Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Edouard Bernstein

(1850-1932)

Sozialdemokraziaren sortzaile

Marxek egindako teoriak ez ziren


betetzen.

Krisi kapitalistak ez ziren ugaritu


eta langile asko pixkanaka
"burges txiki" bihurtzen hasi
ziren.

Horren aurrean sozialismoaren


eraberritzea proposatu zuen.
Bernstein-en pentsamendu politikoko punturik garrantzitsuenak:

1- Dialektikaren arazoak: Marxen arabera, historia etengabe aldatzen da kontraesanen


eraginez. Bernstein ados zegoen ideia horrekin, baina langile mugimenduarentzat arriskutsu
ikusten zuen. Bere ustez, sozialismoaren garaipena historiaren helburu saihestezina zela
esateak langileak desmobiliza zitzakeen. Ezinbestekotasun horrek langileei antolatzeko
beharra eta berdintasunaren alde lan egiteko beharra kentzen zieten.

2- Iraultzaren mitoa ingenuoa zela uste zuen. Mito horren arabera, sozialismoa egun bateko
matxinada soil baten bidez etorriko zen. Bernsteinen ustez, aldiz, sozialismora heltzeko
eguneroko beharra egin behar da, erakundeetan lan eginez. Horretarako, alderdi
sozialdemokratak gainerako alderdi liberal eta aurrerakoiekin lan egin behar du askatasun
politikoak eta sufragio unibertsala lortzeko. Bernsteinen ustez, ez dago demokraziarik
gabeko sozialismorik.

3- Marxista ortodoxoen arabera, sozialismoa zientzia bat da, ezagutza aseptikoa, dialektikan
eta materialismo historikoan oinarritua. Bernsteinen arabera, aldiz, sozialismoa aukera
pertsonala eta morala da, baztertutako taldeen eskubideen alde lan egiteko nahia dutenek
osatzen dutena. Bere ustez sozialismoa askatasun indibiduala lortzeko mugimendu
kolektiboa da, etikan eta elkartasunean bat egiten duten hiritar arduratsuen batasunetik
sortua.

You might also like