Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

KODEA: …………………………………… KIMIKA / DBHO 1

DATA:……………………………………. 1.GAIA / 1.ZATIA

1.PROBLEMA (1,5 puntu)

Laborategian azido klorhidrikoa sodio hidroxidoarekin erreakzionarazi da, ura eta


sodio kloruroa lortuz.
a. Idatzi erreakzio honi dagokion adierazpena edo ekuazioa.
b. 36,5g azido klorhidriko 40g sodio hidroxidoarekin erreakzionatzen direnean
18g ur lortzen dira. Datu horiekin kalkula ezazu sortzen den sodio kloruro
masa.
c. 200g sodio kloruro lortzeko behar den sodio hidroxido kopurua kalkulatu.
d. Aurreko kalkulu bakoitzean aplikatu duzun legea identifikatu eta definitu.

2.PROBLEMA (1,25 puntu)

Dinitrogeno monoxidoa (N2O) gasa anestesiko gisa erabiltzen da hortz-kliniketan.


Laborategian lor daiteke, nitrogeno (N2) eta oxigeno (O2) gasen arteko erreakzioa
eginaz.

a. Idatzi erreakzio kimikoa


b. 10 L anestesiko lortzea nahi bada, kalkulatu zenbat litro nitrogeno eta zenbat
oxigeno beharko diren. Zein legetan oinarritu zara?

Kalkuluak egiteko ondoren ageri diren datuak erabili:


-Gas guztiak presio eta tenperatura baldintzetan daude.
- 1 L dinitrogeno monoxido lortzeko 1 L nitrogeno behar da, eta oxigeno erdia.

3.PROBLEMA (2 puntu)

Azetona (propanona) karbonoz(C), hidrogenoz (H) eta oxigenoz (O) eratuta dago.
Konposatu horren %62,069 karbonoa da eta %10,345 hidrogenoa.
Bere masa molekularra 60u baino txikiagoa da.
Aurreko datuak eta ondoren ageri direnak kontutan hartuz, kalkulatu azetonaren
formula enpirikoa eta ondoren formula molekularra.

Datuak: Masa atomikoak: Ar(C)=12u; Ar(O)=16u; Ar(H)= 1u


4.PROBLEMA (1,5 puntu)

Gure mendietan ugaria den kareharria, kaltzio karbonatoa (CaCO3) da.


Kalkulatu kilo erdi kareharrian dagoen:
a. Mol kopurua.
b. Molekula kopurua.
c. Oxigeno atomo kopurua.

Masa atomikoak (Ar): C=12u ; Ca=40u ; O=16u

5.PROBLEMA (2 puntu)

Azukre izenarekin, gehienbat jaten duguna, sakarosa (C12 H22 O 11 ) da. Azukre-poltsa
txiki batek 15 g sakarosa duela kontutan izanik, kalkulatu:

a. Zenbat mol sakarosa daude poltsatxo horretan?


b. Zenbat sakarosa molekula?
c. Zenbat C-atomo? Zenbat H-atomo? Eta O-atomo?

Datuak: Masa atomikoak: C=12u ; H=1u ; O=16u

6.PROBLEMA (1,75 puntu)

10 litroko bolumena duen puxika bat Helio gasarekin bete nahi da 20ºC-tan eta
atmosfera bateko presiopean.

a. Zenbat mol helio beharko dira?


b. Zenbat gramo dira?
c. Gas kopuru guzti hori 5 litroko puxika batera pasatzen bada, tenperatura
aldatu gabe, zenbateko presioa egingo du?

Datuak: R = 0,082 atm.L / mol.K Masa atomikoak: He =4u

You might also like