Indikatiboa 3

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

1.

DBH Euskara eta Literatura

INDIKATIBOA

Euskal gramatiketan, aditzak kasu gramatikal hauen arabera sailkatzen dira: NOR,
NORI eta NORK. Kasu horiek konbinatuta, lau aditz sistema ditugu:

1.- NOR motako aditzak

2.- NOR-NORI motakoak

3.- NOR-NORK motakoak

4.- NOR-NORI-NORK motakoak

Nola jakingo dugu esaldietako aditza zein motatakoa den???? Informazioa,


aditzak berak emango digu.

1. Zuk lagunei sarrerak eman dizkiezu.

 Galde diezaiogun aditzari….

NORK eman dizkie sarrerak lagunei? ZUK

NORI eman dizkiezu sarrerak? LAGUNEI (haiei)

NOR edo ZER eman diezu lagunei? SARRERAK (haiek)

Nor, Nori eta Nor daudenez, NOR-NORI-NORK motako aditza izango da

2. Ni berandu etorri naiz.

NORK etorri da berandu? Ez dago

NORI etorri da berandu? Ez dago

NOR edo ZER etorri da berandu? NI

Nor soilik dagoenez, NOR motako aditza izango da

3. Nik txakurra maite nuen

NORK maite zuen txakurra? NIK

NOR edo ZER maite? Txakurra

NORI maite? Ez dago

Nor eta Nork daudenez, NOR-NORK motako aditza izango da.


1.DBH Euskara eta Literatura

NOR kasua

ORAINALDIA IRAGANA
NI Naiz Nintzen
HI Haiz Hintzen
HURA-BERA Da Zen
GU Gara Ginen
ZU Zara Zinen
ZUEK Zarete Zineten
HAIEK Dira Ziren

Ariketak:

1.- Osatu elkarrizketa.

- Kaixo, nor ………………… zu?


- Kaixo! Ni Xabier ………………………….. Eta zuek nor …………………….?
- Gu Irati eta Ixabel ……………………. Irakasleak………………….. Eta zer ……….. zu?
- Ni okina ……………….. A! Bada haiek ere irakasleak …………………………….
- Haiek irakasleak …………………………..? ez ditut ezagutzen.
- Nongoak ………………………….?
- Hondarribikoak ………………………………..
1.DBH Euskara eta Literatura

Ariketak

1.- Esan ezazu esaldi bakoitzeko aditzak zein kasukoak diren. Azpimarratu
sintagma bakoitza:
NOR / NOR-NORI / NOR-NORK edo NOR-NORI NORK

1. Nik askotak ikusi zaituztet zuek botata

2. Josu niri ate joka ari zitzaidan atzo goizeko ordu bietan

3. Nire amonari lore sorta bat hartuta joan nintzaion atzo

4. Nik zuek oso ondo ezagutzen zaituztet

5. Zuek ez duzue filosofiako azterketarako ezer ikasi

6. Emakume horiek harrituta utzi naute ni

7. Haurrari zuk oparia erosi zenion

8. Haiek niri etorri zaizkit zein ordu den galdetzera

You might also like