Wuolah Free 3. Gaia Apuntes

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

3.-Gaia-Apuntes.

pdf

lucia_vzqz

Didáctica de la Lengua y la Literatura

3º Grado en Educación Primaria

Facultad de Educación y Deporte - Campus Álava


Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

Reservados todos los derechos.


No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
3. Gaia - Irakurtzea
» Definizioa: Irakurtzea testu idatzi bat ulertzeko prozesua da.
» Irakurri aurretik:

– Gaiari buruz dakiguna aktibatu eta informazioa aurreratu

Irakurleak testuari ekin baino lehen gaiari buruz dituen aurre ezagutzak aktibatzen ditu.
Izenburuek horretan lagundu dezakete, irakurlea gai delako agertuko den hiztegia eta
informazioa aurreratzeko.

– Behatu

Testuaren itxura orokorra, letra mota, argazkiak, irudiak… testuinguruaren laguntzaz


baliatu datorrena aurreratzeko. Irakasleak galdera eragileak egin ditzake, ikasleek
hipotesiak egin ditzaten.

» Irakurri bitartean:

– Hipotesiak baieztatu edo aldatu

Testua irakurri ahala, gero datorrena irudikatu. Hipotesiak baieztatu edo aldatu (irakurri
ahala konprobatu).

– Inferentziak egin

Hitz ezezagunen esanahia asmatu, idazleak esan gabe adierazi nahi dituen ideiak
atera. Nork idazten duen, non, noiz… informazioa ematen digute.

» Irakurri ondoren:

– Oroitu

Testuan dagoena gogoratu datorrenarekin lotzeko.

– Interpretatu

Gure interes, itxaropen, bizipenen, nortasunaren arabera, zentzu bat edo beste ematen
diogu testuari.

– Testua ulertu

Testuaren edukiaren zirriborro bat irudikatu. Horretarako, testuak eskaintzen duen


informazioa hautatu, garrantzia duena eta ez duena bereiziz, ideia nagusiak eta
bigarren mailakoak. Horrek lokailuek ezartzen dituzten erlazioak identifikatu, eta
testuaren parteak lotzen dituzten kohesio edo erreferentzia mekanismoak kontrol
kontzientea eduki.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8670584

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
3. Gaia - Idaztea
» Definizioa: Gorputz eskemarekin, lateralitatearekin, motrizitate xehearekin…
loturiko jarduera psikomotorea; prozesu kognitibo bat burutzea dakarrena; hots,
testu idatzi bat ekoiztea, sortzea.

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
» Idatzi aurretik:
– Komunikazio egoera aztertu (egokitasuna)
• Helburua (zertarako): Ideiak azaldu, konbentzitu, sentimenduak adierazi,
protesta egin, informazioa eman, zerbait egiten irakatsi. Horren arabera,
testu mota aukeratu.
• Igorlea (nork): Bere izenean, talde batean idazten du…
• Hartzailea (nori): Ezaguna/ezezaguna; zein den idazle-irakurlearen
arteko harremana; suposatzen zaion gai horri buruzko jakinduria…
• Testuingurua (nondik): administrazioa, akademikoa, zientifikoa, prentsa,
pribatua, lanbide espezifikoa. Erregistroa (lagunartekoa, formala…
objektiboa/subjektiboa); aldaera (batua/euskalkia); terminologia
(orokorra/teknikoa), hau da, EGOKITASUNA.
– Planifikatu; hots, edukia aukeratu eta antolatu (= koherentzia):
• Gaia ezaguna baldin bada, dakiguna aktibatu (aurrezagutzak).
• Gaian sakontzeko, informazioa bildu, dakigunarekin lotu, ideiak sortu
jakin behar dugu nondik hartu informazioa: entziklopedia, liburuak..
• Gaia hautatu: hartzailearen eta helburuaren arabera erabaki zer esan,
azalpen gehiago edo gutxiago eman, zer den aipagarria eta zer ez, zein
den lehen mailako informazioa, zein bigarren mailakoa.
• Gaia antolatu: informazioa ordenatu, baliabide erretorikoak sartu:
parafrasiak, adibideak, terminologiaren azalpena...
• Testu motaren arabera antolatu.

» Idatzi bitartean:
– Testuratu (= kohesioa, gramatika…)
• Lexiko aproposa aukeratu, kaligrafia, arau ortografikoak, morfologikoak,
sintaktikoak, baliabide testualak, puntuazioa, deixia, elipsia, sinonimoak,
antolatzaileak…

» Idatzi ondoren:
– Berrikusi etengabe; hots, testua orraztu (moldaketak egitea, zuzendu).

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8670584

Todos los planes de suscripción incluyen descargas sin publicidad con coins
3. Gaia - Hizkuntza idatziaren psikogenesia
1. Idaztea eta marraztea ez dira gauza bera

Hasieran, haurrak zirriborroa edo marrazkia erabiltzen du errealitatea sinbolikoki


adierazteko. Ez ditu bereizten marraztea eta idaztea. Uste du marrazkiaren eta
adierazitako errealitatearen artean antzekotasuna egon behar duela, nahiz eta berak

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
halakorik lortu ez.

2. Izenaren hipotesiaren fasea (korrespondentzia kuantitatiboa)

Umea hasten da pentsatzen hitz idatziak gauzen izenak direla. Hizkuntza idatziak
etiketatzeko balio, bere ustez. Hala, esne-kaxa batean uste du “esnea” jarri behar
duela. Fase horretan, etiketak irakurtzen dituzte baina testuinguruari esker, ez grafiak
interpretatuz. Ondoren, konturatzen da
testuaren esanahia ez dagoela
testuinguruaren baitan. Testuan, adierazleak
bilatu behar dira interpretatu ahal izateko.
Adierazlerik garrantzitsuena hitz baten lehen
grafema izan ohi da.
• Gutxieneko kopuruaren hipotesia: Gutxienez hiru grafia.
• Kalitatearen hipotesia, barnekoa: Hitz barruko grafiak desberdinak.
• Kalitatearen hipotesia, kanpokoa: Bi hitz desberdin ezin berdin idatzi.

3. Hipotesi silabikoaren fasea (korrespondentzia kuantitatiboa)

Haurrak hipotesiak egiten ditu izenaren soinuaren eta grafiaren arteko erlazioaz:
esandakoak zenbat silaba, hainbeste grafia behar ditu
idatzitakoak. Silaba bat edo biko hitzak arazo-iturria dira; gatazka
kognitiboa (hitz batek, hitza izateko, gutxieneko kopurua; arazoa
konpontzen grafia bat edo bi gehituz).

4. Fase silabiko-alfabetikoa (korrespondentzia kualitatiboa)

Lotura kualitatiboa egingo du, alderdi fonikoaren eta grafikoaren artean. Haur gehienek
silaben bokal-hotsen eta dagozkien grafien artean korrespondentzia bat egiten dute
(askotan, bokalak izaten dira lehenak). Gatazka kognitiboa: zenbait izenek silaba
kopuru bera dute eta osagai bokalikoak ere berdinak;
grafien ordena aldatzeko estrategia. Gatazka horrek silaba
bakoitzeko adierazpen bat baino gehiago bilatzera
behartzen du haurra, ezin da konformatu bokalekin.

5. Hipotesi fonetikoa.

Haurrak azken korrespondentzia ezartzen du: ahozko hizkuntzako fonemen eta


hizkuntza idatziko grafemen artean. Hipotesi fonetikoa (hipotesi alfabetikoa)
formulatzera iritsi da => fonemak badirela ohartu da, hau da, kontzientzia fonologikoa
du. Hemendik aurrera zailtasunak izango ditu
zenbait hitzen osagai fonetiko batzuk deszifratzean
(pixkanaka gainditu). Idatzi ahala, ortografia ez-
naturala kontrolatuz joango da.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8670584

Todos los planes de suscripción incluyen descargas sin publicidad con coins

You might also like