Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 6

test11-gramat ika

1.7.4. Argudio-testua

1 erreparatu

jasotzailea
limurtzea iritzi orokorraren
argudioa
sekuentziak zentzuaren
argudioa
igorleak
l. perts.

hartzailea
inplikatzea gerta.karien
argudioa

analogiazko
argudioa
abstraktua
amarruak

argudio
desegok.iak

l. Definizioa
Gertakizun, arazo edo fenomeno baten inguruan dagoen tesi -iritzi, uste,
postura- bat egiaztatzeko edota baztertzeko ematen diren aldeko edo kon-
trako arrazoiz osaturiko testua da argudiozkoa.
Jasotzailea limurtzea edo iritziz aldaraztea du helburu; hau da, hartzailearen
ikuspegia moldatzea edota, hark iritzirik izan ezean, arrazoitutako iritzi bat
eskaintzea. Hortxe <lago gakoa: ematen den informazioa (datuak, adibi-
deak ... ) ez da ematen jasotzailearen ezagutza-maila handitzeko, azalpenez-
koetan gertatu ohi den bezala, igorlearen argudio-indarra areagotzeko
baizik. Ez ahaztu, halere, badela argudiozko ez den testurik ere konbentzi-
tzeko edo iritziz aldatzeko sortzen <lena, hala nola alegia bat, zeina gehiene-
tan irakasbide edo ondorio moral bat duen narrazio-egiturako testua den.
Osoki argudio-testu huts-hutsa baino ohikoagoa da argudio-sekuentziak
dituen testua izatea. Hala, argudio-testu garbi diren iritzi-artikulu, debate
eta gisakoetan ere, ohikoena, gertakari batzuk aurkeztuz hastea da (azalpe-
nezko sekuentzia) eta, ondoren, gertakari horien aurrean hartzen den pos-
tura defendatzeko <lauden arrazoiak (argudio-sekuentzia) ematea.
Argudio-testuak hainbat ezaugarri bere-bereak ditu:
l. Igorlea, ia beti, l. pertsonan mintzo da, eta aditzean eta izenordaine-
tan islatzen da hori.

171
oi da rrizko g ra matika

hausnartu 1

ARGUDIOAREN ADIBIDEA
Tesia. «Tabakoa txarra da osasunerako».
Argudioen gorputza. Eman daitezkeen arra-
zoiak, frogak, datuak, gezurtatzeak ...
Ondorioa. Aurreko tesia aberastuz, esatera-
ko: «Biriketatik gaizki dabilenez, erretzeari
lagatzea komeni zaio».

Duela urte gutxi arte, gizonezkoen bizitzako egoerarik larrienetako bat berea ez
J;2 zuen andre edo andereño baten aurrean biluztu behar zuenean gertatzen zen.
f¡5 ·i:Jl Eta ez naiz ari, jakina, medikuarengana joan eta erizainaren aurreko biluzteaz.
-~ .!B
::i:: Bi-bion lasaitasunerako, egoera horiek guztiz gaindituta dirudite gizonezkoen
barruko arropetan izan den egundoko aldaketa dela eta.
Lehen, bi galtzontzilo mota baizik ez zeuden, eta slip-itxurakoa eramaten zuten
gehienek, eta kolore zurikoa noski.
Azkenaldi honetan, ordea, gizonezkoen barruko arropen fabrikatzaileak zoratu
egingo ziren, egunetik egunera bezeria are gehiago zoratzen baitute beren disei-
nu, kolore eta marrazki gero eta ausartagoekin ( . .. ).
Oraintsu arte, baldin gizonezko bat bere ohaidearen aurrean gisa horretan
aurkezten ausartu izan balitz, egoeraren ederrak porrot egingo zuen barre-alga-
ra burlatien aurrean, eta burugabe horrek, bere ahalegina alferrik galtzeaz gain,
ohorea ere lurrean zuela gelditu beharko zuen.
Baina gauzak asko aldatu <lira, eta inor ez daiteke galai-bizitza arrakastatsu
baten esperoan egon., pieza zorakilo horien aukera handirik izan ezean.
Andreak bere xarmak bragita nimiño finez, bularretako ausartez, zetazko
galtzerdiz eta saten beltzeko ligaz apain (ala ezkuta?) zitzakeen; gizonezkoak,
ordea, itxura arranditsu eta jarria behar zuen. Ohitura eta usadio horiek desa-
gertzeko zorian daudela dirudi.
Gizonezkoak gogo beroz eta agudo atxiki zaizkio moda berriari, eta orain baino
lehen gorbatak aukeratzeko zuten adinako arduraz tematzen <lira galtzontzilo
peskizan.
<ti
o
·¡;: Kontu honek dotorezia eta aldarte ona behar-beharrezkoak direla irakasten
o
"O
e:
digu; baita norbait lotarako baino beste intentziorik gabe biluzten denean ere.
o
Det Dies
(Euskaratua eta moldatua)
test1J- g rnma ti ka

2. Hartzailearen markak ere sarri ageri ohi <lira testuan, funtzio deitzaile edo eragile-
aren kariaz.
3. Tonu subjektiboa izaten du testuak, igorleak betiere bere iritzitik eta bere iritzirako
jokatzen baitu.
4. Maila aski abstraktua hartzen du, argudioak eta arrazoitzeak - datu, egitate eta
ekintzak ez bezala- ideien mailan eta erlazio logikoen bidez harilkatzen baitira.

2. Argudio-testu motak
Egoera askotan erabiltzen dugu argudio-testua gure eguneroko jardunean: ikuspuntu bat
ematean, iritzi bat arbuiatzean, aukera bat justifikatzean, proposamen bati eustean,
proiektu bat defendatzean, salaketa bati aurre egitean, etab.
Jarduera horiek guztiak honako testu mota estandarizatu hauetara bil daitezke:

Erabilera-eremua Testu mota


1

Literatura Saioa, epístola, eztabaida ...

Hedabideak Editoriala, iritzi-artikulua, debatea, mahai-ingurua, eztabaida, irakur-


leen posta (eskutitza), publizitatea ...

Eremu soziala Eskabidea, eskaintza, txostena, poliza, instantzia, kontratuak, parla-


mentuko eztabaida, errekurtsoa, eskutitza ...

Eremu pribatua Eztabaida, erreklamazioa, iruzkina, kritikak ...

Eskola-eremua Txostena, tesia, iruzkina, ponentzia, kritika, komunikazioa, iradokizu-


na, zientzia-artikulua, azterketa (erantzuna) ...

3. Egitura
Hiru pausoko eskema bati jarraitzen dio gehienetan: hasierako tesia, argudioen gorputza
eta tesi berria edo ondorioa. Bi adibide <laude alboko orrialdean: lehenengoan, modu es-
kematikoz ematen da balizko testu baten egitura; bigarrenean, testu erreal baten gainean
erakusten <lira egituraren barne-urratsak.
• Hasierako tesia. Eztabaidan den gaia aurkezten da bertan, sarrera modura, eta abiapuntu
den arazo, egoera edo kontra egin nahi zaion testuari buruzko aipamena egiten da. Ez da
beti agertzen den zatia, modu inplizituan ere egon baitaiteke.
Tentuz zaintzen den zatia da gehienetan, argudiatzaileak hartzailearen arreta eta haren-
gandiko aldeko jarrera irabazi nahi izaten ditu-eta hasiera-hasieratik.
Testu zientifikoetan hipotesi hitza erabiltzen da hasierako tesi hori izendatzeko.
• Argudioen gorputza. Hipotesia edo ikuspuntua demostratzen eta justifikatzen duten
arrazoi (=argudio ), ideia, datu eta frogen azalpena. Askotan, kontra egin behar zaien
ideiak ere agerira ekartzen <lira, horien aurkako argudioen arrazonamendu logiko guz-
tia hobeto ikusteko.

173
oi aarri7ko g ra rnati ka

Argudiatzailea hasierako tesiarekin ados badator, hura defendatzeko eta justifikatzeko


erabiltzen dituen argudioei frogak deritze. Aitzitik, hasierako tesi hori planteamendu
okerra iruditzen bazaio, argudioak hari kontra egiteko eta hura arbuiatzeko erabiltzen
ditu: errefutazio edo gezurtatze deritzo horri.
Alditan, aurkariari eginiko amore emateak ere egoten <lira: «arrazoi guztia duzu horretan,
baina ... »; «ezin hobeto adierazi duzu; hala ere .. "'- Baina norberaren argudioei indarra ema-
teko amarruak baino ez <lira horiek, eta beti aurkaritzako juntagailuak edo lokailuak
(baina, ordea, hala ere .. .) dituzte kontrakotasuna adierazteko.
• Ondorioa (edo tesi berria). Argudioen gorputzeko datu, ñabardura eta arrazoien ondo-
rioaren azken azalpena da, non hasierako tesiari (edo kontrako tesiari) aurrez aurre jar-
tzen zaion, dela hura aberastuz, dela kontrako tesia erabat errefusatuz. Kausalitate-lotura
gorde behar du beti hasierako tesiarekin.

4. Argudio motak
Igorleak irakurlea -edo entzulea- bere argudioetara erakarri nahi izaten du, eta haren
atxikimendua lortu. Horretarako, pisuzko arrazoiak behar ditu. Honatx zer estrategia edo
bide erabiltzen dituen argudiatzaileak bere arrazoiei indarra emateko:
Autoritate-argudioa. Pertsona zein instituzio ospetsuren bat ere iritzi berekoa dela era-
kutsiz, haren aipua egiten da, hala, norberaren argudioak pisu handiagoz agerrarazteko:
Anjel Lertxundi ere, harako hura esaten duenean, iritzi honen aldeko agertzen da ...
Adituek diotenez,.
Zure aita naiz, eta beraz,
Iritzi orokorraren argudioa. Gorabehera bat herri osearen edo gehiengoaren edo denon
iritzi madura aurkeztuz, hartzailea ere iritzi horretara inplikarazten duen arrazoibidea
da. Nika aritu ordez, guka arituko da gehienetan igorlea, hartara, hartzailea ere - gu ho-
rren bidez- bere iritzien partaide inplizitu bilakatzeko.
Ez da nik esaten dudalako, alabaina mediku guztiok gara iritzi hori ontzat hartu eta ..
Argudio-testuetan sarritan tartekatzen ohi diren errefrau eta atsotitzen aipuak ere
( «Geroa, alferraren leloa» bezalakoak) molde honetakoen artean sartzen <lira, herriaren
jakinduriaren (iritzi orokoiraren) aitzakiapean sarturiko amarrua baino ez baitira horre-
lakoetan.
Zentzuaren argudioa. Zentzugabetasunetik libratu garela adierazi nahian-edo, giza adi-
menaren logika eta pentsabidea hartzen da hauetan argudioaren sostengu:
Giza zentzuak guztiz onartzen dituen moduko arrazoiez baliatuko naiz nire ...
• Adibide bidezko arg dioa. Tesia ilustratzeko, aberasteko edota indartzeko erabiltzen
diren adibideak <lira. Hartara, «Herrialde garatu gehienek beren hondakinak aprobetxatu egi-
ten dituzte,, tesia, esaterako, primeran sostenga daiteke era honetako adibideekin:
Alemaniak oso aspalditik birziklatzen du papera.
Erabilitako plastikotik ekoizten du Japoniak plastikoa.
Bista-bistakoak <lira horrelakoetan honako antolatzaile hauek: esate baterako, adibidez,
esaterako, berbarako , konparazio baterako .. .
test1J-grarnatika

• Gertakarien argudioa. Argudioa(k) behagarri eta egiaztagarri diren datuen gainean oi-
narritzea da bide hau. Adibidez, «Aurten oso euri gutxi egin du» tesia defendatzen ari ba-
naiz, guztiz aproposa dut era honetako gertakari-argudioa:
Edukieraren herenera ez dira iristen urtegiak.
• Analogiazko argudioa. Defendatzen den ideiaren eta beste baten artean dagoen trazaren,
analogiaren bidea hartzea da argudio modu hau:
Zerebroak ere, gorputzak bezala, ariketak behar ditu eta derrigorrezkoa du gimnastika men-
tala. Pentsamenduak ere, airoso eta indartsu egoteko, nahitaezko ditu ..

Inoiz, ordea, benetako argudio logikoak baino gehiago, igorleak erabiltzen dituen ama-
rruak dira arrazoiak. Eta horiek antzematen ikastea ez da batere ikasketa txarra. Bi hauek
dira molde horretako erabilienak:
• Hartzailearen sentimenduetara jotzea. Argudiorik ezean, hartzailea balakatu edo gehie-
gizko estimuan hartzeko bidetik jotzen da batzuetan; beste batzuetan, berriz, mehatxu-
joko limurtzailea baino ez da aukeratutako bidea. Adibidez:
Denok ere neska-mutil argiak zaretenez, gai zarete teoria hau ulertu ez ezik baita aplikazioan
ere .. (hartzailea limurtzeko asmoz)
Azterketetan sarri agertzen den motako ariketa izanik, ... (mehatxu ezkutua)
• Igorlearen autoritate edo prestigioan oinarritzea. Hartzailearen atxikimendua, tesiaren
beraren indarragatik baino gehiago, tesi hori defendatzen duen pertsonaren itzalarenga-
tik lortu nahi da:
Zuek badakizue nik ez nukeela sekula egia ez den ezer defendatuko ..

Argudio oker edo desegokiak <laude, azkenik. Pentsamenduaren logikarekin edo gizalege-
aren begirunearekin uztartzen ez direlako deitzen diegu horrela:
• Pertsonaren aurkako argudioa. Pertsonaren izen ona hondatzeko-edo, argudioak, arra-
zoien kontra barik, aurkariaren nortasunaren aurka zuzentzen direnean gertatzen da
horrelakoa. Giro erasokorra sortzen du, eta argudiatzeko gaitasun-eza baino ez da hori.
Ez litzateke erabili behar, ideien mundutik irainen mundura igaroak garela esan nahi
du-eta. ·
• Gezurra argudiotzat. Ez da sekula gezurrik edota datu okerrik eman behar. Gezurrak
bide !aburra du.
• Kausa-ondorio erako erlazio okerrak egitea. Esate baterako: «Eskailera azpitik pasatu naiz,
eta gero, erori egin naiz; beraz, eskailera azpitik pasatzeak zorte txarra ematen du» .
Molde honetakoak dj ra, era berean, gurpil zoro edo sorgin kurubil diren arrazoiak. Kausa
eta ondorioa ez bereiztetik datoz ia beti; ideiak, egon, badaude, baina bukatzen ez den
sokan harilkatuak. Esaterako:
Ahizpa ez zait bisitan etortzen maite ez nauelako; beraz, nire ahizpak ez nau maite ez baitator
bisitan .
• Banakotasunetik orokortasunera igarotzea. Nahikoa(k) ez d(ir)en datu bat edo batzue-
tatik lege orokor bat ateratzea. Adibidez: «Nire auzoan bizi den aleman batek bi hilabetean
ikasi du euskaraz; beraz, alemanei erraza egiten zaie euskara ikastea".

175
oin a rri1ko g ramatika

5. Ezaugarri morfosintaktikoak eta testualak


Morfosintaktikoak
• Esan, uste, iritzi, argudiatu , erantzun, errefusatu .. eta antzeko aditzak asko erabiltzen dira.
Honako adierazpen hauetakoak ere ia beti ageri dira: nire (gure) ustean, ene aburuz, zera
pentsatzen dut, -i ... deritzot, etab.
• Perpaus menderatuak (182. or.) sarri erabiltzen dira, batez ere kausazkoak (-(e)lako,
-(e)nez,. .. ), kontzesiozkoak (... arren, ba-... ere, nahiz ... ) eta ondoriozkoak (halako ... non,
hain ... ezen,. .. ); baita aurkaritza juntadurako juntagailuak ere (baina, baizik ... ) (179. or.) .
Testualak
Antolatzaileak molde logikokoak izaten dira nagusi, arrazoiak lotzeko eta konklusioak
emateko balio baitute haiek. Hona hemen batzuk:

Arrazoiak gehitzeko Arrazoiak kontrajartzeko Konklusiorako


gainera baina beraz
baita ere hala ere horrela {beraz)
are gehiago edozein modutan ondorio gisa
ez hori bakarrik dena den laburbilduz
batetik .. . bestetik ... nahiz eta horregatik
-(e)nez ... (-(e)n) arren hau guztia dela eta
-(e)lako ... ordea arrazoi hauengatik ...

• Igorle-hartzailearen jokoak garrantzi handia du: igorlearen aurkezpena dela, hartzaile-


ari egindako inplikazio-deia dela edo emaniko tratamendua dela ...
• Egituran, berebiziko garrantzia du tesien eta argudioen gorputzak. Horien bloke edo za-
tikako egitura ondo zaindu behar da.
• Beste testu edo idazle batzuen aipuak, erreferentziak, iruzkinak ... askotan ageri dira.

1.7.5. Jarraibidezko testua


l. Definizioa
Ekintza bat egitera bultzatu edo/eta egiten gidatzen gaituzten testuak dira. Instrukzioak,
aginduak, betebeharrak, arauak ... ematen dituzte eta horien bidez jasotzailearen jokabidea
erregulatzea dute helburu.
Azalpen-testuen saileko adar modura hartzen dute gramatikari batzuek, beren asmo behi-
nena informazioa ematea delako. Aparteko nolakotasuna ere aitor dakioke, ordea, jarrai-
bidezko testuen azken asmo edo intentzioa ez baita berez informazioa ezagutarazi edo
ulertaraztea, ezpada eragitea. Hortxe dago gakoa.
Trazaz ariko bagina, narrazio-testuen antza dutela esan beharko genuke, jarraibidezkoetan
ere urratsak askotan kronologikoki baitaude antolaturik, eta denborazko antolatzaileak

You might also like