Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Garraiobideak munduan zehar ibiltzeko dira.

Asko dira hegazkina, motorra, trena edo


autobusa hartu eta oso urrutira joaten direnak, eta bakar batzuek bidaietan gertatutakoak
kontatzen dituzte. Hona hemen, besteak beste, Jon Arretxe idazle eta bidaiazale amorra-
tuaren kasua.

Basaurikoa da Jon Arretxe. Bidaiazale amorratua, munduan ikusi dituen gauza eta
pertsonek bultzatu dute idaztera. Gaztetan ez zitzaion irakurtzea gustatzen, ez zen
literaturzalea. Bidai nobelak eta umorezko liburuak idatzi ditu gehienbat.

– Zer nolako eragina izan dute


bidaiek zure literaturan?
– Eragin zuzena izan dute, noski.
Bidaiek bultzatu ninduten idaztera.
Munduan ikusi dudana kontatu behar
nuela sentitu nuen eta horregatik hasi
nintzen idazten.

– “Lurraren taupadak” liburua bi-


daia baten ondorioz sortu al zen?
– Amazonasera hiru bidaia egin ditut,
eta han ikusi eta ikasitakoa jaso dut
liburu honetan. “Aturi” eta tribuen ize-
nak asmatutakoak dira, baina jaso
ditudan istorio eta kontu ugari nik bizi-
takoak edo hango indiarrek kontatu
dizkidatenak dira. Beraz, oinarri errea-
la du liburu honek. Indiarrekin ikasita-
koa jaso dut.

– Zer eskaintzen die liburu honek


gaztetxoei?
– Irakurleak ongi pasatzea nahi nuen
nik. Abenturazko liburua da. Bestalde,
indiarren bizimoduaz asko ikasiko du
irakurleak: lurrarekin duten lotura,
jasan dituzten basakeriak... Irakurleak beste bizimodu bat ezagutzea nahi nuen eta india-
rrak nola bizi diren jakin dezala. Beste bizimodu bat da, eta bidaia guztietan ikasten duzu
beste herri eta pertsona batzuk nola bizi diren. Horrez gain abentura piloa bildu dut, eta
liburu dibertigarria dela uste dut.

47
“Lurraren taupadak”, liburu polita, ezta? Erantzunak idatzi ondoren, konparatu zure ikaski-
deak jarri duenarekin. Konprobatu nahi baduzu, hurrengo orrian duzu soluzioa.

48

You might also like