Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 25

MUNDUKO

MITOAK ETA
ELEZAHARRAK

Itzultzailea eta moldatzailea: Santi Angulo Martin


EUROPAKO
MITOAK ETA
ELEZAHARRAK
AURKIBIDEA

EUROPA

Martisorren elezaharra ERRUMANIA


Errumaniar herriaren elezaharra

Zug lakuaren elezaharra SUITZA


Suitzako herri elezaharra

Haizearen korapiloak ALEMANIA


Alemaniako herri elezaharra

Erraldoien galtzada IRLANDA


Irlandako herri elezaharra

Antzinakoak, ahalmen magikoak eta


lehortea BULGARIA
Ijito herriaren elezaharra

Basajaun eta basandere EUSKAL HERRIA


Euskal herriaren elezaharra

Gizon-emakumeen sorrera HUNGARIA


Hungariar herriaren elezaharra

Hasiera ESKANDINAVIA
Vikingoen herri mitoa

Arrantzaleen alaba PORTUGAL


Portugalgo herri elezaharra

Nola bihurtu zen gazi itsasoa DANIMARKA


Eskandinaviar elezaharra
MARTISORREN ELEZAHARRA

Aspaldian, Eguzkia mutil eder bihurtu1 zen. Ortzitik jaitsi zen eta herri batean “hora”
dantzatzera abiatu2 zen.

Baina, bidean herensuge3 bat zebilen eta haren zain zegoen. Herensugeak Eguzkia mutil
ederra harrapatu zuen eta kartzela batean sartu zuen. Orduan, mundua oso triste jarri
zen, txoriek ez zuten hegan egiten eta haurrek ez zuten barrerik egiten.

Inor ez zen ausartzen herensuge gaiztoari aurre egitera 4. Egun batean, mutil gazte eta
ausart bat azaldu zen eta Eguzkia salbatzera joatea erabaki zuen. Jende asko agurtzera
eta laguntzera joan zen. Gazteak jendearen laguntzaz herensugea menderatu 5 zuen eta
Eguzkia salbatu zuen. Haren balentria 1 hiru urtaroz luzatu6 zen: udan, udazkenean eta
neguan. Herensugearen jauregia 7 aurkitu zuen eta borrokan hasi ziren. Gau eta egun
borrokatu ziren eta azkenean gazte ausartak herensugea hil zuen.

Indarrik gabe eta larri zauriturik, gazteak


Eguzkia askatu8 zuen. Orduan, Eguzkia ortzira igo
zen berriro eta jende guztia alaitu eta pozez
bete zuen. Natura berpiztu9 zen eta jendea
zoriontsua izan zen. Baina, gazteak ez zuen
bizirik irautea10 lortu, udaberriaren etorrera
ikusteko. Gaztearen zaurien odol beroa elurretan
erori zen eta urtzean11 lore zuriak erne ziren.
Lore zuri hauei elur-maluta12, udaberriaren
mezulari deitu zieten. Haren azken odol-tanta
elurretan erori zen eta gaztea hil zen.

Egun hartatik aurrera, gazteek bi borla txiki egiten dituzte, bata gorria eta bestea
zuria. Kutun13 hau maite duten neskei oparitzen diete. Gorriak maitasuna eta edertasuna
adierazten14 du eta zuriak elur-maluten garbitasuna, udaberrian azaltzen diren lehen
loreak.

Errumaniar herriaren elezaharra

ERRUMANIA
HIZTEGIA

1 Bihurtu: zerbait egoera batetik bestera aldatu


2 Abiatu: bidea hartu, ibiltzen hasi
3 Herensuge: piztia izugarria, hegoak, atzaparrak eta narrasti-gorputza dituena
4 Aurre egin: norbaiti aurka egin
5 Menderatu: norbait beste norbaiten esku jarri, garaitu
6 Luzatu: denboran luze bihurtu, egin
7 Jauregi: etxe handi eta bikaina
8 Askatu: loturik dagoena solte utzi
9 Berpiztu: berriro piztu
10 Iraun: egoera berean jarraitu
11 Urtu: ur bihurtu, ura sortu
12 Elur-maluta: elurra erortzean sortzen diren bolatxo txikiak
13 Kutun: zoritxarra uxatzeko erabiltzen den gauza
14 Adierazi: zerbait azaldu, jakinarazi
ZUG LAKUAREN ELEZAHARRA

Suitzarrek diote, garai batean,


mendi goian dagoen Zug lakua
ondinen1 erresuma2 izan zela eta
errege elfo batek lakuaren
hondoan zegoen kristalezko
jauregi3 batean gobernatzen zuela.

Noizean behin4, gauez, erregearen


alabak herriko gazteekin elkartzen
ziren. Farolen argipean, uretako
neskek dantza egiten zuten
uztaren jaian eta egunsentian6
5

desagertzen ziren, lakuaren


ertzeraino eramaten zuen ur-
7

tanten arrastoa8 utziz.

Hala ere, beti ez zen erraza joatea. Ondina gazte bat herriko mutil batekin maitemindu 9
zen. Mutila ere neskarekin liluratuta 10 geratu zen. Neskaren ahotsa lakuaren uhinen 11
zurrumurrua12 bezain eztia13 zen eta haren adatsean milaka ur-tantek dir-dir egiten
zuten diamanteen antzera. Hala ere, ondina denbora gehiagoz lehorrean geratuz gero 14,
hil egingo zen; beraz, xarmaduraz 15 trebea zenez, aztikeria16 bat egin zuen eta mutilak
urpean arnasa hartu beharrik gabe bizi ahal izan zuen, baina ezin izan zuen bere
senideekiko nostalgia baztertu17.

Pixkanaka, mutil gaztea tristatuz eta ahulduz 18 joan zen, ondina bizi zen kristalezko
aretoetan19. Ondinak bere ahalmen20 guztiak erabili zituen bere mutil maitalearen
sufrimendua arintzeko21. Ilunsenti22 baten eta egunsenti baten artean herria sorgindu 23
zuen, lakuaren hondora eramanez.

Mende askotan, Zug lakuaren uretara begiratzen zuten pertsonek hodeien eta mendien
islak24 baino zerbait gehiago ikusten zuten. Airea garbia bazen eta argia aratza 25 bazen,
urpean herri osoa antzematen 26 zuten. Eta ez zen urperatutako 27 herria: jendea
kaleetatik eta lorategietatik ibiltzen baitzen.

Iluntzean, argiek tintin egiten 28 zuten etxeetan eta, orduan, ertzetik lakuaren hondotik
ur gaineratutako kanpai-hotsa entzun zitekeen, ondinari eta honen maitaleari deika,
haien etxeko lasaitasunean biltzera.

Suitzako herri elezaharra

SUITZA
HIZTEGIA

1 Ondina: uretan bizi den maitagarria


2 Erresuma: errege edo erregina buru den lurraldea
3 Jauregi: etxe handi eta bikaina
4 noizean behin: batzuetan
5 Uzta: laboreak edota fruituak biltzeko ekintza
6 Egunsenti: eguna argitzen hasten den unea
7 Ertz: azal baten muga-lerroa
8 Arrasto: norbaitek bertan uzten duen seinalea
9 Maitemindu: maitasun-zirrara sentitu edo sentiarazi
10 Liluratu: zerbaitek adimena nahasi
11 Uhin: uraren gainazalean gertatzen den goragune higikorra
12 Zurrumurru: hots baxu nahasi eta jarraia
13 Ezti: erleek sortzen duten substantzia gozo-gozoa
14 –ez gero: baldin eta… / geratuz gero = geratzen bazen
15 Xarmadura: sorginkeria
16 Aztikeria: sorginkeria
17 Baztertu: alde batera utzi
18 Ahuldu: indarrik gabe geratu
19 Areto: oso gela handia
20 Ahalmen: zerbait egiteko gaitasuna edo indarra
21 Arindu: edozein pisu mota gutxitu edo kendu
22 Ilunsenti: eguna iluntzen hasten den unea
23 Sorgindu: ezkutuko indarren eraginpean jarri
24 Isla: objektu batek beste batean osatzen duen irudia
25 Aratz: garbia
26 Antzeman: igarri, ikusi, asmatu
27 Urperatu: ur azpira joan edo eraman
28 Tintin egin: distira egin
HAIZEAREN KORAPILOAK

Schlei fiordoan1 emakume bat bizi zen. Emakume honek haizeak menderatzen 2 zituen.
Schleswig inguruko sardinzar-arrantzaleak 3 harengana joaten ziren askotan, beren
bidaietan aldeko haizeak nagusi4 izan zitezen eskatzera. Egun batean, Schleswig-era
itzuli nahi zuen arrantzale talde batek Mendebaldeko haizea nagusi zela ikusi zuen.
Aurkako haizea zen, horregatik sorginarengana joan ziren eta zera esan zioten:
—Gure herrira itzuli nahi dugu; baina aurkako haizea nagusi da. Aldeko haizea ematearen
truke5, nahi duzuna eskatu.

Emakumeak arrain kopuru6 handia eskatu zien eta bere eskuetan izan zuenean, hiru
korapilo7 zituen zapi bat eman zien.
—Hiru korapilo dituen zapi hau emango dizuet. Bi korapilo askatuta 8, aldeko haizeak
izango dituzue. Baina, hirugarren korapiloa ez askatu portura iritsi arte, bestela arrisku 9
handiak pasatuko dituzue.

Arrantzaleak kaira10 joan ziren, ontziratu11 ziren eta belak zabaldu zituzten, oraindik
Mendebaldeko haizea nagusi zen arren. Kapitainak zapia hartu eta korapilo bat askatu
zuen. Berehala, haizea aldatu zen eta Ekialdetik leunki jotzen hasi zen. Aingura 12 jaso
zuten, amarrak13 askatu zituzten
eta portuko sarbidetik atera ziren.

Itsasoan tarte bat ibili zirenean,


azkarrago joan nahi izan zuten eta
bigarren korapiloa askatu zuten.
Orduan, haizetea14 etorri zen eta
joan nahi zuten porturantz ahalik
eta azkarren eraman zituen. Portu
honetatik hurbil zeudenean, jakin-
minez15 beterik eta emakumearen
aholkuak16 ahaztuz, hirugarren
korapiloa askatu zuten.

Hobe zuten, ez bazuten hori inoiz egin! Ekaitz itzela 17 sortu zen eta hiltzeko zorian jarri
zituen. Denek beren burua 18 uretara bota behar izan zuten itsasertzera 19 iritsi ahal
izateko. Itsasontzia galdu zuten.

Alemaniako herri elezaharra

ALEMANIA
HIZTEGIA

1 Fiordo: itsasadar luze, estu eta sakona


2 Menderatu: norbaiten edo zerbaiten mendean jarri
3 Sardinzar: arrain mota
4 Nagusi: denetan lehena / agintea duena
5 Truke: zerbait hartu eta horren ordez zerbait emateko ekintza
6 Kopuru: gauzen multzoa zehazten duen neurria
7 Korapilo: hariz edo lokarriz egiten den lotura
8 Askatu: loturik dagoena solte utzi
9 Arrisku: kalteren bat gertatzeko aukera
10 Kai: portuetan, pertsonak eta zamak ontziratzeko eta lehorreratzeko lekua
11 Ontziratu: itsasontzi batera sartu
12 Aingura: itsasontzia ur-hondoan finkatzeko pieza astuna
13 Amarra: itsasontzia kaira lotzeko lokarri lodia
14 Haizete: haizealdi gogorra
15 Jakin-min: jakiteko gogo handia
16 Aholku: zer egin edota gauza bat nola egin behar den argitzen digun ideia
17 Itzel: oso handia
18 bere buru: norbera / bere pertsona
19 Itsasertz: itsasoak ukitzen duen lurra
ERRALDOIEN GALTZADA

Irlandako iparraldean Finn MacCool izeneko erraldoi 1 bat bizi zen. Handik Eskozia
ikusten zuen. Eskozian Benandonner izeneko erraldoi eskoziarra bizi zen. Benandonner
Finnen etsai2 nagusia3 zen eta beti aritzen zen haren indarra eta izena zalantzan 4
jartzen.

Egun batean, Finn MacCoolek Eskoziaraino


iritsiko zen bide bat egitea erabaki 5 zuen.
Beraz, lanari ekin6 zion. Finnek itsasertzean7
milaka harri handi aurkitu zituen. Harri haiek
bere hankei eutsiko8 zietela pentsatu zuen
eta bidea harri haietaz osatu9 zuen.

Bidea bukatu zuenean, Eskoziarantz abiatu


zen. Bidetik busti gabe ibili zen. Eskoziako
lurrak zapaltzean, askoz handiagoa sentitu
zen. Orduan, Benandonner erraldoi
eskoziarrari desafio egin zion. Baina,
Benandonner aurrean izan zuenean, bera
baino handiagoa eta indartsuagoa zela
konturatu zen. Beraz, Irlandara korrika
itzultzea10 erabaki zuen.

Finnek Benandonner bidean atzetik zetorrela


ikusi zuen. Erraldoi irlandarrak harrizko 11
bidea azkar pasatu zuen eta bere etxera iritsi zen. Orduan, bere emazte 12 Oonaghi dena
kontatu zion. Oonagh oso azkarra zen eta berehala bururatu 13 zitzaion trikimailu 14 bat.
Oonaghek Finn haur-arropaz jantzi eta sehaskan 15 ezkutatzeko esan zion. Benandonner
iritsi eta etxera sartu zen. Oonaghek erraldoi eskoziarra abegiz 16 hartu zuen eta bere
ume txiki polita erakutsi zion, ez esnatzeko eskatuz.

Erraldoi eskoziarrak umearen tamaina ikusi zuenean, aita nolako handia izango zen
pentsatu zuen. Benandonner izutu 17 egin zen eta ihes egin zuen ziztu bizian 18, atzera
begiratu gabe. Ihesean19 harrizko bidea suntsitu zuen, inork bere atzetik ez jarraitzeko.

Irlandako herri elezaharra

IRLANDA
HIZTEGIA

1 Erraldoi: izugarri handia


2 Etsai: aurkakoa
3 Nagusi: denetan lehena / agintea duena
4 Zalantza: ziur ez dagoen gauza baten egoera
5 Erabaki: zerbait egiteko asmoa hartu
6 Ekin: lanean hasi
7 Itsasertz: itsasoak ukitzen duen lurra
8 Eutsi: erori gabe heldu
9 Osatu: zati ezberdinekin gauza bat egin
10 Itzuli: lehengo tokira berriro joan
11 harrizko: harriz egina
12 Emazte: ezkonduta dagoen emakumea
13 Bururatu: ideia bat burura etorri
14 Trikimailu: nahi dena lortzeko egiten den azpijokoa
15 Sehaska: ume txikien ohea
16 Abegi: harrera ona
17 Izutu: beldurtu
18 ziztu bizi: oso azkar
19 Ihes egin: alde egin / joan
ANTZINAKOAK, AHALMEN MAGIKOAK
ETA LEHORTEA

Aspaldian, munduan ahalmen1 magikoak bizi ziren. Garai hartan bizi zen jendea oso altua
eta indartsua zen. Jendea gutxienez berrehun urtez bizi zen; ehun urtez oraindik
gaztea zen. Jendeak zurean2 eta harrian puntuak eta zeinuak idazten zituen.

Baina, egun batean herensuge3


beldurgarri batek ur guztiak
haitzulo4 batean gorde zituen.
Orduan, lehorte5 handia etorri zen.
Dena erre zen, jendea harri bihurtu
zen. Jendearen artean bazegoen
neska eder bat. Denak salbatzea
erabaki6 zuen neska honek.

Neska jai-arropaz jantzi zen; sare 7


bat, hiru plater piperbeltz8 eta hiru
sagu hartu zituen; eta, azkenik,
herensugearen gordelekua zegoen basora joan zen.

Herensugeak pertsona bat hurbiltzen zela berehala sumatu 9 zuen eta haitzulotik atera
zen. Hala ere, neska ederra ikusi zuenean, ez zuen irentsi 10, harekin hitz egiten hasi zela
baizik. Biak hitz egiten ari ziren bitartean, herensugea piperbeltzagatik zorabiatuta eta
logale11 sentitzen hasi zen.
—Honaino iritsi zara, baina ezin duzu haitzuloan sartu. Sartzen bazara, harri bihurtuko
zara— esan zuen herensugeak.
—Ados, ez naiz pixka bat ere hemendik mugituko.

Loak herensugea hartu12 zuen. Neskak, ordea, bazekien ur guztiak haitzuloan itxita
zeudela eta barrura sartu zen. Gau-Ama, gaua sortzen duen ahalmen magikoa, han bizi
zen. Neskak hiru saguak askatu 13 zituen, gaua gustatzen baitzitzaien, eta Gau-Amarekin
jolasten hasi ziren. Orduan, neskak Gau-Ama sareaz harrapatu zuen, ihesik ez egiteko 14,
gaua luzea izatea eta herensugea tarte luzez lo egotea nahi zuelako. Ondoren,
haitzuloaren sakonean sartu zen eta urak askatu zituen.

Urak isuri15 ziren berriro, euria lehertu16 zen, dena berpiztu17 zen eta lehorteagatik
harri bihurtutako jendea pertsona bihurtu zen berriz.

Ijito herriaren elezaharra

BULGARIA
HIZTEGIA

1 Ahalmen: zerbait egiteko gaitasuna edo indarra


2 Zur: zuhaitzen gai gogorra
3 Herensuge: piztia izugarria, hegoak, atzaparrak eta narrasti-gorputza dituena
4 Haitzulo: lur azpiko zulo naturala
5 Lehorte: denbora luzean euririk ez dagoeneko egoera
6 Erabaki: zerbait egiteko asmoa hartu
7 Sare: arrantza egiteko erabiltzen den aparailua
8 Piperbeltz: janaria ontzeko erabiltzen den espezia
9 Sumatu: zerbait gertatu dela pentsatu
10 Irentsi: irrikaz eta azkar jan, mastekatu gabe
11 Logale: lo egiteko gogoa
12 Loak hartu: lotan geratu
13 Askatu: loturik dagoena solte utzi
14 Ihes egin: alde egin / joan
15 Isuri: likidoa bota / erori
16 Lehertu: zerbait puskatu, barrukoa kanpora atereaz
17 Berpiztu: berriro piztu
BASAJAUN ETA BASANDERE

Basajaun eta Basandere basoan eta leku garaietako haitzuloetan 1 bizi ziren. Gizon-
emakume handi eta izugarri2 batzuen itxura zuten. Gorputz osoa ilez estalia 3 zuten eta
adatsa4 belaunetaraino iristen zitzaien. Basajaun eta Basandere basoaren eta naturaren
zaindariak5 ziren. Basajaunek eta Basanderek artaldeak ere ekaitzetatik eta
otsoengandik babesten6 zituzten, artzainei ohartaraziz7.

Elezahar8 batzuen arabera, Basajaun lehen nekazaria 9, lehen errementaria10 eta lehen
errotaria11 izan zen. Lanbide12 guzti horien maisu zen. Pertsonek, amarruak13 erabilita,
hainbat sekretu lapurtu zioten: garia 14 landatzea, zerra, errotaren15 ardatza16 eta
metalak nola soldatzen17 ziren, besteak beste.

Basajaunek garia landatzen zuen Ataunen. Behin


batean, gizon ausart18 bat, Mattin, Basajauni
bisita egitera joan zen gari-haziak19 lapurtzeko
asmoz20. Abarkak21 jantzita joan zen eta apustu
bat egin zion Basajauni: ea nork egiten zuen
errazago jauzi22 gari-pilaren23 gainetik.
Basajaunek erraz pasatu zuen gari-pila; baina,
Mattin pilaren erdi-erdian erori zen eta bere
abarkak gari-alez24 bete zitzaizkion. Orduan,
Basajauni agur esan zion eta mendian behera
joan zen. Basajaun Gari-aleak lapurtu zituela
konturatu zenean, aizkora25 bat bota zion gelditu
nahian; aizkorak, ordea, ez zuen Mattin
harrapatu.

Pertsonek bazuten hazia, baina ez zekiten noiz


landatu behar zen. Mattin berriz itzuli zen
haitzulora eta kanta bat abesten ari zela entzun
zuen: "Gizon-emakumeek abesti hau balekite, beraz ondo balia zitezkeen; hostoa
erortzean, erein26 bedi garia; uda partean erein bedi arbia 27". Mattinek garia erein zuen
udazkenean eta lehen uzta28 jaso zuen udan. Horrela, gariaren laborantza29 eta ogia
jatea mundu guztian zabaldu ziren.

Beste azpijoko30 bati esker, Mattin ausartak zerra egiteko sekretua lortu zuen.
Mattinek bazuen Basajaunen zerraren berri, baina berak ez zekien nola egin. Jakin-
minak31 bultzatuta, trikimailu32 bat bururatu zitzaion. Horrela, Mattinek herrira mutiko
bat bidali zuen, berak zerra egitea lortu zuela herritarren artean zabaltzera.
Basajaunen belarrietara ere iritsi zen berria eta mutikoari horrela galdetu zion: “Zure
nagusiak gaztainondo-hostoa ikusi du, ala?” Orduan, mutikoak honela erantzun zion: “Ez
du ikusi, baina ikusiko du.” Mutikoak berehala kontatu zion Mattini sekretua eta honek
zerra egin zuen. Basajaun, gauez, Mattinen etxera joan zen berria ziurtatzera 33. Zerra
egina zegoela ikustean, amorruaren amorruz 34, zerraren hortzak, banaka-banaka, bata
eskuinera eta bestea ezkerrera okertu zituen, zerratzeko gauza 35 ez zela uzteko asmoz.
Baina, ekintza gaizto hark kaltetu 36 beharrean, onura37 ekarri zion Mattini, hortzak modu
horretan jarrita, askoz hobeto zerratzen baitzuen zerrak.

Modu berean jakin zuen Mattinek


Basajaunek nola eransten38 zituen burdina
zati bi. Mattinek burdina zatiak nola lotzen
ziren asmatu zuela zabaldu zuen mutiko
batek eta, hori entzunda, Basajaunek zera
galdetu zion: "Mattinek buztin-uraz39
zipriztindu40 al ditu bi zatiak?". Eta
mutikoak: "Ez du egin, baina egingo du" esan
zion. Horrela, burdinak soldatzea lortu zuen
eta teknika munduan zehar zabaldu zen.

Mattinen errota haritzezkoa41 zen eta,


Basajaunen errotarekin alderatuz, ez zuen
asko irauten42. Mattinek Basajaunen errota
nolakoa zen jakin nahi zuen. Oraingoan ere
trikimailu bera erabili zuen hori jakiteko:
bere errota oso ondo zebilela iragarri zuen.
"Horrek esan nahi du haltzezko43 ardatza
jarri diola?", galdetu zuen Basajaunek.
"Jarriko dio" erantzun zion mutikoak.
Ordutik, pertsonek errota erabili ahal izan dute mundu guztian.

Euskal herriaren elezaharra

EUSKAL HERRIA
HIZTEGIA

1 Haitzulo: lur azpiko zulo naturala


2 Izugarri: izua sortzen duena / oso handia / asko baino gehiago
3 Estali: bete; ilez estalia = ilez betea
4 Adats: buruko ileen multzo luzea
5 Zaindari: zerbait zaintzen edo babesten duena
6 Babestu: zerbait kalte batetik zaindu
7 Ohartarazi: zerbaitez jabearazi edo zerbait ikusarazi
8 Elezahar: egiazko itxura besterik ez duen kontakizuna
9 Nekazari: lurra lantzen duen pertsona
10 Errementari: burdina lantzen duen pertsona
11 Errotari: errotan lan egiten duen pertsona
12 Lanbide: bizibidea ateratzeko lana
13 Amarru: maltzurkeria / trikimailua
14 Gari: ogia egiteko erabiltzen den landarea
15 Errota: landare-alea ehotzeko edo irina egiteko erabiltzen den tresna
16 Ardatz: biratzeko erabiltzen den pieza zilindrikoa
17 Soldatu: bi metal puska elkarri lotu
18 Ausart: arriskuen aurrean atzera egiten ez duen pertsona
19 Hazi: landare berria sortzen duen atal txikia
20 Asmo: zerbait egiteko ideia; lapurtzeko asmoz = lapurtzeko ideia
21 Abarka: larruzko edo gomazko oinetakoa, hankari lotzen zaiona
22 Jauzi: airean ematen den pausoa
23 Pila: zerbaiten multzoa, ordenarik ez duena
24 Ale: landareen hazia / banako bakoitza
25 Aizkora: zura ebakitzeko erabiltzen den tresna zorrotza
26 Erein: lurrean hazia sartu
27 Arbi: landare mota
28 Uzta: laboreak edota fruituak biltzeko ekintza
29 Laborantza: lurra lantzea
30 Azpijoko: isileko egite makurra
31 Jakin-min: jakiteko gogo handia
32 Trikimailu: nahi dena lortzeko egiten den azpijokoa
33 Ziurtatu: zerbait egia dela adierazi
34 amorruaren amorruz: oso haserre
35 –tzeko gauza: gai izan; zerratzeko gauza = zerratzeko gaitasuna duena
36 Kaltetu: zerbaiti edo norbaiti zerbait txarra egin
37 Onura: ondorio ona, gauza ona
38 Erantsi: zerbaiti beste zerbait gehitu
39 Buztin: harri mota moldakorra
40 Zipriztindu: likido baten tantez zikindu edo busti
41 Haritzezko: haritzez (zuhaitza mota) egina
42 Iraun: egoera berean jarraitu
43 Haltzezko: haltzez (zuhaitz mota) egina
GIZON-EMAKUMEEN SORRERA

Hasieran ez zegoen ez lurrik, ez animaliarik, ez landarerik. Hasieran Itsaso Sakratua 1


besterik ez zegoen. Baina, goian, urre-koloreko etxe batean Ortziko 2 Aita Gorena3 bizi
zen eta bere urrezko4 jarlekuan eserita egoten zen beti.

Agurea5 bizar6 eta adats7 zurikoa zen eta soineko beltzaz jantzita zegoen. Agurearen
ondoan Ortziko Ama Gorena zegoen, soineko zuriaz jantzita. Ortziko gurasoek seme bat
zuten. Eguzki jainkoa8 zen eta urre-koloreko adatsa zuen. Egun batean, Eguzki jainkoak
aitari galdetu zion:
— Noiz sortuko dugu gizon-emakumeen mundua, aita
maitea?
— Seme maitea, arrazoi duzu.— erantzun zuen aitak
asko pentsatu ondoren. — Gizon-emakumeentzat mundua
sortuko dugu eta haiek, zure seme-alabek, bizitzeko
leku bat izango dute.
— Eta nola sortuko dugu mundu hori?— galdetu zuen
berriro semeak.
— Horrela egingo dugu— erantzun zuen aitak. —
Itsasoaren hondoan9 hazi10 lotiak11 daude. Hazi hauek
sortuko dute mundua. Beraz, jaitsi itsaso handiaren
hondoraino eta ekarri hazi horiek. Horrela hazietatik sortuko dugu mundua.

Semea aitak agindutako lana egiteko prestatu zen. Bere helburua 12 hobeto
betetzearren13, urre-koloreko hegazti bihurtu14 zen, murgiltzeko gai15 zen hegaztia izan
ere. Hegazti itxuraz Itsasorantz egin zuen hegan semeak. Itsasoaren gainazalera 16
iristean, uretan murgildu egin zen eta urpean 17 igeri egin zuen hondorantz. Baina, ezin
izan zuen iritsi eta, arnasarik18 gabe, berriro gainazalera itzuli behar izan zuen. Han
atseden hartu19 zuen une batez. Indarra berreskuratu20 zuenean, arnasa hartu zuen eta
hondo urdinetan murgildu zen berriro. Urpe sakonean 21 egin zuen igeri, argirik ez zegoen
lekuraino, eta iluntasunean22 igeri egiten jarraitu zuen. Bere birikietako23 airea poliki-
poliki askatzen24 zuen. Airezko burbuilak gainazalera iristean hautsi egiten ziren perlak
bezalakoak ziren. Azkenean, Itsasoaren hondoa jo zuen, haren mokoaz 25 hondar26 pixka
bat hartu zuen eta berehala itzuli zen uraren gainazalera. Itsasoaren hondoan hartu
zituen hondarren artean hazi lotiak zeuden.

Hazi lotiak, uretatik kanpo, ireki eta hazi egin ziren, eta azkenik gizon-emakume bihurtu
ziren.

Hungariar herriaren elezaharra

HUNGARIA
HIZTEGIA

1 Sakratu: begirune handia eskatzen duen gauza edo pertsona


2 Ortzi: zeru-sabaia
3 Goren: goien dagoena
4 Urrezko: urrez (metal mota) egina
5 Agure: urte asko duen gizona
6 Bizar: gizonen aurpegiko ilea
7 Adats: buruko ileen multzo luzea
8 Jainko: pertsonen gainean botere berezia duen irudizko izakia
9 Hondo: itsasoaren beheko aldea
10 Hazi: landare berria sortzen duen atal txikia
11 Loti: lo asko egiten duena
12 Helburu: lortu edo egin nahi den gauza
13 betetzearren: lortu; hobeto betetzearren = hobeto lortzeko
14 Bihurtu: zerbait egoera batetik bestera aldatu
15 -tzeko gai: zerbait egiteko trebea izan; murgiltzeko gai = uretan sartzeko trebea
16 Gainazal: gaineko aldea
17 Urpe: ur azpia
18 Arnasa: hartzen dugun airea
19 Atseden hartu: lana edo nekea eten
20 Berreskuratu: galdutakoa berriro lortu
21 Sakon: sarreratik edo azaletik urrun dagoena
22 Iluntasun: argirik eza
23 Birika: arnasa egiteko erabiltzen ditugun organo bakoitza
24 Askatu: loturik dagoena solte utzi
25 Moko: hegaztien ahoaren zati gogorra
26 Hondar: ur azpian edo itsasertzean dauden lur-zati txiki-txikiak
HASIERA

Hasieran, Niflheim mundu hotza eta Muspell mundu beroa ziren. Bi mundu hauen artean
leize1 huts2 handia zegoen, Ginnungagap izenekoa. Ginnungagap-en Niflheim-en izotza 3
eta Muspell-en sua elkartu4 ziren eta bizia sortu zen.

Hotzaren eta beroaren elkartze horretatik


lehendabizi Ymir ogroa jaio zen, izotzaren
jainkoa5, eta gero Audhumla izeneko behia
jaio zen. Ymir Audhumlaren esneaz
elikatzen6 zen, leizean ez baitzegoen
janaririk. Ymirren izerditik7 erraldoi8 bikote
bat sortu zen, izotzezko erraldoiak edo
yoteak.

Audhumlak, goseak jota9 ere, izotzezko


bloke bat miazkatu10 zuen eta bere
mingainaz izotza urtzean lehen jainkoa atera zen, Buri. Buriren semea Bor izan zen eta
11

yote baten alabarekin ezkondu zen. Borek hiru seme izan zituen: Odin, Vili eta Ve
jainkoak. Odinek eta bere anaiek Ymir hil zuten eta honen gorpua 12 leizera eraman zuten,
bizitzeko egokia izango zen mundua eraikitzeko 13.

Jainkoek Ymirren gorpuaz lurra sortu zuten eta Midgård izena eman zioten. Ymirren
odoletik itsasoa sortu zen; haren hezurretatik mendiak; haren hortzetatik labarrak 14;
haren ileetatik basoak; burezurraz15 ortzia sortu zuten eta haren garunetik 16 hodeiak
eta haren bekainetatik horma bat zabaldu zuten kanpoaldearen inguruan.

Jainkoak, Midgård eraikitzen bukatzen zuten bitartean, Ymirren gorpua usteltzen 17 hasi
eta handik har18 txikiak sortzen zirela konturatu ziren. Jainkoek har haietatik lehen
nanoak19 sortu zituzten eta lurpeko munduko haitzuloetan 20 biziko ziren. Haietako lau
nanori, ortziari eustea 21 agindu zieten, beste guztiaren gainera eror ez zedin. Nano
hauek Nordri, Surdri, Westri eta Austri izena zuten eta egungo puntu kardinalak dira.

Orduan, Lurrean ez zegoen gizon-emakumerik. Eguzkia eta Ilargia bere lekuan zeuden.
Egunak eta urtaroak ordenan zeuden. Boren semeak munduko hondartzetatik paseatzen
ari zirela, bi enbor22 ikusi zituzten, Ymirren ileetatik sortuak. Enborretako bat lizarra 23
zen eta handik gizona eratu24 zuten jainkoek; bestea haltza25 zen eta emakume eder
bihurtu26 zuten. Odinek bizia eta arima 27 eman zizkien; Vilik arrazoimena 28 eta
mugimendua; eta Vek zentzumenak, adierazmena 29 eta mintzamena30. Gizonari Ask izena
jarri zioten eta emakumeari Embla. Gizon-emakume guztien aita-amak izan ziren.

Vikingoen herri mitoa

ESKANDINAVIA
HIZTEGIA

1 Leize: haitzulo natural sakona


2 Huts: ezereza, ezer ez dagoen tartea
3 Izotz: egoera solidoan dagoen ura
4 Elkartu: hainbat gauza elkarrekin jarri
5 Jainko: pertsonen gainean botere berezia duen irudizko izakia
6 Elikatu: bizitzeko behar diren gaiak jan
7 Izerdi: larruazaletik ateratzen den likidoa
8 Erraldoi: izugarri handia
9 goseak jo: gose izan
10 Miazkatu: zerbaiten gainetik mingaina pasatu
11 Urtu: ur bihurtu, ura sortu
12 Gorpu: bizirik gabeko gorputza
13 Eraiki: etxe bat, makina bat egin
14 Labar: lurrean dagoen ebaki bertikala
15 Burezur: burua babesten duen hezurra
16 Garun: buruaren barneko gai biguna
17 Usteldu: gai organikoa hondatu
18 Har: gorputz luzea eta biguna duen animalia txiki-txikia
19 Nano: bere espeziean txiki-txikia dena
20 Haitzulo: lur azpiko zulo naturala
21 Eutsi: erori gabe heldu
22 Enbor: zuhaitzen eta zuhaixken zurtoin gogorra
23 Lizar: zuhaitz mota
24 Eratu: zatiak erabiliz gorputz bat osatu
25 Haltz: zuhaitz mota
26 Bihurtu: zerbait egoera batetik bestera aldatu
27 Arima: pertsonen irudizko osagaia
28 Arrazoimen: pentsatzeko ahalmena
29 Adierazmen: ideiak esateko ahalmena
30 Mintzamen: hitz egiteko ahalmena
ARRANTZALEEN ALABA

Duela urte asko, Carvoeiro inguruko herrixka batean senar-emazte arrantzaleak bizi
ziren eta alaba bakarra zuten. Egun batean, ama alaba bainatzen ari zen itsasertzean 1.
Orduan, alaba amaren eskuetatik irristatu2 zen eta, jauzi1 batez, uretan murgildu3 zen;
handik gutxira, alaba itsas azalera 4 azaldu zen berriro, modu liluragarriaz 5 aldatua. Ama
alaba ur azpian desagertu zenean izututa 6 geratu zen, baina alaba berriro ikustean poztu
egin zen eta ez zen aldaketaz konturatu: neska askoz ederrago zegoen.

Emakume arrantzaleak gertakari 7 hura azkar ahaztu bazuen ere, auzokoek8 neska haren
etorkizuna9 sirena bihurtzea10 zela esaten zuten. Eta, izan ere, iragarpena 11 bete egin
zen. Denboraz, neska hura eskualdeko 12 gazterik politena izan zen.

Behin batean, neskak mutil bat ezagutu zuen. Mutil honek neska maitemindu 13 eta
engainatu zuen. Engainu hark neskari lotsa 14 ekarri zion eta handik gutxira hil egin zen,
minak suntsitua15. Arrantzaleen alaba ederra Carvoeirotik hurbil lurperatu16 zuten.

Denbora baten buruan, herri bateko jai batetik etxera alai zihoanean, abesti tristea
entzun zuen mutil engainatzaileak. Itsasertzean, haitzulo 17 baten sarreran, abesten zuen
pertsona ikusi zuen: emakume eder-ederra zen eta hildako neskaren antz 18 handia zuen.
Mutila, harrituta19, emakume harengana hurbildu zen isilik; baina, hurbiletik ikusi baino
lehen, emakumea mutila han zegoela ohartu20 zen eta uretan murgildu zen.

Hurrengo gauean, mutila leku berera 21 itzuli


zen eta izaki22 misteriotsu bera aurkitu zuen.
Oraingoan, emakumeak mutila hurbildu arte
itxaron zuen eta ondo-ondoan egon zenean
emakumeak mutila gogor besarkatu23 zuen eta
zera esan zuen:
—Mendekuaren24 ordua iritsi da.

Aldi berean25, ekaitz26 izugarria27 hasi zen eta


itsaso harrotuak28 estuki lotutako bi lagunak herrestan 29 eraman zituen. Egun batzuk
geroago, mutil engainatzailearen gorpua30 hondarrezko duna baten ondoan azaldu zen,
itsasoak utzi zuen lekuan. Inork ez zuen emakume misteriotsua berriro ikusi; baina,
oraindik orain, ilbeteko 31 gauetan, itsasoa bare dagoenean, maite- eta sentimen-abestiak
abesten dituen ahotsa entzuten da eta entzuten dutenei negarra eragiten 32 diete. Neska
eder engainatua da; sirena bihurtu da eta itsasoak bere maitalearen gorpua eraman zuen
haitzulotik abesten du.

Portugalgo herri elezaharra

PORTUGAL
HIZTEGIA

1 Itsasertz: itsasoak ukitzen duen lurra


2 Irristatu: azal leun, busti, izoztu baten gainean ibili
3 Murgildu: uretan osorik sartu
4 Azal: zerbaiten kanpoko aldea
5 Liluragarri: zirrara handia eragiten duena, adimena nahasiz
6 Izutu: beldurtu
7 Gertakari: pasatu den zerbait
8 Auzoko: inguruko etxean bizi den pertsona
9 Etorkizun: etorriko den denbora
10 Bihurtu: zerbait egoera batetik bestera aldatu
11 Iragarpen: zerbait gertatuko dela esateko iritzia
12 Eskualde: hainbat herri biltzen duen lurraldea
13 Maitemindu: maitasun-zirrara sentitu edo sentiarazi
14 Lotsa: sentimendu mingarria
15 Suntsitu: zerbait desegin, puskatu, txikitu
16 Lurperatu: lurpera sartu
17 Haitzulo: lur azpiko zulo naturala
18 Antz: itxura berdintsua
19 Harritu: zerbait gertatzean zer esan jakin gabe geratu
20 Ohartu: zerbait ikusi
21 Ber: lehenagotik ezagutzen duguna; leku berera = ezagutzen dugun lekura
22 Izaki: izaten dena, badena
23 Besarkatu: besoen artean hartu, estutu
24 Mendeku: pertsona bati berak egindakoagatik egiten zaion kaltea
25 aldi berean: une berean, momentu berean gertatzen dena
26 Ekaitz: haize gogorrez, euriz, trumoi-tximistez gertatzen den eguraldia
27 Izugarri: izua sortzen duena / oso handia / asko baino gehiago
28 Harrotu: haizeak ura altxatu
29 Herrestan: lurretik altxatu gabe mugitu, eraman
30 Gorpu: bizirik gabeko gorputza
31 Ilbete: ilargiaren fasea, osorik ikusten duguna
32 Eragin: zerbait egitera bultzatu
NOLA BIHURTU ZEN GAZI ITSASOA

Behin batean, Danimarkako Frodi erregeak Hengi-Kiaptr-en opari harrigarria jaso zuen:
Grotti izeneko bi errotarri 1 magiko. Harriak oso astunak 2 ziren eta inork ezin zituen
birarazi3. Garai hartan, Frodi Suediara joan zen bisita egitera eta han bi emakume
erraldoi4 esklabo erosi zituen. Bi emakume horiek Menja eta Fenja zuten izena. Bi
emakume haiek soilik jar zezaketen errota5 lanean.

Danimarkara itzulita, Frodik bi emakumeei urrea 6, bakea eta oparotasuna7 ehotzen8


agindu9 zien. Menjak eta Fenjak alai egin zuten lana, erregearen kutxa bete arte.
Orduan, bakea eta oparotasuna lurralde 10 osoan zabaldu ziren. Baina, erregea oso
zikoitza11 zen eta ez zien bi emakumeei atseden hartzen 12 uzten. Orduan, Menjak eta
Fenjak erregearen mendeku13 hartzea erabaki14 zuten: gerra eho zuten eta bikingoek
erregea hil zuten.

Orduan, Mysing bikingoen erregeak errotarriak


eta esklaboak hartu zituen eta bere itsasontzian
sartu zituen. Bidaian, Mysing-ek bi emakumeei
gatza ehotzen agindu zien, garai hartan gatza
oso baliotsua baitzen. Menjak eta Fenjak halaxe
egin zuten.

Hala ere, bikingoen erregea Frodi bezain zikoitz


bihurtu15 zen eta ez zien bi emakumeei atseden
hartzen uzten. Orduan, Menjak eta Fenjak,
zigor16 gisa, gatz ugari17 eho zuten eta,
azkenean, pisuagatik bikingoen itsasontzia
hondoratu18 zen. Horregatik, itsasoko ura gazi
bihurtu zen.

Eskandinaviar elezaharra

DANIMARKA
HIZTEGIA

1 Errotarri: errotako harri biribila


2 Astun: pisu handia duena
3 Birarazi: birak ematera behartu
4 Erraldoi: izugarri handia
5 Errota: landare-alea ehotzeko edo irina egiteko erabiltzen den tresna
6 Urre: metal preziatua, kolore hori distiratsukoa
7 Oparotasun: ugaria eta ona adierazten duen egoera
8 Eho: aleak, haziak txikitu, irin bihurtu
9 Agindu: egin behar dena esan eta betearazi
10 Lurralde: lur eremu oso zabala
11 Zikoitz: gauzak berarentzat pilatzen saiatzen dena
12 Atseden hartu: lana edo nekea eten
13 Mendeku: pertsona bati berak egindakoagatik egiten zaion kaltea
14 Erabaki: zerbait egiteko asmoa hartu
15 Bihurtu: zerbait egoera batetik bestera aldatu
16 Zigor: zerbait gaizki egiteagatik jarritako betebeharra
17 Ugari: asko
18 Hondoratu: hondora joan edo bidali

You might also like