Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

Juan Sebastian Elkano Getarian jaio zen 1476an eta eskorbutoak jota

itsasontzi batean hil zen 1526. urtean. Munduari bira osoa eman zion
lehenbiziko espedizioan parte hartu zuen, azkenengo partea berak gidatuz.

Gaztetan arrantzale izan zen eta kontrabando-merkataritza bidaiak ere egin


zituen; Aljerren aurkako espedizioan eta Italiako konpainietan ere ibili zen.
Hogeita hiru urterekin Fernando de Magallanesek Moluka uharteetara
antolatutako espedizioan parte hartu zuen; portugaldarrek “espezieen
uharteetara” iristeko erabiltzen ez zuten bide berri bat irekitzea zen helburua
(ikusi Tordesillaseko Ituna). Cadizetik atera zen bost ontziko espedizioan
1519an, Elkano “Concepción” ontziko maisu zela. Atlantiko Ozeanotik,
Ozeano Barera heldu ziren, Magallanes itsasartea deitzen duguna
zeharkatuz. Filipinara bi ontzi besterik ez zen iritsi eta Sanlucar de
Barramedatik ateratako eskifaiako gehienak gaixorik hil ziren. Macta
uharteko erasoan Magallanes hil zuten eta Elkanok Victoria ontziko eta
espedizio osoko agintea hartu zuen. Moluka uharteetara zuzendu ziren
ondoren; han ontzi bat desegin zen. Hala ere, geratzen zen ontzi bakarra
espeziez zamatu eta itzulera-bidaia antolatu zuten.

Hiru urte behar izan zituzten Sanlucar de Barramedara, Cadiz, itzultzeko


(1522). Iristean, 265 marineletik 18 bakarrik ziren. Karlos V.a erregeak
Elkano Valladoliden hartu zuen, eta bere armarrian irudi bat ezartzeko
baimena eman zion, honako esaldi hau zuela: “Primus circumdedisti me”,
munduari bira osoa eman zion lehen ontziburu zen seinale. Lurrari
bira osoa eman zion, hala, gure planetaren biribiltasuna frogatuz. Handik
hiru urtera beste bidaia batean sartu, eta eskorbutoak jota itsasoan hil zen.

You might also like