Wuolah Free 7.GAIA Lan II

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

7.GAIA-lan-II.

pdf

hemen

Derecho del Trabajo

1º Grado en Relaciones Laborales y Recursos Humanos

Facultad de Relaciones Laborales y Trabajo Social - Campus


Bizkaia
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

Reservados todos los derechos.


No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
7. GAIA
LAN KONTRATU MOTAK (II). LAN KONTRATUAREN IRAUPENAREN ARABERAKO
SAILKAPENA ETA ENPLEGU SUSTAPENA

1. Lan kontratuaren iraupenaren araberako sailkapena


1.1 Aldi baterako kontratazio motak; egiturazko kausak eta erregela komunak
1.2 Behin behineko kontratua ekoizteko inguruabarrengatik
1.3 Bitarteko kontratuak
1.4 Bi kontratuentzat aplikagarri
2. Enplegu sustapena
2.1 Enplegu iraunkorra sustatzea
2.2 Enplegu sustatzeko plangintza

1. LAN KONTRATUAREN IRAUPENAREN ARABERAKO SAILKAPENA


1.1 ALDI BATERAKO KONTRATAZIO MOTAK; EGITURAZKO KAUSAK ETA ERREGELA
KOMUNAK

Aldi baterako kontratuak, izatez kontratu finkoak dira (LE 8 art., formari dagokionez, eta
15.art), baina legeak, behin behinekoak posible bezala hartzen ditu.
“1. El contrato de trabajo se presume concertado por tiempo indefinido (LE 15.1.art)
El contrato de trabajo de duración determinada solo podrá celebrarse por circunstancias de la producción o por
sustitución de persona trabajadora
2 mota daude
1. Merkatu gorabehera, lan pilaketa edo gehiegizko eskaerarengatik (“behin behineko
langileak”): behin behineko kontratua ekoizteko inguruabarrengatik.
2. Lan postua gordetzeko eskubidea duen langilea ordezkatzeko (“Ordezkatzeko eta
bitarteko langileak”): bitarteko kontratuak

1.2 BEHIN BEHINEKO KONTRATUA EKOIZTEKO INGURUABARRENGATIK


Araua: LEren 15.2 art.

Helburua: Merkatu eskakizunen gorabeherak direla eta, lan pilaketa edo gehiegizko
eskaerei aurre egiteko, nahiz eta enpresaren ohiko jarduera izan → ez-ohiko eta aparteko
lan beharra, erabat koiunturala dena. Adibidez, beherapenetan kontratatzea pertsona
gehiago. Baita urteko oporraldietatik eratorriak.

Aldizkako lan finkoetatik bereizteko → behin behineko kontratuek behar iragankorrei


erantzuteko eta, aldiz, besteak, behar iraunkorrei.

Berezitasuna: Arloko Hken bidez zehatz daiteke zein jardueratan kontrata daitezkeen
behin-behineko langileak.

Forma: 4 aste baino luzeagoak edo lanaldi partzialekoa bada → idatziz + kontratuaren
arrazoiak eta inguruabarrak argi ezarri behar dira + halabeharrez data jakina aipatu behar
da.

Forma betekizun hauek ez badira betetzen, kontratu mugagabea dela ulertuko da


(aurkakoa frogatu ezean).

Iraupena: gehienez 6 hilabete. Sektoreko HK-ak iraupena luzatu dezake urte bete arte.
- Iraunaldia 6 hilabete baino laburragoa hitzartzen bada, behin bakarrik 6 hilabeteraino
luza daiteke, alderdiek nahi badute.
- Gehienezko iraupena baino laburragoa → lanean jarraituz gero → iraunaldi
maximorainoko luzapena
- Gehienezko muga igarotzean, lanean jarraituz gero → kontratu mugagabea
bihurtuko dela ulertuko da.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-7772778

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
Muga → enpresek kontratu mota hau bakarrik erabil dezakete 90 egunez urtean. 90 egun
hauek ezin izango dira iraupen etengabean erabili. Enpresek langileen ordezkariak
informatu behar ditu kontratu hauen urteko erabileraren aurreikuspenaz.

1.3 BITARTEKO KONTRATUAK


Araua: LEren 15.3.art.
Helburua: 3 egoera ezberdin:

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
a) Arau, HK edo akordio indibidualaren bidez lan-postua gordetzeko eskubidea duen
langilea ordezkatzeko (lan kontratuaren etendurak). Ezin da grebalariak ordezteko
erabili adibidez. Beti agertu beharko da ordezkatzen denaren izena eta
ordezkapenaren arrazoia. Kasu honetan, posible da ordezkatua izango den pertsona
aurretiaz ordezkatzea lanpostuaren eginkizunak bermatzeko, asko jota 15 egun
lehenago izanik.
b) Beste langile baten lanaldiaren murrizketa kubritzeko. Murrizketa hori legean edo
H.K-an arauturik egon behar da eta kontratuan ordezkatuaren izena eta arrazoia
agertu behar da.
c) Hutsik dagoen lanpostua betetzeko, hautatze edo promoziozko prozedura irauten
duen bitartean. Gehiengo iraupena: 3 hilabete (edo HK-ak gutxiago ezartzen badu).

Forma: Idatziz, ordezkatzen den langilea eta beteko den lanpostua adieraziz. Forma akatsa
egonez gero, iraupen mugagabeko kontratua bilakatu dela ulertuko da (aurkakoa
frogatzen ez bada).

1.4 BI KONTRATUENTZAT APLIKAGARRI


Arauak ezarritakoa ez bada betetzen mugagabe bihurtuko dira.

Gizarte Segurantzan altan eman gabe badaude langileak mugagabe bihurtuko dira.

24 hilabeteko epean 18 hilabete baino gehiagoz kontratatuak izan badira, lanpostu


berdinean edo desberdinetan enpresa berdinean edo enpresa talde berean, bi behin
behineko kontratu ekoizpen inguruabarrengatik izanik (berdin dio enpresagatik zuzenean
kontratatua izan den edo ETT bidez) mugagabe bihurtuko da langilea.

BERDINTASUN PRINTZIPIOA: iraupen zehatzeko kontratua duten langileek kontratu


mugagabea duten langileen eskubide berdinak aplikatzen zaizkie.

INFORMATZEKO BEHARRA: Enpresak iraupen zehatzeko kontratuak dituzten langileei


hutsik dauden lanpostuez informatu behar die. Informazio hau enpresaren leku publiko
batean iragarri daiteke edota HK-ak zehaztutako tresnak erabiliz. Informazio hau langileen
ordezkariei ere eman beharko zaie.

HK-ek enpleguaren behin behinekotasuna murrizteko asmoarekin, planak ezar ditzakete.

2. ENPLEGU SUSTAPENA
1997an → Kontratu mugagabe berri bat sortu → Kontratazio mugagabea sustatzeko
kontratua
Helburua: Zenbait langile taldeen kontratazioa erraztea, diru-laguntzak emanez gain, kasu
batean kontratua amaitzearen kostua txikiagoa eginez.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-7772778

Nuestro objetivo, tu bienestar ¡Haz clic aquí!


2.1 ENPLEGU IRAUNKORRA SUSTATZEA
Tarte baterako neurria: Langabezia = 15% baino handiagoa zen bitartean
Pizgarriak:
- Fiskalak: 1.go aldiz kontratutako langilea + 30 urte baino gazteago izanik → 3000 €
gutxitu sozietate zergatik
- Gizarte Segurantzarekiko hobariak → 1000€/1300€ 16-30 urteko langileak edo 45
urte baino zaharragoak (muga: 4.500€)

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
Betekizuna: kontratua 3 urtez mantentzea eta lortutako enplegu maila ere → urte betez
mantentzea
Langabetuarentzat pizgarria → langabezi prestazioa kobratzen bazuen=> kobratzeke
zuenaren 25% a kobra zezakeen soldatarekin batera.

2.2 ENPLEGU SUSTATZEKO PLANGINTZA


1997. urte geroztik urtero enplegu sustatzeko egitarauak argitaratzen dira🡪 Gizarte
Segurantzako enpresa kuotaren hobariak= kuota gutxitzeak gauzatzen dira

Honen bidez mugagabeko kontratazioa sustatu, aldi baterako kontratuen kopurua jaitsi eta
zenbait langabetuen egoera konpondu.

Ezaugarri nabarmenak :

- Zenbait taldetako langabetuak mugagabe kontratatzen dituzten enpresak →


onuradunak (zenbait egoera berezian dauden emakumeak, enplegu eskatzaile
moduan 6 hilabete baino gehiago daramaten langabetuak, 45 urte baino
zaharragoak, langabeziako prestazioa edo laguntza jasotzen dutenak,
genero-indarkeriaren biktimak,...).
- Hobari desberdinak egoeraren arabera → portzentai finkoa edo ehuneko zehatz bat
izan daiteke.
- Hobariak jasotzeko, zorrik ez dute izan behar ez Ogasunarekin ezta Gizarte
Segurantzarekin.
- Hobaria jaso duen enpresak lan harreman hori era desegokian bukatuz gero →
hurrengo 12 hilabetetan ezin du parte hartu.
- Ezgaitasunak dituztenak mugagabe kontratatuz gero, badaude diru-laguntzak eta
hobariak
- Sustatzeko beste neurriak, bai estatu mailan bai autonomia erkidegoetan zenbait
taldeen kontratazioa bultzatzeko (gazteak,birmoldaketetako langileak,...)

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-7772778

Nuestro objetivo, tu bienestar ¡Haz clic aquí!

You might also like