Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 13

SARRERA:

- Zelulek ingurunetik materia bereganatu eta horri esker bizitzeko beharrezkoa duten
energia eta materia lortzen dute.
- Zelularen barruan milioika erreakzio kimiko gertatzen dira, materia hori eraldatzeko.
Erreakzio guztiak dira metabolismoa.
- Metabolismoaren barruan 2 prozesu bereizi:
- KATABOLISMOA: Energia kimikoa lortzeko suntsipen prozesua
- ANABOLISMOA: Zelulak berak behar duen materia sortu

METABOLISMOA (EZAUGARRI OROKORRAK):


Metabolismoa zeluletan gertatzen diren erreakzioak osatu; horien bitartez, zelulak energia lortu eta
euren egiturak eta molekulak etengabe sortu eta berritzeko.

ENERGIA METABOLISMOAN
Energiaren arabera erreakzioak 2 motatan bereizi:
1) Erreakzio exergonikoak/exogenoak:
- Energia askatu
- Berezko erreakzioak
- Katabolismoa

2) Erreakzio endergonikoak/endogenoak:
- Energia behar
- Ez berezkoak
- Sintesi erreakzioak
- Anabolismoa

Izaki bizidunek 2 modutan lortu energia:


1) Eguzki-energia xurgatuta: Organismo fotosintetikoek eguzki-energia kimiko bihurtzeko gai
2) Erreakzio exergonikoetan askatzen den energia erabiliz: Zeluletan erreakzio exergonikoetan
askatutako energia ATPa sintetizatzeko erabili, energia garraiatzen duen bitartekaria eratzeko.

ENTZIMAK ETA BIDE METABOLIKOAK


- Zeluletan erreakzio gehienak entzimei esker gertatu
- Entzimak erreakzio espezifikoen abiadura handitzen duten biokatalizatzaileak dira.
- Zeluletako erreakzio kimikoen kantitatea handia dago. Hauek bide metaboliko izeneko
sekuentziatan antolaturik daude: erreakzio baten produktua hurrengo erreakzioaren substratua
da.
- Bide metabolikoak 2-20 bitarteko erreakzio segidak izan daitezke
- Linealak, ziklikoak edo adarkatuak izan daitezke, sare konplexuak eratuz
- Konposatu bera bide metaboliko batean baino gehiagotan egon daiteke

OXIDAZIO-ERREDUKZIOA METABOLISMOAN
- Zelulako energia-transferentzietan, molekula batetik besterako elektroien transferentzia edo
elkartrukea dago.
- Elektroien trukea ematen den erreakzioei oxidazio-erredukzio erreakzioak edo erredox esaten
zaie.

OXIDAZIOA
- Molekulak elektroiak galdu
- Molekula hori oxidatuta gertatu; beste molekula bati elektroiak ematen dizkionez
elektroi-emaile edo erreduzitzaile esaten zaio

ERREDUKZIOA
- Molekulak elektroiak irabazi
- Molekula erreduzituta geratu; beste molekula bati elektroiak kendu dizkionez
elektroi-hartzailea edo oxidatzailea da

- Oxidazio eta erredukzio erreakzioak elkarri lotuta daude, hau da, molekula bat oxidatzen den
bakoitzean (elektroia galdu) beste molekula bat erreduzitzen da (elektroia irabazi).
- Askotan, elektroien transferentziarekin batera H+en (protoien) transferentzia ere eman.
- Zeluletan molekula organiko handiak molekula organiko sinpleagoetan edo inorganikoetan
bihurtzeko erreakzioak oxidazio erreakzioak dira. Hauetan, energia askea askatzeaz gain
(exegonikoak), elektroiak eta H+ askatzen dira. Katabolismoa izango litzateke.
- Erredukzioak erreakzio biosintetikoak eta endergonikoak dira, eta elektroiak eta H+ ak
hartzen dituzte. Anabolismoa.

- Organismo autotrofoak 2 motatakoak izan daitezke:


- Fotosintetikoak: Energia argitik lortu
- Kimiosintetikoak: Erredox erreakzio exergonikoetatik lortu energia

METABOLISMOAREN LABURPENA
- Metabolismo zelularraren barnean 2 prozesu bereizi: katabolismo eta anabolismoa
- Bi prozesuak ez dira aldi berean gertatzen, ezta zelulako leku berean ere, baina bata
bestearekiko menpekoak dira.
- Metabolismoko erreakzioak bide metaboliko delakoetan kateatuta daude eta bertako
erreakzioak entzima espezifikoek katalizatu
- Metabolismoko erreakzioak erredox erreakzioak dira

KATABOLISMOA ETA ANABOLISMOAREN ARTEKO DESBERDINTASUNAK

KATABOLISMOA ANABOLISMOA

Degradazio-fasea Eraikuntza-fasea (biosintesia)

Prozesu exergonikoak Prozesu endergonikoak


ATP molekulak sintetisatu ATP molekulak hidrolizatu, energia gastua

Molekula organikoen oxidazioa Molekulen erredukzioa


Elektroiak askatu eta elektroiak garraiatzen Elektroi garraiatzaileek emandako elektroi eta
dituzten molekuletan kontserbatu: NADPH, protoiei esker
FADH, NADH…

Bide metaboliko konbergenteak Bide metaboliko dibergenteak


Hasierako konposatu organiko anitzak, azken Substratu guxti batzuetatik, produktu aniztasun
produktu bakan batzuetan degradatu handia lortu

BITARTEKO GARRAIATZAILEAK
Katabolismo eta anabolismoaren arteko energia-transferentziak energia-bitartekarien bitartez gertatu:
A) Elektroien eta taldeen koentzima garraiatzaileak
B) Energia garraiatzaileak

ELEKTROIEN ETA TALDEEN GARRAIATZAILEAK


Elektroiak garraiatzen dituzten koentzimak
- Nikotinamidaren nukleotidoak: NAD+ eta NADP+
- Flabinaren nukleotidoak: FAD+ eta FMN

ENERGIA-GARRAIATZAILEAK (ATPa)
- ATParen hidrolisi eta sintesi prozesuak (ATP-ADP energia trukatzeko zikloa) sistea
biologikoetan energia transferitzeko modurik orokorrena
- Hala ere, badira antzeko nukleotido trifosfatoak erabiltzen diren zikloak: GTP
(guanosin trifosfatoa), UTP (uridin trifosfatoa), CTP (zitosin trifosfatoa)

ATParen hidrolisian askatutako energiaren erabilera


ATPa ADP-ra edo AMP-ra hidroliza daiteke, energia asko askatuz. Energia hori honetarako erabili:
- Biomolekulen sintesirako (anabolismoan)
- Lan mekanikoa egiteko (muskulu uzkurduran)
- Garraio aktiborako (mintz plasmatikoaren zehar)
- Mintzeko potentzialen sorrerarako (nerbio-bulkadaren garraio eta transmisioa)
- Beroa eta bestelako energien sorrerarako (bioluminiszentzia)

ATParen sintesirako mekanismo nagusiak zelulan


ATPa bi modutan lortu zelulan:
1) Substratu mailako sintesia:
- Energia altuko konposatu batek askatutako energia ADPari fosfato talde bat
transferitzeko erabili
2) Fosforilazioa elektroien garraioaren ondorioz
- Arnasketa zelularraren eta fotosintesiaren elektroigarraiora kateetan zirkulatu ahala
elektroiek energia galdu eta energia hori ATP sintetasek erabili ADPa fosforilatuz
ATPa lortzeko

PROZESU KATABOLIKOAK
ZELULAK ETA ELEKTROI HARTZAILEAK
- Erregai organikoen narriadura erredox erreakzio exergonikoen bitartez egin,
elektroiak energia handiko molekula organikoetatik, maila baxuagoenetara
transferituz
- Azken elektroi-hartzailearen arabera, zelulak 3 motatan sailkatu:
1) AEROBIKOAK
- Zelularik gehienak
- Oxigeno molekularra erabili azken elektroihartzaile modura

2) ANAEROBIKOAK (anaerobio hertsiak)


- Oxigenorik gabe bizi
- Azken elektroi-hartzailetzat molekula organiko bat
- Adib: lur sakonetan edo ozeano hondoan bizi diren bakterioak

3) FAKULTATIBOAK
- Oxigenoa erabili azken elektroi-hartzaile modura, baina gai dira oxigeno
eskasiaren aurrean, bide anaerobikoa erabiltzeko
- Adib: legamiak edo goi-mailako organismoen zelula gehienak

GLUKOSA (erregai naturala)


- Glukosa izaki bizidunek gehien erabiltzen duten erregai zelularra
- Katabolismoan erabiltzen den glukosa jatorri desberdinak
- Organismo heterotrofoek elikagaietatik hartu
- Organismo autotrofoboek fotosintesiari esker sintetisatu
- Beste molekula batzuk eraldatuta lortu ahal glukogenesian
- Erreserba gisa metatutako glukogeno edo almidoiaren hidrolisi bitartez,
glukogenolisiaz

Glukosaren oxidazioa
- Glukosaren oxidazioa pausu ezberdinetan eman, energia apurka-apurka
askatuz eta ATPetan bilduz
- Prozesua bi fasetan labur ahal:
- 1.fasea: Glukosa oxidatu glukolisi izeneko bide metabolikoan. ATP
formako energia askea eta 2 molekula azido pirubiko lortu
- 2.fasea: Azido pirubikoa oxidatu. Bi modu:
- Baldintza anaerobikoetan: Hartzidura: elektroi hartzailea
molekula organikoa
- Baldintza aerobikoetan: Arnasketa zelularra: azken
e-hartzailea oxigenoa

GLUKOLISIA
- Glukolisia glukosa molekula azido pirubikoko bi moleulara narraiatzeko prozesua
- Narraiadura honetan 2 ATP molekula eta 2 NADH + H+ lortu

EZAUGARRIAK
- Glukolisia prozesu kataboliko eta anaerobikoa da
- Zelula guztietan gertatu, zitoplasman

ERREAKZIOAK
- Glukolisia formula orokorra:
Glukosa + 2 ADP + 2 Pi + 2 NAD <-> 2 azido pirubiko + 2 ATP + 2 NADH + 2 H+
- Glukolisia 10 erreakzioko sekuentzia batean gertatu, 2 etapa:
A) Sei karbonoko fasea
B) Hiru karbonoko fasea
- Erreakziook entzimek katalizatu
A) PRESTAKUNTZA FASEA
- Glukosa fosforilatu 2 ATP xahutuz
- Lortutako fruktosa difosfatoa erdibitu hiruna karbonoko 2 molekula lortuz
B) HOBARIKO FASEA
- Fase honetan, aurretik lortutako 3 karbonoko bi molekula fosfatodunek fosfatoak
galdu eta bina ATP eratu
- Fase honetan 4 ATP lortu
- Molekula oxidatzean, NAD+ erreduzitu eta guztiz 2 NADH+ + H+ lortu

GLUKOLISIAREN BALANTZEA
- Glukosa mota bakoitzeko:
- 2 azido pirubiko
- 2 ATP
- 2 NADH
Gainera, glukosa hori glukogenesitik badator, fosforilazio bat gutxiago egin behar da, ATP bat
gutxiago xahutu eta ondorioz, 3 ATP lortzen dira azken balantze bezala.

ARNASKETA ZELULARRA
- Arnasketa zelularra edo aerobioa, glukosamolekula CO2 eta H20-ra guztiz oxidatzeko
prozesua da, horretarako 02 ezinbesteko izanik.
- Zelula eukariotikoetan mitokondrian gertatzen da; prokariotoetan zitoplasman.
- Glukolisian lortutako 2 azido pirubikoak edo pirubatoak 3 etapatan narriatzen dira:
1) Azido pirubikotik acetilCoA-rako deskarboxilazio oxidatzailea.
2) Krebs-en zikloa edo azido zitrikoaren zikloa.
3) Elektroien garraioa, arnasketakatean, eta fosforilazio oxidatzailea.

PIRUBIKOAREN DESKARBOXILAZIO OXIDATZAILEA


- Glukolisian sortutako 2 azido pirubiko molekulak mitokondrian sartu eta
deskarboxilatu egiten dira, CO2 molekula bana askatuz. 2 karbonoko molekulak
eratzen dira: azido azetikoa.
- Aldi berean, NAD+-ak azido azetikoak oxidatu egiten ditu, NADH-ak sortuz.
- Azkenik, A koentzirnarekin lotu eta 2 acetilCoA sortzen dira.

Pirubikoaren deskarboxilazioaren balantzea


Fase honetan glukosa bakoitzeko (2 azido pirubikotik) hauek eratzen dira:
- 2 acetilCoA
- 2 NADH + 2 H+
- 2 CO2

KREBS-EN ZIKLOA
- Azido zitrikoaren edo azido trikarboxilikoaren zikloa ere esaten zaio.
- Matrize mitokondrialean gertatzen da.
- AcetilCoA-a guztiz oxidatzen da CO2-ra, elektroiak eta H+-ak eta energia askatuz,
- Zikloa hasteko acetilCoA oxalazetatoarekin lotu beharra dauka.

- Ekuazio orokorra:
AcetilCoA + ADP + Pi + 3 NAD+ + FAD -› 2 CO2 + CoA-SH + ATP + 3 NADH + 2 H+ +
FADH2
KREBS-EN ZIKLOAREN BALANTZEA
Krebs-en zikloan glukosa bakoitzeko (2 acetilCoA-tik) hauek eratzen dira:
- 4 CO2
- 2 ATP
- 6 NADH + 6 H+
- 2 FADH2

ELEKTROIEN GARRAIOA ETA FOSFORILAZIO OXIDATZAILEA


- Glukosaren oxidazioan sorturiko elektroiak eta H+ak, elektroi-garraiatzaileek (NADH
eta FADH2) harrapatu dituztenak, barruko mintz mitokondrialean dagoen
arnasketa-katera transferitu eta oxigenoraino eramaten dira, berau erreduzituz eta
H2O sortuz.
- Elektroien garraioan energia askatzen da, ATP sintetizatzeko erabiltzen dena
(ADP-aren fosforilazio oxidatzailea).
- Elektroi-garraioko kateak 4 konplexuk osatzen dute. Proteina garraiatzaileen eta
koentzimen multzoak dira, eta energia-maila jakina dute.
- Elektrolak oxidazio-erredukzio erreakzipen bidez jariatzen dira katetik, energia-maila
handiagoko konposatuetatik energia-maila baxuagokoetara. Garraio hori berezkoa da.
- Badirudi elektroien garraio horri esker H+-ak matrizetik mintz arteko eremura
ponpatzen direla, gradiente elektrokimiko bat sortuz; horiek matrizera itzultzeko joera
izango dute, baina barruko mintza hauekiko iragazkaitza denez, soilik ATP
sintetasaren bitartez sar daitezke matrizera. Azken honek, gradiente hori erabiliko du
ATPa sortzeko.

ELEKTROI-GARRAIOAREN ETA FOSFORILAZIOAREN BALANTZEA


- NADH + H+ bakoitzeko 3 ATP
- FADHa bakoltzako 2 ATP
Balantze hau teorikoa da, izan ere, zelulak bakoitzeko 2 ATP ahalmen erreduzitzaile hori
beste zeregin baterako bideratu baitezake, elektroigarralorako katera barik.

ARNASKETA ZELULARRAREN BALANTZE OROKORRA


Orokorrean glukosaren narriaduran askatzen den energia (ATP moduan) kalkulatzeko, batetik kontuan
hartu behar da batetik glukolisian eta Krebs-en zikloan substratu-mailan sorturiko ATPak eta, bestetik,
lortutako NADH zein FADH2-ek elektroi-katean bitartez fosforilazio oxidatzaileaz lortutakoak.

HARTZIDURAK
Hartzidura zitoplasman gertatzen den prozesu metabolikoa da, zeinaren bidez zelulek energia lortzen
duten baldintza anaerobikoetan, glukosaren eta beste erregal organiko batzuen oxidazio partzialaren
ondoroz.

HARTZIDURAREN EZAUGARRIAK
- Elektroien azken hartzailea ez da oxigenoa, molekula organiko bat baizik.
- Glukosaren narriadura ez da erabatekoa, azken produktua beste molekula organiko
bat da (oxidatuagoa, baina energiaren zatirik handiena gordetzen duena oraindik).
- Errendimendu energetikoa glukosamolekula bakoitzeko 2 ATPkoa da glukolisian
lortzen direnak hain zuzen.
HARTZIDURA LAKTIKOA
- Glukolisian eratutako azido pirubikoa, baldintza anaerobikoetan, azido laktiko
bihurtzen da, glukolisian askatutako NADH + H+ -ri esker.
- Laktato deshidrogenasa entzimak katalizatzen du.
Glukosa + 2 ADP + Pi| . › 2 azido laktiko + 2 ATP

- Hartzidura laktikoa muskulu eskeletikoaren zeluletan ere gertatzen da ariketa labur


eta gogorretan, holakotan oxigeno-ekarpena nahikoa ez baita izaten glukosa
"erretzeko"
- Muskuluetan metaturiko azido laktikoa axubeten (agujetak) arduradun dira.
- Suspertze-aldian azido laktiko hori atzera egingo du eta glukosa bihurtuko da
glukoneogenesian.
HARTZIDURA ALKOHOLIKOA
- Glukolisian eratutako azido pirubikoa, baldintza anaerobikoetan, etanol bihurtzen da
(alkohol etilikoa)
- Pirubatoa deskarboxilatu egiten da lehenengo, CO2 molekula bat askatuz.
Azetaldehidoa lortzen da.
- Azken hori glukolisian askatutako NADH + H+ -ri esker erreduzitzen da,
etanola lortuz.
Glukosa + 2 ADP + Pi -+ 2 etanola + 2 CO2 + 2 ATP

- Hartzidura alkoholikoa Saccharomyces generoko legamiek egiten dute.


- Industrian garagardoa, ardoa, sagardoa, ogia. Egiteko erabiltzen da.

KREBS-EN ZIKLOA ETA BESTE BIDE METABOLIKO BATZUK


KREBS-EN ZIKLOAREN IZARA ANFIBOLIKOA
Krebs-en zikloak izaera anfibolikoa du, hau da, bai bide katabolikoetan bai bide anabolikoetan
erabiltzen da:
FUNTZIOA KATABOLIKOA
- Bertako acetilCOA glukolisitik aparte, gantz-azidoen oxidaziotik (beta-oxidazioa) eta
aminoazido batzuenetik ere etor daiteke

FUNTZIOA ANABOLIKOA
- Zikloa aurrekari-iturri modura erabiltzen da biosintesirako.

BESTE BIDE METABOLIKO BATZUK ETA KREBS-EN ZIKLOA


GANTZ-AZIDOEN OXIDAZIOA
- Matrize mitokondrialean gertatzen da.
- B-oxidazio edo Lynen-en helize izeneko bide batean.
- Bira bakoitzean gantz-azidoari 2 karbono kentzen zaizkio, azetilCoA molekula bat
lortuz (hauek gero Krebs-en oxidatuko dira) eta FADH2 molekula bat eta NADH bat
lortzen dira

AMINOAZIDOEN OXIDAZIOA
Aminoazidoak narriatu egiten dira, euren egituraren arabera eta, lortutako metabolitoak
Krebs-en zikloan sartzen dira, puntu ezberdinetan.

ANABOLISMOA
- Anabolismoa zeluletan gertatzen diren eraikuntza-prozesuen multzoa da,
zeinetan molekula bakunetatik abiatuz, molekula konplexuen sintesia
gertatzen den. Prozesu endergonikoak dira, energia behar dute.

- Bide anaboliko gehienak organismo autotrofo zein heterotrofoetan berdinak


dira, bat izan ezik. molekula ez-organikoetatik molekula organiko bakunak
(glukosa, kasu) eratzekoa, anabolismo autotrofoa delakoa.

OHIKO BIDE ANABOLIKOAK


- Anabolismo heterotrofo izena duten bide anaboliko arrunten bitartez,
molekula organiko bakunetatik abiatuz molekula organiko konplexu guztiak
sintetizatzen dira.
Sintetizatutako biomolekularen arabera:

A) GLUZIDOEN ANABOLISMOA

A,1, GLUKONEOGENESIA
- Glukosa sintetizatzen da, gluzidoak ez diren konposatu organikoetatik (azido
laktikotik. aminoazidoetatik, glizeroletik dota landareen kasuan, gantz
azidoetatik). Zelula guztietan.
- Mitokondrioan hasi, balna zatirik handiena zitosolean egiten da.
- Ugaztunetan, gibelean egiten da gehienbat; lagungarria da glukosa-maila
mantentzeko, baita baraualdietan ere (zenbait zelulek glukosa soilik
erabilizen dute energi-iturri gisa, hala nola, eritrozitoek, zelula-amek...)
A.2. GLUKOGENOGENESIA
- Glukosan oinarrituz glukogenoa sintetizatzen da (biltegiratzeko)
- Gibelean eta mus kulu eskeletikoan.
- 2 etapatan burutzen da:
- Glukosa UTParen bidez aktibatzen da (UDP-glukosa sortzen da).
- UDP-glukosa eratzen ari den glokogenoan eransten zaio, UDPa
askatuz

B) LIPIDOEN ANABOLISMOA
- Oro har zitosolean egiten da.
- Triglizeridoen sintesirako, ale batetik Dihidroxiazetonan oinarrituz
glizerola lortuko litzateke, eta bestetik, azetilCOA-tik abiatuz
gantz-azidoak.
C) PROTEINEN ANABOLISMOA
- Landareek aminoazido guztiak sintetiza ditzakete; animaliek batzuk
baino ez (gainontzekoak dietan hartu).
- Zitosolean sintetizatzen dira

BIDE ANABOLIKOAK ORGANISMO AUTOTROFOETAN


- Organismo autotrofoak, molekula ez-organikoetatik molekula organiko bakunak
lortzeko (anabolismo autotrofoa egiteko) erabiltzen dute energia-iturriaren arabera
sailkatzen dira:
➔ ORGANISMO AUTOTROFO FOTOSINTETIKOAK
- Argiaren energia erabiltzen dute anabolismoa autotrofoa egiteko.
- Landareak, algak eta bakterio batzuk (zianobakterloak).

➔ ORGANISMO .AUTOTROFO KIMIOSINTETIKOAK


- Kimioautotrofoak ere esaten zaie.
- Erreakzio kimiko exergonikoetan askatzen den energia erabiltzen dute.

FOTOSINTESIAREN SARRERA
- Fotosintesia nutrizio autotrofoko prozesua da, zeinaren bitartez materia organikoa
sortzen den materia ez-organikoaren erretiukzioz, argi- energia erabilita.
- Erredukzio-prozesua denez, hidrogenoemailea eta hartzailea behar ditugu:
- Landare eta zianobakterioa gehienetan H-emailea ura da eta hartzailea CO2-a
- Beste kasu batzuetan, emaileak bestelako konposatuak izaten dira (azido
laktikoa, H2S....) eta hartzaileak NO3, Nz
EMAILEA H2O ETA HARTZAILEA CO2 IZANEZ GERO
- Fotosintesiaren ekuazioa hau litzateke:
H20 + CO2-argia › O2+ CH20
- Ur-molekula H-emaile gisa jarduten du, argi-energiar esker uraren fotolisia gertatzen
delarik.
- CH20 hori karbohidrato baten aitzindaria litzateke.

➔ Glukosa molekula bat lortzeko, beraz:


12 H2 O + 6 CO2 › CeH120€ + 6 02 + 6 H20
➔ Fotosintesi honi fotosintesi oxigenikoa deritzo, oxigenoa askatzen baita atmosferara

BESTE EMAILE ETA HARTZAILE BATZUK ESKU HARTZEN BADUTE


- Organismo batzuek ez dute ura erabiltzen H-emaile gisa, bakterioek kasu
(zianobakterioek ezik).
- Beste konposatu batzuk erabiltzen dituzte, hala nola azido laktikoa, azido
sulfhidrikoa, e. a.
- Ez da O2-rik askatzen. Horregatik fotosintesi anoxigenikoa deritzo.

FOTOSINTESI OXIGENIKOAREN
- Fotosintesia 2 fasetan egiten diren erreakzio konplexuen bidez burutzen da:
1) FASE ARGIA
- Argia dagoenean, soilik.
- Tilakoideetan.
- Pigmentu fotosintetikoek argi-energia energia kimiko bihurtzen dute (ATP
zein NADPH)
- Uraren fotolisia gertatzen da, oxigenoa askatuz.

2) FASE ILUNA
- Kloroplastoetako estroman.
- Ez du argi beharrik. Fase argian lortutako energia eta ahalmen erreduzitzailea (NADPH)
erabiltzen du
- CO2 molekulen erredukzioa egiten da, glukosa eta beste molekula organiko batzuk lortzeko.
- Calvinen zikloa ere deritzo bide metabolikoari.
FOTOSINTESIAREN FASE ARGIA
- Fotosintesian 3 prozesu bereizten dira:
1) ARGI-ERAKARPENA
- Zelula fotosintetikoek pigmentuak dituzte, hots, argiaren uhin-luzera ezberdinetako fotoiak
xurgatzeko ahalmena duten molekulak.
- a eta b klorofilak dira pigmentu nagusienak.
- Karotenoak eta xantofiloak ere agertzen dira.
- Pigmentuok tilakoideetako mintzean dude metaturik, fotosistemak eratuz. Bi fotosistema
daude:
- I. fotosistema (PS I), P700 esaten zaio ere, 700nm-ko argi-xurgapena duelako.
- II. fotosistema (PS Il), P680 esaten zaio ere, 680nm-ko argi-xurgapen maximoa
duelako.
- Fotoi batek fotosistemako edozein pigmentutan eragiten duenean, euren elektroietariko bat
goragoko energia-maila batera igaroarazten du (kitzikatu); pigmentua bizkortuta dagoela
esaten dugu.
- Kitzikatutako elektroi hori fotosintesi-kateko elektroi-garraioko katean zehar bideratuko da,
modu horretan ATPa sortuz eta NADPHa lortuz
- Elektroi garraio hori 2 modutakoa izan daiteke:
- EZ ZIKLIKOA
- Funtzean, fotosintesiko fase argian fotosintesi katearen zeharreko
elektroi-garraioa dago H2O-tik NADP+ra
- Elektroi garraio hori egiteko I eta II fotosistemek hartzen dute parte, bertako
pigmentuek harturiko argi-energia erabiltzen da
- 3 pausutan eman:
1) NADP+en erredukzioa NADPH-ra
- 1. fotosistemako pigmentuak bizkortu eta diana-pigmentuak
elektroiak ematen dizkio NADP+-ri, berau NADPHra
erreduzituz.
- Beraz, PS I elektroi faltan geratzen da.
2) PS I-ek lagatako elektroia berreskuratzea PS lltik
- PS 1-k galdutako elektroiak PS Ilk pasako dizkio.
Horretarako argi-energiak bizkortuta ko pigmentuek bertako
diana-klorofila elektrol-emaile bihurizen dute
- Orain, PS I1 bera da elektroi faltan gertazen dena
3) PS Il-ak emandako elektroia berres/pratzea uraren fotolisiari esker.
- PS Il-ak uraren fotolisian bitartez berreskuratzen ditu galduta
ko elekiroiak
- Balantzea:
- Garraiatutako elektroi bakoitzeko 2 fotoi behar dira (PS bakoitzeko bat); ur molekulako 2
elektroi garraiatzen dira; oxigeno molekula bat askatzeko 2 ur molekula behar dira. Beraz:
2 H20 + 2 NADP+ + 8 fotoi -› 2 NADPH + 2 H+ + 02

FOTOFOSFORILAZIOA
- 3. pausu honetan ATParen sintesia egiten da FOSFORILAZIO FOTOSINTETIKO
edo FOTOFOSFORILAZIO izeneko prozesuaren bidez.
- Mitokondrietako arnas-katearen antzerako prozesua da.
- TEORIA KIMIOSMOTIKOAren arabera fotofosforilazioa zenbait pausutan ematen
da:
- 1. Elektroiak PS Il-tik PS I-ra transferitzean, tartean dagoen Zitokromo bf (cit
bf) izeneko konplexutik pasatzen dira. Honek estromatik eremu
intratilakoidalera H+-ak ponpatzen ditu, gradiente elektrokimikoa sortuz.
- 2. Garraiatutako elektroi pareko 4 protoi askatzen dira (2 uraren fotolisitik +
2 cit bf-tik).
- 3. ATP sintetasa batek gradiente hori erabiltzen du ATPa sortzeko: 3 H+
bakoitzeko ATP bat.

- ZIKLIKOA
- PS I-ek soilik harten du parte.
- Ez dago NAPD+-en erredukziorik, elektroiak irten eta itzuli egiten baitira PS
I-era.
- Ez dago uraren fotolisirik ez eta oxigeno askapenik ere, PS Il-ak ez baitu
parterik hartzen.
- AParen sintesia ematen da, cit bf konplexuak ponpatutako H+-ek sortutako
gradientea erabiliz.
- Kloroplastoetan NAPD+ gutxi dagoenean erabiltzen da; bakterio
fotosintetiko anoxigenikoetan ere arrunta da bide hau.

FASE ILUNA
- Fase honetan molekula organiko sinpleen sintesia egiten da, molekula ez-organikoeN
erredukzioaren bidez.
- Horretarako fase argian sintetizatutako NADPH eta ATPa erabiliko dira.
- Kloroplastoetako estroman egiten da.
- Argiarekin nahiz argi barik egin daiteke.
- Erabiltzen den substratu nagusia CO2 da; hala ere, bestelako substratuak ere(nitratoak
amoniakora, sulfatoak hidrogeno sulfitoetara.…….) egin dezakete.

CO2-AREN ERREDUKZIOA. CALVINEN ZIKLOA


- CO2-aren erredukzioa CALVINEN ZIKLOAren bitartez egiten da:
- CO2-a glizeraldehido-3-fosfato (G3P) triosara erreduzitzen da.
- Zikloko bira bakoitzean CO2 bat finkatzen da; beraz G3P bat egiteko 3 bira behar
dira:
3 CO2 + 6 NADPH + 5 H20 6 H+ + 9 ATP -› G3P + 6 NADP+ + 9 ADP + 8Pi

- Calvinen zikloan lorturiko G3Pak, beharrizanaren arabera bide ezberdinak hartu ditzake:
- Gehienetan glukosa eta fruktosa egiteko erabiltzen dira. Hauetatik abiatuz,
gainontzeko polisakaridoak.
- Gantz-azidoen eta aminoazidoen sintesirako.
- ATParen sintesirako katabolismoan.
- Glukosa bat sintetizatzeko 2 G3P behar dira, Calvinen zikloan 6 bira dira, beraz:
6 CO2+ 12 NADPH + 12 H+ + 18 ATP -> C6H1206 + 12 NADP+ + 18 ADP + 18 Pi

- Calvin zikloa 3 fasetan laburtzen da


a) CO2-ren finkapena: Rubisco izeneko entzima bat CO2 hartzen du eta
ribulosa-1,5-difosfato-ra (RuBP) elkartzen du. Sortutako molekula bi azido
3-fosfoglizerikoan apurtzen da.
b) Erredukzioa: azido fosfoglizerikoa fosforilatu eta glizeraldheidos-3-fosfato-ra
erreduzitzen da.
c) Glukosaren eraketa eta RuBP-ren suspertzea.
- 6 molekula G3P bakoitzeko, bat erabiltzen da glukosa sintetizatzeko
eta beste 5ak ribulosa-1.5-difosfato berreskuratzeko erabiltzen dira.

FOTOSINTESIAN ERAGINA DUTEN FAKTOREAK


- Fotosintesiaren errendimendua edo fotosintesiintentsitatea xurgaturiko CO2-aren askaturiko
O2-aren arabera neur daiteke.
- Errendimendua honako hauen menpe dago:
A) CO2-aren kontzentrazioa inguruan.
Zenbat eta CO2 gehiago egon, orduan eta fotosintesiaren abiadura azkarragoa, asimilazio-puntu
maximo batera arte; puntu horretan abiadura egonkortzen da.

B) Argiaren intentsitatea.
Zenbat eta argi intentsitatea handiagoa izan, orduan eta azkarragoa da fotosintesiaren abiadura, puntu
maximo batera arte; puntu horretan CO2 da faktore mugatzailea.

C) Tenperatura.
Fase argiko erreakzioak tenperaturarekiko independienteak dira, baina fase ilunekoak ez. Entzimek
tenperatura igo ahala azkarrago egiten dute lan, desnaturalizazioaren mugaraino beti ere.

D) 02-aren metaketa inguruan


Zenbat eta kontzentrazioa handiagoa izan, orduan eta geldoagoa, O2 -a CO2 -a finkatzeko
erreakzioan parte hartzen duen errubiskoentzimaren inhibitzaile lehiakorra baita.

E) Hezetasuna.
Hezetasuna urritu ahala fotosintesiaren errendimenduak behera egiten du, estomak itxi egiten baitira
eta ondorioz, gas-trukea oztopatu.

F) Fotoperiodoa eta argiaren kolorea.


Espezie batzuetan zenbat eta argi-ordu gehiago egon orduan eta errendimendu hobea. Beste batzuk,
argi- eta ilun-tarteak txandakatu beharra dute. Fotosintesiaren errendimendu handiena argi gorriarekin
edo urdinarekin lortzen da, uhin luzera 680nm-tik gorakoa bada PS I-k baino ez du jarduten, beraz
fase argi ziklikoa.

KIMIOSINTESIA
- Kimiosintesia prozesu anaboliko autotrofoa da, beraz, hemen ere konposatu inorganikoetatik
abiatuz konposatu organikoak sintetizatzen dira.
- Kasu honetan, argiaren ordez konposatu inorganiko bakunen oxidaziotik askatutako energia
erabiltzen da.

KIMIOSINTESIAREN FASEAK
- 2 fase:
1) LEHENENGO FASEA
-
Fase argiaren baliokidea da.
-
Konposatu ez-organiko bakunak oxidatuz (NH3 , H2 , H2S, e.a.), energia (ATP) eta
NADH lortzen da.
2) BIGARREN FASEA
- Fase ilunaren baliokidea da.
- Lehengo fasean lortutako energia eta ahalmen erreduzitzailea erabiltzen dira
konposatu ez-organikoak (CO2, NO3 -) erreduzituz konposatu organikoak lortzeko.

IZAKI KIMIOSINTETIKO MOTAK


- Kimiosintesia egiten duten izakiei kimiosintetikoak esaten zaie. Gehienetan bakterio
aerobikoak izaten dira.
- Garrantzi ekologiko handia dute, ziklo biogeokimikoetan zikloari amaiera ematen
baitiote maiz.
- Bakterio horiek erabilitako substratu ezorganikoaren arabera sailkatzen dira:

A) NITROGENOAREN BAKTERIOAK
- Lehortarrak zein urtarrak dira.
- Nitrogenoaren konposatu erreduzituak erabiltzen dituzte substratu gisa.
- Materia organikoaren deskonposizioan sortzen den amoniakoa nitratora oxidatzen dute.
Prozesu horri nitrifikazioa esaten zaio. Nitrato hori landareek gero konposatu nitrogenatuak
(aminoazidoak…….) eratzeko iturri nagusi izango dute.
- Oxidazio hori 2 etapatan egiten da, bakoitzean bakterio mota batek parte harten duelarik:

1, etapa; BAKTERIO NITROSIFIKATZAILEAK


- Nitrosoma generoko bakterioak.
- Amoniakoa nitritora oxidatzen dute:
2. etapa: BAKTERIO NITRIFIKATZAILEAK
- Nitrobacter generoko bakterioak.
- Nitritoak nitratora oxidatzen dute.
B) SUFREAREN KOLORERIK GABEKO BAKTERIOAK
- Hondakin-uretan, iturri hidrotermaletan eta sufrearen nahiz horren deribatuen kantitate
handiko inguruetan bizi dira.
- Batez ere sufrea eta hidrogeno sulfuroa erabiltzen dute substratutzat:
C) BURDINAREN BAKTERIOAK EDO FERROBAKTERIOAK
- Meatze-isurketetatik datozen uretan bizi dira; bertan gatz ferroso asko dago eta horiek gatz
ferrikoetara oxidatzen dira:
D) HIDROGENOAREN BAKTERIOAK
- Hidrogenoa erabiltzen dute substratutzat; hala ere, gehienetan kimioautotrofo fakultatiboak
dira, hidrogenoa edo konposatu organikoak erabili dezakete substratutzat.

You might also like