Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

Legazpi, 2023ko urtarrilaren 18a

ZAINTZA PARTEKATUAREN AURRERAPAUSOA

Askok jakingo duzuen bezala, legearen arabera, zaintza partekatua lortzea ez da


batere erraza, izan ere, bi gurasoak ados egon behar dira arau honekin edo
gurasoetako batek zaintza-modu hau eskatu eta fiskalak bere oniritzia erakusteko
txostena egiten duenean. Zaintza hau lortzeko zailtasunak, gehienetan, guraso
bakar batek bere seme-alabaren kustodia lortzea eragiten du, normalean ama
izanez. Zorionez, gai hori laster aldatuko dela dirudi, Justizia Ministerioak hurrengo
hilabeteetan lege hori aldatzeko prest daudela iragarri duelako.

Lehenik eta behin, benetan uste dut zaintza partekatua lortzea orain baino prozesu
errazagoa izan beharko litzatekeela, zeren eta seme-alaba guraso bakar batekin
bizitzerakoan, bestearekin zuen harremana gutxitzen hasiko da pixkanaka-
pixkanaka. Honek haurrari arazo psikologiko edota hainbat transtorno sor ditzake,
horietako asko sahiesteko oso zailak edo ezinezkoak izanez. Aurretik aipatu dugun
legea aldatuz gero eta zaintza partekatua lortzea errazagoa bihurtuz, seme-alaba
eta gurasoaren harremana ez zen hainbeste hoztuko.

Horrez gain, Euskal Herriaren adibidea hartzen badugu, banaketa-kasu gehienak


guraso batek du haurraren zaintza, ia Espainiako autonomia-erkidegoko guztiak
bezala. Ordea, oso gutxi dira zaintza lortu ez duten gurasoak kexatu ez diren
kasuak, baina, lege honen arabera, ezinbestekoa izan dute egoera hau onartzea.
Askotan, ez dago arrazoi sendorik bere seme-alaben zaintza kentzeko. Kasu
batzuetan ama, zaintza lortu ohi duena, hain haserre edo minduta dagoenez, ez du
zaintza mota honen aukera ezta planteatu ere egin nahi. Orduan, lege berri hau
ezartzen badute, arazo hau ez zen hain sarri gertatuko.
Gainera, Madrileko haurren kustodiako enpresak (CHM) Espainia guztiko 2.300
lagun baino gehiagori egin dien inkestan lortutako erantzunak erakusten duten
bezala, gehienak dira zaintza partekatuaren alde daudenak, zehazki, % 80a. Horrela
froga daiteke hainbeste eta hainbeste urteetan erabili den legea garai berriren
ondorioz aldatzeko beharra dagoela.

Hitz gutxitan: zaintza partekatuaren legea aldatzea guztiz beharrezkoa da eta orain
da garaia aldaketa hori ezartzeko, bai Espainia eta bai mundu mailan.

Nerea Garoña

You might also like