Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 19

ARLOA: EUSKARA ETA LITERATURA MAILA: 3.

IZENA: ……………………………………………………………………………………………………………………………………

IKASEGOEREN AMAIERAKO EBALUAZIO-PROBA

5. ikasegoera: Telesailen zale amorratuak

Irakurri testua eta gero erantzun galderei.

Citroën autoak labain egin, derrapatu eta alboz geratu zen El dorado kafetegiko
parterreren kontra. Mahai bat gorantz bota du bitan zatituta, sega batek segatu izan balu
bezala. Autoko gurpilak jesarrita zeuden bi adinekoen gainean geratu ziren. Garrasi
betean hasi zen belusezko txaleko berde bat eta tergalezko praka beltz batzuk zituen
zerbitzaria. Groteskoa zen zerbitzari hark eskaintzen zuen ikuskizuna, behin eta berriz
garrasi berbera ateratzen baitzuen, tonu jasangaitz batekin, hotzikara baten preso egon
izan balitz bezala.

Pasqual Alapont, Amorruz josita (Plenos de rabia), Edebé. Itzulpena.

1. galdera

Pasarte hori nahiko izango litzateke telesail bat hasteko, zuen ustez? Arrazoitu zergatik.
Iradokitako erantzuna: Pasarteak ikuslea hasieratik erakartzeko indarra dauka, eta
planteatzen duen inkognitak jakin-mina pizten du telesail bat egiteko haria garatzeko. Nor
dira pertsonaia horiek? Zergatik jo du auto horrek kafetegiaren kontra? Zer gertatu da hori
baino lehen? Zer gertatuko da gero?
KE: 9

2. galdera

Nor uste duzu dela telesaileko targeta? Eman target hitzaren definizioa.
Target hitzak helburutzat dituzten ikusleen multzoa esan nahi du.
Iradokitako erantzuna: hainbat target egon daitezke, esaterako gazte eta nerabeak, baina
baita helduak ere. Ostera, zaila pentsatzea targeta haurrak direla.
KE: 4

3. galdera
Nola irudikatzen dituzu pasarte horretan oinarritutako telesail baten pertsonaiak?
Aukeratu zerrenda honetako adjektiboak, irudikatzen dituzun pertsonaiak definitzeko. Eta
gehitu beste adjektibo batzuk zuk irudikatutako pertsonaiak deskribatzeko:
Ausarta, xelebrea, berritsua, kuxkuxeroa, ausartegia, arduragabea, ernegatua, komikoa,
eraginerraza, alaia, zapaltzailea, oldarkorra, gozoa, ironikoa, itxia, azkarra, tentela,
trenkada, jatorra, apaina, despistatua, jatuna, harroputza, baikorra, ameslaria,
marmartia

Iradokitako erantzuna.

Autoko mutila Autoko neska Aitita Amama Zerbitzaria

ernegatua jatorra apaina


marmartia baikorra despistatua
xelebrea xelebrea harroputza

KE: 9

4. galdera

Orain, pentsatu pasarte hori eleberri batekoa edo zinema-gidoi batekoa dela. Lehenbizi,
gidoi bat idazteko zer hartu behar dugun kontuan gogoratuko dugu:
Azaldu kontzeptuak:
Hasiera-kareta: sekuentzia-zenbakia da, eta kanpoan edo barruan eta egunez edo gauez
gertatzen den eta akzioaren lekua azaltzen du.
Oharra: pertsonaiaren izenaren azpiko oharra, antzezleari zuzenduta.
Cliffhanger: atalaren amaiera aldera edo istorioaren momenturen batean, pertsonaia
nagusietako bat muturreko egoera batean jartzean datza.
KE: 4

5. galdera

Nola nabarmenduko dituzu gidoian ageri diren soinuak, musika eta isiluneak?
Onomatopeiak eta maiuskulaz idatzitako oharrak ipiniko ditut.
KE: 5

6. galdera
Zer egin behar duzu pertsonaia berri bat agertzen denean (pentsatu pasarte hori
telesaiaren hasierakoa dela)?
Pertsonaiaren ezaugarriak modu laburrean aurkeztu, eta pertsonaia aipatzen duten lehen
aldian, maiuskulaz idatzi behar dugu haren izena.
KE: 5

7. galdera

Idatzi aurreko testua gidoi baten egiturarekin. Pentsatu zer garrantzi izango duten testuan
idatziko dituzun elementu hauek, eta eman idatziz adibide bat.
Onomatopeiak: eszenako zenbait soinu edo zarata adierazteko balio dute.
SEK-ZK. 1 BARR/GAUA_ EL DORADO KAFETEGIA
Kafetegi barruko giroa oso lasaia da. Mahai batean bi adineko baino ez daude. PEDRO eta
MARIA hanburgesa bat ari dira jaten eta kola bat edaten.
Andrea irribera da, gehiegi. Gizona, marmartia. Modaz pasatako jantziak dauzkate.
ZERBITZARIA edalontzi bat garbitzen ari da, garbiketan arretarik jarri gabe.
Oso garaia eta meharra da. Ilea eta bibotea gehiegi orraztuta dauzka. Belusezko
txaleko berdea, praka beltzak dauzka. HARI MUSIKALA entzuten da.
MARIA
Oso gustuko dut ostegun iluntzeetan kafetegian dagoen lasaitasuna.
PEDRO
Bu…
Pedrok nazka aurpegia jartzen du, Mariak hanburgesa gustura jaten du. Pozik dago.
Zerbitzaria kantari dabil ahopean.
PUUUUMM! ÑÑÑÑÑÑEKK! DANBA! USTEKABEAN CITROËN BAT kafetegiko atetik sartu da.
Aurretik darama dena. Mariaren eta Pedroren MAHAIA botatzen du. Autoak andre-gizonak
estaltzen ditu. Zerbitzariak sorkia gora botatzen ditu. Garrasika dago, etsipenez.
ZERBITZARIA
Aiii! Aiii!

KE: 5

8. galdera

Zein aditz-alditan eta pertsonan idatzi duzu testua? Zergatik?


Orainaldian eta hirugarren pertsonan. Horrela idatzi ohi dira gidoiak: pertsonaiak
narratzailearengandik daude aldenduta (horregatik idazten da hirugarren pertsonan) eta
berehalako akzio bat adierazten du (aktoreen antzezpena).
KE: 9
9. galdera

Zer funtzio dute adjektibo-sintagmek testuan? Jarri adibide bat.


Pertsonaiak, eszenak eta akzioak nolakoak diren zehazten laguntzen dute. Adiobideak: oso
lasaia, modaz pasatako, oso garaia eta meharra…
KE: 9
ARLOA: EUSKARA ETA LITERATURA MAILA: 3.a

IZENA: ……………………………………………………………………………………

IKASEGOEREN AMAIERAKO EBALUAZIO-PROBA

6. ikasegoera: Nire bidaia luzea.

1. galdera

Oraingo aroaldian informazioa nola erabiltzen den gogoan hartuta, terminologia berri bat
sortu da, Zer esan nahi du infodemia hitzak?
Informazio epidemia bat da, informazio gehiegi baitago, eta horrek zailtzen du jakitea zer
den egia eta zer ez.
KE: 9

2. galdera

Zenbait arlotan, informazioan zein modan, ingelesezko esamoldeak erabiltzen dituzte,


nahiz eta haietako batzuk euskarazko ordainak dituzten. Nola dute izena horrelako hitzek
edo esamoldeek?
a) Erdarakadak
b) Siglak
c) Sinonimoak
d) Hitz polisemikoak
KE: 5

3. galdera

Nola esaten dira euskaraz esamolde eta hitz hauek?


Fast fashion: moda lasterra
Fashion victim: modaren biktima
Fake news: albiste faltsuak
Influencer: eragin-sortzailea
Hashtag: traola
Fair trade: bidezko merkataritza
KE: 6

4. galdera
Nola erabili dira hedabideetan edo sare sozialetan fashion victim kontzeptua?
Iradokitako erantzuna: Modari begira dagoen pertsonari esan izan zaio. Baina 2013an
Bangladeshko ehungintza-lantegi bateko istripu batean jende asko hil zen, eta orduan
modu literalean hasi zen hitz egiten modaren biktimez. “Modagatik” bizia galdu baitzuten,
modaren biktimak ziren.
KE: 6

5. galdera

Zer egingo duzu, ingurumenari, gizarteari.. lotutako arazoak erakusten dituen erreportaje
bat egiteko informazioa lortu nahi baduzu? Idatzi BAI edo EZ esaldien ondoren,
beharrezkotzat jotzen duzun edo ez adierazteko.

o Influencer nabarmenen iritziak jaso. EZ


o Gaia sakontzen duten testuak irakurri. BAI
o Kontsultatuko iturriak emandako informazioa erakunde ofizialetako datuekin
egiaztatu. BAI

o Zenbait informazio-iturri bilatu gero informazioa egiaztatu eta kontraesanak


eta kointzidentziak ikusteko. BAI

o Aztertutako gaian izena duten adituen iritzia baloratu. BAI


o Jendearen iritzia baloratu. EZ
o Gaiarekin zerikusi duten enpresa handietako webgunean kontsultatu. EZ
KE: 4

6. galdera

Zer motatako testua da erreportajea?

o Narrazio-testua
o Azalpen-testua
o Instrukzio-testua
o Argumentazio-testua
o Deskribapen-testua
KE: 4
7. galdera

Zer ezaugarri izan behar ditu halako testu batek?


Iradokitako erantzuna: objektibitatea, datu zehatzak eta egiaztatuak, iturri fidagarrietako
informazioa, adibide ulerterrazak.
KE: 5

8. galdera

Erreportajeetan, kazetaritzakoetan batez ere, siglak ageri dira, oro har jendeak ezagutzen
dituen erakunde eta instituzioetakoak. Horregatik batzuetan erreportaje idatzietan zein
ikus-entzunezkoetan ez dute adierazten zer esan nahi duten. Zein siglak dira erakunde
batekoak? Ez badakizu zer esan nahi duten zehatz-mehatz, esan zeri egiten dieten
erreferentzia?

o oms OMS (Osasunaren Munduko Erakundea??)


o fair wear Fair Wear Foundation
o onu ONU (Nazio Batuen Erakundea)
o unicef UNICEF (Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa)
o greenpeace Greenpeace
KE: 6

9. galdera

Zer lokailu erabiltzen dira erreportajeetako testuetan? Jarri bakoitza dagokion zutabean.
Hala ere, izan ere, xedea da, zeren, ordea, -i esker, aldiz, hori dela-eta, helburua da.

Zergatia adierazteko Helburua adierazteko Aurkaritza adierazteko

Izan ere xedea da ordea


zeren helburua da aldiz
-i esker hala ere
hori dela-eta

KE: 4

10. galdera
Zer garrantzi dauka erreportaje baten tituluak?
Iradokitako erantzuna: garatzen ari den edukian arreta jartzea, eta hasieratik informazioa
ematea.
KE: 5
ARLOA: EUSKARA ETA LITERATURA MAILA: 3.a

IZENA: ………………………………………………………………………………………………………………………………

IKASEGOEREN AMAIERAKO EBALUAZIO-PROBA

7. ikasegoera: Esan gabe esateko artea

Irakurri testua eta gero erantzun galderei.

Ondoko ikasgelakoa zen. Bistaz ezagutzen nuen, gutxi. Ez geneukan batzen gintuen
lagunik. Ez nintzen egon inoiz harengandik metro batera, ezta ilara berean ere. Ez nituen
inoiz begiak harengan jarri arretaz begiratzeko, ezta belarriak tente haren hitzak arretaz
entzuteko.
Bero zapa egiten zuen, goseak ginen eta herri galdu bateko taberna bakarrean sartu ginen.
Gurasoak galdu berri ziren autoarekin, ostera ere. Ondoko ikasgelakoa ere tabernan sartu
zen. Haren gurasoek eta gureek elkar ikusitakoan, elkarrekin bazkaldu behar genuela
erabaki zuten, guri galdetu gabe, noski.
Bazkaldondoa luzatu zutenez, kanpora joan ginen arbola baten gerizpera, gurasoek
aginduta. Biok geunden telefonorik gabe, bateria eta datu guztiak xahutu genituelako
autoko bidaian. Tabernan elkar ikusi genuenetik, ez genion ezer esan elkarri.
—Jolastukoa gara? —galdetu zidan, belar lehorrean etzateaz batera— Etzan zu ere, begiak
itxiko ditugu eta bestea nolakoa den deskribatuko dugu!
—Ee, bueno, ondo —ahots sarkorra zuela ohartu nintzen, bihotza ahora zetorkidala sentitu
nuen, taupadak areagotuz, haren ahotsak sorgindurik.
—Zure txanda, zeu hasi —esan zidan sortu zitzaizkidan zalantzak azaltzeko tarterik eman
gabe.
—Ee, ba… —orduantxe ohartu nintzen ez nekiela zehatz-mehatz nolako kolorea zuen haren
ileak, ezta begiek ere, zer esan behar nion? Haren ondoan etzan, besterik ez nuen nahi.

1. galdera

Irakurri berrI duzun testua literarioa da? Arrazoitu zuren erantzuna


Iradokitako erantzuna: Bai, testu literario bat da, helburu estetiko bat duelako, eta
zerbait kontatuz irakurleari emozioa pizteaz batera transzenditzeko asmoa daukalako.
KE:8

2. galdera

Testu literario batean, narrazioa, deskribapena eta elkarrizketa egon daitezke. Horietatik
zein dago testuan? Jarri adibide bat:
Iradokitako erantzuna:
Narrazioa: “Ondoko ikasgelakoa zen. Bistaz ezagutzen nuen, gutxi. Ez geneukan batzen
gintuen lagunik. Ez nintzen egon inoiz harengandik metro batera, ezta ilara berean ere. Ez
nuen inoiz begiak harengan jarri arretaz begiratzeko, ezta belarriak tente haren hitzak
arretaz entzuteko.”
Deskribapena: “ahots sarkorra zuela ohartu nintzen, bihotza ahora zetorkidala sentitu
nuen, taupadak areagotuz, haren ahotsak sorgindurik.”
Elkarrizketa:” —Jolastukoa gara? —galdetu zidan, belar lehorrean etzateaz batera— Etzan
zu ere, begiak itxiko ditugu eta bestea nolakoa den deskribatuko dugu”
KE:4

3. galdera

Imajinatu protagonistaren adiskideak jarraibideak eman nahi dizkiola deskribapena


egiteko. Zer izen daukate horrelako testuek? Zer helburu daukate?
Iradokitako erantzuna: Jarraibide-testuak helburu didaktiko bat dauka: zerbait irakasteko,
aholkatzeko edotagidalerroak erakusteko asmoa dauka, irakurleak zerbait berria egiten
ikas dezan.
KE:5

4. galdera

Zer jarraibide emango zenioke protagonistari?


Iradokitako erantzuna:
Lehenbizi, deskribatu haren ilea, kizkurra edo lisua daukan, edo kizkur luzeak dituen.
Kolorea aipatu, eta konparatu naturako kolore bereko zerbaitekin. Jarri aurpegian arreta:
aurpegiera alaia edo serio daukan, haren izaeraz zerbait esan dezakezun pentsatu.
Horren ostean, zehaztu nolakoak diren begiak, betileak, bekainak, zer transmititzen
duten, sudurrari ere lekua eman behar diozu, handia edo txikia den, zabala edo estua, eta
ahoa deskribatu azkenik: irribarretsua den, haragitsua edo fina, hortzak ikusten ote
zaizkion hitz egitean, hortzetako aparatua daukan. Egin konparazioak inguruekin dituzun
objektuekin.
Gero, jarri arreta harren gorpuzkeran: handia txikia, zabala, estua, gihartsua, zango eta
beso luzeak edo txikiak dituen, arina edo astuna den.
Eta azkenik, pentsatu zer esan dezakezun haren izaeraz nahiz eta ez ezagutu.
KE:5

5. galdera

Aldatu puntuazio-marka testuari, eta eman beste esanahi bat. Zer alde dago testu bien
artean?
Bazkaldondoa luzatu zutenez, kanpora joan ginen arbola baten gerizpera, gurasoek
aginduta. Biok geunden telefonorik gabe, bateria eta datu guztiak xahutu genituelako
autoko bidaian. Tabernan elkar ikusi genuenetik, ez genion ezer esan elkarri.
Iradokitako erantzuna:
Bazkaldondoa luzatu zutenez, kanpora joan ginen arbola baten gerizpera. Gurasoek
aginduta, biok geunden telefonorik gabe. Bateria eta datu guztiak xahutu genituelako
autoko bidaian, tabernan elkar ikusi genuenetik, ez genion ezer esan elkarri.

Testuen esanahia guztiz desberdina da. Lehenbiziko testuan, gurasoek kanpora joateko
agindu diete, eta hantelefonorik gabe daude daturik eta bateriarik ez daukatelako, eta
kontatzen du ez diotela hitz egin elkarri. Bigarren testuan, ostera, gurasoek telefonoa ez
erabiltzeko agindu diete, eta telefonoan daturik eta bateriarik ez daukatenez, ez diote
ezer esan elkarri.
KE:9

6. galdera

Testuan honela deskribatu du nola sentitzen den protagonista: “[...] ahots sarkorra zuela
ohartu nintzen, bihotza ahora zetorkidala sentitu nuen, taupadak areagotuz, haren
ahotsak sorgindurik.” Zer esan nahi du zehatz-mehatz? Lagunen artean hizkuntza literarioa
noiz eta nola erabiltzen duzue?
Iradokitako erantzuna: Protagonista bestearen ahots sarkorra gustatu zaio, eta entzuteaz
batera, urduri jarri da, eta, beraz, bihotzaren taupadak azkartu eta areagotu zaizkio, eta
bihotzaren oihartzuna ahoraino heldu zaio. Ahotsaren soinuak burmuina liluratu du, eta
nerbioek ohiz kanpoko konexioak egin dituzte.

Erantzun irekia.
KE:4

7. galdera

Imajinatu lagun bat daukazula udalekuetan. Telefonoz esan dizu udalekuetako norbait
gustuko duela, eta ez dakiela zer egin. Zuk aholku batzuk emango dizkiozu, agintera eta
aditz laguntzailea erabiliz:

Haren inguruan (jarri).


Jar zaitez haren inguruan.
Haren lagunei (hitz egin).
Hitz egin iezaiezu haren lagunei.
Ahots-tonua apala (erabili).
Erabil ezazu ahots-tonu apal bat.
Zerbait barregarria (kontatu).
Konta iezaiozu zerbait barregarria.
Ez zakarra (izan).
Ez zaitez izan zakarra.
Udalekuetan zer duen gustuko (galdetu).
Galde iezaiozu zer duen gustuko udalekuetan.
Zer esaten duen (adi entzun).
Adi entzun iezaiozu zer esaten duen.
Hitz egiten (utzi), ez hitzontzia (izan).
Utz iezaiozu hitz egiten, ez zaitez izan hitzontzia.

KE:9

8. galdera

Berridatzi elkarrizketa harridura-markak erabiliz, zuzendu maiuskulak eta minuskulak,


behar izanez gero. Zer alde dago lehen testuaren eta harridura-markak gehitutako
testuaren artean?

—Jolastukoa gara? —galdetu zidan, belar lehorrean etzateaz batera— Etzan zu ere, begiak
itxiko ditugu eta bestea nolakoa den deskribatuko dugu!
—Ee! Bueno, ondo! —ahots sarkorra zuela ohartu nintzen, bihotza ahora zetorkidala sentitu
nuen, taupadak areagotuz, haren ahotsak sorgindurik.
—Zure txanda, zeu hasi! —esan zidan nire zalantzak azaltzeko tarterik eman gabe.
—Ee! Ba… —orduantxe ohartu nintzen ez nekiela zehatz-mehatz nolako kolorea zuen ileak,
ezta begiek ere, zer esan behar nion? Haren ondoan etzan, besterik ez nuen nahi.
Iradokitako erantzuna:
Bigarren estua biziagoa da, emozio gehiago adierazten ditu, harridura-markek testua
aberastu dute.

KE:4 / 9

9. galdera

Egin hasierako kontakizunaren laburpena testu-antolatzaileak erabiliz.


Iradokitako erantzuna:
Hasteko, protagonista oporretan doa gurasoekin autoan, baina gurasoak bidean galdu egin
dira. Herri bateko taberna batera joan dira, eta han familia ezagun bat ikusi dute. Familia
bietako gurasoak lagunak dira eta protagonistaren ikaskidea da beste familiaren semea
edo alaba. Izan ere, ezin dugu jakin mutila edo neska den, egileak ez duelako zehaztu.
Protagonista ere ez dakigu neska edo mutila den. Elkarrekin bazkaldu eta gero
protagonista eta ikaskidea kanpora joan dira. Telefonorik gabe daude, eta, beraz,
ikaskideak jolas bat proposatu dio, bestea deskribatu behar dute begiak itxita dauzkatela.
Jolasaren nondik norakoak entzun eta gero, protagonista oso urduri jarri da, igarri baitu
asko gustatzen zaiola ikaskidea.

KE:9 /8

10. galdera

Eman bost aholku azterketa bat ondo prestatzeko


Erantzun irekia.
KE:9
ARLOA: EUSKARA ETA LITERATURA MAILA: 3.a

IZENA: ……………………………………………………………………………………………………………………………………

IKASEGOERA AMAIERAKO EBALUAZIO-PROBA

8. ikasegoera: Zer gertatzen da munduan?

Irakurri testua eta gero erantzun galderei.

Euskal Herriko anfibio espezieen erdiak mehatxatuta daude, eta % 28,


galzorian
Haien habitata suntsitzea, espezie inbaditzaileak naturan askatzea eta gaixotasunak
dira anfibioei eragiten diete mehatxuak. Adituek ingurumenari buruzko hezkuntza
eskatu dute.

Duela 200 milioi bat urte agertu ziren anfibioak. Harrezkero, gorabehera handiak, klima krisi larriak,
glaziazioak eta abar igarotakoak dira. «Denak gainditu dituzte, baina orain kinka larrian daude. Leku
askotan desagertzen ari dira. Zer pentsa eman beharko liguke», esan du Ion Garinek.
Aranzadi zientzia elkarteko Herpetologia Saileko biologoa da Garin. Euskal Herrian hemezortzi
anfibio espezie ezagutzen dira, eta horietatik % 56 arrisku egoeran daude, eta % 28 desagertzeko
arriskuan. Hau da, bost espezie galtzeko arriskuan daude, eta beste bost zaurgarriak dira, nahiz eta
espezie horien arrisku maila ez da berdina lurralde osoan.
«Munduko eboluzioaren isla da Euskal Herriko egoera. Anfibioek gainbehera globala bizi dute ».
Nazioartean inoiz egindako azterketarik handiena egin du IUCN Natura Zaintzeko Nazioarteko
Batasunak. Aranzadi Zientzia elkartea arduratu da Euskal Herri osoko datuak batzeaz.
Anfibioen gainbeheraren erantzule nagusia habitaten suntsiketa da. «Hezeguneak desagerrarazi dira
historian zehar, leku horiei ez zitzaielako baliorik ematen gizartean. Habitat horiek suntsitzeak
zuzenean eragin du anfibioengan», azaldu du Garinek. Gainera, gaur egun produktu agrokimiko
batzuek txarrerako eragiten die.

Anfibioen «penitentzia»
Lurra kolonizatu zuten lehenengo ornodunak izan ziren anfibioak. Horrek «penitentzia» bat ekarri die:
ura erabili behar dute ugaltzeko. Bizitzeko ura eta lehorra, biak, behar dituzte. «Suntsi daiteke putzu
bat, eta horrek beren ondorengoengan arazoak sortuko ditu».
Aranzadik harizti, pinu eta eukalipto landaketak ikertu ditu. «Ondorio asko atera genituen, baina
nagusia zen eukalipto landaketetan espezie aberastasuna eta indibiduo kopurua txikiagoak zirela
bestetan baino. Beharbada, eukaliptoak ur asko xurgatzen duelako eta ez duelako uzten hezeguneak
sortzen. Hezegune gutxiago daude, eta dauden horiek nahiko erraz lehortzen dira», esan du Garinek.
«Anfibioek dituzten mehatxu handienetako bat espezie inbaditzaileak dira, garrantzitsua da jendeak
horren berri izatea». Dibulgazioa eta ingurumenari buruzko hezkuntzan inbertitzeko eskatu du
Garinek. «Kanpoko arrainak, dortokak edo karramarroak askatuz gero, anfibioen populazioen
bilakaera edo biziraupena kolokan jar daiteke». Informazio kartelak paratzea izan daiteke neurrietako
bat, jendeak karramarroak, dortokak eta arrainak askatu ez ditzan.
Gaixotasunak dira hirugarren mehatxua. «Guk pandemiarekin bizi genuen prozesuaren antzerako
egoera bat bizi dute anfibioek munduan, gaixotasun emergente deitzen direnekin». Anfibioen
gaixotasun horien bektore pertsonak direla ohartarazi du Garinek: ikertzaileak, arrantzaleak... «Izan
ere, botetan eramaten ditugu». Beraz, espezie mehatxatuekin lan egiteko ezinbestekoa da ikertzaile
espezializatuak aritzea.
(Berria, 2023-05-26, Iker Tubia, moldatuta)

1. galdera

Zer izen dauka albistearen atal bakoitzak?

Euskal Herriko anfibio espezieen erdiak mehatxatuta daude, eta % 28, galzorian
Haien habitata suntsitzea, espezie inbaditzaileak naturan askatzea eta gaixotasunak dira
anfibioek dituzten mehatxuak. Adituek ingurumenari buruzko hezkuntza eskatu dute.

Duela 200 milioi bat urte agertu ziren anfibioak. Harrezkero, gorabehera handiak eta klima krisi
handiak, glaziazioak eta abar ezagutu dituzte. «Denak gainditu dituzte, baina orain kinka larrian
daude. Leku askotan desagertzen ari dira. Zer pentsa eman beharko liguke», esan du Ion Garinek.
Aranzadi zientzia elkarteko Herpetologia Saileko biologoa da Garin. Euskal Herrian hemezortzi
anfibio espezie ezagutzen dira, eta horietatik % 56 arrisku egoeran daude, eta % 28 desagertzeko
arriskuan. Hau da, bost espezie galtzeko arriskuan daude, eta beste bost zaurgarriak dira. Baina
espezie horien arrisku maila ez da berdina lurralde osoan.
«Munduko eboluzioaren isla da Euskal Herriko egoera. Anfibioek gainbehera globala bizi dute ».
Nazioartean inoiz egindako azterketarik handiena egin du IUCN Natura Zaintzeko Nazioarteko
Batasunak. Aranzadi Zientzia elkartea arduratu da Euskal Herri osoko datuak batzeaz.
Anfibioen gainbeheraren erantzule nagusia habitaten suntsiketa da. «Hezeguneak desagerrarazi dira
historian zehar, leku horiei ez zitzaielako baliorik ematen gizartean. Habitat horiek suntsitzeak
zuzenean eragin du anfibioengan», azaldu du Garinek. Gainera, produktu agrokimiko batzuek
txarrerako eragiten die.

Anfibioen «penitentzia»
Lurra kolonizatu zuten lehenengo ornodunak izan ziren anfibioak. Horrek, «penitentzia» bat ekarri
die: ugaltzeko ura erabili behar dute. Bizitzeko ura eta lehorra, biak, behar dituzte. «Suntsi daiteke
putzu bat, eta horrek beren ondorengoengan arazoak sortuko ditu».
Aranzadik harizti, pinu eta eukalipto landaketak ikertu ditu. «Ondorio asko atera genituen, baina
nagusia zen eukalipto landaketetan espezie aberastasuna dela eta indibiduo kopurua txikiagoa zirela
bestetan baino. Beharbada, eukaliptoak ur asko xurgatzen duelako eta ez duelako uzten hezeguneak
sortzen. Hezegune gutxiago daude, eta dauden horiek nahiko erraz lehortzen dira», esan du Garinek.
«Anfibioek dituzten mehatxu handienetako bat espezie inbaditzaileak dira, garrantzitsua da jendeak
horren berri izatea». Dibulgazioa eta ingurumenari buruzko hezkuntzan inbertitzeko eskatu du
Garinek. «Kanpoko arrainak, dortokak edo karramarroak askatuz gero, anfibioen populazioen
bilakaera edo biziraupena kolokan jar daiteke». Informazio kartelak paratzea izan daiteke neurrietako
bat, jendeak karramarroak, dortokak eta arrainak askatu ez ditzan.
Gaixotasunak dira beste mehatxua. «Guk pandemiarekin bizi genuen prozesuaren antzerako egoera
bat bizi dute anfibioek munduan, gaixotasun emergente deitzen direnekin». Anfibioen gaixotasun
horien bektore pertsonak direla ohartarazi du Garinek: ikertzaileak, arrantzaleak... «Izan ere, botetan
eramaten ditugu». Beraz, espezie mehatxatuekin lan egiteko ezinbestekoa da ikertzaile espezializatuak
aritzea.

Titulua
Sarrera
Gorputza
KE: 4

2. galdera

Zein dira 5 W-ak? Bilatu eta kopiatu testua:


Zer: anfibioak arriskuan daude.
Nor: Aranzadi zientzia elkarteko adituen arabera.
Nola: haien habitata suntsitzea, animalia exotikoak haien habitatean sartu izana, eta
gaixotasunak
Noiz: gaur egun.
Non: Euskal Herrian eta mundu osoan.
KE: 4

3. galdera

Zein dira albiste izateko irizpide nagusiak albiste horretan?


O Gaurkotasuna
O Gertutasuna
O Garrantzia
O Gizakiontzako interesa
O Gutxitan gertatzea
O Gatazka
O Tartean dauden pertsonaiak
KE: 4

4. galdera

Jarri adibideak, benetakoak zein ez, albiste izateko irizpide hauetarako.


O Gaurkotasuna: hauteskundeetako botoa emateko eguna.
O Gertutasuna: auto-ilara luzeak gure lurraldeko errepide nagusietan.
O Garrantzia: tsunami bat Japonian.
O Gizakiontzako interesa: ekintzaile indiar baten gose-greba.
O Gutxitan gertatzea: kometa bat gure orbitatik igarotzea.
O Gatazka: gerra bat Europan.
O Tartean dauden pertsonaiak: estatu bateko buruzagia hil izana.

4. galdera

Egunkariko zer atali dagokio albistea?


O Gizartea
O Politika
O Ingurumena
O Nazioartea
O Kultura
O Gertutasuna
KE: 6

5. galdera

Zergatik daude esaldi batzuk komatxo artean?


O Komatxo arteko hitzek esanahi bikoitza dutelako.
O Albistearen parte direlako.
O Adituek esandakoa aipatzen dutelako.
O Testuko esaldi edo hitz garrantzitsuak nabarmendu nahi dituztelako.
KE: 4

6. galdera

Albisteek albiste izateko irizpideak betetzen dituzte, baina albiste batzuek beste alderdi
batzuei erantzuten diete: gertakari ikusgarriak dira edo sarean biral bihurtu dira, albiste
esklusiboak dira hedabide batek egindako ikerketaren emaitzak
direlako,jarraipen-albisteak dira gertakari garrantzitsu bat denboran luzatu delako.
Irakurri duzun albisteak irizpide horretakoren bat betetzen du? Ez.
Jakingo zenuke adibide bana jartzen?
Iradokitako erantzuna.
Getarkari ikusgarriak dira edo sarean biral bihurtu direnak:
Minbizia duen gizon bati 2024ko urrian egingo diote ekografia (2022ko udazkena)
Ikerketa egin duen hedabide baten albiste esklusiboa:
Berrian argitaratu dute Beti Futbol klubeko jokalari batzuek sexu-jazarpena pairatu
dutela.
Gerkarati garrantzitsu batek denboran luzatzen denean:
UKrainaako gerra hedabide guztietan ageri da.
KE: 6

7. galdera

Zein dira albiste bat idazteko urrats nagusiak?


Ikertu, hautatu eta hierarkian jarri, eta idatzi.

KE: 5

8. galdera

Zer hierarkia jarri du kazetariak albistearen gorputzean?


Iradokitako erantzuna:
Sarreran arrazoiak eman ditu: habitataren suntsiketa, espezie exotikoak habitatean
sartzea, eta gaixotasunak.
Gero horiek luze azaldu ditu: habitata gizakien jardunak suntsitu duela, bai ur-putzuak
lehortuz bai eukaliptoak landuz, eukaliptoek ur asko xurgatzen baitute, espezie exotikoak
haien habitatean sartzean anfibioen populazioa txikitzen dela, eta gaixotasunak, guri
pandemian eragin zigun bezala.

KE: 4

9. galdera

Zer da kazetaritzaren kode deontologikoa?


Iradokitako erantzuna:
Kazetariek lanean eta argitalpenetan kazetaritzaren arauak bete behar dituzte: zehatz eta
egiazkotasuna oinarri hartuta informatu, bide zilegizkoak eta duinak erabili, eta giza
eskubideak eta pribatutasun-eskubidea errespetatu.
KE: 5

10. galdera
Hauetako zein ez dagokio kazetaritzaren kode deontologikoari?
O Zurrumurru bat argitaratu, taberna batean kafe bat hartzen ari dela entzun duena.
O Iturri fidagarrietatik entzundako informazio bat kontrastatu.
O Anonimo izan nahi duen informatzailearen izena argitaratu.
O Pertsonaia ospetsu biren arteko elkarrizketa ausaz entzun eta elkarrizketaren berri
eman.
O Aditu batek gai bati buruz iritzia emateko elkarrizketa eman du eta haren
adierazpenetan izen-abizenak argitaratu.
KE: 4

You might also like