Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

10.

GAIA: DIKTADURA FRANKISTAREN FINKATZEA ETA KRISIALDIA (1959-1975)


1. HAZKUNDE EKONOMIKOA ETA ERALDAKETA SOZIALAK (1955-1975)
1.1. HAZKUNDE EKONOMIKOA
1959tik aurrera Espainia herrialde industrializatuen taldean sartu zen AEB ren laguntzei esker
1.1.1 Opus Dei-ko teknokratak: kapitalista-liberalak. Erreformismo teknikoa gauzatu zuten.
1.1.2 Egonkortze plana (1959): estatuak ekonomian zuen parte hartzea murriztu nahi zuten.
Ekonomiaren egonkortzea eta barne-ekonomiaren eta kanpo-ekonomiaren liberalizazioa lortu
nahi zuten.
1.1.3 Garapenerako Planak (1964-75): planifikazio ekonomiko erakuslea gauzatu zuten. Bi
eremutan aritu ziren: ekintza estrukturaletan eta garapen erakarguneetan.
1.1.4 Industrializazio azeleratua: produktibitatearen hobekuntza nabaritu zen, prezioak jaitsiz eta
esportazioak igoz.
1.1.5 Ohiko nekazaritzaren birmoldaketa: nekazarien exodoa gertatu zen. Gobernutik kontzentrazio
partzelarioa bultzatu zen eta ureztatze egitura berriak eraiki.
1.1.6 Hirugarren sektorearen aurrerapenak: ekonomiaren tertziarizazioa gertatu zen.
1.1.7 Espainiako ekonomiaren mugak: nekazal sektorea alboratuta geratu zen, atzerriko
inbertsioen eta teknologien menpekotasuna nabarmena izan zen eta estatua ez zen gai
hazkundea era sendoan garatzeko azpiegiturak sortzeko.

1.2. ERALDAKETA SOZIALAK


Kontsumo gizartearen sorrera izan zen. Ohiturak asko aldatu ziren. Erlijio jarduerak gutxitu egin ziren Vatikanoko
II.Kontzilioarekin. Hezkuntza hobetu eta zabaldu egin zen. Hazkunde-naturala igo zen. Espainia nekazal herri
izatetik industriala izatera pasa zen.

2- FRANKISMOAREN AURKAKO INDARRAK


1960tik 1970era bitartean konfliktibitate sozialak gora egin zuen. Langileriaren haserrea politizatzen joan zen.
2.1. KONFLIKTIBITATE LABORALAREN JARRAIPENA
● 1960tik aurrera, erregimenaren aurkako oposizioko gunerik nagusiena langileen protesta politizatuak izan
ziren. Gobernuak protesta laboralak ordena publikoko arazotzat hartzen zituen eta era errepresiboan erantzuten
zuen.
● 1960ko hamarkadan, sindikalismo berri bat sortzen hasi zen. 1964an sortu ziren Langile Batzordeak
deituriko sindikatu independiente eta demokratikoak. Borrokarako, ekintza ilegalak eta legalak konbinatzen zituen.
2.2. ELIZAREN OPOSIZIOA
Vatikanoko II. Kontzilioarekin Eliza Katolikoaren barnean diktaduraren aurkako joera kritikoak agertu ziren, batipat
apaiz gazteen artean.
2.3. OPOSIZIO POLITIKOA
Alderdi politiko zaharretan lider berriak azaldu eta alderdi politiko berriak joan ziren sortzen. Ezkerreko alderdiek
indarra hartuz joan ziren barnealdean (PCE eta PSOE) eta ezker muturreko alderdi berriak sortu ziren: PCE-ML,
PCI eta FRAP.. Penintsulako alderdi nazionalista historikoak: ERC eta EAJ. Catalunyan, 1974an CDC sortu zen
eta Euskal Herrian, 1959an, ETA.
3- TARDOFRANKISMOAREN KRISIA
3.1. APERTURISTA ETA INMOBILISTAK
Frankismoaren ezgaitasunak eta ETAk Carrero Blanco gobernuko presidenta hiltzeak, erregimenaren krisia eragin
zuen.
Haustura bat hasi zen azaltzen frankisten artean: inmobilistak, erregimenaren alde, eta aperturistak, pausokako
aldaketen aldekoak.. 1974ko urtarrilean gobernu berria eratu zen, Arias Navarro burutzat. Inmobilistak eta
aperturistak elkartzeko helburua hartu zuen. Arias Navarrok inmobilismoaren defendatzaileekin bat egin zuen,
aperturismoaren saioa porrotean amaituz eta frankismoaren demokratizatzeko ezintasuna agerian utziz
3.2. ANTIFRANKISMOA UNE GORENEAN
1973tik aurrera gatazka soziala eta erantzun politikoa erregimenari zabaldu ziren. Langile eta ikasleen protestak
ugaldu eta oposizio politikoko elkarketak egon ziren.
1971n, Kataluniako Asanblada eratu zen eta 1974an, Junta Democratica de España, gobernu probisional baten
eraketa proposatuz; amnistia eta askatasun politiko eta sindikalak aldarrikatuko ziratekeen, baita alderdi politiko
gutziak legalizatu ere. 1975ean, Plataforma de Convergencia Democratica sortu zen. 1976an, Junta Democratica
eta Plataforma de Convergencia fusionatu egin ziren: Coordinacion Democratica.
Diktaduraren azken urteetan bortizkeria politikoa gogortu zen. ETAk atentatuak ugaritu ziren eta espainiar ezker
muturreko erakunde armatuek indarra hartu zuten: FRAP eta GRAPO.
3.3. SAHARAKO ARAZOA ETA FRANCOREN HERIOTZA
1974 -1975. urteetan Francoren gaixoa larritzen zegoen. Sahara, Espainaren eskuetan zegoen eta inguruko
herrialdek eskuratu nahi zuten. 1973an sahararrek Frente Polisarioa eratu zuten, Sahararen independentziaren
alde. Espainiak lurraldearen autodeterminaziorako erreferenduma egitea onartu zuen. 1975eko urrian, Marokoko
erregeak, AEB-ren sostenguarekin, Martxa berdea inbasioa antolatu zuen. Azkenean, Madrileko akordioaren
bitartez, Marokori eta Mauritaniari entregatu zien Sahara.
Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen, lekuz kanpoko erregimen bat utziz eta Espainiaren etorkizuna lotua
uztearean nahiarekin.

You might also like