Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 8

1.

ANTZINEKO
ERREGIMENA EUROPAN
0. SARRERA

Antzinako Erregimena deritzo XVI. mendetik XVIII. mendera Europako zati handienean nagusitutako
sistema sozial, politiko eta ekonomikoari.
Antzinako Erregimeneko Europak jaiotza eta heriotza tasak oso handiak zituen, ondorioz biztanleria ez zen
askorik hazten.
Aro Modernoan zehar, Europako biztanlerian hiru fase desberdintzen ditugu:
● XVI. mendean hazkunde txikia egon zen.
● XVII. mendea krisi-mendea izan zen (izurriteak, goseteak, gerrak …) eta ondorioz biztanlerian
geldialdia gertatu zen.
● XVIII. mendean biztanleria asko hazi zen, batez ere bigarren erdian. Jaiota tasak altuak mantentzen
ziren bitartean heriotza tasak jaisten hasi ziren: gerretan jende gutxiago hiltzen zen,
izurriteakgutxitu ziren eta uzta txarrak gutxitu zirenez jendea hobeto elikatzen zen.

1. EKONOMIA

Antzineko Erregimeneko ekonomia iraupen-ekonomian oinarritzen zen. Herriaren gehiengoa nekazariak


ziren eta nobleziaren edo Elizaren lurrak landatzen zituzten. Jabeek nekazarien ekoizpen zatirik handiena
eramaten zuten.
XVI. mendetik aurrera eta gehienbat kostaldean gero eta garrantzi handiagoa izan zuen merkataritzak.
Hasieran merkataritza Ekialde Hurbilarekin eta iparraldeko itsasoekin egiten zen baina gero ozeanoz
gaindiko koloniekin (XVIII. mendetik aurrera).
Merkataritza gorakadak eta nekazaritzan eginiko aldaketek Europako ekonomia hobetu zuten eta
biztanleria hazi zen.

1.1 Nekazaritza
XVIII.mendean, nekazaritza eta abeltzaintza izan ziren ekonomi oinarriak. Europar gehienak nekazariak
ziren. Nekazaritzak ematen zituen uztak urriak ziren eta pobrezia orokorra zen. Familia osoak lurra lantzen
lan egin arren autokontsumorako lortzen zuten.
Nekazaritzaren ezaugarriak :
- Garapen teknologikoa oso eskasa zen.
- Naturako fenomenoen menpe mantentzen ziren (lehorteak, uholdeak, izozteak…).
- Europako eskualde gehienetan, lurren ia bi heren nobleziaren eta Elizaren esku zeuden.
- Nekazariek zergak oso altuak ordaindu behar zituzten.
- Jaurgo-erregimenak zapaldu egiten zituen nekazariak.
Zer da Jaurgo -erregimena?
Ia Europa osoan, lur guztien bi herenak nobleziaren eta Elizaren eskuetan zeuden. Jabetza sistema hau Erdi
Aroan sortua zen eta jaunak (nobleak edo Elizako goi-karguak) jaurgo edo jabetza bat zuen eta zenbait
eskubide, bere lurretan bizi ziren nekazarien gainean.
- Lurrari loturiko eskubideak: Lurrak jaunarenak ziren, hauek nekazariei uzten zizkieten errenta baten
truke.
- Jurisdikzio eskubideak: Jaunek bere lurretan gobernatzeko eta justizia emateko eskubidea zuten.
Eskubide hauek erregeak ematen zizkien jaunei.
Gainera, jaunek pribilegio batzuk zituzten: zerga bereziak eta zerbitzu pertsonalak (etx-laguntza, langileak
etxean…) etalanda-eremuko oinarrizko zerbitzuen monopolioa (errota, labeak …) .
XVIII. mendean aldaketa nabarmenak egon ziren: biztanleria hazi zen eta ondorioz nekazaritza-produktuen
eskaria handitu zen; horrek irabaziak gero eta handiagoak izan ziren. Irabazi gehienak Elizaren eta nobleen
poltsikoetara joan ziren, lur gehienak beraienak zirelako.
Lortutako irabaziak ez ziren lurrak lantzeko teknika berrietan inbertitu,egin behar zen moduan, Ingalaterran
salbu.
Ingalaterran, nekazaritza produktuen eskaria handitu zenez, lurjabe txikiek soroak hobetu zituzten eta
nekazariak merkataritza eta esportazio-lanetan hasi ziren. Honek nekazari dirudunen klase berria sortzea
eragin zuen.

1.2 Merkataritza
● Barne-merkataritza
Barne-merkataritza oso urria zen, lurreko komunikazioak eskasak zirelako eta herritarren
gehiengoen eroste-ahalmena eskasa zelako
XVIII.mendean gauzak hobetu ziren eta bideak eta ibai-bideak hobetu ziren; honela distantzia
txikiko eta ertaineko merkataritza hobetu zen.
● Kanpo-merkataritza
○ Koloniekiko merkataritza: Batez ere Espàinia eta Portugaleko koloniekin egiten zena.
Afrikan esklaboak hartu eta Amerikan saldu nekazaritza-saila handietan lan egiteko dohan.
Gero han lortutako produktuak Europan saltzen ziren (kakao, tea, espeziak..)
○ Nazioarteko merkataritza: Europan egiten ziren produktuak esportatzen zituzten. Hauek
eramateko merkataritza-konpainiak sortu ziren. Honela, merkatari asko aberastu zen.

1.3 Eslulangile ekoizpenetik manufakturetara


Erdi Arotik aurrera, eskulangileak gremioetan antolatzen ziren. Gremioen sistemak ez zuen lortzen ekoizpen
handirik: lantegiak txikiak zirelako, ia makinik gabe lan egiten zelako, langile gutxi zirelako…
XVIII. mendetik aurrera merkataritzan aberastutako burgesia manufakturen ekoizpenean hasi zen
inbertitzen.
Manufaktura edo lantegi berri horiek soldatapeko langileak zituzten eta produktuak merkeago saltzen
zituzten. Ondorioz artisau-sektorak porrot egin zuen.
2. GIZARTEA

Antzinako Erregimeneko gizartean hiru estamentu zeuden: noblezia, kleroa eta herri xehea. Pertsonak
jaiotzatik sailkatzen ziren eta gizarte-mugikortasunerako aukera gutxi zeuden.
Noblezia eta Kleroa talde pribilegiatuak ziren eta Herri xehea ez-pribilegiatua, pobrezian bizi zena.
Burgesia botere ekonomikoa zuen taldea eragina izaten hasi zen.

2.1 Noblezia eta kleroa


Bi estamendu pribilegiatu hauek zenbait pribilegio zuten:
- Ez zuten zergarik ordaindu behar
- Euren status juridiko propioa zuten.
- Beren lurren errentetatik eta Administrazioko, Elizako eta Armadako goi postuak betetzen zituzten.
● Noblezia. Tituluen arabera desberdintzen ziren:
○ Goi-mailako noblezia edo aristokrazia (titulu handiak= dukeak, kondeak, markesak):
botere politiko eta ekonomiko handia zuten.
○ Landa-eremuko behe nobleziaeta kapare txikiak. Askotan estutasunak pasatzen zituzten
pribilegiatuen artean egoteagatik.
● Kleroa. Aberastasunaren arabera desberdintzen ziren:
○ Goi-kleroa (kardenalak, apezpikuak…) Nobleen jatorrikoak ziren.
○ Behe-kleroa (landa-eremuko apaizak, fraideak eta mojak). Herri xekoak ziren.

2.2 Herri xehea


Espainian estatu orokorra esaten diogu eta Frantzian hirugarren estatua. Talde handia eta hetereogeneoa
zen. Ez zuten inolako pribilegiorik (ekonomiko, politiko edo juridikorik)
● Landa-eremua: gehienak lurrik gabeko nekazariak ziren baina bazeuden nekazari dirudun talde txiki
bat.
● Hiri-eremua: Gehienak hiritar baztertuak, alderraiak eta eskaleak ziren. Gremioetako artisauak,
morroiak eta neskamenak eta eskulangileak.
Hauen gainetik burgesak zeuden, merkatari txikiak eta lantegi eta biltegietako jabeak, profesional
liberalak, negozio-gizon handiak.

3. POLITIKA
Erdi Aroaren bukaeran, ia Europako estatu guztietan nobleziak izandako poterea gutxitu zen eta
erregearena indartu. Erregeek bere gorteak antolatu zituzten eta ministroz, militarrez eta zerbitzariz osotu
zuten gortea.
Botere politiko osoa erregearen esku zegoen eta bere erreinuaren kontrola izateko administrazio sare
handia antolatu zuen.

3.1 Monarkia absolutua


Aro Modernoan zehar erregeek, gero botere handiagoa izaten joan ziren. Erregeen botere horrek
bermatzen zituen: zergak kobratzea, gizonak eta baliabideak lortzea eta armada profesional iraunkor bat
izatea.
Guzti hau lortzeko erregeek administrazio sare handia osatu zuten.
XVII-XVIII. mendeetan monarkia absolutua antolakuntza politiko ohikoena zen.
Erregeen esku zeuden:
-Legeak dekretuz agintzea.
- Justizia administratzea
- Gobernatu egin ahal zuen nahi zuen moduan bere boterea jainkozko jatorria zuelako.
Dena dela praktikan absolutismo hori mugatua zegoen Elizaren eta nobleen boterearengatik eta hiri-
oligarkien pisuagatik.
Europan salbuespen batzuk zeuden:
Herbehereetako Probintzia Batuen errepublika. Espainiaren kontrako matxinadaren ondoren
errepublika ezarri zuten. Zazpi probintziak osatzen zuten lurraldea eta bakoitzak bere parlamentua
zuen. Probintziak Estatu Orokorretan biltzen ziren erabaki komunak hartzeko.
Ingalaterran errege-erreginak absolutismoa finkatzen saiatu ziren baina Parlamentuak bi iraultza
bultzatu zituen bere eskubideen alde.

3.2 Absolutismo ilustratua


XVIII. mendea, Europako zenbait herritako erregeek konturatu ziren beharrezkoak zirela aldaketa
ekonomiko eta sozialak egitea beraiek, boterean mantentzeko.
Honelako erregeak izan ziren Errusiako Katalina II.a, Espainiako Karlos III.a
Errege absolutista ilustratuek egindako aldaketa batzuk:
Ekonomia bultzatzeko: Jenderik gabeko inguruak birpopulatu zituzten
Zubiak, garraio eta ureztatze-kanalak eta beste azpiegitura batzuk egin
zituzten.
Administrazioa eraberritu zuten
Zientzia eta hezkuntza bultzatu zuten.
Merkatua eta industria liberalizatu zituzten.
Neurri guzti horiek ez zuten aldaketa handirik ekarri.
Absolutismo Ilustratuaren leloa izan zen “Dena herriarentzat baina herria gabe”.
4. XVIII. MENDEKO GERRA GARRANTZITSUENAK

ESPAINIAKO AUSTRIAKO ZAZPI URTEETAKO GERRA


ONDORENGOTZA GERRA ONDORENGOTZA GERRA (1766-63)
(1701-1714) (1740-48)

Karlos II.a hil zen -Erdialdeko Europako agintea lortzeko Prusia eta Austriaren
ondorengorik gabe. arteko borroka.
Hautagaiak: -Koloniak zabaltzeko Frantzia eta Britainia Handiko lehia.
Arazoa -Felipe Borboikoa -
Habsburgoko Karlos Austriako enperadorea, Prusia eta Austriaren arteko
Karlos VI.a, hil ondoren beste borroka bat izan zen.
Maria Teresa utzi zuen
ondorengo baina Prusiak,
Bavariak eta beste batzuk ez
zuten nahi, emakumea
zelako

Bandoak Feliperen aldekoak: Frantzia -Prusiaren alde: Prusiak, -Austriaren alde: Frantzia,
eta eta Gaztelako Koroa. Espainia, Bavaria eta Saxonia. Errusia, Espainia, Suedia eta
bakoitzaren Karlosen alde: Austria, -Austriaren alde: Britainia Saxonia.
aliatuak Britainia Handia, Holanda, Handia eta Holanda. Prusiaren alde: Britainia
Portugal, erdialdeko Europako Handia
beste zenbait estatu txiki eta
Aragoiko Koroa.

Habsburgoko Karlosen anaia Gerra zati bat itsasoan


hil zen eta enperadore tronua erabaki zen. Britainia
eskaini zioten Karlosi. Handiak Frantziari
Ingelesek eta holandarrek Kanadaren lurraldeak kendu
Gerraren interesa galdu zuten gerran. Ez zizkion.
bilakaera zitzaien interesatzen Bazirudien Prusiak galduko
hainbeste boterea izatea zuela baina Errusia eta
errege batek Suedia erretiratu zirenean
gerra aldatu zen.

1713an Utrecht.en Bakea Aquisgraneko Bakea (1748). -Frantziak bere koloniaren


sinatu zen: Maria Teresa onartu zuten zati handia galdu zuen..
-Felipe Borboikoa Espainiako eta bere senarrak, Frantzisko -Espainiak Florida penintsula
erregea izendatu zuten. Lorrenakoa, enperadore eman zien ingelesei.
Espainiak galdu zituen titulua jaso zuen. -Prusiak Silesiaren agintea
Emaitzak Europako jabetzak, Gibraltar _________________ berretsi zuen.
eta Menorca. _____________
Britainia Handiak lortu zituen Prusiak Silesia bereganatu Prusia erdialdeko Europako
Gibraltar, Menorca eta zuen. lehen potentzia bilakatu zen.
Espainiako kolonia Espainiak Italiar penintsulako Britainia Handiak berretsi
amerikarretan merkataritza zenbait lurralde berreskuratu zen kolonietako potentzia
egiteko aukera. zituen. nagusi itsasoan.
Frantzia ahuldu zen.
5. PENTSAMENDU AURRELIBERALA

Antzineko Erregimenaren azken etapan, errealitatea ulertzeko beste modu bat agertu zen. Ikusmolde berri
haren oinarrizko ideia zen arrazoimena eta askatasuna erabiltzea.
Ilustrazioa 1680-1730 aldian hasizen Ingalaterran eta Probintzi Batuetan.Hasieran Frantziatik hedatu zen
eta gero Italiako eta Alemaniako zenbait eskualdeetatik.

5.1 Ilustrazioaren hasiera eta hedapena


Ilustrazioa 1680-1730 aldian hasi zen, Ingalaterran eta Probintzia Batuetan eta hasieran Frantzian hedatu
zen eta Italiako nahiz Alemaniako zenbait estatutatik ere. XVIII. mendearen erdialdetik aurrera Europa
osotik zabaldu zen.
Ilustrazioa Europako fenomenoa izan arren, haren ideiak laster hedatu ziren Europako potentzien
kolonietako lurraldeetara, espainarrek eta britaniarrek zituzten kolonietara batik bat.

5.2 Pentsamendu Ilustratuaren oinarriak


Mundua arrazoiaren bidez azaldu behar zen, sineskeria eta tradizioa alde batera utziz.
Kritika erabiltzea arrazoimenaren kontra egiten zuten alderdiak zentzuratzeko.
Botere zibilaren autonomiaren defentsa egitea. Elizaren boterea ere kontrolatu behar zuela
defendatzen zuten.
Erlijio guztien tolerantzia.
Ekonomiarekiko eta aurrerapen materialarekiko interes handia, lurreko zoriontasuna lortzeko
bitartekotzat hartuta.
Hezkuntza izatea arrazoimena hedatzeko bitartekoa.
Zientzia esperimentalekiko interesa.

5.3 Pentsalari ilustratu handiak


Locke, aitzindaria. Pentsalari et filosofo ingelesa. Honen obrak liberalismo politikoaren oinarriak ezarri
zituen. Absolutismoa kritikatu zuen eta tiraniaren kontra matxinatzeko eskubidea aldarrikatu zuen. Honen
ustez boterea banatu egin behar zen: batzuk legeak egin (botere legegilea), beste batzuk gobernatu behar
zuten (botere betearazlea). Gizakiak askeak eta berdinak ziren eta printzipio hauek mantentzeko gizarte-
tunean oinarrituriko zuzenbide politiko bat behar zen.

5.4 Entziklopedia
Frantzian filosofo talde handia sortu zen jarrera kritikoarekin eta bokazio pedagogikoarekin. Taldeak lan
izugarria egin zuen. Entziklopedian tolerantzia, ekonomiaren modernizazioa eta zientzia eta teknikarekiko
interesa defendatzen zuten.
Lanaren zuzendariak d´Alembert matematikaria eta Diderot filosofoa izan ziren.
Entziklopedia 1772an amaitu zuten: 28 liburuki eta sei gehigarri ere argitaratu zituzten. Laster itzuli zuten
zenbait hizkuntzetara.

5.5 Ilustrazioko pentsamendu politiko eta soziala.


Ilustrazioaren pentsamendu politikoaren helburua zen monarkia absolutuak erreformatzea. Ekintza hauek
planteatzen zituzten: errege-erreginen boterea sendotzea, Elizaren boterea gutxitzea (Jesuiten ordena
debekatzea eta komentuak gutxitzea), nekazaritza-lurren jabetza feudala aldatzea lurrak emankorragoak
izan zitezen, merkataritza liberalizatzea eta manufakturen ekoizpena bultzatzea
Hiru filosofo frantses zeudenXVIII. mendeko pentsalaripolitiko eta sozial handien artean: Montesquieu,
Voltaire eta Rousseau
Montesquieu, ilustratu frantsesa, botere abusuei aurre egiteko, Estatuaren boterearen banaketa
proposatzen zuen
- Botere legegilea Parlamentuan, eta gizarte talde guztiak egon behar ziren han ordezkatuta.
- Botere betearazlea monarkaren esku utzi behar zen.
- Botere judiziala independientea izan behar zen.
Voltaire intolerantziaren eta erlijio- superstizioaren etsaia zen. Arrazoimen ilustratua defendatzen zuen,
fanatismoaren eta ezjakintasunaren aurrean.
Rousseau suitzarra izan zen eta Antzinako Erregimeneko gizartea kritikatzen zuen. Berarentzako bizikidetza
arautzeko, gizon libreek goragoko botere bati utzi behar diote agintea. Hark guztientzako ongia bilatzeko
gobernatu dezan.

You might also like