Professional Documents
Culture Documents
Txakurkume Herrena
Txakurkume Herrena
3
Izena Data
Txakurkume herrena
Dendari bat iragarki hau atean jartzen ari
zen: «Txakurkumeak salgai».
Horrelako iragarkiek haurren arreta era-
kartzen dute beti, eta laster agertu zen
mutiko bat galdezka: «Zenbat balio dute
txakurkumeek?». Dendariak erantzun zion:
«30 eurotik 50 eurora bitartean». Eskua poltsikoan sartu eta txanpon batzuk atera
zituen umeak: «2,50 euro besterik ez dut… ikus al ditzaket txakurtxoak?»
Gizonak irribarre egin eta txistu jo zuen. Dendariaren txakur emea lasterka irten
zen denda-ostetik, bost txakurkume atzetik zituela. Txakurtxo haietako bat nahiko
atzean geratzen ari zen. Umeak berehala erreparatu zion atzera geratutako
txakurkume herrenari. «Zer gertatzen zaio txakurtxo horri?» galdetu zuen. Gizonak
azaldu zion txakurkumea jaio ostean albaitariak esan ziola aldakan arazo bat
zuela eta herrenka ibiliko zela bizi guztian. Umea zeharo hunkitu zen, eta oihu egin
zuen: «Horixe da nik erosi nahi dudan txakurtxoa!». Gizonak honela erantzun zion:
«Ez duzu txakurkume hori erosiko. Benetan nahi baduzu, oparitu egingo dizut».
Mutikoa haserretu egin zen: «Nik ez dut nahi zuk oparitzea. Txakurkume horrek
gainerakoek adina balio du, eta prezioa oso-osorik ordainduko dizut. Benetan,
nik dauzkadan 2,50 euroak emango dizkizut orain, eta hilero beste 50 zentimo,
den-dena ordaindu arte». Gizonak erantzun zion: «Egia esan, mutiko, zuk ez
duzu nahi txakurkume hori erosi. Ez da inoiz lasterka, saltoka eta jolasean ibiliko,
gainerako txakurkumeen moduan».
Mutikoa makurtu zen, eta galtzaren barrena altxatu zuen, ezkerreko hanka erakus-
teko. Okertuta eta elbarrituta zeukan zangoa, metalezko aparatu handi batez
eutsita. Gizonari berriro begiratu eta esan zion: «Tira, ni ere ez naiz korrikalari
bikaina, eta txakurkume horrek bere egoera ulertzen duen norbait beharko du».
Gizonak ezpainak hozkatu zituen; eta, begiak malkotan, esan zion:
«Txakurkume hauetako bakoitzak zu bezalako jabea izatea espero dut, ume».
a) «Ez duzu txakurkume hori erosiko. Benetan nahi baduzu, oparitu egingo dizut».
b) «Txakurkume hauetako bakoitzak zu bezalako jabea izatea espero dut, ume».
c) «Egia esan, mutiko, zuk ez duzu nahi txakurkume hori erosterik».
4 Zergatik uste zuen dendariak umeak ez zuela nahi txakurkume hura erosterik?
DEFINIZIOAK HITZAK
7 Azaldu esaldia. Txakurkume horrek bere egoera ulertzen duen norbait beharko du.
Txakurra • • Txahala
Oiloa • • Txita
Ardia • • Moxala
Behia • • Txakurkumea
Zaldia • • Arkumea
10 Haur askok txakur bat nahi dute etxean. Horrek ardura berriak dakartza. Idatzi 6
lerro maskota gisa hartutako txakur horiek behar duten zainketari buruz.