Tema 4 Garatuta

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

TEMA 4

Lehen Errepublika bukatu ostean, Serranoren diktadura ezarri zen baina honen
ostean, 1870an Canovas del Castillo Isabel II.ak bere semearengan, Alfontso XII.a
abdikatzea lortu zuen, Alfontso XII.aren erregealdia hasiz. Honekin batera Canovas
del Castillo sistema berri batekin agertu zen, hau Berrezarkuntza, “bakea eta
ordena” hitzen bidez bere laburbildu zuena. Canovasen progama aurrera erameteko
Sandhursteko Adierazpena idatzi egin zen 1874an, Monarkia konstituzional irekia
eta integratzailea, Tradizio katolikoa eta askatasuna bateragarriak izateko beharra
eta aurreko konstituzioak, 1845ekoa eta 1869koa, gainditzeko nahian. Baita
Canovasen ustez, armada politaren kanpo egon behar zen, eta hau botere zibilaren
mende egotea nahi zuen.

Canovasen ustez sistema politiko honek hiru oinarriz osatuta egon behar zela.
Lehendabizi, 1876ko Konstituzioa. Konstituzio hau prgamtsimoan oinarritu zen,
gauza batzuk zehatu gabe utzi zirelako, baina honen printzipio nagusiak hauek
ziren: Borboitarren monarkia zen, subiranotasun partekatua erregea eta gortearen
artean eta biek botere legegilea zuten, estatu konfesionala, baina erlijio askatasuna
arlo pribatuan, zehaztu gabeko sufragioa eta bi ganbera, kongresua eta senatua.

Bigarren oinarria Monarkia zen, Espainiari jarraitasun historikoa ematen dion


adierazle nagusia da. Canovasen ustez, monarkia ez zen gobernu mota bat soilik,
Espainiako estatuaren muina baizik: monarkia estatua bera zen eta monarkiak 3
funtzioak bete behar zituen: Jarraitasun historikoa ematea, ordena sozialaren
bermea eta Erregea zen sistemaren euskarria. Hau zelako armada agintari gorena
eta estatuko hiru botereak arautzen zuena.

Eta azken oinarria, Turnismoa zen. Txandakatze baketsu hau bi alderdien artean
egiten zen. Alde batetik, Alderdi kontserbadorea, Cánovas zuen buru. Eta beste
aldetik, Alderdi Liberala, eta buruzagia Sagasta zen. Haien artean ez zegoen
desberdintasun handirik. Sistema horretatik kanpo beste alderdi batzuk zeuden, hala
nola, errepublikanoak. Kazikismoa Turnismoa bideratzeko modua zen,
Patronatuzko harremanetan oinarritzen zena, hau hiru ardatz zituena: Madrilgo goi
kargua, probintzietako gobernadore zibila eta kazikeak. Kazikismoarengatik
benetako demokraziarik gabeko sistema liberala zen, ustelkerian oinarritzen zelako.
Hauteskundeetako emaitzak zuzenean manipulatzen zituzten. Beraz, erdi eta
behe-klaseko gizartea parte hartzeko aukerarik ez zuten, guztia gobernuaren eta
gobernarien aginpean gertzen zelako.

Alfontso XII.a 1885ean hil zen, eta beste aldi bat hasi zen bere emaztearen eskuz:
Maria Kristinaren erregeordealdia. Haien semea, Alfontso XIII.a,
adin-nagusitasunera heldu bitartean. Baina Isabel II.aka oraidindik koro eskuratu
ahal zuen eta hau ez gertatzeko eta Alfontso XII.a hurrengo erregea izateko, El
Pardoko Ituna sinatu zen.
Baina 1898an hondamendia gertatu zen, lehendik Fernando VII.aren erregealdian
Espainiaren lurralde askok independentzia eduki zuten, Puerto Rico, Kuba eta
Filipina uharteak izan ezik. Kubako lehen gerra ostean, emantzipazio mugimenduak
areagotu ziren eta honekin batera Estatu batuen joera espansionista areagotu egin
zen, munduko lehen potentzia bihurtuz. Nahiz eta Espainaren hiru lurraldeetan
independentziaren aldeko mugimenduak sortu, Espainiak alde batera utzi zituen,
aldaketarik egin gabe. Orduan Kuban altxamenduak sortu ziren eta Espainiar tropak
lurraldean sartu egin ziren, Estatu Batuak Karibean zabaltzeko joerarekin, Kubaren
alde egin zuen. Honekin batera, Maine korazatu lehertu egin zen Habanako Portuan,
eta estatubatuar prentsak espainiarrei leporatu zioten leherketa. Honen ostean
bakea lortzeko Pariseko Ituna sinatu egin zen, Kubako independentzia sinatuz eta
Filipina uharteak, Puerto Rico eta Guam uhartea, bakarrik 200 milio dolarren truke.

98ko Hondamendiak ondorio asko ekarri zuen, hala nola kontzientzia krisia eta
Erregenerazionismoa, intelektualek eta politikariek egindako kontzientzia azterketa
eta balantzea izan zen, gizartea modernizatzeko eta atzerapen kulturala gainditzeko.
Mugimendu honen buru ezagunen Joaquin Costa izan zen. Intelektualen ustez,
Espainia erabat ahul zegoen eta ikuspegi ezkorra zuten eta irtenbideak bilatzen
saiatu ziren, nazioa erregeneratzeko. Berrezarkuntza sistema eta haren
funtzionamendua kritikatu zuten. Alfontso XIII.ak ere bat egin zuen ikuspegi horrekin,
beste aldetik erreferentzia nagusi gabe bukatzen zen Espainiako XIX. mendeko
politiko aldia, guztiak hil zirelako. Horregatik, Canovas hil ostean Maura
kontserbadoreen buru bezala geratu zen, kazikismoaren aurkakoa, hauteskunde
garbiak nahi zituelako eta. Beste aldetik Canalejas liberalen buru bezala gertu zen.

Tentsio asko zegoen, eta berrezarkuntza 1917an hainbat gatazkei aurren egin
behar zituen. Hasteko krisi militarrak, erreforma militarra ezinegona sortu zuen,
erreforma honetan armada modernizatu nahi zuten, ofizialen kopurua jaitsiz. Mahia
igoeraren sistema aldatu eta gerra merituengatik igotzea, militarren altxamenduen
beldur, erreforma hau bertan behera utzi zen. Beste aldetik krisi poltikoa, sisteman
parte hartzen ez zuten alderdiak, sistemarekin bukatzeko momentua ikusten dute
gobernua ahul zegoelako.Beraz hauek senatu kideak bildu zituzten egoera
aldatzeko asmoan. Baina babes gutxi eduki ostean, bertan behera geratu egin ziren
proposamenak. Azkenik krisi soziala, langile mugimenduak hasi ziren eta UGTk eta
CNTk greba orokorrera dei egitea erabaki zuten. 1917ko krisiaren ostean, turnismoa
bertan behera geratu zen eta krisi guzti hauek egoera politikoa ezegonkorra sortu
zen eta sistema guztiz kolapsoan utziz.

Egoera politikoa oso desegonkor zegoenean, 1923an Kataluniako kapitain jenerala,


Miguel Primo de Rivera, gobernu konstituzionalaren aurkako altxamenduaren buru
izan zen. Altxamendu hau ez zuen izan aurkaritzarik 1917ko krisia kolapsoa sortu
zuelako. Diktaduraren helburuak ziren, herrialdea politika zaharretik askatzea,
kazikismoari amaiera jartzea eta honekin batera gizarte asaldura amaiaraztea.
Azkenean, Alfontso XIII.ak gobernu berria eratzeko eskatu zion Primo de Riverari.

You might also like