Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 11

Nikolas Makiavelo

Florentzia 1469-1527
GIDOIA

•Bizitzaren garaiak:
1.Florentziako idazkari: 1498-1512
2.Gobernutik kanpo: 1512-1527
•Makiavelo mitoaren asmazioa
•Estatu modernoaren sorreraren
kontzientzia
•Errenazimentuko gizona:
probidentziarengandik urrun
•Makiaveloren errepublikanismoa
Berpizkundea Italian
Garai zailak ziren Florentzia-ko hiri
errepublikarentzat:
•Batetik, iparekialdetik:
Errepublika veneziarraren presioak zeuden;
•Bestetik, erdialdetik:
Erromaren eta aitasantutzaren botere
mundutarra (“Pontifizio lurraldeak”)
berreskuratzeko asmoak.
•Horri guztiari gaineratu behar zaio:
Frantziaren eta Espainiaren
handinahi inperialista:
beraien armada boteretsuek
Milango eta Napoliko lurraldeak
hurrenez hurren okupatuta baitzituzten.
FLORENTZIA-KO IDAZKARI
1498-1512
1498.an, Florentzia errepublikako gobernuan, idazkari izendatu zuten.

Italian, Frantzian eta Alemanian misio diplomatikoak egin zituen


Makiavelok.
Diplomaziaren barruan egin zituen lan ugarien ondorioz bere garaiko
printzeen eta jaunen bizimodua eta politika aztertzeko aukera ezin
hobea izan zuen.
Aita Santu Julio II.ak,
Veneziak eta
Espainiako Fernando Katolikoak
osaturiko Liga Santuaren aurrean
Frantziak porrot eginda gero,
Florentzian Errepublika jautsi egin zen 1512an
(funtsezko data Makiaveloren bizitzan, hain zuzen)
eta Makiavelo kargurik gabe utzi zuten.
FLORENTZIA-KO GOBERNUTIK KANPO
Aisialdi bortxatua edo idazki politikoen sorkuntzaldia
1512-1527

Kargua utzi egin behar izan zuen.


Lanik gabe eta diru eskasian geratzean,
badirudi orduan hasi zela
Florentziako porrotaren zergatiez gogoeta teorikoak egiten.

Landa etxe batera erretiratu zen, eta han,


Florentziako zazpi bat milara edo, bere etxean sartuta, zelai erdian,
bere buruarekin bakarrik, idazteari ekin zion.
Historiaren legeei buruzko ikerketetan murgildurik
historiaz idazten bizi izan zen beren gainontzeko urteetan zehar.

1513an idatzi zen Printzea.


Egun, ikertzaileen artean beste liburu batek fama gehiago dauka:
Tito Livioren lehen hamarkadari buruzko mintzaldiak
1513an Mintzaldiak hasita zeukan, baina utzi zituen Printzea idazteko.
1514an jarraitu zuen hasitako lana eta 1517an amaitu zuen.
MAKIAVELO MITOAREN ASMAZIOA (I)
Printzearen egile Makiaveloren irudia nahasia izan da beti,
batzuen maitasuna eta besteen gorrotoa dela bide,
eta aldatuz joan da etengabe historian zehar;
horregatik, ez da samurra bereizten
gizonaren benetako erretratua eta liburuaren gaia.

1. Bere garaikideen lehen erreakzioa beldur izutia izan zen.


Ingalaterrak (XVI. mendea):
sendotu egingo zuen Makiaveloren eta Printzearen legenda beltza.
Shakespeare beraren obra dramatikoetan:
makiavelismoa eta azpikeria, zinismoa edo hipokresia gauza bera dira.

2. XVI-XVII. mendeetan, Inperio katoliko espainolean,


antimakiaveliko korronte amorratu bat sortu zen (Saavedra Fajardo)
florentziar egilearen teoriak arbuiatzeko,
batez ere estatu arrazoiarena,
eta absolutismoarena.

3. XVII. mendeko filosofoek asko lagundu zuten Makiaveloren legenda beltza


desegiten.
Bakonek legenda zuriaren oinarriak jarri zituen, eta
Spinozak forma emango zion horri.
MAKIAVELO MITOAREN ASMAZIOA (II)

4. XVIII. mendean zehar, Makiavelo aliatu naturala bihurtzen da


Argien Mendeko filosofoentzat,
batez ere bere antiklerikalismoagatik.

5. Herderrek esaten zuen Printzea


Makiaveloren politikako maisulana zela.

6. Nolanahi ere, Hegel izan zen Makiaveloren apologista sutsua.

7. Iritzi berekoa zen Fichtek ere, heroi nazional bihurtzen du


Makiavelo.

8. Gaur egunean: Makiaveloren Mintzaldiak lanak Printzea


bigarren mailan utzi du eta Makiaveloren errepublikazale irudia batez
ere goraipatzen da.
BERTUTE POLITIKOA:
ESTATU MODERNOAREN
SORRERAREN KONTZIENTZIA
XVI. mendearen hasieran, monarkia absolutua bihurtu zen
gobernatzeko era nagusi Europa Mendebaldean.

Monarkia feudala garatu zen Europa Mendebaldeko herrialde gehienetan.


Espainian, Aragoi eta Gaztela elkartu ziren
Isabel eta Fernando Errege Katolikoen ezkontzarekin,
monarkia absolutuari hasiera emanez; aldi berean,
Europako potentzia nagusia izango zen XVI. mendearen zati gehienean.

Printzea benetako modernitate-mugarria bada, honakoagatik da:


Makiavelo jabetu zelako arkaismo bat zela hiri-Errepublika italiarra,
eta baita Mintzaldiak idatzi zituen Makiavelo berbera ere,
Estatuaren egitura berria hartzen ari zen indarraz jabetuta.
BERTUTE ZIBIKOA:
ERRENAZIMENTUKO GIZABANAKOA
PROBIDENTZIARENGANDIK URRUNTZEN DA

Kontuan izan behar da antzinako Erromaren Inperio Unibertsalak


noraino liluratu eta eragin zuen Italiaren Berpizkundea.

Honekin heltzen gara “Errenazimentuko gai zentralera”.

Gizabanakoak, eta bakarrik gizabanakoak gidatzen duela bere patua


(erabakimen librea).

Ideia hau ere antzinakoen virtus eta Fortuna kontrajartzearen markoan


kokatzen da.
Erromatarrek Fortuna jainkosa adoratzen zuten.

Edozein modutan, erromatarrek beti jakinarazten zuten


Fortunaren nagusigoa ez zela aldaezina,
benetako bertutearen jabe zen gizabanakoak mendera zezakeela.
MAKIAVELOREN ERREPUBLIKANISMOA
Makiavelok miresmena sentitu zuen
antzinakoen leialtasun erromatar patriotiko errepublikazalearen aurrean
(Italiako Berpizkundearen ezaugarrietariko bat da).

Makiaveloren bigarren obra garrantzitsuena,


Tito Livioren lehen hamarkadari buruzko mintzaldiak,
errepublikazalea da garbi-garbi;
batez ere mesprezuz tratatzen dituelako jaun feudalak
eta konbentzitua dagoelako herriak defenditu behar dituela
askatasun publikoak, libre bizitzea (vivere libero), alegia.

Makiavelok esaten zuen bere arima baino gehiago maite zuela bere aberria.
Aberriarenganako maitasuna pasioa da,
beste ezer baino lehen, teoriko errepublikazaleentzat.

Baina osagarri prepolitikoak (hizkuntza, arraza edo jainkoak)


ez dira sartzen errepublikanismoaren patria definizioan.

Patria eta natio bereizi ohi dira.


Patria/natio hierarkia honek Argien Menderaino iraungo du.

XVIII mendeko ilustratuak ez ziren nazionalistak


hitzaren zentzu herdertarrean, baina bai errepublikazaleak.
Hau da, benetako aberria lege komunen defentsaren
eta hiritarren parte-hartze aktiboaren inguruan eraikitzen dela zioten,
bere burua gobernatzen duen Errepublika batean.
Metafora erretorikan (Wikipedia)
Literatura antzinatik erabilitako figura da metafora. Tradizionalki hiru elementu aipatzen
dira: irudi erreala, irudi asmatutakoa eta haien arteko antzekotasuna. Horren arabera lehen
aipatu dugun adibidean “hortzak” elementu erreala dira, “perlak” iruditakoa eta haien
arteko antzekotasuna kolorea, dirdira, e.a.
Metaforak mota desberdinetakoak izan daitezke:
Metafora soila edo arrunta: bi hitzak bata bestearen ondoan agertzen direnean.
“Zure hortzak perlak dira”
Metafora purua: hitz erreala desagertzen denean, bakarrik asmatutakoa agertuz.
“Zure perlek liluratzen naute”
Tradizionalki ere metafora eta konparazioa berezitu egin dira. Haien arteko desberdintasuna
honetan datza: konparazioan bi elementuen arteko antzekotasuna markatu egiten da (“zure
begiak itsasoa bezalakoak dira”) eta metaforan identifikazioa ematen da (“zure aurpegiko
itsasoa”). Dena dela, gaur egun, egile askok biak identifikatzen dituzte, konparazioa metafora
mota bat bezala aurkeztuz.
Gaur egun literatura garaikidean beste metafora mota bat erabiltzen da: metafora ameslaria;
metafora mota honetan bi terminoen arteko lotura ez dago garbi, irrazionalagoa da.
Esaterako, “ilargia zeruan aizto bat da” hasieran behintzat ez dago oso garbi “aizto” eta
“ilargi” arteko lotura.
Metafora eguneroko hizkuntzan
Eguneroko hizkuntzan sarritan metafora erabiltzen dugu, horretaz kontzientea izan gabe.
Fenomeno hori hitz berriak sortzeko bidea da. Adibidez, ordenagailuko sagua aipatzen
badugu hor tresna teknologikoa eta animalia konparatu egin ditugu eta, ondoren,
identifikatu. Beraz “ordenagailuko sagua” metafora baten bitartez sortutako hitz berri bat da.

You might also like