatu, salmentak asko jaitsi zirelako kanpora. Hori
izan zen Asiako eta Afrikako herrialde batzuen kasua ere. Bigarren Mundu
Gerraren ondoren, herrialde independente berri gehienek, Asiako tigreak barne,
IOBIren pean industrializatzeari ekin zioten. Arrakasta handiagoa izan zuen
Asiako tigreentzat Latinoamerikarentzat baino; izan ere, azken herrialde horietan,
1945-82 bitartean boterean zeuden gobernu populisten pean, merkataritza askera
itzultzeko oposizio politikoa nahiko indartsua zen. Merkataritza askearen
esparruan, herrialde baten truke-harremana kaltegarria bada (ekoizpen txikia eta
kontsumo handia), gobernuak industria baten gaineko babes-arantzela sar dezake,
truke-harremana hobetzeko. Inportazio-mugek barne-prezioa igoko dute sortzen
ari den industriaren autonomia-erkidegoraino. Horrek aukera ematen dio enpresari
merkatu nazionalerako ekoizten hasteko. Ekoizpena handitzen den heinean, batez
besteko kostuak jaitsi egiten dira, enpresa nazioarteko merkatuan lehiakorra den
eta babesa ezaba daitekeen puntu batera iritsi arte. Apustu dinamikoa da babes
industrialak industrian inbertsioa eta aldaketa teknologikoa eragingo dituela,
ekoizpen-aukeren muga gorantz mugatuz. Suposatzen da IOBI aldi baterakoa dela
eta merkataritza askerako itzulerak jarraitzen diola; beraz, estrategia da
"inportazioak ordezkatzea eta gero esportatzea", ekoizpena handitu egingo da eta
kontsumoa murriztu egingo da. X industriak irabazi handia izan du, aldi baterako
babes-mugei eta herrialdearen industrializazioari esker. Hala ere, estrategiak
porrot egin dezake PPF ez bada mugitzen x industriarantz. Halaber, porrot egin
dezake herrialdea ez bada inoiz merkataritza askera itzultzen industria babestuan
sortutako interesen presioagatik. Inportazioen ordezkapena herrialde askok onartu
zuten, bi abantaila dituelako. Lehenik eta behin, ez du aurrekontu publikorik
behar, eta, aitzitik, inportazio lehiakorren gaineko diru-sarrerak sortzen ditu

91
gobernuarentzat. Diru-sarrera horiek, ustez, industria nazionalaren
lehiakortasunerako garrantzitsuak diren ondasun publikoak emateko inbertitu
daitezke. Gainera, ez da beharrezkoa gobernuak enpresa espezifikoak hautatzea,
baizik eta industriako sektore zabalak babestea erabakitzea. Bigarrenik, enpresek
merkatu nazionalean lehiatzen ikas dezakete, non kalitate-eskakizunak esportazio-
merkatuan baino askoz txikiagoak diren. 1930eko hamarkadako depresioaren eta
1980ko hamarkadako zorraren krisiaren artean, garapen bidean zeuden herrialde
gehienek barrura begirako inportazioak ordezkatzeko industrializazio nazionalista
aukeratu zuten. Latinoamerikak eta beste nazio independente bakanek 1930eko
hamarkadan hasi zuten bide hori, eta 1940ko hamarkadan Asia, 1940ko eta
1950eko hamarkadetan Ekialde Ertaina eta Afrika Iparraldea eta 1960ko
hamarkadan Saharaz hegoaldeko Afrika etorri ziren haien atzetik. IOBI kontsumo-
ondasunen sektoreei aplikatu behar zitzaien lehenik, eta, geroago, bitarteko
ondasunen eta kapital-ondasunen sektoreei. Izan ere, industria nazional bat sortzen
lagundu zuen, baina babesa, sarritan, oso zaila izan zen ezabatzea, industria
esportatzaile arrakastatsu baterantz eboluzioa blokeatuz eta kontsumitzaileek
ordaindutako kostu handiko industria bat erreproduzitzea barne-prezio altuen
moduan. Gainera, inportazioak ordezkatzeko industrializazioak ez du a priori
inbertsioa herrialdeko abantaila konparatiboak dituzten sektoreetara bideratzen.
Ondorioz, baliteke babes-mugasarien atzean eraikitzen den industriak inoiz ez
lortzea lehiakortasuna ekonomia ireki batean. IOBIren estrategiek merkatu
nazional handi bat eskatzen dutenez, eta, bertan, enpresek ESKALA-
EKONOMIA nahikoak lor ditzaketenez nazioartean, oso arriskutsuak dira
herrialde txikientzat. Desberdintasun handiarekin eta aktiboen
kontzentrazioarekin, hori lortzea zaila izan daiteke baita herrialde handietan ere.
Hori da, hain zuzen ere, Latinoamerikako herrialdeek birbanaketa-politikak
(nekazaritza-erreforma, esaterako) lortzeko duten arrazoietako bat, industria-
ondasunen benetako barne-eskaria handitzen lagun baitezakete. Babesak
sektoreko presio-talde indartsuak sortzen ditu, bai enpresarienak, bai langileenak,
eta babesa ezabatzearen aurka borrokatzeko aliatuko dira. Adibidez, Argentinan,
IOBIren une goreneko peronismoak Enpresaburuen Konfederazio Orokorraren
(CGE) eta langileen sindikatuen (CGT, Langileen Konfederazio Orokorra) babesa
zuen. Beraz, arriskua da, behin sartuz gero, babes-mugasariak politikoki oso zailak
izatea ezabatzeko. Aplikazioaren arrakastak gobernuaren sinesgarritasuna
eskatzen du, babesa aldi baterako baino ez dela, eta laster murriztuko dela aurrez
iragarritako egutegi bati jarraituz. Hala ere, gobernuek ez dute konpromiso
politiko sinesgarriak hartzeko tresnarik. Hego Korean babesa eman zen, baina bost
urterako baino ez zela izango zioen iragarpen sinesgarri batekin. Gainerako leku
gehienetan sinesgarritasuna falta zen, ekoizleek ondo baitzekiten gobernua
kontsumitzaileen interesen gainetik erakar zezaketela beren posizio ekonomikoak
ezarri ondoren. Azkenik, IOBIren mende dauden herrialdeek estimatutako truke-
tasei eusten diete (kanbio-tasa ofizial baxuak) inportazioen eskaria murriztearen
ondorioz (inportatzaileek dolar gutxiago eskatzen dute inportazio-mugasarien
ondorioz, dolarraren barne-prezioa murrizten dute) eta industriarako kapital-
ondasunen inportazioak merkatzearen ondorioz. Hala ere, kanbio-tasa baxuak
nekazaritzako esportazioak zigortzen ditu, industriarako kapital-ondasunak
inportatzeko beharrezkoak diren dibisetako diru-sarreren iturri izan ohi baitira.
Ondorioz, nekazaritza gelditu egiten da, eta horrek behin eta berriz gertatzen diren
aldaketa-krisiak eragiten ditu, industriak behar dituen kapital-ondasunak
inportatzeko duen gaitasuna larriki mugatu dezaketenak. IOBIren esparruan

92
nekazaritzaren eta industriaren arteko gatazka hori, eta horren ondoriozko
ezegonkortasun ekonomikoa eta nekazarien eta industrialen arteko gatazka
politikoak, “Sektoreen arteko liskarren teoria” gisa kontzeptualizatu dira.

─ “Esportaziora bideratutako industrializazioa” (EBI): Ekonomia zabaltzea eta


hautatutako enpresak diruz laguntzea lehiakorrak izan arte. Estrategia horri
"irabazleak aukeratzea" esaten zaio. EBIren estrategia hautatutako enpresak diruz
laguntzean datza (IOBIren esparruan industriako sektoreen babesa ez bezala),
enpresa horiek nazioarteko merkatuan lehiakortasuna lortzeko ahalmena baitute.
Planteamendu horren abantaila da "irabazle" potentzial horiengana soilik jo
dezakeela, eta ez duela merkataritza-distortsiorik behar kontsumitzaile nazionalei
modu negatiboan eragiten dieten eta galera sozial garbi handia eragiten dieten
muga-zerga gisa. Barne-merkatu handirik ez duten herrialde txikientzat balio
dezake. Esportatzeko ahalmena duten enpresen lehiakortasuna sustatzeko politika
komun bat da "irabazle" potentzialei ekoizpenerako diru-laguntzak ematea. Diru-
laguntza horiek hauek izan ohi dira: Estatuak diruz lagundutako kredituak,
finantza-bermeak, atzerrian eskuratutako laguntza teknologikoa, I+Grako diru-
laguntzak eta nazioarteko merkatuan enpresak sustatzeko merkataritza-azokak.
Diru-laguntzek hautatutako enpresen lehiakortasuna hobetzen dute, eta eskala
irabazten laguntzen diete, gero diru-laguntzarik gabe lehiakorrak izan daitezen.
"Irabazle" potentzialentzako ekoizpenerako diru-laguntzak EBIren estrategietan
asko erabili dira. Epe luzera onuragarriak izan daitezkeen arren, esportaziorako
diru-laguntza baten epe laburreko eragina da irabazia sortzea diruz lagundutako
enpresentzat, gobernuarentzat kostu batekin, baina kontsumitzaileentzat galerarik
gabe eta estatu mailan distortsio txikiagoarekin arantzel babesle batek sortutakoa
baino. Beraz, ez da hain kaltegarria eraginkortasun globalerako. Hala ere,
gobernuari kostu bat eragiten dio, eta horrek "irabazleak aukeratzeko" gai izatea
ere eskatzen du, akatsik egin gabe eta laguntasunean eta ustelkerian erori gabe.
Hirugarren Munduan EBIren estrategiak ez dira zabalago erabili, zailtasun
handiak dituztelako. Lehenik eta behin, enpresek zuzenean lehiakorrak izan behar
dute nazioarteko merkatuan (diru-laguntzekin), eta kalitatea eta ospea lortzeko gai
izan behar dute, beren produktuen eskaria sortzeko. Ez dago ikaskuntza babesturik
merkatu nazionalean, IOBIn bezala. Bigarrenik, EBI garestia da gobernuarentzat.
Nondik aterako dira diru-laguntzak? Edozein gastu fiskalek aukera-kostu bat du,
adibidez, herritarrei osasuna, hezkuntza eta azpiegiturak ematerakoan. Hego
Korean eta Taiwanen, non 1945aren ondoren EBI arrakastaz aplikatu zen, diru-
laguntzak kanpoko laguntzatik zetozen neurri handi batean, eta herrialde horiek
Estatu Batuetatik jaso zuten, Gerra Hotzaren testuinguruan zuten garrantziagatik.
Beste zailtasun batzuk politikoak dira. Funtzionarioek aukeratu behar dutenez zein
enpresa diruz lagundu, ustelkeria-arriskua izugarria da. Sektore publikoak behar
bezain autonomoa izan behar du sektore pribatuarekiko diru-laguntzak nahi bezala
esleitzeko eta kentzeko, eta enpresei buruzko informazio zehatza eskuratu behar
du, eta horrek harreman estua eskatzen du, sarritan pertsonala. Estrategia
arrakastaz erabili zen Japonian, adibidez, 50eko eta 60ko hamarkadetan bere
industria siderurgikoa sustatzeko, eta Asia Ekialdean, hasiera batean
jantzigintzako enpresekin, eta ondoren etxetresna elektrikoekin eta
elektronikakoekin. Baina, era berean, 1997ko Asiako finantza-krisian lagundu
zuen; izan ere, diru-laguntzak jaso ondoren ere subsidiorik behar ez zuten edo
lehiakortasuna lortu ezin zuten enpresak diruz laguntzerakoan izandako
adiskidetasunak zerga-kostu handiak eta eraginkortasunik gabeko enpresen

93
iraunkortasuna ekarri zituen. Azkenik, enpresei ematen zaizkien diru-laguntzek
arrisku handiagoa dute errentak bilatzeko presioen aurrean, sektoreko muga-
zergen aurrean baino; beraz, gero muga-zergak kentzea zailagoa da. Izan ere,
arantzel bat, funtsean, ondasun publikoa da babestutako industria-sektoreko
inportazioen ordezkoen ekoizle guztientzat. Presio-taldeen onuren zati txiki bat
baino lortzen ez dutenez, banakako ekoizleek baliabide esanguratsurik ez
inbertitzeko joera izango dute eragin politiko iraunkorrean. Ekoizleentzako diru-
laguntzen kasuan, aldiz, enpresak banaka zuzenduta daude eta bezeroekin alde
biko harremanak izateko joera dute. Presio-taldeetan inbertitzeko joera handiagoa
izango dute diru-laguntza erreproduzitzen saiatzeko, baita behin lehiakortasuna
lortuta ere. Beraz, muga-zergak distortsionatzaileagoak dira, baina presio-
taldeetarako joera txikiagoa dute; diru-laguntzak ez dira hain distortsionatzaileak,
baina presio-taldeetarako joera handiagoa dute. Etorkizun-ikuspegia duen gobernu
batek, industrializazioa lortu ondoren merkataritzaren liberalizaziorantz aurrera
egiteko presio-taldeak atzean mantentzeaz kezkatuta dagoenak, muga-zergen
tresnarik distortsionatzaileena hobetsi dezake.

• Hiru arazo nagusi izan zituzten herrialde azpigaratuek:


1) Eztanda demografikoa.
2) Nazioarteko ekonomian txertatzeko arazoak.
3) Nekazaritzaren atzerapena.

94
7. GAIA |
KRISIA, SUSPERRALDIA ETA
GLOBALIZAZIOA

7.1. Petrolioaren krisia eta mendebaldar ekonomien berregituratzea


7.2. Sobietar Batasunaren eta Zentralizatutako Plangintzadun
ekonomien bat-bateko lur-jotzea
7.3. Garatutako munduarenganako hurbiltze eta urruntzeak: Asiako,
Latindar Amerikako eta Afrikako esperientziak

95
7. GAIA – KRISIA, SUSPERRALDIA ETA GLOBALIZAZIOA

Sarrera

• Azken hamarkadetan kapitalismoa goreneko fase batera iritsi da. Gainera munduan
inoiz baino jende gehiago bizi da, inoiz baino ondasun eta zerbitzu gehiago ekoizten
dira eta merkatu-harremanak edonora hedatu dira. Hala ere, itxuraz positiboa dirudien
prozesu hazkor horrekin batera nazioarteko mailan eta herrialdeen baitan ere
desberdintasunak inoiz baino handiagoak dira, eta krisi ekonomikoak eragin globala
dauka, eta ingurumenaren gaineko presioak sekulako kalteak sortzen ditu.
• 1973an petroliaoaren krisiarekin hasten den epealdia guk 2007ko krisiarekin itxiko
dugu. Horrek ez du esanahi epealdi hori hor bukatu denik. Goiz da epealdia bera ondo
ulertzeko ere. Lau hamarkadotan gauza benetan garrantzitsuak gertatu dira:
globalizazio prozesuaren sakontzea, sozialismo errealeko ekonomien erorketa edo
trantsizioa, herrialde azpigaratu zenbaitzun garapen azkarra, eta antzinako potentzia
ekonomikoen hazkunde motelagoa.
• Epealdi horretan Espainiak aldaketa sakonak bizi zituen: demokrazioaren hasiera, krisi
ekonomiko sakona, Europar Ekonomi elkartean sartzea, eta ongizate estatu ahul baten
eraikuntza.
• Gaiak bost atal izango ditu.

7.1. Petrolioaren krisia eta mendebaldar ekonomien berregituratzea

• 1973an beheraldi ekonomiko latz bat hasi zen, hurrengo hamarkadaren erdialdera arte
iraungo zuena. Krisi ekonomiko horri aurre egiteko hartu ziren neurriek eragin
iraunkorra izango zuten.
• 1973an Herrialde Petrolio-Esportatzaileen Erakundeak (HPEE edo OPEP) produkzioa
murriztu eta petrolioaren prezio laukoiztea lortu zuen (3,5 dolar petrolio upeleko
izatetik 11 dolarrera igo zen aste gutxitan; Yom Kippurreko Gerraren ondorioz).
Mendebaldeko ekonomien energiaren %53 petroliotik zetorrenez, prezioaren igoerak
oso eragin negatiboa izan zuen herrialde industrializatuengan, produkzio-kostuen
igoera bortitza ekarri zuelako.
• Hala ere argi izan behar da petrolioaren garestitzea ez zela krisiaren eragile bakarra,
ezta garrantzitsuena. Gainera ez du krisiaren iraupena esplikatzen. Behin prezioak jaitsi
zirenean, 1985ean, hazkunde garai berri bat hasi zen, baina hazkunde tasa txikiekin.
• 1960ko hamarkadaren bigarren erdialdetik nabarmena zen kapitalistak gutxiago
irabazten ari zirela. Mozkin tasaren jaitsierarekin batera, soldaten igoera jarraitu bat
egon zen, produktibitatearen gainetik. Gainera ordura arteko produktibitate hazkundea
hainbat grebak, eserialdeik, erresistentzia mugimenduk, absentismoak etabarrek gelditu
zuten. Hainbat herrialdetan (Frantzia, Italia, Holanda, Alemania, AEB) 1968ko
maiatzan protesta mugimenduak egin zuen eztanda, ikasle, langile, hippiek eta
emakumeek gidatua.

96
• Krisia eragin zuen beste faktore bat Bretton Woods-en jaiotako truke egonkorren diru-
sistemaren desagerpena izan zen, 1971ean gertatu zena. AEBen lehentasunean eta
dolarraren indarrean oinarrituta zegoen diru-sistema, baina gauzak aldatu ziren
neurrian, sistemaren oinarriak mantentzea ezinezkoa bihurtu zen: AEBen partehartzea
munduko ekonomian txikitu eta 1960ko hamarkadatik aurrera haren pagamendu
balantza defiziduna bihurtzen hasi zen. Alemania eta Japoniaren hazkundea zegoen
AEBen pisu galeraren atzean. Paradoxikoki haien hazkundearen atzean, AEBen beraien
laguntza egon zen. Europak eta Japoniak AEBei merkatua kendu eta handik gutxiago
inportatzeko beharra izan zuten. Horrekin batera AEBen gastu hazkorra ere izan behar
da kontuan, Vietnameko gerrari (1955-1975) eutsi ahal izateko. Horrek guztiak ekarri
zuen AEBetatik geroz eta dolar ateratze handiagoak, eta hortaz amerikar lehentasunaren
higadura. Gainera, dolarra sendo mantendu behar zuten, urre bihurgarritasunak hala
eskatzen zuelako, eta horrek AEBen esportazioak kaltetu egiten zituen. Egoera horri
irtenbidea bilatu nahian, 1971an Richard Nixon presidenteak urre-bihurgarritasuna
baztertu eta dolarraren %30eko debaluazioa agindu zuen, amerikar produktuen
lehiagarritasuna hobetzeko. Nazioarteko diru-sistemaren bukaerak eta dolarraren
debaluazioak mundu mailako inflazioa areagotu zuen. Eta baita nazioarteko kapitalen
mugimendu espekulatiboa areagotu ere.
• Garai honetan “Hirugarren Mundua” azaleratu zen, 1950 eta 1960ko deskolonizazio
prozesuaren ondorio bezala. Argi geratu zen kolonialismoaren eragin ekonomikoa ezin
zela bat-batean ezabatu. Herrialde garatuekiko zanga handituz joan zen. Erantzun
moduan zenbait herrialdetan erantzun politikoek entzute handia zian zuten (Kubako
iraultza, Viernamgo erresistentzia, herrialde ez lerrokatuen elkargoaren fundazioa…).
Baina izan ziren erantzun ekonomikoak ere: esaterako Herrialde Petrolio
Esportatzaileen Erakundea, 1960an sortua, kartel bat.
• Izan ere 1973ko petrolioaren prezioaren igoera kartel horren erabakia izan zen. Eta
erregai nagusiaren garestitzeak oso ondorio ekonomiko latzak izan zituen: prezioen
igoera (kostuen igoeragatik), esportazioen jaitsiera, langabeziaren hazkundea,
produkzioaren jaitsiera.
• Beste ondorio iraunkorragoak izan ziren enplegu osoaren desagerpena eta Ongizatearen
estatuaren krisia. Hau gaur arte ailegatu den egoera litzateke.
• Gogoan izan behar da 1973ko krisia (1929koa ez bezala) eskaintza krisi bat izan zen,
kostuen krisia. Aukera bakarra produkzioa murriztea izan zen, planta batzuk itxiz.
Horren ondorio langabezia areagotzea izan zen, jakina. Fenomeno berri bat azaldu zen,
ekonomilariak asko harritu zituena: estanflazioa (hazkunde ekonomikoaren
beherakada eta prezioen igoera). Honek errezeta keynestarren porrota azaltzen du,
neurri batean. Keynesek proposatutako neurriek beheraldiko deflazioaren kontra
borrokatzeko balio zuten, ez beheraldiko inflazioari aurre egiteko.
• Eskaintza krisi berehala eskari krisi ere bihurtu zuten, langabeziak kontsumoa jaisten
zuelako, eta soldata errealak ere behera egiten zutelako inflazioaren ereginez.
• Halabeharrez Estatu keynestarra krisian sartu zen. Estatuaren fisko-krisiaz hitz egiten
da: estatuaren gizarte gastuen hazkundeak aurrekontuen defizita eragin zuen, eta estatu
zorraren ugaltzea. Horrek crowding out efektua izan zuen sektore pribatuarengan,
estatuaren zorrak kapitalak erakartzen zituelako. 1970ko hamarkada bukaeran
gobernuak politika keynestarrak bertan behera uzten hasi ziren.
• Hamarkada amaieratik aurrera, batez ere 1980 hamarkadatik, gobernuen politikak
aldatu eta argiki enpresarien aldeko bihurtu ziren. Helburua enpresarien konfiantza

97
berreskuratzea zen, inbertitzeko grina berreskuratu zezaten. Langileentzako laguntzak
murriztu zituzten, lan-merkatua desarautu, kaleratzeak erraztu: malgutasuna zen bide
nagusia. Politika-aldaketa horren ikurrak reaganomics eta thatcherismoa izan ziren.
Reagan eta Thatcherren ereduak munduan zehar hedatu ziren, politika ekonomiko
neoliberalen hedapena izango zena (Hayek edo Friedman bezalako ekonomilarien
ideietan oinarrituta).
• Politika neoliberalen helburua ez zen enplegu osoa lortzea, inflazioa kontrolatzea
baizik, hala enpresarien konfiantza eta irabaziak berreskuratuko zirelako. Helburuok
mantendu egin dira gerora ere, krisia bukatu ondoren, baina argudio berriak gehituz:
nazioarteko lehiagarritasunarena, esaterako. 1990ko hamarkadan bide horretan jarraitu
eta, hein batean, Keynesen aurreko ortodoxiara itzuli zen.
• Malgutasuna ordutegian, soldatetan, epe luzeko lana izateko ezintasunean, gizarte
segurantzako prestazioen murrizketan etabarretan ikus daiteke. Malgutasunak
enpresarien boterea aregotu zuen, bi ondorio nagusirekin: i) lan-merkatuaren
segmentazioa (baldintza desberdinak dituzten hiru langile mota, azkena
azpikontratutikoak liratekelarik); eta ii) lanaren prekarizazioa (ziurgabetasuna, lan-
arriskuak, iraupenaren ez-jakintasuna…). Hau sistemak bere iraupenerako behar duen
gertakari bat litzateke. Keynesek zioen, halere, lanaren prezioaren jaitsierak ez ziola
ekonomiari laguntzen, azken finean eskaria ahultzen duelako.
• Estatuaren gastu hazkorra, eta batez ere defizita, neoliberalek asko kritikatu dute,
zergak igoarazten zituelako. Estatuaren gastuaren murrizketa gauzatzeko, eta defizita
arintzeko tresna gisa, oso erabiliak izan ziren (eta dira) enpresa publikoen salmenta eta
pribatizazioa. Horrek ekonomia mixtoaren aukera murriztu egin du. Hala ere,
Ongizatearen estatua mantendu egin da, mozketekin bada ere. Horri esker, neurri
batean, ez da gizarte-eztandarik egon herrialde garatuetan.
• 1973 eta 2000 artean munduak %80 emendatu zuen energia-kontsumoa. Horren arrazoi
nagusia populazio hazkundea litzateke; baina beste arrazoi garrantzitsu bat pertsonako
energia-erabilera bera ere areagotu egin zela litzateke. Izan ere epealdian kontsumoa
%14 hazi da munduan biztanleko. Halere, herrialde eta eskualdeen artean
desberdintasun nabarmenak daude.
• Biztanleko kontsumoaren gehinkuntza handienak 1973an atzeratuen zeuden
herrialdeetan gertatu dira: Asian (%87), Latinoamerikan (%53) eta Afrikan (%42).
• Hala ere herrialde garatuek bikoiztu egiten dute munduko batez bestekoa, AEB buruan
dagoelarik, eta atzetik, nahiko urrun, Europa eta Japonia. Aipatzekoa da ere Japoniak
erabilera-intentsitatea handitu egin duen arren, AEBk eta Europak gutxitu egin dutela.
• Energiaren kontsumoan gertatu diren aldaketetatik lau ondorio atera daitezke:
1. Munduko jarduera ekonomikoak energian oso intentsiboa izaten jarraitzen du,
baliabideen gaineko presioa asko areagotuz. Bide horretan jarraituko dugula
dirudi.
2. 1970ko hamarraldiko pretolio-krisiaren ondorioak larriak izan arren, oso gutxi
aurreztu da energian. Biztanleko kontsumoa Europak gutxitu du nabarmen (%16)
; AEBk eta Japoniak gutxi; eta garapen bidean dauden herrialdeek kontrakoa egin
dute, biztanleko kontsumoa emendatu. Petrolioaren ordezkapena areagotu den
arren (gas gehiago erabiliz, besteak beste), petrolioaren kontsumoak hazten
jarraitu du.

98
3. Energia-ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko aldeak desoreka handiak sorrarazi
ditu. Batzuk behar dutena baino gehiago dute, eta beste batzuk, ordea, energia-
ekoizpen defizit handiak dituzte eta energia gehiena inportatu behar dute (batez
ere Japoniak).
4. Neurri apal batean petrolioaren erabilpena beste energia iturri batzuk ordezkatu
dute zenbait eskualdetan. Ordezkatzea batez ere Japonian eta AEBetan gertatu da,
gutxiago Europan, eta Asian petrolioaren kontsumoa energia primario moduan
erlatiboki hazi egin da. 1973-2000 bitartean energia kontsumoaren urteko
hazkunde tasa %2,2 izan zen, baina, aldiz, petrolioaren kontsumoarena %1,1
soilik.

7.2. Sobietar Batasunaren eta Zentralizatutako Plangintzadun ekonomien bat-bateko


lur-jotzea

• 1970eko hamarralditik Sobietar Batasuna ere zailtasunak izaten hasi zen. Mendean
zehar sistema kolektibista-zentralizatua beste herrialde batzutara zabaldu ondoren,
komunismoa krisian sartu zen. 1990rako erregimen politiko gehienak desegiten joan
ziren, eta gehienak merkatu ekonimi bihurtuko ziren 1990ko hamarraldian
(salbuespenak Ipar Korea eta Kuba).
• Sistema kolektibista-zentralizatuaren erdigunea Sobietar Batasuna izan zen, eta
lehentasun horren nazioarteko tresna nagusia Elkarren Laguntza Ekonomkorako
Kontseilua (ELEK, edo COMECON). Produkzio bitartekoak estatuaren esku zeuden,
merkatuaren mekanismoak oso mugatuak, administrazio ekonomiko oso burokratizatua
eta ustelkeriz betea, kontrol demokratiko ezaren ondorioz.
• Herrialde hauek hazkunde ekonomiko nabarmena izan zuten 1965 ingurura arte, baina
oso desorekatua, industria astunean eta armagintzan zentratua; industria arinetan ordea
oso ahula. Kontsumo mailak Mendebaldekoak baino askoz baxuagoak ziren.
• Beste ahulezia batzuk: aldaketa teknologiko mantsoa eta hortaz produktibitatea gutxi
hazi zen, eta hazkundea hedakorra zen, intentsiboa beharrean. Adibidez, sobietar
nekazari baten lanak zortzi pertsona elikatzeko adinako janaria produzitzen zuen
1970eko hamarraldian; nekazari estabuar batenak aldiz 65 hornitzeko ematen zuen!
• Sistemak pizgarri gutxi eskaintzen zituen eta ondorioz ekonomiaren dinamismoa txikia
zen. Langile gehiegi, eragile ekonomikorik ez, kostuen gaineko ardura gutxi… Nikita
Khrustxev eta Leonid Brezhnev erreformak burutzen saiatu ziren, ekonomiaren
desestalinizazioaren bidez, baina arrakasta gutxirekin.
• Ezin da ukatu populazioaren bizi maila orokorrak hobetu egin zirela 1960 eta 1970eko
hamarraldietan, hala hirian nola landan. Horrela, ekialdeko herrialdeetan pertsonen
arteko ezberdintasun ekonomikoak mendebaldean baino dezente txikiagoak ziren.
Baina hazkunde tasak 1965-70 inguruan hasi ziren mantsotzen. Produktibitate eskasaz
aparte, sektore militarrak ekonomian gehiegizko pisua zeukan, eta jarduera horrek ez
zeukan kontsumo ondasunen industriara hedapenik. Gainera 1980tik, Afganistango
gerraren eta Reaganen jarrera militaristaren ondorioz, mendebaldeko konpetentzia
politiko-militarra areagotu egin zen.

99
• Mendebaldearen erronkari erantzutea oso zaila egin zitzaien herrialde komunistei.
Teknologia arloan, adibidez, ez zegoen apenas bertako berrikuntzarik. Iraultza
informatikoa ere oso astiro hedatu zen.
• Horren guztiaren ondorioz atzerri kapitalistarekiko mendekotasuna areagotu egin zuen
Sobietar Batasunean zein haren kide ziren herrialdeetan. Ondorioz mendebaldearekin
zuten merkataritza hazi egin zen, teknologia berrikuntzak bereganatzeko ez ezik,
oinarrizko premiagatik ere. Esaterako Sobietar Batasuna AEBetatik zerealak
inportatzen hasi zen populazioa elikatu ahal izateko. Nekazaritza kolektibizatuaren
porrotaren seinale argia. 1981-1985 bitartean (11. Bosturteko Planaren garain) SBk 42
milioi tona ale inportatu behar izan zituen urtero. Bitartean Europa Ekialdeko herrialde
komunistek mendebaldeari maileguak eskatu behar izan zizkioten teknologia berria
inportatu ahal izateko.
• Merkataritz-balantza defizitdunak ziren eta atzerri kreditua jo behar izan zuten.
1970eko hamarraldian, petrodolarren ugaritzeak eta interes baxuen ondorioz, merkea
zen maileguak hartzea. Baina 1980ko hamarraldiaren hasieran dirua garestitu egin zen,
eta zorra kitatzeko arazo handiak izan zituzten herrialde komunista asko. Testuinguru
horretan gehiegizko diru jaulkipenak egin eta inflazio hazkorra pairatu behar izan zuten.
• Beste arazo larri bat: baliabide naturalen gainustiaketa. Esplotazio estentsiboak bi arazo
zekartzan: agortzea eta kostuen areagotzea (petroliaren ustiaketa asko garestitu zen,
esaterako). Horri, noski, arazo ekologikoak batu behar zaizkio. Adibiderik larriena
Txernobilgo zentral nuklearraren hondamendia litzateke 1986an, Aralgo itsasoaren
lehortze progresiboa.
• Herritarren nekea nabarmena zen. Mendebaldeko masa-kontsumoaz zeukaten irudia
puzten joan zen. 1980ko hamarraldian bizitza itxaropena laburtu egin zen herrialde
komunista askotan, bizitza kalitatearen okertzearen seinale. Nekea politikoa ere bazen,
Hungariako (1958) eta Txekoslobakiako (1968) inbasio sobietarrek eragina; beste
adibide bat Poloniako Solidarnösc sindikatuaren arrakasta.
• Sobietar ereduko sistema ekonomikoak deskonposatzen ari ziren 1980ko hamarraldi
hasieratik. Erreformak, oso apalak, berandu iritsi ziren. Erreforma serioenak SBn
burutu ziren, batez ere Mikhail Gorbatxoven aginte aldian, 1985-1991, perestroika
delakoarekin. Erreformaren bidez partidu bakarreko erregimen autoritariotik
demokraziarako urratsak eman nahi izan ziren. Askatasun formalen ezarpena proposatu
zen, batez ere informazio eta adierazpen askasuteni zegokienean, hots, glasnost edo
gardentasuna zelakoarekin. Gainera autonomia gehiago eman nahi izan zitzaien
eskualde edo nazionalitate batzuei (Baltikoko herrialdeei, adibidez). Mendebaldearekin
distentsioa lortzea izan zen beste helburu bat, Gerra Hotza bukatzeko. Horretan
arrakasta izan zuen Gorbatxovek, beste erreformek nahiko emaitza ahulak lortu zituzten
bitartean.
• Ekonomia geldiunetik ateratzeko merkatu-mekanismo batzuk berreskuratu behar
zituela sobietar ekonomiak, antzinako NEParen izpirituari jarraiki. Hori argi zuten.
Enpresen autonomia handitu, enpresa txiki pribatuak eta kooperatibak onartu, kostu eta
mozkin arteko aldea zaindu, baina estatuaren plangintza boterea guztiz baztertu gabe,
nolabaiteko merkatu sozialismo bat bultzatzeko.
• Egile askoren ustez plan ekonomikoak porrot egin zuen funtsean bi erreformen arteko
kontraesana zela-eta: demokratizazioarekin eta glasnostarekin botere zentralak
ahalmena galdu zuen erreforma ekonomiko sakonak behar ziren garaian. Gainera

100
merkatu ekonomiaren funtzionamenduaren oso esperiantzia urria zeukaten. Erreforma
ekonomikoak, ondorioz, porrot egin zuen, egoera are okerrago bihurtuz.
• Krisi egoera horretan SBean tentsio sozialak azaleratu ziren, eta baita nazionalismoak
berrindartu ere, azkenik SBren eta Yugoslaviaren desintegraziora eramanez. SBren
babesik gabe, Ekialdeko erregimenak desegin ziren 1989 eta 1991 bitartean. Prozesu
horretan une inportantea Berlingo harresiaren erorketa izan zen, krisi eta desintegrazio
prozesu azkarrak ekarriz.
• Orduz geroztik SBk eta beste herrialde komunista ohiek kapitalismoaren eta
demokrazia burgesaren bidetik abiatu ziren. Prozesu horretan nazionalismoak
berrindartu ziren. Nazioarteko Diru Funtsak diseinatutako txoke-terapia ekonomikoak
ezarri ziren herrialde gehienetan. Horrek sektore estatalaren pribatizazio azeleratua
gauzatu zuen; enpresa multinazionalen sarrera, atzerriko inbertsioak, nazioarteko
merkataritza bultzatu eta estatu-gastuaren murrizketa burutu ziren. Langabezia hazi eta
errenta nazionalak behera egin zuen.
• Gainera badirudi herrialde batzuen kasuan, Errusia barne, mendebaldearekiko
dependentzia areagotu egin dela. Beste batzuk, Europa Ekialdeko batzuk, Europar
Batasunean sartu eta egoera hobetzea lortu dute.

Txina
• Txinaren historia bestelakoa izan da. 1976an Mao hil zen eta 1977 ondoren buruzagi
pragmatikoak edo errebisionistak bihurtu ziren estatu-aparatuaren nagusi. Trantsizio
ekonomiko mantso bat hasi zuten, baina Alderdi Komunistaren diktadura politikoan
aldaketarik egin gabe. Per capita BPGaren sekulako emendioa ekarri zuten erreformek.
1978-1989 bitartean Den Xiaoping izan zen aldaketa garai horretako burua.
• Azkenengo 35 urteotako ezaugarririk nagusiena txinatar ekonomiaren irekitzearena
izan da, nazioarteko merkataritzari zein kanpotik etorritako inbertsoei dagokienean.
Oso inportanteak izan dira Txina barruan Zona Ekonomiko Berezien eraketa eta
garapena, batez ere hegoaldeko kostaldean (Hong Kong, Shezen…).
• Txina gai izan da industri astunarekin batera industria arina ere garatzeko, produktu
manufakturatuak esportaziorako bideratuz. Txina “munduko tailer berria” bihurtu da.
• Garai horretan burututako beste aldaketa ekonomiko garrantzitsu bat nekazaritzaren
pribatizazio progresiboa (antzinako komunen hausketarekin; 1979-1983 bitarteko
“iraultza isila”) eta elikagaien merkatuaren liberalizazioa izan da. Jaiotzen kontrolerako
mekanismo zorrotzak onartu dira (“seme-alaba bakarreko politika”-ren inposaketa,
1979 ondoren, batez ere). Merkatu-mekanismoa, oro har, pixkana, modu kontrolatuan,
hedatuz joan da Txinan.
• Bide horrek sekulako ondorioak izan ditu Txinaren ekonomian: batetik hazkunde
ekonomikoa biziki azkartu da, eta, bestetik, biztanleriaren bataz besteko kontsumo
mailek emendatze nabaria bizi izan dute (Mendebaldearen kontsumo mailekin
konparatuz Txinakoak oraindik apala izaten jarraitzen duen arren). Txinaren sarrera
mundu-ekonomian bere lan-eskuaren merketasunean oinarritu da: populazio
disziplinatua, baketsua, sindakatu independienterik ez, soldata baxuak… horiek guztiak
abantailak izan dira atzerritar inbertsioen sarrerarako.
• Ekonomiak planifikazio zentralistaren elementu asko gorde zituen, prozesuaren
gaineko estatuaren kontrola mantenduz. Hala ere errentaren banaketan desorekak geroz
eta nabariagoak ziren.

101
• Munduarekiko irekiera ekonomikoak, bestalde, kanpotik populazioarengana iristen zen
informazioaren jarioaren gaineko kontrola murriztu egin zuen. Horrek geroz eta
ezinegon handiagoa sortu zuen, batez ere unibertsitate ikasleen artean, SESBren eta
Europako ekialdean garatzen ari ziren mugimenduekin batera. Demokraziaren
eskariaren inguruko aldarrikapenak 1989an ugaldu eta gobernuak zapalduak izan ziren,
Tian’anmen plazan.
• Orduz geroztik liberalizazio ekonomikoa azeleratu egin zen. Plangintza
zentralizatuaren indarrak atzera egin du harrezkero. Horrekin batera Txinako
hazkundea munduko handiena izan da. Hong Kong 1997an berreskuratu zuenetik
industrializazioa oso sakona izan da, eta jada autogintzan edo mikroelektronikan
sekulako garapena bizi izan du.
• Halere Alderdi Komunistak kontrol politiko osoari eutsi dio. Beraz Txinako Iraultza
ezin da kontsideratu hainbeste iraultza sozialista bat, industrializaziorako bide
nazionalista eta autonomo berri baten eredua baizik.
• Ikusteke dago zer punturaino uztartu ahal izango diren garapen ekonomikoa eta
diktadura politikoaren jarraipena (batik bat globalizazioaren testuingurak dakarren
informazio jario askeagoa ikusita).
• Etorkizunerako beste arazo iturri batzuk hauek lirateke: aberatsen eta pobreen arteko
desberdintasun hazkorra, kostalde aberatsagoa eta barnekalde pobreagoaren arteko
desorekak, politika demografikoaren epe luzeko ondorioak (zahartzea eta maskulinitate
tasa altuak), industrializazio azeleratuak ekarritako baliabideen ustiapena eta
ingurumenaren kutsadura eta abar. Baliabide eta energia beharrekin lotuta oso
adierazgarriak dira Txinak Sahara hegoaldeko Afrikan lehengaiak lortzeko egin dituen
eta egiten ari den inbertsioak.

7.3. Garatutako munduarenganako hurbiltze eta urruntzeak: Asiako, Latindar


Amerikako eta Afrikako esperientziak

• Azpigarapenaren inguruan bi ikuspegi daude: azpigarapena atzerapen erlatibo bezala


ikusten dutenena, eta azpigarapena garapenaren ondorio dela uste dutenena (doktrina
liberalaren kontrakoa). Bigarren ikuspegia ahuldu egin da azken hamarraldietan, eta,
batez ere Asia ekialdekoek lortutako arrakastaren ondoren, nazioarteko espezializazio
eta merkataritza askearen bertuteak, teoria neoliberalean sustatua, garaile atera dela
dirudi.
• Azpigaratuen helburua argia da eta inork ez du zalantzan jartzen: Mendebaldeak
historikoki izandako garapen ekonomikoa lortzea.
• 1980ko hamarralditik aurrera, neoliberalismoarekin batera, beste pentsatzeko era bat
zabaldu zen: zalantzan jartzen hasi ziren ez soilik garatzeko hartu beharreko bidea,
helmuga bera baizik. Herrialde jada garatuen hazkunde eredua abandonatu beharko
litzatekeen ala ez planteatzen da. Garapen mota horri “garapen jasangarria”deitu izan
zaio, “deshazkundearen” kontzeptuarekin lotura duelarik. Gero eta presenteago dago
munduan. Ikuspegi erabat minoritarioa da halere.

102
• Azpigarapenaren eboluzioan, 1970eko hamarralditik hona, herrialde haien arteko
desberdintasun ekonomikoen hazkundea gertatu da, eta horrekin “Hirugarren
Munduaren” kontzeptu bateratzailearen ahultzea. Batzuk argiki garapen bidean jarri
dira, baina beste batzuk XX. mende erdialdean baino txarrago daude.
• 1970eko hamarraldiko amaiera eta, batez ere, 1980koa, Zorraren Krisiaren ondorioz
oso garai txarra izan zen herrialde azpigaratuentzat. Hein batean, zeharka bada ere,
Petrolioaren Krisiaren ondorio izan zen. Hamarraldiaren hasieran egin zuen eztanda
krisiak, Mexikok kanpo zorraren ordainketa eten zuenean. Haren atzetik Latino
Amerikako, Afrikako eta Asiako hainbat nazio etorri ziren. Kalte ekonomiko handiak
eragin zituen krisi horrek, 80koa “hamarraldi galdutzat” jo baita.
• Non zegoen Zorraren Krisiaren jatorria? 1970eko hamarraldian zehar, dirua merke
zegoenean (hots, interes tasa baxuak zirenean), haien ekonomiak bultzatzeko
Hirugarren Mundukoek mailegu handiak hartu zituzten. Petrolio ekoizleek dirua barra-
barra zuten (“petrodolarrak”) eta banka sisteman sartu zuten, kredituaren merketasuna
eraginez. Kredituok askotan gaizki inbertituak izan ziren (ez ahaztu gobernu asko
diktadura militarrak zirela). Arazoa piztu zuena AEBetako Erretserba Federalaren diru-
politika aldaketa izan zen: interes tasaren igoerak Hirugarren Munduko herrialde
zorpetuak ito egin zituen, maileguen itzulera izugarri garestitu baitzuen.
• Azpigaratu batzuk, 1970eko hamarralditik aurrera, inportazioen ordezte bitartezko
industrializazio saiakerak bertan behera utzi eta “esportaziora bideratutako
industrializazio politikak” bultzatu zituzten. Ekialdeko “herensugeen” jarduera, 1960ko
hamarraldian hasia, jarraitzeko eredu bihurtu zen. Bide horretan murgildu ziren Txina,
Filipinak, Indonesia, Vietnam eta India, besteak beste.
• Latindar Amerikan Txile izan zen, Pinochet diktadorearen garaian, bide horretan
aintzindari. Txilek kutsu neoliberaleko ekonomiaren desarautze prozesu gogor bat bizi
izan zuen, mota horretako erreformen “laborategi orokorra” bihurtuz.
• Inbertsioak kanpotik etortzen ziren, eta industrializazioa esportaziora bideratu zuten.
Herrialde inbertsio hartzaileen hazkunde ekonomikoa ekarri zuen horrek, baina baita
herrialde garatuetatik industria batzuen alde egitea ere. Gehienetan nazioarteko
inbertsioa multinazionalen testuinguruan burutu zen. Mexiko eta Brasil izan ziren joera
horren erakusle nabarmenenak. NAFTA (1994; AEB, Kanada eta Mexikoren
merkatuen bateratzea) eta Mercosur (1991-94; Brasil, Argentina, Uruguay eta
Paraguay) truke askeko espazioen sorkuntza ere prozesu horren ondorio izan zen.
• Prozesua ez da oraindik amaitu. Jadanik ezin da esan Hegoaldea edo Hirugarren
Mundua industrializaziorik gabeko esparrua denik. Baina industrializaziora oso
zirkunstantzia berezietan iritsi ziren, batez ere Ekialde Urrunekoak, oso estatu
interbentzinista eta babesleekin, batzutan diktaduren mende egonik eta, askotan,
AEBen diru laguntza eta babesarekin. Edonola ere garapen ekonomikoa desoreka
handiekin gertatu da (gizarte mailan eta errentaren banaketan sekulako
desberdintasunekin).
• Joera horietatik aparte geratu dira beste eskualde batzuk, nagusiki herrialde
musulmanak eta Sahara hegoaldeko Afrikako herrialde asko (salbuespenak Hego
Afrika eta Turkia lirateke).
• Herrialde musulman askori petrolioarekiko gehiegizko mendekotasunak kalte egin
zien: prezioen igoerak industria garatzeko arazoak ekarri zituen, eta prezio jaitsierak
krisia. Bestalde, zonaldea politikoki oso ezegonkorra izan da azken hamarraldietan

103
(Irango iraultza islamikoa, arazo palestinarra, AEBek bultzatutako gerrak…): arazook
ez diote atzerriko kapitalen erakarpenari mesederik egin, jakina. Eboluzio ekonomiko
horren isla iparraldera bideratutako emigrazio handia litzateke, batetik, eta, bestetik,
2010eko hamarraldi hasieran herrialde musulmanetan eztanda egin zuten iraultza eta
matxinadak.
• Afrika beltzaren marjinazioaren kasua oso konplexua da. Historikoki oso oinarri
industrial ahula izan dute. Gainera kolonialismoaren zauriak oso sakonak izan dira
(europarrek kolonizatutako azken eskualdeak izan ziren, eta deskolonizatzen azkenak).
Horren ondorioz herrialdeen arteko gatazka ugari egon da, gerra zibilak, diktadura
militar gogorrak, antzinako metropolien esku-hartzeak, gobernuen ustelkeria orokorra.
• Afrika beltzeko nekazaritza gainera oso produktibitate gutxikoa da, eta teknikoki oso
atzeratua, eta hondamendi naturalen oso mendekoa (gosea eta azpielikadura
gertatzeraino). Haien nekazaritzak ez du izan esportaziori begira garatzeko aukera zeren
Ipar Amerikak eta, batez ere Europak, euren nekazaritzak babestu dituztelako. Horri
guztiari beste bi arazo gaineratu batu zaizkio: HIESaren epidemiaren zabalkuntza eta
eztanda demografikoa. Egoera hain larria izanik atzerritik inbertsio gutxi jasotzen
dituzte eta atzerapen ekonomikoa iraunkor bihurtu da.
• Azpigarapenaren arazoak oso presente jarraitzen du munduan eta esan daiteke
munduko egungo ekonomiaren ezaugarri nagusienetako bat dela. Iragan kolonialaren
ondorioz ekonomia integratu gabeak izaten jarraitzen dute. Horrek posible egiten du,
besteak beste, soldatak baxu mantentzea.
• Horren atzean, nola ez, arazo demografikoa ere dago. Arazo horren jatorrian Afrika
beltzean (eta beste eskualde batzutan ere) daukaten trantsizio demografiko berezia
legoke, zeinetan jaiotza tasak bereziki handiak izaten jarraitzen duten eta aldiz heriotz
tasak asko jaitsi diren (epidemiak eta gerrak pairatu arren). Umeen erabilgarritasun
ekonomikoak esplikatzen du horrek, neurri batean. Populazioaren gehiegizko
hazkundeak bilakaera ekonomikoan lortutako aurrerapenak “jan” edo anulatu egiten
ditu.
• Garapenerako laguntzaren urritasuna eta kontraesanak ere herrialde horien hazkunde
ekonomikorako arazo izan daitezke. Laguntzak askotan mailegu moduan ematen dira
eta herrialde mailegu emaileetako konpainietan gastatzeko aginduarekin. Askotan
maileguak armamentua erosteko hartzen dira!

104

You might also like