Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

Euskara eta literatura - DBH 2

Irakurritakoaren ulermena. 7. fitxa

Izen-abizenak: ........................................................................................................................... Data: .................................................................................................

Beste kasu bat

Iazko udazkeneko egun batez, nire lagun Sherlock Holmes bisitatzera joan nintzen, eta jaun
heldu batekin hitz egiten aurkitu nuen; oso gizon sendoa zen, haragi-kolorekoa zuen aurpegia,
eta ilea gorri-gorria, sua bezalakoa. Tartean sartzeagatik barkamena eskatu, eta kalerantz hartu
nuen, baina Holmesek tiraldi zakar batez sarrarazi ninduen, eta gero itxi egin zuen atea.
—Ezin izan duzu une hoberik aukeratu etortzeko, Watson maitea —esan zuen, adeitasunez.
—Lanpetuta ikusten zaitut…
—Banago, bai; oso lanpetuta.
—Orduan, alboko gelan itxaron dezaket.
—Ezta pentsatu ere! Wilson jauna —esan zion bisitariari—, gizon hau laguntzaile eta lankide
izan dut nire kasurik onenetako askotan, eta badakit zu hona ekarri zaituen kasuan ere oso
baliagarria izango zaidala.
Wilsonek, eserlekutik altxatuta, marmar moduko bat egin zuen agurtzeko; ondoren, begirada
galdetzaile azkar bat jaurti zidan, koipez inguraturik zituen begi txiki haiekin.
—Eser zaitez kanapean1 —esan zidan Holmesek, bere buruari besaulkian erortzen utziz eta
hatzen muturrak elkartuz, hausnartzen ari zen bakoitzean egiten zuen bezala—. Badakit, Watson
maitea, nik bezala zeuk ere oso gogoko dituzula gauza arraroak, bizitzako konbentzionalismo
eta ohikeria aspergarriak gainditzen dituztenak.
—Egia esan, guztiz interesgarri iritzi izan diet beti zure kasu guztiei —erantzun nuen.
—Bada, hemen duzun jaun honek, Jabez Wilson jaunak, gaur goizean bisitan etorrita, aspaldi
entzun dudan istoriorik bitxienetako bat kontatu dit. Inoiz esan dizut gauzarik bitxi eta
ezohikoenak ez direla krimen garrantzitsuekin lotuta agertzen, delitu txikiekin baizik, edo
deliturik egin den zalantzan jartzen duten kasuekin. Orain arte entzun dudanaren arabera,
ezinezkoa zait kasu honetan deliturik dagoen ala ez jakitea. Agian, Wilson jauna, ez dizu
ardura izango zure kontakizuna berriro hastea.
Bezero handiak harro samar puztu zuen bularra, eta egunkari zikin zimurtu bat atera zuen
bere soingainekoaren2 barruko sakelatik. Iragarkien zutabean gora eta behera zebilela, burua
aurrerantz makurturik, begiratu ederra egin nion, haren arropek edo itxurak eman zezaketen
edozein zantzu interpretatzeko asmoz.
Hala ere, nire ikuskapenak ez zidan gauza handirik argitu. Gure bisitariak ohiko merkatari
britainiarraren itxura zuen: lodia, hantustea eta baldar samarra. Galtza gris laukidunak
zeramatzan, belaun-oihal izugarrikoak; lebita3 beltz ez oso garbi bat, aurretik askatua,
© Grupo Anaya, S. A. Fotokopiatzeko baimena duen materiala.

eta txaleko gris horixka bat, letoizko kate lodi batez eta metalezko pieza batez apaindua.
Haren ondoko aulkian, kapela luze higatu bat eta beroki marroi koloregabe bat zeuden,
belusezko lepo nahiko zimurtua zuena. Oro har, luzaro begiratuta ere, gizon hark ez zuen ezer
nabarmenik, ile gorria eta aurpegiko atsekabe eta nahigabe ikaragarria izan ezik.
Arthur Donan Coyle, La liga de los pelirrojos. Anaya (moldatua).

1Kanape: sofa. 2soingaineko: jantzi luzea, mahukarik gabea, soina eta besoak estaltzen dituena

eta soinekoaren gainean ipintzen dena; 3lebita: gizonezkoen jaka modukoa, estua, hegalduna
eta belaunetaraino iristen dena.

1
Izen-abizenak: ............................................................................................................................................................................................

Ulertu eta aztertu testua

1. Zeren susmoa izan zuen Watsonek, Sherlock Holmes gizon batekin ikusi zuenean?

..............................................................................................................................................................

2. Nolako harrera egin zion Sherlock Holmesek Watson lagunari? Zergatik?

..............................................................................................................................................................

..............................................................................................................................................................

..............................................................................................................................................................

3. Zer-nolako jarrera izan zuen Wilson jaunak iritsi berriarekin?

..............................................................................................................................................................

..............................................................................................................................................................

4. Zergatik dio Sherlock Holmesek Wilsonen kasua interesgarria izan daitekeela

Watsonentzat?

..............................................................................................................................................................

..............................................................................................................................................................

5. Nolakoak izaten dira Sherlock Holmesen kasuak? Nolako berezitasunak ditu

Wilsonen kasuak, detektibe ospetsuaren ustez?

..............................................................................................................................................................

..............................................................................................................................................................

..............................................................................................................................................................
© Grupo Anaya, S. A. Fotokopiatzeko baimena duen materiala.

6. Zertarako begiratu zion Watsonek goitik behera Wilson jaunari?

..............................................................................................................................................................

..............................................................................................................................................................

7. Testuan, Wilson jaunaren erretratua egiten da. Bildu informazioa eta osatu fitxa
hau:

a) Ezaugarri fisikoak:....................................................................................................................

...........................................................................................................................................................

2
Izen-abizenak: ............................................................................................................................................................................................

b) Janzkera:..................................................................................................................................

...........................................................................................................................................................

...........................................................................................................................................................

8. Zer-nolako zirrarak sorrarazten dizkio Wilsonek Watsoni? Arrazoitu erantzuna,

testuko informazioa erabiliz.

..........................................................................................................................................................

9. Bilatu testuan hitz hauen sinonimoak:

zurrumurru: ........................................... trakets: .........................................................

inspekzio: ............................................... harro: ............................................................

aztarna: ................................................... gogoangarri: ..............................................

Bilatu informazioa

10. S
 herlock Holmes historiako detektiberik ospetsuena da. Bilatu informazioa
honako hauei buruz:

• Zer eleberritan agertu zen lehenengoz: ……………………………….………………………………….

...........................................................................................................................................................

• Nolako itxura eta janzkera dituen: ………………..…….………………….………………………………….

...........................................................................................................................................................

...........................................................................................................................................................
© Grupo Anaya, S. A. Fotokopiatzeko baimena duen materiala.

• Zer bizileku duen: ………………..…….……………………………….……………….………………………………….

• Zein diren bere ohiko esaldiak: ………………..…….…......……………….………………………………….

...........................................................................................................................................................

...........................................................................................................................................................

You might also like