Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

Informazioaren garapena azalpenean Irakurriz Ikasi

5 GURE IDAZLANARI TXEKEOA EGITEN


Idazlanetan gertatutako erroreen zuzenketan jarrera aktiboa hartu behar duzu
derrigor. Zuzenketa aktibo hau aurrera egiteko modu bat eskaini nahi dizugu fitxa
honen bidez. Idazlana amaitu duzula eta irakasleari eman baino lehen, egiozu txekeoa,
bada!

1. Nabarmen itzazu idazlaneko aditz guztiak biribil batez. Aditz hauek nolako konkordantzia
eskatzen dute subjektua eta objektuaren artean? Egiazta ezazu ondo egin duzula. Dakizunez,
hiru konkordantzia-mota dira:

NOR: joan, etorri, egon...


NORK: eduki, ekarri, eraman, hartu, eskatu...
NORI: gustatu, ekarri, eskatu, ekin...

2. Singular / plural konkordantzia ondo egin al duzu? Akatsa izango lukete, adibidez, hau
bezalako esaldiek: gauza batzuk esan dut

3. Mugagabea ondo erabili al duzu? Bila itzazu mugagabea eskatzen duten hitz hauek: zein,
zenbait, asko, edozein, zenbakiak...

4. Elkar eta X-ren burua egiturak ondo erabili al dituzu? Esaldi hauek TXARTO egongo
lirateke:

Atzo elkar jan genuen jatetxe batean.


Mikel errekara bota zen.
Zu ez zara ondo ezagutzen.

5. Ematen duzun informazio berria, aditzaren aurrean ipini al duzu? Berrikus itzazu
mintzagaia, galdegaia eta hitz-ordena. Honako hauek txarto daude:

Da gauza bat oso polita.


Nik Mikel etorriko dela lagunarekin uste dut.

6. Konpletiboa eta zehar-galdera zuzen erabili al dituzu? Begira zein aditzek zer eskatzen
duen:

-(e)LA: esan, uste, pentsatu, badirudi, aipatu, jakin...


-(e)NIK: esan, pentsatu, uste,... baina EZEZKOAN
-(e)N: galdetu, jakin,...

7. Erlatiboa, zer? Ekidin itzazu era honetako esapideak:

Mutil bat ezagutzen dut Mikel deitzen dela.


Ekarri dudan liburuak oso interesgarriak dira.

8. Aditz-aspektua ondo erabili al duzu? Esaldi hauek TXARTO leudeke.

Bihar Mikel zer ordutan etortzen da?


Lanera joan nintzen baina greba zegoela ezin nuen lan egin.

9. Erabili duzun lexikoan ba al da erdarazko hitzik? Hauek onar badaitezke ere, hiztegiaren
bidez egiazta ezazu ia euskarazko ordainik duten. Bestaldetik, ez erabili "manifestazioia",
"rekomendazioa"... baizik eta "manifestazioa", "gomendioa"...

119

You might also like