EkonHastzerrenda NOTAK

You might also like

Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 2

1. Bi produktu ekoizten/kontsumitzen dituen ekonomia batean eguneko sei ordu lanegiten da.

A produktuaren egun bateko gehienezko ekoizpena 300 da. B produktuaren egun bateko
gehienezko ekoizpena 180 da. Errendimendu finkoak dira.

a) Marraztu ekonomia horren egun bateko ekoizpenaren aukera multzoa

b) Erran zazu ondorengo aukerak eraginkorrak, ez-eraginkorrak edo ezinezkoak diren:

A= 100 eta B=200, (225,40), (200, 60), (150, 90), (75, 150), (0, 180), (300, 0)

c) Zein da B produktuaren ekoizpenaren aukera kostua? Finkoa edo aldagarria al da? Azaldu
zure erantzuna

d) Aldaketa teknologiko bati esker A produkzioa %10a, eta B produkzioa %20a, igo dira.
Marraztu aukera multzo berria. Eraginkorrak, ez eraginkorrak eta ezinezkoak diren aukera
batzuk asmatu eta grafikoan azaldu

e) Orain, zein da B produktuaren ekoizpenaren aukera kostua?

2. Lau musika kanal eskeini dizute harpidetza egiteko: pop, rock, klasiko eta euskal musika
artean hautatu behar duzu. Ustekabean eskeintza aldatu dute, rock kendu dute zerrendatik,
blues musika eskeini dute haren ordez

a) Lehen rock-a hautatu baduzu, eta gero euskal musika hautatu duzu
b) Lehen pop musika eta gero klasikoa
c) Lehen klasikoa eta gero pop
d) Lehen rock eta gero pop
e) Lehen euskal misika eta gero euskal musika
f) Lehen pop eta gero blues
g) Lehen rock eta gero blues

3. Ordu batean 3 marrazki egin ditzake artista batek edo 2 gidoi. Sei orduko lanaldia duenez,

a) marraz ezazu artista horren eguneko ekoizpen aukeren multzoa.

b) zein da gidoi bat gehiago egitearen kostua? nola deitu diogu kostu horri?

c) egoera horretan, bederatzi (9) marrazki egitea erabaki du, zenbat gidoi eginen ditu?

d) Ordenagailu berri bat eskuratu du eta, eguneko 20 marrazkiak edo 10 gidoi egin ditzake
orain: marraztu ekoizpen aukeren multzo berria

e) egoera berri horretan, zortzi (8) marrazki egitea erabaki du. Zenbat gidoi eginen ditu?
Arrazionala al da bere erabakia? Azaldu zure erantzunak

f) Ezberdina litzateke e) sailaren erantzuna hasierako hautua 12 marrazki egitea ba zen?


Zergatik?
4.
LOREen KOPURUA ZUZEN ALA OKER? AZALDU ZERGATIK

a) Lore ekoizpenaren aukera kostua B puntuan, A


puntuan baino handiagoa da.
A
B
b) Sagarren ekoizpenaren aukera kostua B puntuan
C puntuan baino txikiagoa da

C c) Sagarren ekoizpenaren aukera kostua A


puntuan, C puntuan baino txikiagoa da

d) Lore ekoizpenaren aukera kostu txikiena


(hirutik) A puntukoa da
SAGARRen KOPURUA
e) C puntuan, sagarren ekoizpenaren aukera kostua
handiena da

5. Merkatuko baten eskari eta eskaintza funtzioak horelakoak izan dira:

Qd = 5 – (p/2) eta Qs = p – 1

a) Kalkulatu orekako salneurri eta kopurua, ekoizle eta kontsumitzaileen soberakinak eta
oreka puntuari dagokion puntuko elastikotasuna.

Merkatu horretan salerosten den produktua oso arrakastatsua izaten hasi denez, eskari funtzio
berria osatu dute : Q’d = 10 – p

b) kalkulatu oreka berriko salneurri eta kopurua, ekoizle eta kontsumitzaileen


soberakinak eta oreka puntuari dagokion puntuko elastikotasuna.

c) Zer gertatu da soberakinaren banaketan? Zergatik? Iruzkinaren bat?

Denbora pasa ahala, arrakastari jarraikiz, merkatu horretan enpresa berriak sortu dira,
ondorioz, eskaintza funtzio berria landu dute: Q’s = 4p – 4

d) kalkulatu oreka berriko salneurri eta kopurua, ekoizle eta kontsumitzaileen


soberakinak eta oreka puntuari dagokion puntuko elastikotasuna.

e) Zer gertatu da soberakinaren banaketan? Zergatik? Iruzkinaren bat?

You might also like