Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Zaplazteko bat eman didazu. Hemen, bihotzean. Eta nik ezin dut gehiago.

Egoerak gainditu
gaituela uste dut, gauzak lekutik atera ditugula. Zaplazteko hura eman behar ez zenidalakoan
nago, eta espero dut zuk ere ideia bera izatea, logikoena iruditzen zaidalako.

Lehenik eta behin, nire onerako denaren susmoa dut. Hau da, bizitzan, gatazkak eta liskarrak
ondo konpontzen dakizkien eredua askoz lagungarriagoa izango zait. “Zer ikusi, hura ikasi”
aipatzen den bezala. Guztiok dakite seme-alabek gurasoen edo nagusien jarrera kopiatzen
dugula, beraz, zergatik egin duzu hori? Ez zait bereziki eredugarria iruditzen, baina tira, zuk
ikusiko duzu.

Gainera, ni heldu bat izango banintz, berdina egingo al zenidake? Ez, ezta? Horrek zera esan
nahi du: adin txikiagoko pertsona naizenez, nire baino indar eta beraz botere gehiago duzula
uste duzu. Pertsona hauek izen bat dute, harroputz eta handiusteak dira. Zuk horrelakoa izaten
jarraitu nahi baduzu, zure erabakia da, baina ni ez nintzateke harro sentituko. Nahiago nuke
nire seme-alabek eredu egokia jarraitzea.

Bestalde, nik ere gaizki jokatu nuen arren, zuri egiterik nahi ez duzunik besteei ez egitea
bizitzako lehen araua delakoan nago. Nire ustez, zuri ez litzaizuke nik zuri zaplazteko bat jotzea
gustatuko. Orduan, zergatik? Ez al zenuen ni nola sentituko nintzatekeen pentsatu?
Hurrengorako ikasteko zerbait baduzu, hori argi dago.

Orokorrean, nire iritziz, zure jokabidea okerra izan da eta hurrengorako ikasiko duzula espero
dut. Milaka arrazoi daude zure jarrera zuzena izan ez dela ondorioztatzeko, beraz, ez duzu
argudiorik zurea defendatzeko. Pentsatu, hausnartu eta barkamena eskatu. Besterik ez.

You might also like