Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

Excel praktika honek bi zati ditu (A eta B).

A zatian aldagai kuantitatibo diskretu baten


azterketa egingo duzue eta B zatian aldagai kuantitatibo jarraitu batena.

Pausu bakoitzerako ematen diren argibideak jarraituta, hau da, Excelek dauzkan
komandoak edo funtzioak erabilita, maiztasun taulak bete eta grafikoak irudikatu behar
dituzue. Ez du balio kalkuluak kalkulagailu batekin egitea eta taulan emaitzak idaztea,
EXCEL KOMANDOAK ERABILI BEHAR DITUZUE!

A ZATIA
1- Balio hauei dagozkien zutabeak bete:
(i) xi balioak eskuz sartu (hau bai, datuak ikusita, eskuz sartu behar da).
(ii) Aldagaiaren xi balio bakoitzaren maiztasun absolutua (ni) CONTAR.SI funtzioa
erabiliz kalkulatu. Adibidez, 2ko kalifikazioa duten pertsona kopurua kontatzeko,
aldagaiaren balio horri dagokion ni-ren laukitxoan hau idatzi behar da:
=CONTAR.SI(B2:B73;"=2") . Honekin, Excelek zuzenean B2tik B73 laukitxora arte
zenbat “2” dauden zenbatzen ditu, hau da, 2ko kalifikazioa duten zenbat pertsona
dauden esaten digu.
Beste aukera bat da, kasu honetan errazago aztertzeko, "=2" aldagaia agertzen den
E zutabearen gelaxka aukeratzea, hau da, =CONTAR.SI(B$2:B$73;E2). Baldin eta
2ren balioa E2 gelaxkan dagoen.
(iii) N-ren balioa lortzeko SUMA funtzioa erabili. Excel dokumentuko F13 laukian
=SUMA(F2:F12) idatziz, zutabe horretako elementu guztiak batzen ditu.
(iv) Aldagaiaren xi balio bakoitzarako maiztasun metatua Ni (n1+ ... + ni)
kalkulatzeko, SUMA komandoa ere erabili daiteke edo zuzenean, batu nahi dituzun
laukitxoak aukeratuz egin daiteke.
(v) Bataz-bestekoa lortzeko beharko dugun xi*ni zutabea kalkulatzeko, taulako
laukitxoen izenak erabiliko dituzue. Adibidez, H2 laukian doan emaitza lortzeko, lauki
horretan =E2*F2 idatzi beharko litzateke E2 eta F2 laukietan dauden zenbakien
biderketa egiteko.
(vi) Balio bakoitzaren maiztasun erlatiboa (fi) kalkulatu. KONTUZ, zatiketa kanpo
kalkulagailu batekin egin beharrean, Excel bidez egin behar da taulako laukitxoen
izenak erabiliz, hau da, (v) atalean egin den bezala. Horretarako I2 gelaxkan
=F2/F$13 idatzi beharko litzateke F2 eta F13 laukietan dauden zenbakien zatiketa
egiteko. $-a erabiltzen dugu zatiketa guztietan beti F13 behar dugulako. Hau da,
F3/F13, F4/F13… egin beharko dira. “$” ikurrak zenbakiak finko jartzen ditu bere
funtzioetan.
(vii) Gainontzeko zutabeak bete laukitxoen izenak erabiliz, hau da, kalkuluak
kanpo kalkulagailu batekin egin gabe. Konturatu zaitezte azkeneko bi zutabeak
kalkulatzeko, aldez aurretik bataz-bestekoa kalkulatuta egon behar dela (hau
hurrengo puntuan azaltzen da).

2.- Eraikitako maiztasun taula erabiliz, ikasleek lorturiko emaitzen bataz-bestekoa (𝑥̅) lortu
behar da. Bi modutan egingo duzue hau.
(i) “Bataz-bestekoa” kalkulatzeko, klasean ikusitako formula erabiliko duzue.
Lehenengo, urdinez margotuta dagoen laukian, SUMA komandoa erabiliz xi*ni
zutabeko balioen batura kalkulatuko duzue. Hori eginda, taulan, jada, batura horren
emaitza eta N-ren balioa adierazita egongo dira, beraz, horiek kokatuta dauden
laukitxoen izenak erabiliz, bataz-bestekoa kalkulatzeko zatiketa egingo duzue.

(ii) Excelen PROMEDIO funtzioa erabiliko duzue. =PROMEDIO (B2:B73) idatzita


lortuko duzue eta (i) atalean lortutako bataz-bestekoaren balio bera lortzen duzuela
ikusiko duzue.

3.- Datuen bariantza kalkulatuko duzue. Hau ere, bi modutan egingo duzue:
(i) “Bariantza” jartzen duen tokian, taulako azken bi zutabeak erabiliz, bariantzaren
formula erabilita kalkulatuko duzue.
(ii) Excelen VAR.P komandoa erabilita (PROMEDIO komandoarekin egin duzuen
bezala).

4.- Datuen maiztasun absolutua biltzen duen barra diagrama irudikatu.


Barra diagrama egiteko argibideak:
- Aldagaiaren balioen zutabea “xi” eta maiztasun absolutuen zutabea “ni” aukeratu (bi
zutabe horiek osorik aukeratu, noski, bukaerako batura kanpoan utziz).
- Aukeratuta dituzula, pausu hauek jarraitu: Insertar  gráficos recomendados
barra diagrama aukeratu.
- Ez ahaztu titulua eta ardatzen informazioa jarri behar dela.
B ZATIA
1.- Maiztasun taula eraiki zeinetan ikasleen eguneroko Whatsapp erabileraren denborak
tarteetan bilduta dauden. Oroitu tarte kopurua √N eginez lortzen dela (N indibiduo kopurua
izanik) eta tarteen luzera zuek zehaztu behar duzuela.

(i) Indibiduo kopurua lortzeko CONTAR funtzioa erabili. =CONTAR (B2:B39)

(ii) Bila ezazu √𝑁 egiteko beharrezkoa den Exceleko funtzioa eta hori erabilita, emaitza
lortu. Ondoren, zenbat tarte hartu behar diren ondorioztatu.
(iii) Tarteen luzera zehaztu aurretik, aldagaiak hartzen dituen balio minimo eta maximoa
zehaztu behar dira.
Datu minimoa lortzeko =MIN (B2:B39) egin behar dela jakinda, datu maximoa nola lortu
zuek bilatu.
(iv) Ibilbide edo heina kalkulatu.
(v) Tarteak sortu eta maiztasun taula bete. Konturatu zaitezke, kasu honetan, klase
marka ere lortu behar duzuela.
(vi) Maiztasun absolutuak zenbatzeko, tarteak direnez, =CONTAR.SI.CONJUNTO
(B2:B39;”>0”; B2:B39;”<=10”). Adibide honetan, zero baino handiagoak diren eta 10
edo 10 baino txikiagoak direnak zenbatuko ziren.

You might also like